HILAK 24, ANDRE MARIA LAGUNTZAILEA - Salesianos › wp-content › uploads › 2020 › ... ·...

11
1 Egun onak DBH 2019-2020 kanpaina Astelehena, otsailaren 24a HILAK 24, ANDRE MARIA LAGUNTZAILEA EBANJELIOA: Mateo 6, 9-10 «Zuek, egizue otoitz honela: «Gure Aita zerukoa, agertu santu zeure izena, etorrarazi zeure erregetza; betearazi lurrean zeure nahia, zeruan betetzen den bezala». IRAKURGAIA Gaur hilaren 24a da. Salestar Familiarentzat horrek zer esan nahi duen jakingo duzuelakoan nago. Don Boscori buruzko artikulu batzuk irakurtzen ari nintzela, testu hau aurkitu dut. Don Boscok berak hitz egiten digu, bere oroitzapenez: “Hainbeste gauza kontatuko nizkizueke… Gogoan dut denok jateko lain gaztaina eduki ez genuen eguna, edo barnetegiko etxea, eraiki berria, eraitsi zena, edo zenbait “morroik” garbitu nahi ninduten eguna. Edo mutilek, jasan nuen gaixotasun luzearen ondoren, sorbalda gainean Oratoriotik zehar eraman nindutela. Gogoan dut lehenengo mutil-taldeak nirekin salestar izateko promesa egin zuen eguna. Gogoan ditut mutikoek nire konfesatokiaren aurrean egiten zituzten ilarak. Oroitzen zaizkit ibilaldiak eta nire herrirainoko bidaldiak. Eta, batez ere, gogoan dut Andre Maria Laguntzailearen festa ospatzen genuen eguna. Ai Andre Maria Laguntzailea! Zenbat aldiz esango nuen zure izena, zenbat aldiz gomendatuko nizun nire burua! Zenbat aldiz,…! Egiaz, inori eskertu behar badiot naizena edo egin dudana, Berari (Ama Birjinari) eskertu behar diot. Berak, bai, berak egin du dena...” “Eskatu nahi dizuet orain nire ametsean nirekin bat egiteko. Nik jakin nuen Jainkoak gazte behartsuenei laguntzeko eskatzen zidala. Horixe izan zen nire ametsa, gauzatzen saiatu nintzena; gaur, mundu osoan zabal dagoen Salestar Familia saiatzen da horretan”. Baina orain zuok zarete, zuotariko bakoitza, zuon ametsa zein den eta nola gauzatu behar duzuen igarri behar duzuenok”.

Transcript of HILAK 24, ANDRE MARIA LAGUNTZAILEA - Salesianos › wp-content › uploads › 2020 › ... ·...

Page 1: HILAK 24, ANDRE MARIA LAGUNTZAILEA - Salesianos › wp-content › uploads › 2020 › ... · 2020-02-21 · Azkenean, pazko-gauan, Bataioaren eta Eukaristiaren sakramentuak hartzen

1 Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

Astelehena, otsailaren 24a

HILAK 24, ANDRE MARIA LAGUNTZAILEA EBANJELIOA: Mateo 6, 9-10 «Zuek, egizue otoitz honela: «Gure Aita zerukoa, agertu santu zeure izena, etorrarazi zeure erregetza; betearazi lurrean zeure nahia, zeruan betetzen den bezala». IRAKURGAIA Gaur hilaren 24a da. Salestar Familiarentzat horrek zer esan nahi duen jakingo duzuelakoan nago. Don Boscori buruzko artikulu batzuk irakurtzen ari nintzela, testu hau aurkitu dut. Don Boscok berak hitz egiten digu, bere oroitzapenez: “Hainbeste gauza kontatuko nizkizueke… Gogoan dut denok jateko lain gaztaina eduki ez genuen eguna, edo barnetegiko etxea, eraiki berria, eraitsi zena, edo zenbait “morroik” garbitu nahi ninduten eguna. Edo mutilek, jasan nuen gaixotasun luzearen ondoren, sorbalda gainean Oratoriotik zehar eraman nindutela. Gogoan dut lehenengo mutil-taldeak nirekin salestar izateko promesa egin zuen eguna. Gogoan ditut mutikoek nire konfesatokiaren aurrean egiten zituzten ilarak. Oroitzen zaizkit ibilaldiak eta nire herrirainoko bidaldiak. Eta, batez ere, gogoan dut Andre Maria Laguntzailearen festa ospatzen genuen eguna. Ai Andre Maria Laguntzailea! Zenbat aldiz esango nuen zure izena, zenbat aldiz gomendatuko nizun nire burua! Zenbat aldiz,…! Egiaz, inori eskertu behar badiot naizena edo egin dudana, Berari (Ama Birjinari) eskertu behar diot. Berak, bai, berak egin du dena...” “Eskatu nahi dizuet orain nire ametsean nirekin bat egiteko. Nik jakin nuen Jainkoak gazte behartsuenei laguntzeko eskatzen zidala. Horixe izan zen nire ametsa, gauzatzen saiatu nintzena; gaur, mundu osoan zabal dagoen Salestar Familia saiatzen da horretan”. Baina orain zuok zarete, zuotariko bakoitza, zuon ametsa zein den eta nola gauzatu behar duzuen igarri behar duzuenok”.

Page 2: HILAK 24, ANDRE MARIA LAGUNTZAILEA - Salesianos › wp-content › uploads › 2020 › ... · 2020-02-21 · Azkenean, pazko-gauan, Bataioaren eta Eukaristiaren sakramentuak hartzen

2 Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

GOGOETARAKO Horretarako, erantzun galdera bi hauei: Zein da zure ametsa? Zer da zure bizitzaz/biziaz egin nahi duzuna? Nola gauza dezakezu amets hori? Zertara konprometitzen zaitu horrek?

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?time_continue=99&v=gXfLl3qYy0k&feature=emb_logo

OTOITZA Jainko maitea, Zugan konfiantza izatea erabaki dut. Konfiantza zure maitasunean, beldurra kentzen baitit. Konfiantza, behar dudana edukiko dudalakoan, zeu izango baitzara nire hornitzailea. Egun on pasa!

Page 3: HILAK 24, ANDRE MARIA LAGUNTZAILEA - Salesianos › wp-content › uploads › 2020 › ... · 2020-02-21 · Azkenean, pazko-gauan, Bataioaren eta Eukaristiaren sakramentuak hartzen

3 Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

Asteartea, otsailaren 25a

ETXE HONETAN HARREMAN ZINTZOAK ETA ABERASGARRIAK ERAGIN NAHI DITUGU

EBANJELIOA: Mateo 7, 15 «Kontuz sasiprofetekin! Ardi-larruz jantzirik badatozkizue ere, otso harrapari dira barrutik». IRAKURGAIA Egun on, lagunok. Gaur inaute-astearte da. Ziur mozorro jantzita zaudetela. Dakizuenez, Garizumaren hasierarekin lotutako tradizioa da karnabalarena edo inauteriena. Festa-egunak dira hauek, aldatu eta gogoberritzeko denboraldia hasi aurrekoak. Karnabal osteko denboraldian, kanpoko ezaugarri gisa, ez da okelarik jaten ostiraletan. “Karnabal” hitza, aski seguru, latin arrunteko “carnelevare” (okela utzi) hitzetik etorriko da. Beste bertsio batek, gaur egun herri-eremuan aintzat hartzen denak, italierako “carnevale” hitzetik datorrela dio; horrek okela jan zitekeen denbora deskribatzen zuen. Festa-tradizio honen ezaugarri bereizgarrietako bat: mozorrotu beharra. Hiri batzuetan, Venezian esaterako, ezinbestekoa da maskara jartzea. Maskarak eta mozorroak amets egiteko aukera ematen digute, beste norbait bihurtzeko era, bestelako modura jokatzeko egokiera. Egunean-egunean ez dugu maskararik jartzen aurpegian, baina geure aurpegia bera erabiltzen dugu batzuetan maskara gisa, geure nortasunaz inork jakiterik nahi ez duguna ez erakusteko edo ezkutatzeko. Norekin gauden, batera ala bestera agertzen gara; ez dugu aurpegi berbera jartzen irakaslearekin, ikaskidearekin, amarekin edo ikasketaburuarekin gaudenean. Ikasle saiatuen, bihurrien edo barregarrien maskara jartzen dugu goizetan, adiskideena jolas-orduan, seme/alaba zintzoena edo managaitzena etxean. Beharrezkoak dira, agian, baina nire aholkua hauxe da: erabiltzen dituzunean izan zaitez zeu beti, ez inor engainatu, ezta zeure burua ere; ez zarena ez erakutsi. Pentsatu. Egun zoriontsua izan, eta erakutsi zeure aurpegirik onena, irribarrerik zabalena.

Page 4: HILAK 24, ANDRE MARIA LAGUNTZAILEA - Salesianos › wp-content › uploads › 2020 › ... · 2020-02-21 · Azkenean, pazko-gauan, Bataioaren eta Eukaristiaren sakramentuak hartzen

4 Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

IRUDIA

OTOITZA Gure Jainkoak oso gogoko ditu mozorro-jantziak. Izan daiteke arnasa eta hats, haize leun edo haize bortitz, sasia sutan edo laino ilun zein argi, ogi, ardo eta gizaki. Jainkoa da erabat ezkutuko. Berea du gu harritzea. aurreikusia balego bezala ezer ez egitea, itxaroten ez diogunean etortzea, itxuraz zer eginik ez duen lekuan agertzea, ezagutzen ez genizkion arropak erabiltzea, agenda betearen orrien artean sartzea, telefono-deian entzunaraztea, begi tristeetatik irribarre egitea, laguntza eskatzea,… Maitasuna, eta Jainkoa maitasuna da, inor itxuratzea da, inor bihurtzea, eskalearen arropa zaharrak, etorkinaren azal iluna edo gaixoaren aurpegia hartzea. Jainkoari min ematen dio munduak eta barre egiten du munduarekin. Bereak egiten ditu keinu guztiak, harridura guztiak, eta gonbidatzen gaitu bizitzaren kolore anitzez harritzera.

Page 5: HILAK 24, ANDRE MARIA LAGUNTZAILEA - Salesianos › wp-content › uploads › 2020 › ... · 2020-02-21 · Azkenean, pazko-gauan, Bataioaren eta Eukaristiaren sakramentuak hartzen

5 Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

Asteazkena, otsailaren 26a

ERRAUTSA: KONBERTSIOAREN EZAUGARRI ANTZINATIK

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Hasiera 3, 19 «Zeure bekokiko izerdiz jango duzu ogia, lurrera itzuli arte, handik izan zara hartua eta: hautsa zara eta hautsera itzuliko zara». IRAKURGAIA Gaur egun berezia da: Hautsen eguna, Garizuma hasten den eguna. Beharbada gaur gure muga, gure izaera finitua, gogorarazten digun ezaugarri hau jasotzeko aukera izango duzu, baina beste aukera baten mezua dakar bere baitan, aldaketa-mezua, gure bizitza alferrik galtzen edo pikutara bidaltzen ari bagara. Aldatzeko denbora aproposa eta egokia da hau, hainbeste gauzatan geure buruari aukera berria emateko sasoia. Merezi dugu. Eta bizirik bazaude, hobetzeko aukera duzu, hazteko aukera, zure bihotzaren zauriak sendatzeko eta bizia eman dizunari eta beste egun batez ere bizia oparitzen dizunari hurbiltzeko aukera. “Gogoberritu eta sinetsi Berri Ona”. Horiek dira gaur apaizek hautsa hartzen duten guztiei esango dizkieten hitzak, mundu guztian milioika kristauk entzungo dituzten hitzak. Gogoberritzea eta Jesusen Berri Ona sinestea tradizio handiko hiru hitzetan laburtzen da. Hitzok: limosna, otoitza, baraua. Zeure bizitzara egokitu eta Garizumako berrogei egunetan konpromiso gisa har ditzakezu.

a) LIMOSNA= besteei ireki: karitatea, elkar ulertzea, adeitasuna, barkamena, behartsuenei (hurrekoei zein urrutikoei) limosna ematea. b) OTOITZA= Jainkoari ireki: berorren Hitza entzutea, errezatzea, Eukaristian eta Barkamenaren sakramentuan parte hartzea. c) BARAUA= nor bere buruari ireki: autokontrola, bizimodu orekatua, balioak kontuan hartuz bizitzea, behar ez ditugun gauzetan dirua alferrik gastatzeari uko egitea, beste batzuk horren beharrean baitaude.

Page 6: HILAK 24, ANDRE MARIA LAGUNTZAILEA - Salesianos › wp-content › uploads › 2020 › ... · 2020-02-21 · Azkenean, pazko-gauan, Bataioaren eta Eukaristiaren sakramentuak hartzen

6 Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

Hiru konpromiso hauek, Jesusen bizitzaren eta irakatsien laburpena baitira, Garizuma ondo eta behar bezala bizitzeko eta Pazko-festa handia prestatzeko modua dira. Anima zaitez eta har ezazu hobera aldatzeko konpromisoren bat.

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=8Vs56VrmRRk OTOITZA Jainkoa, zuk egiten duzu guk barruan argia edukitzea, piztuta bizitzea, bidea erakusten duen linternak bezala, besteen bizitzari argi ematea. Nik nahi dut eguzkiaren argia bezalakoa izan, eguna hasten denean bihotza pozten baitigu.

Page 7: HILAK 24, ANDRE MARIA LAGUNTZAILEA - Salesianos › wp-content › uploads › 2020 › ... · 2020-02-21 · Azkenean, pazko-gauan, Bataioaren eta Eukaristiaren sakramentuak hartzen

7 Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

Osteguna, otsailaren 27a

ZERGATIK GARIZUMA? EBANJELIOA: Lukas 15, 7 «Egia esan, Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du bihozberritzen den bekatari batengatik, bihozberritu beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoengatik baino». IRAKURGAIA Lehenengo kristauen elkarteak haize kontra bizi ziren garai hartako gizartean eta, horregatik, oso exijenteak ziren elkarteotan kide berriak onartzeko orduan. Hiru urtetik gora irauten zuen prozesu luzean, elkartean sartu nahi zutenek bizimodu berriko balioak ikasten zituzten, elkarteak bizi zituen egiak irakasten zizkieten, konpromisoan trebatzen ziren,… Katekumenotza esaten zitzaion horri. Azkenean, pazko-gauan, Bataioaren eta Eukaristiaren sakramentuak hartzen zituzten. Denboraz, jende gehiago onartuz joan ziren. Elkarte haietan sartzeko erabakia erabatekoa zen, baina onartzen zuten bizitzan huts edo oker egin eta proiektutik alden daitekeela. Horregatik, huts egiten zuten edo elkartetik aldentzen ziren kideei prestakuntzako etapak errepikatzeko aukera ematen zieten. Garizumak horixe berori gogorarazi nahi digu: Jesusi jarraitzeak erabateko konpromisoa eskatzen duela. Zaila dela. Gu mugatuak garela eta sarritan hari jarraitzeko erabaki horretan atzera egiten dugula. Garizuma gure bidea berriz egiteko aldia da. Berriz bataiatzeko aukera berria, hau da, gizaki zaharra hiltzeko eta gizaki berria sortzeko aukera berria. Hurrengo bost igandeek gure kristau-fedearen auzi garrantzitsuak (berriz) bizitzeko gonbidapena egiten digute. Aitortuko dugu ez dugula dena ondo egiten eta gure bizitzan (Jesusenean bezala) tentaldiak agertzen direla. Ikusiko dugu denok garela zorionaren egarri, denok dugula zoriontsu izateko beharra. Gainera, gure bizitzan, iluntasuna, gauzak argi ikusten ez ditugun unea, ere agertuko da. Baina denok dugu amets bizitza bete-betea, zoriontsuagoa. Denok nahi dugu erabat bizi, ez erdizka bizi, ez biziraun edo landareak bezala bizi.

BIDEOA https://www.youtube.com/watch?time_continue=275&v=H2IZVOsVahM&feature=emb_title

Page 8: HILAK 24, ANDRE MARIA LAGUNTZAILEA - Salesianos › wp-content › uploads › 2020 › ... · 2020-02-21 · Azkenean, pazko-gauan, Bataioaren eta Eukaristiaren sakramentuak hartzen

8 Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

OTOITZA Jainkoa, zuk egiten duzu guk barruan argia edukitzea, piztuta bizitzea, bidea erakusten duen linternak bezala, besteen bizitzari argi ematea. Nik nahi dut eguzkiaren argia bezalakoa izan, eguna hasten denean bihotza pozten baitigu.

Page 9: HILAK 24, ANDRE MARIA LAGUNTZAILEA - Salesianos › wp-content › uploads › 2020 › ... · 2020-02-21 · Azkenean, pazko-gauan, Bataioaren eta Eukaristiaren sakramentuak hartzen

9 Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

Ostirala, otsailaren 28a

GORROTOAREN KATEA BIBLIAKO IRAKURGAIA: Filipoarrei 1, 9-11 «Eta hauxe eskatzen dut otoitzean: zuen maitasuna izan dadila ezagueraz geroz eta jantziagoa eta sentiberatasunez biziagoa, egokien dena bereizten jakin dezazuen; horrela, Kristo agertuko den egunean garbi eta errugabe aurkituko zaituzte, Jesu Kristok guregan betetzen dituen egintza onetan aberats, Jainkoaren aintza eta gorespenerako».

IRAKURGAIA Seguru egun batzuetan dena gaizki ateratzen zaizula, ohetik jaikitzen zarenetik berriz oheratzen zarenera arte. Halako egunetan, jagi ez bazina hobeto, ezta? Horrek aldartea txartzen dizu, askotan besteek jasan behar duten jenio txarra eragiten. Ea istorio labur honek horren gaineko gogoeta eragiten dizun. Goi-mailako exekutibo batek bere enpresako zuzendariari egin zion errieta, une horretan aldarte txarreko zegoelako bakarrik. Zuzendariak, etxera iritsi zenean, emazteari egin zion errieta; gehiegi gastatzen ari zela leporatu zion, mahai gainean jateko gehiegi baitzegoen Zuzendariaren emazteak neskameari plater bat apurtzeagatik egin zion errieta. Neskameak etxeko txakurra ostikoz jo zuen, behaztopa eragin ziolako. Txakurra arineketan atera zen eta kaleko emakume bati kosk egin zion, atetik kanpora lasterka irtetea eragotzi ziolako. Emakume hori ospitalera joan zen, amorruaren aurkako txertoa jarri eta zauria senda ziezaioten… eta mediku gazteari errieta egin zion, txertoa jartzean min egin ziolako. Mediku gazteak, etxera iritsitakoan, amari errieta egin zion, bazkaria gustukoa ez zuelako.

Page 10: HILAK 24, ANDRE MARIA LAGUNTZAILEA - Salesianos › wp-content › uploads › 2020 › ... · 2020-02-21 · Azkenean, pazko-gauan, Bataioaren eta Eukaristiaren sakramentuak hartzen

10 Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

Medikuaren amak, eraman handikoa eta maitasunaren eta barkamenaren iturri zenez, laztan egin eta, gozo-gozo, zera esan zion semeari: - Hara, seme maitea, bihar gustukoen duzun bazkaria prestatuko dizut. Lan asko egiten duzu, nekatuta zaude eta, atseden hartzeko, gau osoko loa behar duzu. Oheko izarak aldatuko dizkizut, garbiak eta usain gozokoak jarriko, bakez eta gozotan lo egin dezazun. Bihar hobeto egongo zara”. Semea bedeinkatu zuen eta gelatik irten zen, semea bakarrik utzita. Une horretan hautsi zen gorrotoaren gurpil zoroa, tolerantziarekin, gozotasunarekin, barkamenarekin eta maitasunarekin egin zuelako topo. Zu gorrotoaren gurpil zoroan zaudenetariko bat bazara, gogoan izan tolerantziaz, gozotasunez, barkamenez eta maitasunez gurpila hautsi dezakezula. Asteburu on! IRUDIA

Page 11: HILAK 24, ANDRE MARIA LAGUNTZAILEA - Salesianos › wp-content › uploads › 2020 › ... · 2020-02-21 · Azkenean, pazko-gauan, Bataioaren eta Eukaristiaren sakramentuak hartzen

11 Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

OTOITZA Jauna, Gaur nire adiskide guztien alde eskatzen dizut… Zuk badakizu nortzuk, zenbat eta nolakoak diren: batzuk aspaldikoagoak, besteak oraintsukoagoak; batzuk, alaiak eta txeratsuak, beste batzuk, lotsatiak eta isilak, eta zintzoak eta zaratatsuak,… hara, denak desberdinak, denak bereziak eta oso baliotsuak. Eskatzen dizut zurekin harreman ona izan dezaten, batzuetan gure arteko harremana hain ona izan ez arren. Euren guraso eta anai-arrebekin eta, oro har, familiarekin, harreman on, usu eta pozgarria izan dezaten, batzuetan, gure artean, sarritan egon ezin arren. Euren maitasuna beste batzuei eskaintzen dietenean, bihotzez eta leialtasunez eman diezaieten eta beti zintzo joka dezaten, askotan egunerokoan aurkitzen duten jendeak hala erantzun ez arren. Baina, batez ere, eskatzen dizut, Jauna, dei egiten diguzun eta denok zurekin elkartzen garen egunean, pozez, elkarrekin bat egin eta orduan ere Adiskide onak garela esan dezagun.