KOMIKIAREN BEREZKO NARRAZIOA II ENKOADRAKETAK, IKUSANGELUAK ETA FORMATUA.

78
KOMIKIAREN BEREZKO NARRAZIOA II ENKOADRAKETAK, IKUSANGELUAK ETA FORMATUA

Transcript of KOMIKIAREN BEREZKO NARRAZIOA II ENKOADRAKETAK, IKUSANGELUAK ETA FORMATUA.

KOMIKIAREN BEREZKO NARRAZIOA II ENKOADRAKETAK,

IKUSANGELUAK ETAFORMATUA

IKONO-BALIABIDEAK

• Komikiek ikono-baliabideak erabiltzen dituzte irakurleek ulertzeko moduko istorioak kontatzeko.

• Ikonografiari dagokionez, hainbat kontzeptu bereiz daitezke:

1. ENKOADRAKETAK: IKUSMEN-ANGELUAK ETA FORMATUA

2. Keinuak: komikiaren berezko kodeak3. Estereotipoak eta ohiko egoerak4. Sinbolo eta lerro zinetikoak5. Ikusizko metaforak

1. ENKOADRAKETAK

Kontzeptu batzuk definitzea ezinbestekoa da:

•ENKOADRAKETA hautatzen den errealitate zatia da. •IKUSPUNTUA. Errealitate berdin baten aurrean, egilea zer distantziatara eta zer angelutan kokatzen den, zeharo aldatzen da irudia.

• FORMATUA. Behin jakinda zer enkoadraketarekin eta zer ikuspuntutatik egingo dugun irudia, binetaren forma aukeratuko dugu, hots, luzeraren eta zabaleraren arteko proportzioa eta tamaina, hau da, neurriak.

ERREALITATEAREN HAUTAKETAEGITEN DUGU –ENKOADRAKETA–, BAINA HORI EZ DA EGITENDUGUN AUKERA BAKARRA: ZERALTUERATAN ETA ZER DISTANTZIATARA KOKATZENGAREN ERE ERABAKI BEHARDUGU –IKUSPUNTUA – ,ETA, AZKENIK,GURE IRUDIARI FORMATUA EMAN BEHAR DIOGU.

Espazio-denbora errealetik (3 dimentsiokoa) irudikatutako espaziora (2 dimentsiokoa) igarotzea da. Honako faktore hauen arabera egiten da:

1.1. PLANO MOTA: irudikatutako espazioaren zatia.

1.2. IKUSANGELUA: zer angelutatik behatzen dugun ekintza.

1.3. FORMATUA: irudiek paperean hartzen duten espazioa eta proportzioa.

ENKOADRAKETA

1.1. PLANO MOTAK• PLANO OROKOR HANDIA (POH)• PLANO OROKORRA (PO)• PLANO OSOA (PO)• PLANO AMERIKARRA (PA)• PLANO ERTAINA (PE)• PLANO ERTAIN LABURRA (PEL)• LEHEN PLANOA (LP)• LEHEN-LEHENENGO PLANOA (LLP)• XEHETASUN-PLANOA (XP)

• “OFF"-EKO ESPAZIOA

• Argazkilaritzan, zinemagintzan edo komiki- gintzan planoa esaten dugunean, gai nagusiak enkoadraketan duen proportzioaz ari gara.

• Planoak sailkatzeko, gizakiaren gorputza hartzen da erreferentzia gisa.

• Planoen arteko muga ez da zehatza, eta askotan haien izendapena luze edo labur terminoekin zehazten da.

PLANO ERTAIN LABURRA (pel)

LEHEN-LEHENENGO PLANOA (LLP)

PLANO OSOA: jende-taldea osorik ikusten da, eta haien artekoerlazioa da azpimarratu nahi dena.

PLANO OROKORRA (PO): giza irudiak eta espazioak garrantzi bera dute.

PLANO OROKOR HANDIA (POH): giza irudia agertzen bada, ingurunean galduta edo txikituta aurkezten da.

PLANO OROKOR HANDIA (POH)

NOLAKOA DA?•Enkoadraketa horrek ikuseremu zabala hartzen du, eta, gizakia agertzen bada, paisaian integratuta dago, beste edozein elementu bezala.•Distantzia handia dago “kamera”-ren eta irudikatutakoaren artean.

ZERTARAKO ERABILTZEN DA?•Paisaia irudikatzeko edo ekintzaren espazioa kokatzeko.•Batzuetan, sentsazioak adierazteko (adibidez, pertsona baten bakardadea azpimarratzeko espazio zabal batean).•Esanahi epikoa ere badu (adibidez, paisaia handi bat agertzen denean eta, urrutira, zaldi bat trostan)

ZER FORMATU DU KOMIKIETAN?•Binetak handiak eta luzeak dira, normalki, horizontalak (panoramikoak ere esaten zaie), irakurleak ekintzaren espazioa lasaitasunez ikus dezan.

KOMIKIETAN

PLANO OROKORRA

(PO)

NOLAKOA DA?

• Enkoadraketa honek ere ikus-eremu zabala hartzen du, eta giza irudia hautemangarriagoa da, nahiz eta giroak ere garrantzia izan.

• Pertsonaia edo objektua osorik aurkezten du, eta dagoen ingurua ere bai.

ZERTARAKO ERABILTZEN DA?

• Gure istorioaren eta pertsonaiaren kokapena argitzeko.• Pertsonaien keinuak eta emozioak adieraztea beharrezkoa ez denean.

ZER FORMATU DU KOMIKIETAN?

• Bineta handiak edo ertainak erabili ohi dira, irakurleak pertsonaia eta haren kokalekua ikus ditzan.

KOMIKIETAN

BEGIRATU ZEIN DIREN BIGUNENAK.

PLANO OSOA (PO)

NOLAKOA DA?

• Pertsonaia edo objektua osorik aurkezten du, normalean burutik oinetaraino.• Kokalekua ez da ia agertzen.

ZERTARAKO ERABILTZEN DA?

• Pertsonaiak aurkezteko• Ekintza fisikoak deskribatzeko• Pertsonaien arteko ekintzak erakusteko

ZER FORMATU DU KOMIKIETAN?

• Normalki gorputzaren jarrera bertikala denez, binetak ere bertikalak izan ohi dira.

KOMIKIETAN

AURA BELTZ BAT DAUKAZU!

PLANO AMERIKARRA (PA)

NOLAKOA DA?•Pertsonaiaren bi herenak hartzen ditu.•Giza irudia burutik belaunetaraino aurkezten du.•Hollywooden erabili zen lehen aldiz plano mota hau, westernean hain zuzen ere. Pistolak zorrotik ateratzen hobeto ikusteko asmatu zen.

ZERTARAKO ERABILTZEN DA?•Mugimenduak eta gorputzaren keinuak nagusitzen dira planomota honetan.•Batez ere, protagonistaren aurpegia eta eskuak erakusteko.

ZER FORMATU DU KOMIKIETAN?

• Edozein formatu erabil daiteke, baina oso erabiliak binetak luze eta bertikalak dira.

KOMIKIETAN

PLANO ERTAINA (PE)

NOLAKOA DA?• Giza irudia burutik gerriraino hartzen du.• Plano mota honetan oso kontuan hartzekoa da artikulazioak ez moztea. Esate baterako, irudia eskumuturrean mozten badugu, pertsonaiak besamotza emango du.• Hurbiltasuna adierazten du: pertsona batekin ohiko distantziara hitz egiten dugunean ikusten duguna erakusten du.• Erretratu-planotzat daukagu.ZERTARAKO ERABILTZEN DA?• Pertsonaiaren emozioak adierazteko.• Elkarrizketak irudikatzeko, batez ere gorputzaren jarrerak eta besoen mugimenduek garrantzia dutenean. • Plano mota honek, enkoadraketaren arabera (bertikala edo horizontala), pertsonaiaren aurpegira, jarrerara edo planoaren hondora bideratuko du ikuslearen begirada. ZER FORMATU DU KOMIKIETAN?• Edozein motatako eta tamainatako binetak aurki ditzakegu.

KOMIKIETAN

PLANO ERTAIN LABURRA (PEL)

NOLAKOA DA?• Giza irudian, burutik besaperaino hartzen du.• Erretratu-planoetan nagusi dugu.• Plano mota honetan oso kontuan hartzekoa da artikulazioak ez moztea. Esate baterako, irudia eskumuturrean mozten

badugu, pertsonaiak besamotza emango du.• Pertsonaiek irudi osoa bete dezakete gorputzaren herenarekin.

ZERTARAKO ERABILTZEN DA?

• Irakurleak pertsonaien emozioekin bat egiteko.• Irudia ingurunetik bereizteko. Horrek interesa pertsonaiarengana eramaten laguntzen du.

ZER FORMATU DU KOMIKIETAN?• Edozein motatako eta tamainatako binetak aurki ditzakegu

KOMIKIETAN

KAKA ZAHARRA, ESTELLA!

LEHEN PLANOA (LP)

NOLAKOA DA?

• Giza irudia burutik sorbaldaraino hartzen du.• Zinemaren ekarpena izan da plano mota hau.• Irakurle edo ikuslearen arreta gehien erakartzen duena da, baina ez da komeni barra-barra erabiltzea, zirrara eragiteko gaitasuna

galtzen du eta.ZERTARAKO ERABILTZEN DA?

• Irakurleak pertsonaien emozioekin bat egiteko, eta harekiko intimitatea sortzeko.

• Indar handia duenez, gure istorioaren une nagusietarako erabiliko dugu.

ZER FORMATU DU KOMIKIETAN?• Edozein bineta mota erabili daiteke, baina normalean tamaina txikiko binetetan erabiltzen da (handietan erabiliz gero, hunkigarritasuna eragitea lortuko dugu).

KOMIKIETAN

BORROKAN ETSI!ZU BAINO

ASKOZ INDARTSUAGOA

NAIZ ETA.

LEHENENGO LEHEN PLANOA (LLP)

NOLAKOA DA?• Giza irudia kopetatik kokotseraino hartzen du. Batzuetan gehiago “zabaltzen” da, baina inoiz ez dira sorbaldak agertu behar.• Irakurle edo ikuslearen arreta gehien erakartzen duena da, baina ez da komeni noiznahi erabiltzea, zirrara eragiteko gaitasuna galtzen

du eta.

• Plano mota hori hain hurbilekoa da, gorputzaren zati bat ikusten ari garela esan dezakegu.

ZERTARAKO ERABILTZEN DA?

• Irakurlea hunkitzea du helburu, eta, hori lortzeko, begiradak, irribarreak edo gainerako keinuak indar handiz aurkezten ditu.

• Aurpegiaren keinua besterik harrapatu nahi ez duenez, ez dago lekurik ezer gehiago sartzeko.

• Indar handia duenez, gure istorioaren une nagusietarako erabiliko dugu.

ZER FORMATU DU KOMIKIETAN?• Edozein bineta mota erabili daiteke baina normalean tamaina txikiko binetetan erabiltzen da.

KOMIKIETAN

XEHETASUN PLANOA (XP)

NOLAKOA DA?

• Giza gorputzaren edo objektu baten zati bat izan daiteke.

ZERTARAKO ERABILTZEN DA?

• Irakurlearen arreta guztia objektu horretan jartzeko.• Irakurlea xehetasun garrantzitsuaz jabetzen dela ziurtatzeko.

ZER FORMATU DU KOMIKIETAN?

• Gure istorioaren une adierazkorrak indartzeko.

• Edozein bineta mota erabili daiteke baina normalean tamaina txikiko binetetan erabiltzen da.

KOMIKIETAN

“OFF"-EKO ESPAZIOA

• Off-eko espazioa enkoadraketatik kanpora gelditzen da, baina ikusleak imajinatu egiten du.

• Pantailan ez da agertzen, baina egon badago hor: soinuaren, pertsonaien begiraden eta abarren bidez iradoki daiteke.

NOLAKOA DA?

ZERTARAKO ERABILTZEN DA?• Baliagarria da fantasiak iradokitzeko fantasiok erakutsi behar izan

gabe.

ZER FORMATU DU KOMIKIETAN?

• Edozein bineta mota erabili daiteke.

• Pertsonaia bat enkoadraketatik kanpo geratzen den zerbaiti begira badago, enkoadraketak ez digu ematen zeri begira dagoen ikusteko aukerarik eta bere "fikziozko munduan" dagoen zerbaiti so ari zaiola pentsatzen dugu.

• Izu-aurpegia jartzen badu, irribarrez ari bada…, pertsonaia zeri begira egon daitekeen ondorioztatzen du gure irudimenak,

baina ez dugu jakingo zer den hurrengo planora arte, edo enkoadraketa zabalagoa izan eta zerbait hori erakutsi arte.

PLANO MOTAK: ARIKETA

HURRENGO BI BIDEOAK IKERTU:• BEREIZI ERABILTZEN DITUZTEN PLANO MOTAK.• AZTERTU ZERTARAKO ERABILTZEN DIREN.

http://www.youtube.com/watch?v=SEukS2YN9B8 ARTIC MONKEYS taldearen bideoklipa

http://www.youtube.com/watch?v=ASAW8oujgqM

1.2 IKUSANGELUAK

• NORMALA• PIKATU ZENITALA• NADIR KONTRAPIKATUA

ANGELU ARRUNTENAK:

BESTE ANGELU MOTA BATZUK:

• PLANO SUBJEKTIBOA

• OVER SHOULDER PLANOA

• PLANO ABERRANTE EDO HOLANDARRA

• ZIZAREAREN IKUSPUNTUKO PLANOA

• EZINEZKO ANGELUKO PLANOA

Angulazioa errealitatea behatzeko ikuspuntua da, eta hainbat ikuspuntu dago, kameraren edo egilearen kokapenaren arabera

• Filmatu beharreko subjektuaren paraleloan dago kamera, hots, begien parean.

• Angulaziorik errealistena eta egonkorrena da.

NORMALA EDO FRONTALA

NOLAKOA DA?

ZERTARAKO ERABILTZEN DA?

• Ikusangelu hori marrazteko errazena da, perspektiba arazo handirik sorrarazten ez duelako, baina, horrexegatik, ez da oso erakargarria.• Komiki batean gehien agertu behar duen angulazio mota dugu. Gainerako ikusangeluak soilik eszena berezietan erabiliko ditugu (borrokaldietan, beldurrezko eszenetan, kiroletan…)

ATZEKOA

AURREZ AURREKOA

ALBOKOAK

PIKATUA

• Kamera subjektua baino gorago dago.• Ikuslea ekintzaren gainetik kokatzen du, eta horrek irudiaren ikuspegi orokorra ematen dio.

NOLAKOA DA?

ZERTARAKO ERABILTZEN DA?

• Pertsonaiaren gutxiagotasun edo gutxi-uste sentsazioak adierazteko (bakardadea eta nahigabea adierazteko, adibidez).

…IKUS DEZAGUN. ZER DUZU KONTATZEKO?

ZENITALA

• Pikatuan bezala, kamera subjektua baino gorago dago eta subjektuarekiko elkarzuta da.• Angelua hain bortitza izanda, pertsonaiak zeharo “deformatzen” dira eta perspektiba hori marrazteak zailtasunak dakartza (eskortzoa esaten diogu marrazketan).

• Pertsonaiaren gutxiagotasun edo gutxi-uste sentsazioak adierazteko.

NOLAKOA DA?

ZERTARAKO ERABILTZEN DA?• Helburu estetikoa du, eta, komikia bada, marrazteko gaitasuna erakusteko ere balio du askotan.

KONTRAPIKATUA

• Kamera pertsonaia baino beherago dago.

NOLAKOA DA?

• Ikusleari ikusten ari dena baina txikiagoa dela sentiarazten dio.

ZERTARAKO ERABILTZEN DA?

• Espazioaren edo pertsonaiaren handitze-efektua eragiteko.

• Oso erabilia eraikuntzak irudikatzeko.• Pertsonaia heroi, boteretsu eta irabazle bihurtzeko.

NADIRRA

NOLAKOA DA?• Kontrapikatuan bezala, kamera subjektua baino beherago

dago eta subjetuarekiko elkarzuta da.• Angelua hain bortitza izanda, pertsonaiak zeharo

“deformatzen” dira eta perspektiba hori marrazteak zailtasunak dakartza (eskortzoa esaten diogu marrazketan).

• Kontrapikatuak sorrarazten dituen sentsazioak areagotzen ditu.

ZERTARAKO ERABILTZEN DA?

• Ikuslea “inurri bat” bezala sentitzen da objektu edo pertsonaia erraldoien aurrean.• Oso erabilia eraikuntzen handitasuna irudikatzeko.

BESTE ANGELU MOTA BATZUK

PLANO SUBJEKTIBOA

• Pertsonaiaren begiek ikusten dutena erakusten digu.

PLANO SEMISUBJEKTIBOAK dira horiek, pertsonaiarenbizkarra eta hurabegiratzen ari dena ikusten dugulako.Plano hori askotan erabiltzen dabeldurrezko filmetan, ikusleak edo Irakurleak pertsonaiarensentsazioekin bategiteko.

OVER SHOULDER PLANOA

• Planoen arteko txandatzea da. Adibidez, elkarrizketa edo borroka batean, irudimenezko erreferentzia-ardatz baten inguruan egongo dira pertsonaiak.• Aurpegia ikusten ez diogun pertsonaiaren sorbalda edo burua ikusiko dugu, beste pertsonaiaren aurpegiarekin batera.• Plano mota hau erabiltzen badugu, ezinbestekoa da plano bat baino gehiago erabiltzea.• Ondo zaindu behar dugu pertsonaiak elkartzen dituen ardatza, bestela ez da ulertuko.

NON DAUDE KOKATUTA KAMERAK ?

Goiko binetan, bi pertsonaiak elkarrekin agertzen zaizkigu, ikusleari aurkezteko,eta, behekoetan, bineten txandaketa hasten da , over shoulder planoak erabiliz eta erreferentzia-ardatza ahaztu gabe.

BARKATU OIHUKA

EGITEAGATIK

NIK ERE ESKATU NAHI NIZUN BARKAMENA

BADAKIZU NIRE LAGUNIK ONENA

ZARELA!

ARDATZA errespetatzen ez duen komikia eta, ondorioz, ondo ulertzen ez dena.

PLANO ABERRANTE EDO HOLANDARRA

• Kamera alde batera makurtzen da, eta hortaz, horizonte lerroa ere makurtzen da.• Desoreka, ezegonkotasuna, mugimendua, antsietatea… sorrarazten du.

ZIZAREAREN IKUSPUNTUKO PLANOA

• Kamera zoruaren mailan dago kokatuta.• Animalia edo intsektuen ikuspuntua iradokitzen du.• Oso angulazio sortzailea da.

EZINEZKO ANGELUKO PLANOA

• Efektu berezien bitartez, dekoratua manipulatzea lortzen da.• Hozkailu baten barrualdean egindako irudia edo tutu baten barrutik ateratakoa dira adibide ezagunenak.

1.3. FORMATUA

• Binetei buruz ari ginela, formatuaren kontzeptua azaldu dugu, baina kontzeptu hori orrialdeetara ere aplika daiteke.

• Orrialdearen luzeraren eta zabaleraren arteko proportzioa da FORMATUA.

• TAMAINA ere hartu behar dugu kontuan, hau da, neurriak.• Nahiko askea da formatua, baina neurri estandarrak ere badira.

formatu estandarra.

AEBn formatu estandarra.

Formatu aldakorra baina nahiko ohikoa.

TIRA KOMIKOA. Oso tamaina aldakorra. Egunkarietan agertzen da.