ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate...

16
ERRONKA 28. orrialdea Denboraren joana Elkarrekin bizi gara 1 16 Askotariko adimenak

Transcript of ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate...

Page 1: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

ERRONKA 28. orrialdea

Denboraren joana

Elkarrekin bizi gara1

16Askotariko adimenak

Page 2: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

EDUKIAK

ELKARREKIN BIZI GARA

OhiturakTradizioak

Familian Eskolan Komunitatean

Gozatu bideoaz, eta begiratu arretaz pertsonek zer lor dezaketen antolatuz eta elkarlanean arituz. Hitz egin ingurukoekin partekatzen ditugun ohitura eta tradizioen garrantziaz.

Hitz egin, halaber, gizakiok besteekin batera bizitzeko dugun beharraz.

HASTEKO

17

www.youtube.com/watch?v=K1HWyUIZ5kk

partekatzen ditugu

Page 3: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

FAMILIAN ELKARREKIN BIZI GARAHurbileneko bizikideak gure familiako kideak dira.

Nork osatzen dugu familia?Gure familiako kiderik hurbilekoenak gura soak, neba-arrebak eta aitona-amonak dira. Familiako kide dira osaba-izebak eta lehengusu-lehengusinak ere. Osaba-izebak gurasoen neba-arrebak dira. Lehengusu-lehengusinak osaba-izeben seme-alabak dira.Familia bateko kideen arteko loturari ahai detasun deritzo, eta zuhaitz genea-logiko baten bidez irudika daiteke. Be-giratu Marina Sarasua Maizen zuhaitz genealogikoari:

Osaba-izebak eta lehengusu-lehengusinak

Gurasoak eta seme-alabak Aitona-amonak

18

Rafael Sarasua (Aitaldeko aitona)

Jon Sarasua Unanue (Aita)

Ines Unanue (Aitaldeko amona)

Helena Maiz Lete (Ama)

Monika Lete (Amaldeko amona)

Susana Maiz Lete (Izeba)

Jurgi Maiz (Amaldeko aitona)

Alberto Imaz Altuna (Osaba)

Bittor Imaz Maiz (Lehengusua)

Marina Sarasua Maiz

Diego Sarasua Maiz (Neba)

Page 4: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

Hurbileneko bizikideak gure familiako kideak dira. Familian bizikidetza ona izan dadin, funtsezkoa da antolatzea eta ingurukoak errespetatzea.

1. Deskribatu zure familia. Besteak beste, honako hauek azaldu deskribapenean: a. Nork osatzen duen. b. Zer ematen dizuten. c. Zuk zer eman diezaiekezun.

2. Azaldu nola banatzen dituzuen etxeko lanak etxekoen artean.

3. Egin familietan bizikidetzan sortu ohi diren arazoen zerrenda bat, eta idatzi, alboan, arazo horietako bakoitza nola konponduko zenukeen. Adibidez:

1

19

Zer ematen digu familiak?Gure oinarrizko beharrak betetzen ditu familiak: janaria, bizitokia, osasuna, jantziak… Maitasuna, konfiantza eta segurtasuna ematen dizkigu familiak. Hezi egiten gaitu eta balioak transmititzen dizkigu. Gure familiaren babesean, ingurukoekin harremanak izaten eta gizartean bizitzen ikasten dugu.

Zer da familian elkarrekin bizitzea?Antolatzea eta familia osatzen dugun kide guztiak errespetatzea.

Arazoa Honela konponduko nuke

Anaia gazteak ez ditu jaso jostailuak. Harekin hitz egingo nuke, dena txukun izatearen garrantzia ikusarazteko, eta jasotzen lagunduko nioke.

Etxeko lanak banatzen ditugu.

Ingurukoekin hitz egiten dugu, arretaz entzunez eta

gure iri tzia emanez.

Ingurukoei laguntzen diegu, eta zaindu egiten ditugu behar dutenean.

Page 5: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

Eskolako funtzio na mendua zuzentzen eta antolatzen du.

Idazkaritzako lanak, garbike­tak, sukaldeko lanak eta man­tentze­ lanak egiten dituzte.

ESKOLAN ELKARREKIN BIZI GARA

20

Zer ematen digu eskolak?Eskolan, ezagutzak geureganatzen ditugu, eta kultura jantziagoa izatea lortzen dugu. Ahaleginak zer garrantzi duen ikasten dugu, eta lan-ohiturak hartzen ditugu. Geure kabuz moldatzen ikasten dugu. Ingurukoekin harremana izaten ikasten dugu, eta adiskidetasun-loturak sortzen ditugu.

Eskolan, hezkuntza-komunitateko gainerako kideekin bizi gara.

Nork osatzen dugu hezkuntza-komunitatea?Eskolak ondo funtziona dezan egin beharreko lanen ardura duten pertsonek osatzen dute hezkuntza-komunitatea:

Ikasi egiten dute, eta gelako lanak egiten dituzte: materiala bana­tu, mahaiak txu­ kundu, arbela gar bitu…

S e m e ­ a l a b e n hezi ketan lagun­tzen dute, eta es­kolako bizi tzan parte hartzen dute, hainbat jardueraren bi­dez eta Guraso Elkartea osatuz.

Antolatu egiten dira ikasleek ikas deza­ten. Erabakiak hartzen dituzte hezkuntza hobetzeko, ordutegiak zehazteko, egute­giak prestatzeko, jarduerak egiteko…

Ikasleak

Zuzendaria

Irakasleak

Ikasleen gurasoak

Administrazioko eta zerbi tzuetako langileak

Page 6: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

Ezagutzak geureganatzeaz gain, ahaleginak zer garrantzi duen ikasten dugu eskolan, lan-ohiturak hartzen ditugu, eta geure kabuz moldatzen eta ingurukoekin harremana izaten ikasten dugu.

4. Datorren ikasturtean, lagun batzuen alaba zure ikastetxera joango da, eta ikastetxean nola antola-tzen zareten jakin nahi dute. Idatzi beharrezko informazioa taula batean.

5. Egin ikasturte honetan eskolan ikasi nahi dituzunen zerrenda bat. Horretarako, kontuan hartu hala ikasketak eta jakintzak, nola ikaskideekiko harremana eta gauzak zeure kabuz egiteko gaitasuna.

1

21

Zer da eskolan elkarrekin bizitzea? Nola antolatzen gara?Eskolan elkarrekin ondo konpontzeko, antolatu egin behar dugu:

Ikasgelan JolastokianHonela antolatzen gara … …

Ikaskideekin ditugun gatazkak hitz eginez konpontzen ditugu.

Liburuak eta eskola­materiala garbi eta txukun izaten ditugu,

errazago erabiltzeko.

Jolastokian, jolas­arauak bete tzen ditugu, denok

ondo pasatzeko eta gatazkak saihesteko.

Hizketan ari denean, moztu gabe arretaz entzuten diogu irakasleari, eta hitza eskatzen dugu parte hartzeko.

Hezkuntza­komunitateko kide guztiak

errespetatzen ditugu.

Page 7: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

KOMUNITATEAN ELKARREKIN BIZI GARA

22

Etxea eta eskola ez dira bizikidetza-gune baka-rrak. Komunitate handiago bateko kide gara guztiok: bizi garen herria edo hiria.

Nork osatzen du gure komunitatea?• Ezagutzen ditugun edo maiz ikusten ditugun

per tsonek osatzen dute gure komunitatea. Eskaileretako, kaleko eta auzoko bizilagunak dira, besteak beste.

• Ezagutzen ez ditugun arren gure kale, parke, udale rriko autobus, liburutegi… berean ibiltzen diren per tsonak ere gure komunitateko kideak dira.

Zer ematen digu komunitateak?

Zerbitzuak ematen dizkigu, hala nola osasun-arlokoak, dendak, herri barruko autobusa, zabor-bilketa…

Aisialdirako jarduerak eta lekuak ere eskaintzen dizkigu: zinema-aretoak, parkeak, kirol-instalazioak…

Familia eta eskola baino talde handi-ago bateko kide izaten eta ezeza-gunekin bizitzen irakasten digu.

Page 8: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

Komunitatean, talde handi bateko kide izaten eta bizilagunekin eta ezezagunekin bizitzen ikasten dugu.

6. Idatzi zure bizilagunekin eta zure komunitateko beste kide batzuekin partekatzen dituzun bost gune edo jardueraren izenak.

7. Jarri launakako taldetan, eta eman irtenbideak bizilagunen arteko bizikidetza-arazo honi:

1

23

Zer da komunitatean elkarrekin bizitzea?Komunitateko kide guztiak errespetatzea eta antolatzea da gure komunitatean elkarrekin bi-zitzea, bizitza atseginagoa izan dadin. Ikusi zer erraza den:

Ingurukoak errespetuz eta adeitasunez tratatzen

ditugu.

Komunitateko gainerako kideei traba egiten dieten

zaratak eta jarduerak saihesten ditugu.

Guztion inguruak garbi edukitzen laguntzen dugu.

Emakume bat kexu da bizilagunak —nerabe bat— musika oso ozen jartzen duelako gauez. Mutilak esaten du musikak kontzentratzen laguntzen diola ikasteko eta, gainera, bere etxean nahi duena egin dezakeela. Emakumeak dagoeneko hitz egin du gaztearen gurasoekin, baina alferrik izan da.

a) Arretaz entzun ingurukoei, moztu gabe.

b) Adierazi zuen ideiak ordenatuta.

c) Errespetatu gainerakoen iritziak, zuenak desberdinak izan arren.

Hitz egiteko orduan, gogoratu:

Page 9: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

Jende gehienak nekazaritzan lan egiten zuen. Egunsentiak eta ilunabarrak ezartzen zuten laneko ordutegia.

Gizonezkoek jantzi ilunak eta txapela janzten zituzten. Emakumezkoek, gona edo soineko luzeak.

Modu oso zeremoniatsuan egiten zioten agur elkarri.

Elikaduraren oinarria bertako produktuak eta hurbilekoak ziren.

Jendeak den bora libre gu txi zuen, eta dibertsio gu txiago zegoen.

OHITURAK PARTEKATZEN DITUGU

24

8. Azaldu zure komunitateko zenbait ohitura. Adibidez: zer plater tipiko jan ohi diren, urte-betetzeak nola ospatzen diren, lorategi eta balkoietan zer landare jartzen diren...

9. Ikertu nola aldatzen diren ohiturak denborarekin: lanean, jantzietan, gizarte-harremanetan, elikaduran… Zure familiako kide zaharragoei galdetu diezaiekezu.

Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian... Komunitate bakoitzak bere ohiturak ditu, eta aldatu egiten dira denborak aurrera egin ahala. Ikusi lehen zer ohitura genituen eta oraingoak nolakoak diren:

Lehen

Gure gizartean, lana oso garrantzitsua da.

Lanean, ordutegi bat betetzen dugu, ardura­ tsuak gara, eta gainera­koentzat probetxugarri izaten saiatzen gara.

Nola lan egiten dugun

Ingurukoekiko harrema­nean, janzteko modua, elkar agurtzekoa, mai­tasuna agertzekoa, eli­katzekoa eta beste hain­bat partekatzen ditugu.

Harremanak nola izaten ditugun

Dibertitzeko eta aisial­dia antolatzeko modua partekatzea ere bada bizikidetza.

Aisialdian zer egiten dugun

Page 10: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

Ohiturak dira komunitate bateko kideek normalean gauzak egiteko (lan egiteko, harremanak izateko, dibertitzeko eta abar) dituzten ohiko mo du ak.Komunitate bakoitzak bere ohiturak ditu, eta aldatu egiten dira denborak aurrera egin ahala.

10. Yayi Afrikako herrialde bateko mutiko bat da, Beningoa. Irakurri arretaz:

a. Izan du arazorik Yayik bertakotzeko? Izan badu, gainditu du? Nola? b. Aipatu Beningo eta gure inguruko ohituren arteko desberdintasunen bat. Desberdintasun horiek

ezinezko egiten dute bizikidetza? Arrazoitu zure erantzuna.

1

25

Gaur egun, jende gehienak hiriko bulego, saltoki eta fabriketan egiten du lan. Gure lan­ordutegia, gehienez, 8 ordukoa izaten da.

Orain, arropa erosoagoa erabiltzen dugu, eta agurrak xumeagoak dira: eskua edo besoa erabiltzen dugu, edo musu bat eman.

Gaur egungo elikadura askotarikoagoa da; leku askotatik iristen zaizkigun produktuak jaten ditugu.

Aisialdia lana bezain garrantzitsua da guretzat, eta modu asko ditugu ondo pasatzeko.

Gustuko dut Euskadi, baina ez nintzen erraz bertakotu, ez bainekien euskaraz. Irakasle baten laguntzaz, laster hasi nintzen euskaraz ulertzen. Oso ona naiz futbolean, eta horrek lagundu zidan eskolan eta auzoan lagunak egiten. Euskadi eta Benin oso desberdinak dira. Han, esate baterako, gazela-haragia jaten dugu, eta palma-olioa erabiltzen dugu sukaldean. Baina desberdintasun horiek ez didate eragotzi egokitzea. Jende ireki asko aurkitu dut, eta errespetuz tratatu naute beti.

Orain

Page 11: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

JAIAK ETA TRADIZIOAK

26

Komunitate guztiek ospatzen dituzte beren jai tra-dizionalak. Urtaro­aldaketekin, mahats­bilketarekin, uzta­bilketarekin edo antzinako ganadu­azokekin lotutako ospakizunak izaten dira.Komunitateko jairik garrantzitsuenak zaindariaren jaiak dira. Urtean behin ospatzen dira, herriko edo hiriko zaindari santuaren egunean.

Ikaskideekin ospatzen ditugu zenbait jai tradizional; inauteriak, adibidez.Udaberrian, Liburuaren Eguna izaten dugu, irakurtzea zer garrantzitsua den gogoratzeko.Eskola­urtea amaitzen denean, hezkuntza­komunitateko kideek ikasturte­amaierako jaia ospatzen dute.

Senitartekoekin ospatzen ditugu ezkontzak, familiako kide berri baten jaiotza eta beste gertaera garrantzitsu batzuk.Urtebetetze­egunean senitartekoak zo­riontzeko eta opariak egiteko tradizioa partekatzen dugu.Familiarekin ospatzen ditugu jai tradizional ba tzuk; Gabonak, esaterako. Gabonetan elkarri opariak egiteko ohitura ere badugu.

Komunitatean

Familian

Ohitura batzuk ez dira aldatzen, denborak aurrera egin arren, eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira; hala, tradizio bihurtzen dira.Tradizio asko familian, eskolan eta komunitatean ospatzen ditugun jaiei lotuta daude.

Eskolan

Page 12: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

11. Bilatu bizi zaren tokiko eta beste toki batzuetako tradizioei buruzko informazioa, eta bete hau bezalako taula bat, horma-irudi bat egiteko.

1

27

Tradizio berriakBeste leku batzuetatik etortzen diren pertsonek gurekin partekatzen dituzte beren tradizioak: jaiak, musika, dantzak, gastronomia… Gainera, beste herrialde eta kultura batzuetako tradizioak imitatzen ditugu:

Pizza

Sushia

Halloween jaiaAfrikako perkusioa

Belaunaldiz belaunaldi igaroz denboran irauten duten ohiturak dira tradizioak.

Gainerakoen ohiturak eta tradizioak eza­gutzeak eta errespetatzeak aberastu egiten du gure komunitateko bizikidetza.

Bizarzuri

Jantzi tipikoak Jaiak Gastronomia BestelakoakZeure herriko tradizioak … … … …

Beste toki batzuetako tradizioak … … … …

Page 13: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

BERRIKUSI IKASITAKOA

28

Elkarrekin bizi gara

Familian

Zein?

Zer?

Nola?

eta?

Zein?

Zer?

Nola?

Eskolan

Zein?

Zer?

Nola?

Ohiturak Zer dira?

Tradizioak Zer dira?

• Lehen… • Orain…

• Familian • Eskolan

Eta?

kideak

antolatzen da antolatzen da antolatzen da

ematen digu

kideak

ematen digu

kideak

ematen digu

partekatzen ditugu

12. Konparatu eskema hau 17. orrialdekoarekin. Kopiatu zure koadernoan, eta osatu falta den informazioa.

Page 14: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

BAIETZ ERRONKA GAINDITU!

Denboraren joanaHeldu berriz 9. jardueran bildutako informazioari, abiapuntu gisa erabiliko baitugu honetan.• Osatu lau lantalde, eta aukeratu taulan landutako ezaugarrietako bat.

• Talde bakoitzak bere ezaugarriari buruz tauletan jasota dagoen informazioa bilduko du, eta daturik interesgarrienak hautatuko ditu.

Datu horiekin, idatzi idazlan bat garrantzitsuena azaltzeko. Gehienez ere, orrialde batekoa izango da idazlana.

• Talde bakoitzak kolore bateko horma­irudi bat egingo du; bere lana han itsatsiko du, eta Inter­neteko bilatzaile batean aurkitutako irudiz hornitu.

Nahi izanez gero, denboraren joana ikusteko balio duten gauza zaharrak uzteko eskatu se­nitartekoei: postalak eta argazkiak; jostailuak; laneko erremintak edo sukaldeko tresnak; irrati edo transistoreak; arropa; eta abar.

• Horma­irudiak eta bildutako gauza zaharrak hartu, eta erakusketa bat antolatu ikasgelan. Ondoren, gonbidatu hezkuntza­komunitateko kide guztiak erakusketara.

• Talde bakoitzeko kideek txandak egin ditzakete erakusketako gidari­lanak egiteko.

Ataz

a in

tegr

atua

29

Lana JantziakGizarte­harremanakElikadura

Page 15: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

AMAITZEKOG

aitasunak

30

IZENA POSTUA ZEREGINA ZER GERTATZEN DA EZ DAGOENEAN?

Endika Atezaina 1. Eskola zabaltzea eta ixtea.

2. .....

1. Ezin da zabaldu eta itxi eskola. Beste norbaitek hartu behar du ardura hori.

2. ....

.......... .......... .......... ..........

PRAKTIKAN JARRI 1. Egin zeure familiaren zuhaitz genealogikoa, argibideei jarraituz:

• Adierazi gizonezkoak lauki baten bidez, eta emakumezkoak, zirku-lu baten bidez.

• Nahi izanez gero, se-nitartekoen argazki txi-kiak erabili, haiek ma-rrazten ibili gabe.

•Idatzi bakoitzaren izen-deiturak eta zuk haietako bakoitzarekin duzun ahaidetasuna.

2. Irakurri testu hau.

—Kopiatu eta bete honelako taula bat zure koadernoan:

Rafael Sarasua (Aitaldeko aitona)

............................................

Ines Unanue (Aitaldeko amona)

............................................

Maiderrek, egunero bezala, goizeko zortzi-zortzietan zabaltzen du eskola. Mirenek, zazpietan, erratza hartu, eta azken garbitua ematen dio jolastokiari. Zuriñek, zazpi eta erdietan, orde-nagailua pizten du, mezuak irakurtzen ditu eta haien berri ematen dio Aitorri, zeinak eskola zuzentzen baduen nahiko lan. Zortzietatik aurrera, Unai, Jose Mari, Ainhoa eta beste ailegatzen dira, eta bakoitza bere ikasgelara joaten da. Ni bederatziak laurden gutxitan iristen naiz, Ikerrekin batera sarritan. Anek ekartzen du Iker, automobilean, eskolatik urruti bizi da eta.

Page 16: ERRONKA - Edebe€¦ · Elkarrekin bizi garenok ohiturak partekatzen ditugu; hots, komunitate bereko kideok modu berean egiten ditugu gauzak lanean, harremananetan, aisialdian...

Gaitasunak

HAUSNARTUPentsatu unitatean landutako gaiez, eta erantzun galdera hauei esaldi batekin:

— Zer eman dizute besteek unitate honetan?

— Zer eman diezu zuk besteei? Non igartzen da zure ekarpena taldeka egiten dituzuen lane­tan?

Eskolako egunerokoa

31

3. Konparatu irudiak, eta azaldu zeregin berak nola betetzen ziren lehen eta nola betetzen diren orain.

4. Kopiatu eta bete taula bat honako jai eta tradizio hauekin:

EKINIrakaslea gai berriren bat esplikatzen ari zaizue, baina ez diozu ulertzen. Zer egingo zenuke?Azaldu pentsatu duzun aukera bakoi- tzaren abantailak eta desabantailak.

urtemuga ­ Halloween ­ ikasturte­amaiera ­ Eguberria ­ inauteriak ­ herriko jaia

JAIA JATORRIA ZERTAN DATZAN NOLA OSPATZEN DUDAN… … … …