IEK koaderno digitala

31
KUADERNO DIGITALA Ikus Entzunezkoen Kultura 2011/12 ikasturtea

description

Nire koaderno digitala.

Transcript of IEK koaderno digitala

Page 1: IEK koaderno digitala

 KUADERNO DIGITALAIkus Entzunezkoen Kultura

2011/12  ikasturtea

Page 2: IEK koaderno digitala

1.EBALUAZIOA:

1.ARIKETA:

Irudien sailkapena1:https://docs.google.com/a/arizmendikide.net/leaf?id=0BwPPfPB6nX2uNjVhYzMwZGUtMWMzNC00NzgxLWE2MTAtY2VjZmQ0YTllOGYz&hl=es

2.ARIKETA:

Irudien ikonizidade maila aztertzen eta sailkatzen.https://docs.google.com/a/arizmendikide.net/present/edit?id=0AQPPfPB6nX2uZGZnZDk2M185MjF3enE0dHJmdg&hl=es

3.ARIKETA:

Irudi denotatibo-konotatiboakAriketa honetan, bakoitzak hiru sinbolo desberdin aukeratu behar zituen. Gero horietako bat gela osoaren aurrean azulduz.1. SINBOLOA: Justiziaren edo zuzentasunaren sinboloa

Esanahi konotatiboa:Sinbolo honetan, emakume bat begiak estalirik ageri da, eskumako eskuan balantza bat eta ezkerrekoan berriz, ezpata bat duelarik.

Esanahi denotatiboa:Bertan azaltzen den emakumea ez da itsua, badakielako eskatzen zaiona egokitzen zaiola eskatzen dionari. Justizia itsuak ekitateari egiten dio erreferentzia (horren adierazle balantza daukagu), hau da, bakoitzari konformetzeko  haina ematen dio eta ez benetan bakoitzari dagokiona. Justizia den bezalakoa onartzen ez duenak, zigorra jasoko du eta  zigor hori justua izango da, hori da hain zuzen ezpatak adierazten duena.

Page 3: IEK koaderno digitala

2. SINBOLOA: Sinbolo erlijiosoa (Ank gurutzea edo bizitzako giltza).

Esanahi denotatiboa:

Irudi edo sinbolo honetan, gurutze bat azaltzen da, nolabaiteko giltza itxura duena. Gurutzea osatzen duen zuzenki bertikalaren goiko aldean, buru edo soka bezalakoxe bat azaltzen da, obalatu forma duena.

Esanahi konotatiboa:

Sinbolo erlijioso honek garrantzi handia dauka egiptoarrentzat babesa trasmititzen dielako eta lazo bat duten egiptoko sinbolo guztiek bezala mugagabea den zerbait irudikatzen duelako.   Sinbolo honek bizitzari egiten dio erreferentzia, bizitza osoari. Goiko eraztun horrek,  Nilo harana urperatzen zuen uraren sarrerak sortutako emonkortasuna eta ekoizpena ordezkatzen du. Esaten den bezala sinbolo honek airea eta ura ordezkatzen ditu bizitzako elementu garrantzitsu bezala. Ikur hau osatzen dituen lerro zuzenek, gizonaren printzipioei egiten die erreferentzia. Goiko aldean dakoan lazoak berriz, emakumeei.

3.SINBOLOA: Edozein sinbolo ( Ijitoen bandera ).

Page 4: IEK koaderno digitala

Esanahi denotatiboa:

Irudi honetan, gurpil gorri bat ageri da argazkiaren erdian. Atzeko planoan ikus dezakegun bezala, bandera hau bi zatitan banaturik dago, zentroko puntutik irudiaren goikalderaino urdinez eta zentroko puntutik irudiaren behekalderaino berdez osatutako  bi plano ageri direlarik.

Esanahi konotatiboa:

Goiko aldeak, urdin kolorea duenak, zeruari egiten dio erreferentzia, hau herri ijitoaren teilatua delarik. Beheko aldeak aldiz, lurrari egiten dio erreferentzia, beraiek igarotzen edo beste leku batzuetara mugitzeko erabiltzen duten mundua edo lurra adierazten du. Gurpilak berriz, askatasunaren nahiak adierazten ditu, hau da, ezarritako mugetatik haratago mugitzearen alde  egiten du gurpil horrek.

4.ARIKETA:

Enkuadrarekin lotutako irudiak.

Page 5: IEK koaderno digitala

Irudi hauek taldeka atera genituen. Taldean Maider Bastardo eta ni ginen. Irudiaren linkak hemen daude ezarrita, arazoa da, arazo teknikoengatik ezin direla zabaldu, nahiz eta link-a jarri beharrean argaziak insertar eman, ez da ezer ere ez azaltzen. Horregatik, adibide bat ezarriko dut:

1.irudia: https://mail.google.com/mail/?ui=2&ik=abd70c982a&view=att&th=132ef717797f30bf&attid=0.1&disp=inline&realattid=f_gtlw16dv0&zw

2.irudia:https://mail.google.com/mail/?ui=2&ik=abd70c982a&view=att&th=132ef717797f30bf&attid=0.2&disp=inline&realattid=f_gtlw16e01&zw

3.irudia:https://mail.google.com/mail/?ui=2&ik=abd70c982a&view=att&th=132ef717797f30bf&attid=0.5&disp=inline&realattid=f_gtlw16e64&zw

5. ARIKETA:

Page 6: IEK koaderno digitala

Irudi mosaikoaren link-a eta eredua:

Link-a: Foto-Mosaik 4.1.0

      Hemen adibide batzuk.

Eta beste programa batzuk: Easy Mosaic 4.20 Mosaic Creator 2.65

Eredua:

6.ARIKETA:

Galtzerdien diseinua eta stop motiona.

Diseinua:

Page 7: IEK koaderno digitala

I nspiratu garen artista: Gu inspiratu garen artistak, kolore bizi biziak erabiltzen ditu, planoareki asko jolastuz. Abstraktoak ematen duten irudiak dira, baina esanahi bat gordeta dutena. Ez naiz oso ondo gogoratzen bere izenaz, baina hau izan daiteke: HUNDERT WASSERGidoia:Galtzerdien diseinuarekin batera, taldeka bideo antzeko bat egin behar dugu, guk diseinatutako galtzerdiekin taldean, Maider Elorza, Goiatz Estebez eta ni gara. Honako gidoi hau prestatu dugu:Abestia: Ametsak - Ur gabeGaia: AmetsaGidoia:

Begiak itxi barnean murgildu eta bizi ezazu zure unea!!Mundu bat, bi mundu, hiru mundu,... amets bat!!Ba al zenekiten, ametsetan urrats batzuk ematen zirela? eta urrats horiek infinitu motatakoak direla? eta gure buruak bakarrik 6 pauso gogoratzeko gai dela? Batzuetan dibertigarri beste batzuetan beldurgarri, eta lasaigarri direnak?Goazen bada, bertan, historio txiki eta aldi berean luze diren pauso horietatik barreiatzera:- Mutiko bat dago, estralurtarrez osatutako munduan, kolore biziz osatutako basoan, musikaz murgildurik, pauso batzuk emanez jarraituz eta bat-batean,.... BUFF!! dena desagertu da, ez da buelta atzerik, ezer ez du gogoratzen. Ametsa hil egin da.

Ametsa fantasia delako, eta errealitatean existitzen ez delako,... bizi ezazu!!

Galtzerdien stop motiona:Galtzerdien stop motion hau, proba bat egiteko erabili dugu bideoa izan da. Hasieran ez genekien denbora nola neurtu behar zen movie makerren eta horregatik frogatxo hau egin dugu. Denbora neurtzen dakigularik beste movie maker bat egiten hasi gara,bertan atzeko fondoa zaindurik. Hemen bakarrik lehenengo frogatxoa igo dut, bestea prosezuan dagoelako.Bideoa edo grabatu behar duguna prestatzeko:Grabatu behar duguna prestatzeko hainbat auza eduki behar ditugu kontuta, plano motari buruz lotuta. Horretarako hainbat azalpen jaso ditugu. Hona hemen horiek:

5 plano mota daude, irudiari begiratuz:

1. Detaile planoa 2. Lehenengo planoa3. Erdiko planoa

Page 8: IEK koaderno digitala

4. Plano amerikarra5. Plano generala

Plano horiek guztiak, erabatean edo bestean ikusditzakegu ikuspuntuarenarabera.

1. Frontala:Aurrez aurrekoa 2. Pikatua:Goitik ikusita.3. Kontrapikatua: Behetik ikusita.

           Hona hemen link-a:

https://docs.google.com/a/arizmendikide.net/leaf?id=0B2P53sYHhGNpZTVhNDc3NDktODMwYi00ZmRkLWJmM2EtMjY5NjY1ZjA1N2Nk&hl=es

7. ARIKETA:

Gimp- programarekin ere, lanean jardun dugu, eta horietan hainbat proba egin ditugu, horietako frogatxo bat andereinoari bidali diot, bertan animazio bezala gordetzeko arazoak eduki dudalako. Baina adibide txiki bat ezarriko dut:Bertan azaltzen da, nola egin animazio bat.

Page 9: IEK koaderno digitala

http://www.youtube.com/watch?v=vOBEUyz4XFY&feature=related

7.LANA:  ONCE-ko lehiaketa. ( Zure auzoa, denontzat irisgarri ).Hasiera batean, aipatu beharra dago, ONCE delako proiektua gure auzoko irisgarritasun planoarekin lotura berezia duela, hori baita helburua, gure auzko irisgarritasn plano bat osatzea. Hori dela eta, dagoeneko martxan jarri gara lanean. Esan beharra dago hainbat arazo eduki ditugula, batez ere arazo teknikoak. Horregatik oraingoz, proiektua geldirik utzi dugu.

IDEIAK:

- Nire herrian hainbat arazo dituen neskatilatxo bat dago. Ikusmena falta zaio, gutxi entzuten du, ezin da ibili, jan ere beste pertsona guztiek bezala ezin du jan,....minusbalia ikaragarria dauka. Gure herri edo auzoan ez da asko ezagutzen neskatila hori, kalera beste ume guztiek bezala ezin delako atera, hots, zainketa berezia behar du. - Horrekin batera,  eta gure herrian baita, minusbaliarekin arazo handia duen beste mutiko bat dago. Daukana duelako, aparatu berezi bat erabiltzeko beharra du. Ondorioz, eta aparatu horren kostuarengatik, tapoiak biltzen ditugu. Datuen arabera, tona bat plastikozko tapoirengatik, 3.000 euro ematen diete.- http://www.once.es/new/sala-de-prensa/notas-de-prensa/el-grupo-de-actores-ciegos-201cla-luciernaga201dOrrialde hau interesgarria iruditu zait,  edo atentzioa deitu dit, antzerki horretako aktoreak itsuak direlako. Guztion galdera da, eta itsu batek nola antzeztuko du? antzezten baldin badu, edo aktore baldin bada, bertan itsu plantak egingo ditu?- http://www.europapress.es/epsocial/ong-y-asociaciones/noticia-corporacion-empresarial-once-monta-belen-accesible-personas-discapacidad-visual-madrid-20111229111703.htmlItsuekin lotura duen beste orrialde bat, honako hori da. Non bertan, Madrilen zehazki, gabonetako “ Belén”  deritzoguna egokitu  zaie.- Beste gauza interesgarri bat, eta gabonekin lotura berezia duena, hospitalean Kantzerra dela eta umeei egokitzen zaien opariak dira. Hau da, gabonetan urtero-urtero, pertsona famatu edo guztiok noizbaiten ikusi gura izan ditugun pertsonak etortzen zaie bisitatzera, eta ume guztiek bezala, ganorazko gabon batzuk pasatzeko helburuarekin. Batzuei hanka bat falta zaie, beste batzuk paralisiarekin,....etb. Horregatik, beraien ametsak egi bihurtzeko helburuarekinpertsona horiek joaten dira hauek alaitzera.- Ezintasuna duen ume batek beste ume guztiek bezala, aukera edo eskubide guztiak izatea edo agin ahal izatea.

ONCE DELAKO PROIEKTUA EGIN AURRETIK EGINDAKO EKINTZAK:

Oraingo egunetan, ONCE delako proiektuaren inguruan hainbat ekintza egin ditugu, minusbalia mota desberdinak probatu ditugularik. Esate baterako, itsuak nolako bizpena duten, gor-mutuak nola komunikatzen diren,... etb.Guk oraingoz hiru ariketa egin ditugu, benetan minusbalia duten haiek zer sentitzen

Page 10: IEK koaderno digitala

duten ikusteko.Hasiera batetan, gor-mutuen minusbalia hori  bizitzeko asmoarekin, beraien komunikatzeko hizkuntza ikasi edo aztertu dugu, hainbat esaldirekin, proba eginez.Ondoren, itsuen bizipena ere, nolako den aztertu dugu. Binakako proba bat egin dugu, batek begiak itxiz eta besteak giatuz hitz bakar bat ere esan gabe, eta alderantziz. Horrekin ikusi dugu itsuen bizipena nolakoa den. Hasieran, begiak itxiz banekien non negoen, baina nire ikaskidea, beste tokia batetakin giatu didanean, momentu bat heldu da, non ez nekien non nengoen. Horrelako bizipena izango dute itsuek ere?¿ aipatu beharra daukat, bizipen oso txarra dela, non zauden jakiten ez duzunean behintzat.

Proba hau egin dugu bitartean ,minusbalia desberdinekin, zati batzuk grabatu ditugu. Hona hemen gure grabaketak:

https://docs.google.com/a/arizmendikide.net/leaf?id=0B11T0bW0PwRLZDljYTAwNjMtNTlkOC00OTJhLWIwZWEtMjM3YTE0NmY4MGYw&hl=es

ALKATEARI ESKUTITZA:Egun on, alkate agurgarria:

Gu, Arizmendi kooperatibako Almen ikastolako, DBH-3.mailako hiru ikasle gara. Gure ikasmailako arloetako batean proiektu bat egin beharra daukagu, ONCE delako kanpainarentzat, horregatik eta informazio pixka bat bat lortzeko

Page 11: IEK koaderno digitala

asmoarekin zuzendu gara zure edo zuongana.Prioiektu hau minusbalia bat duten pertsonekin lotura berezia dauka, adibidez, itsuak, gor-mutuak,... diren pertsonekin, honen helburua, gure herri edo auzoaren irisgarritasun plano bat egitea delarik. Dagoeneko hasi gara lanean, hainbat minusbalia mota sakonduz eta gure herriko hainbat inguru aztertuz.Eskertuko genizueke, udaletxeak irisgarritasun plano bat eduki ez gero, ezagutzeko aukera ematea, horrekin batera,  guk egindako lanaren bitartez, zuoi gure laguntza emango dizuegulako.Zehazki esanda, gure auzoan edo herrian ikusten ditugun irisgarritasun mugak ezagutaraztea eta hobekuntzak proposatzea, mapa batean, izango baitzen gure helburua.

Eskerrik asko, zuon laguntzagatik.

Gure agurrik beroena,Arizmendi, Almen ikastola.

ONCE delako lehiaketan parte hartzeko kontutan eduki behar diren gauzak:

1.- ZOLADURAK ETA MALDAK   -Zoladura: Gogorra, egonkorra. ( Natura,... zaila)    (Baldosa solteak, zuloak, irtenguneak,....)   - Zuhaitzak: Gurpilak, makilak,.... oztopatu.   - Eskaloiak: Malda aldaketa handiak desegokiak dira.

Page 12: IEK koaderno digitala

2.- OINEZKOEN PASABIDEAK:   - Itsuentzako, gorrentzako,... laguntza (soinu sistema)   - Leku zabala edo handia gurutzatzeko.   - Irtenguneak ez, guztiek maila berdinekoak izatea komeni da.   - Seinaleak lekua oztopatu, desegokiak izan daitezke.3.- ESKAILERAK, ARRANPALAK,...   - Aldapak:          - Hasiera eta bukaera egokiak.          - Maila berdinetako aldapak.4.- HIRI ALTZARIAK:    - Oztopoak galarazteko diseinua borobila.    - Piboteak koloreztatzea.    - Erosoak denentzat, tamaina aldetik.    - Paper ontziak, ondo kokatuta.    - Altura egokian kokatuta.    - Postontziak egokiak, altuerari,.... dagokionez.5.- INFORMAZIO ETA SEINALIZTAPENA:    - Plakak ondo seinalatu, kolore kontrasteak,...    - Tamaina eta tipologia zaindu.    - Batzuetan gaizki kokatuta daude ( zuhaitzekin estalita ez dira ondo ikusten).    - Batzuetan hiriko mapak ez dira egokiak, zailtasunak irakurtzerakoan.6.- DENDAK ETA KUTXAZAINAK:   - Altuerari dagokionez, ez daude oso ondo kokatuta.   - Software egokiak.   - Batzuetan sarrera oztopatu.   - Sarreretako muga maximoa 2cm.7.- GORDETAKO APARKALEKUAK:   - Ondo seinaliztatuta.   - Ez dute ibilbide ona.   -  Bertan aparkatzeko gidariek baimena izan behar dute, beraiekin edo beraiek minusbalia bat izanez gero.   - Seinaliztapen egokiak.8.- HERRITARREN URRATSEAK:   - Zaborrak oztopatu.   - Zaborrak botatzeko kontenedoreak, maila egokian jarri.9.- ERAIKIN PUBLIKOAK:   - Eraikinaren espaloiak 1,80 m zabal izan behar du gutxienez.   - Garraio publikoko geltokiek 200 m baino gutxiago erradioan.

- Eraikin publikoak ondo seinaliztatuta.- Sarbideak zoruaren maila berdinean egon beharko luke.- Ateetan, laguntza eskatzeko ohargailuak.- Ate gidaridunak.- Eraikin publikoetako ate gehienak zabukariak ( gehienek akatsa dute).- Ate birakariak irisgarriago.- Kristalezkoak badira ondo seinaliztatu ( talkak saihesteko).- Ateak nahikoa zabalera.- Barruan ere guztia irisgarria izan behar du: mahaiaren altuera,....

8. ARIKETA: EL CAZO DE LORENZO.

Page 13: IEK koaderno digitala

Bideo bat:http://www.youtube.com/watch?v=OK4CyYaatI0

Aurrekoan, ikusi genuen bezala, El cazo de Lorenzo delako ipuina irakurri nuen.Benetan ikaragarria iruditu zitzaidan, alde batetik, honek duen esanahiagatik eta bestetik, bere ilustrazioegatik.Ipuin txiki honek adierazi diguna ilustrazio sinple batekin zailtasunak dituen ume baten istorioa da. Bertan Lorenzo ikusten da, sukaldeko tresna bat “ el cazo” deritzoguna  duela. Horrek adierazi nahi duena, bere zailtsuna da, hau da, tresna horrekin ezin ditu ume askok egiten duten gauzak jorratu edo egin.Ipuinean agertzen den bezala, horri aurre egiteko, emakume batek laguntza eskaintzen dio. Bukaeran azaltzen den moduan, orain Lorenzo bere ezberdintasunekin bizitzen ikasi du.

9. ARIKETA: Nik egindako bideoa.

Aurrekoan aspertuta nengoen eta bideo bat egitea bururatu zitzaidan, bideoa Maiterekin konpartituta daukat.

Page 14: IEK koaderno digitala

10.ARIKETA: Galtzetien movie makerra

Galtzerdien movie makerra Maiteri bidali genion. Beraz berak duela aipatu beharra daukat. Arazo teknikoak izan arren, asko saiatu ginela esan beharra daukat.

11. ARIKETA: BH-klip

Dagoeneko Bh-klip delako bideo motzekin hasi gara. Horretarako, oinarriak zeintzuk diren,... ikusi dugu. Hona hemen esteka:

https://docs.google.com/a/arizmendikide.net/viewer?a=v&pid=explorer&chrome=true&srcid=0B5Sny9i1GyXuNjY4NTI1OWItZmJhOC00M2MxLTkyYzUtMTcwMjQ2ODMwODA5

                                                                                                                                           10.LANA:BH-KLIP

Taldean, Maider Bastardo, Ione Uriarte eta Nerea Bastardo gara. Gure bideoak euskararekin lotura berezia dauka. Zehazki esanda, gure BH-klip-a gure hizkuntza den euskararen bilakaerari erreparatzen dio. Horreratako eta horrekin batera ibilbide luze hori zehazteko, bizizkleta erabili dugu. Zati batzuetanedo grabaketa batzuetan, esate baterako, bizikleta horren hainbat zati agertzen dira, kataia. Baina zergatik? Guztiok dakigun bezala, gaur egun euskara aurrera ateratzen ari da, nahiz eta asko kostatu eta hori lortzeko ahalegin bereziak egin. Guk , gertakari hori kataiarekin lotu dugu, bideoan ikusten den bazala, bizikletan doan pertsona ere, aurrera doa, indar berezi bat eginez, indar hori kataian ikusten delarik. Horrekin lotuta bideo labur horretan bizikletaren martxa aldatzeko kanbioak ere grabatu ditugu, horrekin ere, indarra egiten ari dela atzeman ahal izateko. Irudien beste planoari erreparatuz, sepia delako kolorea erabili dugu, horrekin batera antzinako irudiak direla efektua sortzeko. Hori dela eta, soinuan txalaparta eta txorien soisua sartu dugu. Txalaparta, bizikletaren erritmoa eramateko eta antzinako egoera bat simulatzeko erabili dugu. Txorien soinua aldiz, bertako egoera girotzeko, ikus dezakegun bezala, menditxua den zonalde batean grabatuta dago.Hona hemen, esteka:http://www.youtube.com/watch?v=8Mt08ZjkQMs    

11.LANA: BIDEO LABUR BATZUKhttp://www.youtube.com/watch?v=7ljtLv9CKOk&feature=endscreen&NR=1http://www.youtube.com/watch?v=1m7dcbIKvlw&feature=fvwrelhttp://www.youtube.com/watch?v=oIlIVFBBbNw&feature=relatedhttp://www.youtube.com/watch?v=Yw-jNCL5TsY

Page 15: IEK koaderno digitala

12.LANA: PUBLIZITATEA AZTERTZEN

Alkoholarekin zerikusia duen iragarkia: ( Whisky )

Ez da botilaren presentziarik ageri

Esanahi objetiboa:Bi irudi hauek, ikus dezakegun bezala, JB delako Whisky-aren bi iragarki dira, biak egituraren arabera nahiko antzekoak direnak. Esanahi objetiboari eutsiz, bi irudi hauek sepia edo txuri beltzean daudela esan dezakegu. Lehenik eta behin, lehenengoko irudiari ekingo diogu, jarrian bigarren irudia aztertuz.Lehenengoko irudian hondartza baten zati bat ikus daiteke bertan, paisai horretan, gaua atzematen delarik. Hori esateko bertan dagoen edo ageri den ilargi handi batean oinarritzen gara, paisaiaren zati bat argiztatzen duen gris eta txuri koloreak dituen ilargi handi batean zehatz mehatz esanda. Irudiaren erdian, hordartzen hondarretan emakume bat ageri da, soineko estu, motz eta aldi berean beltza den soineko bat. Emakume honek burua atzeruuzka bezala altxatuta dauka, bi eskuak altxatuta dituen bexalaxe. Garrantzitsua da aurpegia ikusten ez diogula aipatzea. Iragartzen ari garen produktuari begira, honen logo hori eta gorria, irudiaren behealdean ikus dezakegu, bere eslogana edo mezua ikus daitekeen bezalaxe ( EL ÚNICO QUE ES ÚNICO ).Bigarren irudiari erreparatzen badiogu, lehenengoko irudia bezalaxe txuri beltzean dagoela esan dezakegu. Irudi honetan berriz, hiri bat azaltzen da,

Page 16: IEK koaderno digitala

itxuraren arabera New York dela esan dezakeguna. Hiri handi horretatik, arrano batean muturra duen eta altura baten dagoen harrizko irtengune bat bereizten da, horren gainean emakume bat ageri delarik. Oraingoan, emakumearen aurpegiaren perfila ikus dezakegu. Honek ere, soineko beltz bat dauka jantzita, aurreko iragarkiko emakumeak bezala besoak altsaturik dituelarik, hegan egiteko prest bezala. Irudi honetan ere, gure produktuaren logo hori eta gorria, irudiaren behealdean ageri da, jarraian eslogana duelarik.Hau ikusita esan dezakegu bi urdien formatu edo egitura berdina dela, ageri den paisaia izan ezik, hori aldatzen joaten baita. Ikus daitekeen bezala, ez da ageri inolako botilaren presentziarik.

                   Esanahi subjetiboa:Atal objetiboa alde batera utziz,  bi irudi edo iragarki hauen atal subjetiboari ekingo diogu. Hori azaltzeko  bi irudiak modu orokor batean azalduko ditut, biak antzeko ezaugarriak baitituzte. Lehenik eta behin,esan beharra dago nabarmena dela bi irudietan azaltzen diren emakumeek duten helburua zein den, postura erotiko eta soineko  betzarekin , batez ere gizonezkoak erakartzea. Posturati alderatuz, bigarren irudian batez ere, emakumea arrano batekin konparatzen da, honek ulertzera eramaten duena, J&B delakoa edanez gero, arrano batek duen bizitasuna eta azkartasuna lortuko duzula da, bere begirada zorrotza hain zuzen. Lehenengo irudiari eusten badiogu, gaua dela atzemango dugu, horrek askoz ere erakargarriago egiten duelarik ( gaua , alkohola eta emakumearen kontua) pixka bat, jai giroarekin lotzen du. Bietan erabiltzen diren koloreak grisak dira, hauek zentzumenez kanpoko gaitasunak, emozio gorabeheratsuak eta ongizatea adierazten dituela. Horrekin batera, misterio, ezjakintasun,... sentsazioak sortuz. Bi irudiak txuri beltzean daude, horregatik produktu honen logoa asko nabarmentzen da. Bi anuntzio edo iragarki hauen inguruan, aipatzekoa da, irudiei bakarrik erreparatuz, 35-45 urte inguru dituen pertsonei edo helduei zuzenduta dagoela.

Page 17: IEK koaderno digitala

Botilaren presentzia nabaria da.

Esanahi objetiboa:Irudi honetan aldiz, aurreko bietan ez bezala, botilaren presentzia azaltzen da. Zehatz mehatz deskribatuz, botila hori irudiaren eskumaldean azaltzen da, ondoan edalontzi hori bat duelarik, gure produktuaren publizitatea eginez, honek ere, produktuaren logo edo marka darama. Horren gain, irudian beste hainbat gauza azaltzen dira, adibidez, lur leun eta gorri baten gainean doazen emakume batzuen hankak. Emakume horiek antza denez soinekoa daramate, takoi beltz argitxu batzuk eramaten duten bezalaxe. Zehazki esanda, lau hanka ikus daitez ( bi emakume egongo dira beraz) bi hankak ezkerreko norabidera zuzentzen dira, besteak aldiz, aurrera edo guregana. Gurgana zuzentzen diren  hanka horien ondoan edalontzi bat dago, hau aurreko edalontzia bezalako delarik.  Irudiaren deskribapenarekin bukatzeko, esan beharra dago, irudiaren ezker aldeko behealdean, fondo hori batean, letra larriz eta gorriz J & Bar idatzita dago, gure produktuaren marka.

Esanahi subjetiboa:Iragarki honetako atal subjetiboari eutsiz azkar konturatuko gara, zein den iragarki honetako esanahia eta aldi berean helburua. Horretarako, hasiera batean beran ageri diren irudiak aztertuko ditugu eta ondoren,  bertan erabili dituen kolorean ( zergatik kolore horiek?.....). Esan beharra dago, atal objetiboan esan dugun bezala, bertan emakume batzuen hankak ageri direla, egia esaterako, emakume lirain batzuen hankak. Gainera hanka horiek ez dira nolanahikoa, modu orokor batean esanda, hanka perfektu batzuk dira, horiek takoidun zapata beltzak jantzita dituztelarik. Baina zergatik emakumeak? Gaur egun pertsona askok lotzen dute emakume, gaua eta akoholaren kontua. Beraz, nahiko garbi dago, emakume horien hankak produktu hori saltzeko eragargarritasuna sortzen dutela guregan. Gainera, ondoan botila

Page 18: IEK koaderno digitala

eta bi edalontzi atzema genezake, horiek gaua eta jaiarekin lotuz. Kontu hau alde batera utziz, koloreari ekingo diogu, bertan gehienbat, gorria erabiltzen da, baina zergatik? Gorriak, maskulinoa, sentsualitatea, maitasuna, irmotasuna eta irrika adierazten dituelako, hain zuzen. Hortaz gain, horia ere nabarmen azaltzen da, honek aldiz, gaztetasuna eta begikotasuna adierazten dituela.Beraz, hau guztia ikusiz esan daiteke, produktu honen helburua, mutilei bereziki, hau edanez gero, neskaren bat konkistatuko dutela edo bere maitasuna aurkituko dutela sineztaraztea da, hau da hau edanez gero, munduko mutil “guay”-ena zarela sineztaraztea. Aurreko iragarkia bezala, hau ere bistakoa da, pertsona helduei zuzendutako iragarkia dela.

Freskagarriekin zerikusia duen iragarkia: (Fanta)

Esanahi objetiboa:Oraingo honetan, ez dugu alkoholarekin zerikusia duen anunziorik aztertuko, baizik eta edozein freskagarrirekin zerikusia dutena. Nik Fanta delako freskagarriarena hartu dut. Irudi honen behealdean, hiru naranja eta erdik inguratzen duten Fata freskagarriaren  botila bat ikus daiteke, botila horrek bere barnean, kolore naranja duen Fanta delako freskagarria ikus daitekeelarik. Aipatu beharra dago, ezaugarri txikiei alderatuz, naranja horiek buztita edo buztita daudela ematen duten efektua dutela. Naranja horietako baten gainean, marrazki bizidunetako pertsonai bat agertzen da, hankarekin baloi batik ostiko bat ematen dabilerarik eta horrekin batera esku batean fata botila bat eusten duela. Pertsonai txiki hau, naranga kolorekoa da, dusur gorria dauka eta berdez jantzita dago. Esan daiteke, errealitatean existitzen ez den pertsonai horrek naranja bat interpretatu nahi duela. Irudiaren

Page 19: IEK koaderno digitala

deskribapenarekin bukatzeko, iragarkiaren goiko aldean dagoen eslogana aipatu beharra dago (Fanta llena de humor). Hau naranja kolore fuerte batez bereizten da.Esanahi subjetiboa:Fanta delakoaren esanahi subjetiboari erreparatzen badiogu, hainbat kontzepturen artean kolorea nabarmen dela ius dezakegu. Aipatu dugun bezala, iragarki honetan laranja kolorearekin jolasten du, alde batetik, fanta delako freskagarria naranjekin edo naranja zaporea duelako eta, bestetik, kolore honek energia, dinamismoa, anbizioa, samurtasuna eta adorea ematen diolako irudi honi. Energiarekin lotuta, bertan ageri den marrazki bizidunetako pertsonaiari eutsiko diogu. Ikus dezakegunez, pertsonai txiki honek baloi bat botatzen ari da hankarekin, irudien arabera urruti heldu behar den baloi txuri eta beltz bat, horrek indar berezia ematen diolarik pertsonaiari. Aipatu beharra dago hori dela helburua, iragarkia ikusten uten guztiei, Fanta edaterakoan indartsu bihurtzen zarela sineztaraztea. Kontu hau alde batera utziz, ageri diren beste objetuei erreparatuko diegu. Bertan lehenago aipatu bezala, laranja batzuk ageri dira Fanta botila bat inguratzen. Konturatzen baldin bagara, laranja horiek testura berezi bat daukate, hain zuzen ere, egarria edo Fanta edateko gogoa pizten duen testura bat, zehazki esanda, laranja horiek ur tanta batzuk dituzte, fresko daudela atzemateko. Horrek egarria edo pruduktu hau edateko gogoa pizten du guregan. Gainera, laranja horietako bat, erditik moztuta dago, laranja horiek benetan fresko, kolore onarekin eta gozo daudela sineztarazteko,  edateko gogo gehiago pizten duelarik.Beraz, hau guztia ikusiz esan dezakegu, anuntzio honen helburua Fanta delako freskagarria edan ez gero indartsu bilakatzen zarela sineztaraztea da, helburu hori  naranja fresko eta itxura danez gozoak diren batzuekin lortuz. Iragarki hau, mundu guztiari zuzenduta dago, nola nahi ere, adin txikikoendako zuzenduta dagoela esan daiteke.

13.LANA: KOLOREAREN SINBOLOGIA ERABILTZEKO PROGRAMA

Aurreko klasean, Apirilak 26an, koloreren inguruan programa berezi bat aztertu genuen. Bertan kolore bakoitzaren ezaugarriak, sinbologia,...etb. aztertu genuen hainbat joku eta bideo txikien laguntzaz. Hona hemen esteka:

http://www.mariaclaudiacortes.com/colores/Colors.html

Horrez gain nik laburpen txiki bat egin dut, kolore horien inguruan:

• Zuria: ezereza, araztasuna, argiztapena, perfekzioa.• Beltza: heriotza, muga pertsonala, misterioa,berpizkundea, ezjakintzasuna.• Gorria: maskulinoa, sentsualitatea, maitasuna,irmotasuna, irrika.• Urdina: lasaitasuna, bakea, zoriontasuna,gogobetetasuna, poztasuna.• Horia: eguzkia, argia, gaztetasuna, begikotasuna,harmena.• Laranja: energia, dinamismoa, anbizioa, samurtasuna,

Page 20: IEK koaderno digitala

adorea.• Berdea: natura, oreka, hazkundea, itxaropena.

14.LANA: IRAGARKIAK

http://www.vamosapublicidad.com/

15.LANA: RON BACARDY

Aurreko klasean, Ron Bacardy delako edari alkoholaren iragarkiei buruz hitz egin genuen. Bertan, produktu honen iragarkiek urteetan zehar izan duten bilakaera aztertu dugu. Hona hemen iragarki batzuk:

16.LANA: NON IKUSTEN DUZU EUROPA EUSKADIN?

Maitek, lehiaketa batean parte hartzeko link hau bidali digu. Lehiaketa hau, argazki lehiaketa bat da, zehazki esanda euskadi non kokatzen dugun europan adierazten duen argazki lehiaketa. Hona hemen link-a:

"Non ikusten duzu Europa Euskadin?" gazteentzako 1. argazki-lehiaketa.Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailak "Non ikusten duzu Europa Euskadin?" gazteentzako 1. argazki-lehiaketa martxan jarri du, euskal gazteen artean Europar Batasunak Euskadiko garapen sozio-ekonomikoari ematen dion babesaren berri emateko helburuarekin.EAEen erroldaturik egon eta 14 eta 25 urte bitartekoak diren gazteek har dezakete parte. Bi argazkirik onenek honako sari hau jasoko dute: Bruselara bidaia bi pertsonentzako eta iphone bat. Web guneko zaleek gehien bozkatzen duen argazkia ostera, BBK Liverako sarrera birekin sarituko da.Zure laguntza eskatzen dizugu ekimen hau gazteen artean zabaltze aldera baita euren parte hartzea sustatze aldera ere. Lehiaketaren gaineko informazioawww.facebook.com/feder.ejgv facebook-eko gunean topatu daiteke. Apirilaren 30era arteko epea ezarri da parte hartzeko.Europak Euskadin duen irudia sustatzea helburu duen ekimen honetan laguntzearren, mila esker.

Page 21: IEK koaderno digitala

17.LANA: KARTELANik, nire herriko jaien inguruan kartela egitea erabaki dut, San Pedro izeneko jaien inguruan. Hona hemen nire kartela:

Nire kartela egiteko, alde batetik, ordenagailua eta, bestetik, digitalak ez diren baliabideak erabili ditut, hau da, oinarria irudian ikus daitekeen bezala kartulinaz eginda dago, letra batzuk egunkari zatiekin eta artilearekin eginda dauden bezalaxe ( irudian ez da oso ondo ikusten ). Gainerakoa, argazkiak eta “jaiak” deritzogun letrak ordenagailuz eginda daude. Aipatu beharra dago, nire kartela egiteko oinarri ilun bat aukeratu dudala, bertan ezarri ditudan argazki edo elementuak nabarmendu ahal izateko, bertan dauden koloreak ikus daitekeenez oso biziak dira. Ikus daitekeen bezala, letrak argazkiak baino gehiago nabarmentzen dira, hots, argazkiak borroso egongo balira bezala ikusten dira, baina zergatik? Kasu honetan argazkiei garrantzi guztia eman beharrean letrei eman diet, herritarrak edo kartela ikusten duenak San Pedro jaiei buruzko kartela dela errazago ikusteko. Garrantzitsua da aipatzeko, honek duen egitura. Konturatzen baldin bagara, honen egitura nahiko geometrikoa da, aldi berean geometriko itxura hori argazkien kokapenek apurtzen dutelarik, desorden sentsazioa sortuz. Ahaztu baino lehen esan beharra daukat, egunkari zatiekin eginiko letrak bolumen sentsazioa ematen dutela.Nire lanaren prozesuan, hainbat proba egin ditut, hainbat efektu erabiliz, batez ere, letrak nabarmentzeko. Horietako bat, warholl efektua izan da, nire

Page 22: IEK koaderno digitala

kartelean froga egiteko aplikatu dudana. Ez zaidanez asko gustau nire kartelaren egiturarako edo nire kartela adierazten duenarentzako ez dut aplikatu.Koloreei alderatuz esan daiteke, erabili ditudan koloreak nahiko biziak direla, egia esanda, zirkulu kromatikoan ageri diren kolore ia guztiak erabili ditut, horrek jaia giroa adierazten duelarik ( koloreen aniztasunak, poza adierazten dit).Kartelari ondo behatuz, trangelu formako egitura asko daudela konturatuko gara. Hori jaietan dauden banderinak adierazteko jarri ditut.

18.LANA: GIMPEN EGINDAKO LANA

1.Ariketa                                    2.Ariketa

Page 23: IEK koaderno digitala

19.LANA: BIDEO LEHIAKETA BOZKATZEKO

Kaixo, lagun:

Mariaren Lagundia Ikastolan bideoklip zoragarri bat egin dugu, DBHko 4. mailako ikasleek Gaztea Irratiko bideoklip lehiaketarako, hain zuzen ere.Gure bideoa "Party Rock Anthem LMFAO"rena da.

Lehiaketa hau irabazteko zure botoak behar ditugu eta horretarako idazten dizuegu. Botoa emateko pauso hauek jarraitu behar dituzue:- Web orri honetara joan:    http://www.eitb.com/eu/gaztea/bideoklip-lehiaketa/- Gure bideoklipa lokalizatu, eta Bozkatu ipintzen duen tokian klikatu.- Zure datuak ipini eta "segurtasun neurri" bezala daukaten atala ere bete behar da, eta akatsik gabe gainera.- Zure datuetan emandako emailean sartu eta "BERRETSI" egin behar da. Sakatu HEMEN ipintzen duen tokian klikatu.- Azken pausoa:  agertzen diren segurtasun hizkiak berriz sartu eta BERRETSI ikonoan klikatu.

Zure ezagun, kontaktu edota harremana daukazun pertsonen artean mezu zabaldu dezazun nahiko genuke.

20.LANA: SAN PEDROETAKO ESALDI LEHIAKETA

Aurten ere prest da San Pedro jaietarako esaldi lehiaketa. Ekainaren 4a da esaldiak aurkezteko azken eguna. Hemen dituzue oinarriak:gehiago irakurtzeko:http://www.eskoriatza.net/albisteak/san-pedroetako-esaldi-lehiaketa-2012_______________________________________________Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected] jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Page 24: IEK koaderno digitala

 BUKAERA2012.............