HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak,...
Transcript of HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK€¦ · bateko makinak, ahozko galderen erantzunak,...
HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA HORIEN APLIKAZIOAK
Eli Pombo / @[email protected]
ZER DIRA HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK ETA ZERTARAKO BALIO DUTE ENPRESA
TESTUINGURUAN?
< 1 >
Sarrera
Makinek gizakion hizkuntza ulertu dezaten, horiek programatu ahal izateko beharrezkoak diren
ezagutza multzoa bezala definitu ditzakegu:
HIZKUNTZA NATURALAREN PROZESAMENDUA
ITZULPEN AUTOMATIKOA
AHOTSAREN EZAGUTZA
AHOTSAREN SINTESIA
Hizkuntza teknologiak bere horretan industria bat bezala ulertu behar ditugu, zeharka aplikazio eta
gailu desberdinen funtzionamenduan parte hartzen duen edo hartu dezakeen industria bat bezala.
Hizkuntza teknologiek oro har aplikazio teknologiko desberdinei balio erantsi esanguratsua ematen
diote eta eman ahal diote, komunikazio tresna ezinbestekoa, hizkuntza kontuan hartzen baitute.
Hizkuntza naturalaren prozesamendua
• Hizkuntza naturalaren prozesamendua dago ondoren aipatuko ditugun beste ezagutza
multzoen oinarrian. Bere helburua da konputazionalki (teknologiaren bidez)
komunikatzeko mekanismoak diseinatzea.
• Aplikatzen diren modeloak ez dira mugatzen hizkuntzaren ulermenera soilik, gizakiaren
ezaugarri kognitiboetan eta memoriaren antolaketan ere arreta jartzen dute. Hizkuntza
naturala fenomeno horiek ikertzeko balio du.
• 80ko hamarkada arte hizkuntzaren prozesamendu naturalaren sistemarik gehienak
eskuz diseinatutako arau multzoetan oinarritzen ziren. Baina 80ko hamarkadatik aurrera,
iraultza eman zen, ikaskuntza automatikoa gehitu baitzitzaion (makinak ikasteko gai
direla ulertzen dugu).
• Azken urtetan asko aurreratu da sare neuronalen ildotik, bereziki itzulpen automatikoan.
Sare neuronalak
• Sare neuronal artifizialen (sare neuronal biologikoen funtzionamendua imitatzea bilatzen
dutenak) ikerketa ez da berria, 40-50 hamarkadan hasi zen, baina orduan ez zen emaitza
onik lortu, baliabide informatikoak urriak baitziren. Gaur egun ordea, dagoen
prozesamendurako gaitasuna kontuan hartuta, lortzen ari diren emaitzek jauzi kualitatibo
sinetsesina eman dute.
Itzulpen automatikoaren iraultza
• Duela urte batzuk arte itzulpen automatikoen sistemak antzekoak diren hizkuntza
pareetarako prestatuak zeuden batik bat (gaztelera-katalana, gaztelera-frantsesa…), ze
beste pare batzuk urrunago daude (gaztelera-ingelesa eta euskararekin zer esanik ez).
Bigarren multzoko hizkuntza pareen kasuan emaitzak ez ziren batere onak.
• Baina orain sare neuronalen erabilerarekin guztia aldatzen ari da, lortzen ari garen
emaitzak izugarriak dira eta horrek hizkuntza teknologien sektorean iraultza suposatzen
du.
Itzulpen automatikoa: idatzitik ahozkora
• Erronka, hizkuntza desberdinek parte hartzen duten elkarrizketa batean momentuan
(interpreteen beharrik gabe), partaide desberdinek besteek esandakoa euren hizkuntzan
jasotzea, hau da itzulpena testu idatzitik ahozkora pasatzea.
• 2019: MINTZAI proiektua (ELKARTEK deialdia). Partaideak:
• Ametzagaiña
• Isea
• EHU
• Vicomtech
Itzulpen automatikoaren garrantzia zenbakitan
• Mundu osoan 7.000 hizkuntza inguru hitz
egiten dira eta bizi dugun globalizazioa
kontuan hartuta, itzulpen lanak ezinbesteko
zerbitzu bilakatu dira.
• Common Sense Advisory aholkularitzaren 14.
ikerketaren arabera, 2018an sektoreak 46.520
milioi dolar mugitu zituen eta 2021erako
kopuru hori 56.180 milioi dolarretara igotzea
estimatzen da.
• Igoera horretan kontuan hartu behar da gero
eta eduki digitalizatu, zerbitzu pertsonalizatu
eta ingurune globalizatuagoa daukagula.
Ahotsaren ezagutza
• Gizakion ahotsa interpretatzeko gai den teknologiari buruz ari gara, testu bilakatzeko edo
interpretazio horren arabera makinek ekintza desberdinak burutzeko: Transkribapenak eta
oro har makinekin komunikazioa.
Aplikazioen adibideak:
• Gaitasun urriko pertsonek makinekin ahots bidez komunikatzeko tresnak.
• Bileren idatzizko akten sortze prozesua arintzeko.
• Autoan goazela, hainbat agindu ahots bidez emateko (telefono deiak, idatzizko oharrak
momentuan hartzea, GPSaren aktibazioa…). Gero eta lanpostu mugikor gehiago dago.
• Oro har makinek ekintza zehatzak egin ditzaten aginduak emateko (asistenteak, lantegi
bateko makinak, ahozko galderen erantzunak, telefono bidezko arreta …).
• Aginduak errazago eta azkarrago ematen dira ahotsaren bidez, teklatuaren bidez baino.
Ahotsaren sintesia
• Hitz egitearen ekintzaren produkzio artifizialari buruz ari gara.
• Ahotsaren sintesia gaitasun urriko pertsonentzat aplikazioak garatzeko erabilia izan da
(adibidez, hitz egiteko zailtasunak dituztenak), baita bideo-joku eta entretenimenduari
begira ere.
• Baina ahotsaren sintesia gero eta erabiliagoa da hortik kanpora, makinekin
komunikazioa ahalik eta modurik naturalenean emateko bitarteko bezala (Siri, Alexa,
asistente birtualak…).
Hizkuntza naturalaren prozesamenduaeraldaketa digitalaren oinarrian
• Industria 4.0, bulego digitala… Kontzeptu eta errealitate horien atzean bi ideia nagusi
daude:
DIGITALIZAZIOA
ROBOTIZAZIOA
• Eta bietan hizkuntza oinarrian dago:
EREMUA BEHARRA
DIGITALIZAZIOA TESTU IDATZI DIGITALEN ULERMENA ETA PROZESAMENDUA
ROBOTIZAZIOA MAKINEKIN ELKAR-ULERTZEA
Aplikazioen adibideak
• Dokumentuak filtratu eta sailkatu.
• Bilaketa adimendunak eta optimizatuak.
• Laburpen automatikoak sortzea.
• Bileren akten sortze prozesua erraztea.
• Izenen detekzioa (izen propioak, enpresak, toponimoak…).
• Anonimizazioa.
• Iritzi analisia eta sare sozialetan ospearen segimendua egitea.
• Itzulpen automatikoak.
• Makinekin interakzioa ahalik eta modurik naturalenean emateko: asistente birtualak,
erantzun automatikoen sistemak, telefono bidezko arreta…
• …
Zertan lagundu ahal dietehizkuntza teknologiek enpresei?
• Aipatu teknologia eta ezagutza eremu horiek egoki aplikatuta enpresek abantaila
desberdinak lortu ditzakete:
• Produkzio prozesuak optimizatzea.
• Daukaten informazio digitala interpretatu eta ezagutza lortzea.
• Bezero eta hornitzaileekin euren hizkuntzan komunikatzea, horrek dakartzan
abantaila guztiekin.
• Azken finean hizkuntza teknologien erabilera enpresa munduan garrantzitsua da,
hizkuntzen erabilera oro har garrantzitsua den heinean.
HIZKUNTZEN ERABILERAREN GARRANTZIA ENPRESA TESTUINGURUAN
< 2 >
Zergatik da garrantzitsua hizkuntza desberdinakkontuan hartzea lan munduan?
• Iturria: https://es.statista.com
• Gero eta jende gehiagok daki bigarren eta
hirugarren hizkuntza bat, kasu gehienetan
komunikazioa eman behar den pertsonek biek
ezagutzen duten hizkuntza bat partekatu ahal
dute. Beraz, non dago arazoa?
Zergatik da garrantzitsua hizkuntza desberdinakkontuan hartzea lan munduan?
• Saltzeko orduan hobe bezeroaren hizkuntzan (Customer satisfaction): Bezeroarekin
harremanak Berea sentitzen duen hizkuntzan egiten baditugu, atxikimendu handiagoa
lortuko dugu markarekiko. Bezeoaren hizkuntzara egokitzea kalitatezko zerbitzuaren
adierazlea da.
Zergatik da garrantzitsua hizkuntza desberdinakkontuan hartzea lan munduan?
• Legez hala egin behar delako. Zenbait herrialdetan legez arautua dago bertako
hizkuntza koofiziala erabili beharra faktura eta dokumentazio desberdinetan. Euskararen
kasuan ere badago legea, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak
arautzen dituen 123/2008 Dekretua, baina tamalez araua egonik ere, eraginkortasuna oso
txikia da.
Zergatik da garrantzitsua hizkuntza desberdinakkontuan hartzea lan munduan?
• Tokian tokiko hizkuntza munduko
erabilienen artean egon ez arren, segur aski
hizkuntza bizia delako. Ethnologue
erakundearen arabera, munduan 6.909
hizkuntza daude. Euskara hizkuntza gutxitu
bat da, baina Calvet barometroaren arabera,
euskara munduan 500.000 hiztun baino
gehiago dituzten 51.ena da (2012). Calvet
barometroak hiztun kopuruaz gain, munduko
hizkuntzen bizi-indarra edo “pisua” neurtzen
du.
Zergatik da garrantzitsua hizkuntza desberdinakkontuan hartzea lan munduan?
• Erantzunkidetasun soziala: Enpresak inguruarekiko duen errespetua eta
konpromisoa adierazten duelako eta langileen atxikimendua eta kohesioa
ahalbidetzen duelako. Ingurumen fisikoari bezala, enpresaren jardunak errespetua zor
dio kultura-ingurumenari eta, oso modu berezian, hizkuntza ingurumenari. Nahiz eta
multinazional bat izan, langileak bertakoak dira eta horietako askok bertako hizkuntzan
bizi ahal izatea eskertuko dute. Honela enpresarekiko atxikimendua eta motibazioa
handituko dira.
Zergatik da garrantzitsua hizkuntza desberdinakkontuan hartzea lan munduan?
• Kudeaketa eredu aurreratuenetan txertatzen delako: Kudeaketa eredu aurreratuak
dituztenek hizkuntzaren-kudeaketa txertatzen dute euren jardunean. Hizkuntza-
ohiturak aldatzeko gai den enpresa bereziki prestatua egongo da berrikuntzarako.
• Azken finean lehiakorrago izateko balio duelako.
Zergatik da garrantzitsua hizkuntza desberdinakkontuan hartzea lan munduan?
Català i empresa. Ja estàs al dia?
HIZKUNTZA TEKNOLOGIEN SEKTOREARI BEGIRADA
< 3 >
Aurkezpena
Egoera eta erronkak
• Oinarria: ‘Plan de impulso de las tecnologías de la lengua’ (Espainiako Gobernua. 2015).
DAFO analisia.
• EAEn Hizkuntza teknologia alorrean, I+Gn inbertitzen da. Zentro teknologiko
desberdinak ditugu, esperientzia eta ezagutza handia.
• Baina merkaturatze estrategiatan ez gara hain trebeak: ikerketatik aplikazio
zehatzetara jauzi handiak eman behar dira.
• Hala ere, teknologiaren kalitatea hobetzen den neurrian, gero eta errazagoa izango da
jauzi horiek ematea.
• Negozio ereduetan asmatu behar dugu, besteak beste teknologiak aplikazio
desberdinetan integrazioa ahalbidetu behar du.
Egoera eta erronkak
• Une aproposa bizi dugu. Europako Parlamentuak 2018ko irailaren 11n ARO
DIGITALEAN HIZKUNTZA BERDINTASUNAren aldeko ebazpena onartu zuen. Bertan
Europako Estatuei esparru digitalean hizkuntza aniztasuna sustatzeko estrategiak,
politikak eta baliabideak eta tresnak bideratzea eta bultzatzea eskatzen die, baita
hizkuntza gutxituen kasuan ere.
Egoera eta erronkak
• Ikerketa mailan asko aurreratu da, baina oraindik bide luzea dago egiteko.
• Kaishop kanpaina (Alkarbide, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea):
ESKERRIK ASKOZirkuitu Ibilbidea, 2 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
tel.: (+34) 943 376 716
[email protected] · www.iametza.eus · @iametza