hezkuntzaren teoria eta historia, hizkuntzaren eragina

3
HEZKUNTZAREN TEORIA ETA HISTORIA L.H. 1.MAILA, 1.LAUHIL. Hizkuntzaren eragina garapen kognitiboan Gelan irakasleak azaldutako informazioaren laburpena, ikasle baten eskutik Irakaslea: Fito Rodriguez Ikaslea: Garazi Arin

Transcript of hezkuntzaren teoria eta historia, hizkuntzaren eragina

Page 1: hezkuntzaren teoria eta historia,  hizkuntzaren eragina

HEZKUNTZAREN TEORIA ETA HISTORIA

L.H. 1.MAILA, 1.LAUHIL.

Hizkuntzaren eragina garapen kognitiboan

Gelan irakasleak azaldutako informazioaren laburpena, ikasle baten eskutik

Irakaslea: Fito Rodriguez

Ikaslea: Garazi Arin

Page 2: hezkuntzaren teoria eta historia,  hizkuntzaren eragina

2.1. Hizkuntzaren eragina garapen kognitiboan

Vigotski ahozko kultura zuen herrialde batera (Uzbekistanera) joan zen irakasle moduan eta

bertakoei irakurtzen eta idazten erakusen zien bitartean jabetu zen haien jakituria modu

kualitatiboanere hazten zela. Beste modu batera esanda, ez zuten ikasitako materia gehitzen

bakarrik, baizik eta biderkatu egiten zutela eta honek haien pentsatzeko era aldatzen zuela.

Gizakiak sortu eta eraldatzen du ezaguten dugun mundua baina ideia horrek beldurtu egiten

du eta jainkoa sortu zuen hari egozteko gertakari on eta txar guztien ardura. Kanten ustez gizakiak,

sortzailea izanda, bere betebehar eta eskubideen kontzientzia hartu behar du eta ez dio beldurrik

izan behar bere ahalmen eta ardurei aurre egiteari. Munduaren funtzionamendua azaltzeko tresna

hizkuntza izanda, erabilitako hizkuntzaren arabera ulertzeko eta pentsatzeko modu ezberdinak

egongo dira.

Txikitati ikusi eta ikasi dugunari normala deritzogu. Onartzen den bakarra hitza da, ezin

dezakegu ulertu ahozko hizkuntzarik gabe pentsamendurik egoterik. Antzina, gormutuak "idiotak"

ziren, hau da, adimen urrikoak zirela pentsatzen zen.

Pedro Ponce de Leon Benediktiarra(XVI. m.) nobleen seme-alaba gormutuei gainerakoekin

komunikatzeko teknikak (ezpainak irakurtzea...) erakusten zizkien lehenengoetarikoa izan zen, beti

ere ahozko hizkuntza erabiliz. Gorrentzat oso zail gerta daiteke hau ikastea baina lortzen ez bazuten

ez zituzten pertsona bezala tratatzen (herritar xumeen seme-alaba gormutuei gertatzen zitzaien

bezala) eta marjinatuak izaten ziren.

Charles-Michel de l'Épée-k (1712-1789) zeinu hizkuntza oso bat sortu zuen gormutuentzat

sinboloak erabiliz (eta ez letrak). Modu honetan beraientzako espreski egindako komunikabidea

erabil zezaketen, baita pentsatzeko ere. Bere esanetan hizkuntza unibertsala zeinu hizkuntza da eta

hezkuntzan hau erabili beharko litzateke.

Alexander Graham Bell-ek (1847-1922) uste zuen hozkuntza oralaz aparte, besteek ez zutela

bali garapen kognitiborako.

Comskyren iritziz, gizakiok hizkuntza garatu beharre dugu bestela ez garelako pertsona

bihurtzen, hizkuntza unibertsala landu beharra dago.

Gormutuek badute gaitasuna sinboloen bidez pentsatzeko baina haientzat aproposa den

hizkuntza bat behar dute garapen kognitibo egokia lortzeko eta ez ahozko hizkuntza. Umeengan

garatzeke dago onena; hizkuntza garatu behar da, baita kognizioa ere, bestela galdu egingo baita.

*Pelikula: "Hijos de un dios menor"

Page 3: hezkuntzaren teoria eta historia,  hizkuntzaren eragina

Komunitate batzuetan, gor asko daude genetikoki (adb.: Antilletan) eta kasu askotan gizarte

hauek elebidunak izaten dira, hau da, zeinu hizkuntza zein ahozkoa erabiltzen dituzte eta gormutuak

pertsona argi moduan onartuak dira, ez dute uste inongo gutsitasun mentalik dutenik.

Gure gizartean, ordea, dena sujetu "normalentzat" eginda dago, eta hau moldatu behar dugu

bakoitzari behar duena emateko; egokitu gizartea norbanakoengandik abiatuz sortzeko. Indibiduo

bakoitzak biologikoki eta sozialki izandako garapena desberdina da, pentsaera eta hizkuntza

desberdinak dira eta baita hizkuntzarako behar ditugun sinboloak ere.

Gallaudetek neskato bat topatu zuen parke batean; baztertuta zegoen eta gainerako haurrak

barrezka ari zitzaizkion. Gorra zela konturatzean haien egoerari konponbide bat bilatu beharra

sentitu zuen eta haien eskubideak defendatzekoa. Horren arira, de L'Epéeren teoriak jarraitzen

zituen frantziako gormutuen eskola bateko zuzendaria AEBetara eraman zuen; eta bertan

gormutuentzako lehen unibertsitatea sortu zuen, gainerako unibertsitate guztietan zuzeneko

itzulpenak egitea lortzeaz gain.

Iniziatiba honek argi utzi zuen garapen kognitiborako biderik onena nork bere hizkuntzan

ikastea dela. Ala ere, gaur egun oraindik ezpainak irakurtzen erakusten zaie gormutuei eta ez zaie

uzten behar bezala garatzen haien hizkuntzan. Hortaz, galdera hau egin beharko genioke gure

buruari: zer gertatzen da gehiengoa ez izateagatik baztertuak direnekin?