IA IIA 19. atala DANTZARI-DANTZA · 2020. 5. 11. · Espainiako II. Errepublikaren garaian dantza...

1
IURRETAKO HISTORIA Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea) 19. atala DANTZARI-DANTZA Askotan aipatu zen Iurretako historian zehar dantzariek izan- dako garrantzia. Bai behintzat herriko bandera urte luzez mantentzeko. Baina zertan zen kontu hura? Zer ziren Iurretako dantza haiek? - Jone, noizko kontua da Iurre- tako dantzen hau? - Ezin da jakin Aritz! Dantza- ri-dantzaren jatorria historian galtzen da eta ez dago jakite- rik noiz eta zergatik sortu zen. – Hasi zen Jone azaltzen – Mun- duko kultura guztietan izan dira dantzak eta errituak eta hauek Dantzari-Dantza da gurean mantendu den erritu ho- rietako bat. - Aspaldikoa da orduan? - Hori da. Badakigu adibi- dez, Wilhelm von Humboldt, hi- zkuntzalari eta filosofo alemaniarra, 1801. urtean, eskualde honetatik pasa zenean Dantzari-dantzaren edertasun eta bizitasunaz txundituta gelditu zela. - Odolean daramagu dantza beraz! – Bota zuen Aritzek pozik. - Hala ere Dantzari-dantza ez zen eskualdeko herri guztietan mantendu Aritz. Abadiño, Berriz, Garai, Izurtza, Mañari eta Iurretan mantendu genuen. - Baina herri gehiagotan ere egiten da gaur egun. - Halaxe da. Espainiako II. Errepublikaren garaian dantza talde ugari sortu ziren Euskal Herrian euskal dantzak za- baltzeko. Garai honetan baina dantzak moldatzen hasi ziren, alkandorako maukak batu, bularra bistan utzi eta hasierako naturaltasun hartatik jarrera zuzen eta zurruna- goak lehenetsi zituzten. - Zer ezberdintasun dago? Ez dut asko ulertzen Jone! - Begiratu hutsez nabaritzen da adibidez, guk hanka jasot- zean “puntapijue” botatzen dugula, bi golpetan, belauna okertuz, ostikada bat bailitzan. Beste talde batzuek zuzen- zuzen altxatzen dute hanka. - Iurretan orduan lehen egiten zen moduen agiten da? - Horretan saiatu gara behintzat. Baina ez da lan erreza izan. Jose Jabier Abasolo “Tiliño” iurretarrari eta Sabin Egi- guren eta Iñaki Irigoien bilbotarrei esker berreskuratu zen lehengo Dantzari-dantza. ARIKETA: Zer dantzek osatzen dute Dantzari-Dantza?

Transcript of IA IIA 19. atala DANTZARI-DANTZA · 2020. 5. 11. · Espainiako II. Errepublikaren garaian dantza...

  • IURRETAKO HISTORIA Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)

    19. atalaDANTZARI-DANTZA

    Askotan aipatu zen Iurretako historian zehar dantzariek izan-dako garrantzia. Bai behintzat herriko bandera urte luzez mantentzeko. Baina zertan zen kontu hura? Zer ziren Iurretako dantza haiek?

    - Jone, noizko kontua da Iurre-tako dantzen hau?

    - Ezin da jakin Aritz! Dantza-ri-dantzaren jatorria historian galtzen da eta ez dago jakite-rik noiz eta zergatik sortu zen. – Hasi zen Jone azaltzen – Mun-duko kultura guztietan izan dira dantzak eta errituak eta hauek Dantzari-Dantza da gurean

    mantendu den erritu ho-rietako bat.

    - Aspaldikoa da orduan?

    - Hori da. Badakigu adibi-dez, Wilhelm von Humboldt, hi-

    zkuntzalari eta filosofo alemaniarra, 1801. urtean, eskualde honetatik pasa

    zenean Dantzari-dantzaren edertasun eta bizitasunaz txundituta gelditu zela.

    - Odolean daramagu dantza beraz! – Bota zuen Aritzek pozik.

    - Hala ere Dantzari-dantza ez zen eskualdeko herri guztietan mantendu

    Aritz. Abadiño, Berriz, Garai,

    Izurtza, Mañari eta Iurretan mantendu genuen.

    - Baina herri gehiagotan ere egiten da gaur egun.

    - Halaxe da. Espainiako II. Errepublikaren garaian dantza talde ugari sortu ziren Euskal Herrian euskal dantzak za-baltzeko. Garai honetan baina dantzak moldatzen hasi ziren, alkandorako maukak batu, bularra bistan utzi eta hasierako naturaltasun hartatik jarrera zuzen eta zurruna-goak lehenetsi zituzten.

    - Zer ezberdintasun dago? Ez dut asko ulertzen Jone!

    - Begiratu hutsez nabaritzen da adibidez, guk hanka jasot-zean “puntapijue” botatzen dugula, bi golpetan, belauna okertuz, ostikada bat bailitzan. Beste talde batzuek zuzen-zuzen altxatzen dute hanka.

    - Iurretan orduan lehen egiten zen moduen agiten da?

    - Horretan saiatu gara behintzat. Baina ez da lan erreza izan. Jose Jabier Abasolo “Tiliño” iurretarrari eta Sabin Egi-guren eta Iñaki Irigoien bilbotarrei esker berreskuratu zen lehengo Dantzari-dantza.

    ARIKETA:• Zer dantzek osatzen dute Dantzari-Dantza?