Hurbildu Hautagaiak

6
hurbildu www.ehbilduelorrio.eus 2015eko apirila Elorrioko informazio buletina Prestakuntza, gaitasuna eta inplikazioa dakartzagu. Ikasketek eta esperientzia instituzionalek zein profesionalek babestutako hautagaitza; eta, Elorriorekiko konpromiso bolondresak indartutako lan taldea. Egunero herritarrokin batera jarduteko konfiantza. HERRIAN BIZI GARA ELORRIO BIZI DUGU

description

Elorrioko EH Bilduk kaleratutako 'Hurbildu' buletinaren ale berezia da hau, Udal Hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko helburuarekin egina.

Transcript of Hurbildu Hautagaiak

Page 1: Hurbildu Hautagaiak

hurbildu www.ehbilduelorrio.eus

2015eko apirilaElorrioko informazio buletina

Prestakuntza, gaitasuna eta inplikazioa dakartzagu. Ikasketek eta esperientzia instituzionalek zein profesionalek babestutako hautagaitza; eta, Elorriorekiko konpromiso bolondresak indartutako lan taldea. Egunero herritarrokin batera jarduteko konfiantza.

HERRIAN BIZI GARA

ELORRIOBIZI DUGU

Page 2: Hurbildu Hautagaiak

er behar da Elorrio beste era batera egiteko? Alde batetik, herritarrak. Denok daukagu hitza herri honetan, denon hitza

da garrantzitsua eta ezinbestekoa; beraz, guk elorriarrekin batera egingo dugu lan. Bestalde, ordezkariak behar ditugu. Pertsona prestatuak dira gure udal hautagaiak, euren egunerokoan enpresaren, erakundeen zein elkarteen munduan aritzen direnak. Hautagaitza gaztea, prestatua, gaitua eta jantzia dakarkizuegu.

Halaber, prestakuntza eta bakoitzaren ibilbide profesionalaz gain, gutako bakoitzaren inplikazio

Z

ZUREKIN HOBETOelorrioko

Elorrioko EH Bilduren egitura berria osatu dugu sigla eta koalizioak albo batera utzita. Proiektu honetan bildu dugu aniztasuna, eta gure hautagaitza da gure aurkezpen txartel onena. Ezkertiar eta abertzaleen fronte zabala gara, irekia; Udala beste era batera kudeatzera datorren lan-taldea, elorriarrekin batera herrigintzan arituko dena.

soziala da gure bermea. Elorriarrak gara, bertan bizitzeaz bat, herrian lan bolondresean aritutakoak; bai kultur, kirol zein gizarte arloko elkarteetako eguneroko lan isilean, bai horien talde gidaritzan. Gaitasuna izateaz gain, diruaren truke ez denetan ere bustitzen garen pertsonak gara; egunero Elorrio eraikitzen dihardutenekin batera aritzen garenak.

Duela lau urte herriak erabaki zuena errespetatu ez zen arren, aurten, irabaztera gatoz; herriaren norabidea aldatzeko eta politika sozialak elorriarron mesedetan jartzeko. Horixe da gure hautagaitza: talde lana, prestakuntza, gaitasuna eta inplikazioa.

Elorrio hobetu dezagun!

PRESENTACIÓN SOCIAL DE LA CANDIDATURA · Entre pinchosPINTXO ARTEAN

Apirilak 19, igandea, eguerdiko 13:00etan Elorrioko EH Bilduren lokalean (Erreka kale,3)

Elorrio

HAUTAGAIEN AURKEZPEN SOZIALA

Page 3: Hurbildu Hautagaiak

JON ANDER GRACIA UPATEGI

Industria Ingeniaritza Industria ingeniaria31 urte

Zergatik aurkezten zara EH Bilduren zerrendan?

Lau urte hauetan ikusi dugu herritarrei eta guri bizkarra emanda agindu dutela. Gauza “politak” egin dituzte, baina epe luzera begiratu gabe. Hala ere, ikasi dugu gauza asko aldatu daitezkeela.

Batez ere, konturatu gara agintzeko moduetan ez direla herritarrak kontuan hartzen Elorrioko premiak lehenesterakoan, eta epe laburrera begiratzen dela. Azken helburua da Udala herritarren esku jartzea eta hautatuak bitartekari bihurtzea, ez agintari. Bide horretan zerbait egiteko gai naizela sinestea nahiko nuke.

Zergatik bozkatu behar da EH Bilduren alde Elorrion?

Kudeaketarako modua aldatzen saiatuko garelako, talde bat garelako eta izaera horri eutsiko diogulako; proiektu eta alderdien gainetik herritarrak lehenetsiz. Lan zaila izango dela uste dut, baina lortuko dugu. Bide horretan lan egin gura daben denei gonbita luzatzen diet, parte-hartzeak bi aldeen konpromisoa eskatzen duelako.

Kudeaketa bikaina eta bikaintasuna hitz politak dira; modan daude. Baina horiek esan nahi dutena gauzatuta ikustetik urruti gaudela uste dut. Parte-hartzea ez baita zein arbola mota jarri nahi duzun galdetzea obra bat egitea erabaki ondoren.

“Talde bat gara eta izaera horri eutsiko diogu, herritarrak lehenetsiz”

EH Bildureninformazio buletina

Zergatik aurkezten zara EH Bilduren zerrendan?

Lehenik eta behin, EH Bildun sinesten jarraitzen dudalako. Bigarrenez, 4 urte hauetan asko ikasi dugulako eta udaletxe baten kudeaketari aurre egiteko indar handiarekin eta gaitasunarekin ikusten naizelako. Hirugarrenez, bizi izan dugun guztiarekin herrigintzak ikaragarri erakartzen nauelako.

Azkenik, arrazoi nagusiena: gauzak beste era batera egin daitezkeelako eta erronka horri aurre egiteko gogo izugarriarekin nagoelako.

Alderdikeriak behingoz alde batera utzi eta herrigintzan lanean arituko den gobernu talde bat izatea gustatuko litzaidake.

Zergatik bozkatu behar da EH Bilduren alde Elorrion?

Duela lau urte ezinezkoa egin zitzaidan norbaiti Bilduren aldeko botoa eskatzea. Nor nintzen ni inori gure alde bozkatzea eskatzeko? Guztiz ezezaguna egiten zitzaidan arlo bat zen. Orain, ezberdina da: EH Bilduren aldeko boza eman dezazuela eskatzen dizuet.

Benetan talde indartsua aurkezten dizuegu. Elorrio herriaz arduratzen diren pertsonez osatutako lan-taldea; Elorrion bizi eta Elorrio maite dugun pertsona taldea. Gutako asko Elorrioko talde eta elkarteetako kide izan dira, eta herri hobeago bat eraikitzeko irrikitan gaude langile, elkarte, merkatari… eta herrikide guztiekin batera.

“Alderdikeriak behingoz alde batera uztea gustatuko litzaidake”

IDOIA BURUAGA BARCENA

Arte Ederretan LizentziatuaEkintzailea33 urte

Page 4: Hurbildu Hautagaiak

Zergatik aurkezten zara EH Bilduren zerrendan?

Egia esan, hautagaitzan joatea eskaini zidatenean, nire buruari galdetu nion: “Zergatik ni?”. Baina pentsatzen egon ostean erabaki nuen: “Eta, zergatik ez?”. Niri herriarentzat lan egitea gustatzen zait, eta ahal dudan neurrian, nire hazitxoa jartzea. Eta kulturgintzan urte asko lanean egon ondoren, badakit gauza asko hobetu daitezkeela.

Elorrio kulturalki oso herri aberatsa da, baina hori ez da kalera helarazten. Dagoen behar handiena Udalaren eta kultur taldeen arteko harremana hobetzea da. Guzti hori aldatzeko ilusioz aurkezten naiz.

Zergatik bozkatu behar da EH Bilduren alde Elorrion?

EH Bildu bozkatu behar da herriarekin elkarlanean aritzeko gogoaz gatozelako. Denon artean udaletxe parte-hartzaile bat sortu nahi dugulako. Gainera, guzti hori lortzeko, fronte zabal eta berri batekin gatozelako.

Edozein herritarren iritzi, ekarpen, ideia... jasotzeko prest gaudelako eta beraiekin batera, eskuz esku, lanean aritzeko helburua daukagulako ardatz.

Ateak parez pare zabalik ditugu herritarrik gabeko herri bizirik ez dagoela badakigulako; beraz, gu gara elorriarron aukera. Hain zuzen ere, herritarrek osatutako udaletxea egingo dugulako.

“Edozein herritarren iritzi, ekarpen, ideia... jasotzeko prest gaude”

ZUREKIN HOBETOelorrioko

MAITANE LOPEZ RIVAS

Proiektu Mekanizatuen Garapenean teknikariaDelineatzailea27 urte

Zergatik aurkezten zara EH Bilduren zerrendan?

Proiektu honetan parte hartzea eta EH Bilduren zerrendan aurkeztea proposatzen didaten momentutik bertatik, hainbat zalantza eta eragozpen sortzen zaizkit. Nire ideologia EH Bilduren baitan egon daitekeen da daukadan zalantzetako bat.

Dena den, arin argitzen dut. Izan ere, EH Bildu alderdi politikoen siglez haratago doan proiektu zabala da, sentsibilitate ezberdineko jendearen iritziak islatzen dituen proiektu parte-hartzailea.

Uste dut gure herrian epe luzera begirako kirol proiektu bat lortzen lagun dezakeedala.

“Alderdi politikoez haratago doan proiektu zabala da EH Bildu”

DANI PALACIOS SAENZ

IngeniaritzaTekniko IndustrialaIngeniari elektronikoa41 urte

Zergatik bozkatu behar da EH Bilduren alde Elorrion?

Hainbat arrazoi egon daitezke EH Bilduren aldeko botoa eskatzeko. Horietako bat da herriarentzat laguntzeko prest dauden pertsonak bilduko dituen aukera berria eratzen ari dela. Proiektu horren barnean iritzi eta ikuspuntu ezberdinetako jendea ari gara batzen, Elorrio hobetzeko helburuaz talde lanean arituko garenak.

Beste arrazoietako bat da EH Bilduren zerrendan aurkezten garenok herriko hainbat elkarte ezberdinetan lanean ari garela urte luzez. Uste dut jende horrek elkarte ezberdinekiko daukan ezagutza eta esperientzia oso baikorra izan daitekeela.

Page 5: Hurbildu Hautagaiak

XABIER DOMINGUEZ LOPEZ DE LACALLE

Industria Ingeniaritza Ekintzailea. 33 urte

Zergatik aurkezten zara EH Bilduren zerrendan?

Galdera horren barruan bi erantzun daudela esango nuke: alde batetik, zergatik aurkezten naizen, eta, bestetik, zergatik EH Bilduren zerrendan.

Egungo egoera Elorrion oso txarra ez den arren, bizi dugun krisi garai honek ardura sortzen dit eta ezinbesteko iruditzen zait gaurdanik eta udaletxetik gure herriko ekonomia indartzeko plangintza bat abian jartzea.

EH Bilduren zerrendan aurkezteari dagokionez, EH Bildu proiektu herrikoi bat da; parte-hartzailea, euskaltzalea, guztiontzako ateak zabalik dituen alderdia, politika berria praktikan jartzen duena.

Zergatik bozkatu behar da EH Bilduren alde Elorrion?

Nonbaiten irakurri nuen bezala, “Alkaterik onena herria bera delako”. Hori da, hain zuzen, geure egiten duguna. Bakoitzaren kezkak, proposamenak, mezuak... jaso, mahai gainean jarri eta eztabaidatzea da gure lanerako filosofia.

Benetako parte-hartzean sinesten dugulako; EH Bildurekin denok izango gara Elorrio berria eraikitzen protagonistak. Elorrio herri ikusgarria izateaz gain, herri bizia izatea nahi dugulako. Proposamenak mahaigaineratuko ditugu, jakina, baina inoiz ez dugu pozoindutako gozokirik eskainiko edota egin ezin den promesarik egingo. Elorriarron ongizatea ziurtatzearen alde lanean gabiltzalako.

“EH Bildu proiektu herrikoi bat da, denontzako ateak zabalik dituena”

EH Bildureninformazio buletina

ARATXU URIARTE MURUAGA

Turismoan DiplomatuaMerkataria55 urte

Zergatik aurkezten zara EH Bilduren zerrendan?

Euskalduna sortu nintzen eta abertzalea naiz. Bizitzako eskolak erakutsi dit zer baztertu eta zeren alde jardun.

Injustizia, indarkeria, kapitalismo patriarkala, arrazakeria zein homofobia baztertzen ditut; aldiz, gizon emakumeen parekidetasunaren alde, justizia sozialaren alde, ama lurraren defentsaren alde, herrien elkartasunaren alde edota aberastasunak hobeto banatzearen alde nago.

Auzolanean, autogestioan eta elkartrukean sinesten dut; hortaz, niretzako aukera bakarra EH Bildu da.

Zergatik bozkatu behar da EH Bilduren alde Elorrion?

EH Bildu osatzen dugun taldeko kideok izugarri maite dugu Elorrio; herria gara eta herritik gatoz.

Hasiera-hasieratik, zintzotasuna, gardentasuna, adimena edota etorkizuna eskuetan hartzeko lanerako gogo ikaragarria eskaintzen dugu.

Argi dugu: gure helburua eraikitzea da. Behin lapurtutakoa berreskuratzen dugunean, Elorrio udal kudeaketaren eredu bihurtzeko lan egingo dugu.

Ezbairik gabe, gurekin datorrena ez da inoiz damutuko.

“Izugarri maite dugu Elorrio; herria gara eta herritik gatoz”

Page 6: Hurbildu Hautagaiak

TXUS ARRIETA BARINAGARREMENTERIA

Euskal Filologian LizentziatuaEuskara Teknikaria 47 urte

Zergatik aurkezten zara EH Bilduren zerrendan?

Ez dago bertan goxo egitea baino eskasagorik. Badugu zer egina. Aukera datorrenean heldu. Dauden aukerak asko dira, entzun egin behar da, ordea; eta egiten utzi, ondoren. Adostasunak bilatu eta ondo bideratu daitezen gogoak eta indarguneak behar dira.

Xabier Letek zioen bezala: “Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia, borroka horretan bizi da eta hori du bere egia. Ekin eta ekin bilatzen ditu, saiatze horretan ezin gelditu, jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu, lege berriak noizbait erditu, horretan jokatuz bizia” .

Zergatik bozkatu behar da EH Bilduren alde Elorrion?

Proiektu bizi eta ilusionanteak behar dira, partaidetzaren bidez garatu daitezkeenak. Kontsumistak gara, baina ez kontsumitzaile hutsak. Partaideak eta sortzaileak garen neurrian ilusioa zabalduko da gertutasunagatik, irribarreagatik, sinergiagatik. Sinergiak sortzeko garai egokian gaude. Denok irabaziko dugu.

Berriro ere Xabier Lete gogoan hartuta: “Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri, herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri; guztien lana guztien esku jasoko dute sendo eta prestu, beren bizitzen edergai; diru zakarrak bihotzik ez du, lotuko dute gogor ta estu haz ez dadin gizonen gain”.

“Dauden aukerak asko dira, entzun egin behar da, ordea”

ZUREKIN HOBETOelorrioko

LOURDES BASTERRETXEA KEREXETA

Humanitate Enpresan Lizentziatua Irakaslea36 urte

Zergatik aurkezten zara EH Bilduren zerrendan?

Aurkeztea ez zegoen nire asmoetan, baina batzar batzuk burutu ostean nire profila lagungarria izan daitekeela uste dot. Niretzako gizarteari laguntzea oso garrantzitsua da eta udal barruan egonda, horretan gehiago sakontzeko aukera edukiko dot.

Aurkeztearena erronka pertsonal moduan hartzen dot. Elorrixoko esparru askotan hobekuntzak martxan jar ditzakegula argi daukat; eta nik, batez be, hezkuntza, euskara edota kirolean lan egingo neuke: azpiegiturak hobetzeko, euskararen erabilera sustatzeko, eta ahal dodan heinean, daukagun eredua aldatzeko.

Zergatik bozkatu behar da EH Bilduren alde Elorrion?

Nire ustez, eraikitzeko garai ezin hobeago batean gaude, eta Elorrioko EH Bilduk fronte zabala edukita eta alderdien arteko ezberdintasunak alde batera utzita, herriari entzun eta herriarekin berba egin nahi dau.

Herri baten kezkak kudeatzeko ezinbestekoa da herriak esaten dauana entzutea; eta EH Bildu prest dago herria entzuteko, herriarenganako gertutasuna bultzatzen baitau. Horretarako, eta adibide gisa, egun, herritar guztiontzako zabalik dauden bilerak egiten ari gara eta bertan gure herriko lagunen iritziak eta proposamenak jasotzen ari gara, herri hau sozialagoa bihurtzeko asmoz.

“EH Bildu prest dago herria entzuteko, herriarenganako gertutasuna bultzatzen baitau”