Hitzaldia-euskaraz

1
DEIADAR 2015 : Urriaren 24eko manifestaldiaren hitzaldia Arratsalde on denei, Milaka lagun bildu gira Baionako karriketan « Estatus bat lurraldearentzat, Estatus bat hizkuntzarentzat » lema pean. Lema berdinarekin beste milaka lagun elkartu dira Montpellier herrian, Korsikan - Ajaccion edo Bretainian – Carhaix herrian ! Iparraldean, leloa egokitu dugu euskararen koofizialtasuna aldarrikatzeko eta Euskal Herri Elkargoaren alde. 21. mendean oraindik beharrezkoa izaitea karrikaratzea gure oinarrizko eskubide baten aldarrikatzeko, deitoragarria da. Nahi dugu euskaraz ikasi, euskaraz erakatsi eta euskaraz bizi. Hizkuntzen aldeko euro-itunaren berrestearen inguruan entzun diren emaitzarik gabeko ele politak, edo aurkeztu eta sekulan bozkatu ez diren lege proposamenei ASKI dela diogu ! Mespretxuari ASKI ! Gure hizkuntzentzat estatus bat, euskararentzat lege babes bat, gure eskubidea da. Eta hizkuntz politika eraginkorra eremaiteko beharrezkoa, gure hizkuntzarentzat hil ala biziko kontua. . Baina gaur egun, argi daukagu lege bat ez dela aski izanen euskara salbatzeko. Ezagutua eta instituzionalki antolatua den lurralde baten behar gorrian gaude, hizkuntza politika ausart baten bideratzeko eta egunez egun lan egiten duten eragileen laguntzeko, euskararen erakaskuntza eta praktika bultzatzeko. Hizkuntzaren egoerak frogatzen duen bezala, orokorki Iparraldeak beharrezkoa du egitura instituzionala, politika koherenteen eremaiteko lurralde osoan zehar. Bizitzen dugun momentua hitz bakar batekin kalifikatzeko, historikoa da ! Azken 225 urteak kontutan harturik, hirugarren aldia da bakarrik aukera erreal bat dagoela ezagupen instituzional baten lortzeko, tokiko kudeaketa tresna bat plantan jarriz. Frantses iraultzaren biharamunean, Garat anaien iniziatibaren ondotik, 1981an Mitterrand-ek hitz emaite eta hitza jatearen ondotik, horra orain hirugarren aldikoz aukera historikoa. Parisek manatzen duen lurralde erreformaren egutegiak aspaldiko partez, bat egiten du hemen azken urteetan eremaiten ditugun gogoetekin. Ez dugu trena utzi behar pasatzen, ezin dugu hitzordua huts egin ! Batzuek dudak agerrarazten duten bitartean, bertze Herriko Kontseilu batzuk hasi dira iritzia emaiten Euskal Herri Elkargoaren sorrerari buruz. Txalo beroak orain arte iritzi baikorra eman duten herriko etxeei : Hiriburu, Makea, Sohüta, Aiherra, Maule, Atharratze….. Dei zabal bat luzatzen dugu herriko hautetsi guziei, horiek dutelako heien eskutan gure lurraldearen geroa ondoko hamarkadentzat, heldu den udaberrian iraganen den bozkaren bidez herriko etxe bakoitzean. Izan dezagun ausardia, izan dezagun kemena ! Nahiz eta hautetsiek duten azken hitza, herritar bakoitzari doakio inplikatzea eta aktiboki parte hartzea hasten den kanpainan. Ondoko aste eta hilabeteetan, herri honen biztanleengana joanen gira. BATERA Karabanak bidea hartuko du eta herriz herri ibiliko da aurkezteko Euskal Herri Elkargoaren egitasmoa. Ipar Euskal Herriko bideetan, pedagogia lana eginen dugu. Aintzinetik milesker zuen herrian, BATERA Karabanari eginen diozuen ongi etorriagatik. Bakoitzari doakio konbentzitzea familia, lagunak, auzoak, lankideak… elkarteetan, sindikatuetan eta bertze egitura guztietan… Galdegiten dugu gure herriko hautetsi guziei, BAI bozkatzea Euskal Herriko ezagupen instituzionalaren alde, BAI bozkatzea eskualde erraldoian toki bat eskainiko digun herri elkargoaren alde, BAI bozkatzea tokiko proiektuak sustengatzen ahalko dituen lehen instituzioaren alde, BAI bozkatzea lurralde bateratu baten alde, bere anbizioen araberako baliabideak ukanen dituenak, politika publikoen garatzeko biztanleen alde Euskararen koofizialtasunari BAI ! Euskal Herri Elkargoari BAI !

description

Hitzaldia-euskaraz

Transcript of Hitzaldia-euskaraz

Page 1: Hitzaldia-euskaraz

DEIADAR 2015 : Urriaren 24eko manifestaldiaren hitzaldia

Arratsalde on denei,

Milaka lagun bildu gira Baionako karriketan « Estatus bat lurraldearentzat, Estatus bat hizkuntzarentzat »

lema pean. Lema berdinarekin beste milaka lagun elkartu dira Montpellier herrian, Korsikan - Ajaccion edo

Bretainian – Carhaix herrian !

Iparraldean, leloa egokitu dugu euskararen koofizialtasuna aldarrikatzeko eta Euskal Herri Elkargoaren alde.

21. mendean oraindik beharrezkoa izaitea karrikaratzea gure oinarrizko eskubide baten aldarrikatzeko,

deitoragarria da. Nahi dugu euskaraz ikasi, euskaraz erakatsi eta euskaraz bizi.

Hizkuntzen aldeko euro-itunaren berrestearen inguruan entzun diren emaitzarik gabeko ele politak, edo

aurkeztu eta sekulan bozkatu ez diren lege proposamenei ASKI dela diogu ! Mespretxuari ASKI !

Gure hizkuntzentzat estatus bat, euskararentzat lege babes bat, gure eskubidea da. Eta hizkuntz politika

eraginkorra eremaiteko beharrezkoa, gure hizkuntzarentzat hil ala biziko kontua. .

Baina gaur egun, argi daukagu lege bat ez dela aski izanen euskara salbatzeko. Ezagutua eta instituzionalki

antolatua den lurralde baten behar gorrian gaude, hizkuntza politika ausart baten bideratzeko eta egunez

egun lan egiten duten eragileen laguntzeko, euskararen erakaskuntza eta praktika bultzatzeko.

Hizkuntzaren egoerak frogatzen duen bezala, orokorki Iparraldeak beharrezkoa du egitura instituzionala,

politika koherenteen eremaiteko lurralde osoan zehar.

Bizitzen dugun momentua hitz bakar batekin kalifikatzeko, historikoa da ! Azken 225 urteak kontutan

harturik, hirugarren aldia da bakarrik aukera erreal bat dagoela ezagupen instituzional baten lortzeko, tokiko

kudeaketa tresna bat plantan jarriz. Frantses iraultzaren biharamunean, Garat anaien iniziatibaren ondotik,

1981an Mitterrand-ek hitz emaite eta hitza jatearen ondotik, horra orain hirugarren aldikoz aukera historikoa.

Parisek manatzen duen lurralde erreformaren egutegiak aspaldiko partez, bat egiten du hemen azken

urteetan eremaiten ditugun gogoetekin. Ez dugu trena utzi behar pasatzen, ezin dugu hitzordua huts egin !

Batzuek dudak agerrarazten duten bitartean, bertze Herriko Kontseilu batzuk hasi dira iritzia emaiten Euskal

Herri Elkargoaren sorrerari buruz. Txalo beroak orain arte iritzi baikorra eman duten herriko etxeei : Hiriburu,

Makea, Sohüta, Aiherra, Maule, Atharratze….. Dei zabal bat luzatzen dugu herriko hautetsi guziei, horiek

dutelako heien eskutan gure lurraldearen geroa ondoko hamarkadentzat, heldu den udaberrian iraganen den

bozkaren bidez herriko etxe bakoitzean. Izan dezagun ausardia, izan dezagun kemena !

Nahiz eta hautetsiek duten azken hitza, herritar bakoitzari doakio inplikatzea eta aktiboki parte hartzea

hasten den kanpainan. Ondoko aste eta hilabeteetan, herri honen biztanleengana joanen gira. BATERA

Karabanak bidea hartuko du eta herriz herri ibiliko da aurkezteko Euskal Herri Elkargoaren egitasmoa. Ipar

Euskal Herriko bideetan, pedagogia lana eginen dugu. Aintzinetik milesker zuen herrian, BATERA Karabanari

eginen diozuen ongi etorriagatik. Bakoitzari doakio konbentzitzea familia, lagunak, auzoak, lankideak…

elkarteetan, sindikatuetan eta bertze egitura guztietan…

Galdegiten dugu gure herriko hautetsi guziei,

BAI bozkatzea Euskal Herriko ezagupen instituzionalaren alde,

BAI bozkatzea eskualde erraldoian toki bat eskainiko digun herri elkargoaren alde,

BAI bozkatzea tokiko proiektuak sustengatzen ahalko dituen lehen instituzioaren alde,

BAI bozkatzea lurralde bateratu baten alde, bere anbizioen araberako baliabideak ukanen dituenak, politika

publikoen garatzeko biztanleen alde

Euskararen koofizialtasunari BAI ! Euskal Herri Elkargoari BAI !