Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

16
Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) |33-48 | Andoain (Gipuzkoa) ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 Laburpena. Egungo gizarteetan, geroz eta ohikoagoa da, egoera eleaniztun eta kultur anitzak topatzea. Oro har, mundu mailako ikuspegitik gizarteak gero eta pluralagoak dira eta gaur egun nekeza da eleba- kartasunaz edo kultur bakartasunez hitz egitea; nahiz eta errealitateak askotarikoak diren, geroz eta gehiago gizarteak ere ele eta kultur anizdunak direlako. Testuinguru horretan, Ikerketa lan honen nahia da, ikasleen praktika linguistiko (euskara, espainiera eta beste hizkuntza) eta kulturalak aztertzea da. Zehatzago, euskararen erabilera eta euskal-kultur praktika nolakoak diren aztertu nahi da, eta praktika horietan zein faktorek eragiten duten, baita etorkizunerako hizkuntza eta kultura plangintzarako egokiak izango diren bideak urratzea ere. Hitz-gakoak: Hizkuntza-kultura aniztasuna, eskola kultur anitza, euska- raren erabilera, euskal kultur praktika. Abstract. In today’s society it is becoming increasingly normal to come across multilingual situations and plural cultures. On the whole, from a global perspective societies are becoming increasingly plural, and today it is difficult to speak about monolingualism or cultural isolation; even if realities are diverse, because societies too are becoming more and more linguistically and culturally diverse. In that context this piece of research sets out to study students’ language practices (Basque, Spanish and other languages) and cultural practices. More specifically, it aims to examine what Basque use and Basque cultural practices are like and see what factors influence these practices, and thus pave the ways for what would be appro- priate language and cultural planning in the future. Key words: Language-culture diversity, multicultural school, Basque use, Basque cultural practice. Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak Naiara Berasategi Psikologia Sozialean doktore. UPV/EHU - Euskal Herriko Unibertsitatea HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarien VII. Edizioko BIGARREN SARIA (2014)

Transcript of Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

Page 1: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) |33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Egungo gizarteetan, geroz eta ohikoagoa da, egoera eleaniztun eta kultur anitzak topatzea.Oro har, mundu mailako ikuspegitik gizarteak gero eta pluralagoak dira eta gaur egun nekeza da eleba-kartasunaz edo kultur bakartasunez hitz egitea; nahiz eta errealitateak askotarikoak diren, geroz etagehiago gizarteak ere ele eta kultur anizdunak direlako. Testuinguru horretan, Ikerketa lan honen nahiada, ikasleen praktika linguistiko (euskara, espainiera eta beste hizkuntza) eta kulturalak aztertzea da.Zehatzago, euskararen erabilera eta euskal-kultur praktika nolakoak diren aztertu nahi da, eta praktikahorietan zein faktorek eragiten duten, baita etorkizunerako hizkuntza eta kultura plangintzarako egokiakizango diren bideak urratzea ere. • Hitz-gakoak: Hizkuntza-kultura aniztasuna, eskola kultur anitza, euska-raren erabilera, euskal kultur praktika.

Abstract. In today’s society it is becoming increasingly normal to come across multilingual situationsand plural cultures. On the whole, from a global perspective societies are becoming increasingly plural,and today it is difficult to speak about monolingualism or cultural isolation; even if realities are diverse,because societies too are becoming more and more linguistically and culturally diverse. In that contextthis piece of research sets out to study students’ language practices (Basque, Spanish and other languages)and cultural practices. More specifically, it aims to examine what Basque use and Basque cultural practicesare like and see what factors influence these practices, and thus pave the ways for what would be appro-priate language and cultural planning in the future. • Key words: Language-culture diversity, multiculturalschool, Basque use, Basque cultural practice.

Hizkuntza eta kulturaaniztasuna Bilboko eskoletan.Euskararen erabileran etaeuskal kulturaren praktikaneragiten duten faktoreak

Naiara Berasategi Psikologia Sozialean doktore. UPV/EHU - Euskal Herriko Unibertsitatea

HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarien VII. Edizioko BIGARREN SARIA (2014)

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:28 Página 33

Page 2: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

SARRERAy

Gaur egun, kalkulu gehienen arabera, 6.000 hizkuntza inguru hitzegiten dira munduan. Kopuru hori zehaztea, ordea, auzi korapilatsuada, hizkuntza asko eta asko dokumentatu gabe daudelako, eta gainera,sarritan ez delako batere samurra hizkuntzen eta dialektoen artekomugak ezartzea (Amorrortu et al., 2004). Skutnabb-Kangasen (2000)kalkuluen arabera, ahozko hizkuntza bat garatu duten komunitateaskotan eta askotan, oso litekeena da keinuko hizkuntza bat ere garatuizana. Hortaz, 6.000 hizkuntza inguru ez, baizik eta 11.000 hizkuntzainguru leudeke munduan, keinu-hizkuntzak kontuan hartuz gero.Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasun hori arrisku bizian dago, hizkuntzagehienak (%95) gutxituak direlako, alegia, beren komunitatean ere bestehizkuntza handiagoen menpe edo itzalean, ukipen-egoera ezegonkorrean,bizi direlako. Skutnabb-Kangas (2000) ordea, hizkuntzen desagertzeazbaino, hizkuntzen erailtzeaz ari da. Alegia, salbuespenak salbuespen,hizkuntzak ez dira berez hiltzen, baizik eta gizakiaren zenbait ideologiaren,erabakiren eta ekintzen ondorioa dira hizkuntzen desagertzeak.

Hizkuntzen bizi-iraupena gehienetan aniztasunarekin lotuta dagozuzen-zuzenean. Hizkuntzek irauten duten neurri berean hizkuntza-eta kultura-aniztasuna bermatuta egongo dira. Crystal-en (2007) arabera,hizkuntzen aniztasuna animalien eta landareen aniztasuna defendatzendiren modu berean defendatu behar da. Autore honen arabera, unifor-metasunak ez bezala, aniztasunak espezieei luzaro irauteko aukeraematen die. Alegia, aniztasun gabe, dela animaliei edo landareei dago-kionez, dela hizkuntzei eta kulturei dagokionez, gizateriak ez du aurreraegingo: aniztasun handieneko ekosistemak dira indartsuenak. Skut-nabb-Kangas (2000) urrutirago doa, eta hizkuntza-aniztasuna balio duenzerbait ez, baizik eta beharrezkoa den zerbait dela aldarrikatzen du.

Hizkuntza eta kultur-ukipen egoera Euskal Herrian (EH) ez daberria, urte asko daramatza euskarak espainierarekin eta frantsesarekinbatera bizi-irauten. Egoera honetan hizkuntza berriak ere sartu dira,eta Euskal Herria aniztasun horren adierazle ere bada. Etorri berrienkopurua gero eta handiagoa da, eta nahiz eta oraindik beste zenbait lu-rraldeekin konparatuz baxua izan (Katalunia, esaterako), hizkuntzeneta kulturen presentzian eragin nabaria du. EHko kaleetan, euskara,frantsesa eta espainiera ez ezik, bestelako hizkuntzak ere entzuten dira:wolofera, errumaniera edo tamazight, adibidez. Uranga eta besteek(2008) egindako ikerketan 100 hizkuntza zenbatu dira Nafarroa etaEAEn (espainiera, frantsesa, ingelesa eta portugesaz gain). Hortaz,

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) | 33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hizkuntzen bizi-iraupenagehienetananiztasunarekinlotuta dagozuzen-zuzenean.Hizkuntzekirauten dutenneurri bereanhizkuntza- etakultura-aniztasunabermatutaegongo dira. Bidehorretangarrantzitsuaizango daeskoletatikhizkuntzagutxituekiko zeinkulturagutxituekikobegiruneanoinarritutakogizarteeleaniztunbaterakoikuspegiasustatzea.

Naiara Berasategi – Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:28 Página 34

Page 3: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

datu hauek ere garbi adierazten dute lurralde hauetan dagoen hizkuntzaaniztasuna. Egoera honetan, euskarak iraun dezan nahi bada, etabestelako hizkuntzak ere bere presentzia izan dezaten nahi bada, ho-rretarako bideak urratu beharko dira

Euskal-eskola ere aniztasun horren adierazle da, azken urteetanikasle etorri berrien bilakaera nabaria izan da 34.921 izanik ikasle horienkopurua (Eustat, 2012-2013 ikasturtea), eta ezin uka eskola ere erronkahandi baten aurrean dagoela. Euskararen normalizazioaren bideanoraindik ere egiteko handia du eskolak, ikasleak elebidunak (eta eleanitzakere) izan daitezen. Hortaz, garrantzitsua izango da bide horretanplangintza, proiektu, programa… egokiak garatzea, benetako elebitasunhori lortzeko bidean. Bestalde, etorri berrien benetako integrazioa gertadadin, ezinbestekoa izango da etorri berriek bertako hizkuntzak barne-ratzea, baina, aldi berean, beraien hizkuntza eta kultura ere neurrirenbatean mantenduz. Eta hori sustatzeko pausoak eman beharko dira.

AURREKARI TEORIKOAKy

Gizarte inguru ezberdinetan, portaera linguistiko-kulturalak azaltzekoegin dira hainbat ikerketa. Bide horretan autore asko izan dira, portaerahauek azaltzeko nahiarekin eredu desberdinak garatu dituztenak. Bainagure kasuan itsaso zabal horretatik eredu batzuk baino ez dituguaukeratu, ikerketa enpirikoa aurrera eramateko diseinatu dugun EreduTeorikoa osatzeko baliagarriak izan direnak. Nazioarteko mailan proposatudiren ereduetan, batzuek ikuspegia bereziki alderdi psikosozialetan jarridute (Lambert,1974; Hamers & Blanck, 1983). Beste autore batzuekalderdi psikopedagogikoetan (Mackey, 1976; Naiman eta besteak, 1978;Gardner, 1985; Skehan, 1989; Garnder & McIntyre, 1993). Badira ere au-toreak atentzioa bereziki ikuspegi soziologikoetan jartzen dutenak etahizkuntza gutxituaren biziberritzea helburu dutenak (Fishman, 1991).

Euskararen erabilera eta ezagutza aztertzeko eredu teorikoetan,autore batzuk bereziki aspektu psikosozialak aztertzen dituzte (SánchezCarrion, 1987; Arratibel, 1999; Garcia, 2001). Beste batzuk ikuspegi psi-kopedagogikoko alderdiak (Etxague, 1994 eta Luke, 2004). Badira ere,autoreak ikuspegia gehiago alderdi soziolinguistikoetan jartzen dutenak(Azurmendi eta besteak, 1996; Larrañaga, 2008; Martinez de Luna &Suberbiola, 2008). Azkenik, badira ere autoreak hezkuntza eleanitzakkonparatzeko eredua eskaintzen dutenak (Cenoz, 2008).

Eredu desberdinetan erabiltzen den ikuspegiaren arabera azpimarratzedesberdinak egiten dira:

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) |33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

EHko kaleetan,euskara,

frantsesa etaespainiera ez

ezik, bestelakohizkuntzak ereentzuten dira:

wolofera,errumaniera edo

tamazight,adibidez.

Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak – Naiara Berasategi

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:28 Página 35

Page 4: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

•Ikuspegi soziopsikologikotik: alderdi soziodemografikoak eta saresoziala azpimarratzen dute.•Eskolarekin erlazionatzen diren alderdiak ere azpimarratzen dirazenbaitetan: metodologia, gelako klima, gelako jarduerak…•Alderdi psikosozialak: identitate etnolinguistikoa, jarrera, moti-bazioak…•Norbanako ezaugarriak ere azpimarratzen dira beste zenbaitetan:autoestimua, konfiantza linguistikoa, inteligentzia…

Eredu gehienetan azpimarratzen diren alderdiak motibazioa eta ja-rrerarekin erlazionatutakoak dira, nahiz eta beti ez diren batera aztertzen.Gure testuinguruan ere identitateak garrantzia berezia hartzen du.

Bestalde, aipatu beharko litzateke ere azken ereduetan inportantziahandia ematen zaiola ikuspegi psikopedagogikoari. Alabaina, ez diraeredu asko aldagai kulturala oinarrizko faktoretzat hartzen dutenakhizkuntzaren erabilera azaltzeko, nahiz eta gure testuinguruan badakiguneragin hori nabarmena dela.

HIZKUNTZEN ERABILERA ETA KULTUREN PRAKTIKAKAZALTZEKO, PROPOSATZEN DEN EREDU PSIKO-SOZIO-LINGUISTIKO-KULTURAL-PEDAGOGIKOAy

Hizkuntzen erabilera eta kulturen praktika azaltzeko ikerketarako pro-posatzen dugun eredua deskribatuko dugu ondorengo lerroetan. Pro-posatzen dugun ereduak (Berasategi, 2014), eskola testuinguruan daudenikasleen (autoktonoen eta etorkinen) euskararen erabilera eta euskalkultur praktika azaltzea du helburu. Eredua ondorengo alderdi etaaldagai motengatik osatuta dago (1. Eredua):

1. Soziodemografikoak: sexua, ikasketa maila, ikastetxe mota, eredulinguistikoa, ikastetxeko etorkin proportzioa, jatorria, eta gurasoenmaila sozioekonomikoa eta kulturala.2. Linguistiko kulturalak: hizkuntza gaitasuna, hizkuntza erabilera,kultura ezagutza eta kultura praktika.3. Psikosozialak: harreman sarea, jarrera, motibazioa eta identitateetnolinguistikoa.4. Psikopedagogikoak: 1) gelako klima: ikaskideekin harremanaketa afektibitatea: ikastetxean nola sentitu, poza bizitza pertsonalarekineta EAEn bizitzearekin, jarrera klasean, emaitza akademikoak, gu-rasoen laguntza, eta 2) euskara eta euskal kultura lantzeko eskolanproiektua izatea.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) | 33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Naiara Berasategi – Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:28 Página 36

Page 5: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

Adierazitako lau alderdi hauetan jasotzen ditugun aldagaiak, etahizkuntzen eta kulturen erabilera aldagaien artean, artekotasuna dagoelaedo elkarreragina dutela, jakinda, nahiago izan dugu helburua azaltzeko,alderdi hauen artean ibilbide konkreturik ez adieraztea ikerketa aurretik,gure Ereduan, baizik eta hori lortzen dugun heinean emaitzetarako utzi.

1. Eredua. Hizkuntza eta kultur portaerak azaltzeko, ikerketan erabilitako eredusoziodemografiko-psiko-sozio-linguistiko-kultural-pedagogikoa (HIKUP)

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) |33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak – Naiara Berasategi

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:32 Página 37

Page 6: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

METODOLOGIAy

Ikerketa honetan, ikasleen praktika linguistikoak eta kulturalak nolakoakdiren jakiteko asmoz, eta euskararen eta euskal kulturaren praktikaneragiten duten faktoreak aztertzearren, galdera ireki eta itxiez osatutagaldetegi bat erabili dugu, metodologia kuantitatibo eta kualitatiboanoinarrituz. Artikulu honetan, azterketa kuantitatiboko datu nagusibatzuk baino ez ditugu aurkeztuko, zehazki, ikasleen hizkuntza praktikaketa hizkuntza zein kultura praktikekin erlazionatzen diren aldagaieninguruko datuak eskainiko ditugu.

Ikerketa-lanerako erabili dugun galde-sorta atal teorikoan propo-saturiko 1. Ereduan oinarrituta dago. Galde-sorta hau, aurretik DonostiakoDBHko 2. maila eta 4. Mailako ikasleekin erabili da (Berasategi & La-rrañaga, 2014; Larrañaga et. al, 2010).

Ikerketa honetako atal kuantitatiboa aztertzeko metodologia des-kribatzailea eta korrelaziozkoa erabili da. Galdera ireki zein galderaitxien analisirako SPSS 20.0 programa erabiliz.

Lagina

Ikerketa lan honen lagina Bilboko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako2. eta 4. mailako 989 ikasleek osatu dute. Datuak, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturtean zehar bildu dira. Ikasle hauen %53 mutila da eta %47neska. %57 Derrigorrezko laugarren mailan ikasten dago eta %47 De-rrigorrezko bigarren mailan. Ikasle horien gehiengoa, %62 ikastetxepublikora doa, %19 itunpeko-ikastolara eta %19 itunpeko-erlijiosora.Ikasleen gehiengo D ereduan ikasten dago %57,4 , %21,3 B ereduan eta%15,1 A ereduan. Ikasle horien gehiengoa erdibideko (%47,8) edoetorkin kopuru baxua duen ikastetxeetara doa (%37,9).

Ikasle horien jatorriari dagokionez, gehiengoa Bilbotarra da %81,5.Europako beste herrialde batetik datozenen kopurua %1,8koa da etaEuropatik kanpo datozenen kopurua %12,8koa.

EMAITZAKyZein hizkuntza erabiltzen dute ikasleek esparruz esparru, etaharremanik ba al da praktika horien eta jatorriaren artean

Ikasleen praktika linguistikoen eta jatorriaren artean harremanik badenegiaztatzeko, Khi karratuaren froga erabili dugu. Ikasleek jatorriarenarabera aipatutako lau esparruetan zein hizkuntza erabiltzen dutenagertzen da 1. Taulan.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) | 33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ikerketahonetan, ikasleenpraktikalinguistikoak etakulturalaknolakoak direnjakiteko asmoz,eta euskarareneta euskalkulturarenpraktikaneragiten dutenfaktoreakaztertzearren,galdera ireki etaitxiez osatutagaldetegi baterabili dugu,metodologiakuantitatibo etakualitatiboanoinarrituz.

Naiara Berasategi – Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:32 Página 38

Page 7: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

1. Taula. Ikasleek hainbat esparrutan egiten duten hizkuntza, ikasleen jatorriarenarabera (I)

Lagin orokorrari dagokionez, esan daiteke ikasleek batez ere eskolanerabiltzen dutela euskara (%51,2), eta erabilera hori jaitsi egiten daeskolatik urruntzean garen heinean, eta espainieraren erabilera nabarmenigotzen da; %96,2k eskolako atarian espainieraz egiten du, familian%85,8k espainieraz eta %93,9k lagunartean espainieraz.

Taldeen arteko konparazioan (autoktonoak eta etorkinak) ikustendenez, autoktonoak dira euskara gehien erabiltzen dutenak; batez ere,eskolan erabiltzen dute euskara (%57,5). Gainerako esparruetan (eskolakoatarian, familian eta lagunartean), nabarmen jaisten da euskararen era-bilera, eta igo egiten da espainierarena. Etorkinen kasuan ere, eskolaeremuan erabiltzen da euskara gehiago, nahiz eta honen erabilerabaxua izan (%17,2). Aipatzekoa da, autoktonoen kasuan ere, euskararenerabilera hutsala dela, eskolaz bestelako esparruetan.

Beste hizkuntzei dagokionez, ikus daiteke familia dela arnasgunea, etabertan erabiltzen dituztela gehien hizkuntza horiek. Etorkinak dira, familiatestuinguruan, beste hizkuntzak gehien erabiltzen dituztenak (%21,9). Fa-miliatik kanpoko esparruetan erabilera hori behera egiten du. Hizkuntzahorien erabilera zertxobait ageri da lagunartean (%5,8) eta eskolako atarian(%3,6), aldiz, erabilera hori nabarmen jaisten da eskolan (%0,7).

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) |33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak – Naiara Berasategi

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:32 Página 39

Page 8: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

Ikasleen euskararen erabilera eta euskal kultur praktika,eta aldagai desberdinen arteko harremana

Ikasleen euskararen erabilera eta euskal kultur praktika, eta aldagai so-zio-demografikoak

Ikasleen euskararen erabileran, aukeratutako aldagai soziodemo-grafikoen arabera desberdintasunik dagoen ikusteko, Kruskal-Wallisenfroga eta Mann-Whitneyren U froga erabili ditugu (2. Taula).

2. Taula. Ikasleen euskararen erabilera orokorra, aldagai soziodemografikoen arabera

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) | 33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Naiara Berasategi – Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:32 Página 40

Page 9: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

Hala, esan daiteke Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailandauden ikasle autoktonoek euskara gehiago erabiltzen dutela 4.mailakoek baino. Itunpeko ikastoletan edo publikoan dauden ikasleekeuskara gehiago erabiltzen dute, itunpeko erlijiosokoek baino. D ereduandauden ikasleek erabiltzen dute gehien euskara, ondoren B ereduandaudenek, eta, azkenik, A ereduan ezer gutxi. Etorkinen %5etik behereraduten ikastetxeetako ikasleek erabiltzen dute euskara gehien. Gurasoenikasketa-maila zenbait eta handiagoa izan, orduan eta altuagoa daseme-alaben euskararen erabilera. Azkenik, gurasoen lan motari dago-kionez, goi mailako edo erdi-mailako lanpostuak dituzten gurasoenseme-alabek erabiltzen dute euskara gehien.

Ikasle etorkinen kasuan, euskararen erabilerari dagokionez, des-berdintasun esanguratsuak dira ondorengo alderdien arabera: ikaske-ta-maila eta eredu linguistikoa. Hala, Kasu horretan ere, DerrigorrezkoBigarren Hezkuntzako 2. mailan eta D ereduan dauden ikasle etorkinekerabiltzen dute euskara gehien. Aipatu behar da ikastetxe motari etaikastetxeko etorkin kopuruari dagokionez, desberdintasunak ez direlaizan esanguratsu, baina kontuan izan behar da ez dagoela aztertutakolaginean ikasle etorkinik Itunpeko-ikastolan eta gutxi direla ere etorkinkopuru baxuko zentroetan dauden ikasleak, eta horrek datuak esanguratsuez izatean eragina izan dezake.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) |33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak – Naiara Berasategi

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:32 Página 41

Page 10: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

Ikasleen euskararen erabilera orokorra eta euskal-kultur praktika oro-korra, eta aldagai psikosozial eta psikopedagogikoen arteko harremana

Euskararen erabilera orokorra eta euskal kultur praktika orokorra,eta aldagai linguistiko-kulturalen (euskararen ezagutza, euskal kulturarenezagutza eta euskal kulturaren praktika), psikosozialen (harremansareak, identitatea eta hizkuntza zein kulturarekiko jarrera eta motibazioa)eta psikopedagogikoen (poza bizitza pertsonalarekin eta EAEn bizitze-arekin, ikastetxean nola sentitzen diren, ikaskideekin duten jarrera,klasean duten jarrera, emaitza akademikoen gaineko balorazioa, gurasoekeskolako lanetan ematen dieten laguntza) artean harremana ote dagoenaztertzeko, Pearsonen korrelazioak burutu ditugu (3. Taula).

3. Taula. Euskararen erabilera orokorra eta euskal kultur praktika orokorrarekinerlazionatzen diren aldagaiak (r≥0,400)

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) | 33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Naiara Berasategi – Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:32 Página 42

Page 11: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

Euskararen erabilera orokorrarekin altuen erlazionatzen diren al-dagaiak aztertutako taldeetan (lagin osoa, ikasle autoktonoak eta ikasleetorkinak), alderdi linguistiko-kulturalekin erlazionatuta daude. Eus-kararen ezagutza maila eta euskal kultur praktika dira euskararenerabilera orokorrarekin altuen erlazionatzen diren aldagaiak. Ondoren,jarrera alderdiekin erlazionatutakoak (euskara ezagutu nahia) eta iden-titatearekin erlazionatutakoak (euskaldun sentitzea) lirateke altuen er-lazionatzen direnak euskararen erabilera orokorrarekin.

Euskal kultur praktika orokorrarekin altuen erlazionatzen diren al-dagaiak aztertutako taldeetan (lagin osoa, ikasle autoktonoak eta ikasleetorkinak), alderdi lingusitiko-kulturalekin erlazionatuta daude (euskalkulturaren ezagutza eta euskararen erabilera orokorra). Ondoren, jarreraalderdiekin erlazionatutakoak (euskal kultura ezagutu nahia).

Ondorioz, esan daiteke, bai euskararen erabilera orokorrean eta baieuskal kultur praktikaren kasuan, hizkuntzaren kasuan (hau da, eus-kararen erabilera orokorrean), hizkuntza horren ezagutzak, hizkuntzahorren erabileran eragiten duela, eta alderantziz ere bai. Kulturarenkasuan ere, kultura horren ezagutzak kultura horren praktikan eragitendu, eta baita alderantziz ere. Hortaz, ezagutza eta praktikaren artekoharremana argia gertatzen da, bai euskararen kasuan eta bai euskalkulturaren kasuan.

Hizkuntza eta kulturaren arteko harremana ere argia da. Euskararenerabilera orokorrean, euskal kultur praktikak eragiten du. Era berean,euskal kulturaren praktikan euskararen erabilerak eragiten du.Horidela eta argi geratzen da, kasu honetan ere, euskararen erabilera etaeuskal kultur praktikaren artean dagoen zentzu biko harremana.

Jarrerazko alderdiak (euskara eta euskal kultura ezagutu nahia) eregarrantzitsuak dira, bai euskararen erabileran eta baita euskal kulturarenpraktikan ere.

Aztertutako aldagai psiko-sozio-lingustiko-kultural-pedagogikoenartean, ikus daiteke bereziki alderdi lingusitiko-kultural eta psikosozialen(jarrera eta identitatea) barruan aztertutako aldagaiak direla Bilboko Derri-gorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako eta 4. mailako ikasle hauen eus-kararen erabilera orokorra, edo euskal kultur praktikarekin ere altuen erla-zionatzen direnak. Hortaz, baieztatu egiten da, partzialki behintzat, 1.ereduan aurreikusten genuena. Alderdi psikopedagogikoan, euskara etaeuskal kultura sustatzeko Proiektua da, hau duten eskoletan, eragin handienaduena euskararen eta euskal kulturaren ezagutzan eta erabileran ere.

1 Eredu honetan, aldagai sozio-demografiko-psiko-sozio-linguisti-ko-kultural-pedagogikoek parte hartzen dute euskararen erabilera eta

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) |33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Gurasoenikasketa-maila

zenbait etahandiagoa izan,

orduan etaaltuagoa daseme-alabeneuskararenerabilera.

Ikasle etorkinenkasuan,

euskararenerabileraridagokionez,

desberdintasunesanguratsuakdira ondorengo

alderdienarabera:

ikasketa-mailaeta eredu

linguistikoa.

Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak – Naiara Berasategi

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:32 Página 43

Page 12: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

euskal kultur praktika azaltzeko nahiarekin. Hala, eredu horretan au-rreikusten genuen jada aldagai linguistiko-kulturalak edo psiko-sozialakerabilera edo praktika horiek azaltzen lagunduko zuten alderdiakizango zirela. Korrelazioen bidez, ikusi dugu bereizki alderdi linguisti-ko-kulturalen garrantzia, baina honek ez du esan nahi beste aldagaiekere euskararen erabileran edo euskal kulturaren praktikan eragiten ezdutenik, aurreko analisietan aditzera eman den moduan.

Horrela, ikerketa honen arabera lortutakoa, ondoko 2. Eredu honetanjasotzen da: proposatzen dena ere bere aplikaziorako, antzeko testuin-guruko hezkuntzan.

2. Eredua. Hizkuntza eta kultura praktikak azaltzeko, diziplinarteko eredua (HIKUDIE)

ONDORIOAK ETA EZTABAIDAy

Ikerketa honetan parte hartu duten gazteak ez dira testuinguru osoeuskaldun batean bizi (Bilbon). Gehienek ez dute etxetik euskara jaso,eta eskola bihurtzen zaie, kasu gehienetan, euskara ikasteko gune es-trategiko eta eraginkor ia bakarra. Ikasle etorkinen eta autoktonoen

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) | 33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskararenezagutza mailaeta euskal kulturpraktika diraeuskararenerabileraorokorrarekinaltuenerlazionatzendiren aldagaiak.

Jarrerazkoalderdiak(euskara etaeuskal kulturaezagutu nahia)eregarrantzitsuakdira, baieuskararenerabileran etabaita euskalkulturarenpraktikan ere.

Naiara Berasategi – Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:32 Página 44

Page 13: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

artean aldea nabaria da euskararen erabilerari dagokionez, azken horienkasuan nabarmen jaisten baita euskararen erabilera. Ikasle horientzat,era nabariagoan, eskola bihurtzen da euskararen erabilerako gune bakarra.Baina ikusi dugu eskolak bere mugak dituela, izan ere, eskolatik aldentzean,erabilera hori nabarmen jaisten baita. Euskararen erabilerak babesa duengunean erabiltzen dute euskara gazteek, eta gune honetatik aldentzean,gizartean, eta kasu honetan Bilbon, nagusi den espainieraren erabilerarajotzen dute. Egoera horri aurre egiteko, garrantzitsua litzateke ikasleeneuskararen erabilera bultzatzeko, eta ahozkotasuna lantzeko, guneak za-baltzea, dauden solasaldi guneez baliatuz eta berriak sortuz, eta bidehorretan, eskolaz kanpoko jarduerak izan daitezke jomugetako bat.

Eskolak duen euskalduntzeko ahalmena, etorkinen kasuan zailduegiten da, izan ere guk aurkeztu ditugun datuek, zein aurretik egindakohainbat ikerketek ere, erakutsi dute, ikasle etorkinen euskararen ezagutzaeta erabilera autoktonoena baino nahiko baxuagoa dela (Ibarraran &besteak, 2007; Etxeberria Elosegi, 2008). Hainbat ikerketak ere aditzeraeman dute, aldagai sozio-demografikoek eragina dutela ikasle autoktonozein etorkinen euskararen erabileran (Etxague, 1994; Larrañaga, 1996;Arratibel, 1999; Garcia, 2001; Etxeberria & Elosegi, 2008; Arrue-ED,2011…) besteak beste: eredu linguistikoak, ikastetxe motak eta ikastetxekoetorkin kopuruak duen eragina. Zentzu horretan, eta aztertutakolaginean ikusi ahal izan dugun bezala, etorkinen kasuan gutxi dira Dereduan matrikulatuta daudenak, baita itunpeko-ikastoletara edo etorkinkopuru gutxiko zentroetara doazenak. Horren aurrean, garrantzitsualitzateke, eta honek duen eraginaz oharturik, egoera horri aurre egitekoneurriak jartzea.

Gure ikerketan ikusi dugu kultura ezagutza zein praktikak duengarrantzia hizkuntzen eta zehazki euskararen erabilerako. Bainaeskoletatik egiten al dira jarduera eta programa zehatzak kulturak lan-tzeko? Galdera horri erantzutea litzateke lehengo pausoa, baina erantzunaezezkoa den kasuetan, neurriak hartu beharko lirateke eta tokian tokikoprograma zein jarduerak diseinatu. Bide horretan garrantzitsua izangoda eskoletatik hizkuntza gutxituekiko zein kultura gutxituekiko begi-runean oinarritutako gizarte eleaniztun baterako ikuspegia sustatzea.

Hizkuntza edo kulturen irakaskuntzarekin batera garrantzitsuaizango da hizkuntza zein kulturekiko jarrera eta motibazio positiboakgaratzea. Ikusi dugun bezala, jarrera eta motibazioak ere hizkuntzarenzein kulturaren praktikaren aurresate garrantzitsu dira. Hortaz, ga-rrantzitsua litzateke ere eskolatan jarrera eta motibazioaren gaia eraplanifikatuan jasotzea, eta curriculumaren barruan eduki beharko

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) |33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Gure ikerketanikusi dugu

kultura ezagutzazein praktikak

duen garrantziahizkuntzen eta

zehazkieuskararenerabilerako.

Baina eskoletatikegiten al dirajarduera etaprogramazehatzakkulturaklantzeko?

Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak – Naiara Berasategi

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:32 Página 45

Page 14: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

lukeen tokia aitortzea, eta horiek gelan aurrera eramateko unitate di-daktikoak sortzea, neurriren batean.

Bukatzeko, eskolako alderdiari eta alde didaktikoari eman nahi ge-nioke ere bere garrantzia, jakina baita, metodologiak, ikasgelakojarduerak, gelako klimak, curriculumak … eragina dutela hizkuntzarenerabileran (Gardner, 1984; Skehan, 1989; Allard & Landry, 1992; Gardner& MacIntyre, 1993; Etxague, 1994; Luque, 2004; Cummins 2005; Coelho,2006). Bide horretan garrantzitsua izango da metodologia kooperatiboak,eta ahozkotasuna lantzera bideratuta dauden metodologiak erabiltzea.Garrantzitsua izango da ere, hezkuntza administraziotik laguntza es-kaintzea, beharrezkoak diren bitarteko, formazio eta aholkularitzaeskainiz, eskolako hizkuntza proiektua benetako bitarteko baliagarribat bihur dadin. Bestalde, ezinbestekoa izango da bide luze zein aberatshorretan, komunitate guztiaren inplikazioa, eta bereziki guraso etaikastetxe artean elkarkidetza bultzatzea. l

BIBLIOGRAFIAAllard, R., & Landry, R. (1992). “Ethnolinguistic Vitality Beliefs and

Language Maintenance and Loss”. In W. Fase, K. Jaspaert, & S.Kroon (Eds.), Maintenance and loss of minority languages (pp. 171-197). Amsterdam: John Bejamins Publishing Co.

Amorrortu, E., Barreña, A., Idiazabal, I., Izagirre, E., Ortega, P., & Uranga,B. (2004). World Languages Review Studies. Bilbo: Unesco Etxea.

Arratibel, N. (1999). Helduen euskalduntzean eragiten duten prozesu psiko-sozialak: Motibazioen errola. PhD thesis, University of Basque Country.

Arrue-Ebaluzio Diagnostikoa 2011: Ikasleen hizkuntza erabileraren datuak.Eusko Jaurlaritza, ISEI-IVEI & Soziolinguistika Klusterra (2013).Retrivied 03/02, 2014, from http://www.irekia.euskadi.net/assets/attachments/2802/Arrue_Prentsaurrekoa_eus.pdf?1359118341

Azurmendi, M.-J., Romay, J., & Valencia, J.F. (1996). “Identidad étnica yrelaciones intergrupales en el mundo hispanohablante”. In R.Y.Bourhis, & J.-Ph. Leyens (Eds.), Estereotipos, discriminación y relacionesentre grupos (pp. 241-285). Madrid: MacGraw-Hill.

Berasategi, N. 2014. Hizkuntza eta Kultura aniztasuna Bilboko eskoletan.Euskararen erabileran eta euskal kultur praktikan eragiten duten faktoreak.Doktore tesia, UPV/Euskal Herriko Unibertsitatea. [Argitaratu gabea].

Berasategi, N., & Larrañaga,N. (2014). “Diversidad lingüística y culturalen el contexto educativo. Actitudes y prácticas”. Inguruak, 61-69.

Clément, R. (1980). “Ethnicity, contact and communicative competencein a second language”. In H. Giles, W.P. Robinson, & P.M. Smith

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) | 33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Bide horretangarrantzitsuaizango daeskoletatikhizkuntzagutxituekiko zeinkulturagutxituekikobegiruneanoinarritutakogizarteeleaniztunbaterakoikuspegiasustatzea.

Naiara Berasategi – Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:33 Página 46

Page 15: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

(Eds.), Language: Social psychological perspectives. Oxford: Pergamon.Coelho, E. (2006). Enseñar y aprender en escuelas multiculturales: una apro-

ximación integrada. Barcelona: ICE-Horsori.Cummins, J. (2005). “La hipótesis de la interdependencia 25 años

después: La investigación actual y sus implicaciones para la educaciónbilingüe”. In D. Lasagabaster, & J.M. Sierra (Eds.). Multilingüismo ymulticulturalismo en la escuela (pp. 113-132). Barcelona: Horsori.

Etxeberria, F., & Elosegi, K. (2008). “Basque, Spanish and ImmigrantMinority languages in Basque schools”. In J. Cenoz (Ed), TeachingTrough Basque. Achievements and Challenges (pp. 69-85). Clevedon:Multilingual Matters.

Etxague, X. (1994). Nafarroako 8. mailako D ereduko ikasleen euskara erren-dimendua. Hainbat aldagai eskolarren eragina. Bilbo: UPV/EHU.

Fishman, J.A. (1991). Reversing Language Shift (RLS). Theoretical andEmpirical Foundations of Assistance to Threatened Languages. Clevedon:Multilingual Matters.

Garcia, I. (2001). Euskararen erabileran eragiten duten prozesu psikosozialak:Identitate etnolinguistikoaren garrantzia. PhD thesis, University ofBasque Country.

Gardner, R.C. (1985). Social psychology and second language learning.London: Edward Arnold.

Gardner, R.C., & MacIntyre, P.D. (1993). “On the measurement ofaffective variables in second language learning II: Affective variables”.Language Teaching, 26, 1-11.

Hamers, J., & Blanc, M. (1983). Bilingualité et Bilingualisme. Bruxelles:Mardaga.

Ibarraran, A., Lasagabaster, D., & Sierra, J.-M. (2007). Inmigración yaprendizaje de lenguas en contexto bilingue. Lete.

Lambert, W.E. (1974). “Culture and language as factors in learning andeducation”. In F.E. Aboud & R.D. Meade (Eds.), Cultural factors inlearning and education. Bellingham, Washington: Fifth Western Was-hington Symposium on Learning.

Larrañanga, N. (1995). Euskararekiko jarrerak eta jokabideak. Euskalerrikogaztetxoek euskararekiko dituzten jarrerak eta beren eragina euskaraikasi eta erabiltzean. PhD thesis, University of Deusto.

Larrañaga, N., Azurmendi, M.-J., Berasategi, N., & Etxepeteleku (2010).“Aniztasun linguistiko eta kulturala euskal eskolan”. Inguruak, 61-69.

Luque, M.-Ll. (2004). Adquisición-aprendizaje del euskara a través de la in-mersión total precoz (2-4 años): Análisis psico-socio-lingüístico-pedagógico.PhD Thesis, University of Basque Country.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) |33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak – Naiara Berasategi

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:33 Página 47

Page 16: Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan ...

Mackey, W.F (1976). Bilinguisme et contact des langues. Québec: CIRB.Martinez de Luna, I., & Suberbiola, P. (2008). “Measuring Student Lan-

guage Use in the School Context”. Language, Culture and curriculum,21, 1, 59-68.

Naiman, N., Förhlich, M., Stern, H.H., & Todesco, A (1978). The GoodLanguage Learner. Toronto: Ontario Institute for Studies in Education,Research in Education Series, 7.

Sánchez Carrión, J.M., “Txepetx” (1987). Un futuro para nuestro pasado.Claves para la recuperación del euskara y la teoría social de las lenguas.Donosita: Elkar.

Skehan, P. (1989). Individual Differences in Second Language Learning.London: Arnold.

Skutnabb-Kangas, T. (2000). Linguistic Genocide in Education or WorldwideDiversity and Human Rights. Londres: L. Erlbaum Associates, Mahwa.

Uranga, B., Aierdi, X., Idiazabal, I., Amorrortu, E., Barreña, A., &Ortega, A. (2008). Hizkuntzak eta Immigrazioa. Lenguas e Inmigración.Bilbo: Ikuspegi, UNESCO etxea, UPV/EHU.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 92-93, 2014 (3-4) | 33-48 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Naiara Berasategi – Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak

bat9293 dok_Maquetación 1 16/01/15 18:33 Página 48