GETXOKO UDALA EUSKARA ZERBITZUA …2015eko deialdian, 2015‐16 ikasturtean garatuko diren...
Transcript of GETXOKO UDALA EUSKARA ZERBITZUA …2015eko deialdian, 2015‐16 ikasturtean garatuko diren...
GETXOKO UDALA EUSKARA ZERBITZUA
OROITIDAZKIA 2015
____________________________________________________________________________________________________________
GETXOKO UDALA – EUSKARA ZERBITZUA Basagoiti etorbidea 20 94 466 00 10/11 www.getxo.eus [email protected]
ESEP, GETXOKO III. EUSKARA PLAN NAGUSIA GARATZEN
Getxoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzak 2013ko uztailean onartu zuen ESEP, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana. Getxoko ESEPek datozen urteotako hizkuntza plangintza gidatu nahi du eta euskararen erabilera areagotzea du xede nagusitzat. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana aurrera eramateko 330 jarduera (kanpainak, tailerrak, jardunaldiak, Euskara Saria, sentsibilizazio ekitaldiak…) aurreikusten ditu Udalak. Euskaldunen ehunekoak nabarmen egin du gora azken 25 urteotan Getxon: 1981ean %9,9koa zen eta 2011n, ordea, %27,1koa. Euskara kalean erabiltzen dutenak, aldiz, %9,2 dira. Hortaz, eta ezagutzaren eremuan oraindik ere urrats sendoak egin behar diren arren, ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea murrizteko bidean, plan berri honen helburu nagusia euskararen erabilera indartzea izango da.
Getxoko hizkuntza‐plangintza hiru helburu estrategikoren inguruan eta horien barruan hainbat esparruren inguruan antolatuta dago:
1.‐ Euskararen jabekuntza 1.1.‐ Familia bidezko transmisioa. 1.2.‐ Irakaskuntza. 1.3.‐ Euskalduntze‐alfabetatzea. 1.4.‐ Kultura‐artekotasuna.
2.‐ Euskararen erabilera 2.1.‐ Administrazioa. 2.2.‐ Lan mundua. 2.3.‐ Aisia. 2.4.‐ Kirola.
3.‐ Euskararen elikadura 3.1.‐ Kulturgintza. 3.2.‐ Komunikabideak. 3.3.‐ Teknologia berriak
Ondorengo orrialdeetan Getxoko Udalak ESEP garatzeko egin duen lanaren bilketa egin nahi izan dugu, beti ere ESEPek duen egiturari jarraituta.
1.‐ EUSKARAREN JABEKUNTZA
1.1.‐ FAMILIA BIDEZKO TRANSMISIOA
Transmisio‐kanpaina EMAIOZU EUSKARA izeneko transmisio‐kanpainarekin jarraitu dugu. 2015. urtean 603 familiak jaso du Udalak bidaltzen duen sorta (eskutitza, liburuxka, orri‐markatzailea eta CDa). Kanpaina honen bidez haur jaioberriaren euskalduntzerako egokiak izango diren aholkuak eta informazioa bidaltzen zaizkie ume jaioberriak dituzten gurasoei. Gurasoen arreta gureganatzeko, kanta ezagunak jasotzen dituen TXIKIA IZANIK CD arrakastatsua bidaltzen zaie.
SENDI egitasmoa 1.‐ SENDI tailerrak Guztira 14 tailer desberdin antolatu ditu SENDIk. Proposatutako tailer eta jarduera asko behin baino gehiagotan errepikatu behar izan dira, oso harrera ona izan eta guraso‐ume askok eman duelako izena. Beraz, guztira, 21 izan dira antolatutako tailerrak. Jarduera horietan 1.214 lagunek hartu dute parte. 2.‐ Olgetan euskaraz Astean behin, 45 minutuz, gurasoak, umeak eta dinamizatzaile bat elkarrekin, talde txikietan egon ziren euskaraz kantatzen, kontatzen eta jolasten. 2015eko datuak: 9 talde, 6 euskaraz eta 3 ele bietan, bi koordinatzaile eta 4 ikastetxe. 158 lagun (51 familia). 3.‐ Hazibideak Atxikimenduaren teoria oinarritzat hartuta, ekimen honen helburua izan da errespetuan eta maitasunean oinarritutako hezkuntza eta harremana sustatzea. Horretarako, bi atal landu ditu SENDIk: hitzaldia eta taldea. Guztira, 2 hitzaldi eta 6 bilera. 106 lagun. 4.‐ Parkean olgetan Maiatzeko hiru egunetan eta herriko hiru plazatan jolasak eta meriendak antolatu zituen SENDIk familientzat, Geroa, San Nikolas eta Gobela ikastetxeetako gurasoek lagunduta. Guztira, 150 lagunek hartu zuen parte.
Euskarazko produktuen katalogoa Euskarazko Produktuen Katalogoa 1998. urtean argitaratu zen lehendabiziko aldiz. Nafarroako udal gutxi batzuek abiatu zuten ekimena orduan, gaur egun, 200 udaletik gora dira, guztira. 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak biltzen ditu zortzi ataletan: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoentzako materiala. Paperezko formatuan, katalogoaren 1.000 ale egin ditugu, toki publikoetan, ikastetxeetan, liburu‐dendetan uzteko. Getxon 0 urtetik 12 urtera bitarteko guztiei bidali zaie eskutitza etxera. Guztira, 5.600 etxetara. Berrikuntza gisa orri markatzailea aipatu behar dugu; 3.000 ale banatu dira DBHko ikasleen artean eta Getxoko liburutegietako erabiltzaileen artean. Interneteko edizioa ere, www.katalogoa.eus sustatu dugu.
Ume euskaltegiak Ekimen honen bidez Getxoko umeei euskara hobetzeko ikastaroak eskaini zaizkie oso era ludikoan. Getxon hiru zentro daude umeei euskara klaseak eskaintzen dizkietenak: Getxon Sustraiak elkartea, Algortan Algortako Uztarri elkartea eta Areetan Areetako Uztarri elkartea. 2015ean ume euskaltegi hauetan 150 ume inguru aritu dira euskara ikasten.
1.2.‐ IRAKASKUNTZA Koordinazioa areagotzea: Ikasgehi batzordea Ikastetxeekin eta gurasoen elkarteekin koordinatzeko sortu zen batzordeak 3 BILERA burutu ditu 2015ean. Bilerez gain, etengabea da ikastetxeekin eta gurasoen elkarteekin dugun harremana.
Eskola‐orduz kanpoko jardueretarako diru‐laguntzak 2015eko deialdian, 2015‐16 ikasturtean garatuko diren proiektuak lagundu ditugu eta laguntzetan 32.000 euro banatu ditugu. Laguntza hauek bitan banatzen dira: Eskola‐orduz kanpoko jarduerengatik 28.000 euro ematen ditugu eta 4.000 euskararen eguna euskal, astea eta antzekoak antolatzeagatik.
7 ikastetxek eta 12 guraso‐elkartek jaso dute diru‐laguntza. 181 egitasmo lagundu ditugu, iaz baino 30 gehiago eta inoizko proiektu gehien.
Lagundutako egitasmoak nolakoak dira? Egonaldiak: barnetegiak, asteburu‐pasak, hiri‐
koloniak, koloniak, egonaldiak… Familia: ekintza konpartituak familiarekin,
irteerak, aisialdia familiarekin… Kultura: eskulanak, artea, margolaritza,
marrazketa… Musika‐dantza: euskal dantzak, musika,
txikirritmoa, dantza modernoa, batuka, gitarra, panderoa…
Informatika: teknologia berriak, informatika, robotika, sare sozialak…
Jolasa: euskal jolasak, bazkal osteko jolasak… Eskola‐laguntza: euskara‐maila eta ikasketa‐
maila hobetzeko eskola‐orduz kanpoko laguntza.
Euskal kanta eta bertsolaritza‐klaseak Udalak herriko ikastetxeetan, publiko nahiz pribatuetan, bertsolaritza eta euskal kantak ikasteko aukera eskaini die herriko ikasleei:
Kantak ikasten LH5 eta LH6ko 386 ikasle. Eta bertsolaritza jardueretan 667 ikasle: 374 LH5 eta LH6koak eta 293 DBHkoak. Guztira 1.053 ikasle
Eskaintza eta eskaera lotu Lan handia egiten dugu ikastetxeekin batera:
FLASHMOBA, Euskararen Nazioarteko Egunean.
ARGIHIZKIAK erakusketaren aurkezpena bereziki institutuetara.
BOOK TRAILER txapelketaren berri institutuetan.
AKADEMIAK EUSKARAZ egitasmoa. GEHITU KULTURA eta GEHITU KIROLA. GIDA‐BAIMENA EUSKARAZ institutuetan. BEHARSAREA: ikastetxeekin elkarlanean
panel berezi batzuk jarri ditugu ikastetxeetan, 15 egunetik behin eguneratzen diren panelak hain zuzen.
Akademiak euskaraz Euskarazko zerbitzua eskaintzen duten akademien berri eman dugu. Ume, gazte zein heldu getxoztarrok badugu aukera: herrian bertan hainbat ekintza euskaraz egin ahal izateko aholkularitza psikopedagogikoa, eskola‐laguntza, musika, dantza, eskulanak, pintura‐tailerrak, euskara‐ikastaroak, etab. Horien guztien berri izateko, liburuxka hau prestatu dugu, eskaintza euskaraz duten akademien eta zentroen gaineko informazioa biltzen duena. 39 akademia edo zentro agertzen dira liburuxkan. 2‐ 18 urte bitartekoei eskutitza bidali zitzaien etxera ekimenaren berri emanez; Udaleko web gunean kontsultatu liteke katalogoa.
1.3.‐ HELDUEN EUSKALDUNTZEA
Matrikulazioa sustatzeko kanpaina Zu baino ez zara falta izeneko publizitate‐kanpaina egin genuen Getxoko euskaltegiek, ume euskaltegiek eta EGIZUk zuten eskaintza iragartzeko asmotan. GETXOBERRI BEREZIA egin genuen. Getxoberri Getxoko postontzi guztietan sartzen da (16.000 postontzi inguru); horretaz gain, 4.000 ale gehiago egin ditugu Getxoko leku publikoetan, dendetan eta tabernetan uzteko.
EGIZU Udalak EGIZU diruz laguntzen jarraitzen du. 2015ean EGIZUk 34.600 euro (33.600 EGIZU + 1.000 San Juan sua) jaso zituen Udaletik. Diru‐laguntza honek EGIZUren egitasmoa martxan jartzen lagundu zuen. Hona hemen laburpentxo bat:
Berbalaguna EGIZUren egitasmorik ezagunena eta arrakastatsuena: urte hauetan ehunka lagunek hartu izan dute parte. 2015ean 230 lagun ibili dira, 23 taldetan banatuta. Astean behin, tabernan, kalean, parkean, plazan euskaraz berba egiteko elkartzen dira, giro lasai eta atseginean.
Kultur jarduerak eta Berbatxangoak Horretaz gain, aurten, 87 jarduera antolatu dira eta 2.688 pertsonak hartu du parte jarduera horietan. Tailerrak, bakarrizketak, berbatxangoak, egun pasak… dira antolatzen diren jardueren adibideak.
Gazte‐saltsa: kirola euskaraz Helburua gazteen artean euskararen erabilera sustatzea da, horretarako aisialdia eta kirola esparru ezin hobeak ditugu eragiteko. Guztira 17 jarduera eta 329 pertsona. UKITX eta ARGIHIZKIAK Guztira 7 literatur solasaldi eta 130 pertsona. Argihizkiak lehiaketa eta erakusketa: 220 testu jaso dira. Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa ere aurten ipini dute abian.
Berbodromoa 250 bat lagunek hartu zuten parte ekainaren 4an, Algortako Geltokia Plazan egin zen IV. Berbodromoaren lau saioetan. Mintzakuadrillak Gazteen arteko harremanak euskalduntzeko, Mintzakuadrillak izeneko ekimena jarri da martxan 2015ean, EGIZU euskara elkartearen eta Getxoko Udalaren laguntzarekin. Proiektuan parte hartu ahal izateko, gazte interesatuek konpromisoa hartu behar dute astean behin ordubetez euskaraz egiteko elkartzeko. Parte hartzeko moduak bi dira, betiko kuadrillan ala banaka izena emanda. 96 gazte (8 talde: 7 kuadrilla natural eta 8 pertsonaz osatutako beste talde bat).
Euskararen jakite‐maila eta erabilera sust atzeko diru‐laguntzak Getxoko Udalak interesa du erabilera ez ezik, getxotarren hizkuntza gaitasuna eta euskararekiko motibazioa ere areagotu dadin. Baina, era berean, Udalak ez du nahi getxotarrik geratzea euskara ikasi gabe arazo ekonomikoengatik edo baliabide ekonomikoen faltagatik. Hauxe da 2015eko laburpena:
Euskara ikasteko diru‐laguntzak baliabide ekonomiko nahikorik ez dutela frogatzen duten getxotarrentzat.
262 eskaera; 247 ebatzi ditugu.
215 diruz lagundu.
32 ukatu.
Euskara ikasteko laguntzak Udaleko langileentzat eta zinegotzientzat.
4 eskaera
Gida‐baimena ateratzeko azterketa euskaraz egiteko laguntzak.
43 eskaera
Aisialdiko begirale‐ eta zuzendari‐agiria lortzeko euskarazko ikastaroetarako laguntzak.
4 eskaera
Errotulazioa euskaraz ipintzeko diru‐laguntzak 22 errotulu (17 establezimendu): 15 euskara hutsean eta 7 ele bietan
Diru‐laguntza hauetaz gain Euskara Zerbitzuak honako zerbitzuak eskaintzen dizkie herriko elkarteei eta merkatari / ostalariei:
[email protected] itzulpen‐zerbitzua (elkarteentzat eta baita merkatari/ostalarientzat ere)
789 eskaera , 1.209 orrialde. 84 erakunde.
Aurkezle‐zerbitzua (elkarteentzat)
15 ekitaldi.
GUZTIRA 1.148 eskaera 1.131 kudeatuta
74.575,66 EURO 51.199,22 € (diru‐laguntzak) + 6.824 € (aurkezpenak) + 16.552,44€ (itzulpenak)
1.4.‐ KULTURA‐ARTEKOTASUNA
Martxa interkulturala Entre Amigos‐Lagun Artean elkartearen laguntzarekin, IV. Martxa Interkulturala antolatu genuen Urkiolako Natur Parkera. Helburua zen jatorri eta kultura askotariko pertsonak batzea eta euskal kultura ezagutzera ematea, Getxon ordezkaturik dauden mundu mailako bestelako kulturekin uztartzeko. 48 lagun. Bizilagunak ekimena Bertako familiak eta norbanakoak atzerritik etorritako familiekin elkartu eta azaroaren 23an elkarrekin bazkaltzea helburu zuen egitasmoa da. Elkartze horietako bakoitzean, bertako familia bat, familia etorkin bat eta dinamizatzaile bat izan dira. EGIZU buru belarri sartuta dago, ahalik eta familia euskaldun gehien lortzeko eta familia euskaldun horiek euskara eta euskal kulturari buruzko informazioa ere emateko etorkinei. Guztira, 220 pertsonak hartu zuten parte antolatu ziren 26 bazkarietan. 52 familiak eta 26 dinamizatzailek.
Olentzero Munduan. Arraun the World Dokumentalaren aurrestreinaldia Getxon izan zen Udalak kulturaniztasunarekin elkarbizitza sustatuz antolatzen dituzten ekitaldien artean. Dokumentalean ikus daiteke Iñigo Iraultza Iru getxotarrak gure inguruan bizi direnen bideo bitarteko mezuak, eskutitzak eta opariak munduko beste herrialde batzuetan bizi eta maitatzen dituzten senideei helarazten. Bi saio antolatu genituen, goizean, herriko ikastetxeentzat eta arratsaldean zabalik edozeinentzat. Goizekoan 110 ikasle eta arratsaldekoan 170 lagun hurbildu ziren.
AISAtik hastapen ikastaroetara Benetako integrazioa lortu nahian AISA ikastaroak baztertu eta hastapen ikastaroak eskaini ditugu bai bertokoentzat eta baita etorkinentzat ere; 2015‐16 ikasturteari begira Getxoko etorkin guztiei eskutitza bidali zitzaien eskaintza honen berri emateko.
Ikasle atzerritarrak* euskara ikasten Getxoko euskaltegietan, 2015‐16 ikasturtean
Guztira Gizonak Emakumeak
Getxoko Udal Euskaltegia 19 10 9
Lauaxeta AEK Euskaltegia 10 2 8
J‐A. Agirre Euskaltegia 6 3 3
GUZTIRA 35 15 20
* Ikasle atzerritarrak (Immigrazio arloaren irizpideei jarraituz): atzerrian jaio direnak Euskara ikasten ari diren atzerritar gehienak, oinarrizko maila batean daude:
Guztira A1 (oinarrizko maila)
A2 edo gorago
Getxoko Udal Euskaltegia 19 12 7
Lauaxeta AEK Euskaltegia 10 6 4
J‐A. Agirre Euskaltegia 6 6 0
GUZTIRA 35 24 11
EGIZU eta Etorkinen Plataforma Getxoko EGIZU elkarteak eta Getxoko Etorkinen Plataformak (Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Immigrazio Zerbitzuaren babesarekin) egitarau bat adostu dute euskara eta euskal kulturaren inguruko jarduerak antolatzeko. Hona hemen, urte osoan zehar martxan jarritakoak:
Familientzako euskarazko herri‐kirol, joko eta abestien tailerra.
Txangoa Bizkaiko barruko aldera. San Juan munduan.
Toponimia‐ibilbidea. Kultura‐arteko paellak. Euskal gastronomia‐tailerra.
2.‐ EUSKARAREN ERABILERA
2.1.‐ ADMINISTRAZIOA Erabilera plana eta trebakuntza ESEPen esparru estrategikoen barruan Administrazioa izeneko esparrua aurreikusten da. Kontuan hartuta esparru honetan jaso beharrekoa bete‐betean bat datorrela Udalean Euskararen Erabilera Sustatzeko Planarekin, parekatu egin dira Udalean Euskararen Erabilera Sustatzeko IV. Plana 2013‐2016 eta ESEPen bigarren helburu estrategikoko Administrazioa atala. Hizkuntza‐gaitasuna
Lanpostuak* (finkoak + aldi baterakoak)
Hutsik
Derrigortasun egunak
Lanpostuari dagokion HE egiaztatuta
Zenbat langilek du egiaztatuta
HE‐en bat
Getxoko Udala
554 185 235 222 29
* 2015eko plantila organikoa
Erakunde autonomoei dagokienean hauxe da egoera:
Erakunde autonomoak
Lanpostu zerrendako postuak
Derrigortasun egunak
Lanpostuari dagokion HE egiaztatuta
Zenbat langilek du egiaztatuta
HE‐en bat
Erresidentzia, Getxo Kirolak, Kultur Etxea eta
Musika Eskola
210
105
75
14
Trebakuntza ESEPek Administrazioa atalean jasotzen duena garatzeko Euskara Zerbitzuan lanean jarraitzen dute Udal Euskaltegiko irakasle bik trebatzaile lanetan. Hona hemen trebakuntzaren lanaren isla txikitxo bat: Trebagaiak (langileak) 2015. urtean Udaleko zenbait ataletako zein erakunde autonomoetako 36 langile ibili dira trebakuntza‐saioetan, horietatik, 20 emakumezko eta 16 gizonezko.
TREBAGAIAK 2015 GETXO KIROLAK MUSIKA ESKOLA HIRIGINTZA GETXOLAN
10 8 3 1 KULTUR ETXEA UDALTZAINGOA ATEZAINTZA EGOITZA
2 8 3 1
Trebasaioetan laneko eginkizunetako zalantzak argitzeaz gain, trebagai batzuen kasuan, IVAPeko HEak prestatzeko laguntza ere eman zaie. Azken urteotako trebagaien datuak:
2010‐11 2011‐12 2012‐13 2014 2015. urtea
GUZTIRA 16 32 49 43 36
Azken urteotako Kntsult@k
2011 2012 2013 2014 2015. urtea
Guztira 415 538 449 637 1.207
Trebakuntza ezin da inoiz izan bukatzen ez den prestakuntza, trebagai bakoitzaren behar eta baldintza espezifikoetara egokitua baino. Horrela, trebakuntzaldia amaitutakoan, autonomoagoa den langilea sortzen hasten da eta bere idazkiak, askotan, kontsulta zerbitzuaren bidez hobetzen eta zuzentzen dira. Alde batetik, horregatik dago alde hori azken urteotako trebagai‐ eta zuzenketa‐kopuruetan; eta beste aldetik, gero eta arlo eta langile gehiagorengana heltzen ari delako trebakuntza‐ eta zuzenketa‐zerbitzuaren eskaintza.
KONTSULTAK ARLOKA 2015 Alkatetza 175 Ingurumena 18 Hirigintza/Z. teknikoak 27
Artxiboa 2 Komunikazioa/Getxo Irratia 78 Informatika 47
Atezaintza 9 Kontratazioa 25 Kultur Etxea/Liburutegiak 130
Barne Erregimena 4 Kontuhartzailetza 1 Udaltzaingoa/Babes Zibila 155
Berdintasuna 4 Langileria 11 Getxo Kirolak 36
Euskara 120 Ludoteka/Gazteria 12 Musika Eskola 117
Getxolan 24 Turismo 183 Udal Egoitza 25
Giz. Zerbitzuak/Immigrazioa 24
SAREA Aurten SAREA handitzeari ekin diogu. SAREA egitasmoaren helburua da Udaleko langileen artean euskara gehiago erabiltzea, ahozko zein idatzizko harremanetan. Hainbat langilek euren artean euskaraz komunikatzeko konpromisoa hartu dute. Langile horiek identifikatzeko BIZI logoa jarri zaie: Intraneten telefono eta e‐posta bilatzailean posta elektronikoz bidaltzen dituzten
mezuetan, testu honekin batera: Euskaraz komunikatzeko konpromisoa hartu dut. Nahi baduzu, euskaraz.
Gaur egun, 100 langilek osatzen dute SAREA.
Aurten BOST MINUTUKO ZEREGINA sortu dugu sarekideentzat. Honen bitartez, alde batetik langile horien artean euskaraz lan egitean sor daitezkeen zalantzak argitu nahi dira; eta, beste aldetik, egungo gai eta berrien inguruko informazioa eman. Azken finean, euskara lan‐hizkuntza bihurtzeko bidea erraztea du xede.
BIZI Getxo Kirolak‐en
Hizkuntzen elkarBIZItza GETXO KIROLAK‐en Getxo Kirolak‐ek bai udarako eta baita negurako ere aurten egin dituen eskaintzetan zenbait ikastaro BIZI ikurrarekin agertzen dira. BIZI ikurrarekin agertzen diren ikastaroak euskaraz izango dira nagusiki eta hizkuntza menperatzen ez duten umeei arreta pertsonalizatua eskainiko zaie. Hizkuntzen elkarBIZItza bilatzen dugu.
BIZI ikurra daukaten jardueretan aritu eta arituko diren entrenatzaileei formazio‐ikastaroa eskaini zaie, baita Udaleko trebakuntza‐zerbitzuaren laguntza eman ere.
Getxo Kirolak‐ek , udan 60 kirol‐jarduera eskaintzen ditu udalerriko haur eta gazteentzat. Eta hauetatik 52k daukate Bizi logoa, haurrei eta gazteei eskainitako jardueren %86,66ak.
FADURA GOBELA GUZTIRA UDA
Guztira BIZI Guztira BIZI Guztira BIZI
Haur eta gazteentzako jarduerak
40 34 20 18 60 52
2014‐15 ikastaroa Getxo Kirolak‐ek argitaratutako 2014‐15 ikastaroen liburuxka hartu eta BIZI logoa duten jarduerak zerrendatu ditugu. Neguan 139 jarduera eskaintzen zaizkie herriko haur eta gazteei. Hauetatik, 81 dira BIZI logoa dutenak, hau da, %58,27ak. Guztira 81 jarduera dira (baina ez kirol). Kasu batzuetan, jarduera batek talde bat baino gehiago hartzen du bere baitan; beraz, 81 jarduerak baina 109 taldek dute BIZI logoa:
JARDUERA TALDEAK
Igeriketa 31 31
Tenisa 29 57
Indoor 13 13
Arte martzialak 8 8
GUZTIRA 81 109
Ondoren BIZI jarduerak Fadurako eta Gobelako kiroldegietan duten banaketa ikusi dezakegu:
FADURA GOBELA GUZTIRA 2014‐15 ikasturtea
Guztira BIZI Guztira BIZI Guztira BIZI
Haur eta gazteentzako jarduerak
97 67 42 14 139 81
BIZI duten jardueretako begiraleei eta entrenatzaileei galdetu diegu euren jardueretan BIZI proiektuaren helburua betetzen ote den; hona hemen emaitza:
BAI betetzen da helburua
Ez, ez da betetzen
BAI eta EZ Taldeak bi irakasle, bat euskalduna, bestea ez
GUZTIRA, 109 taldeetatik
86 taldetan
20 taldetan
3 taldetan
Erantzuna EZ denean zergatik ez den betetzen galdetu dugu:
Kasu batzuetan entrenatzaileak/monitoreak ez daki euskaraz.
Besteetan “umeek ez dute euskara ez ulertzen ezta hitz egiten ere”, “gazteak dira eta ez dute nahi”
Beste bi taldetan erantzuna BAI eta EZ izan da; kasu honetan 2 entrenatzaile dituzte talde horiek, euskalduna denak euskaraz egiten du baina bigarrenak ez daki euskaraz. BIZI Musika Eskolan
Hizkuntzen elkarBIZItza Andrés Isasi MUSIKA ESKOLAn ere bai. Musika Eskolak ere euskararen erabileran aurrera egiteko asmoz, BIZI ikurrarekin agertzen diren ikasgaiak euskaraz ematen ditu nagusiki. 2015‐16 ikasturtean 4‐5 urteko ikasleei zuzendutako ikasgaiekin hasi dira, baita zenbait musika‐tresnetakoekin ere.
BIZI ikurra daukaten jardueretan arituko diren irakasleei laguntzeko asmoz, formazio‐ikastaroa eta trebakuntza‐zerbitzua eskaini zaie.
Musika Eskolak eskainitako ikasgaiak Guztira BIZI
Taldekoak 6 2
Talde instrumentala 9 0
Musika‐tresnak 26 17
GUZTIRA 41 19
BIZI udako liburutegietan
Udako liburutegiak, Letren Terrazak. Liburutegiek uda garaian ere irakurketaz gozatzeko aukera ematen dute Letren Terrazak ekimenaren bidez. Horietan ere BIZI ikurraz adierazi nahi izan dugu euskararen presentzia.
Nahi baduzu, euskaraz Udaltzaingoan
Udaltzaingoan ere Hizkuntzen elkarBIZItza. Euskara jakin eta proiektuan inplikatu nahi duten udaltzainen uniformeetan pegatina hau jarri da, euskarazko harremana edo harreman elebiduna izan nahi duten herritarren zein udaltzainen nahia asetzeko.
2.2.‐ LAN MUNDUA
GEHI EUSKARA MERKATARITZARA egitasmoa Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan euskararen erabilera sustatzea helburu duen egitasmoarekin jarraitzen dugu. Establezimendu berrietara bisita egiten dugu euren berri daukagunean, eta zerbitzuak azaltzen dizkiegu. Aurten 125 saltokirekin jarri gara harremanetan, kasurik gehienetan denda zabaldu aurretik. Hau posible izan da Euskara Zerbitzua hasi delako aldez aurretiko jakinarazpenak jasotzen. 125 horietatik:
31 establezimendutan egin dugu aurrez aurreko bisita; horietatik 21ek egin du material‐ edo laguntza‐eskaeraren bat.
82 establezimenduk ez du interesik agertu. Egitasmo honen barruan zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen zaizkie merkatariei:
Zerbitzuak 2014 2015
Kartelak 66 112
Itzulpenak 912 809
Errotuluak 14 22
Euskarriak 42 66
GUZTIRA 1.034 1.009
Datuei erreparatuz, argi eta garbi ikusten da itzulpen eta zuzenketa zerbitzua dela egitasmo honen ardatza. Hainbat elkartek, enpresak eta komertziok bidaltzen dizkigute haien testuak euskaraz ere eskaini ahal izateko. Hala eta guztiz ere, aurreko urteetako eskaerekin alderatuz gero, eskaeren beherakada nabaritu daiteke. Baina, beherakada hori itzulpenen taldean bakarrik gertatu da, gainontzekoek guztiz kontrako eboluzioa izan baitute.
Gorakadarik aipagarriena errotuluak euskaraz ipintzeko diru‐laguntzen eskaeretan gertatu da. 2015. urtean kudeatutako eskaera kopurua 22 izan zen (abenduan egin ziren bost eskaera 2016. urtean kudeatuko dira), 17 establezimenduk egindakoak. 22 errotulu horietatik 15 euskara hutsean ipini dira eta 7 ele bietan. Guztira, Udalak 4.385,71 € eman ditu diru‐laguntzetan. Hauxe da errotuluetako diru‐laguntza hauen bilakaera:
2010 2011 2012 2013 2014 2015
Diru‐laguntzak eurotan 7.886,87€* 4.183,16€ 3.420€ 3.488€ 3.790€ 4.385,71 € * Algortako Azoka berritu zen eta errotulazio guztia euskara hutsez jarri zen
Merkealdia Aurreko taularen barruan ez da agertzen dendariei egiten zaien Merkealdia / Eskaintza berezia kartelen banaketa, ez baita izan establezimenduko arduradunek egindako eskaeren ondorioz:
Merkealdia: 531 ale
Merkealdia–Rebajas: 720 ale
Eskaintza berezia: 331 ale
Eskaintza berezia–Ofertas especiales: 502 ale
GETXonEGIN VI. pintxo lehiaketa Aurtengo edizioan 56 tabernak hartu du parte, inoizko kopururik altuena. Aurten ere, lehiaketa bi asteburutan egin dugu. Lehiaketaren beste helburu bat da hizkuntza‐paisaia euskaraz izaten laguntzea, eta edizio honetan Udalak 148 euskarri (63 kartel eta 85 txartel) egin dizkie 13 tabernari.
Helburuak dira euskara uztartzea langile eta bezeroen artean, euskara kalitate gehigarritzat hartzea, irudi gastronomikoa indartzea, eta gure udalerriko pintxo‐eskaintzari zabalkundea ematea. OSPATU ETA OROITU Inprenta eta liburu‐dendekin elkarlanean OSPATU ETA OROITU ekimenarekin jarraitzen dugu. DENDAKETAN ikastaroetatik dendari/ostalarientzako oinarrizko ikastaroetara Bi urtetan osatu ezinik ibili ondoren, ikasturte honetan 11 dendariz osatutako talde sortu da Getxoko Udal Euskaltegian; astean bi klase‐ordu egiten du taldeak.
GIDA‐BAIMENA EUSKARAZ 2015ean 56 gazte getxoztarrek egin du azterketa teorikoa euskaraz. Aurten ere, 100 euroko diru‐laguntza eman diegu azterketa euskaraz egin duten gazteei, sarien zozketa batean sartzeaz gain. Euskaraz egin duten gazteetatik, 43k eskatu du Udalaren diru‐laguntza. 17 eta 23 urte bitarteko gazteek ekimenari buruzko informazioa jaso dute etxean eta xehetasun horiek autoeskoletan eta toki publikoetan ere eskuragarri egongo dira. Ekimenarekin kolaboratzen duten autoeskolak Amezti, Arias, San Inazio, Uribe Kosta, Getxo eta aurten sartu den Manolo autoeskolak dira. Hona hemen bilakaera:
2010 2011 2012 2013 2014 2015
gazte 1 25 60 43 47 56 ga
Aurreko urteotan bezala, aurten ere institutuetan manualak eta testak erakusteaz gain, euskaraz eta Getxoko mapekin (Zamorako enpresa batekin dagoen hitzarmenari esker) erabil daitekeen simulagailua ere eraman dugu.
2.3.‐ AISIA
KUKUPRAKA Ludoteka Areetako Eskoletako plazan dago ludoteka; Euskara Zerbitzuak kudeatzen du. Zerbitzua ume gehiagori eman nahian hiru txanda antolatzen ditugu:
5 eta 6 urte bitarteko umeak astelehen, asteazken eta ostegunetan joan ahal dira, 17:00etatik 20:00etara.
7 eta 9 urte bitarteko umeak astearte eta ostegunetan joan ahal dira, 17:00etatik 20:00etara.
10 eta 11 urte bitarteko umeak larunbatetan joan ahal dira, 17:00etatik 20:00etara.
ASISTENTZIA DATUAK
Zenbat egunetan izan dute aukera
Bazkideek zenbat aldiz erabili dute zerbitzua
Bataz bestekoa eguneko
1. txanda (5‐6 urte) 106 1786 17
2. txanda (7‐9 urte) 75 1160 15
3. txanda (10‐11 urte) 34 876 13
Ludoteka, oporraldietan, bazkideek ez ezik bazkide ez direnek ere erabili dezakete; oporraldietan doakoa da.
LUDOTEKA OPORRALDIETAN
Zenbat egunetan zabalik
Zenbat aldiz erabili da zerbitzua
Eguneko erabiltzaileen bataz bestekoa
GABONETAN 9 159 18
ASTE SANTUAN 7 111 16
UDAN 48 1429 27
GUZTIRA 2014‐15 ikasturtean
279 egunetan egon da zabalik Ludoteka
5521 aldiz erabili dute umeek
Bataz beste 18 ume
GUZTIRA 2013‐14 ikasturtean
262 egunetan egon da zabalik Ludoteka
4.455 aldiz erabili dute umeek
Bataz beste 17 ume
BAPIRUKE Aisialdi ekintzak euskara hutsez antolatzen dituen BAPIRUKEri diru‐laguntza ematen jarraitzen dugu. Guztira, 497 umek hartu dute parte. Arrakastatsuena Udalekuek izaten jarraitzen dute.
Bapiruke egitasmoaren barruan antolatu diren ekintzen zerrenda:
1. Kolonia irekiak Aste Santuko oporretan. 2. Aeroespazio eskolarekin ikastaroa. 3. Udaleku irekiak. 4. Surf ikastaroa. 5. Ipuin kontalaria eta antzerkia. 6. Kolonia irekiak Gabonetako oporretan.
Udalak diru‐laguntza ematen dio Bizarra Lepoani BAPIRUKE antolatzeak dakartzan gastuetan laguntzeko; 2015eko laguntza 34.113,60 eurokoa izan da. Udalekuak Gazteria Zerbitzuak antolatzen baditu ere Euskara Zerbitzutik antolaketan laguntzen jarraitzen dugu. Udaleku hauetan hasiera‐hasieratik jarri zen hizkuntza‐irizpidea. 355 umek hartu zuen parte uztailean antolatu diren hamabostaldi bietan.
2.4.‐ KIROLA
GETXO KIROLAK‐en euskara sustatzeko plan estrategikoa 2015ean amaiera eman zaio Getxo Kirolak‐en euskara sustatzeko Plan estrategikoa idazteari. Planak datozen urteotan kirolaren esparruan jorratu beharreko ildoak zehazten ditu, lehentasuna haur eta gazteei zuzendutako kirol jardueretan jarrita dago. Entrenatzaile euskaldunentzako diru‐laguntza deialdia 2015ean ere GETXO KIROLAK‐ek argitaratzen duen diru‐laguntzen deialdiaren barruan sartuta joan da ildo bat gehiago lez. Hauxe da 2015eko deialdiaren balantzea:
Getxoko 10 kirol‐elkartek jasoko dute diru‐laguntza Guztira 53 kirol‐entrenatzailek eta begiralek betetzen dituzte deialdiak jasotzen dituen
baldintzak eta horien jardunagatik jasoko dute euren elkarteek diru‐laguntza. Guztira, 16.000 euro banatu ditu Getxo Kirola‐ek elkarteetan.
GEHITU KIROLA
Getxoko Udalak hitzarmenak izenpetu zituen hainbat kirol‐ elkarterekin euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Hitzarmenen osagarri, Udalak Bizarra Lepoan Euskara Elkartea laguntzen du diruz (32.126,40€ Gehitu Kirola eta Gehitu Kultura egitasmo bietarako), hitzarmen horiek dinamizatu eta jarraipen‐lana egin dezan.
Hauxe da dinamizazio horren barruan egindakoaren laburpena:
Gehitu Kirola osatzen duten elkarteekin 100 bilera inguru.
Elkarte guztiekin bildu, elkartearen egoera ezagutu eta motibazioan eta sentsibilizazioan sakondu. Entrenatzaileak motibatu saio praktikoen bidez, euskaraz egin dezaten.
Euskara planak kirol elkarteetan (saskibaloi taldea eta errugbi taldea).
Motibaziotik erabilerarako erronka: 3 elkartetan, astebetez, 6‐8 urte bitarteko umeekin euskaraz egiteko erronka (eskubaloi taldea, Arenas futbol taldea eta igeriketa taldea).
Formazio saioak Getxo Saskibaloi taldean. Gehitu Kirola egitasmoaren barruan, Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak euskara plan bat landu du Getxoko Saskibaloi taldearekin elkarlanean; plan horren barruan, batetik,
mahai ingurua antolatu zuten Nerea Nanclares (Portugaleteko entrenatzailea), Jokin Kamiruaga (Bizkaiko mini mutilen selekzioko entrenatzailea) eta Hodei Lopez Arkauterekin (Gasteizko entrenatzailea).Ana Ramos ETBko aurkezlea izan zen moderatzailea. 20 entrenatzailek hartu zuen parte. Bestetik, saio praktikoa ere antolatu zuten arestian aipatutako 3 entrenatzaileekin eta nola ez, Getxo Saskiko entrenatzaile eta jokalariekin. Egitasmoaren barruan elkarteei zerbitzuak eskaintzen jarraitu dugu: itzulpenak, aurkezle euskaldunak, euskara ikasteko diru‐laguntzak eta aholkularitza‐zerbitzua. PASA BALOIA EUSKARARI PASA BALOIA EUSKARARI izeneko proiektuaren helburua da euskararen erabilera sustatzea, futbolean ari diren 8 eta 18 urte bitarteko ume eta gazte getxotarren artean. KIMET SPORT enpresarekin elkarlanean futboleko kategoria guztietako entrenamenduak prestatzen jarraitu dugu 2015ean. Entrenatzaileek ikusi eta erabili ahal izango dute KIMET PLANNING izeneko software informatikoaren barruan dagoen metodologiaren, planifikazioaren eta entrenamendu fitxa guztien euskarazko bertsioa; eta horretarako, Getxo Kirolak‐ek emandako erabiltzaile‐kodea eta pasahitza izango dute. Formazio‐saioak Formazio‐saioak eskaini dizkiegu entrenatzaileei; saio hauen bidez, entrenatzaileei tresnak eman nahi dizkiegu taldeetan euskararen erabilera sustatu dezaten. Formazio‐saio bi eskaini dizkiegu futbol entrenatzaileei; saio hauen bidez, formazio teknikoa eskaini nahi diegu baina euskaraz. Guztira, 26 futbol entrenatzaile egon ziren formazio saioetan. Bertan Gari Fullaondok (Kimet Sport enpresakoa) eta Joseba Etxebarriak (Athletic‐eko entrenatzailea) hartu zuten parte.
3.‐ EUSKARAREN ELIKADURA
3.1.‐ KULTURGINTZA CORPUSA eta GETXOKO EUSKARA Toponimia‐ibilbideak Toponimia‐ibilbideekin jarraitu dugu Bizarra Lepoan Euskara Elkartearen laguntzarekin; maiatzean eta ekainean eskaini ditugu ikastetxeetako ume eta gazteentzat, euskaltegietan ari diren ikasleentzat eta interesa duen edozein herritarrentzat. Guztira, 768 pertsonak hartu du parte: Ikastetxeetako ikasleak: 644 Euskaltegietako ikasleak: 99 Bapiruke‐ko umeak: 25
Toponimia‐ibilbideetan oinarritutako bideoak Toponimia‐ibilbideetan oinarrituta Getxoko Udalak bi bideo labur egin zituen. Helburua da Getxoko herri ondarearen transmisioa modu ludiko baten egitea eta horretarako, ibilbide bi aztertu dituzten bideoak sortu dira. Bi bideo hauek Udalaren web orrian jarri ditugu ikusgai. Oso balorazio ona jaso dute eta getxotarren gustukoak izan direla esan behar dugu.
ZER IKUSI HA IKASI! materialaren berrerabilera 2010ean sortu zen ZER IKUSI HA IKASI! izeneko materiala. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako material osagarria da eta bere helburua da Getxoko eta Uribe Kostako ondare kulturalaren transmisioa sustatzea. 2015ean lan egin dugu ikastetxe eta gurasoen elkarteekin material honi zabalkundea emateko. Transhumantzia Urriaren 12an heldu zen Algortara 250 buru inguruko artaldea, Gipuzkoako Zegamatik urriaren 8an atera eta lau eguneko ibilbidea bete ondoren, Mikel Etxezarreta artzainak gidatuta, Euskal Herrian, eta konkretuki, gure eskualdean 80ko hamarkadara arte iraun zuen transhumantzia gogoratuz. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, jende asko bildu zen artaldearen etorrera ikusteko. Mikel Etxezarreta artzaina harrituta agertu zen publikoaren harrera handiarekin. Akabuko Martxe dokumentalaren asmoa da berreskuratzea belaunaldiz belaunaldi Urbia inguruko artzainak gurera etortzen ikusi dituen memoria.
Euskal Kulturaren Jardunaldiak Getxoko Udalak badaramatza urte batzuk Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatzen eta horrela, aurtengoak hamazazpigarrena bete du. Aixerrota Institutuko ikasleek gidatutako eta Musika Eskolako Bandak eta Kimetz abesbatzak zuzenean jotako eta kantatutako flashmob berritzailea ikusi ahal izan genuen. Kontzertuaren amaieran Bizarra Lepoan euskara elkarteak Euskarak 365 egun leloa kandelaz bete zuen. Aipatutakoez gain, euskaltegietako ikasleentzat antolatutako Trikikantu gosaria, Ludotekako umeentzako txotxongilo‐saioa, Gaztelekuak antolatutako ekintzak edo Getxoko ikastetxeetan burututakoak, besteak beste. GEHITU KULTURA Getxoko Udalak hitzarmenak izenpetu zituen hainbat kultur elkarterekin euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Hitzarmenen osagarri, Udalak Bizarra Lepoan Elkartea laguntzen du diruz (32.126,40€ Gehitu Kirola eta Gehitu Kultura egitasmo bietarako), hitzarmen horiek dinamizatu eta jarraipen‐lana egin dezan. Hauxe da dinamizazio horren barruan egindakoaren laburpena:
Ekintzak euskaraz egitera urte osoan zehar animatu ditugu.
Euskara planak aisialdi‐elkarteetan. Haur eta gazteekin lan egiten duten elkarteetan euskara planak garatzen aritu gara ikasturte honetan. Hiru elkartek hartu dute parte lan honetan.
Jai‐batzordeei euskarazko eskaintza handitzeko baliabideak eskaini dizkiegu eta jaiak hurbildu ahala, beharrizanen inguruan hitz egin dugu, baita jaietako hizkuntza paisaiaz ere: kartela euskaraz, seinalizazioa euskaraz…
Gainontzeko elkarteekin bi bilera egin ditugu, urtearen hasieran eta amaieran: jarraipen‐lana egin dugu.
Begirale‐ikastaroa: gero eta zailagoa da Getxon taldea sortzea; hori dela eta guregana hurbildu diren gazteak Bilboko taldeetara bideratu ditugu.
GEHITU KULTURA egitasmoaren barruan elkarteei zerbitzuak eskaintzen jarraitu dugu: itzulpenak, aurkezle euskaldunak, euskara ikasteko diru‐laguntzak…
Euskal kultura sustatzeko diru‐laguntzen deialdia
OLENTZERO: batzordeek antolatutako ekintzak diruz laguntzeko 16.360 euro bideratu ditu Udalak. Ekintzei zabalkundea ematea ere Udalaren lana izan da.
KORRIKA: martxoaren 24an pasa zen Korrikaren 19. edizioa Getxotik. Udalak 4.800 euroko diru‐laguntza eman zuen ekintza osagarriak antolatzeko helburuarekin.
SAN JOAN: EGIZUri ere diru‐laguntza ematen zaio (1.000 euro) Umeen San Joan sua jaiaren antolaketan laguntzeko.
Bertsolaritza
Zorionak Fredi! Fredi Paia getxoztarra da Bizkaiko Bertsolarien txapeldun berria. Arkaitz Estiballesen erreinualdiari amaiera eman zion Fredi Paiak eta berak “josi” zuen burura txapela milaka zalek bero‐bero izan zuten Bilbao Arenan. Otsailaren 23a izan zen Frediri Getxon zorionak emateko eguna: goizean, Getxoko Udalak harrera ofiziala egin zion Areto Nagusian; eta arratsaldean, ALBEren laguntzarekin, zorionak, pasadizoak eta nola ez bertsoak izan genituen ekitaldi xume baina kuttun batean.
Algortako Bertsolari Eskola Ekitaldi jendetsuak dira ALBEk bertsolaritza sustatzeko antolatzen dituenak, are gehiago aurten, kontuan hartuta ekitaldietan murgilduta egon direla eskolaren 35. urteurrena ospatzeko. ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLAk egin duen lana aintzat hartzeko modukoa da, bai bertsolaritza sustatzen, bai euskara bultzatzen. Udalak 2015ean ere diru‐laguntza eman dio ALBEri, bere egitaraua garatzeak dakartzan gastuetan laguntzeko, guztira, 33.600 euroko laguntza.
Hauxe da 2015ean ALBEk lortu duen bertso‐uzta:
‐ Abra Saria ‐ Afari tematikoa ‐ Balkoitik Balkoira ‐ Bertso Saio Mundiala ‐ Bertsoz jairik jai (Algortako, Romoko eta Portu Zaharreko jaiak) ‐ Hitzaren dantza‐ Balendin Enbeita ‐ Eskolatik Plazara ‐ Albe gala
GUZTIRA: 6.550 lagun
EUSKARA SARIA
Josu Esnaolak eta Afredo Lopez de Gereñuk, Bertxok, jaso zuten seigarren Argia Ereiten Euskara Saria, Imanol Landa Getxoko alkatearen eskutik, beren euskararekiko konpromisoagatik eta, bereziki, duela 19 urte Berbalaguna ekimena udalerrian martxan jartzeagatik. Biek jaso zuten saria pozik, hunkituta eta eskerrak eman zizkieten hasieratik eta denboran zehar proiektuarekin kolaboratu duten pertsona guztiei.
Lehenengo bi edizioetako saridunek, Laura Lapeyrak eta Bittor Egurrolak, aurkeztu zuten saria emateko ekitaldia, 150 bat lagunen aurrean. Laura eta Bittorrez gain, San Nikolas Ikastola, Nahikari Ayo eta Gobela Ikastola izan dira saridunak orain arteko edizioetan.
3.2.‐ KOMUNIKABIDEAK eta 3.3.‐ TEKNOLOGIA BERRIAK
HIRUKA 2015. urtea HIRUKA egitasmoaren jaiotzaren urtea izan da. HIRUKA izeneko proiektu komunikatibo berria abiatzeko bat egin zuten UK aldizkariak eta UKberri.net web guneak. HIRUKA komunikazio‐taldeak etorkizunean hiru arlo jorratzeko borondatea dauka: astekaria paperean, agerkaria digitalean eta irratia. 2015ean lehenengo biak jarri dituzte martxan. Bi zertzelada egitasmo honek aurten egin duen lanari buruz: HIRUKA astekaria:
• 43 zenbaki. • Zenbakiko 8.000 ale. Horietatik Getxon, 2.460 ale. • 24 orrialde aleko.
HIRUKA agerkari digitala: • 1.794 artikulu. • 60 bideo eta 46 argazki galeria.
Komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzea helburu duen diru‐laguntza deialdiaren bidez Getxoko Udalak 51.681 euroko diru‐laguntza eman zion HIRUKAri bere egitasmoa aurrera eramateak dakartzan gastuetan laguntzeko.