35699 EUS UNIDAD7 3TRIM - Edebe...• Soinuak entzun,identifikatu eta ahotsaren bidez erreproduzitu....

49
• Landareak • Udaberria 7 4 urte

Transcript of 35699 EUS UNIDAD7 3TRIM - Edebe...• Soinuak entzun,identifikatu eta ahotsaren bidez erreproduzitu....

• Landareak• Udaberria7 4 urte

Unitate didaktikoan…

Rufusen ipuinean…

Dena zeukan haurra• Ipuina ulertzeko jarduerak eta hiztegia

• Emozio-hezkuntza: zekenkeria

Rufusen aldizkarian…

Pinua

© g

iltz

a

Fitxa Edukia Fitxa Edukia Fitxa Edukia

U: 7 F: 1 Basalandareak U: 7 F: 9 4 zenbakia: deskonposizioa U: 7 F: 17 Ikusizko arreta

U: 7 F: 2 Marra poligonal zuzenaketa inklinatuak U: 7 F: 10

Udaberria: eguraldia eta elikagaiakAbestia: Udaberria

U: 7 F: 18 Marra poligonal zuzenak eta inklinatuak, eta begizta-formakoak

U: 7 F: 3Kolore zuria eta beltzaPlastika-lantegiko proposamena:papera tolestea eta ebakitzea

U: 7 F: 11Inguruko soinuakEntzunaldia: «Udaberria», Antonio Vivaldi

U: 7 F: 19 Ohitura: izaki bizidunak errespetatzea

U: 7 F: 4 3 zenbakia: deskonposizioa U: 7 F: 12 Marra poligonal horizontal eta bertikal lotuak U: 7 F: 20

Pintura: Mitxoleta-zelaia,Gustav KlimtPlastika-lantegiko proposamena:arte-lamina

U: 7 F: 5Landareen sailkapenaPlastika-lantegiko proposamena:udaberriko jaia

U: 7 F: 13 Zenbaki-segidak U: 7 F: 21 Soinu baxuak eta altuak

U: 7 F: 6 Esaera U: 7 F: 14 Batuketak U: 7 F: 22 Autoebaluazioa/Ebaluazioa

U: 7 F: 7 Esferak eta zilindroak U: 7 F: 15 Deskribapenak

U: 7 F: 8 Hurbil, urrun eta inguruan U: 7 F: 16 Esferak eta zilindroak

gil

tza

Landareak eta udaberriaUnitate honetan, zenbait basalandare eza-gutu, eta nola sailkatu ikasiko dugu: usain-tsuak eta jatekoak. Gainera, ikasiko dugunolakoa den eguraldia udaberrian eta zeindiren urtaro horretako elikagai bereizgarriak.Aldizkaria irakurrita, pinuei buruzko informa-zio zabala jasoko dugu.

Eta gainera…

Etxerako informazioa

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

Ingurunearen ezagutza

Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

— Ohitura (erantzukizuna): izaki bizidunak errespetatzea— Emozio-hezkuntza: zekenkeria (ipuina)

— Basalandareak eta haien sailkapena: usaintsuak eta jatekoak— Udaberria: eguraldia eta elikagaiak— Kolore zuria eta beltza— 3 eta 4 zenbakiak: deskonposizioa— Batuketak— Esferak eta zilindroak— Hurbil, urrun eta inguruan— Zenbaki-segidak— Ikusizko arreta— Pinuak: hazkuntza, garapena eta ezaugarriak (aldizkaria)

— Esaera— Deskribapenak— Marra poligonal zuzenak eta inklinatuak, poligonal horizontal eta bertikal

lotuak eta begizta-formakoak— Pintura: Mitxoleta-zelaia, Gustav Klimt— Inguruko soinuak— Soinu baxuak eta altuak— Entzunaldia: «Udaberria», Antonio Vivaldi— Abestia: Udaberria— Plastika-lantegiko proposamenak:— — Papera tolestea eta ebakitzea— — Udaberriko jaia— — Pintura interpretatzea: Mitxoleta-zelaia, Gustav Klimt

7

Esaera hau esango dugu:

Haritza bezain sendoa izan.

Izena:

Abesti hau abestuko dugu:

UdaberriaZelaietara udaberriaheldu da pozik, isil-isilik.Eguzki ederra dizdizka ari dapatxoz betetzen lorategia.

Lau arrosatxo, sei bioleta,krabelinak eta lau mitxoleta.

Euriak tin-tin-tin, kukuak ku-ku,ostadarpean jolasean gu. (bis)

Lau arrosatxo…

giltza

Grabazio hau entzungo dugu:«Udaberria», Antonio Vivaldi

© g

iltz

a

© g

iltz

a

BASALANDAREAK

Izena:U

: 7 F

: 1

Helburuak• Udaberriko basalandareak ezagutzea.• Basalandareei buruzko lexikoa zabaltzea.

Edukiak• Udaberriko basalandareak: mitxoletak, basamarrubiak,

isatsa, izpilikua.

Jarduerak• Irakasleak basalandare bat edo batzuk (izpilikua, ezkaia, isatsa, mitxoleta…) ageri diren argazki bat

erakutsiko du. Ikasleek argazkia aztertu eta, irakasleak lagunduta, deskribatu: «Ba al du lorerik?»,«Zer koloretakoak?», «Ba al du fruiturik?», «Zer koloretakoak?»…

• Landareak osorik koloreztatu, ereduaren arabera.• Liburu-marka bat egin. Horretarako, basalandare bat marraztu (basamarrubia, mitxoleta, izpilikua…)

edo argazki bat bilatu, ebaki eta kartoi mehe luzanga batean itsatsi.

© g

iltz

a

© g

iltz

a

Izena:

Helburuak• Marra poligonal zuzenak eta inklinatuak egiten

ikastea.• Eskuaren mugimendua koordinatzea.

Edukiak• Marra poligonal zuzenak eta inklinatuak.• Motrizitate xehea kontrolatzea.

Jarduerak• Plastilinazko txurroak egin. Bertikal eta inklinaturik jarri, txandakatuz eta lotuta. Hatza gainetik pasatu,

ezkerretik eskuinera.• Puntu-marrak birpasatu, marrazkia osatzeko.• Fitxaren atzealdea: puntu-marrak birpasatu.

© g

iltz

a

U: 7

F: 2

© g

iltz

a

Izena:

Helburuak• Kolore zuria eta beltza identifikatzea eta bereiztea.• Kolore zuria eta beltza eta eguneroko elementuak

erlazionatzea.

Edukiak• Kolore zuria eta beltza.

Jarduerak• Argizari zuriz, elementu zuri bat marraztu kartoi mehe beltzean: hodeia, elur-maluta… Argizari beltzez,

elementu beltz bat marraztu kartoi mehe zurian: gurpila, eulia… Bernizatu eta txartelak eseki, koloreaktxandakatuz.

• Zeta-paper beltzezko bolatxoak egin eta txakurraren gainean itsatsi, orbanak balira bezala.Zeta-paper zurizko bolatxoak egin eta markoaren orbanetan itsatsi.

• Eskuak estanpatu: bata, zuriz, kartoi mehe beltzezko txartel batean; eta bestea, beltzez, kartoi mehezurizko txartel batean.Txartelak ikasgelan eseki, koloreak txandakatuz.

Jarduera osagarriaPLASTIKA-LANTEGIko 1. lamina egin, irakaslearen argibideei jarraituz (Gidaliburua, 82. or.).

© g

iltz

a

U: 7

F: 3

© g

iltz

a

3

2

2

1

1

Izena:U

: 7 F

: 4

Helburuak• 3 zenbakiak barnean dituen kantitateak identifikatzea.• 3 zenbakiaren deskonposizioa lantzea.

Edukiak• 3 zenbakia: deskonposizioa.

Jarduerak• Bi koloretako gomet zirkularrak ahoz behera jarri. Hiru hartu ausaz, eta paper batean itsatsi, ilara osatuz.

Alboan guztizko kopurua idatzi; eta azpian, kolore bakoitzeko gomet kopurua. Ikaskideei galdetu ea bestelako konbinaziorik duten.

• 3 zenbakia birpasatu. Sasiak koloreztatu eta kolore bakoitzeko masustak itsatsi, adierazten denadina (eranskailuak U: 7 F: 4). Sasi bakoitzeko guztizko masusta kopurua zenbatu.

• Fitxaren atzealdea: sastraka bakoitzaren barruan guztizko lore kopurua idatzi; eta azpian, lore motabakoitzaren kopurua.

© g

iltz

a3

© g

iltz

a

EREINOTZA

IZPILIKUA

PERREXILA

LARANJA-LOREA

Izena:U

: 7 F

: 5

Helburuak• Zenbait landareren propietateak zein diren jakitea.• Landareak propietateen arabera sailkatzea.

Edukiak• Landare usaintsuak eta jatekoak.

Jarduerak• Lurrin-flasko bat eta espezia-poto bat erakutsi ikasleei, usain dezaten. Irakasleak azalduko du produktu

horiek landarez eginak direla. Baldin badakite, esan dezatela zer landare diren.• Landare usaintsuen bideak morez margotu; eta jateko landareenak, laranjaz.• Landare usaintsuak eta jatekoak ekarri ikasgelara, eta eskuetan eduki. Hostoak, loreak (baldin badute)

eta abar aztertu, eta usaindu. Begiak itxita, usaimenaren bidez bereizi. Landareak kartoi mehean itsatsi,eta kartoi mehea ikasgelan eseki.

Jarduera osagarriaPLASTIKA-LANTEGIko 2. lamina egin, irakaslearen argibideei jarraituz (Gidaliburua, 82. or.).

© g

iltz

a

© g

iltz

a

Izena:

Helburuak• Esaera ulertzea, buruz ikastea eta esatea.• Hizkuntzaren adierazpen-aukerez gozatzea.

Edukiak• Esaera: ulertzea, buruz ikastea eta artikulazioa

kontuan hartuz esatea.

Jarduerak• Esaeraren esanahia landu: «Haritzaren enborra sendoa bada, zer esan nahi du haritza bezain sendoa izan

esaerak?». Denen artean, esaeraren esanahia argitu.• Esaeran aipatutako landarea margotu.• Zuhaitzen argazkiak aztertu eta esaerak asmatu: «Altzifrea bezain garaia izan, pinua bezain zuzena

izan…».

© g

iltz

a

U: 7

F: 6

Esaera

Haritza bezain sendoa izan.

© g

iltz

a

Izena:U

: 7 F

: 7

Helburuak• Esferak eta zilindroak identifikatzea.• Esfera- eta zilindro-formak inguruko objektuetan

identifikatzea eta bereiztea.

Edukiak• Esferak eta zilindroak.• Esfera- eta zilindro-formak: inguruko objektuetan

identifikatzea eta bereiztea.

Jarduerak• Ikasgelako esfera- eta zilindro-formako gauzak bi kutxatan sailkatu.• Esferak eta zilindroak inguratu, kolore-kodearen arabera. Ez esfera-forma, ez zilindro-forma ez

duten gauzak zirrimarratu.• Begiak estalita, zilindroak eta esferak identifikatu (fitxa landu aurretiko jarduerako kutxetako gauzak

erabili).

© g

iltz

a

© g

iltz

a

Hurbil, urrun eta inguruan

Izena:U

: 7 F

: 8

Helburuak• Espazio-nozioak bereiztea: hurbil, urrun eta inguruan.• Espazio-nozioak barneratzea.

Edukiak• Espazio-nozioez jabetzea, berez erabiltzeko.• Objektuak kokapenaren arabera bereiztea: hurbil,

urrun edo inguruan.

Jarduerak• Irakaslearen galderei erantzun: «Zeren inguruan zaudete eserita?», «Mahaiaren inguruan», «Zer dago

atetik hurbil?», «Atetik hurbil esekitokia dago».• Zuhaitzaren inguruan loreak marraztu. Maskota zuhaitzetik hurbil itsatsi; eta iturria, urrun

(trokelatuak U: 7 F: 8).• Mahai berekoek taldea osatu. Elkarri eskutik heldu, eta mahaitik hurbil, urrun edo inguruan jarri,

irakasleak esan ahala.

© g

iltz

a

© g

iltz

a

4 3 1

2 21 3

Izena:U

: 7 F

: 9

Helburuak• 4 zenbakiak barnean dituen kantitateak identifikatzea.• 4 zenbakiaren deskonposizioa lantzea.

Edukiak• 4 zenbakia: deskonposizioa.

Jarduerak• Irakasleak bost ilarako eta lau zutabeko taula bat marraztuko du orrietan, eta ikasleei orri bana emango

die. 4 zenbakiaren deskonposizioak egin, gomet gorriak eta berdeak itsatsiz.• Marigorringoak koloreztatu, hosto bakoitzaren azpian dagoen kolore-kodearen arabera.• Fitxaren atzealdea: barraskiloen oskolak pintatu edo, zenbakiak idatzi, kasu bakoitzean zer dagokion,

eta ilara bakoitzean guztira zenbat barraskilo dauden adierazi.

© g

iltz

a

13

© g

iltz

a

UDABERRIA

Izena:U

: 7 F

: 10

Helburuak• Udaberriko eguraldia nolakoa den jakitea.• Udaberriko elikagai bereizgarriak ezagutzea.• Abestia entzutea eta ikastea.

Edukiak• Udaberriko eguraldia: eguzkia, hodeiak,

euri-zaparradak…• Udaberriko elikagaiak: marrubiak, gereziak, mizpirak.• Abestia: Udaberria.

Jarduerak• Eranskailuetako fruituak izendatu (eranskailuak U: 7 F: 10) eta gustukoen zein dituzten esan. Udaberriko

beste fruitu batzuk aipatu. Neskatoak zer jantzi dituen eta eguraldia nolakoa den azaldu.• Udaberriko fruitu bakoitza dagokion landarean itsatsi (eranskailuak U: 7 F: 10). Zerua urdinez

margotu.• Udaberriaren txokoa sortu. Udaberriko zenbait elikagai mahai batean jarri, eta udaberriko paisaien

edo loreen argazkiak eseki horman.

© g

iltz

a

Abestia (Gidaliburua, 21. or.)

UdaberriaZelaietara udaberriaheldu da pozik, isil-isilik.Eguzki ederra dizdizka ari dapatxoz betetzen lorategia.

Lau arrosatxo, sei bioleta,krabelinak eta lau mitxoleta.

Euriak tin-tin-tin, kukuak ku-ku,ostadarpean jolasean gu. (bis)

Lau arrosatxo…

giltza

7 eta 16

© g

iltz

a

Izena:

Helburuak• Naturako soinuak erreproduzitzea eta erlazionatzea,

onomatopeiak, mugimenduak eta musika-tresnakabiapuntu hartuz.

Edukiak• Gorputz- eta aldarte-adierazpena.• Entzunaldia: «Udaberria», Antonio Vivaldi.

Jarduerak• Soinuak entzun, identifikatu eta ahotsaren bidez erreproduzitu.• Grabazioa entzun, naturako soinuak identifikatu eta fitxan koloreztatu.• Grabazioa berriro entzun eta nahierara ibili ikasgelan, soinuak keinu bidez adieraziz (txoriak, ura

eta ekaitza), musikak zer iradokitzen duen.

© g

iltz

a

Entzunaldia (Gidaliburua, 22. or.)

«Udaberria», Antonio Vivaldi.

Soinuak

Euria (47)Haizea (48)Txoriak (49)

28

U: 7

F: 1

1

47-49

© g

iltz

a

Izena:U

: 7 F

: 12

Helburuak• Marra poligonal horizontal eta bertikal lotuak egiten

trebatzea.• Eskuaren mugimendua koordinatzea.

Edukiak• Marra poligonal horizontal eta bertikal lotuak.• Motrizitate xehea kontrolatzea.

Jarduerak• Plastilinazko txurroak egin, eta bertikal eta horizontal jarri, txandakatuz eta lotuta. Gero, hatza gainetik

pasatu, ezkerretik eskuinera.• Puntu-marrak birpasatu, marrazkia osatzeko.• Fitxaren atzealdea: puntu-marrak birpasatu.

© g

iltz

a

© g

iltz

a

1 2 3

4 5 6 4

1

Izena:U

: 7 F

: 13

Helburuak• Pentsamen logikoa eta segidak egiteko trebetasuna

garatzea.• Zenbaki-segidak osatzea.

Edukiak• Zenbaki-segida logikoak.

Jarduerak• Irakasleak arbelean zenbaki-segidak idatzi, eta ikasleek orri batean kopiatu. Segidak osatu, ondorengo

zenbakiak idatziz.• Zenbaki-segidak osatu.• Fitxaren atzealdea: segida osatu, zirkulu bakoitzaren barruan puntuak marraztuz eta azpian zenbakiak

idatziz.

© g

iltz

a

2 3 2

© g

iltz

a

BATUKETAK

Izena:U

: 7 F

: 14

Helburuak• Eragiketa matematikoak egiten hastea.• Batuketak ulertzea eta kalkulatzea.

Edukiak• Eragiketa matematikoak: batuketak.• Batuketa grafikoak: ulertzea eta kalkulatzea.

Jarduerak• Bi arkatz dituen poto bat erakutsi eta arkatzak zenbatu: «Zenbat arkatz daude potoan?». Beste bi arkatz

erakutsi eskuan, eta zenbatu: «Zenbat arkatz ditut eskuan?». Poto berean beste bi arkatz horiek sartu eta guztizko kopurua zenbatu: «Zenbat arkatz daude orain potoan?».

• Batuketak egin (eranskailuak U: 7 F: 14).• Fitxaren atzealdea: azken abaraskan erleak marraztu, guztira zenbat erle egongo diren adierazteko.

© g

iltz

a

Buruzko kalkulua• Lore batek 2 petalo ditu; eta beste batek, beste

2 petalo. Zenbat petalo dituzte bi loreekguztira?

• Lore batean 2 tximeleta gorri eta tximeletalaranja 1 daude. Zenbat tximeleta daudeguztira?

© g

iltz

a

Izena:U

: 7 F

: 15

Helburuak• Ahozko adierazpena garatzea, deskribapenen bidez.• Adjektiboak eta espazio-nozioak erabiltzea.

Edukiak• Paisaien deskribapena.• Adjektiboak eta espazio-nozioak: erabilera.

Jarduerak• Paper batean, udaberriko elementu bana marraztu: lorea, zuhaitza, animalia… Marrazkiak horman eseki

eta ikasle bati eskatu marrazkietako bat deskribatzeko: elementua, kolorea, tamaina, posizioa… Zer denigarri.

• Irudia marraztu eta koloreztatu, irakasleak egindako deskribapena kontuan hartuz (fitxarenatzealdea).

• Fitxaren atzealdea: ikaskideak deskribatutako udaberriko paisaia marraztu. Ondoren, rolak trukatu.

© g

iltz

a

Paisaiaren deskribapena

Udaberriko paisaia da. Zuhaitz bat dago, hosto berdeak dituena, eta koloretako lorez beteriko zelai bat. Zuloaren alde batean, untxi bat dago;eta beste aldean, kumeak. Lore baten inguruan, tximeletakdaude; eta beste lore batengainean, erle bat.

© g

iltz

a

fisferak eta zilindroak

Izena:U

: 7 F

: 16

Helburuak• Esferak eta zilindroak identifikatzea.• Esfera- eta zilindro-formak inguruko objektuetan

identifikatzea.

Edukiak• Esferak eta zilindroak.• Esfera- eta zilindro-formak: inguruko objektuetan

identifikatzea.

Jarduerak• Binaka, aurrez aurre jarri. Ondoren, irakaslea bietako baten atzean jarriko da, eta esfera- edo zilindro-

formako gauza bat erakutsiko dio beste ikasleari. Ikasle horrek mimika bidez adierazi beharko dugauzaren forma, taldekideak igar dezan.

• Argazkiak sailkatu, objektu bakoitzaren forma kontuan hartuz (trokelatuak U: 7 F: 16).• Zilindro bat egin, orri bat bilduz irakasleak adierazitako eran. Esfera bat lortu, egunkari-paperez pilota

bat eginez. Biak apaindu eta horma-irudi batean itsatsi.

© g

iltz

a

© g

iltz

a

Izena:U

: 7 F

: 17

Helburuak• Behaketa eta ikusizko arreta garatzea.

Edukiak• Zenbait multzoren artean zer berdintasun

eta desberdintasun dauden identifikatzea.

Jarduerak• Irakasleak lauzpabost elementu marraztuko ditu arbelean: lorea, zuhaitza, barraskiloa… Guztiak kopiatu,

bat izan ezik, bakoitzak nahi duena. Orria ikaskideari eman, zer elementu falta den igar dezan.• Beste kolore batez ageri den elementua berdez inguratu; eta errepikatuta ez dagoen elementua,

gorriz. Elementuak zenbait segundoan aztertu, estali eta haietako lau marraztu marko hutsean.• Ikasle bakoitzak ikasgelako objektu bat marraztuko du paper batean.Txandaka, elementu horiek

ikasgelan aurkitu eta seinalatu.

© g

iltz

a

© g

iltz

a

Izena:U

: 7 F

: 18

Helburuak• Marra lotuak egiten trebatzea.• Marrak egitean erraztasunez jardutea.

Edukiak• Marra lotuak.• Motrizitate xehea kontrolatzea.

Jarduerak• Kartoi mehe edo kutxa batera irina bota, eskuarekin berdindu eta marra lotuak egin haren gainean.• Puntu-marrak birpasatu.• Fitxaren atzealdea: puntu-marrak birpasatu.

© g

iltz

a

© g

iltz

a

Izena:U

: 7 F

: 19

Helburuak• Ohiturak hartzea: erantzukizuna.

Edukiak• Ohiturak (erantzukizuna): izaki bizidunak

errespetatzea eta zaintzea.

Jarduerak• Landareen beharrei eta haienganako errespetuari buruz mintzatu, nor bere esperientzietatik abiatuz:

landareak ureztatzen parte hartzen duten, loreontzietara lurra botatzen laguntzen duten, hosto lehorrikkentzen duten, parkeetako eta lorategietako lorerik zapaltzen ez duten… Gauza bera egin animaliekin.

• Izaki bizidunak errespetatzen diren irudien markoak koloreztatu. Izaki bizidunak errespetatzenez diren irudiak zirrimarratu.

• Talde handian izaki bizidun bat aukeratu, denen artean zaintzeko: animalia edo landarea. Bestela, hazibat erein eta zain daiteke, landarea erne dadin.

© g

iltz

a

© g

iltz

a

Izena:U

: 7 F

: 20

Helburuak• Ikusizko jolasekin eta artearekin gozatzea.• Paisaiak pintatzeko zenbait moduren berri izatea.

Edukiak• Pintura: Mitxoleta-zelaia, Gustav Klimt.• Pintura deskribatzailea: paisaia.

Jarduerak• Lanaren erreprodukzioa aztertu eta koloreak aipatu: berdea, gorria, laranja, urdina eta grisa. Denen

artean igarri zer lore ageri diren pinturan: mitxoletak.• Puzzlea muntatu (ebakigarriak U: 7 F: 20).• Lore-zelai baten horma-irudi bat egin: belaki bat pintura berdetan busti eta pakete-paperean estanpatu,

belarra marrazteko. Lehortutakoan, hatza zenbait koloretako pinturatan (gorria, horia, urdina, morea…)busti eta estanpatu, loreak marrazteko. Lehortzen utzi eta ikasgelan eseki.

Jarduera osagarriaPLASTIKA-LANTEGIko 3. lamina egin, irakaslearen argibideei jarraituz (Gidaliburua, 82. or.).

© g

iltz

a

© g

iltz

a

BAXUA ETA ALTUA

Izena:

Helburuak• Soinu baxuak eta altuak bereiztea.• Soinuaren altuera eta gorputz-keinuak erlazionatzea.

Edukiak• Entzunez bereiztea.• Soinu baxuak eta altuak.

Jarduerak• Irakasleak soinuak (altua eta baxua) sortu ahotsarekin, eta ikasleek eskuaren bidez adierazi, goian

edo behean jarriz. Erlazio hau egin: altua-goian eta baxua-behean.• Soinuak entzun. Dagozkion argazkiak goiko solairuan itsatsi, soinua altua bada; eta beheko

solairuan, soinua baxua bada (ebakigarriak U: 7 F: 21).• Soinu baxuak eta altuak nork bere ahotsaren bidez erreproduzitu, irakasleak edo ikaskideak

esandakoaren arabera.

© g

iltz

a

Soinuak

Txoria-klaxona (50)Kontrabaxua-biolina (51)Kanpai handia-kanpai txikia (52)Gizonezkoa-haurra (53)

50-53

U: 7

F: 2

1

© g

iltz

a

MARRAPOLIGONALA

HURBIL, URRUNETA INGURUAN

BAXUA ETA ALTUA

BATUKETAUDABERRIA

Izena:U

: 7 F

: 22

Helburuak• Unitateko edukiak berrikustea eta zenbateraino

barneratu diren aztertzea.

Edukiak• Udaberria.• Batuketak.• Marra poligonalak eta begizta-formakoak.• Hurbil, urrun eta inguruan.• Soinu baxuak eta altuak.

Jarduerak• Berdez inguratu barneratutako edukiak; eta gorriz, barneratu gabeak.

© g

iltz

a

© g

iltz

a

EBAKIGARRIAK

U: 7 F: 21 U: 7 F: 20