Igeriketako Estilo tradizionalak eta...TXIMELETA ESTILOA zEstilo simetrikoa denez, estilo honetan...

28
Igeriketako Estilo tradizionalak eta Bizkarrezurra Kontuan hartu beharrekoak

Transcript of Igeriketako Estilo tradizionalak eta...TXIMELETA ESTILOA zEstilo simetrikoa denez, estilo honetan...

  • Igeriketako Estilo tradizionalak eta

    Bizkarrezurra

    Kontuan hartu

    beharrekoak

  • SarreraNahiz eta bizkarrezurreko alterazioen zuzenketarako zenbait ariketa espezifiko egon, interesgarria da estilo tradizionaleko teknika bakoitzaren inguruan aspektu batzuk kontuan izatea.

    Igeriketa-estiloen erabilpena, partzialki aldatu ezean, ez litzateke uretako jarduera terapeutiko programa baten abiapuntu egokia izango. Goi mailako igerilariekerrendimendu altua lortzeko keinu eta posizio behartuakhartzen dituzte; bular zein tximeletako hiperextensioa edobizkar estiloko irteera, esaterako.

    Horregatik, pertsonaren bizkarrezurraren ezaugarrien arabera egokitzapen batzuk burutu beharko dira.

  • TXIMELETA ESTILOAEstilo simetrikoa denez, estilo honetan espezialista direnek ez dituzte bizkarrezurreko alboko desbiderapenik jasaten, igerilariak bi beso zein bi izterrekin indar berbera eragiten duen bitartean.

  • Tximeleta espezialistetan, antebertsio eta antepultsiopelbikoa ohikoa da. Desoreka egoera hau estiloaren beraren eskaera teknikoarengatik sortzen da, bizkarrezurraren extentsioan lumbar aldeko gihardura nabarmen behartzen delako eta baita, aldakaren flexioan, psoapsiliakoaren eskuartzeagatik ere.Guzti honi uretatik kanpo burutzen den entrenamenduaren gainkargak eta abdominalen lan falta gehitu ezkero, bizkarrezurraren patologiak garatzekoaukera dexente egongo da, nagusiki txanga-lumbosakrainguruan.

  • Tximeleta estiloak enborreko giharduran lan zakarra eragiteazgain, mugimendu ondulatorioak burutzeko gorputz segmentuen koordinazio handia eskatzen du. Hori dela eta, gihardura maila desegokia duten pertsonetan, estilo honek lunbar aldean patologiak eta diskoetan arazoak sortaraz ditzake. Edozein modutan ere, uretan burutzen den mugimendua teknikoki zaindua eta kontrolatua behar du izan. Azterketa-emaitzen arabera, eraldaketa teknikoak eta ariketa analitikoak gomendatu ahal izango dira.Uretako jarduera terapeutiko programa baten barnean ez da estilo gomendagarria izango.

  • BIZKAR ESTILOAEstilo asimetrikoa izan arren, arnas bideak libre mantentzen direnez igerilariari funtzio hau betetzeko posizio naturala mantentzen ahalbidetzen dio.

    Gihardura toraxaren alde bietara modu berean garatzen da.

  • Desoreka muskularrak gerri aldean eta abdominaletan antzeman daitezke.

    Desoreka honek kurba lordotikoaren gehitzea suposatu dezake, denborarekin hiperlordosipatologiko batera bultza gaitzakeena, baina ez luke lisis edo listesis sortuko (braza edo tximeletan gerta daitekeen moduan).

  • Estiloaren ezaugarriak aztertuz gero, ahoz gorako posizioan ematen den enborraren hiperextentsioa, gerri aldean arkeamendua sortzeko eragilea izan daiteke.

    Arkeamentu hau zango-zafraren goranzko fasean areagotu daiteke psoaps iliakoaren lanaren ondorioz (ornolunbarretan abiatu eta trokanterrean txertatzen dena).

  • Besoen jardunak ere kurbaren areagotzea eragin dezake, besakada bakoitzaren aireko fasean zein sarrerako fasean bizkarreko gihar zabalaren luzapenak, giharraren sorburuaren zonaldean (azken orno dortsalak, aponeurosi lunbo-sakroaneta ertz iliakoan) tentsio handia eragiten du.

  • Faktore hauen eraginez, ohikoa da bizkar estiloan espezialistak diren igerilariek jarrera hiperlordotikoa izateko posibilitate asko izatea. Badirudi kasu askotan abdominalei ez zaiela behar duten atentzioa jartzen eta desoreka hauek sahiestu edo konpentsatu ahal izateko beharrezkoa litzateke.

  • Nahiz eta estiloaren exekuzioan bizkar osteko gihardurak modu intentsoan lan egin, aurrekaldekoakere lan handia burutuko du eta gainera, igerilariaren energia guztia kokatzen den puntuan, trakzioan. Jardun honek sorbaldetan gihar desoreka eragin dezake, nagusiki barneko errotadore (bularreko muskulu handia, bizkar muskulu handia, biribil handia) eta kanpo errotadoreen (gain arantzaduna, azpi arantzaduna eta biribil txikia) artean.Deskonpentsazio honek giltzadura eskapulo-humeralean besoen antepultsiorako joera marka dezake.

  • Beste alde batetik, ohikoa da igerialari espezialistak igerian ari den bitartean lepoa flexioan mantentzea, deskonpentsazio muskularra handitzea eragingo duena.

  • Bizkar estiloko irteera oinarrizko jarrera biribilduan eta oinak paretan bermaturik hasten da.

  • Atzerantz inpultsatu eta bizkarrezurra arkeatzen da gorputza zein hankak besoak eta burua sartu diren puntutik sartzeko, izurde-sarrerarekin.

    Gorputza gorantz eta atzerantz zuzentzen da. Igerilaria, oinak paretatik askatu aurretik,igerilekura begiratzen saiatzen da; honek keinu teknikoaren hiperextentsio maila adierazten digu.

  • Bizkarrezurrak ez du plano frontalean kalterik,sagitalean baizik; hiperextentsioa paretako impultsotik uraren sarreraraino luzatzen da. Hiperextentsio hau ez da lunbar mailan bakarrik lokalizatuko, bizkarrezurraren dortsal zein zerbikal aldean ere eragiten du.

    Irteeren errepikapen kopurua entrenamenduaren bolumenarekin konparatuz gero, irteera ez da bizkar espezialista baten lordosiaren eragile nagusia izango, baina nabarmendu dezake.

  • Igeriketan jardun ez direnentzako , arnasketa faboratuko du, arnas bidean uretatik kanpo mantentzen baitira inongo arnasketa teknika burutzeko beharra izan gabe.

    Bizkar estiloa bizkarrezurraren zenbait alterazio tratatzeko estilo egokiena izan arren, hainbat eraldakuntza beharko ditu Uretako Jarduera Terapeutikoen programa baten barnean erabili dadin.

  • BULAR ESTILOABular estiloa estilo simetrikoa da, beso eta hanken ekintza aldi berekoa da; hortaz, estilo honetan espezializatzeak ez du eskoleosirikeragingo.

  • Azken urteetan estilo honek asko eboluzionatu du, eta gorputzaren mugimendu ondulatorioei dagokionez, tximeleta estilora gero eta gehiago hurbiltzen da, ondorioz, tximeleta estiloak sor ditzakeen arazo berdinak sortu ditzake.

    Araudi eta teknikan aldaketa gehien jasan dituen estiloa da. Nagusiki estilo ondulatorio baterantz eboluzionatu du, zeinen abantaila nagusia urarekiko erresistentzia gutxitu eta propultsioa handitzean datzan.

  • Nabarmena da maila altuko bular estiloko espezialistek jarrera hiperlordotikoa garatzen dutela bizkarrezurraren gihardura extentsorearen lan eskaera handiagoagatik,abdominalen esku hartze baxuago baten aurka.Zifosi torazikoaren gehitzea ere antzeman daiteke giltzadura eskapulo-humeraren barne errotatzaileen eskaera handiaren konpentsazio gisa.

  • Bular espezialisten hiperlordosia tximeleta espezialistetan baino luzexkagoa eta suabeagoa da, nahiz eta gero eta antzekotasun handiagoa izan, enborraren hiperextentsiomarkatuago eta lokalizatuagoagatik.

    Hiperlordosi hau gihardura lunbarraren laburduraren ondorioz sortzen da eta hanken itzuleran psoaps iliakoaren partehartze haundia dela eta.

    Bi indar gune hauen batzeak, (lunbar, psoaps), antebertsiopelbikoa eragingo du eta ondorioz hiperlordosia.

  • Braza espezialistetan deskribaturiko “lisi” eta “listesiak”tximeleta espezialistetan sortzen direnak baino maiztasun gutxiagorekin ematen dira, nahiz eta lunbalgiaeta zenbait lunbo-ziatika sarri ematen diren.

    Zenbait kasutan, bular estiloan lan haundiena egin ohi duten giharrek (pelbisaren piramidala eta goiko gemidoa,giltzadura coxo-femoralaren kanpo errotatzaileak), brazaespezialistetan moztuak izateko joera dutenez, nerbio ziatikoaren konpresioagatik ziatikaka agertu daitezke.

  • Bular espezialistek, jarrera zifotiko torazikoa hartzeko joera dute, besoen mugimendu guztian zehar bularreko gihar haundian eragiten den laburduragatik, aurrera eta beranzko itzulera fasean. Aurrekaldeko giharduraren mozketa eragiten da (bularreko haundia eta biribil txikia).

  • Laburbilduz, bular estiloa mugimendu simetrikoa duen estiloa da eta batzutan hiperlordosiaren eragile kontsideratua izan da. Baina modalitate honetako zenbait igerilari aztertu ondoren, zifosi toraziko altu edo ertaina antzeman daiteke. Desoreka hau pektoralaren eskaera handiagoagatik sortzen da, barne errotazioan kokaturiko besoen eskaeragatik.

    Bular espezialistek sarritan ornoen blokeoak jasaten dituzte. Min ziatiko, lunbalgia eta min interkostaletaz kexatzen dira. Patologia mota hauek bular estiloko zango-zafraren mugimendu azkar eta bortitzen ondorio moduan (nagusiki aldakaren extentsio fasean) sortzen dira.

  • Bular estiloa bizkarrezurraren zenbait alterazio tratatzeko Uretako Jarduera Terapeutikoen programa baten barnean estilo egokia izango da, beti ere hainbat eraldakuntza burutuz, nagusiki, hiperextentsio lumbarra eta sorbalden barne errotazioa ekidituz.

  • Crawl EstiloaCrawl estiloa, estilo asimetrikoa denez, eskoleosi edo jarrera eskoleotikoa garatzeko arrisku potentziala du.

    Baina nagusiki estilo honek gerri aldean ematen ditu arazoak.

    Estilo honetako espezialistetan gerri aldeko gainkarga muskularrak nahiko ohikoak dira entrenamendu saioen bolumena handien ondorioz.

  • Sarritan crawl espezialistek hiperlordosi lumbarragaratzen dute zonalde horretan garatzen den hiperextentsioaren ondorioz, nagusiki zangoen - zafra lanetan burua uretatik kanpo mantentzen duten igerilarietan eta uretatik kanpo buruturiko ariketak gaizki burutzerakoan.

  • Goi mailako crawl espezialistek, jarrera zifotiko dortsala garatzen dute hiperlordosi lumbarraren konpentsazio gisa.

    Era berean, sorbaldaren kanpo errotadoreekiko (supraespinoso, infraespinoso eta biribil txikia) barne errotadoreen (bularreko handia eta biribil handia) mozketa ere ematen da.

    Crawl estiloa asimetrikoa izan arren, behin behineko eskoleosibat garatzeko arrisku bakarra arnasketa unilaterala litzateke.

    Gainontzeko ekintza guztiek gorputz-adarren ekintza orekatua eskatzen dute.

    Hala ere, crawl estiloaren arnasketan parte hartzen duten giharrak aztertu ezkero, esan daiteke ez dutela zerbikal aldean eskoleosia eragingo, arnasa hartzean mugimendu bortitzak burutzen ez badira behintzat.

  • Crawl estiloa Uretako Jarduera Terapeutikoen programa baten barnean gomendagarria litzateke, beti ere trakzioaren azken fasean sorbaldaren barne errotazioa ekidin, arnasketa bilaterala hartu eta pelbisa retrobertsio arina gogoan izanik.