Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoak

21
ESPETXEAK OSASUNEAN DUEN ERAGINA AZTERTZEN DUEN DOSSIERRA GURE SENIDE GAIXO LARRIEN EGOERA 2010eko apirila

description

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoak aztertzen dituen txostena

Transcript of Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoak

ESPETXEAK OSASUNEAN DUEN ERAGINA

AZTERTZEN DUEN DOSSIERRAGURE SENIDE GAIXO LARRIEN EGOERA

2010eko apirila

SARRERA

Dossier honen helburua osasunaren defentsan eta zain -tzarekin lotuta dauden profesional eta langileei gu rese nide euskal preso politikoek jasaten duten osasunegoeraren inguruko informazioa zabaltzea da.

Gaur egun, gure senide diren 6 presok gaixotasun larrieta sendaezinak dituzte: nahasmen psikologikoak, dia-betesa adinagatik eta bestelako gaitzekin larritua, min-biziak… Guztientzat baldintzapeko askatasuna eskatuda, baina euskal preso politikoen kasuan askatasune -rako duten eskubidea sistematikoki ukatua da.

Dossier honek biltzen dituen atalak:

1.- Egoeraren eta arazoen deskribapena

2.- Larriki gaixorik aurkitzen diren Euskal Preso Politikoak

3.- Euskal Preso gaixoen kopurua

4.- Espetxea eta ondorio psikologikoak

5.- Osasun asistentzia eza: ondorioak

1.- E EGOERAREN ETA ARAZOEN DESKRIBAPENA

Urte luzez euskal preso politikoen asistentzian diharduten sendagile,psikologo eta gainerako osasun arloko profesionalek hurbiletikezagutzen dute errealitate hau, eta ondoko puntuetan laburbildu

dituzte errealitate hauek:

· Osasun asistentzia eza. Mediku-funtzionario askoren interes gabezian etaarduragabekerian eta baita kontsultetako tratu ankerrean nabarmentzen dabatez ere egoera hau. Nabarmentzekoa da ere Gi neko lo gia kontsultetangerta ohi dena, bi estatuetako espetxeetatik ospitaleko kontsultara ater-atzeko tenorean ia sistematikoki suertatzen dira arazoak: poliziek ezin bald-intza kaskarragoetan burutzea trasladoa (atzeko aldean gogorki esposatuakadibidez), kontsultan bertan poliziak egon nahian tematzea… Ondorioz,askotan kontsulta burutu gabe itzuli ohi da presoa espetxera. Izan ere,gaixoen eskubideak ez dira erres petatzen eta intimitate edota konfidentzial-tasun eskubideak urratu egiten dira.

Infekzio arriskuak ekiditeko prebentziorik eza nagusitzen da askotan, kut-sadurak saihesteko protokolorik ez dagoelarik. Maiz gertatu izan da ereeuskal preso politikoak kartzelaz aldatzen dituztenean mediku txostenakgaldu edo berandu iritsi izana. Askotan ere suertatu izan da gaixotasunendiagnostikoak egite ko halabeharrezkoak diren froga osagarriak atzeratuizana. Espezialisten kontsultetara ateratzeko asko luzatzen dira tramiteak,ondorioz, potentzialki gaiztoak izan daitezkeen diagnostiko asko atzeratutaegi ten dira.

· Konfiantzazko profesionalen asistentzia mugatua. Espetxez kanpokomedikuen asistentzia jasotzeko eskubideari dagokionez, ukazioak etaoztopoak nagusi izan ohi dira. (Espainiar Estatuko Espetxeko LegeOrganiko Nagusiko 36.3 eta Espetxe Legediko 212.3 artikuluak). Orain delaurte batzuetatik hona eskaera gehienak ukatu egiten dira printzipioz,"segurtasunaren" aitzakiapean gehienetan. Gainera, azken aldio tankontsulta orduak arbitrarioki murrizten ari dira (legearen arabera, elkar-rizketa denbora ez da muga tua). Dena den, esan bezala, gehienetandebekatzen dituzte bisita mota hauek. Espainiako Espetxe InstituziokoZuzendaritza Orokorrak alde batetik, eta Entzutegi Nazionaleko EspetxeZaintzarako Epaitegi Zentralak bestetik.

· Kartzeletako mediku-funtzionarioek kanpoko medikuekiko dutenkolaborazio eskasa. Kon fian tzaz ko medikuek mediku bisita burutzekobaimenik izaten ez dutenean, kartzelako medikuarekin edo erreferentzi-azko ospitalekoarekin harremanetan jartzen saiatzen dira presoen jar-raipena egiteko. Saiakera hauek, kasu gehienetan, ez dute fruiturik emat-en eta, ondorioz, euskal preso politikoek ez dute aukerarik izaten jasotzenduten tratamenduaren kontrasterik egiteko. Ildo honetan, "espetxekotratamendu juntak" delako taldeek (presoen jarraipena egiten dutenzuzendaritza, mediku, psikologo, hezitzaile eta segurtasun funtzionariozosatua) jokatzen duen paper oztopatzailea azpimarratu beharra dago.

· Patologien jarraipen zaila. Urruntasun geografikoa dela eta, konfi-antzazko medikuekin bisitak izateko ezartzen ari diren zailtasun geroz etahandiagoen ondorioz (sarri lehendik baimendutako bisitak ukatu egitendituzte), konfiantzazko medikuak funtzionario medikuekin telefonoz har-remanetan jartzera behartuak daude. Berriz, presoekin harremana man-tentzeko, kasu gehienetan, interbenituak diren eskutitzen bidez izatendute aukera bakarra. Ildo honetan, mediku hauentzako, laguntzapsikologiko edo psikiatrikoa behar dutenen jarraipen zorrotz egokia egit-ea erronka profesionala izaten da, eta ezinezkoa askotan.

· Espainiar Kode Penaleko 92. artikuluaren ukazioa gure senideengansistematikoki ematen da azken urteotan, gaixotasun larri eta sendaezinakdituzten presoen inguruan espainiar Estatuko legeak dioenari jaramonikegin gabe. Eta ez hori bakarrik, euskal preso politikoentzako ad hocasmatutako baldintza berriak txertatu dituzte Kode Penalean, non presogaixo larrien irtetea damu politikoarekin eta polizia kolaborazioarekinlotzen den. Horren adibide da Gotzone Lopez de Luzuriagaren (bular-retako minbizia) askatasunaren aurkako 2007/11/16ko ebazpena. EdoJabier Gorostiza Lajarriaga (eztarriko minbizi terminala. 1995/06/17an zen-dua, hilabete batzuk lehenago kaleratu ondoren) kaleratzeko ezarritakobaldintzak. Mediku profesionalek preso hauek kalean tratatzeko egitendituzten eskaerak ere ez dituzte behin e ere aintzat hartzen.

Halere, espainiar gobernuak “askatasun” modalitate berri bat asmatzendu preso gaixo larrientzat. Beren orain arteko legedi eta arautegia erre-spetatu gabe “espetxeratze arindua”ren figura finkatzen du, zeinen bidez

preso gaixoa etxean dagoen baina kontrol estu baten pean, eskumuturtelematikoa barne kasuren batean. Horrela, 2008ko udan neurri horiezartzen diote gure senide den Mikel Ibañez preso politikoari, minbizi lar-ria izan arren; kasu honetan etxetik inora irtetea ere ukatua du, sendagilekontsultara joateko ez bada eta beti epailearen baimenarekin.Udazkenean antzeko neurriak hartzen dituzte gaixotasun larriak dituztenMarilo Gorostiaga eta Anjel Figueroaren kasua. Kasu hauetan badute etx-etik irteterik, baina ordu mugatuetan soilik eta bestelako baldintza osozorrotzak bete behar dituztelarik (ingurune zehatz batetik ateratzekodebekua, ordu libreetatik kanpo mediku kontsultetara ateratzeko baimenberezia eskatu beharra...). Eta 2009ko udaberrian eta udazkenean gaixolarri ditugun Mikel Gil, Bautista Barandalla eta Belen Gonzalez senideei ereneurri berak ezartzen dizkiete, kontrol telematikoarekin azkeneko bienkasuan. Eta, azkenik, 2010eko otsailean Juan José Rego euskal preso poli-tikoari ezartzen diote neurri bera, kontrol telematikoa barne, bere egoeralarria kontuan izanik (bihotzekoa, diabetesa, kataratak... eta 72 urte).AiBeraz, berez eta haien legediaren arabera ohiko baldintzen pean kaleanegon behar ziren senide hauek oso baldintza zorrotzetan egotera behar-tuak daude, inolako arrazoi objektiborik gabe.

Espetxealdi luzearen ondorioak. Azken urteotako erreforma etaaldaketa juridikoek (gure senideentzako ad hoc eginak, berriz ere) biziarteko espetxea ezarri dute de facto espainiar Kode Penalean (30, 40urteko zigorrak oso osorik bete beharrak). Honek, osasun mailan, ondoriooso negatiboak ekarriko ditu. Horrela, preso kolektibo honen batezbesteko adina ikaragarri igoko da. Hori dela eta, argi dago adina etaespetxealdi luzearen eraginez egun osasuntsu dauden asko eritasunakjota geratuko direla ez oso denbora luzera. Ondorioz, gaixo kopurua ikara-garri emendatuko da datozen urteetan. Era berean, egun gaixotasun larri-ak dituzten presoek, egungoak larriagotzeaz gain, gaitz berriak izatekoaukera handiak dituzte. Eta, jakina, egoera honetan gaixotasun larri hauenokertzearen beste ondorioa bistan dago: heriotza espetxean. Erran nahibaita: heriotza zigorra aplikatu zaie de facto. Edota etxean hiltzeraaskatzen dituzte. Baditugu hainbat kasu azken hamarkadetan aipatutakoabaieztatzen dutena: etxean hiltzera atera zituzten Josu Retolaza, SantiDiez, Jabi Gorostiza edota Esteban Esteban, kasu. Minbiziak jota denak,azken ordura arte eta heriotza saihesterik ez zegoen arte espetxean edukidituztenak.

Esan beharra dago ere espainiar estatuko kartzeletan dauden guresenideen osasun egoerari jarraipen egokia egitea zaila bada, frantziarestatuan ere izugarrizko oztopoei egin behar izaten zaie aurre. Bi kasue-tan, osasun asistentzia duina izateko, osasun asistentzia bermatua izateko,presoek, bere senideek, medikuek eta abokatuek, gogor borrokatu beharizaten dute. Estatu frantsesean ere erabat debekatua dago konfiantzakoosasun profesionalak sartzea; oso tarteka onartu izan dute, eta beti salbue-spen gisa, egoera guztiz larrien aurrean.

2. EGOERAREN ETA ARAZOEN DESKRIBAPENA

Osasun egoera: Artrosi orokortua (bi aldakak ukituak). Hernia diskalaL4-L5en artean. 2005ean bi aldaken ebakuntzaren

beharra ikusi zuten traumatologoek eta urte horretan beratan eskuinekoaldakako ebakuntza egin zioten: protesi bat ezarri zioten Diabetes Mellitus1998an diagnostikatua. Horren ondorioz: alde biko miopia, hiperkolesterolemia,hiperglizeridemia eta Miokardioko Bihotzeko Larriaren arriskua. Flutter (blokeoa)aurikularra. Honetaz gain, eskuineko eskuko Dupuytren sindromea, “Hallus val-gus” (juanetea) ezker oineko lehen behatzean eta behatz“atzaparrean” bigarrenean (2008ko ekainean egin zioten ebakuntza.

Egoera juridikoa: 30 urtetara zigortua, 1996/05/11an bete zituen zigorraren 3/4ak eta2006/10/28an bete zuen zigor osoa. Baina 2006/09/19an, Entzutegi Nazionalakzegozkion erredentzioak kendu eta zigorra beste 5 urtez luzatu zion, 197/06 dok-trina ezarriz.

2005ean eta 2007an bere baldintzapeko askatasuna (92.art.) eskatu zitzaionEntzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari, baina kasu bietanukatu egin zitzaion eskubide hori.

JON AGIRRE AGIRIANO. Aramaio. 1942an jaioa. 1981/05/05ean atxilotua.Basauriko espetxean gaur egun.

Gaur egun, gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten 6 euskal preso politikodaude:

Espetxearen eragina bere osasunean: Bere adina eta espetxealdiaren luzerari lotua, ibiltzeko arazo mingarriakditu (aldaka eta belaunak oso ukituak ditu), luze ezin ibiliz nekea etaoinazeengatik, eskailerak ia ezin igo... Kontuan izan behar da Jonek urteluze daramatzala patio eta ziega hertsiak jasaten, eta honek betirako eragindio bere osasunean. Ez da kasualitatea artikulazio eta hezurrei lotutakohainbeste arazo izatea, egokitu zaizkion espetxeetako egitura fisikoak ego-era hori ahalbidetu duelarik: zementuzko zoruek, metro karratu eskasekoziegek, saihestezinezko eskailerek...beren “lana” egiten dute urteetan zeharpertsonarengan, eta Jonena da gisa honetako kasu nabarmenetako bat.Txostenaren aurreko zatian deskribatzen diren egoera eta arazoek betebetean harrapatzen dute Jon . Egoera eta egitura honen eraginez ere, geroeta zailtasun gehiago ditu irakurtzeko (diabeteak eraginda, aldi berean),denborak bere aurka jokatzen duelarik.

Adin horretako edozein pertsonak kalean gaitz berberekin nahiko arazobaditu osasunaren galera ez saihesteko, espetxean ia ezinezkoa da hon-damendia saihestea. Kontuan izan behar da espetxean presoa ez dela iasekula bere iniziatiben jabe: espetxeko araudien, funtzionamenduaren etafuntzionarioen menpe daude une oro; haiek erabakitzen dute noiz eta nolaegin behar diren gauzak. Egoera honetan, Jonek, ezin du bere gaixota-sunen beharrezko kontrola bere kabuz eraman: orain bi urte ebakuntzaegin zionetik behin bakarrik egin dizkiote behar dituen kontrolak, nahiz etaberak behin eta berriz eskatu.

Aldiro espetxe instituzio, egitura eta pertsonalak altxatzen duten hesiarenaurka borrokatu behar izaten du. Ez da gauza bera nor bere kasa edo hur-bilekoek lagunduta joatea ospitalera, frogak egitera...edo auto berezietan,poliziaz inguraturik, lotua eta muntaia polizialaren artean egitea kontsulta.

Asistentzia ez dago inola ere bermatua bera dagoen espetxean.Erizaindegian egon arren, gauez eta bazkalondoan, preso gaixoa ziegandagoelarik, ez dago bermatua sendagilearen asistentzia: “segurtasuna”lehenesten da ororen gainetik.

Osasun egoera: Obsesio-konpultsio nahasmena, antsietate koadroakutu batekin, depresio aldiekin nahasia. Mexikon

ere gaitz berarekin zebilen. Bere espetxe zigorraren eta aitaren osasun egoer-aren gaiek eragin zuten bere azken krisia. Krisi garaiak eta lasaiak tartekatzenditu. Hepatitis C (1990an Mexikon diagnostikatua).

Egoera juridikoa: Epaitua eta 18 urtetara zigortua . 2007/01/11: 92. artikulua indarrean jartzeaeskatu zion Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari.2007/06/01: 92. art. ukatu ziotela helarazi zioten.

Espetxearen eragina bere osasunean: Bere gaixotasunak toki lasai eta egoki bat eskatzen du non bere obsesio etaantsietateak baretzen joango ziren. Baina bistan da espetxea ez dela tokirikegokiena berarentzako. Kontuan izanik, gainera, depresio aldiak izaten dituelatarteka, espetxearen egitura bera eta bere arautegiaren zorroztasuna bereosasunaren kalterako daude zuzenduak. Izan ere, espetxeko aldian aldikotentsio eta larritasunezko egoerek (zigorrean oinarritutako sistemak eragin-da) bere obsesio eta antsietatea larritzea baino ez du eragiten. Lotzen badioguhoni espetxeak presoengan ezarri ohi duen kontrol zorrotz eta itogarria, beresintomak piztu egiten dira behin eta berriz.

Horretaz gain, 2008ko otsailean ordura arte onartua zuen konfiantzako psikol-ogoaren bisita baimena ukatu zioten. Gertakizun honek, askatasun eskaerarenukapenarekin batera, larriagotzen du bere egoerak okerrera egingo duenarriskua. Hainbeste, non Herrerako espetxea berak zaintza protokoloa ezarrizion 2009ko urte hasieran.

JOSE MIGEL ETXEANDIA MEABE.Larrabetzu. Burgoseko espetxean egun. 1960anjaioa. 2003/07/03an Mexikon atxilotu zuten etahandik egun pare batera Espainiara eraman zuten,non basaki torturatu zuten.

Osasun egoera:Neo besikala; maskuriko minbizia. 2004/11/22anGregorio Marañoneko Ospitaleko Urologia

kontsultan egindako biopsiak Kartzinoma uroteliarra erakutsi zuen. 2005ekourtarrilean BCG, zistoskopia eta zitologia kontrolak agindu zituen espezialistak.Bukatu zuen fase honetako tratamendua baina 2008ko azaroan minbiziarenberpizte bat (displasia) sumatzen da egiten dioten frogan. 2010ean, frogak egit-en dihardu.

Egoera juridikoa: 30 urtetara zigortua baina Gorenera errekurritua, 2018/10/04ean betetzen ditu3/4ak. 2004ko azaroan bertan askatzeko eskaera (zigorra etxean betetzea) eginzitzaion Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari: 2006kootsailean ezezkoa ebatzi zuen. 2006/12/28an bere behin-behineko askatasunaeskatu zion ENko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari. 2007/03/15: Ukatuzioten behin-behineko askatasunaren eskaera.

Espetxearen eragina bere osasunean: Gaitz larri eta atzeraezinezkoen kasuan (minbizia, kasu honetan) jarraipen etaerrebisio sistematikoak halabeharrezkoak dira gaitza berpiztu edo larriagotu ezdadin. Kasu honetan, espetxeko medikuen esku dago jarraipen hori egitea etaerrebisioak bideratzea (ospitalera eskatu beharra dago); baina jakin izan duguzitologia eta ekografia errebisioak ez direla egin edo atzeratu direla askotan. Etakontuan izan behar da tumore mota hau %50eko kasutan berriro agertu daite-keela, tratamendu zuzenarekin ere.

Beraz, errebisioak eskatzea gaixoaren esku egon beharrean espetxearen eskuegotea guztiz bere kalte bihurtzen da. Izan ere, jakin beharra dago espetxearenlehentasuna zentroaren segurtasuna dela, eta ondoren dator presoaren egoeraosasuntsua bermatzea. Horrela bada, une puntual batean osasunaren ingurukozerbait larria gertatuz gero (bihotzekoa, bat-bateko osasun okertzea...) ez dagoinola ere bermatua presoaren artatze zuzena. Eta gauza bera gerta liteke osasunarloko jarraipenari dagokionez: segurtasuna da denen gainetik eta lehenikbermatzen dena, bigarren mailan utzirik presoaren osasuna.

JOSE RAMON FORURIA ZUBIALDEA.Markina. 1949an jaioa. 2003tik espetxean.Dueñas-ko (Palentzia) espetxean destinatuaegun. Basauriko espetxean une honetan, medikukontsultetarako.

Osasun egoera:Bularreko minbizia topatu zioten 2007ko ekainarenhasieran (Kartzinoma duktal infiltrantea, 1. graduan)Ekainaren 26an ebakuntza egin zioten Jaengo

Ospitalean eta adenokartzinoma erauzi zioten. 2007-09-18an 35 eguneko erra-dioterapia tratamenduari hasiera eman zion. Nekez eta traba ugariz burutzen datratamendua.

Egoera juridikoa:30 urtera zigortua. DGIPek (Dirección General de Instituciones Penitenciarias)104.4. art. ezarri zion espetxeak hala eskatuta eta, ondorioz, 3. graduan ezarrizuten. 2007/08/02: Jaengo Espetxeko Tratamendu Batzordeko batzarrak, ahobatez, Zaintza Epaitegi Zentralera (ZEZ) Baldintzapeko askatasun espedienteabideratzea erabakitzen zuen. 2007/08/09: Jaengo Espetxeko tratamendu bat-zordeak, mediku zuzendariordeak Gotzoneren osasun egoerari buruzko azkenberriak aurkeztu ondoren, medikuaren kontrako boto bakarrarekin, iritziz aldatzeaeta baldintzapeko askatasunaren kontra egitea erabaki zuen. 2007/11/16: ENekoEZEZak ez zuen onartu baldintzapeko askatasunaren eskaera. EspetxekoTratamendu Juntaren iritziarekin bat egiteaz gain, Gotzonek bere ideia politikoeiuko egitea kontuan hartu zuen eskaera ukatzeko.

Espetxearen eragina bere osasunean: Gotzoneren kasuan, nabarmen agertzen da espetxearen eragin kaltegarria gaixo-tasun larri bat pairatzen duenarentzat. Izan ere, bere gaixotasunaren hasieratikohikoak izan dira kontsultarako bidaien atzerapenak eta suspentsioak.Erradioterapia tratamendua ezarri zitzaionetik (2007ko irailean), behin eta berrizerrepikatu dira arazoak: sesioak suspenditu beharra trasladorako poliziak agertuez zirelako; gaixoa eskuak atzetik loturik eraman izana kontsultara edo tratamen-dua hartzera; polizia kontsultaren barnean egotea, intimitatea eta konfidentzialta-suna urratuz; tratu bortitza poliziaren aldetik; tratamendua hartzera ez ateratzea“makina hondatua” zegoenaren aitzakia pean...

Bularreko minbizirako nazioarteko protokolo guztiek kontrol jarrai eta zuzenarenbeharra azpimarratzen dute, minbiziaren berpizte bat saihesteko. Kontrolen zor-roztasuna ere azpimarratzen dute aldi berean. Hau da, kasu honetan suertatzen ezdena, hain zuzen ere: espetxetik ospitalerako bidaiak, atzerapenak, trasladorakoezartzen diren segurtasun neurriak... Honek guztiak ezinezkoa egiten du hal-abeharrezkoa den kontrol zuzena eta, ondorioz, tumorea berpizteko aukeraareagotzen du. Honi gehitu behar zaio, jakina, espetxearen egitura eta izaera bera,non gaitz mota hau dutenentzat toki egokirik ez dagoen. Are gehiago, espetxeariberez dagokion tentsio eta zigor sistemak bere gaitza berpiztea edo areagotzeaeragingo luke zalantzarik gabe, gaixotasunaren pronostikoa bere inguruari etaautu-zainketari zuzenean lotu baitago. Gaitza mota honi aurre egiteko baldintzaegokienak behar dira, gaur egun ez daudenak.

GOTZONE LOPEZ DE LUZURIAGA FERNANDEZ.Agurain. Villanublako espetxean dago. 1959anjaioa. 1989/09/17an atxilotua.

Osasun egoera:Giltzurruneko minbizia. Ezker giltzurruneko kartzino-ma.2005/06/09an nefrektomia bat egin zioten: ezker-reko giltzurruna kendu zioten. Ondorioz, aldian aldiko

kontrolak egin beharko ditu Urologiako Kontsultan; bizitza osorako tratamendua da.

Egoera juridikoa:30 urtetara zigortua. 06/12/01: Baldintzapeko askatasuna eskatu zion (92. art.)ENko Espetxe Zaintzarako Epaitegiari. 07/05: Eskaera ukatu ziotela jakinaraziziguten. 07/07/24: ENeko EZEZak ukatu egin zuen Erreforma helegitea.

Espetxearen eragina bere osasunean: Egoera hau (espetxearena, alegia), noski, ez da egokiena gisa honetako gaixobatentzako: espetxean jarraituz, kanpoan egonik baino arrisku handiagoa dugaitza berpizteko. Bestela ere, 2 urtetan mota honetako gaitza berpiztekoarriskuaren aukera % 51ekoa da. Beraz, kanpoan egon beharko luke arazo honibehar bezala aurre egiteko, baina orain arte ukatu izan diote aukera hori.

JOSU URIBETXEBARRIA BOLINAGA.Arrasate. Mansilla (Leon). 1956an jaioa. 1997kouztailean atxilotua.

Osasun egoera:Nahasmen eskizofreniformea du, bere jarraipenaegiten duen konfiantzazko psikologoaren arabera.;hau da, depresioa sintoma psikotikoekin. 2006koazaroan,, krisiaren birpizte bat suertatzen da eta pro-

tokolo berezia ezartzen diote: egun osoa lagun batekin egotea, baita ziegan ere.2007/06/23: Espetxez aldatzen dute.

Egoera juridikoa:30 urtera zigortua, 2013an betetzen ditu zigorraren 3/4ak. 2006/12/21ean 92.artikulua indarrean jartzea eskatzen dio EN-ko Espetxe Zaintzarako EpaitegiZentralari.

NAHASMEN PSIKOTIKOA DUEN GIZONEZKOA.1998an atxilotutako gizonezkoa.

5 preso hauetaz gain, badugu beste preso bat gaixotasun larrien barnean kontabi-lizatua eta 92. artikulua indarrean jartzea eskatu duena. Gaixotasun psikologikoakukitutako senidea dugu hau, eta bere borondatea errespetatuz, momentuz ez duguizena publiko egingo.

Zerrenda honetan zehazten den bezalaxe, aipatzen diren presoen gaixota-sunak larriak eta sendaezinak dira edozein toki eta egoeretan. Minbiziak jotadauden presoak ditugu larrienak. Zeren, zerrenda horretan aipatzen direnazgain, baditugu biziki kezkatzen gaituztenak; hala nola Jose Luis Elkoro, 75urtekoa, 2009ko apirilaren 29an atxilotua eta prostatako minbizia duena,nahiz eta une honetan kontrolpean izan. Juan Pablo Dieguez ere prostataminbiziak jota dugu, bere 68 urtekin. Edo minbizi larri eta bortitzak izanikkaleratu behar izan dituzten Mikel Ibañez eta Belen Gonzalez, zeinak egunkalean eta espetxeratze arinduan egonik ere oso baldintza zorrotzak betebehar dituzten. Baina gainera, adinean aurre egindakoak ere larrienenartean ditugu ere, espetxealdi luzearen eta bizi baldintza gogorren zamadaramaten batzuk: Jon Agirre edota Jose Ramon Foruria. Honetaz gain, etx-ean espetxeratze arinduan dagoen Juan José Rego dugu ere kezka iturri, bere72 urterekin eta gaitz larriak jota, bihotzeko episodioa barne. Horiek, eta nolaez, osasun mentala larriki ukitua duten presoek, baldintza egokiak behardituzte bizitzeko; baina alderantziz suertatzen da, eta gure senide euskalpreso politikoen kasuan bizi baldintza gogorrenetan dituzte.

Araudi penalak eta espetxe-araudiak aukera ematen dute gisa honetakogaitzak pairatzen dituen presoa askatasunean uzteko, bere osasunerakoegokiena den inguruan bizi ahal izateko. Baina ez hori bakarrik; kontuan izanbehar da ere hauetako asko espetxeak edo espetxeko bizi baldintzek zuzensortutako kasuak direla. Beraz, ardura are handiagoarekin jokatu beharkolukete espetxeek eta egoera hauek kudeatzen dituzten arduradunek.

Beraz, gaur egun euskal preso politikoei ezartzen zaizkien neurri berezienartean bi azpimarratu nahi ditugu bereziki, alde batetik beren osasuneanzuzen eragiten dituztenak: ia bizitza osorako espetxealdiko zigorra etabestetik gaixotasun larriak pairatzen dituztenei askatasuna ukatzea sistem-atikoki. Egungo egoera kontuan izanik, non espetxe zigorraren urteak geroeta gehiago luzatzen ari diren, epe motzean, euskal presoen osasun egoeraneragin larria izan dezakete neurri hauek.

3. EUSKAL PRESO POLITIKO GAIXOEN KOPURUAK

ESTATUA EMAKUMEAK GIZONAK PRESOAK

FRANTZIA 3 21 24

ESPAINIA 19 102 121

GUZTIRA 22 123 145

Ikusi ditugun gaixo larriez gain, badago kopuru zabal bat osasun asistentziazuzena eskatzen dutenak. Kontuan izanik orain gutxi arte presoen batez bestekoadina 30 urteren inguruan zegoela, ez da normala hain kopuru zabalak osasunarloko jarraipen estua izatea. Jarraian, ikus ditzagun gaur egungo kopuruak.

Gaixotasun fisikoa dutenak 145 dira

ESTATUA EMAKUMEAK GIZONAK PRESOAK

FRANTZIA 0 5 5

ESPAINIA 7 24 31

GUZTIRA 7 29 36

Asistentzia psikologikoa jasotzen dutenak (larritasunagatik 92. art. eskatu dute-nak barne) 36 dira

ESTATUA EMAKUMEAK GIZONAK PRESOAK

FRANTZIA 3 26 29

ESPAINIA 26 126 152

GUZTIRA 29 152 181

Eta mota guztietako osasun asistentzia jasotzen duten presoen kopuru totala,honako hau da: 181

Beraz, kontuan izanik 750 bat euskal preso politiko senide daudela egun (zifrakaldakorrak dira) %24ren bat da gaixorik dagoena. Eta horietako % 3ren bat gaixolarri daudenak.

Gaixotasun fisikoei erreparatzen badiegu, hezur, bizkarrezur edota lokomozioaparatuarekin lotutako gaitzak alde handiz nagusitzen dira senide gaixoetan.Horrela, 60 senide gaixo ditugu gaitz mota hauekin lotuta une honetan. Ez daharritzekoa; espetxeak egitura fisiko gisa hartuta duen eragina adieraztendute datu hauek: espetxea gune hertsi gisa, patio gero eta estuagoak, modu-lu “bereziak” non kontrolaz gain egitura estu eta hertsiak nagusitzen diren,ziega ezegokiak, elikadura eskasa eta ez egokia, ziega ordu luzeak eta patioordu minimoak (zenbait kasutan goiko aldetik ere, “kajoi” baten gisa sare met-alikoz estaliak)... eta espetxe-urte luzeen zama ikaragarria.

Hurrenik, arnas aparatuarekin zerikusia duten gaitzak ditugu nagusien, 36kin,eta Otorrinolaringologiarekin lotutako 29 preso ditugularik. Ikusmena ukituadutenak, berriz, 22; hesteak ukituak dituztenak beste 27; Larruazaleko gaitzakdituztenak, berriz, 23 dira; 20 aparatu digestiboa, 17 zirkulazio aparatukogaitzekin, 16 neurologia gaitzekin...eta, kezkagarria dena, 6 minbiziari lotuak(hiru gehiago etxean daude, espetxeratze arinduko baldintzen pean).

Zer esanik ez dago, aurretik aipatu den bezala zigor urteak luzatzeak (AuzitegiGorenaren sententziari “doktrinari” eta Kode Penalaren azken urteotakoaldaketei esker) gero eta eragin gehiago izango du osasunaren inguruan: unehonetan gaixo daudenen pronostikoa okertzeaz gain (gaixotasunaren larrita-sunagatik kanpoan egon beharko zirenak, tartean), adinak berak eta espetx-eko egonaldi luzeak senideen kopuru adierazgarri batek osasun arazoak izat-era eragingo du zalantzarik gabe.

Espetxealdi luze hauen eta adinaren ondorioz, gaur egun gazte eta osasuntsudirenak osasun mailako okertze batean jaustea da logikoena. Ikusi ditugunespetxeko muga eta traba fisikoek ordaina pasa araziko die pertsona horiei,zalantzarik gabe. Gaur egun gaixo daudenek, berriz, urteen eta espetxekobaldintzen eraginez larriagotzeko arrisku handia dute. Eta egun larri dau-denek, azkenik, heriotzaren arrisku erreala dute.

Labur ditzagun berriz espetxeari lotutako gabezi nabarmenenak osasunarloko asistentziari dagokionez:

Espetxe egituraren eragina presoarengan.Jendartea edo boterearen ideologiaren arauen aurka egiten duten pertsonakmugatzeko eta psikiko zein fisikoki hondatzeko egituratutako espazio hertsiada espetxea, eta helburu hau bete betean gauzatzen da euskal preso poli-tikoen kasuan.

Ardura gabezia edo salaketarik ez espetxeko sendagileen aldetik.Askotan sendagileek beraiek higienearen gabezia, garbiketa eza, dietaegokiaren gabezia, elikadura ezegokia, etab. aitortu badute ere, espetxekozuzendaritzari errua leporatzeari mugatzen dira. Baina sekula ez dituzte salatuespetxeko jipoiak, osasun egoera txarrean presoa bakartzearena, etab.

Informazio eza pazienteari edo bere hurbilekoei.Ohikoa izaten da preso pazienteari, bere familiari eta pazientearen konfi-antzazko medikuari osasun informazioa ukatzea, Kode deontologikoak azal-dutakoari uko eginez. Horretarako, “sekretu profesionala” edo “segurtasunarrazoiak” gisako aitzakiak erabiltzen dira informazio hori ukatzeko tenorean.

Presoek aukeratutako konfiantzazko medikuek ikustea debekatzea.Orain dela 20 urtetik hona jarri da praktikan neurri hau, “segurtasun arrazoiak”delarik aitzakia nagusia. Gisa honetan, preso gaixoaren konfiantzazko sendag-ileari behar bezalako jarraipena egitea, diagnostiko eta tratamenduan partehartzea ukatzen zaio.

Arretaren kalitatearen gabezia. Arduragabekeria eta/edo kolaborazioa:Gaixoaren arreta eskasa, gaixoak isolamendu erregimenera bideratuak, ospi-taleetako kontsultetarako traslado bortitzak (eskuak loturik), historia klinikogalduak edo oso berandu iristen direnak presoaren trasladoaren ondoren,prozesu diagnostikatuen gehiegizko luzapenak, eteten diren tratamenduak,mediku azterketak presoaren bakartzea ahalbidetzeko, etab.

4. ESPETXEA ETA ONDORIO PSIKOLOGIKOAK

4.1. Hona hemen espetxeak eraginda espetxean hildako euskal presopolitikoen zerrenda:

· José Ramón Goikoetxea Bilbao. Loiukoa. 1985/06/26an urkatua agertu zenAlcalá-Mecoko espetxean.

· Mikel Lopetegi Larrarte. Tolosakoa. 1988/03/02an urkatua agertu zen Herrerade la Manchako bere ziegan.

· Jean Groix.- Bretainakoa. 1991/01/20an urkatua agertu zen Fresnesekoespetxeko bere ziegan.

· José María Aranzamendi Arbulu. Elorriokoa. 1997/02/07an urkatua agertu zenAlcalá-Mecoko bere ziegan.

· Juan Karlos Hernando González. Arrigorriagakoa. 1997/07/20an urkatuaagertu zen Albaceteko espetxeko bere ziegan.

· Oihane Errazkin Galdos. Donostiakoa. 2004/07/07an urkatua agertu zenFleury espetxeko bere ziegan.

· José Angel Alzuguren Perurena. Berakoa. 2005/10/31an urkatua agertu zenSoriako espetxeko bere ziegan.

· Igor Angulo Iturrate. Santurtzikoa. 2006/02/27an urkatua agertu zenCuencako espetxeko bere ziegan.

Zortzi pertsona hauek nahasmen edo desoreka psikologiko nabarmenik gabeespetxeratu zituzten, eta denboraldi ez oso luze baten ondoren bere buruazbeste eginda edo gisa horretan aurkitu zituzten.

Badajozeko espetxean dagoen Alfontso Sebastian preso politikoaren kasuadugu horietako bat. Joan den 2008ko apirilaren 6an zauri sakonak egin zituenbesoetan eta lepoan, azken aldian espetxeak eragindako presioa dela eta.Gainera, martxoko atxiloketetan bere lagun batzuk atxilotu zituzten, eta uneoso larriak pasa zituen haien egoeran pentsatzerakoan: bera ere torturatu zuteneta ezin zuen bere burutik kendu oroitzapen hori. Une latz horiek pasa arren,berriro egoerak menperatuko duen arriskua dago. Handik egun gutxira, berriz,Soto del Real-en dagoen beste preso politiko batek besoetako zainak moztuzituen, zauriak hain sakonak ez baziren izan ere. Bere borondatea errespetatuz,bere izena ez da publiko eginen, baina kasu honetan ere espetxeko presioak etaazken aldi honetan euskal preso politikoei ezartzen ari zaizkien neurri errepre-siboek eragin zuzena izan dute gisa honetako erabakia hartzeko tenorean. Argiutzi nahi dugu detektatu ditugun bi kasu hauek epe motzean gertatutakoakizan direla; ez da erraza kalkulatzea zenbat pertsona dauden antzeko egoeran.

Zerk eragiten du atxiloketa unean pertsona orekatuak zirenak handik urtebatzuetara gisa honetako erabaki latzak hartzera?

Bi une horien artean faktore garrantzitsu batzuk daude: espetxea, espetxealdiaeta espetxe politika zehatz bat. Izan ere, espetxea, egitura bera, presoarenustezko jokamolde deliktiboak deuseztatzera dago zuzendua, eta bere bali-abide guztiak horretara zuzenduko ditu. Hau da, pertsona horren oinarri pert-sonalean eragingo du funtsean. Baina euskal preso politikoen kasuan nortasunideologikoa da espetxeak eta sistemak apurtu nahi dutena, eta horretarako pre-sio ikaragarria bideratuko du, presoaren damutze edo sistemarekiko atxikimen-dua lortu nahian. Eta hori lortzen ez badu, bide bortitza erabiliko du: bizi bald-intza gogorrenak aplikatuz eta ahalik eta urte gehienez espetxeraturik izaten.

Horrela bada, euskal preso politikoei zuzendutako gaur egungo espetxe poli-tika bost zutabe hauetan oinarritzen da: espetxe errejimen zorrotzena (1.gogradua) gehienentzat hasiera hasieratik eta zigorra amaitu arte, sakabanaketaedota urruntze sistematikoa beren senideengandik, komunikazio mota guztieninterbentzio zorrotza (bisiten murrizketa sistematikoarekin batera), bakartzeedo isolamendu neurri sistematikoak eta espetxe zigorra bizi osorako luzatzea.Eta honekin guztiarekin nahasia, noski, presio iraunkor bat. Jakina, giro bat nonpertsona baten besteekiko komunikazio mota guztiak interbenituak dauden -intimitate guztia urratuz-, bere inguru naturaletik urrundua eta bakartua egonbehar duen, etengabeko presioan bizi behar duen, eta gainera, 30-40 urtez lauhormen artean bizitzera behartzen duten. Giro hau, noski, pertsona suntsitzekosoilik dago bideratua. Eta horrela esplikatzen dira zenbait pertsonen heriotzalazgarriak edota egoera psikologiko hain kolpatuak.

4.2. Apunte honen harira, bi kasu larri berriki gertatuak ezagutarazi eta salatunahi ditugu. Kasu hauek egoera krudel eta larri baten erakusgarri dira, alarma eta argi gorriguztiak piztera eraman gaituztenak.

Arlo psikologiko edo psikiatrikoan kokatutako honako gaitzak detektatuakditugu euskal preso politikoen artean gaur egun: Koadro depresibo larriak,paranoia eta delirio larriak, eskizofrenia koadroak, antsietate koadroak, brotepsikotikoak delirio ideiekin, torturak eragindako estres postraumatikoa, urtee-tan luzatzen dena…

Heriotza kasu hauen eta suntsitutako pertsona hauen egoeraren erantzulebakarra espetxe sistema bera da. Heriotza kasuak ez dira berez horrela gertatu,espetxe politika planifikatu baten ondorioz baino. Presoak ez dira berezpsikologikoki hondatzen, presio eta deserrotze politika baten ondorioz baino.Edo berez sortzekotan, espetxea da tokirik ez egokiena pertsona haueksendatzeko.

5. OSASUN ASISTENTZIA EZA: ONDORIOAK

5.1 Osasun arloan heriotzarena dugu muturreko ondorioa, eta espetxeko asis-tentzia ezaren inguruan ere heriotza zerrenda beltz bat badugu.

· Joseba Asensio Artaraz. 27 urtekoa. Herrera de la Manchako espetxean1985/06/26an tuberkulosiak hilda agertu zena.

· Juan Karlos Alberdi Martiarena. 30 urtekoa. Herrera de la Manchako espetx-ean 1988/06/15ean bihotzeko batek jota hil zena.

· Mikel Zalakain Odriozola. 58 urtekoa. 1990/12/01ean Martutenen bihotzekobatek jota hil zena.

· Pello Mariñelarena Imaz. 29 urtekoa. 1993/05/15ean Fresnesen IHESarenondorioz hil zena.

· Roberto Sainz Olmos. 41 urtekoa. Aranjuezeko espetxean 2006/03/04anbihotzeko batek jota hil zena.

Espetxeetako sendagileen axolagabekeriak eta espetxeko arduradunen arduraezak eragin izan dituzte neurri handi batean heriotza hauek. Izan ere, JosebaAsensio bezalako 27 urteko gazte bat bat-batean tuberkulosiak hilda agertzea ezohizko parametrotan kokatu beharko genuke. Eta gauza bera Mikel Zalakainbezalako 58 urteko gizon bat, bihotzeko larri bat eman ondoren aholkatutakotratamendua eta asistentzia hilabete luzez ukatu ondoren egun batean bere zie-gan hilda agertzea. Edo Roberto Sainz bezalako 41 urteko pertsona, ongiaztertzea alferrik behin eta berriro eskatu ondoren, bihotzekoa eman bere zie-gan, eta bere deiei luzez erantzun gabe egon ondoren espetxeko erizaindegianhiltzea. Besteak beste, ez gaitu batere harritu behar, kontuan hartuta espetxean"segurtasuna"rena balio nagusia dela; presoen osasunaren gaineko balioa, kasuhonetan. Kasu zehatz bat: ziega itxi batetik deika ari bada presoa, denbora tarteluze bat itxaron beharko du "beharrezko" segurtasun neurriak hartu eta atea irek-itzea baimentzeko. Presoa larrialdi egoeran badago ere. Eta zer esanik ez deiagauez egiten bada.

5.2. Hau dena kontuan harturik, baldintza hauetan heriotza kasu gehiago ez ger-tatzea da gehien harritzen duena; eta honen esplikazioa bilatzeko beste zerrendabeltz batera jo beharko dugu: zuzen etxera hiltzera atera dituzten preso gaixoena:

· Josu Retolaza Loidi. 33 urtekoa. 1986/10/14ean kartzinoma epidermoidea-gatik etxeratua eta 1987/05/19an zendua.

· Jabi Gorostiza Lajarriaga. 1994/07/16an laringeko minbiziagatik etxeratuaeta 1995/06/17an zendua.

· Santi Díaz Uriarte. 1997/03/25ean eztarriko minbiziagatik etxeratua eta1997/10/27an zendua.

· Esteban Esteban Nieto. 45 urtekoa. 1999/04/07an gibeleko minbiziagatiketxeratua eta 1999/09/26an zendua.

· Kepa Miner Aldabalde. 70 urtekoa. 1999/07/02an biriketako gaixotasuna-gatik etxeratua eta 2004/04/26an zendua.

· Jean Louis Maitia. 1997/06/06an aske geratu zen eta 1997/08/25anbihotzeko batek jota hil zen.

· Juan José Etxabe. 1996/07/11an bihotzeko batek jota hil egin zen, espetxetikaskatu eta gutxira.

Hauetako kasu gehienetan, espetxeko osasun asistentzia oso motela izan zen,eta beranduegi hartu zen gaixo hauek etxeratzeko neurria. 92. artikulua ezarrizienetik hil ziren arteko denbora tartea oso laburra da kasu gehienetan. Minbizikasuetan, batez ere, denbora gehiegi pasa zen gaitza detektatu zenetik presohauek behar bezalako tratamendua jaso arte. Eta, ondorioz, hiltzera kaleratuzituzten. Hor ditugu Josu Retolaza, Jabi Gorostiza, Santi Díez, Esteban Estebanetab.en kasuak. Ildo honetan, guztiz adierazgarria izan zen Jabi Gorostizarenkasua. Gizon honi, behar bezalako arreta ez jartzeagatik minbizia beranduegidetektatzeaz gain, baldintzapeko askatasuna baldintza batekin eman zionepaileak: bere ideiei uko egitea. Hau da, hiltzera zihoan arren irizpide politiko-ideologikoek zuten garrantzi nagusia.

Etxerat elkartea

Euskal Errepresaliatu Politikoen senide eta lagunak

harremanak:

[email protected]

[email protected]