MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren...

32
MAXIXATZEN IRAGANEKO AZKOITIA GAURKOTZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2018ko abendua - 382. zenbakia

Transcript of MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren...

Page 1: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

MAXIXATZEN

IRAGANEKO AZKOITIA GAURKOTZEN

Azko

itiko

her

ri al

dizk

aria

, 201

8ko

aben

dua

- 382

. zen

baki

a

Page 2: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

2 maxixatzen.eus

Page 3: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

maxixatzen.eus

Kale Nagusia, 62Gipuzkoa, 20720 Azkoitia

943 85 36 17

www.maxixatzen.eus

ARGITARATZAILEA:Maxixatzen Euskaldunon Elkartea

ERREDAKZIO TALDEA ETA KOLABORATZAILEAK:

Naroa Olalde, Idoia Alberdi, Igo-ne Bastarrika, Julen Garate, Laida Beristain, Andoni Elduaien, Olaia

Juaristi, Amaia Ugalde, Aitor Arruti, Gema Lopez, Ainhoa Cuende, Josune

Herrarte eta Urko Azpitarte.

KOORDINAZIOA:Olaia Juaristi eta Andoni Elduaien

MAKETAZIOA:Eregi

ZUZENTZAILEA:Gema Lopez

PUBLIZITATEA:Ainhoa Cuende. Tel.: 943 85 36 17

INPRIMATEGIA:Gertu inprimategia

TIRADA:850 ale

LEGE GORDAILUA:SS-706-97

ISSN: 1137-8891

Oharra: Maxixatzenek ez du bere gain hartzen IRITZIAN eta GUTUNEAN adiera-zitakoaren erantzukizunik. Argitaratu ahal

izateko, eskutitz guztiek ondo identifikatuta egon beharko dute. Ez ahaztu datu hauek jartzea:

izen-abizenak, NA eta telefono zenbakia, nahiz eta gero izen-abizenak soilik argitaratu. Idatziek

gehienez 25 lerro izan beharko dituzte eta [email protected] helbidera bidali beharko dira, hilabeteko azken astelehena

baino lehen.

6

28

20

hileko argazkixeJavier Beristain: 'Urola bailara lainopean'

iritzixe Mireia Olariaga: 'Noiz arte? izena eta dizena Arroitajauregi Argazki Bilduma:

'Iraganeko Azkoitia gaurkotzen' euskaraldia

Euskaraldia: '11 egun euskaraz' maxixatzen maxixatuiez

V. Orbel Jokuek

komunitatien leixueAzkoitiko Udal Musika Banda

iritzi grafikue Ainhoa Sudupe: 'Gabonak, Gabonak,

hau zoriona...'

iritzixe Iosu Irizar: 'Ezjakintasunean murgildurik'

hilabetin begixetatik

galdetu ahala erantzuna

Carlos Ucar Ramirez disko jartzailea

izena ta dizenaKepa Alberdi: 'Azkoitiko Romeo eta Mutrikuko Julieta'

ezetz asmau!Denbora-pasak

bertsoa papereanJokin Sudupe: 'Gabonak'

maxixatzen txikiHaurren txokoa

hara!Zumeta baserriko hiru emakume

eskure komeni

ezetz topau!

agendie

4

5

6

13

14

20

18

30

28

24

ABENDUKOALDIZKARIANZER?

22

17

11

15

25

26

29

29

Page 4: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

4 maxixatzen.eus

Urola bailara lainopean

HILE

KO A

RGAZ

KIXE Javier Beristain Bastarrica

Azkoitiko herria Izarraitz mendira begira bizi da. Alabaina, Urolako bailara behe lainoaren pean gelditzen denean eta azkoitiarrok gora begiratu eta lainoa besterik ikusten ez dugunean, abereek belarra jaten dute, eguzkia hartzen dute, eta Izarraitzera begira gu baino zoriontsuago sentitzen dira… Horrelako egunetan, abereekin batera mendian, ni ere bai.

Page 5: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

maxixatzen.eus

IRITZIXE

Noiz arte?Mireia Olariaga Odriozola

Kazetaritza gradua ekainaren 15ean amaitu nuenez, urria-ren 19an Madrilerako bidea hartu nuen, txikitatik espero nuen ametsa betetzeko. Betidanik kirol kazetari izan nahi nuen, eta Espainiako hiriburura joan nintzen masterra egi-tera. Ilusio ikaragarria nuen, horixe nahi nuelako betida-nik.

Klaseko lehenengo eguna iritsi zen, eta hartu nuen sorpre-sa ez zen batere polita izan. Ingurura begiratzen nuenean ez nuen neskarik ikusten: mutilez inguratuta nengoen. Ez nekien norekin hitz egin, nora begiratu; urduri nengoen, eta asko antzematen zitzaidan.

Halako batean, iritsi zen klasera sartzeko ordua. Irakasle guztiak gizonezkoak ziren, bat kenduta. Sartu eta berehala, batek esan zuen: «Joder, una chica». Harrituta zirudien, eta ni gero eta urduriago nengoen. Aurkezteko unea iritsi zen. Nire izena esan nuen, eta nondik nentorren eta zer ikasketa nituen ere bai. Zoritxarrez, egoera ez zen hobetu. Sarreran «joder, una chica» esan zuen hark honela amaitu zuen esal-dia: «Joder, una chica y además vasca». Nik ez nekien non sartu, amorrua sentitzen nuen, baina isilik geratzea eraba-ki nuen. Etxera iritsi nintzenean, suminduta nengoen, eta irakasle horrek etxerako bidali zizkigun lanak egiten hasi nintzen. Emakume eta euskaldunenganako aurreiritzi hori nola kendu pentsatzen hasi nintzen, eta nire praktika aha-lik eta ondoena egiten saiatu nintzen, baina alferrik.

Irakasle hark zidan “nazka” edo amorrua ez zen kenduko nire praktika egokiarekin bakarrik. Gutxietsi egiten nin-duen. Klaseko lehenengo egunetan “bigarren mailako”

lanak jartzen zizkidan, besteengandik bereiziz. Besteek aurreko eguneko Espainiako ligako partidetako kronikak idazten zituzten, eta niri, berriz, trafikoaren berri emateko eskatzen zidan: Madrileko sarrerak nola zeuden, istripu larririk egon ote zen, eta abar. Horrela bi klase pasatu ni-tuen, baina hirugarrengoan ez nintzen isilik geratu. Bes-teek bezala ordaindu nuela esan nion, emakume izatea ez dela txarra erakutsi nion, profesio honetara dedikatu nahi nuela eta nazkatuta nengoela trafikoaz arduratzeaz. Hona haren erantzuna: «Lan horiek agindu dizkizut, normalean gauza horiez emakumeak arduratzen direlako eta horiek egiten ikas dezazun nahi dudalako». Tuntuna izan nintzen, eta ez nuen jakin hitz haiei zer erantzun. Irratiko estudioan zegoenak nire egoera ikusi zuen; nire alde jartzea erabaki, eta hauxe esan zion: «Bidegabe jokatzen ari zara; besteen ikasketa berberak ditu. Geure eskuetan dago gizartea al-datzea, eta ez gara ari horretan». Hunkitu egin nintzen hitz haiekin, eta irakaslea, berriz, haserretu egin zen: ez zuen ohartu nahi errealitateaz eta are gutxiago gizonezko bat nire alde agertzeaz.

Ordutik aurrera, nirekin zuen jarrera aldatu du: ez nau gu-txiesten, eta besteek egiten dituzten lan berberak egiten ditut. Irratiko programa batean zuzendari jarri ninduen, eta gai nintzela erakutsi nion. Barkamena eskatu, eta ha-rro egoteko moduan nengoela adierazi zidan. Momentu hartan irribarrea atera zitzaidan, eta konturatu nintzen ordura arte ez nuela haren klaseetan barrerik egin.

Honekin guztiarekin, hau galdetu nahi dut: zergatik eraku-tsi behar dugu emakumeok gizonezkoek baino gehiago?

Page 6: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

6 maxixatzen.eus

IZEN

ATA

DIZ

ENA

Josu Arroitajauregiren argazkiekin erakusketa egitea era-baki zuten. Josu Arroitajauregi Alberdi (1923-2007) arga-zkilaria zen zaletasunez eta ofizioz; aita Daniel ere arga-zkilaria zuen, eta hark piztu zion zaletasuna eta irakatsi ofizioa. Lan eskerga handia egindakoa urte luzez, 40tik gora, joan zen mendeko 50eko hamarkadaren hasiera al-detik –1962tik aurrera bere izenean, aurretik aitarenean– 1990. urte inguruan erretiroa hartu zuen arte. Ez dira asko izango haren kamera aurrean jarri ez zirenak, ezta Plaza Berrin arreba Zorionek eta biek zuten etxebizitza-estudio-tik urte haietan pasatu ez ziren azkoitiarrak ere. Ezkont-zak, hiletak, jaunartzeak, agirietakoak, familiakoak, mota guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte Torrezuri erakusketaren iturria izan den argazki negatiboen bilduma.

Erakusketaren hastapenak

«Mota horretako bilduma bat izateak eta harekin lanean hasteak nahitaez eramaten zaitu argazki bildumaren za-balkundean pentsatzera», jakinarazi du, hasteko, Imanol Mujika artxibozainak. Zuri-beltzezko argazkiek «xarma eta balio estetikoa» dute Mujikaren esanetan, eta, arga-zkiotako protagonista asko «oraindik sasoian» daudela ikusita, zabalkundea egiteko modu horren alde egin zuten hasieratik. «Gaur egun badira zabalkunde hori nolabait bete dezaketen bestelako tresnak ere, eta erabiliko ditugu ziurrenik», dio Mujikak. Halaber, Josu Arroitajauregi ar-gazkilariari omenalditxo bat egitea ere buruan zuten, eta hark egindako argazkiak atzera positibatu eta erakustea erabaki zuten. «Udal artxiboan egiten diren lanen berri ere eman nahi zen, eta Torrezuri bezalako erakustoki eder

Andoni Elduaien Soraluze

Arroitajauregi Argazki Bildumako irudiek osatutako 'Azkoitiko estanpak 1950-1968' argazki erakusketa egon da irekita Torrezuri aretoan. Imanol Mujika udaleko artxibozaina (Azpeitia, 1975) arduratu da erakusketaren antolaketaz. Irudiek duela 50 urteko Azkoitia eta azkoitiarren bizimodua nolakoak ziren erakutsi dute. Iraganeko argazkiak eguneratu dituzte, eta erakusketak sekulako arrakasta izan du irekita egon den aldiro. Mujikak azaldu

du lehen bi asteetan «mila bisitari inguru» izan dituela.

Josu Arroitajauregi argazkilaria (1950 inguruan).

Iraganeko Azkoitia gaurkotzen

Page 7: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

maxixatzen.eus

IZEN ATA DIZENA

bat herriko toki ezin hobean izateak ere bultzatu gintuen erakusketa antolatzera», azaldu du Mujikak.

Hiru urteko lana atzean

Egin den erakusketaren atzean hiru urteko lana dago. Erakusketa, bereziki, azken bi urteetan egindakoaren emaitza dela jakinarazi du Mujikak. Lehen urtean, bildu-maren azaleko arakatzeak egin eta bilduma egoki kontser-batzeko lehen neurriak hartu zituzten. Azken bi urteetan, berriz, kontserbazio lanei utzi gabe, bilduman murgildu ziren, batez ere esku artean zituzten negatibo sorta zaha-rrenetan. «Josu Arroitajauregi argazkilariaren oharrek la-gunduta, datu base bat osatzeari ekin genion, eta errepor-tajeak-eta identifikatzen joan gara. Interesgarriak iruditu zaizkigun serieekin kontaktu orriak ere egin genituen, eta ondoren positibatzeetan sartu ginen».

Lana «atsegina» izan dela esan du Mujikak: «Ez da ha-rritzekoa, esku artean izan dugun materiala ikusita». Lan handiak izan dituzte erakusketa zabaldu aurreko azken bi hilabeteetan. «Erakusketa behar bezala antolatzeko lane-kin aritu gara; halere, ez udal artxiboak eta ez lan honen beste nahitaezko hanka den Jose Valderreyk ez daukagu urte osoan honekin jarduteko astirik», azaldu du udal art-xiboaren arduradunak.

Buruhausterik handiena argazkiak aukeratzeak eman die-la uste du Imanol Mujikak. Erakusketaren helburuak zein diren «nahikoa argi» daudela azaldu du: «Bildumarekin lan egitean, helburua da egoki kontserbatzea, deskribat-zea, digitalizazioak egitea eta zabaltzea. Erakusketarekin nahi izan dugu, besteak beste, egin dugunaren berri eman eta jendeari zerbait eman, elkarrizketa sortu, gazteentzat herriaren iragan hurbilaren zenbait trazu bistaratu eta ikerketarako materiala sortu».

Erakusketa arrakastatsua

Adierazi duenez, jendeak «gustura» ikusi du erakusketa, eta denetariko iruzkinak entzun dira. «Zein den halako edo halako; agertzen diren tokiei buruzko kontuak eta oroitzapenak; argazkien testuinguruari buruzko argibi-deak eman dizkigute, eta zenbait oker ere zuzendu diz-kigute».

Argi dago harridura sortu duela erakusketak, herritarrek ez baitzekiten argazki bildumaren berri, ezta egiten ari ziren lanaren berri ere. Arrakasta berezia izan du, ordea, erakusketako atal batek: «Begi gehien erakarri eta kontu gehien sorrarazi duena ezkontzen pieza izan da», jakina-razi du Mujikak. Hileten eta paisaien argazkiek ere «jen-dea korroan berriketan» jarri dute. Mujikak argi du zein den arrakastaren arrazoietako bat: «Ez da gauza bera iza-ten argazki bera etxean edo familian ikustea, edota areto batean eskegita ikustea; aldatu egiten da ikuslearen pert-zepzioa eta harekiko jarrera, baita irudiaren esanahia bera ere». Argazkiak erakusketan ikusita «bestelako tes-tuingurua edo harreman sarea» sortzen delakoan dago Mujika.

Etorkizunean beste bat?

Aurrera begira mota honetako beste erakusketarik izan-go den galdetuta, esan du bilduma «oso zabala» dela. «Egia da motibo asko errepikatzen direla: ezkontzak, erretratuak, jaunartzeak… Hor nabaritzen da herri arga-zkilariaren ogibidea zein zen», adierazi du. Mota horre-tako argazkiek hartu dute bilduma guztiaren zati handi bat, baina «denetariko argazkiak eta asko» egon dira. Ez dakite ziur esaten beste erakusketarik izango den, eta izango bada, noiz egingo den, baina ez diote aukerari uko egiten. Bitartean, bildumarekin lanean jarraituko dute.

Milatik gora azkoitiarrek bisitatu dute Torrezuri aretoko erakusketa.

Page 8: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

8 maxixatzen.eus

Egon-modu lasaian (1968).

Hileta Azkoitian (1955 inguruan).

Hileta Azkoitian (1955 inguruan).

Eusko Gaztedi (1960 inguruan).

Ospakizuna Olaberrinean (1965 inguruan).

Aingerutxoak. Urrategiko Amaren Koroatze eguna (1950).

Page 9: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

maxixatzen.eus

Aizkolaria udal pilotalekuan (1950 inguruan).

Neskatilak Martitte auzoan (1964).

Atano X Andueza IV-Andueza III Atano III Kontzejupean (1966).

Langileak atseden orduan (1966).

Zubillaganean (1955-60 inguruan).

Ezbeharra baldatxo inguruan (1958-60).

Page 10: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

10 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Ezkontza erretratua (1960 inguruan).

Baztarrikalde (1962 inguruan).

Martirieta auzoa (1960 inguruan).

Danborrada (1960-1965 inguruan)

Kandido Beristain eta 'Txalkor' (1960 inguruan). Baserritarrak Urrategiko Amaren koroatze egunean (1950).

Page 11: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

maxixatzen.eus

2 1 61

Page 12: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

12 maxixatzen.eus

HARA!

OHARRA: Datu babesakIzaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa jarraituz, jakinarazten dizugu, xedearen arabera biltzen diren datuak Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) titularitatepeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Era berean, jakinarazten dizugu, eskubidea duzula datu horietara jotzeko, zuzentzeko baliogabetzeko eta aurkatzeko, eskubide hori Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) Erregistro Orokorrera zuzendu ahal izango duzularik.

MAXIXATZENEKO BAZKIDE ORRIA: Proiektuko BAZKIDE izateko, bete ondorengo datuak:Izen-abizenak: Helbidea:Herria:Telefonoa:Helbide elektronikoa:Kontu zenbakia: Hiru aukera dituzu: 1- Bete orri hau eta bidali Kultur Etxea, 110 p.k. helbidera (edo sartu doan gure Kultur Etxeko postontzian)

2- Bidali datu guztiak honako helbide honetara: [email protected]

3- Bete maxixatzen.eus webguneko formularioa

BAZKIDEEGINNAHI?

Urtean 25 euro, hilean 2 euro inguru

Page 13: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

maxixatzen.eus

PUBLIRREPORTAJEA

Iaz bezala, Maite Kaperotxipik, Ixabel Jauregik eta Lurdes Jauregik osatutako 'Azkoitiko 3 damatxo' taldeak irabazi zituen Orbel Jokuek, 30 punturekin; bigarren gelditu ziren 'Malekoiko Sorginak',19 punturekin, eta 'Ezdakiat' taldea izan zen hirugarrena, 9 punturekin. Aurkezle lanetan Xa-bier Barquero eta Maite Alberdi aritu ziren.

Guztira hiru proba egin behar izan zituzten lehiakideek. Lehenengoan euskal kulturako aurpegiak eman zitzaizkien

eta parte hartzaileek argazkikoaren izen-abizenak asmatu behar izan zituzten. Bigarren proban, kaskoak belarrietan zituela taldeko batek abesti bat kantatu behar izan zuen hitz bat emanda, eta taldekideek abestiaren izena asmatu behar izan zuten. Azken proban, berriz, hitza pasa jokoa egin zuten. Aretoa goraino bete zen, eta giro polita sortu zen Elkargunean. Bertaratu diren ikus-entzuleen artean, gainera, kultur produktuak eta herriko tabernetan gasta-tzeko txekeak zozkatu ziren.

EMOZIOZ BEtEtAkO OrBEl JOkuk

V. Orbel Jokuetako finala jokatu zen joan den abenduaren 1ean. 'Malekoiko sorginak', 'Azkoitiko 3 damatxo' eta 'Ezdakiat' taldeek jokatu zuten finala. Jende ugari bertaratu zen Elkarguneko Herriko Plaza aretora.

Kike Amonarrizek 'Azkoitia aktibatzeko 365 arrazoi' hitzaldia eskaini zuen Elkargunean, urriaren 24an.

Maxixatzen

Abenduaren 1ean jokatu zen V. Orbel Jokuetako finala, Elkargunean. Honako hiru talde hauek lehiatu ziren: 'Malekoiko sorginak', 'Azkoitiko 3 damatxo' eta 'Ezdakiat'.

'Azkoitiko 3 damatxo' taldea,V. Orbel Jokuetako txapelduna

MAXIXATZEN M

AXIXATUIEZ

Page 14: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

14 maxixatzen.eus

KOM

UNIT

ATIE

N LE

IXUE

Gaur egun, Carlos Muñozen zuzendaritzapean aritzen gara, eta 40 bat lagunek osatzen dugu taldea. Adin as-kotako kideak gaude, eta berri ona da guztiontzat azke-naldian gazte asko elkartu direla bandara, horrek aire freskoa ekartzen baitigu.

Hala ere, badira bizitza osoa bandako partaide izan di-renak ere. Ohorea da guretzat Juan Ramirez eta Teodoro Ruiz hainbeste urtean bertan izatea, biek daramatza-telako jada 50 urte pasa herriari musika ematen. Hain justu, Santa Zeziliako ospakizuna aprobetxatuz, Teodo-rori azaroan egin genion omenaldia, ondo merezitako urrezko intsignia emanez.

Bandaren ekiteko modua aldatzen joan da, baita egiten dugun musika ere. Horren adibide garbia da azken ur-teotan udaberrian Plaza Berrin egiten dugun kontzertua. Bertan, herriko musika banda batentzat ohikoak ez diren abestiak jotzen ditugu (popa, rocka, elektronikoa…), he-rriko beste talde eta kide batzuen elkarlanarekin. Esan genezake arrakasta handia hartu duela ekitaldi horrek, era eta adin guztietako jendea etortzen baita. Horregatik da, agian, bandakideoi ere gehien gustatzen zaiguna.

Horrez gain, urtean zehar hainbat modutan parte har-tzen dugu: kalejiretan, ospakizun erlijiosoetan, danbo-rradetan, herriko kirol taldeei harrera eginez… Baina,

Azkoitiko Musika Bandak ibilbide eta historia luzea du. 1868an sortu zen, eta, nahiz eta orduandik aldaketa asko egon, gure musika bandak gogor dirau lanean.

batez ere, kontzertuak emanez. Guretzat oso aberasga-rria izaten da ekitaldi horietako askotan Bizkargi Mu-sika Eskolarekin, Txalkor Txistulari Taldearekin edota herriko abesbatzarekin eta dantzariekin lan egitea; izan ere, horrek erakargarriago egiten ditu emanaldiak.

Ekitaldi ia guztiak Azkoitian bertan izaten dira. Noizbe-hinka, ordea, inguruko herrietara ere joaten gara; esate-rako, aurten Getariako Musika Bandak egin digu bisita, eta kalejira eta kontzertu batekin alaitu ziguten herria. Gainera, gutako batzuek haiekin jarduteko aukera ere izan genuen, bi musika bandek bat eginez eta harrema-nak sendotuz. Horren truke moduan, hurrengo urtean Azkoitiko Musika Bandak kontzertu bat joko du Geta-riako parrokian.

Azkoitira itzuliz, bi kontzertu emango ditugu urte bukaerara bitartean: lehena abenduaren 24an, gabon kantak joz Iraurgi Abesbatzarekin batera, eta bigarrena abenduaren 31n, urtean zehar jotako kanturik onenak aurkeztuz. Biak Kontzejupean izango dira.

Bukatzeko, Maxixatzenek eman digun aukera hau apro-betxatu nahiko genuke herritarrak musika tresnak ikas-tera eta etorkizunean bandako kide izatera animatzeko.Bitartean, jarraitu gure ekitaldietara etortzen eta mu-sikaz gozatzen, hori baita gure helburua.

Azkoitiko Musika Banda gaur egun

Azkoitiko Musika Banda

Page 15: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

maxixatzen.eus

IRITZI GRAFIKUE

Page 16: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

16 maxixatzen.eus

Page 17: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

maxixatzen.eus

GALD

ETU AHALA ERANTZUN

Sokrates filosofoak behin esan omen zuen munduan gaitz bakarra zegoela: ezjakintasuna. Aditu askok Sokratesen ideia horren alde egin dute. Ni neu ere ados nago Platonen irakasleak esan zuenarekin. Gizarte eta herri honetako arazo nagusienetako bat da ezjakintasuna eta jakin gabe hitz egitean sortzen dugun mina eta kaltea.

Kalera irteten garen bakoitzean entzuten ditugu hari eta honi buruzko iritziak eta kontuak. Lagunartean gaudela gai ezberdinez hitz egiten dugu, erosketak egitean denda-riekin aritzen gara kontu-kontari, edota gure seme-alaben bila joatean gainerako gurasoekin aritzen gara. Oso gus-tuko dugu bataz edo besteaz hitz egitea, baina batzuetan mingaina oso luzea izan ohi dugu eta egokiak ez direnak bi aldiz pentsatu gabe esan ohi ditugu. Mina eta kaltea eragiten duten esaldiak esan ohi ditugu. Noski, hori guz-tia ezjakintasunaren ondorioa da, hau da, jakin gabe hitz egiten dugunean zentzurik gabeko kontuak sor ditzakegu, eta horiek jendearengan mina sor dezakete. Denok hitz egin dugu edo denok kritikatu dugu zerbait, kritikatzen ari garen horri buruz ideiarik izan gabe, hau da, errealitatea ezagutu gabe. Nire gertuko pertsona batek dioen moduan, askotan zerbait edo norbait kritikatzen duten pertsonek zerbait edo norbait horren izena bakarrik ezagutzen dute, ez dakite benetan nolakoa den edota zer lan egiten duen, jakin gabe hitz egiten dute.

Ohitura handia dugu kalean entzundakoak eta bolo-bolo dabiltzan gezurrak egia balira bezala hartzeko eta gure jakinduria bihurtzeko. Aurreiritziak barruan gorde eta horiek erabiltzen ditugu jakitunak ez garen gaietan hitz egiteko edo mina sortzeko. Batzuetan nahi gabe, beste batzuetan nahita. Zenbat aldiz hitz egin ote dugun ezjakintasunetik mina sortzeko asmoarekin eta gure aurrean dagoenari barruan traba sortzeko asmoarekin.

Ezjakintasunean murgildurikIosu Irizar Alberdi

Horixe bera da gizarte eta herri honen arazorik handiena. Oso erraz hitz egin eta kritikatzeko ohitura eta joera dugu, eta ez dugu inoiz pentsatzen gure ahoberokeriagatik sor dezakegun minean. Inori ez zaigu gustatzen guri buruz edo guretzat garrantzitsua den arlo edo proiektuari buruz jendeak pentsatu gabe eta ideia handirik gabe hitz egitea. Ziur nago denok egin ditugula honelako iruzkinak edota guztiok entzun behar izan ditugula honelakoak: talde hori ez zaizu komeni, guztiak handiusteak dira, sekta bat da, hor alferrak bakarrik daude, nola elkartzen zara pertsona horiekin, eta abar, eta abar, eta abar.

Ziur nago guztiok bizi izan ditugula horrelako egoerak. Gainera, ziur nago eragina izan dutela guregan eta mina eman digutela. Niri bai behintzat; niri, zoritxarrez, askotan gertatu zait, eta indar handia izan behar da horrelako iruzkinak alde batera utzi eta aurrera jarraitzeko. Beraz, ez baldin bazaigu gustatzen jendeak guri horrelakoak esatea, guk ere ez ditugu aipatuko eta ez ditugu lau haizeetara zabalduko. Sokratesek beste hau ere esan zuen: «Benetako jakituria gure ezjakintasuna onartzean datza». Aplika dezagun ba hori: gai bati buruz ideiarik ez badaukagu, ez dugu gai horri buruz hitz egingo. Alor edo proiektu bati buruzko ezjakintasuna badaukagu, ez dugu hura kritikatuko eta ez dugu hari buruzko kontu txarrik asmatuko. Saia gaitezen hori egiten, hau da, ezjakintasunaren itsasoan murgildurik bagaude, arrantzatzeko kanabera hartu, eta jakinduria eta ezagutzak harrapatzen saiatuko gara. Horrela, ondoren, ezagutzarekin hitz egin ahalko dugu, eta ez ditugu gezurrak eta kalteak sortuko. Noski, hori lortu ahal izateko, indarra eta borondatea jarri behar dugu; izan ere, gizarte honetan ezjakintasuna nagusi da, eta haren olatuak leku eta txoko guztietara iristen dira. Ni, behintzat, saiatuko naiz hemendik aurrera itsaso horretatik irten eta lurretik hitz egiten.

Page 18: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

18 maxixatzen.eus

HILA

BETI

N BE

GIX

ETAT

IK

03

0102

1-Adin-adin egitasmoaren barruan, Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso bertsolariek San Jose egoitzako egoiliarrak bisitatu dituzte.

2-Raka Maraton taldeak antolatuta, XIV. Herri Lasterketa arrakastatsua jokatu dute.

3-Ia 500 lagunek parte hartu dute helduen danborradan.

4-Mila Arrieta ‘Ixkurre’-k irabazi du Gazteak eta Garapena taldeak Beningo Kaleko Umeen alde egindako zozketa.

5-Udal Musika Bandak Xexili Eguneko kontzertuan Teodoro Ruiz omendu du, bandan 50 urte egin dituelako.

6-Herriko 30 trikitilarik kalejira egin dute Xexili Egunean.

7-San Jose egoitzan Adinduen Astea ospatu dute. Herriko eskoletako neska-mutilen bisita jaso dute egoiliarrek.

8-Hainbat ekintza izan dira herrian Garapenean Bidelagun ekimenaren barruan.

9-Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko proiektua aurkeztu du Udalak auzotarren aurrean.

10-Ehoziri erakustaldian parte hartu dute hainbat herritako lagunek.

11-San Martin egunean ehunka herritarrek jo dute kanpaia.

12-61 korrikalarik parte hartu dute V. San Martin Mendi Lasterketan.

13-Udane Juaristik Emakume baserritarra margotu du Berdura Plazan.

14-Bingen Zupiria sailburuak euskal kulturaren etorkizunaz hitz egin du Elkargunean.

15-Kandiola eta Bizkargi dantza taldeetako dantzariek kalejira egin dute.

16-Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Xexili Eguneko jaialdia egin dute.

17-Sostenipek plazaren erdigunera atera du azaroaren 25eko aldarria.

18-Esku Bidez taldeak 7.281,26 euro bildu ditu, Salvamento Maritimo Humanitario elkarteari emateko.

19-San Andres egunarekin agurtu dute azkoitiarrek azaroa.

06

04

05

07

09

08

Page 19: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

maxixatzen.eus

13

11

04

12

10

15

14

13

16

18

17

11

18 19

HILABETEA IRUDITAN

Page 20: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

20 maxixatzen.eus

Nolatan hasi zinen DJ munduan?Musikak betidanik piztu izan dit jakin-mina eta betidanik erakarri izan nau. 1995 inguruan, Ponte a top irratsaioa eta beste saio batzuk entzuten hasi nintzen; disko jartzaileek euren produkzioak aurkeztu eta saioak egiten zituzten, eta, haiei entzunez, orduantxe aurkitu nuen nire benetako bokazioa.

Nola gogoratzen dituzu aurreneko urteak?Hasierako urteetan, dena jolasa zen niretzat. Saioak deskargatu, aztertu eta ulertu egiten nituen. Batzuek zorotzat hartzen ninduten, egun osoan walkmana soinean eramaten nuelako; eta zorotzat jotzen ninduten horiexek, gaur egun, ezin dira bizi sakelako telefonorik gabe.

Garai hartan Euskadin zegoen hipokrisia politikoa zela medio, “buruargiren” bati otu zitzaion bazterrak

nahastea eta esatea Detroiteko edo Chicagoko auzo pobreetan sortu zen eta batez ere Europa iparraldetik inportatzen zen musika hura Euskal Herriaren kontrakoa zela. Horren ondorioz, estigma bat jarri zitzaion musika mota horrekin lotutako guztiari. Ezjakintasuna zer den...

Non jarri zenuen musika lehen aldiz?Txanpaña taberna mitikoan. Garai hartan, nik musika jartzen nuen, baina baita ekoitzi ere. Eta andramaixetako kanta dance musika estiloan egin ondoren, gauza batek bestea ekarri zuen, eta, horrela, aurreneko aldiz musika jartzen aritu nintzen.

Erraza izan al zen musika jartzeko materiala lortzea?Gogoan dut nire lehen nahasketa kasete grabagailuarekin egin nuela. Horiek ziren kanten abiadura erregulatzeko aukera ematen zuten gailu merke bakarrak. Boligrafo batekin aurreratzen nituen kantak. A zer garaiak haiek!

«BAtZuEk ZOrOtZAt hArtZEN NINdutEN, EguN OSOAN wAlkMANA SOINEAN ErAMAtEN NuElAkO»

Carlos Ucar Ramirezek (Azkoitia, 1980) hemezortzi urtez dihardu musikaren munduan lanean. ‘Charles Ramirez’ da haren izen artistikoa. Musika nahasketak kasete grabagailuarekin egiten hasi zen Ramirez. Garai bateko Txanpaña tabernan ekin, eta munduko hainbat txokotan musika jartzera iritsi da. Izen handiko disko jartzailea da musikaren munduan.

Olaia Juaristi Zabala

GAL

DET

U AH

ALA

ERAN

TZUN

Page 21: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

maxixatzen.eus

PUBLIRREPORTAJEA

Udara batean lanean aritu ondoren erosi ahal izan nituen nire lehen Technis platerak eta nahasgailua.

Hortik bizi al zara? Eta bizi al daiteke?Bai, musikatik bizi naiz ni. Duela hemezortzi urtetik mu-sika munduan nabil lanean, baina orain produkzio lane-kin eta nire diskografia zigiluarekin nabil buru-belarri.

Zer behar da DJ munduan arrakasta izateko?Irizpide propioak edukitzea da garrantzitsuena: ezeren eta inoren kopia ez izatea, eta beste artistekin gozatzen eta haien lana baloratzen jakitea. Kabinan zaudenean burua erabili behar duzu, eta jakin behar duzu, pista interpretatzen ez ezik, momentu bakoitzak zer eskatzen duen ikusten. Eta, batez ere, lan asko egin behar da.

Zertan desberdintzen da DJek jartzen duten musika beste musika motekin?Oro har, musika estilo denetako disko jartzaileak daude; egon litezke musika klasikoa jartzen dutenak ere [barrez]. Disko jartzaileok beste musikariek sortutako musika nahasten dugu, eta ukitu pertsonala ematen diogu: norbere aukeraketa, norbere nahasketak, norbere kutsua...

Batez ere non aritzen zara musika jartzen?Bazter guztietan! [barrez] Azken urte hauetan, esaterako, Turkian, Errumanian eta Suitzan ibili naiz. Eta, nola ez, iparraldean eta Errioxan ere bai; hor aritzen naiz gehienbat. Ibilitakoa naiz, gainera, Chicagon, Frantzian, Erresuma Batuan, Italian, Moldavian, Belgikan eta, jakina, Ibizan.

Musika elektronikoaren zaletasunik ba al dago? Eta Azkoitian badagoela uste al duzu?

Musika elektronikoak milioika jarraitzaile ditu mundu osoan, baita Azkoitian ere. Bailara honetan disko jartzaile asko daude, eta oso onak gainera.

Gaur egun Txalintxo tabernan antolatzen dira DJ festa gehienak. Zer iritzi duzu? Gainetik ikusitakoaz eta entzundakoaz bakarrik eman dezaket iritzia, inoiz ez bainaiz bertara joan, ez lanera, ez publiko moduan. Baina, hango karteletako izenak ikusita, kalitatea oso bermatuta dago, eta seguru nago festa itzelak izango direla.

Zein da musika jartzeko gehien atsegin duzun lekua?Dudarik gabe, Txitxarroren hutsunea sumatzen dut gehiena; hamalau urtean ibili nintzen han. Dena dela, nire leku gustukoenen artean daude HÏ Ibiza eta azkena izan naizen Hammamet-eko jaialdia [Tunisia]. Eta etxetik gertuago, nola ez, Sonora kluba; iparraldeko klubetan onena da, zalantzarik gabe.

Zein dira zure erreferente musikalak?Benetan oso galdera zaila da hori, asko baitaude, eta oso onak. Baina erreferente musikal gisa eta nire konfort zonatik irtenda, nire artista kuttunena Nils Frahm da, eta talderik gustukoena, berriz, Moderat.

Lehen, musika taldeak ziren nagusi, eta orain, badirudi DJ izatea dagoela modan... Azkoitian ba al dago DJen harrobirik?Bai, noski. Azkoitikoak eta Desguace Music-en daudenak artista handiak dira. Gainera, gero eta ekoizle gehiago daude, hala nola Andrew Car.

Non izango da zure hurrengo festa?Tutera aldean izango da. Halere, laster izango naiz etxetik gertu, eta ni ikustera etortzeko moduan izango zarete.

GALD

ETU AHALA ERANTZUN

Page 22: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

22 maxixatzen.eus

Liburu horretan kontatzen dena benetan gertatu ez bazen ere, badirudi bertan agertzen diren zati batzuk Azkoitiko eta Mutrikuko leinu oneko bikote batek bizitako maitasun istorio batean oinarritzen direla. Izan ere, William Shas-kespearek obra hori idatzi zuen garai berean, Azkoitiko Idiakez etxe ospetsuko seme Pedro Idiakez eta Ermuko Lobiano eta Mutrikuko Ibissate leinuetako alaba Isabel Lo-biano oihartzun handiko antzeko gertakari baten protago-nistak izan ziren.

Garai haietan ohikoa zen familia nobleetako alabak mo-nasterio edo komentu batean sartzea ezkontzeko adina heldu bitartean, eta are gehiago dontzeilaren ezkontza bi familien artean aurrez hitzartzen bazen. Horrela gertatu zen Isabel Lobiano Ibissaterekin: 1592an aita hil ondoren, Mutrikuko Areizieta mojen komentuan sartu zuen amak, 9 urte besterik ez zuenean. Alaba bakarra zen, eta haren birramona Brigidak bere ondasun guztien oinordeko izen-datu zuen. Hori horrela, birbilobaren itxialdia zela eta, birramonaren aginduak zorrotzak ziren: «para custodia, criança y enseñança». Neurri gogorrak hartu zituen Isabel umearekin, harreman desegokien beldurragatik eta fami-liaren ohore garbia mantentzeko, eta kanpokoekiko kon-taktu guztia debekatu zitzaion. Pedro Idiakez, berriz, nahiz eta semeetan bigarrena izan, oinordeko gisa izendatzeko asmoa zuen Francisco Idiakez aitak; izan ere, seme zaha-rrena Felipe II.a erregearen idazkaria zen eta Madrilen bizi zen, eta ez zuen interes handirik Azkoitiko familiak zituen ondasunetan.

Isabelek komentuan lau urte zeramatzala, Pedro Idiakezek maitasuna aitortu zion, eta haren aitak ezkontzaz elkartzeko asmoa jakinarazi zion Isabelen amari. Bi familien harremana

ezin hobea izan zen, harik eta Francisco Idiakezek asmoa al-datu, emandako hitza hautsi eta oinordekotza Martin seme zaharrenari ematea erabaki zuen arte. Horrela, eztei tratuari zegozkion kontuak berehala okertu ziren, bi gazteen arteko ezkontza Pedroren oinordekotzak baldintzatzen baitzuen.

Isabelen ihesaldiaBitarte horretan, komentu barruko konplizitate batzuei es-ker, eta oso modu bitxi eta ezohikoan, Isabelek eta Pedrok elkar ezagutzeko modua izan zuten. Bien arteko maitasuna sendotu eta gero etorri zen bi familien arteko haserrea eta ezkontza haren gaineko desadostasuna, Isabelen amak at-zera egin baitzuen Pedroren oinordekotza ezerezean ge-ratu eta gero. Bikote maiteminduak atsekabe eta tristura handiz hartu zuen gurasoen liskar gaiztoaren egoera berri hura, baina ez zeuden prest beren maitasuna bertan behe-ra uzteko, eta Isabelen ihesa prestatzeko azpilanean hasi ziren komentuko priorea zen Placida Ganboaren ezku-tuan. Isabelek oso konplize leiala zuen komentu barruan: bere irakasle Ana Urrutia lekaimea, eta kanpoan, berriz, Juan Urrutia, haren aita. Azken hori arduratzen zen Pedro Idiakezen gutunak komentura eramateaz, eta horretaz ba-liatu ziren Isabel komentutik atera eta ihes egiteko plana prestatzeko. Horrela, 1596ko abuztuan, Isabel Lobianok gutun bat entregatu zion ihes egiteko seinale gisa Juan Urrutiari, Pedro Idiakezi entrega ziezaion. Honela zioen aurrez adostutako idatzi-seinaleak: «Ya estaua acauado de coser el lienço y que bien podría venir el dicho dia jue-ves». Ihesa prest zegoen, beraz, eta hurrengo ostegunean ekitea erabaki zuten. Horren ondoren, ekainaren 20an, aurrez antolatutakoari bidea emanez, eskale batzuk hur-bildu ziren komentura, ogia eta sagardoa eskatzeko aitza-kiarekin. Baina komentu barruko lekaime batzuk kanpoko

kepa Alberdi Egaña

AZKOITIKO ROMEO ETA MUTRIKUKO JULIETALiteratura tradizionalean, ohikoak dira amodiozko istorio edo pasarte liluragarriak, eta horien artean ezagunenetarikoa William Shakespearek XVI. mendearen azken hamarkadan idatzitako 'Romeo eta Julieta' tragediazko obra ospetsua da. Lan horretan, Veronako Montecchi eta Capuleti bi familia nobletako seme eta

alaba banaren ezinezko maitasunaren istorioa kontatzen du antzerkigile ingelesak.

Lili jauregia-Zestoa. Lobiano jauregia-ErmuaIdiakez jauregia (Etxe beltz) -Azkoitia.

IZEN

ATA

DIZ

ENA

Page 23: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

maxixatzen.eus

zuhaitzen atzean ezkutatuta zeuden gizon batzuez ohartu, eta berehala eman zuten beren susmo txarren berri, la-purrak zirela pentsatuta. Horrenbestez, goizeko asmoak zapuztuta geratu ziren, baina arratsaldean, siesta garaian, eta atezainak ohartu gabe giltza ateko sarrailan utzi zuela konturatu zirenean, berehala atera zuten Isabel komentu barrutik. Segidan zaldi gainean jarri, eta, Pedro Idiakezen laguntzarekin, Mutrikutik Sasiolarako bidea hartu zuten.

Komentuko mojek, gertatutakoaz ohartu zirenean, laster eman zieten Mutrikuko biztanleei pasatutakoaren berri, la-guntza eskatzen zuten bitartean. Jarraian, denborarik galdu gabe, mutrikuar asko atera zen bi maiteminduen atzetik; izan ere, bazekiten Sasiola aldera hartu zutela, eta Deba ibaia gurutzatzera heltzen baziren oso zaila izango zutela Isabel Lobiano berriro ere herriratzea. Bestaldetik, Kal-baixotako gaina eta Astigarribiako bailara igaro ondoren, heldu zen ihes taldea Sasiolako monasterio ingurura. Aldi hartan, Deba ibaia zeharkatzen zuen bertoko zubia erorita zegoen, eta ur gutxien jaisten zen lekutik pasatu zen ihes gizataldea beste ibaiertzera. Baina dena ez zen nahi bezala joan: Domingo Erkizia apaizgaia, zeina eskale arropaz mo-zorroturik laguntzen aritu baitzen, Deba ibaian ito zen, hura zeharkatzeko ahaleginean huts eginda. Francisco Idiakez, Pedroren aita, ordurako ibaiaren bestaldean zain zegoen, handik aurrerako bidean bikoteari laguntzeko. Atzetik se-gika zetozen Isabelen familiako partaideen kontuak beste-lakoak ziren: ibai ondora heldu, eta sekulako amorrua hartu zuten iheslariek ibaia zeharkatua zutela ikustean. Idiakezen semea eta ihes taldea lasai zeuden behin Debako lurretan sartu zirenean, ibaiaren alde horretan geratzen ziren Lastur, Zestoa eta Azkoitia herrietako bizilagunak Idiakez eta Lili etxeen agintepean baitzeuden.

Lasturrera heldu baino zertxobait lehenago, eta arerioek zereginik ez zutela ikusirik, ihes taldea Leizaola etxetza-rrean geratu zen, sagardo pixka bat edaten zuten bitartean atseden hartuz. Denbora asko igaro baino lehen ekin zioten Deba eta Urola bailaren arteko mendiak zeharkatzeari, eta, Zestoako Lili jauregira heldu zirenean, hantxe geratu ziren afaltzen, Juan Perez de Lili bertako nagusiaren konpainian. Perez de Lili Pedro Idiakez jaunaren hurbileko senidea zen, eta bertan lotan geratzeko esan zion; alabaina, afaldu ostean Azkoitirako bidea hartu zuten, ezkontza eginbideak ahalik eta azkarrena betetzeko asmoarekin. Isabel andre-gaiak Azkoitiko Zabala jaunaren etxean eman zuen gaua, eta Pedro Idiakezek hurrengo egunean hartu zuen Isabel etxeratzeko bidea. Horrela, Landakarandako baratzean lagunen agurra jasotzen zuten bitartean, herriko Erraz-ti apaizaren aurrean eskutik helduta eman zioten elkarri

ezkon-fedea Isabel Lobiano eta Pedro Idiakezek, nahiz eta 1563ko Trentoko Kontzilioa egin zenetik debekatuta egon ezkutuko edo isilpeko ezkontzak. Ondoren, Catalina Idiakez Pedroren izeba zenaren etxean jarri ziren bizitzen ezkonberriak.

Ezkutuko ezkontzaren ondorenakAzkoitiko herriak hasieratik onartu zuen Isabel Pedroren emazte gisa, baina ez Lobiano etxekoek. Isabelen amak berehala salatu zuen Iruñeko auzitegi eklesiastikoaren au-rrean bere alabaren bahiketa. Soka luzea ekarri zuen kon-tu hark: Bizkaiko eta Gipuzkoako agintariekin batera, gor-teko itzal handiko pertsonek ere parte hartu zuten, eta bi familien arteko auziak oihartzun handia izan zuen orduko jendartean. Baina, kontuan harturik Idiakez etxeak botere izugarria zuela, eta horrez gain Isabel Lobianok berak ados-tutako bahiketa izan zela, Elizak azkenean absoluzio epaia eman zuen, eta ezkontzaren baliotasun osoa onartu zuen.

Dena den, ez zuten zorte bera izan gertaera hartan par-te hartu zuten beste pertsona batzuek: bikoteari ihesean lagundu zion Ana Urrutia debarra nahiko gogor hartu zu-ten, eta Areizieta komentuko moja komunitateak ere es-tualdiak izan zituen, Mutrikuko bizilagunek bertako prio-rearen arduragabekeria salatu ondoren. Izan ere, bertoko mojak ihesaren berri ematera Mutrikuko herrira atera zirenean, eta segidan ihesaldiaren atzetik ibiliz, klausura praktika hautsi zuten, eta eskomunio zigorra ezartzeko hutsegitean erori ziren.

Pedro Idiakez gazte hil zen, handik denbora gutxira, eta Isabel geratu zen Lobiano eta Idiakez etxe handien jarrai-tzaile bakar moduan. Bide batez, bi leinu ospetsu haien se-gida bermatuta zegoen, Pedro bizi izan zen bitartean izan-dako Clara eta Catalina alabekin eta aita hil eta berehalaxe izandako Pedro semearekin. Pedro Idiakez Lobiano, mu-tila izanik, oinordeko bihurtu zen, eta Malagako goberna-dore izatera ailegatu zen. Bestaldetik, Catalina moja sartu zen, eta Clara, berriz, Pedro Ipañarrietarekin ezkondu zen.

Romeo eta Julieta obra zorigaiztoko hiletekin amaitzen da, baina ez zen horrelakorik gertatu Azkoitiko Pedro Idiakez eta Mutrikuko Isabel Lobiano bikotearen arteko amodio istorioarekin. Nolanahi ere, bi kasuetan, familiaren, he-rritarren, Elizaren eta bestelako giza zitalkeria eta arazo guztien gainetik beren maitasunari eustea erabaki zuten, bai Italiako bikoteak bai Gipuzkoakoak. Dena den, bi ger-taeren artean desberdintasun handi bat dago: Romeo eta Julietaren amodio istorioa ez bezala, Isabel Lobiano eta Pe-dro Idiakezena benetan gertatutakoa da.

Astigarribia bailara-Mutriku. Sasiola komentua-Deba.

IZEN ATA DIZENA

Page 24: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

24 maxixatzen.eus

EZET

Z AS

MAU

!

hItZ gEZIduNAk

hItZ gurutZAtuAk

gOItIBEhErA

Ezker-eskuin

Goitik behera

t

t

t

tt

t

t

Guztizzaharkitu

Aurrizkia

Ipar EH-n,edalontzi

Automatak

Nahia,nahikaria

Pianoak 88ditu

Nekadura

Ugaritze

t Prezioak

Bizkaikoudalerria

Zintak

u Taldearenizena

Zintzoa

Oihuluze

BizkorAkitaniakohizkuntza

zaharra

ParaguaikoherritarEritasunkutsakor

Suarmetako

katuak

EuskalHerriko

sindikatunagusia

t

Galiziakohiria

Larru

t

Asiako ain-tzira gazia

Nitrogenoa

7

6

5

4

3

2

1

8

9

10

11

Goiti eta beheiti letra bat gutxiago edogehiago du asmatu beharreko hitzak.[1] Gure herriko taberna, Jesus Bihotza-ren Plazan. [2] Zorupean. [3] Birikak inguratzen dituen mintza. [4] Nafarroakokontzejua, Deierrin. [5] Hori zurbil. [6] Oinarrizko edaria. [7] Lantzeko egurra. [8] Ebaki sakon. [9] Nafarroakoudalerria, Aranatzaldean. [10] Margula.[11] Gipuzkoako udalerria, Tolosaldean.

HITZ GEZIDUNAK

HITZ GURUTZATUAK

1. Itsasgizon edo marinel gazte. 2. Galioa balio du. Kontso-nantea. Alztari apalduna. 3. Kortezubiko auzoa. Interjekzioa.Jomuga, jotzeko helburu. 4. Arropa eskuz garbitzeko lekua,ikuztegi. 5. Gure herriko baserria, Madariaga aldean. 6. Gizonizena. Atzizki hau gabe, jainkosarik ez. Bokal errepikatua. 7. Bizkaieraz, gehiegi. Pluralean, gorputz barneko hodi edobarrunbeetara iristeko tresna. 8. Tifoi, zikloi. Bokal biribila.Oxigenoaren ikurra. 9. Ez eme. Bi, zenbaki erromatarren arabera. Kontinente bat. 10. Kirolean aritzen direnak.

Ezker eskuin

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Goitik behera1. Eraikinetan pertsonak solairu batetik beste batera erama-ten dituzten tresnak. 2. Penagarri. 3. Sufrea balio du. Arrainsardak uretan sortzen duen argitasuna. Kontsonantea. 4. Kanpo, landa. Presio unitate. Aholegar. 5. Kontsonantea.Bizkaiko mendia. Ez erraz. 6. Amodio. Bokala. 7. H2O. Bizkaie-raz, zuen. Argonaren ikur kimikoa. 8. Lurralde hotzetakobasoa. Aldiko hartu beharreko sendagai kopuru. 9. Iskanbila.Kasik. 10. Zelaia. Ukazioak.

u Musika talde azkoitiarra

GOITIBEHERA

t

t

t

t

HerrikoagintariIdi, hitz

elkartzeetan

tt

tt

tt

t

t

t

t

t

Garra

Usain onekolandare

t

t

Ergatiboa-ren marka

Bit

t

t

t

AbereenetzauntzaEmakume

izena

t

t

Page 25: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

maxixatzen.eus

Doinua: 'Aita izena'

Jokin Sudupe Mendizabal

GAIA: Gabonak

BERTSOA PAPEREAN

hItZ gEZIduNAk

ErANtZuNAk

hItZ gurutZAtuAk gOItIBEhErA

denbora-pasak

Negua ere arrimatu da

eta hortaz ohartzean

pinu txikia jarriko degu

argiz beteta etxean

umeak beti egoten dira

horretarako pozean

amestutako opariek hoiek

eskuetan jasotzean

goza dezagun gero eurekin

jolasaldi bakoitzean.

Olentzeroren eskutitzari

jar diezaiogun balantza

ze behar dugun jakiten nahiz ta

izan hamaika zalantza

presak utzita alde batera

hartu dezagun arnasa

famili eta lagun artea

izan dadila ardatza

gauza txikiak baloratuta

Gabonak primeran pasa!

Page 26: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

26 maxixatzen.eus

MAX

IXAT

ZEN

TXIK

I

Page 27: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

maxixatzen.eus

Soluzioak

MAXIXATZEN TXIKI

Page 28: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

28 maxixatzen.eus

Olaia Juaristi Zabala

HARA

!

Maria Teresa Garate (Azkoitia, 1943) 11 urterekin hasi zen azokara jaisten, eta horretan dihardu oraindik. Arantxa Ulaziak (Azkoitia, 1972) eta Irati Amianok (Azkoitia, 2000), berriz, 16 urterekin erabaki zuten amaren eta amamaren bidetik jarraitzea. Hiru emakume baserritarren belaunaldia osatu du, beraz, Zumeta baserriak.

«Baserriak ez ziratekeen aurrera irtengo emakumerik

egon izan ez balitz»

Ezkerretik eskuinera: Irati Amiano, Maria Teresa Garate eta Arantxa Ulazia.

Maria Teresa, 64 urte daramatzazu plazara etortzen; nola aldatu da azokako panorama?Lehen gainezka egoten zen; pentsa, ume nintzela, ama-ren otarretik helduta etortzen nintzen, jende artean ez galtzeko. Gerora, Larrañaga baserritik urteak egin ni-tuen astoarekin plazara jaisten, bakar-bakarrik. Orduan, baserritar asko etortzen ginen, baina bakoitzak gauza gutxi izaten genuen saltzeko. Asto otarre batean zenbat sartuko da, ba? Ezin asko izan. Askotan, gainera, otarren zama berdintzeko, harriarekin betetzen jarduten genuen.

Zer ekartzen duzue plazara?Batez ere, garaian garaiko barazkiak. Lehen, ganadua ere bagenuen, baina ez zen errentagarria: etekinik batere ez genion ateratzen, eta lan asko ematen zigun.

Plazan goiza pasatzeko, etxean orduak eman beharko dira lanean, ezta?Bai, ordu asko. Han ez dago egun eta ordu finkorik. Bene-tan gustatu beharreko lana da; ez da obligazioz hartzekoa. Gu eguraldiak baldintzatzen gaitu, eguraldiarekin egiten baita lana baserrian: ona denean, lan denak egin nahi iza-ten ditugu, eta presio horrek estutzen gaitu.

Noiz etortzen zarete Azkoitiko azokara?Astearteak eta igandeak kenduta, egunero, 10:00eta-tik 13:00etara. Astean zehar, bi-hiru baserritar etortzen gara, eta zapatuetan, berriz, hogei bat. Askok baserria ez daukate bizi maila moduan ipinita; alegia, baserrian bizi bai, baina ez handik bizitzeko. Guk, aldiz, bai; larre mot-zean ohitutakoak gara [barrez].

Irati, zuk ere ama eta amamaren ofizioa aukeratu duzu.Bai, asko gustatzen zait; bizi osoan etxean ikusi izan dudana

da. Nire kuadrillan zeharo arraroa da nik egiten dudana. Gaizki ikusitako lanbidea da. Hala ere, badaezpada, erdi mailako zikloa ari naiz ikasten, eta lan honekin parte-katzen ditut ikasketak. Amak esaten dit baserriko lanak sakrifizio handia eskatzen duela eta ondo pentsatzeko. Baina, oraingoz, jarraitu nahi dut.

Gazteak etortzen al dira azokara?Asteburutan, asko. Adin tarte bat dago ez dena etor-tzen: 50-60 urte artekoak. Beste joera batzuk dituzte horiek.

Erraza al da barazkiak erabat ekologikoak izatea?Ez, beti behar du zerbait, gutxi bada ere. Barraskiloare-kin eta barearekin gutxi dago egiteko. Ekologikoa esaten duten askok ere botika botatzen diote. Badira botika eko-logikoak ere, baina botikak dira. Guk horiek erabiltzen di-tugu gehienbat, baina zomorroak hiltzen baditu, zerbait izango du ona ez dena; zerbaitengatik hiltzen ditu.

Berdura plazari zerbait hobetzeko ikusten al diozue?Leku ederra da, baina autoentzako aparkalekuak falta dira, karga eta deskargarako, eta ez guretzat bakarrik, baita bezeroentzat ere. Udalak egingo zituela agindu zi-gun, baina zain gaude urte hasieratik.

Zer iruditu zaizue Udane Juaristik emakume baserritarrei egindako horma irudia?Oso polita. Gainera, gu saltzen aritzen garen lekutik be-giratuta, benetakoa dirudi emakumeak. Urte askoan, le-hen eta orain, ezkutuan egon izan dira emakume base-rritarrak, baina baserriak ez ziratekeen aurrera irtengo emakumerik egon izan ez balitz. Gizonezkoek figuratu izan dute beti, eta emakumeek egin lana.

Page 29: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

maxixatzen.eus

EZET

Z TO

PAU!

Non dago Zakelmari?

AZKoItIA: Jaen 943 85 07 85Ibai Ondo Kalea, 28

AZpEItIA:Alberdi 943 81 59 74

AZKoItIA: Gisasola 943 85 12 35Jandonianiz, 5 beheaAZKoItIA: Mendiola 665 49 67 44Kale Nagusia, 13

Egunez: 09:00 - 20:00

Gauez: 22:00 - 09:00

farmaziak (abendua)

24, 25, 26, 27, 28, 29, 30

17, 18, 19, 20, 21, 22, 23

Urte osoan irekita.

JOSE ARTETXE, 6. AUZUNEA, 3

1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9

AZKoItIA: Azpiazu 943 85 29 89Kale Nagusia, 66 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 31

Ane Zialtzeta, azaroko irabazlea.

Urriko aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen as-matu behar zen: 14. orrial-

dean zegoen ezkutatuta. Maxixat-zeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Ane Zialt-zetak irabazi du Ogi Berri okinde-giaren zortzi lagunentzako tarta.

Datorren hilean, Herrixen Merkatari Elkartearen 50 euroko txekea zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna abenduaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo [email protected] helbide elektronikora.

ESKURE KOM

ENI

tElEfONO INtErESgArrIAk:

Udaletxea Udaltzaingoa Suhiltzaileak Epaitegia (Azpeitia) Azkoitia Lantzen Iraurgi Berritzen Abarketatxo ludoteka Artxamendi Gaztelekua(GIB) Zubiaurre Elkargunea KIUB KZ Gunea Ertzaintza San Martin ondareguneaMusikagunea Anbulatorioa Plaza Ondo Jubilatuen Etxea

IleapaindegiaTaberna

Bake Epaitegia San Jose Egoitza Aizkibel liburutegia AEK Baztartxo Gurutze Gorria DYALanbide (Azpeitia) SOS Deiak Txerloia Futbol Zelaia Gurea pilotalekua Torre Zuri erakustokia Txerloia Tenisa Kultur Etxea Postetxea Gipuzkoako Urak Xabier Munibe haur eskola Xabier Munibe ikastola Floreaga ikastetxea BiziloreUrola Ikastola BHI Garbigunea Mankomunitatea Tamaina handiko trasteakjasotzeko zerbitzuaAldalur Eusko TrenLa GuipuzcoanaPESAPiper elkarteaTaxiak

943 08 00 80943 85 71 71112943 02 51 91943 85 71 51943 85 08 43943 02 60 27

943 85 60 27943 85 25 44943 85 73 05943 02 36 19943 08 37 80943 85 71 70943 85 10 70943 00 76 10

943 85 21 68943 85 36 25943 08 94 12943 85 15 97943 85 13 23943 85 08 98943 15 10 89 943 85 19 86943 85 32 97943 46 46 22943 15 04 02112943 85 20 61943 85 36 39943 85 71 70669 62 18 02943 85 71 70943 85 33 93943 85 08 83943 08 07 37943 85 06 46943 85 30 43637 70 57 20 943 85 21 74696 67 64 56943 85 73 19

943 45 98 74943 85 27 18902 54 32 10943 85 11 59943 21 26 99943 85 25 87943 85 10 20

Page 30: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

30 maxixatzen.eus

ABENDUAAG

END

IE

abenduak 30 /urtarrilak 1

mi amor perdido

abenduak 2CasCanueCes

abenduak 9pesadillas 2

abenduak 16Condorito

ZINE

MA

(Baz

tartx

o)

abenduak 8-9-10Viudas

abenduak 15-16-17entre dos aguas

abenduak 21-22-23-25robin hood

azaroak 30 /abenduak 2-3

la soCiedad literaria y el pastel de piel de patata

abenduak 23el grinCh

912:00etan, Gurea Udal Pilotalekuan, Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalak.

1419:30ean, Floreaga Salestar Ikastetxeko On Bosco aretoan, Azkoitiko 18. Bidaia Tertuliak: ‘Zortzi Yukon’. Hizlariak: Iosu Iztueta eta Mattin Zeberio.

20:00etan, Baztartxo antzokian, Euskal Gospela.

1518:00etan, Baztartxo antzokian, ‘Mago Sun’ ikuskizuna.

1819:00etan, Elkargunean, Bizkargi Musika Eskolako piano jotzaileen entzunaldia.

1919:00etan, Elkargunean, Bizkargi Musika Eskolako piano jotzaileen entzunaldia.

2118:30ean, Elkargunean, Bizkargi Musika Eskolako orkestra eta soka taldearen Gabonetako kontzertua.

2212:00etan, udaletxeko osoko bileren aretoan, kirolari onenaren aukeraketa.

13:30ean, Torre Zurin, Herrixen elkartearen zozketako hogei otarren banaketa eta Gabonetako erakusleihoen lehiaketako sari banaketa.

2312:00etan, Baztartxo antzokian, Gabon Kanten XXIX. Emanaldia.

2410:30ean, Kontzejupean, jaiotza eramangarrien lehiaketa.

11:00etan, ludotekako haurrak eta gurasoak gabon eskean.

12:00etan, eliz atarian, Olentzero.

18:30ean, Kontzejupean, Musika Bandaren eta Iraurgi Abesbatzaren kontzertua.

26, 27,2811:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Elkargunean, Gabon Parkea.

2916:00etan eta 18:30ean, Baztartxo antzokian, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ‘Musua’ ikuskizuna.

31Eguerdian, Txalkor Txistulari Taldea eta Musika Bandaren urte bukaerako kalejira.

12:30ean, Kontzejupean, Musika Bandaren urte bukaerako kontzertua.

abenduak 30ralph rompe internet

abenduak 7Forum: girl

ORDUTEGIA:Ostiraletan: 22:00etan

Zapatuetan: 22:00etan

Igande eta jaiegunetan: 19:30ean

*Umeen zinema: 17:15ean

Astelehenetan: 20:00etan

abenduak 28Forum: Climax

Page 31: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

maxixatzen.eus

Page 32: MAXIXATZENHaurren txokoa hara! ... guztietako ekitaldiak izozten zituen irudien bitartez. Ho-rren guztiaren lekuko da gaur egun udal artxiboan gordet-zen den eta azaroaren 18ra arte

32 maxixatzen.eus