Naturguena - Boletín n37-Vasco-1 · Ilundainen ezarritako tranpa finkora hurbildu zena. 2016ean...

5
NATURGUNEA Ingurune-informaziorako buletina Apirila-ekaina 2017 37. zk 1 Naturgunea Apirila-ekaina 2017 IBARREKO BIOANIZTASUNA » Aterpeak egitasmoa. » Tximeletak Aranguren Ibarrean. » Ibarreko urlehortarren zaintzarako hitzaldiak. KONTSUMO ERANTZULEA ETA EKOIZPEN EKOLOGIKOA » Zakatina. » Nafarroa ekologikoa. HONDAKINEN PREBENTZIOA » Gongora hazten ari den erraldoia da: ez elikatu. » Egin konposta: bosgarren edukiontzia eta konpostatzaileak. » Bereizi: Kiroldegiko merenderoan hondakinak bereizi. » Birziklatu: elkartasuneko tapoiak. 1 INGURUMENAREN ASTEA IBARREAN » Apirilaren 1etik 9ra. Ibarreko urlehotarren zaintzarako putzuak I ruñerriak bioaniztasunaren galera prozesu bat bizi du. Paisaiaren urbanizatzeak, nekazaritza intentsiboaren erabilerak eta azpiegitura handiek nekazaritza gune hauetan berezkoak ziren zenbait espezieren galera ekarri du. Ongi babestutako gero eta zati gutxiago geratzen dira eta haien arteko loturarik gabeak, eta horrek bertan bizi diren taldeen biziraupena zaildu egiten du. Eremu hezeak, Europako beste lurraldeetan bezala, desagertzeko joera dute lurraren erabilera intentsibo eta antropizatua dela eta. Giro hezeetan bizi diren arriskuan dauden espezieak zaintzeko helburuarekin, gehien bat urlehortarrak eta narrastiak, habitat ezberdinen lotura erraztu eta fauna eta floraren zabalpena errazten duten zenbait mikro-hezegune sortu dira. Eguesibarreko Udalarekin batera garatutako egitasmoa da eta La Caixak kofinantziaturik dago. Arantzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin putzuen urteko jarraipena egingo dugu. Horrek ekintzaren emaitza ona den ikusteko aukera emateaz gain, gaur egun Ibarrean ditugun urlehortarrak zeintzuk diren egiaztatzen eta hurrengo urteetako haien garapena ezagutzen lagunduko digu. DATUAK: Aurreko zenbait ikerketek Ibarrean ondorengo urlehortarrak daudela egiaztatzen dute: arrabioa, San Antoneko igeltxoa, ur-igel arrunta, txantxikua, uhandre marmolairea, uhandre palmatua, apo lasterkaria, apo arrunta, apo pikarta eta apo pintatu iberiarra, duela urte batzuk Nafarroa osoan aipamen bakar bat ere izan ez duena. Horiek guztiak Babes Araubide Berezipean dauden Basoko Espezieen Zerrendan daude eta batzuk arriskuan daude. NATURGUNEA ORAIN BAITA FACEBOOKEN ERE. JARRAI GAITZAZU NATURGUNEA Mutiloa plaza z/g. Telefonoa: 948 15 13 82 [email protected]

Transcript of Naturguena - Boletín n37-Vasco-1 · Ilundainen ezarritako tranpa finkora hurbildu zena. 2016ean...

Page 1: Naturguena - Boletín n37-Vasco-1 · Ilundainen ezarritako tranpa finkora hurbildu zena. 2016ean populazioaren berreskurapena eman da. 10 tximeleta ikusi dira: 9 ar eta eme bat. 2015ean

NATURGUNEAIngurune-informaziorako buletina Apirila-ekaina 2017 37. zk

1Naturgunea • Apirila-ekaina 2017

IBARREKO BIOANIZTASUNA

» Aterpeak egitasmoa. » Tximeletak Aranguren Ibarrean. » Ibarreko urlehortarren zaintzarako hitzaldiak.

KONTSUMO ERANTZULEA ETA EKOIZPEN EKOLOGIKOA

» Zakatina. » Nafarroa ekologikoa.

HONDAKINEN PREBENTZIOA

» Gongora hazten ari den erraldoia da: ez elikatu. » Egin konposta: bosgarren edukiontzia eta konpostatzaileak. » Bereizi:

• Kiroldegiko merenderoan hondakinak bereizi.

» Birziklatu: elkartasuneko tapoiak.

1

INGURUMENAREN ASTEA IBARREAN

» Apirilaren 1etik 9ra.

Ibarreko urlehotarren zaintzarako putzuak

Iruñerriak bioaniztasunaren galera prozesu bat bizi du. Paisaiaren urbanizatzeak, nekazaritza intentsiboaren erabilerak eta azpiegitura handiek nekazaritza gune hauetan berezkoak ziren zenbait espezieren galera ekarri du. Ongi

babestutako gero eta zati gutxiago geratzen dira eta haien arteko loturarik gabeak, eta horrek bertan bizi diren taldeen biziraupena zaildu egiten du. Eremu hezeak, Europako beste lurraldeetan bezala, desagertzeko joera dute lurraren erabilera intentsibo eta antropizatua dela eta.Giro hezeetan bizi diren arriskuan dauden espezieak zaintzeko

helburuarekin, gehien bat urlehortarrak eta narrastiak, habitat ezberdinen lotura erraztu eta fauna eta �oraren zabalpena errazten duten zenbait mikro-hezegune sortu dira.Eguesibarreko Udalarekin batera garatutako egitasmoa da eta La Caixak

ko�nantziaturik dago.Arantzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin putzuen urteko jarraipena

egingo dugu. Horrek ekintzaren emaitza ona den ikusteko aukera emateaz gain, gaur egun Ibarrean ditugun urlehortarrak zeintzuk diren egiaztatzen eta hurrengo urteetako haien garapena ezagutzen lagunduko digu.

DATUAK:Aurreko zenbait ikerketek Ibarrean ondorengo urlehortarrak daudela egiaztatzen dute: arrabioa, San Antoneko igeltxoa, ur-igel arrunta, txantxikua, uhandre marmolairea, uhandre palmatua, apo lasterkaria, apo arrunta, apo pikarta eta apo pintatu iberiarra, duela urte batzuk Nafarroa osoan aipamen bakar bat ere izan ez duena. Horiek guztiak Babes Araubide Berezipean dauden Basoko Espezieen Zerrendan daude eta batzuk arriskuan daude.

NATURGUNEA ORAIN BAITA FACEBOOKEN ERE. JARRAI GAITZAZU

NATURGUNEAMutiloa plaza z/g.Telefonoa: 948 15 13 [email protected]

Page 2: Naturguena - Boletín n37-Vasco-1 · Ilundainen ezarritako tranpa finkora hurbildu zena. 2016ean populazioaren berreskurapena eman da. 10 tximeleta ikusi dira: 9 ar eta eme bat. 2015ean

3Naturgunea • Apirila-ekaina 20172 Naturgunea • Apirila-ekaina 2017 32

HONDAKINEN PREBENTZIOA KONTSUMO ERANTZULEA ETA EKOIZPEN EKOLOGIKOA

Beste urtetan bezala, kiroldegiko merenderoaren erabiltzaileak zareten pertsona guztiei laguntza eskatzen dizuegu hondakinak bereizteko

edukiontziak ongi erabiltzeko. Merenderoaren erabileran sortzen diren hondakinak asko dira eta nahitaezkoa da bereiztea birziklatu edo balioztatu ahal izateko eta horrela, gure udalerrian lurperatuta bukatzea ekiditeko.

navarraecologica.org webgune berriak salmenta puntu berrien informazioa jasotzen du bilatzaile eta Nafarroako mapa baten bidez. Bertan agertzen dira

ere produktu ekologikoak kontsumitzearen abantailak eta sektoreko agenda eta berriak. Guzti horiek jendeari zein komunikabideei zuzenduta, plataforma hau ekoizpen ekologikoari dagozkion gaiei buruzko berri-ajentzia ere izango baita.

EGIN KONPOSTA: ERABILI KONPOSTATZAILEAK ETA BOSGARREN EDUKIONTZIA

Gongorako zabortegiak oraindik ere laguntza behar du materia organikoak,

konposta edo energian bihurtuta bukatu ordez, bertan lurperatuta bukatu ez dezan.Horretan laguntzeko zenbait aukera dituzu, aukeratu zuretzat erosoena dena:

1 Erabili Ibarrean zehar dauden komunitate-konpostatzaileak.

2 Lorategia baduzu, eskatu konpostatzaile bat Iruñerriko Mankomunitateari.

3 Erabili bosgarren edukiontzia: marroia. Horretarako izena eman behar duzu

hurrengo aukera hauetako baten bidez:

✓ Online izena ematea: http://www.mcp.es/eu.

✓ Telefono bidezko izen ematea: 948 42 32 42, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 15:00etara.

✓ Whatsap mezu bidezko izen ematea: “Bilketa organikoan izena eman” adierazita 628 44 88 44 telefono zenbakira.

✓ Aurrez aurreko izen ematea: Mankomunitateko herritarren arretarako bulegoetan, Navas de Tolosa kaleko 29.ean, beheko solairuan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 15:00etara.

✓ Garbigune �nko edo mugikorretan.

Gongora hazten ari den erraldoia da:

Aparteko giltza bat behar duten herritarrak, Naturgunearekin edo Mankomunitatearekin harremanetan jarriz lortu dezakete, edo garbigune batera hurbilduz.

Ez elikatu

5. EDUKIONTZIA ERABILTZEKO GILTZAK

HONDAKINEN BEREIZKETA KIROLDEGIKO MERENDEROAN

San Pedro Ikastetxe Publikoak Aiorarentzako elkartasun tapoien gune bat jarri du. Eskolako sarreran dago.

BIRZIKLATU: ELKARTASUNEKO TAPOIEN BIRZIKLATZEA

Navarra ecológica markaren sorrera

GARAIKO ELIKAGAIAK

"Navarra Ecológica" Foru Erkidegoko nekazal ekoizpen ekologikoko sektore osoa babestuko duen marka berria da, eta kontsumitzailearengana errealitate hori hurbiltzeko lan egingo du.

TXAKURRAK ASKE

Ezti ekologikoa » Erleak euren uztako ezti eta lore-hautsaz elikatzen dira.

» Ezin dira gaixotasunak sendatzeko intsektizida edo antibiotikorik erabili.

Ekoizpen ekologikoko eta ohiko eztiaren arteko zenbait ezberdintasunOhiko eztia

» Erlauntzari xarabe glukosatsuak, zapore indartzaileak edo koloratzaileak eman ahal zaizkio

Nafarroan ekoizpen ekologikoko 258 erlauntza daude.

Txakurrak aske ibiltzeko eremuakErabiltzaileen beharretara egokituz goaz: zuhaitz gehiago, bankuak… Baina, horietako batzuetan gorotz asko daudela ikusi dugu.

Txakurren gorotzak jasotzea nahitaezkoa dela gogorarazten dizuegu, eta horretarako zenbait arrazoi daude:

• Beste pertsonekiko elkartasunagatik: denok belardian ibili edo eseri ahal izateko gorotz baten gainean egiteko beldurrik gabe.

• Lorezainekiko elkartasunagatik: ez daitezen egon sasi-garbitzeko makina pasatzen duten

bitartean gorotzak aurpegira noiz etorriko zaizkien pentsatzen. • Garbitasuna eta osasuna: animali haragijale eta orojaleen gorotzek beste animali askori eta baita gizakiei

ere transmititzen ahal zaizkien patogeno asko izan ditzakete. • Ez jasotzeagatik isunak 60 eta 600 € bitartekoak direlako.

ZURE ETXEAN ZAUDELAKO

ERABILERA PARTEKATUKO EREMUAKGogorarazten dizuegu prestatu diren erabilera partekatuko hiru eremuetan txakurrak askatuta ibili daitezkeen

ordutegia hurrengoa dela: • Urritik martxora, biak barne: 19:30etik 8:00etara. • Apiriletik irailera: 21:30etik 8:00etara.

Udaberrian gozatu ahalko ditugunak:Zainzuriak • Mizpira • Gereziak • Marrubiak Albertxikoak • Lekak • Ziazerbak

Garaiko produktuak kontsumitzean bere ontze momentu hoberenean jaten ditugu eta bertako ekoizpenari mesede egiten diogu. Gainera, merkeagoak izaten dira.

Garaiko produktuak kontsumitzean bere ontze momentu hoberenean jaten ditugu eta bertako ekoizpenari mesede Garaiko produktuak kontsumitzean bere ontze momentu

Page 3: Naturguena - Boletín n37-Vasco-1 · Ilundainen ezarritako tranpa finkora hurbildu zena. 2016ean populazioaren berreskurapena eman da. 10 tximeleta ikusi dira: 9 ar eta eme bat. 2015ean

5Naturgunea • Apirila-ekaina 20174 Naturgunea • Apirila-ekaina 2017

BIOANIZTASUNA IBARREAN

ARANGUREN IBARREKO TXIMELETEI BURUZKO IKERKETA

EGUNEKO TXIMELETEN JARRAIPEN PROGRAMA

2014. urtean hasi zen 8 boluntario eta 6 ibilbiderekin

2016. urtean 14 boluntario eta 12 ibilbide izan ziren

Hauek dira azken garaian aurkitutako espezietako batzuk: Arethusana arethusa, Satyrium spini, Carcharodus �occifer, Polyommatus amandus eta Argynnis adippe, Thecla betulae, Zerynthia rumina

GAUEKO TXIMELETEN JARRAIPENERAKO PROGRAMA (HETEROCERAK)

2015ean soilik Actias isabelae ar bat ikusteko aukera izan genuen, Ilundainen ezarritako tranpa finkora hurbildu zena. 2016ean populazioaren

berreskurapena eman da. 10 tximeleta ikusi dira: 9 ar eta eme bat. 2015ean egindako pinudiaren garbiketaren ondorioz espero zen gauza bat zen.

Aurten, maiatzerako antolatu ditugun gaueko irtenaldietan lepidoptero eder hau ikusteko aukera izango dugu. Hurrengo jarduerak atalean informazio gehiago topatuko duzu.

GRAELLSIA TXIMELETAREN AGERPENA (ACTIAS ISABELAE)

2010ean ikerketa hasi zenetik gaur arte, Aranguren

Ibarreko eguneko tximeleta

(rhopalocera) espezie ezagunen

kopurua 77tik 107ra pasa da

Tximeleten jarraipena boluntarioek egiten dute eta Zerynthia Elkarteak koordinatzen du.Soilik maitatzen dena zaintzen da, soilik ezagutzen dena maitatzen da.

2015ean hasi zen: boluntario bat Ilundainen jarritako tranpa baten laguntzaz.

Nafarroako Gobernuaren laguntzaz.

Aranguren Ibarreko 2016ko aterpeak egitasmoak honako hegaztiak ikertu ditu: belatz gorria, eguneko harraparia; apo-hontza, hontza zuria, urubia eta mozoloa, gaueko harrapariak. Harrapari guztiak legeak babesturik daude.

ATERPEAK EGITASMOA

Ibarreko hegazti hauen egoera aztertzeko arrazoiak hauek dira: • Karraskari eta intsektuen izurriteen kontrolerako duten garrantziagatik. • Gizakiaren esku-hartzea dela eta sortutako inguruneko aldaketekiko duten sentsibilitateagatik.

Nola eragiten diete gizakiok gure ingurunean egiten ditugun aldaketek? • Etxebizitza eta elizen berritzeak hontza edo belatzen ohiko zuloak estaltzen dituzte. •Mendi-magalak baso helduak ordezkatzen dituzten pinu landaketez betetzeak, urubi eta mozoloak erabiltzeko zulo eskasia ekartzen du. •Labore lursailen arteko mugetako zuhaitzak kentzeak ondoren belatzek betetzen ahal dituzten korbidoen habiak jartzeko leku aukerak murrizten ditu. •Ibai eta erreka hertzetan zuhaitz helduak ez egoteak apo-hontzen ezartzea eragozten du.

IKERKETAREN EMAITZA:✔ Orain arte Ibarrean jarri diren 13 kutxa-habiez gain, beste 11 kutxa-habi jartzeko gomendioa egiten du.

✔ Paridoentzako (tamaina txikiko hegaztiak, normalean intsektujaleak, adibidez bedatxoria eta kaskabeltz handia) kutxa-habiak ere jarri ditugu.

✔ Intsektu jale paregabeak diren saguzaharrentzako kutxa-habiak jartzea ere aurreikusita dago

✔ Auzokideren batek bere lorategian sagu-zahar kutxa-habia izan nahi badu, Naturgunearekin harremanetan jarri daiteke.

Espainian aurki ditzakegun rhopalocera espezieak 230 dira

Nafarroan aurki daitezkeen rhopalocera espezieak 166 dira

Aranguren Ibarrean aurki ditzakegun rhopalocera

espezieak 107 dira

Espezie nabarmenenak: Actias isabelae eta

Phengaris arion

Espezie babestuak, hurrengoetan sartuak: Hábitats Zuzentaraua,

Bernako Hitzarmena, Ingurumen Ministerioaren Babes

Araubide Berezipean dauden Basoko Espezieen Zerrenda.

Nekazaritza eta abeltzaintza intentsiboak, urbanizatzeak, beren habitaten suntsiketak, pestizidak erabiltzeak

TXIMELETEI ERAGITEN DIETEN MEHATXUAK

• Polinizatzaile garrantzitsuak dira.

• Beste animalientzat elikagai dira.

• Gure ondare naturalaren parte dira.

• Gure ingurunea edertzen dute.

ZERGATIK IRAUNARAZI ETA ZAINDU BEHARKO GENITUZKE TXIMELETAK?

Page 4: Naturguena - Boletín n37-Vasco-1 · Ilundainen ezarritako tranpa finkora hurbildu zena. 2016ean populazioaren berreskurapena eman da. 10 tximeleta ikusi dira: 9 ar eta eme bat. 2015ean

7Naturgunea • Apirila-ekaina 20176 Naturgunea • Apirila-ekaina 2017

APIRILA

Izen emateak 948012012 telefonora deituaz egingo dira.Jardura guztiek dituzte plaza mugatuak eta izena emateko hurrenkeraren arabera egokituko dira.

HURRENGO JARDUERAK PRÓXIMAS ACTIVIDADES

INGURUMENAREN ASTEA, apirilaren1etik 9ra

Guztiok ingurumenaren zaintzan jokatzen dugun paperari buruzko hausnarketarako Aste honetan mugikortasun jasangarriari,

kontsumo erantzuleari, bioaniztasunari, berrerabilerari eta birziklaiari buruzko jarduerak egongo dira. PARTE HARTU!!

FORMAZIO TAILERRA: ARANGUREN IBARREKO LEPIDOPTEROAK

Tximeleten munduan murgiltzen hasi eta Ibarrean ditugunak ezagutzeko.Apirilak 1, 10:00etatik 13:00etara teoria eta 17:00etatik 18:30era irteera mendira.Lekua: Ibaialde Plazako udal lokalak. Norentzat: gazte eta helduentzatAsintentzia librea.Emalea: Zerynthia elkartea

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ERRONKA: ESKOLARA BIZIKLETAZ

Etor zaitez eskolara bizikletaz aste osoan zehar (apirilak 3tik 7ra). Goizero eskolako sarreran aparkatuta dauden bizikleta eta monopatinak 25 baino gehiago baldin badira, eskolak ingurumenarekin zerikusia duen hezkuntza material sorta bat jasoko du.

Horrez gain, zure bizikleta bada apirilaren 10etik aurrera, astelehena, eskolako sarreran jarriko ditugun argazkietan agertzen den horietako bat… opari paregabea jasoko duzu!!

PLANETA ZAINDARIENTZAKO TAILERRA

Lantegi hauetan mahukak bildu eta ingurumen arazoei konponbidea bilatuko diegu jolastuz eta sortuz. Apirilak 4. Elikagaiak: nondik datoz eta xahuketa nola ekidin. Eguzkiloreak eta patatak ereingo ditugu etxean nola hazten diren ikusteko eta elikagai “hondarrekin” errezetaren bat eginez chef izango gara.Apirilak 7. Bioaniztasuna. Hazi-bonbak, txorientzako askak eta xomorroentzako hotelak egingo ditugu.17:00etatik 18:00etara.Lekua: San Pedro Ikastetxea.Norentzat: 10 urte arteko familientzat. 6 urtetik aurrera bakarrik etor daitezke.Matrikula: 3 € familiako, 1 € bakarrik apuntatzen den 6 urte edo gehiagoko haur bakoitza. Izen emateak apirilaren 3ra arte. Emalea: Leonor Barricarte, garapen jasangarrian espezializatutako biologa.Oharrak: arropa erosoa eta zikindu daitekeena ekartzea aholkatzen da.

TAILERRA: ELIKAGAIEN ETIKETAK IRAKURTZEN IKASI

Tailer honen bidez, elikagaien etiketetan agertzen diren zenbait esaldi eta nutrizioari buruzko adierazpen ulertzen ikasiko

dugu (“zerbaiten iturri”, “zure defentsak hobetzen ditu”…), baita gehigarriak, koipe motak eta hauen jatorriak, gatz eta azukre edukiak… Apirilak 5, 19:15etik 20:30era.Lekua: Kultur Etxea, Mutiloa. Norentzat: gazte eta helduentzat.Matrikula: Doakoa da aurretik izena emanda apirilaren 3ra arte.Emalea: Íñigo Perales, nutrizionista.

TOXIKORIK GABEKO ETXEA TAILERRA: GARBIKETARAKO ETA PERTSONEN HIGIENERAKO PRODUKTUAK

Garbiketarako eta pertsonen higienerako erabiltzen ditugun produktuetan topatu ditzakegun toxikoei buruz hitz egingo dugu eta baita horien ordez erabili ditzakegunez ere. Kristal-garbitzaile bat eta aire-gozagarri bat egingo dugu. Apirilak 6, 10:15etik 12:15era.Lekua: Kultur Etxea, Mutiloa.Norentzat: gazteentzat eta interesa duten helduentzat.Matrikula: 5 € erroldatuak, 8 € erroldatu gabeak. Izen emateak apirilaren 3ra arte. Emalea: Maite Palacios Ranera.

BISITA GIDATUA MUGARTEAKO PARKERA

Belaki-lorategiaren egitasmoa ezagutzeko, mantentze jasangarriko lorezaintza eta bioerretentzio urmaelak.Apirilak 8, 11:30ean. Topagunea: Mugarteako etorbidea 10. Norentzat: publiko guztiarentzat. Matrikula: doakoa izen ematea aurretik eginda, apirilaren 5era arte.Lagunduko gaituzte: Udaletxeko lorezaintzako eta ingurumeneko langileak.

Igandea, apirilak 9INGURUMENAREN FESTA

11:00 Mutiloa plazatik Taxoarera bizikletaz joango gara.11:15 Jolasak, tailerrak, erakustaldi zienti� koak ingurumenari buruz ikasten dugun bitartean jolasteko, esperimentatzeko, sortzeko eta ongi pasatzeko. Adin guztietako pertsonentzat.13:15 Hamaiketako jasangarria (bertako elikagai ekologikoak): hanburgesa, fruta edota irabiaturiko jogurta eta edaria (zukua eta sagardoa).

Doako izen emateak apirilaren 6ra arte. Ibarreko Elikagai Bankurako laguntza eman nahi duenari eskertuko zaio: gailetak, zerealak edo kontserbak.

DOAKO JARDUERAK, Mutiloako Beloaran Txakur Zentroak eskainita

Zure txakurrarekin etor zaitez.Ate irekien eguna: agility, apirilak 7, 16:30etik 18:00etara, eta Disc dog, apirilaren 22an 10:30etik 12:00etara.Informazio gehiago eta izen emateak, hemen [email protected]

ZAKATINAApirilaren 23an dirurik gabeko beste azoka bat egingo dugu, 12:00etatik 14:00etara, Mutiloako Mutiloa plazan.Dirurik gabeko azoka hauek berrerabileraren eta pertsonen arteko laguntzaren alde egiten duten kontsumo gizartearen ordezko bat dira.Hurbildu zaitez egun horretan bertan, eta ekarri dagoeneko erabiltzen ez duzun baina egoera onean dagoen hori guztia. Erraza izango da zuk ere eraman nahi duzun beste zerbait topatzea: arropa, liburuak, etxeko-gailu txikiak, jostailuak…Dirurik gabeko azokaren boluntarioek laguntza behar dute; laguntza eskaini nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan Milarekin (665862118) edo Naturgunearekin telefonoz edo e-postaz.

SEDABELARREI ETA BEREN ERABILEREI BURUZKO IKASTAROA

Inguruneko sendabelar nagusiak ezagutzeko eta baita beren sendatzeko erabilerak ere. Saio bakoitzean landareak ikusi eta jasotzeko irteera bat egingo da, tarte teoriko bat eta sendagai bat prestatzeko aukera ere egongo da.Taxoareko Belaran elkartean, asteartetan, apirilaren 25 eta ekainaren 13 bitartean, 16:30etik 20:30era.Emalea: Laura Gurbindo, naturópata. Matrikula: 70 € erroldatuak eta 100 € erroldatu gabeak. Izen emateak apirilaren 12ra arte.

JOSTAILU ETA LIBURU ERDI-BERRIEN ELKARTASUNEKO AZOKA SAN PE-DRO IKASTETXE PUBLIKOAN

Lagundu nahi duzu? Bi modutara egin dezakezu:1. Azoka antolatzen duten boluntario taldearekin bat eginez: jostailuak jaso, sailkatu, salgai jarri, bildutako

diruaren xedea erabaki…2. Egoera onean dauden jostailu edo liburuak dohaitzan emanez edota osagai ekologikoak

edo bidezko merkataritzako osagairen bat duen etxeko gozokiak prestatuz.Jostailu eta liburuen bilketa: astelehen eta asteartean 9:00etan eta 15:00etan eta asteazkenean 9:00etan, eskolako sarreran jarrita dauden kutxetan.Gozoki eta bizkotxoen bilketa: ostegun eta ostiralean 9:00etan, eskolako sarreran. Azoka standa: ostegun eta ostiralean, 16:30etik 17:30era, eskolako atarian. Jasotako dirua San Pedro ikastetxea eta Keniako Índigo Mfangano elkarteak (https://www.asociacionindigo.com) muturreko kalteberatasun egoeran dauden haurrei harrera egiteko duen egitasmoaren artean banatuko da, Xabi Lunaren bidez. Dohaintza beste ordutegi batean egiteko, jarri zaitez harremanetan: 679642943.

Page 5: Naturguena - Boletín n37-Vasco-1 · Ilundainen ezarritako tranpa finkora hurbildu zena. 2016ean populazioaren berreskurapena eman da. 10 tximeleta ikusi dira: 9 ar eta eme bat. 2015ean

8 Naturgunea • Abril-Junio 2017

GRAELLSIA TXIMELETA IKUSTEKO GAUEKO IRTEERAK

URLEHORTARRAK ETA ODONATUAK IKUSTEKO IRTEERA

HEGAZTIAK IDENTIFIKATZEKO GIDATUTAKO IBILALDIA

Ibarreko hegaztiak ikuskatu eta ezagutzeko hastapenerako saioa, ATERPEAK egitasmoraren barnean.Maiatzak 14, 10:30etik 13:00etara.Lekua: Ilundain.Norentzat: guztientzat.Matrikula: maiatzaren 11ra arte aurretik izena emanda, doakoa. Prismatikoak eramatea aholkatzen da.

Gure Ibarreko hegaztiak: ERAZTUNKETA EGUNA

Ibarreko hegazti espezieak eta ikerketa eta zaintzarako eraztunketan erabilitako metodoak ezagutzeko eta ikusteko aukera.Maiatzak 7, 10:00etatik 13:00etara.Lekua: Zolina.Norentzat: guztientzat Matrikula: Maiatzaren 4ra arte aurretik izena emanda, doakoa.

TAILERRA: BARATZEKO LANAK FAMILIAN

Landare ezberdinak ezagutzen ikasteko, landare kideak zer diren ikasi eta baratzeko lanak egiten ongi pasatzeko.Maiatzak 16, 16:45etik 18:00etara.Lekua: San Pedro Ikastetxe Publikoko Baratza. Norentzat: 7 urte bitarteko haurren familiak.Matrikula: Doakoa maiatzaren 11 baino lehen izena ematen dutenentzat.

MAIATZA

Maiatzeko ostiralen bat, zehazteke, 21:00etatik aurrera.Lekua: Ilundain. Norentzat: guztientzat Matrikula: doakoa, apirilaren 24tik maiatzaren 2ra bitartean izena emanda.Datak udaleko webgunean eta Facebooken argitaratuko dira apirilaren 24tik aurrera.

LEHIAKETAK2017ko Aranguren Ibarreko Ingurumen Argazkigintza Lehiaketa eta Haur eta Gazteen Argazkigintza Lehiaketa (2000 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat)

Aranguren Ibarreko Udalaren Tokiko Agenda 21en logotipoa diseinatzeko lehiaketa.

Bi lehiaketetarako argazkiak aurkezteko epea irailaren 1etik urriaren 16 bitartekoa da. Eska itzazu oinarriak udaletxean edo jaitsi itzazu web gunean: www.aranguren.es

Logotipoak udalerriaren garapen jasangarriarekiko konpromisoa eta ingurumenarekiko errespetua irudikatu beharko du, Aranguren Ibarreko ezaugarriak ere kontuan hartuaz. Aurkezteko epea apirilaren 28an bukatuko da. Jaitsi oinarriak web gunean: web www.aranguren.es

HURRENGO JARDUERAK

Ibarreko gune ezberdinetan eraiki ditugun urlehortarrentzako putzuak bisitatuko ditugu eta bertan ezarri diren urlehortar eta burruntzi espezie ezberdinak ikuskatuko ditugu.Maiatzak 21, 11:00etatik 13:00etara.Lekua: zehazteke.Norentzat: publiko guztiarentzat (haurrak 5 urtetik aurrera)Matrikula: doakoa maiatzaren 11 baino lehen izena emanda.Gurekin etorriko dira: Alberto Gosá eta Iñaki Mezquita, Arantzadi Zientzia elkartekoak. Oinetako erosoak eta hamaiketakoa eramatea aholkatzen da.