Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76...

16
2015 martxoa-apirila Hilabetekaria

Transcript of Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76...

Page 1: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

2015 martxoa-apirilaHilabetekaria

Page 2: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

Martxoa-Apirila

2

Etxerat elkartea jomugan jarri dute azken asteotan, presoen esku-

bideekin konpromisoa duten beste elkarteekin eta kolektiboekin

arestian egin zuten bezala, kriminalizazio saiakera martxan jarri

zuten. Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariarekin bilera ospatu os-

tean, Bruselara joan ginen euskal presoen senideok Europako Legebilt-

zarreko europarlamentariei gure egoera zein den azaltzera. Orduan

abiatu zen Espainiako Gobernuaren aldetik Etxerat kriminalizatzeko kan-

paina. Eta apirilean gertatu ziren atxiloketak izan ziren kanpaina horren

ondoriorik latzenak. Gainera presoen osasun eskubidearen kontra egin

zuten zuzenean, presoek konfiantzazko medikua izateko duten eskubi-

dearen kontra hain zuen.

Espainiako Gobernuak indarra erabiliz eta beldurra zabalduz trabak

jarri nahi izan ditu eta euskal presoen senideekiko elkartasuna ito nahi

izan du. Norbanakoen oinarrizko

eskubideen alde eta gobernuek in-

posatzen dituzten politika krudelen

aurrean Etxerat elkarteak egiten

duen salaketa lana oztopatu nahi

izan ditu.

Jazarpenak utzitako zauriei dispertsio politikaren ondorioak gehitu zit-

zaizkion apirilan. Izan ere, lau istripu jasan zituzten euskal presoak bisi-

tatzera joan ziren lagunek.

Estatistikoki istripu bat hilabeteko

jasan dugu 2015eko lehen lau hila-

beteetan. Euskal presoen sakaba-

naketak ehunka pertsonengan

dakartzan arriskuak salatu zituen Etxeratek, eta pertsona horien seni-

deek pairatzen duten egoera bidegabea dela gogorarazi zuen. Etxeratek

sarritan esan duen bezala, istripuek sakabanaketak suposatzen duena

erakutsi zuten berriro ere. “26 urte luzez pairatzen dugu astero-astero se-

nideok sakabanaketa eta horrek esan nahi du mila bat pertsona jartzen

garela arriskuan errepideetan”.

Errepideetako arriskuak gutxi balitz espetxeetan senideak bisitatzeko

arazoak egunez egun biderkatzen ari dira. Hala, martxoan eta apirilean

bereziki azpimarratu behar ditugu Frantziako espetxeetan jazotako era-

soak, Ibon Goieaskoetxea jasandako jipoia eta Mikel Karreraren familia

atxilotu izana hain zuzen.

etxerat

Kronika

etxerat

Atxiloketak kriminalizazio

kanpainaren ondorio

latzenak izan dira.

Urteko lehen hiruhilekoan

hilabeteko istripu bat jasan

dugu.

Page 3: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

Dispertsioa

442 euskal preso politiko

3

437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta

339 euskal preso, espainiar estatuko 45 espetxeetan sakabanatuta.

93 euskal preso, frantziar estatuko 26 espetxeetan sakabanatuta.

3 euskal preso, Euskal Herriko 3 expetxeetan.

1 Portugalen preso.

1 Ingalaterran etxean preso.

1 Alemanian preso.

4 euskal preso politiko daude gaixo larri espetxe arinduan.

58 euskal preso Euskal Herritik 1000-1100 kilometrotara sakabanatuta.

115 euskal preso Euskal Herritik 990-800 kilometrotara sakabanatuta.

170 euskal preso Euskal Herritik 790-500 kilometrotara sakabanatuta.

24 euskal preso Euskal Herritik 490-400 kilometrotara sakabanatuta.

65 euskal preso Euskal Herritik 400 kilometro baino gutxiagora.

Adin txikiko 8 ume, 3 urte beherakoak, amekin Euskal Herritik 500 eta

540 kilometrotara dauden bi espetxeetan sakabanatuta.

Datuak

etxerat

Page 4: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

etxeratetxerat

Askatasunak /

Alfonso Castro Sarriegi (Donostia) 2015/03/7 Puerto I

Asier Aranguren Urroz (Iruña) 2015/03/11 Aranjuez

Egoitz Lopez de Lacalle Uribarri (Gasteiz) 2015/03/11 Navalcarnero

Jose Campo Barandiaran (Donostia) 2015/03/11 Alcalá

Lurdes Txurruka Madinabeitia (Soraluze) 2015/03/20 Huelva

Pablo Gorostiaga Gonzalez (Laudio) 2015/03/22 Herrera de la Mancha

Oier Martínez del Campo (Gasteiz) 2015/03/29 Murcia

Josu Rodriguez (Berango) 2015/04/11 Soria

Xabier Alegria Loinaz (Lezo) 2015/04/21 Puerto III

Ohiana Mardaras Orueta (Bilbo) 2015/04/23 Murcia

Zigor Ruiz Jaso (Berango) 2015/04/29 Herrera de la Mancha

Juan Karlos Balerdi Iturrate (Lasarte) 2015/04/26 Huelva

etxeratetxerat4

En libertad / Libérations

NorQuien / Qui

NoizCuando / Quand

NondikDe / De

Leku aldaketak / Cambio de destino / Transferts

NorQuien / Qui

Nondikde / de

Noraa / à

Ekhine Eizagirre Zubiaurre (Zarautz) Fleury Merogis Fresnes

Saioa Sanchez Iturregi (Berango) Soto Del Real Estremera

Kemen Uranga Artola (Ondarrua) Alcala Meco Daroca

Page 5: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

5etxeratetxerat

Page 6: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

Istripuak

6etxerat

Apirila hilabete beltza izan da senideen ibilbideetan

etxerat

Lau dira dagoeneko 2015. urtean dispertsio politikak eragindako is-

tripuak. Hamar izan ziren iaz. Beste behin ere, oso goiz abiatu

behar izatea, euria, nekea, kilometroak... Apirileko asteburuak belt-

zak izan dira senideentzat, bertan kontzentratu baitira orain arteko is-

tripu guztiak. Oso ondorio larriak dituen kondena gehigarria da

dispertsioa, jadanik 16 pertsona hil eta beste ehundaka zauritu dituen

kondena, alegia.

Hala, urteko lehen istripua apirilaren 4ean jazo zen, Valladolideko

(340km.) kartzelan preso dagoen

Adur Fernandez euskal preso poli-

tikoa bisitatzetik zetorren bere

lagun batek Tolosa (Gipuzkoa) in-

guruan izan zuen. Nekeak eta eu-

riak kotxearen kontrola galdu eta

medianaren kontra jotzera eraman

zuten. Kolpearen ondorioz beso

bat zauritu zuen senideak. Kotxea,

zoritxarrez, kaltetua suertatu zen.

Apirilaren 18an, Villenako (720

km) espetxetik bueltan Ismael Be-

rasategi, Gotzon Aranburu eta Lo-

rentxo Ayestaran euskal preso politikoen hiru senide eta lagunek istripu

izan zuten. Tuterara iritsi baina 7 km lehenago gertatu zen ezbeharra kot-

xeak autopistara azaldu zen azeri bat jo egin zuenean. Hiru lagunek ez

zuten minik hartu, baina kotxeak higadura handia izan zuen.

Soilik zortzi egun geroago apirileko azken asteburua ilundu zuen bi is-

tripu gertatu ziren, biak 26ean. Lehena, Dueñas-Palentziako kartzelan

(300 km) dagoen Oier Lorente euskal preso politikoa bisitatzera joan zen

lagun batek izan zuen. Bisita egin ondoren, bueltan, Tolosara iristear zela,

ur putzu bat zapaldu eta kotxearen kontrola galdu zuen. Erdiko hesia jo

ondoren beste aldeko hesia jo eta bide erdian geratu zen. Oier Lorente-

ren lagunak kolpe arinak izan zituen, ezer larririk ez. Kotxea berriz, oso

kaltetua atera zen.

Urteko lehen istripuan kalte handiak izan zuen autoak.

Page 7: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

7etxerat

Azken istripua Maria Lizarraga euskal presoari bisita egin berri zion

Xabier Arina preso ohiari gertatu zitzaion Villenatik (Alacant) bueltan ere.

Azpimarratu behar dira Villenako kartzelak (720 km) bisiten inguruan in-

posatzen dituen baldintzek senideen egoera are gehiago zailtzen dutela.

Izan ere, ostiraletan goizeko 10.15etan ala igandetan 18.30tan baino ezin

dituzte egin, oso urrun den kartzela batera joateko gainera, suposatzen

duen neke, tentsio, lan arazo guztiekin.

Adur Fernandezen gurasoei harrera egin die Aldundiak

Adur Fernandez preso-

ari bisita egitera joan

zen lagun batek istri-

pua izan zuen apirilean , Va-

lladolidetik bueltan zetorrela,

eta Fernandezen gurasoek

ere ezbeharra izan zuten

2009an, semeari bisita egi-

tera zihoazela. Hori dela eta,

Martin Garitano diputatu na-

gusiak eta Marina Bidasoro

Giza Eskubideen eta Oroimen

Historikoaren zuzendariak

harrera egin zieten Fernandezen gurasoei eta Etxerateko kide Maider

Alustizari. Bertan, euskal presoen sakabanaketak ehunka pertsonengan

dakartzan arriskuak salatu dituzte, eta pertsona horien senideek pairat-

zen duten egoera “bidegabea” ere gogorarazi dute.

Etxerateko kide Maider Alustizaren hitzetan, istripuak sakabanaketak

suposatzen duena erakutsi du berriro ere. “26 urte luzez pairatzen dugu

astero-astero senideok sakabanaketa eta horrek esan nahi du mila bat

pertsona jartzen garela arriskuan errepideetan”. Martin Garitanok elkar-

tasuna adierazi zion presoaren familiari: “Euskal preso politikoen saka-

banaketak dakartzan arriskuak eta, kasu honetan, istripuak”. Horrekin

batera, bizikidetzaren alde aurrerapauso ausartak eman behar direla

adierazi zuen: “Lehenengo pausoa dispertsioarekin amaitzea da, eta, ho-

rren ostean, beharrezkoak diren pauso guztiak eman behar ditugu pre-

soak kalean egon daitezen”.

Fernandezen gurasoak eta Etxerat Gipuzkoako Aldundian.

Page 8: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

JazarpenaEtxerat eta Jaiki Hadi elkarteen lau lagunen atxiloketakelkartasun uholdea ekarri zuen

8

Oihana Barrios, Fernando Arburua, Izaskun Abaigar eta Nagore

López de Luzuriaga atxilotu zituzten martxoaren 25ean. Etxerat

eta Jaiki Hadi elkarteetan euskal errepresaliatu politikoen eta

euren senide eta lagunen eskubideen alde lan egiteagatik atxilotu zituz-

ten laurak. Bi egun beranduago -martxoaren 27an- aske utzi zituzten,

baina ez nolanahi. Fidantza altuak ezarri zizkieten, epaitegian sinatzera

joateko agindua dute, eta espainiar estatutik ateratzeko debekua. Gai-

nera, orain epaiketa baten zain geratzen dira, izan ere “ETAko presoen al-

deko sareko” kide izatea egotzi die Eloy Velasco Audientzia Nazionalaren

epaileak.

Akusazio larriak eta funtsik gabeak biltzen dira epailearen ebazpe-

nean. Horiek oinarritzeko

besteak beste atxilotu baten

etxean "Manual de como fa-

bricar terroristas" bideoa

aurkitu izana aipatzen du

epaileak. Esan behar da ai-

patu bideoa Txekiako ikasle

talde batek 2010. urtean

egindakoa dela, Euskal He-

rriak bizi duen gatazka politi-

koaren inguruan. Horra hor

inpunitatearena eta gehiegi-

keriaren erakusgarri bat.

Haatik, atxiloketen harira

elkartasun uholdea etorri

zen. Hala, Europar Parlamen-

tuko GUE/NGL taldeak Etxe-

rateko kideen atxiloketak

salatu zituen. Berdin egin

zuen EHL (Comités de Solida-

rité avec le Peuple Basque)

taldeak. “Atxiloketekin bukat-

etxeratetxerat

Agerraldian eta manifestazioan elkartasuna agerian.

Page 9: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

9etxerat

zeko” eta bake prozesuan parte hartzeko eskatu zion Friendshipeuro-

parlamentarien taldeak Espainiako Gobernuari. Gainera sarekada salat-

zeko Donostian deitu zen manifestaziora bildu ziren Aralar, Sare, Eusko

Alkartasuna, LAB, ELA, Hiru, Ernai, Sortu, Gazte Abertzaleak, Stee-Eilas,

Alternatiba, Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Egiari Zor Fun-

dazioa, TAT, Elkartzen, eta Giza eskubideen Behatokia. Donostiako ma-

nifestazioan bertan etxetik eta

nazioartetik sortutako elkartasun

eta salaketa adierazpen guztiak es-

kertu zituzten Etxerateko kideek,

eta gehiegikeri hauen aurrean el-

kartasunaren garrantzia azpimarratu zuten.

Deklaratzeko 127 deiak

Jazarpena baina, ez da hor amaitu. Apirilean 127 preso politikoren

senide baino gehiago deituak izan ginen deklaratzera Guardia Zibilaren

Intxaurrondoko eta La Salveko komisaldegietara, urtarrilean emandako

abokatuen aurkako baita defentsa juridikoaren aurkako operatiboarekin

lotuta. Kalekoz jantzitako guardia zibilek eman zizkioten senideei zita-

zioak, beraien etxeetan zuzenean aurkezten, zenbait kasutan gaua ze-

nean ere. “Kapitalen zuritze” delitu batekin lotutako auzi baten harira

deklaratu behar zutela esan zieten

guardia zibilek senideei etxera

egindako bisitetan edo telefono

bidez.

Etxeratek defentsa juridikoaren

eskubidearen aurkako kanpaina salatu zuen, eta presoen senideak era

maltzurrean erabili nahi izatea kritikatu zuen. Informazio gabezia salatu

zuen elkarteak: “Kuarteletako hitzordu hauek ez dakigu zein sumariotan

sartuak dituzten”. Senideak ez zeuden legez behartuta Guardia Zibila-

ren hitzorduetara joatera, beraz ez ziren joan. Auzitegietako hitzordua

jasoko balute, joango liratekeela adierazi zuten.

Atxiloketen aurrean agertu

elkartasuna bihotzez es-

kertu du Etxeratek

Senideek ez dute Guardia

Zibilaren aurrean deklaratu

behar, eta ez ziren agertu

Page 10: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

10etxeratetxerat

EspetxeakIbon Goieaskoetxeak kartzelan jipotu dutela salatu du

Fleury-Mérogis kartzelan dagoen Ibon Goieaskoetxea (Gernika) eus-

kal preso politikoak apirilaren 23an miaketa batean jipoia jaso

zuen. Presoak berak salatu duenez, bere anaia bisitan joan zitzion

eta Fleuryn bertan zegoenean bisita egitea debekatu zioten. Goieskoet-

xeak aipatu duenez, debekua bidezkoa ez zela jakinarazi zien lasaitasu-

nez espetxeko arduradunei, “horrelako eraso zuzena” ezin zuela onartu

esan zien eta protesta

gisa zigor ziegara bere

borondatez igoko zela.

Miaketa gelan erasotu

zuten presoa funtziona-

rioek.

Ostikoak eta burua-

ren atzean kolpeak jaso

zituela salatu du, lepotik

lurraren kontra indarrez

heldurik zutela, baita

esku zein besoak bihu-

rritu zizkiotela ere. Zie-

gara eskuburdinekin

eraman eta bertan ere jipoitu zuten. Erasoak odoletan utzi zuten. Zutit-

zeko zailtasunak buruarekin pareta jotzera eraman zuen, lurrera eroriz.

Ondorioz, bizkar eta sorbaldan ubeldurak sortu zitzaizkion presoari, baita

bekokian kolpea eta ebakiak ere.

Sei hilabeteko debekua

Honen guztiaren ondotik jakin izan du Goieaskoetxeak martxoaren

9tik anaia ikusteko sei hileko debekua ezarri diotela. Bi anaiek elkar ikus-

teko debekuaren jatorria baina oraindik ez zaie argitu, ezta behar bezala

jakinarazi ere. Dirudienez martxoan jazotako ustezko kontrol arrunt ba-

tean izan lezake jatorria debekuak.

Izan ere, martxoaren 7ko bisitan, Ibonen anaiak ihesaldiak ekiditeko

tinta ikusezinaz zikindu zen nahigabe, eta Ibonen identitatea barruan

konprobatu arte atxiki zituzten anaia eta bere neska. Hatz marken bidez

Fleury-Mérogis kartzelaren ataria.

Page 11: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

11etxerat

kartzelakoa Ibon bera zela egiaztatu eta bere horretan geratu zen afera.

Baina ondoren Ibon deitu eta ihesaldi bat prestatzen ari ote zen esanez

mehatxatu zuten kartzelan. Berak ezezkoa eman eta zuzendariarekin bilt-

zeko eskatu zuen handik egun batzuetara, haren eta anaiaren aurka ze-

ozer zegoen jakiteko. Ezetz erantzun zioten.

Bertsio kontrajarriak

Martxoaren bukaeran, ordea, Adur, Ibonen semea bisitan joan zenean

ohartu zen anaiaren bisita txartelean zerbait gorriz idatzia zuen “post-it”

bat itsatsia zegoela. Ia zer zen galdetu zuenean funtzionarioek ez zioten

erantzun. Hori ikusita, apirileko 17ko bisita baino lau egun lehenago fis-

kalari hots egin zuen Ibonen anaiak

ea haien kontra zerbait zegoen ja-

kiteko. Lasai joateko erantzun zion.

Haatik, espetxera heltzean bai-

menik ez zuela esan zioten funtzionarioek eta sei hilabeteko debekua eza-

rrita zuela, martxoaren 9tik irailaren 9ra, hain zuzen. Epaitegiko

dokumentua eskatu zuen Zigor Ibon Goieaskoetxearen anaiak baina

ukatu egin zioten, txosten baten azken orria baino ez zioten eman, mo-

mentuan trakeski gehitutako bere izen eta zigilu batekin. Hurrengo goi-

zean berriz joan zen kartzelara, familiaren abokatuak faxa bidali ostean.

Kartzelatik, ukatu egin zuten zerbait jaso izana eta arduradunarekin bilt-

zea eragotzi zioten. Bost egun be-

randuago Ibon jipoitu zuten.

Bertsio kontrajarriak daude

Alde batetik, prokuradoreak Zigorri

jakinarazpen bat helarazi ziola

adierazi du, haren helbide zaharrera. Hala izatekotan bueltan jaso behar

izan zuten gutun hori, hartzailea ez topatzerakoan, baina ez da horrela-

korik gertatu. Bestalde, kartzelako arduradunak abisurik sekula ez du-

tela bidaltzen baieztatu zion Zigorri espreski. Familiaren abokatuek idatzi

bat helarazi diote prokuradoreari azalpenak eskatuz. Erantzunak jasot-

zerakoan baloratuko dute zer egin.

Familiaren abokatuek idatzi

bat helarazi diote prokura-

doreari azalpen eske.

Ez zioten bisitaren debekua

jasotzen zuen epaitegiko

dokumentua erakutsi.

Page 12: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

Mikel Karreraren bikotea bisitan atxilotu dute niniarekin

12etxerat

Espetxeak

Reau Sud Francilienko espetxera Mikel Karrera euskal preso politi-

koari bisita egiteko sartzera zihoazela atxilotu zuten Elixabete Itu-

rria bere bikotea unean 14 hilabete zituen bere alabarekin batera.

Bi komisaldegitik igaro ostean eta umea zerbitzu sozialekin uztera be-

hartua izan ondoren gauerdian askatu zuten, zitazio batekin eta paper

batzuk sinarazi zizkiotela. Umearen motxilan mugikorra ahaztu zuen

emakumeak eta funtzionarioek topatzean bisita galarazi zioten Iturriak

nahaste bat izan zela behin eta berriz errepikatu bazien ere. Handik gut-

xira sei polizia agertu eta miaketa integrala egin ondoren ondoko komi-

saldegira eraman zituzten ama eta umea.

Biak banatzeko erabakia transmititu ziotenean haurra titia hartzen ari

zela esan zien, eta ez zuela inor inguruan harekin uzteko. Haurra zer-

bitzu sozialekin geratu beharko zuela adierazi zioten, eta biberoia hartu

beharko zuela nahi eta nahiez. Interprete batekin hitz egitea lortu zue-

nean atxilotua izan zela jakin zuen, nahiz eta akusazioa ez zioten argitu.

Reau Sud Francilienko espetxean dago Mikel Karrera.

Page 13: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

13etxerat

Tratu zitala

Txikiarekin gela batera eraman eta umea miatu zuten berriz, orduko

horretan pardela eta guzti kendu ziotelarik. Hasierako interpretearen des-

berdina zen beste batekin hitz egin zuen eta akusazioa zein zen ordurako

ere ez zioten argitu, alabaina, 24 orduko neurria 48ra luzatu zezaketela

aipatu zioten. Arratsaldeko

18:00ak arte ez zuen ofiziozko abo-

katurik, eta itzultzailerik izan. Bi-

tartean, kanpoarekin

komunikatzeko arazoak izan zituen

eta poliziaren jarrera doilorra izan zen nagusi: familiari ama umearekin

zela esan zioten, eta abokatuari ere ziria sartu zioten, komisaldegian ber-

tan azaldu eta Elixabete han ez zela bota baitzioten.

Ondoren, Meluneko komisaldegira eraman zuten esposatuta konboi

batean, Elixabetek salatzen duenez, aurretik beste kotxe bat hiru poli-

ziarekin eta sirena joz. Zeldan sartu zuten denbora luzez. Geroko galde-

ketan egoera horrek Mikel Karreraren bikotea izateari erantzuten ziola

aitortu zio poliziak. Gaua bertan pasa beharko zuela esan ziotenean le-

hertu eta negarrari eman zion, bere alabarengatik kezkatuta. Uneoro

errepikatu zien poliziei edoskitze garaian zegoela. Ziegara berriz eramana

izan ondoren, ordu erdi eta gero askatu eta umearekin egotea lortu zuen

gauerdi aldera.

Alabaina, bere askapenaren arrazoia elkartasunean kokatzen du: se-

nide, ahaide, eta lagunek egin

zuten presioa telefonoz hots

eginda, abokatuek eta prentsak

ere komisaldegira egindako dei

mordoa, sare sozialen bidezko be-

rriaren hedapena edota Mikel preso dagoen dei, gutun eta faxak masiboki

bidali izanak. Guzti honek Elixabetek bisita baimena ez galtzea ahalbi-

detu du, eta elkartasunak, beste behin, funtzionatzen duela erakutsi du:

“Jendarteak hau jakin behar du, gauzak egitea eta salatzea balio du”.

Elixabete Iturria: “Salatzeak

balio duela jakin behar du

jendarteak”

Abokatuari ziria sartu zioten

komisaldegian Elixabete

han ez zela bota baitzioten

Page 14: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

NazioarteanEuropako eta Flandeseko Parlamentuetan bilatzenzuen babesa aurkitu du Etxeratek

14etxerat

Martxoaren 2tik martxoaren

5a bitartean, Etxerat elkar-

tearen ordezkari talde batek

Bruselara bidaia egin zuen. Preso zein

senideok pairatzen dugun giza esku-

bideen urraketa sistematikoaren berri

zuzenean ematera. Zibilizatuena

omen den Europa honetan ere, Giza

Eskubideen urraketa sistematikoa eta

planfikatua oraindik ere ematen de-

lako. Horregatik, eskubideen aldarri-

kapena egitera joan ginen, Euskal

Herrian, urte mordoa daramatzagu-

lako oinarrizko eskubideak konstzien-

teki bortxatzen dituen legedi baten

menpe.

Hala, Europako eta Flandesko

Parlamentuetan gure egoeraren berri

eman genuen. Bi egunetan 30 bat

ekimeneko agenda oso osorik bete

genuen eta are gehiago, delegaritza,

hiru taldeetan banatu behar izan zen

agendaren hitzordu guztietara iris-

teko. Europarlamentari guztien ja-

rrera oso positiboa izan zen,

eraikitzailea oso. Entzuteko prestuta-

sunaz gain, lan egiteko prestutasuna

adierazi ziguten. Legebiltzarkide

hauen artean, harridura izan zen nagusi oraindik ere, espainiar eta frant-

ziar estatuek dispertsioa aplikatzen jarraitzen dutela jakitean.

Horregatik, Espainia eta Frantzia Europar Batasuneko estatu kideak

izanik, Giza Eskubideen Akordioaren sinatzaileak direnez, Europako Par-

lamentuari Giza Eskubideen errespetua bermatu dezan eskatu genion.

Zentzu horretan, Etxeratek bilatzen zuen babesa aurkitu du. Aitzaki eta

Europako lehendakariordearekin bilera.

Flandriako Parlamentuan harrera.

GUE/NGL taldeko bilkura batean.

Page 15: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

15etxerat

tranpa dialektikorik gabe dispertsioak

giza eskubideak urratzen ditu eta ber-

tan behera utzi beharreko politika da.

Etxerat elkarteak, Flandesko Le-

gebiltzarrak eginiko harrera ofiziala

eta Europako Legebiltzarreko Lehen-

dakariorde eta Syriza alderdiko kide

Dimitrios Papadimoulis eginiko harre-

rak nabarmentzen ditu bereziki.

Baina era berean, azpimarratu

behar dira Europako Legebiltzarrean

interpelazio lanean ibili zen taldeak

eginiko harremanak Hala, Malin

Bjork, Lidia Senra, Bart Staes eta

Marck Demesmaeker europarlamen-

tariekin bilerak egin zituzten. Malin

Bjork Ventespartiet alderdiko kidea da

eta GUE/NGL taldeko presidente

ordea, Lidia Senra ANOVA-ko kidea,

Bart Staes flandestarra De Groen al-

derdiko kidea da, Greens / EFA talde-

koa eta Mark Demesmaeker N-VA

taldekoa.

Halaber, Bulgariako Ilhan Kyuch-

yuk-ek Alemaniako Helmut Scholz-ek,

Euskal Herriko Izaskun Bilbaok, Esto-

niako Tatjana Zdanka-k, Marisa Ma-

tías Portugalgo Bloco de Esquerda

baita Ana Miranda BNG-ko Europako delegatuak ordezkaritza jaso zuten.

Europako Alderdi Popularreko (EPP) Frank Engel europarlamentariak

ere bilera izan zuen ordezkaritzarekin eta bertan, Espainiako Gobernuak

espetxe politika malgutu ez izana ez duela ulertzen adierazi zien seni-

deei. Ezta presoei oraindik aplikatzen zaizikien salbuespenezko neurriak

oraindik ere mantentzea.

Irlandako Sin Feinneko kideekin.

Marck Demesmaeker europarlamentariekin.

Marisa Matias, Portugalgo Bloco de Esquerda.

Page 16: Hilabetekaria - Etxerat AE...Dispertsioa 442 euskal preso politiko 3 437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta 339 euskal pr e so, ai n tuk45 x b . 93 euskal pr e so, f

EkimenakUmeek kartzela eta erbestearekin duten erlazioarengaineko tailerra, Agurainen

16etxerat

Joan den martxoaren 14ean “Umeak-kartzela/erbestea” inguruko tai-

lerra ospatu zen Agurainen (Araba). Umeen eremuan ematen diren

egoera ezberdinei buruz hausnartu eta esperientziak elkar trukat-

zeko tailerra. Gai honen inguruan zalantzak, kezkak eta irakaspenak ko-

partitzeko espazio irekia izan zen, haur eta gurasoak bildu zituena.

Talde dinamika ezberdinen bidez gai ugari jorratu ziren. Bidaiak, esa-

terako, hauetan asperdura eramangarriagoa egiteko baliabideak, edota

bidaietako karga emozionala nola bideratzeko aholkuak. Baita gai arant-

zatsua izan daitekeen transmisioa ere, umeekin hainbat gaiez hitz egite-

rako orduan zalantzekin topatu izaten baikara. Honakoan zein elementu

izan daitezkeen garrantzitsuak eta zertaz egiten zaigun zaila hitz egitea

aztertu zen, baita haurrak garapenaren arabera ere zer uler dezakeen …

Horrez gain, kasu haue-

tan ematen den familiaren

eraikuntza “berezia” landu

zen, kasu bakoitzean ezber-

dina. Eta askatasuna lortze-

rakoan egoera hau amaitzen

bada, ez horrela bere ondo-

rioak, eta berregokitzapena-

ren alderdi garrantzitsua ez

zen ahaztu.

Laburbilduz, aipatu hit-

zorduak dispertsioa bizi

duten umeek egoera berdinean dauden beste haur batzuk aisialdi giroan

ezagutzeko aukera bermatu zuen, horretarako espazio natural eta osa-

suntsu bat sortuz. Bestalde, ideia eta proposamen berriak aurkezteko

plaza izan zen tailerra. Adibidez, gai honen inguruko interesgarriak diren

artikulu, liburu, iritzi, etabar trukatzeko espazio baten sorkuntza, non el-

karreraginerako hainbat barne proiektu pentsatu ziren: egun helduak

diren egoera berdinetik pasa ziren haur horien esperientzia partekatzea,

presoek euren umeentzat sortutako ipuinak konpartitzeko aukera, eremu

honetan trebatutako irakasle eskarmentatuen parte-hartzea, etabar. Au-

rrera begira topaketa hauek ospatzen jarraitzeko zentzua azpimarratu

zuen abagune aberasgarria eta eraikitzailea izan zen.