HONAKO KONPROMISOAK HARTZEN DITUGU€¦ · Indarkeria sexista bako Sanfaustoak gura ditugu, eta...

1
Emakumeenganako indarkeria ez gizarteak ezta administrazio publikoek onartu ezin duten giza eskubideen urraketa da. Berau desagerrarazteko egiten dugu lan urte guztian, eta, jaietan, deialdi berezia egin behar diegu herritarrei eta eragile guztiei, gure inplikazioa osoa izan dadin. Jaiak urte osoko errutina apurtzeko egunak izaten dira, gure herriaz eta herrikideez gozatzeko egunak. Giro horretan, jokabide batzuk errazago onartzen ditugu, badakigulako egun batzuetako kontua direla, eta laster bueltatuko dela normaltasuna; zarata, musika, zikinkeria… desagertu egingo dira. Horiek bai, baina gure kulturako parte diren jarrera sexistak eta emakumeenganako sexu indarkeria ez dira jaiak amaitutakoan desagertzen. Indarkeria sexista bako Sanfaustoak gura ditugu, eta hori lortzeko gure esku dagoen guztia egingo dugu entitate, eragile eta instituzioek. Izan ere, eraso sexistei aurre egiteko garrantzitsuak dira erantzun kolektiboak. AKORDIO HAU SINATZEN DUGUN ERAKUNDEOK HONAKOA ADIERAZTEN DUGU: Gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna eraikuntza sozial eta kulturala da, eta hortaz, aldatu egin ahal dugu. Sexu indarkeria desberdintasun horren muturreko adierazpenetako bat da, eta ez da emakumeen arazo bat; gizartearen arazoa da eta erantzun egin behar dugu. Emakumeek, heldu zein ume, aske eta seguru ibiltzeko eskubidea dute, eta gozatu egin behar dute, erasoak, jazarpena eta tratu txarrak jasateko beldurrik barik. Guztiontzat dira gaua, kalea eta jai- giroa, eta askatasun eta segurtasun berarekin bizi behar ditugu. Matxistek, erasotzaileek, ez dute lekurik gure jaietan, eta ez dute gure isiltasunaren babesik izango. Gaitzetsi eta arbuiatu egin behar ditugu indarkeria sexista babesten edo justifikatzen duten jarrerak; begirada lizunak, lekuz kanpoko komentarioak, adarjotze matxistak, ukitzeak, kontrola… horrelakoak egiten dituztenek sentitu beharko lukete beldurra eta jarrera horienganako gaitzespena, ez emakumeek. Emakumeak euren buruaren jabe dira, eta eraso sexistetatik defendatzeko eskubidea dute; norbere burua defendatzea ez da delitua, erasotzea, ostera, bai. HONAKO KONPROMISOAK HARTZEN DITUGU: Nire espazioan, nire lokalean eta nire inguruan eraso sexisten kontra jokatzea. Eraso sexisten aurrean, ekintzarako udal protokoloa aplikatzea. Indarkeria sexista bako San Fausto jaien aldeko sentsibilizazio kanpainan parte hartzea. Indarkeria sexistak egonez gero, berauek salatzeko eta gaitzesteko ekitaldietan parte hartzea. Gertatutakoa salatzen dudala erakusteko, nire denda, lokala edo jarduera ixtea, aurrez hitzartutako denbora tartean. Nire lokaleko puntu beltz posibleak kontuan hartzea eta zaintzea Nire ardurapean dauden langileei eta inguruko pertsonei akordio honen eta berau betetzearen garrantzia transmititzea. EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO DURANGOKO HERRI AKORDIOA Indarkeria sexista bako durango baten alde Pilar Ríos Ramos Alkateordea

Transcript of HONAKO KONPROMISOAK HARTZEN DITUGU€¦ · Indarkeria sexista bako Sanfaustoak gura ditugu, eta...

Page 1: HONAKO KONPROMISOAK HARTZEN DITUGU€¦ · Indarkeria sexista bako Sanfaustoak gura ditugu, eta hori lortzeko gure esku dagoen guztia egingo dugu entitate, eragile eta instituzioek.

Emakumeenganako indarkeria ez gizarteak ezta administrazio publikoek onartu ezin duten giza eskubideen urraketa da. Berau desagerrarazteko egiten dugu lan urte guztian, eta, jaietan, deialdi berezia egin behar diegu herritarrei eta eragile guztiei, gure inplikazioa osoa izan dadin.

Jaiak urte osoko errutina apurtzeko egunak izaten dira, gure herriaz eta herrikideez gozatzeko egunak. Giro horretan, jokabide batzuk errazago onartzen ditugu, badakigulako egun batzuetako kontua direla, eta laster bueltatuko dela normaltasuna; zarata, musika, zikinkeria… desagertu egingo dira. Horiek bai, baina gure kulturako parte diren jarrera sexistak eta emakumeenganako sexu indarkeria ez dira jaiak amaitutakoan desagertzen.

Indarkeria sexista bako Sanfaustoak gura ditugu, eta hori lortzeko gure esku dagoen guztia egingo dugu entitate, eragile eta instituzioek. Izan ere, eraso sexistei aurre egiteko garrantzitsuak dira erantzun kolektiboak.

AKORDIO HAU SINATZEN DUGUN ERAKUNDEOK HONAKOA ADIERAZTEN DUGU:

∂ Gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna eraikuntza sozial eta kulturala da, eta hortaz, aldatu egin ahal dugu. Sexu indarkeria desberdintasun horren muturreko adierazpenetako bat da, eta ez da emakumeen arazo bat; gizartearen arazoa da eta erantzun egin behar dugu.

∂ Emakumeek, heldu zein ume, aske eta seguru ibiltzeko eskubidea dute, eta gozatu egin behar dute, erasoak, jazarpena eta tratu txarrak jasateko beldurrik barik. Guztiontzat dira gaua, kalea eta jai-giroa, eta askatasun eta segurtasun berarekin bizi behar ditugu.

∂ Matxistek, erasotzaileek, ez dute lekurik gure jaietan, eta ez dute gure isiltasunaren babesik izango. Gaitzetsi eta arbuiatu egin behar ditugu indarkeria sexista babesten edo justifi katzen duten jarrerak; begirada lizunak, lekuz kanpoko komentarioak, adarjotze matxistak, ukitzeak, kontrola… horrelakoak egiten dituztenek sentitu beharko lukete beldurra eta jarrera horienganako gaitzespena, ez emakumeek.

∂ Emakumeak euren buruaren jabe dira, eta eraso sexistetatik defendatzeko eskubidea dute; norbere burua defendatzea ez da delitua, erasotzea, ostera, bai.

HONAKO KONPROMISOAK HARTZEN DITUGU:

∂ Nire espazioan, nire lokalean eta nire inguruan eraso sexisten kontra jokatzea.

∂ Eraso sexisten aurrean, ekintzarako udal protokoloa aplikatzea.

∂ Indarkeria sexista bako San Fausto jaien aldeko sentsibilizazio kanpainan parte hartzea.

∂ Indarkeria sexistak egonez gero, berauek salatzeko eta gaitzesteko ekitaldietan parte hartzea.

∂ Gertatutakoa salatzen dudala erakusteko, nire denda, lokala edo jarduera ixtea, aurrez hitzartutako denbora tartean.

∂ Nire lokaleko puntu beltz posibleak kontuan hartzea eta zaintzea

∂ Nire ardurapean dauden langileei eta inguruko pertsonei akordio honen eta berau betetzearen garrantzia transmititzea.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN

KONTRAKO DURANGOKO HERRI AKORDIOA

Indarkeria sexista bako durango baten alde

Pilar Ríos RamosAlkateordeaIndarkeria sexista bako durango baten alde

Alkateordea