#HTX17 Promo horria euskaraz

6

description

 

Transcript of #HTX17 Promo horria euskaraz

Page 1: #HTX17 Promo horria euskaraz
Page 2: #HTX17 Promo horria euskaraz

Abenduko azken larunbatean HATORTXUROCK jaialdiaren beste edizio bat ospatuko da, hamazazpigarrena. Iaz beza-la hitzordua egun bakar batean eginen da, ABENDUAREN 27an, LARUNBATEAN.

Ikuskizuna KARPA ERRALDOI batean izanen da, bi eszena-tokitan, ENTRECEMENTERIOS deritzon eremuan, Atarra-bian.

SARREREK, iaz bezala, 15€ balio dute ALDEZ AURRETIK erosten badira eta 20€ BERTAN. Ateak 16.00etan irekiko dira. Talde askok osatutako kartelaren apostua ere man-tendu egingo da, 11 osotara: TALCO, VENDETTA, ESNE BELTZA, IZERDI GORRIA, ASPENCAT, HESIAN, KASHBAD, NARCO, KOP, ESTRICALLA eta ARKADA SOCIAL.

Puntu honetara iritsita esan beharra daukagu orain 17 urte abentura honekin hastera eraman gintuen arrazoiak gaur egun indarrean jarraitzen duela. Ehundaka presok etxetik ehundaka, milaka kilometrora jarraitzen dute, beste ho-rrenbeste errefuxiatuk lan baldintza prekarioetan haien etxetara itzultzeko aukerarik gabe jarraitzen dute. Honek guztiak sarraski ekonomiko izugarria sotzen du eta hone-tarako Hatortxurock tiritatxo txiki baina beharrezko bat besterik ez da. Kartzela politika honek    presoen familien-gan sortzen dituen milaka gastuek beharrezko egiten ditu gurea bezalako ekimen solidarioak. Jotzen duten taldeetaz aparte, hitzordua ezinbestekoa dela uste dugu. Errepresa-liatuen familiekiko hitzordu solidarioa, izan ere, elurra edo izotza egin inoiz ez dute euren senideekiko hitzordu bat galdutzat jotzen, izan haien herriko enparantzan, izan loku-torio batean, izan urruneko kartzela batean edo izan Hator-txurocken.

Munduko edozein txokotan, musika eta errealitate soziala lotuta daude. Honela, abestiak herriaren isla dira, herrita-rrek pairatzen dituzten arazo eta sufrikarioen bozgorailu.

Euskal Herrian musikak azken hamarkadetan izan duen ga-rrantziak ez du zalantzarik onartzen. Gatazkak, preso eta erbesteratuak izateak, gure herriaren norabidea markatu du, musika beti aitzinean egonda. Milaka herritarrek paira-tu dute kartzela, erbestea eta sakabanaketa etxetik milaka kilometrotara. Euskal musikak salaketa eta elkartasun doi-nuz jantzi ditu bazterrak, guzti-guztiak etxera ekartzeko eskean.

25 urte dira eskubideen urraketa sistematiko hau martxan dagoenetik, ondorioak biderkatuz, sentimenduak neurri handiagoan biderkatzen diren bitartean. Espetxe poli-tika honek epaileei ezarritako zigorrei, mendeku zigor bat eransten die senide eta lagunei, honek suposatzen duen bizi arrisku, eta eraso psikologiko, ekonomiko zein sozialare-kin. 500 preso politiko inguru daude oraindik etxetik urrun, eta beste ehunka epaituak eta espetxeratuak izateko arris-kuan. Sakabanaketa, bakartzea, erasoak, bidegabekeriak, xantaiak, preso eriak, bizi osorako zigorrak. Sakabanaketa. Kilometroak, bisitak, autobusak, errepidea, miaketak, elkar-tasuna. Kilometroak. Elkartasuna zigortuta ikusi dugu be-hin eta berriro. Zauriak ireki etengabe. Zauri guzti hauek hainbat abestiren oinarri izan dira, inspirazio iturri.

Hamazazpigarren edizioz segidan, elkartasun doinuak izan-go dira HatortxuRock jaialdiaren oihua. Euskal gizartearen bertute da elkartasuna, eta beste urte batez etxetik milaka kilometrotara entzun eta sentituko den erantzun musikala emango diogu.

Desagertzeko desioarekin jaiotako ekimen eta jaialdia da HatortxuRock, baina helburua lortu bitarte indarrak berrit-zen dituena, ere bai. Aurtengoan ez da desberdina izanen, eta datorren abenduaren 27an Atarrabian elkartuko gara berriz ere, bertan izaterik ez dutenak bertaratzeko asmoz. Eta horrela izanen da guztiak etxean izan arte.

MUSIKA ETA ELKARTASUNA;PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!

Page 3: #HTX17 Promo horria euskaraz

HESIANHesian taldeak oinarri rockeroa, eklektikoa eta esko-ratua duten harkord melodikoaren jai-mugetatik gertu dauden abestiak sortzen ditu, Zuriñek bikain abestuta. Hatortxurockeko 9. ediziotik presente egonik, Sakanako taldeak jaialdian beha-rrezko erreferentzia izaten jarraitzen du. Edizio honetan beren CD berria aurkeztuko dute. Aurretik Maite Dugu (2007), Herria-ren Oihua (2008), Borrokatu eta irabazi (2010), Hitzetik (2011) eta Hemen eta Orain (2013) diskak kaleratu dituzte.

KOP Speereth taldea desagertzearen ondorioz 1998an sortu zen KOP. Taldeak punketik gertuen dagoen hardcorea, thrash metalarekin nahasten du. Haien hitzak, gizarte eta politika kritika oinarri dutela, euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz idatzita dau-de. Internacionalista (1998), Ofensiva (2001), Nostrat, (2007), Acció directa (2010) eta berriki kaleratu duten Som la fúria abes-tiaren bideoklipa, 2014an grabatua eta Kukutzaren hustearen ondoren Bilbon zuzenean grabatutako Desalojo son disturbios abestiarekin batera publikatua.Hatortxurock 9.5etik ez dira gure  eszenatokietatik pasa. KOP bi hitzetan definitu beharko bagenu konpromisoa eta irmotasuna izango ziren, dudarik gabe. Zuzenekoan, eztabaidaezinak. 

ESTRICALLA El corazon del Sapo, Kuraia eta Matxura beza-lako taldeen frontman-ak, Fer Apoak, Kloakao taldeko musika-riekin batera lideratzen duen taldea da. Taldea definitzeko hitzik onenak astindua eta sendotasuna dira. Azpikoz gora zapagailua den honek aurten azkenik eztanda egin du, geografia osoan ze-har zenbaezineko kontzertuak eginda. Lehenengoz zapaltzen dute Hatortxurockeko eszenatokia baina ziurrenez ez da azkena izango.

KASHBAD 1995an Oreretako lau gaztek, Lubak, Txikik, Gorka Sesmak eta Gorka Lazkanok punk talde bat osotzea erabaki zu-ten. Hasi eta berehala emakumezko abeslaria sartzea erabaki zuten, Sorkun Rubio aukeratu zuten honen ahots tinbre berezia-rekin liluratuta. Taldea 2002. urtera arte Egon zen aktibo- lehe-nengo etapan- eta 3 diska grabatzen zituzten: Kashbad (1996), Distantzia (1997) eta  Hesiak, (1999). 2014an eszenatokietara itzuli ostean taldeak CD berria oparitu die jarraitzaileei, Arrakala. Hatortxurocken jo ondoren taldeak geldialdia aginen du, ez daki-gu betiko edo denboraldi baterako, eta honek emanaldiari orain-dik berezitsaun handiagoa emango dio.

Page 4: #HTX17 Promo horria euskaraz

VENDETTA Skalariak taldean 10 urte egon eta gero, Jabiero (kitarra jolea) eta Luisillo (baxua), taldearen bizkarrezurra direnak, 2007an Vendetta sortu zuten, ongi pasatzea eta arima erre-bindikatzailea oinarri zutela. Beren lehenengo    CDak 13 abesti zituen, rock eta ska kutsuekin, eta laster beste bi diska kalera-tu zituzten: Puro infierno (2011) eta Fuimos, somos y seremos (2012). Diska hauekin taldea modu esponentzialean hazi zen. HTXrock 17an 4.CDa aurkeztuko dute.

ARKADA SOCIAL Arrasaten finkatutako Street punk tal-dea, 1997an sortea. Hainbat geldiune eta gero lehenengo aldiz HTXrocken izango dira. Hauen azkeneko diskak, Beste Istorio bat (2012) izenekoak, arraskasta handia izan zuen, belaunaldi berriak bereganatuz. Beren koruak poliki poliki erreserki bihurtuz doaz.

ASPENCAT País Valenciátik datoz eta ska, reggae eta drum and bass oinarria duten abestiak egiten dituzte, gaur egun mu-sika elektronikoaren erritmoek eta dubstepak laguntzen dituz-te kantak. Emaitza? Berezko soinua. Valentziar eszenan talde erreferentea bihurtu dira. Obrint pasen ondorengoak? Denborak esanen du. Beren 4 diskek kolorea ematen diote bildumari: Obri la llauma (20º9), Naixen primaveres (2011), Inédit (2012) eta Esencia, 2013. 

IZERDI GORRIA Orain urte batzuk Amaiur taldeakoak izan ziren HTXrockeko karpa hankaz gora jarri zutenak, herri plazako taldeen artean erreferentea ziren. Denbora igaro eta hainbat proiektu eta gero, Naroa, jarreraz zurrunbilo eta erakargarritasun handikoa, taldekide batzuekin eta DJ bat gehituz IZERDI GORRIA osatu dute. Abenduaren 27an ikusi ahal izango dugu bizkaitar taldeak karpan izango diren milaka pertsonak altxaraziko dituen. Ziur gaude hala izango dela.

Page 5: #HTX17 Promo horria euskaraz

NARCO Esperientzi psikotropikoak, autoritateari eta erli-gioaren hipokrisiari errefusak Narkoren hitzei marka jartzen die-te, guzti hau hip-hop kutsudun metal erritmo bizkorrez hornitua. Sevillako La Makarena auzokoak dira jatorriz, 90. hamarkada bukaeran arrakasta handia Portu zuten eta 2004an kitarrak utzi zituzten, 2008an berriz martxan jartzeko, Hatortxurock 9an. Oroimenerako 5 diska utzi dituzte: Satán vive (1997), Talego pon pon (1999), Chaparrón de plomo (2001), Registro de penados y rebeldes (2003), Alijos incautados 1996-2008an argitaratua) eta itzulera eta gero beste 4: Alita de mosca (2010), La rave del infierno (Alita de mosca remixes, 2010), La Sevilla del diablo (2012) eta Versiones para no dormir, 2013.

TALCO Italiako Margheran (Venezia) sortutako ska-punk tal-dea. Beren soinua sendoa da eta haize instrumentuak nabariak dira. Zirko musika eta italiar folkaren konnotazio eta kutsuekin, hitzetan politika konzientzia handia dute, batez ere kapitalista-lismo, inperialismo, arrazakeri eta faszismoaren aurkako gaiak landuz. Talkoren arima bere zuzenekoetan dago, eszenatokieta-ra igotzen direnean duten energian, eta bereziki aipatzekoa da haize instrumentuen presentzia. Banda Bassotti, Mano Negra, Ska-P edo The Clash taldeengandik jaso dute influentzia eta nazioarteko eszenan legua azkar egin dute, europar ska talde garrantzitsuenetako bat izatera iritsita. Diska hauek dituzte: Tutti Assolti (2004), Combat Circus (2006), Mazel Tov (2008), La Cretina Commedia (2010), Gran Galà (2012) y Live in Iruña - 10 years, 2013an Iruñeako areto ezagun batean grabatua.

ESNE BELTZA Taldearen lehenengo diska Made in Euskal Herria izan zen, baina taldea, proiektua, Xabi Solano trikitilariak gidatuta (Etzakit taldeko sortzaileetako bat eta M.M, Dub Mani-fest, Kontrabada edo la Afro-Basque edo FIRE Brigade, 1999tik Fermin Muguruzarekin egon diren taldeetan parte hartu duena) Jamaikan sortu zen 2006an, Xabi Solano Fermin Muguruzarekin batera Euskal Herria Jamaika Clash Cda grabatzeko Bob Marle-yren Ttuff Gong estudioetara  bidaiatu zuenean, Muguruza laguntzen duten taldeen hurrengo naturala, Esne Beltzaren musika Euskal Herriko sukalde berriaren eredua da. Kolore eta kultura anitzekoa, kalitatezko labela. Taldeak 3 diska gehiago ditu: Noa (2010), 3 Kolpetak (2011) eta Gora, 2013koa.

Page 6: #HTX17 Promo horria euskaraz