Hizkuntzaren presioa aldez aldatzera goaz · duen munduko herritar zozoenak ere lotuko du Euskal...

4
TERMOMETROA | ESTITXU EIZAGIRRE / AXIER LOPEZ / LANDER ARBELAITZ | Argazkiak: Dani Blanco Hizkuntzaren presioa aldez aldatzera goaz Herritarron eta erakunde guztion ardura da bermatzea herritar bakoitzak euskara hautatzeko duen eskubidea. Korrika bezalaxe, euskararen erronka kolektiboa baita: norbanakoak 10 egun eta 11 gauez 2.300 kilometroko ibilbidea egiteak ez du Korrika egiten; milaka herritarrek elkarlanean ibilbidea osatzeak, horrek egiten du Korrika. Euskararen erronka kolektiboa da, eta euskaldunok posizioak galtzen ari gara kolektiboki, Iruñeko Udalak Korrika erdigunetik egotzi duenean bezala, prozesioari bide emanaz. Ardura norbanakoaren gain jartzeari utzi eta kolektiboki hizkuntza inperialismoaren kontra egiteko garaia da. KORRIKA19

Transcript of Hizkuntzaren presioa aldez aldatzera goaz · duen munduko herritar zozoenak ere lotuko du Euskal...

Page 1: Hizkuntzaren presioa aldez aldatzera goaz · duen munduko herritar zozoenak ere lotuko du Euskal Herriaren independentzia nahia berezko hiz-kuntza edukitzearekin. Gehienei berezko

TERMOMETROA

| ESTITXU EIZAGIRRE / AXIER LOPEZ / LANDER ARBELAITZ |

Argazkiak: Dani Blanco

Hizkuntzaren presioaaldez aldatzera goaz

Herritarron eta erakunde guztion ardura da bermatzea herritar bakoitzak euskara hautatzekoduen eskubidea. Korrika bezalaxe, euskararen erronka kolektiboa baita: norbanakoak 10

egun eta 11 gauez 2.300 kilometroko ibilbidea egiteak ez du Korrika egiten; milakaherritarrek elkarlanean ibilbidea osatzeak, horrek egiten du Korrika. Euskararen erronkakolektiboa da, eta euskaldunok posizioak galtzen ari gara kolektiboki, Iruñeko Udalak

Korrika erdigunetik egotzi duenean bezala, prozesioari bide emanaz. Ardura norbanakoarengain jartzeari utzi eta kolektiboki hizkuntza inperialismoaren kontra egiteko garaia da.

KORRIKA19

Page 2: Hizkuntzaren presioa aldez aldatzera goaz · duen munduko herritar zozoenak ere lotuko du Euskal Herriaren independentzia nahia berezko hiz-kuntza edukitzearekin. Gehienei berezko

44 � 2015EKO MARTXOAREN 29A

1996AN UNESCOren oniritziare-kin onartutako Hizkuntz eskubi-deen adierazpen unibertsalak dioedozein herrik duela eskubideaadierazteko eta garatzeko bere kul-tura, hizkuntza eta bere antolaketaarauak. Honenbestez, euskara gizaeskubide kontua da, eta giza esku-bideak kolektiboki irabazten dira,ez norbanakoka. Euskararen alde-ko mezu gehienak oinarritu ditugueuskaldun norbanakoengan: “Hiz-kuntza bat galtzen da euskarazdakizun horrek ez baduzu egiten”,“zuk beti egin lehen hitza euska-raz”, “zu ahaldundu”... Indibidua-lismoak elikatutako “zu”, “zu” eta“zu” hori ari zaigu etengabe, esangabe esaten “ez baduzu egiten nahiez duzulako da”, “librea zara nahiduzuna egiteko”, “denok duguahalmena denerako”...

Norbanakoaren ardurari osokieutsi arren, eta nahiz eta jakin eus-kaldunok garela gakoa, euskararenardura eta erronka kolektiboak dira.Norbanakoaren aukera erabat bal-dintzatzen du gizarte osoko klimak.Hizkuntza bat ez baitu sortzenbatek norberarentzat, kolektibobaterako eta kolektiboan sortzen etagaratzen da beti.

Marketin adituek “zuk egin eus-karaz” esaten digute “hartu bizikle-ta” esaten den alaitasunez. Gomen-dio horiek egitea beharrezkoa da,baina ez da aski. Errepidea, bide-seinaleak, gidarien kultura txirringa-ri egokituta daude? Txirringa edoeuskara hartzea gure herrian espe-rientzia atsegina da edo zartako bathartzeko posizioan jartzea?

Guk ez genuen euskararen hizkunzidioa hautatuEz dezagun herritarren artean girotxarrik jarri, ez gogorarazi 40 urtezdebekatua izan dela hegoaldean eus-kara. Gutxiago sufrituko dugu, eza-batu burutik euskara debekatua,pertsegitua eta zigortua izan zenekoiruditegia hori guztia: ez dezaguneuskara Eusko Jaurlaritzaren bikti-men zerrendan jarri, ez dadila esko-letan euskararen historia gordinairakatsi, ez dadila curriculumetansartu Autopsiarako frogak (Koldo Iza-girre), Euskararen kate hautsiak(Dabid Anaut) edo Gartxot (AsiskoUrmeneta eta Marko Armspach).

Ezin bagara libreak izan, behintzatelikatu dezagun irudipena. Baietz,emakume edo gizon izatea egunberdin berdin dela, eta euskaldunizatea ere bai, denok ditugula esku-bide eta aukera berberak: zer mese-de egiten du ezberdintasunak seina-latzeak? Zer konpontzen duguesanik euskara lurraldearen gehien-goan ez dela hizkuntza ofiziala etaberaz euskaraz ikastea, informatzeaeta abar erlijioa bezala norberaren-gan geratzen dela, edo zehatzagonorberaren bizkar finantzatzea?Hobe jabetzen ez bagara egun ereeuskara hutsean jarduten duenakauzitegitan eta are kartzelan amai-tzeko arriskua duela.

Izan positibo, zoaz coachingera,ahalegindu zure euskara erakargarriegiten zanpatzen zaituzten elebaka-rrentzat, ez haserretu eta batez ere,ez egin aurre. Kontziente ez bazaraeramangarriago egingo zaizu men-peko bizimodua, elebakarren onar-pena lortuko duzu, eta ez ahaztuzuk nahi bezala bizi zarela ahozbarruko zure errepublika indepen-dentean, beraz, erantzukizuna zeu-rea da, egoerak egoera zuk egin betieuskaraz!

Euskara askatzailea daEuskaraz egitea jarrera inperialisten-gandik askatzea da. Euskaraz egiteada bi estatuetatik ituan independen-te egiten gaituena.

Euskaraz egitea jarrera antikapi-talista praktikatzea da: helburuatxanponak pilatzea denean ziurbadugula euskara baino aukeraerrentagarriagorik. Euskara hauta-tzen dugun aldiro ziur dirua etakonpetentzia ez diren beste helbu-rurik lehenesten dugula.

Euskaraz egitea globalizazioariiskin egitea da, munduan lekuanlekuko milaka hizkuntza horienalde egitea. Coca-Cola, Nestlé etaMcDonald’s ez dira euskaraz min-tzo; agian gure indarrak euskaraeuren hizkuntz politiketan sartzenjarri beharrean, “utikan!” bidali etagure indarrak bertoko eredu jasan-garriak sortzera bidera ditzakegu.Zeren eta bai, euskaraz egitea eli-kadura subiranotasunaren alde egi-tea da.

Euskaraz egitea jarrera ekologistageure egitea da. Hizkuntzak ez dira,

animaliak bezala, hala hautatu dute-lako desagertzen, euren ekosistema(soziolinguistikoa) hausten delakobaizik. Lurrik gabe ez dago hizkun-tzarik. Porlanaren abiadura handikohedapenak badu zerikusia hizkun-tzaren arnasarekin.

Euskara da jatorriak jatorri eus-kaldun egiten gaituena, paper

TERMOMETROA - KORRIKA 19

Page 3: Hizkuntzaren presioa aldez aldatzera goaz · duen munduko herritar zozoenak ere lotuko du Euskal Herriaren independentzia nahia berezko hiz-kuntza edukitzearekin. Gehienei berezko

2015EKO MARTXOAREN 29A 45�

- TERMOMETROA

Babeslea: Bizkaiko Foru Aldundia

Munduan hizkuntza baten alde egitenden ekimenik handiena abian da EuskalHerrian: Korrika artikulua idatzi zuenLander Arbelaitz ARGIAko kazeta-riak. Ekimenaren garrantzia mahaigainean jartzeaz gain, euskararenaurka Espainiako eta Frantziakoestatuek aurrera eramandako hiz-kuntza politikei errepasoa egin, etahizkuntza berreskurapenean euskal-gintzak egindako lana azpimarra-tzen du artikuluak.

Irakurleen artean, auzolanean,artikulua ahalik eta hizkuntza gehie-netara itzultzeko gonbidapena egingenuen ondoren ARGIAtik. Erantzu-na paregabea izan da eta 31 hizkun-tzatan eskuragarri dago artikuluaaldizkaria itxi dugun unean, eta saresozialetan asko zabaltzeaz gain,hainbat hedabidetan argitaratu dute.

Ondorengo hizkuntzetara itzuliadago artikulua: afrikaans, alema-niera, amazigera, arabiera, aragoie-ra, asturiera, gaztelania, katalana,txinera tradizionala eta sinplifika-tua, korsikera, kaxubiera, ingelesa,finlandiera, frantsesa, friuliera, gali-ziera, hindiera, islandiera, mazedo-niera, hassania, malgaxea, erroman-txera, nederlandera, persiera,poloniera, tamashaq, errumaniera,errusiera, sardiniera, suediera.

Itzultze bidean dira ondorengo-ak: armeniera, balutxera, bosniera,bretoia, daniera, gaeliko irlandarra,galesera, greziera, hungariera, hur-dua, inuitera, italiera, japoniera,kitxua, koreera, kroaziera, kurdue-ra, maoria, nahuatl, nasa, norvegie-ra, samiera, serbiera, turkiera, txe-kiera, ukraniera eta wolofhizkuntza.

Auzolan erraldoiaKorrika mundura

zabaltzeko

Page 4: Hizkuntzaren presioa aldez aldatzera goaz · duen munduko herritar zozoenak ere lotuko du Euskal Herriaren independentzia nahia berezko hiz-kuntza edukitzearekin. Gehienei berezko

46 � 2015EKO MARTXOAREN 29A

TERMOMETROA - KORRIKA 19

beharrik gabe komunitateko kideegiten gaituena. Jatorriak jatorrieuskaraz egiten digunak herrikide-tzat aitortzen gaitu, parekotzatgaitu.

Euskara eta feminismoa elkarrilotuta doaz. Euskarak baditu ezau-garri batzuek planteamendu femi-nistekin bat datozenak (generomarkarik gabeko hizkuntza izatea,genero markarik gabeko izenak iza-tea Euskaltzaindiak zantar zantarbertutea den lekuan arazoa sortuzuen arte...) eta feminismoa hizkun-tzen kudeaketan ere eredu oso onakematen ari da, zapalkuntza anitzakkontziente egin eta berauek artiku-latzen saiatzen baita, bestela galde500 laguneko Topaketetan euskarazbizitzeko gakoez Bilgune Feminis-tari. Euskarak eta feminismoakzapalkuntzan eta askapenean bategiten dutenez, batean eta besteanpizten ari da noka kontzienteki ari-tzeko ideia, emakumeen artekokonplizitatea eta hizkera subertsi-boa sustatzeko.

Transbertsalitate handikoa daeuskararen afera, gainerako zapal-kuntza eta borrokekin bat egitekogaitasun handia duenak.

Zein izango da euskal estatuarenhizkuntza?Interneteko argia.eus webgunean30 hizkuntzetara itzuli dugun eus-karari buruzko artikulua irakurriduen munduko herritar zozoenakere lotuko du Euskal Herriarenindependentzia nahia berezko hiz-kuntza edukitzearekin. Gehieneiberezko herri bat denaren froganagusia izango zaie berezko hiz-kuntza izatea. Askorentzat berezkoestatuaren beharrari zilegitasunaematen dion faktore nagusietakoaizango da euskara berreskuratzekomisioa.

Urruneko perspektibatik urabezain gardenak dira berezko hiz-kuntza-estatuaren arteko loturak.Aldiz, surrealismoaren mugakzeharkatu ditugu azken boladanEuskal Herrian, euskara indepen-dentziarako traba ote den entzuterairitsi baikara, independentziarakomotibo nagusietakoa denean. “Itxa-ron, lehenik independentzia etagero beste dena” esaldiak jada inu-zenteena ere konbentzitzen ez due-

nez, posizioak argitzeko hona eus-kaltzaleok erantzutea eskatzendugun galdera: Zein izango da eus-kal estatuaren hizkuntza ofiziala (etaerreala) euskara ez bada?

Zeren zain gaude dagoenekobaditugun erabakigune eta erakun-deetan euskara beharrezko egiteko?Herritar denek %100ean euskaraikasi arte gaude zain? (Zer eginbitartean ikastetxeek eta euskalte-giek azken 40 urteotan euskaldun-du dituzten milaka herritarrekin?).Hala bada, epeak markatzekoordua da. Eta herritarrek %100eaneuskara jakitea bada baldintza,zeren zain gaude euskara ikasteaunibertsala eta doakoa izan dadilabermatzeko!

Euskararen lurraldean inperialista zara?Hizkuntza guztiek dute balio, zilegi-tasun, eskubide bera. Baina hizkun-tza guztiek ez dute nagusi direnlurralderik. Are gehiago, belaunaldihonetan izan dugun galera handieta-ko bat da jada ez dagoela herririkdagoeneko euskara hutsean bizi dai-tekeenik, euskaldun elebakarrik ezdagoen bezala. Gure begien aurreangertatu da, erdaldunak deserososentitzearekin kezkatuta geundenbitartean.

Euskal Herrian erdaraz jardunarazten duenak, euskarak munduanduen lurralde bakarra kolonizatzenjarraitzen du, euskarari espazioakentzen dio. Hizkuntzen gatazka daEuskal Herriko herritarren arteanmugitzen dena. Hizkuntzen gatazkahori kontziente eta ikusgarri eginbehar dugu, mahai gainera ekarri,eta dialektikoki landu. “Pertsonalapolitikoa da” irakatsi digu feminis-moak. Migel etorri orduko koadrilaosoa erdaraz egitera pasatzen bada,ez da Migel eta bion arteko arazoa,ez da koadrila honetako xelebreke-ria, hizkuntza jarrera inperialista etakolonizatuaren arteko talka da.

Euskararen lurraldean errespetuzbizi nahi duenak, euskaraz egiterabultzatu behar ditu euskaldunak.Horretarako gutxienekoa du ager-tzea ulertzeko jarrera, ulertzekogogoa. Kontzienteki egiten badahobe, “nik oraingoz erdaraz egingodut baina zuk hitz egidazu beti eus-karaz”.

Arazoa aldez aldatzeko orduaBakoitzak hautatu dezala libreki(beraz, kontzienteki) zein hizkun-tzetan mintzo den. Euskal Herrikogatazka linguistikoen historia ezagu-tuta, euskararen egoera ezagututa,norberak egin dezala hautu kon-tzientea, politikoa, zer hizkuntzetanhitz egin.

Eta inork ez dezala inor derrigor-tu ezein hizkuntzan hitz egitera. Ezdezagun hizkuntzarik inposatu.

Bistakoa da euskaldunek (=elebi-dunek) ez dutela inongo arazorikelkarbizitzarako. Arazoa jarrerainperialista duten elebakarrak dira.Elkarri ulertzera, horretara baikau-de behartuta herritarrak elkarrekinbizitzeko. Eta ulertzeko beharrez-koa den ia bakarra borondatea da.

Bizitza osoa “ez dut ulertzen”erantzunaz pasatzea erabakitzenduenak, arazo bat biziko du bizitzaosoan, bai Parisen, bai Madrilen, baiEuskal Herrian. Arazoa ez da Pari-sen frantsesa, ez Madrilen gaztelera,ezta Euskal Herrian euskara ere, ara-zoa goizero jaiki eta kalera ateratzekotapoiak jartzea da. Lasai, gatazkanbizi nahi ez duenak berehala albora-tuko ditu tapoiak eta denboragutxian euskara ulertzen hasiko da.Eta arazoan bizi nahi duenak, ba bai,berak erabaki bezala, euskaltzaleokinarazoa izango du bizitza osoan.

Aske izateko jaioakEuskaraz mintzo gara gure hautuadelako, kontzientea, politikoa, askea.Eta herritar gisa gure eskubidea. Horkonpon horrek azkuratzen duena.

Behin bakarrik biziko gara, eta ezgaude prest zapalduta, kolonizatuta,bigarren mailako herritar gisa bizitze-ko. Are, euskaldun herritarrok zapal-duta, kolonizatuta, bigarren mailanbizi bagara, euskararenak egin du.

Herritar diren heinean politikarieiere eska dakiekeen gutxienekoa,euskaratik eta euskaraz gobernatzeada, konplexurik gabe, hizkuntzazapaltzaileari zer irudituko beldurrikgabe, kolonizatuaren mentalitaterikgabe. Euskaratik eta euskarazgobernatzen ez duten politikariekez gaituzte euskaldun gisa ordezka-tzen. Behin biziko gara, beraz, nahidugun bezala bizitzea lortu deza-gun: gure herrian bete-betean eus-karaz. n