Ingurumena babesteko tokiko neurriak kaltegarriak izan...

1
Toki batean ingurumenaren alde hartutako neurriak kal- tegarriak izan daitezke urru- tiko beste toki batzuentzat. Kalte horiek, beraz, aintzat hartu beharko lirateke lekuan lekuko neurriak proposatze- rakoan. Ondorio horietara iritsi dira klima-aldaketa ikertzen duten hainbat aditu, tartean, klima aldaketa iker- tzeko BC3 zentroko Unai Pas- cual eta Eneko Garmendia. Hain zuzen ere, nazioarte- ko beste ikertzaile batzuekin batera, lekuko ekosistemak babestearen eraginez sortzen diren kanpoko presio horiek aztertu dituzte, eta Environ- mental Research Letters aldiz- karian argitaratu dituzte emaitzak eta ondorioak. BC3ko ikertzaileen esa- nean, askotan gertatzen dira horrelakoak, adibidez, Euro- pako arrain-populazioak eta basoak berreskuratu ahal iza- teko, Afrikako uretan egiten den arrantzaren gaineko pre- sioa eta oihan tropikaletako deforestazioa areagotu egin dira. Gainera, inguru haietako populazioak ere pairatzen ditu horren ondorioak. Ikerketak agerian utzi du urrutiko ondorio kaltegarri horiek ez direla aintzat har- tzen lekuan lekuko politikak ezartzean, eta horrek gara- pen jasangarriaren helbu- ruak arriskuan jartzen ditue- la ondorioztatu dute ikertzaileek. Hala, zenbait bide iradoki dituzte bai zien- tzialariek bai erabakiak har- tzen dituztenek aintzat har ditzaten urrutiko ondorioak, Pascualen hitzetan, “globalki pentsatu eta tokian ekin” ideiari jarraituz. Ingurumena babesteko tokiko neurriak kaltegarriak izan daitezke beste ekosistema baterako Europako basoak babesteak oihan tropikaletan deforestazioa areagotzea ekar dezake. ARG. RIAU/CC-BY-SA

Transcript of Ingurumena babesteko tokiko neurriak kaltegarriak izan...

Page 1: Ingurumena babesteko tokiko neurriak kaltegarriak izan ...aldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/ELH327-004.pdf · batera, lekuko ekosistemak babestearen eraginez sortzen diren kanpoko

Toki batean ingurumenaren alde hartutako neurriak kal-tegarriak izan daitezke urru-tiko beste toki batzuentzat. Kalte horiek, beraz, aintzat hartu beharko lirateke lekuan lekuko neurriak proposatze-rakoan. Ondorio horietara iritsi dira klima-aldaketa ikertzen duten hainbat aditu, tartean, klima aldaketa iker-tzeko BC3 zentroko Unai Pas-cual eta Eneko Garmendia.

Hain zuzen ere, nazioarte-ko beste ikertzaile batzuekin batera, lekuko ekosistemak babestearen eraginez sortzen diren kanpoko presio horiek aztertu dituzte, eta Environ-mental Research Letters aldiz-karian argitaratu dituzte emaitzak eta ondorioak.

BC3ko ikertzaileen esa-nean, askotan gertatzen dira horrelakoak, adibidez, Euro-pako arrain-populazioak eta

basoak berreskuratu ahal iza-teko, Afrikako uretan egiten den arrantzaren gaineko pre-sioa eta oihan tropikaletako deforestazioa areagotu egin dira. Gainera, inguru haietako populazioak ere pairatzen ditu horren ondorioak.

Ikerketak agerian utzi du urrutiko ondorio kaltegarri horiek ez direla aintzat har-tzen lekuan lekuko politikak ezartzean, eta horrek gara-pen jasangarriaren helbu-ruak arriskuan jartzen ditue-la ondorioztatu dute

ikertzaileek. Hala, zenbait bide iradoki dituzte bai zien-tzialariek bai erabakiak har-tzen dituztenek aintzat har ditzaten urrutiko ondorioak, Pascualen hitzetan, “globalki pentsatu eta tokian ekin” ideiari jarraituz.•

Ingurumena babesteko tokiko neurriak kaltegarriak izan daitezke beste ekosistema baterako

Europako basoak babesteak oihan tropikaletan deforestazioa areagotzea ekar dezake. ARG. RIAU/CC-BY-SA