ED K IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN … Fiz.pdfBenito Fiz –Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren...

13
Soziolinguistika aldizkaria Helduen euskalduntze-alfabetatzea (Hea) hasiera batetik euskara nor- malizaziorantz eroango duen prozesuaren adarretako bat kontsideratu izan da. Izan ere, euskara inoiz euskal Herriko hizkuntza “normala”eta “naturala” izango bada eta herri honetan maila guztietako hartu-emane- tarako erabiliko badugu, hartarako behar diren baldintza politiko-admi- nistratiboak, hizkuntzarekiko jarrerak eta hizkuntz-eredu normalizatua- rekin eta abarrekin batera, herritarrak hizkuntza arlo guztietan erabiltze- ko trebatzea dugu zer eginetako bat da. “euskara irakastea ez da ingelesa irakastea” bezalako aldarriak bota- tzen dira inoiz gure artetik, ikaslea hizkuntzan trebatzearren ez ezik, hiz- kuntzari geroa ziurtatzearren ere bagabiltza lanean. Helduen euskaldun- tze-alfabetatzea konbentzimendu eta proiektu kolektibo batetik abiatu da, eta proiektu horri erantzun behar dio. Nola integratu beraz hizkun- tzaren normalizazioa hizkuntzaren irakaskuntzan? artikulu honetan gal- dera horri erantzuteko bideen gainean hausnarketatxoa plazaratzen saia- tuko gara. ez da hausnarketa berria, baina bai, gure ustez, berriro ekarri beharrekoa. Ilintiari eragingo diogu, baina gar ona egiteko hango eta hemengo egurra ere beharko da. IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN NORMALIZAZIOARI HELDUEN EUSKALDUNTZETIK HELDU NAHIAN Benito Fiz AEK didaktika Helbide elektronikoa: [email protected] DOSSIERRA 62. zenb. / 2007ko martxoa soziolinguistika klusterra martin ugalde, kp / 20140 andoain 127 04 IKUSPUNTU PEDaGOGIKOa / aPLIKaTUa >>>

Transcript of ED K IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN … Fiz.pdfBenito Fiz –Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren...

Page 1: ED K IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN … Fiz.pdfBenito Fiz –Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian HISTORIA APURTXO BAT helduaroan

Soziolinguistikaaldizkaria

helduen euskalduntze-alfabetatzea (hea) hasiera batetik euskara nor-malizaziorantz eroango duen prozesuaren adarretako bat kontsideratuizan da. izan ere, euskara inoiz euskal herriko hizkuntza “normala”eta“naturala” izango bada eta herri honetan maila guztietako hartu-emane-tarako erabiliko badugu, hartarako behar diren baldintza politiko-admi-nistratiboak, hizkuntzarekiko jarrerak eta hizkuntz-eredu normalizatua-rekin eta abarrekin batera, herritarrak hizkuntza arlo guztietan erabiltze-ko trebatzea dugu zer eginetako bat da.

“euskara irakastea ez da ingelesa irakastea” bezalako aldarriak bota-tzen dira inoiz gure artetik, ikaslea hizkuntzan trebatzearren ez ezik, hiz-kuntzari geroa ziurtatzearren ere bagabiltza lanean. helduen euskaldun-tze-alfabetatzea konbentzimendu eta proiektu kolektibo batetik abiatuda, eta proiektu horri erantzun behar dio. nola integratu beraz hizkun-tzaren normalizazioa hizkuntzaren irakaskuntzan? artikulu honetan gal-dera horri erantzuteko bideen gainean hausnarketatxoa plazaratzen saia-tuko gara. ez da hausnarketa berria, baina bai, gure ustez, berriro ekarribeharrekoa. ilintiari eragingo diogu, baina gar ona egiteko hango etahemengo egurra ere beharko da.

IKASGELATIK PLAZARAHIZKUNTZAREN NORMALIZAZIOARIHELDUEN EUSKALDUNTZETIK HELDU

NAHIANBenito FizAEK didaktika

helbide elektronikoa: [email protected]

DOSSIERR

A62. zenb. / 2007ko martxoa

soziolinguistika klusterramartin ugalde, kp / 20140 andoain 127

04 iKUSpUNTUpEDago

giKoa /

apLiKaTUa >>>

Page 2: ED K IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN … Fiz.pdfBenito Fiz –Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian HISTORIA APURTXO BAT helduaroan

Benito Fiz – Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian

HISTORIA APURTXO BAThelduaroan euskara ikasi duenik beti egon da seguraski, XVii. mendeanMikoletak zerbaitengatik emango zuen argitara Modo breve de aprender lalengua Vizcayna hura, euskara erabili beharragatik ikasi batzuek, jakinmi-nagatik edo interes zientifikoagatik beste batzuek, bistan da euskararenegoera “normal” batek jartzen zuela jendea ikasten, eta ikasitakoa nonerabili ez ziren kezkatuko.

XiX mendearen azken aldean euskara beste motibo bategatik ikasizuten batzuk agertu ziren. “gure hizkuntza delako eta gorde egin behardugulako” edo horrelako zerbait erantzungo zuten orduan ikastekomotibazioaren inguruko inkesta batean Campionek edo aranak adibi-dez. hizkuntza ikasi eta bizia eman beharraz hasi ziren kezkatzen alegia,hizkuntza ordura arte bezain ondo sumatu ez, edo ordura arte ez bezalaarduratzen hasi, eta asko konbentzitu gainera. euskara ikasteko eskolensare antzeko zerbait antolatzen hasi zen. handik urte batzuetara “euskal-dun berri” terminoa agertu zen. eta euskadun berriok, gutxi-asko, euska-raren erabilera publikoaren esparruan ere sartzen hasi ziren: literatura,hedabideak,… hau da, ikasitakoa praktikan ipintzen hasi ziren arlopublikoan, eta seguruenik pribatuan ere bai. espainiako gerrak hegoal-dean etena ekarri zuen arte.

1940-50 inguruan euskara ikasteko aukerarik bazen, urriak eta zailtasu-nez beteak. hala ere, euskaldun berrien belaunaldi garrantzitsua agertuzitzaigun, autodidaktak asko eta hizkuntzari aurrekoak baino are atxikiago.gutxi ziren, baina krutwig, txilardegi, kintana eta enparauek gaur egungoeuskalgintzaren oinarria ezartzen egin zuten lanaren pisua ez da azaldubeharrik ere. nora bideratu zuten haiek ikasitakoa? historiak berak diosku,hizkuntzaren geroaz biziki kezkatuta, hizkuntza duindu eta garai eta arloberrietara egokitzeari ekin zioten: hizkuntzalaritzan eta literaturan jardunzuten adibidez, baina baita normalizazioak beharko zituen egiturak eta tres-nak sustatzen ere: ikastolak, prentsa, kultur produkzioa,… gau-eskolak.

haien eta besteren ahalegin horrekin 1960tik aurrera helduen euskal-duntzea antolatzen eta zabaltzen hasi zen. hurrengo hamabost urteetanhelduentzako eskolak zabaltzen hasi ziren, ikasmaterialak eta tresnakhasi ziren egiten, eta ondorioz euskaldun berriak ere gero eta gehiago.

baina, ordura arte bezala, euskara ikasten zuenak zaila zeukan ikasi-takoa erabiltzea. borondate eta motibazio handiarekin ere, marko juridi-ko-politikoak ez zuen laguntza handirik ematen batetik, baina bestetik,hizkuntza erabiltzeko esparruak gutxi eta urrunak izaten ziren askotan.edo ingurune euskaldunetara joan, edo ernatzen hasita zegoen kultura-ren munduan sartu behar zen: literatura, musika, irakaskuntza, hizkun-tzalaritza,… edozelan ere, euskaldun berri askorentzat ikastekoaz gaine-rako ahalegin handia berriro, motibazioarekin soilik konpentsatzeko zai-la, hiri inguruneetan gehien bat.

1970aren erdi aldetikaurrera euskara-eskolezgainera ekimen berriakhasi ziren jorratzen. Aldebatetik hizkuntza ikas-irakasteko ahaleginarifruitua bilatzeko asmoazegoen, baina, aldi berean,ikuspegi pedagogikohutsetik ere ikasitakoaerabiltzeko edo, hobetoesanda, praktikatzekobeharra nabaritzen zen,hau da, hizkuntza ondoikasteko erabili eginbehar delako ideia.

128

Page 3: ED K IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN … Fiz.pdfBenito Fiz –Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian HISTORIA APURTXO BAT helduaroan

Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian – Benito Fiz

PRAKTIKA JARDUERAKegoera hau nolabaiteko kezka sortzen hasi zen euskalduntzearen mun-duan, ikasle nahiz irakasleen inguruan. honela bada, 1970aren erdi alde-tik aurrera euskara-eskolez gainera ekimen berriak hasi ziren jorratzen.alde batetik hizkuntza ikas-irakasteko ahaleginari fruitua bilatzekoasmoa zegoen, baina, aldi berean, ikuspegi pedagogiko hutsetik ere ika-sitakoa erabiltzeko edo, hobeto esanda, praktikatzeko beharra nabaritzenzen, hau da, hizkuntza ondo ikasteko erabili egin behar delako ideia.ideia hau ez zen (eta ez da gaur egun ere) berria inondik ere, babelgoazgeroztik seguruenik gure espezieak beste hizkuntza bat ikasteko hau eginbehar delako konbentzimendua dauka, eta lehenengo euskaldun berriasko praktika horren bila hasi ziren, dela nekazal mundura, dela literatu-rara, dela euskaldunen berriketei belarria ipintzera, dela mezatara…

honela bada sasoi honetan praktikarako ekimen espezifikoak eraantolatuan egiten hasi ziren, eta gaur egun arte iraun dute askok.

• euskara praktikatzeko jarduera puntualak: irteerak, asteburuak,euskararen egunak, euskal-jaiak, kultur-emanaldiak, ikastaroak.urteekin ekimen puntualak izatetik programetan antolatzera pasatudira hainbat lekutan. euskaldun berrientzako jarduera soziokultura-len programak sortu dira horrela, gehienetan bestelako jarduerekinintegratuta: mintzalagun programekin (zahar berri, egizu), edo eus-kaltegi batzuetako eskaintza didaktikoan txertatuta (zilegi eskolahernaniko aekn edo bilboko gabriel aresti euskaltegiaren taile-rrak). asko dira hala ere programazio soziokultural osagarria eskain-tzen duten euskaltegiak.• honekin batera, lehenengo mintza-taldeak agertu ziren, euskarapraktikatzeko batzen ziren ikasle-taldeak ziren, astean behin-edoeuskaraz leku baten edo aktibitate baten inguruan (txikiteoa, men-dia, asteburua..) euskaraz jarduten zutenak. Mintza-praktika terminoazabaldu zen sasoi honetan. bada sasoi hartatik gaur arteko bideaegin duenik, bilboko lizardi Mintza-taldea edo Santutxuko Mintza-taldea adibidez.• aurreko bi markoen artean kokatu daitezke euskal txokoak, ikas-leen elkarteak edo ikasleen txokoak. ez dira beti euskara ikasleeibegira soilik antolatu izan, askotan erabilera sustatzeko ekimen oro-korrak izan dira, gehienetan aisialdia eta kulturarekin lotuak. anto-latzaileen artean denetik topatzen dugu: euskaltegiak, euskara talde-ak eta elkarteak, udalak,..• baserrietan edo herri euskaldunetako familietan egonaldiak ezziren gauza berria, hizkuntzaren ingurune naturalean eta jatorrizkohiztunekin egun batzuk pasatzea, euskaraz 24 orduz eta bere ingu-ruan txertatuta. euskara ondo ikasteko baserrira joan behar zelakoa

Barnetegien loraldiaere sasoi honetakoa da.Barnetegiak alde batetik

eskola denborarentrinkotzea bilatzen zuen,

epe labur baten ikasprozesuan sakon

murgiltzea, baina bestealde batetik, erabileranere murgiltzea bilatzen

zuen, bi arlotatik: eskoladenboratik hara euskaraerabili behar den gunea

barnetegian bertaneratuta, eta bestetik,ikastaldea euskararenberezko inguru batenkokatuta. Gaur egun

nahikoa estandarizatutadaukagu barnetegieneskaintza, urte osoan

zehar gainera.

129

Page 4: ED K IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN … Fiz.pdfBenito Fiz –Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian HISTORIA APURTXO BAT helduaroan

Benito Fiz – Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian

erdi-mitoa bihurtuta zegoen ordurako. hasieran norberak bilatzenzuen halako aukeraren bat, baina 1980tik aurrera zerbitzu modurahasi ziren antolatzen. habek hartu zuen haren antolaketaren ardu-ra urteetan eta gaur egun urrats eta ulibarri euskaltegien ardurape-an dago zerbitzua.• barnetegien loraldia ere sasoi honetakoa da. barnetegiak alde bate-tik eskola denboraren trinkotzea bilatzen zuen, epe labur baten ikasprozesuan sakon murgiltzea, baina beste alde batetik, erabileran eremurgiltzea bilatzen zuen, bi arlotatik: eskola denboratik hara euska-ra erabili behar den gunea barnetegian bertan eratuta, eta bestetik,ikastaldea euskararen berezko inguru baten kokatuta. gaur egunnahikoa estandarizatuta daukagu barnetegien eskaintza, urte osoanzehar gainera.• ahozko hizkuntzaren esparrutik harago egin beharra ere nabarituzen 1980aren hasieran, hizkuntza idatzia ere praktikarako esparruinteresgarria eta komenigarria da, eta euskara praktikatzeko literatu-ra berria ez bazen ere, gogoratu Xabier gereñoren liburuak adibidez,hizkuntza idatzia erabiliz praktikatzeko aukera beste erregistrobatzuetara zabaltzearren aizu! eta habe aldizkariak agertu ziren,euskara ikasleei begira egindako hedabideak.• 1990etan sartuta, Tandem estiloko hizkuntzen elkartrukerako biko-teen ideiatik abiatuta, jatorrizko hiztunak eta hizkuntz-praktikariakberriketan jarduteko bikote edo talde txikietan batzeko ekimenakhasi ziren martxan. donostiako bagera elkarteak 1993an Mintzalagu-na bataiatu zuen ideia, eta handik hona euskal herri osora zabaldudira halako ekimenak, gaur egun, izen ugarirekin (Mintzalaguna,berbalaguna, Mintzakide,…) halako loraldi batean daudela esandezakegu. aipagarria da ekimen hauen sustapena, lehenengo bateanbehintzat, euskaltegien kanpotik etorri zela, euskara elkarteetatikhain zuzen ere, hau da, erabileraren esparruan lan egiten duten era-kundeetatik. Seguruenik hau beste arloetako euskaltzaleen arteanere hearen lana gizarteratzeaz ardura dagoen zantzua dugu.• kolektibo espezifikoentzako praktika jarduerak ere agertu diraurteotan, gurasoentzako barnetegiak eta mintzalagunak, etorkinen-tzako berbalaguna, langileentzako mintza-tratuak, gazteentzako bar-netegiak,…

Jarduera hauen arrakasta desberdina izan da unearen eta lekuarenarabera. edozelan ere, ikasle askorentzat euskara hobetzeko ez ezik, hiz-kuntza eta haren inguruko munduarekin identifikazio positiboa etaharreman-sareak sustatzeko balio izan diete urteetan. hearen munduaneta euskalgintzan, oro har, hasiera batean behintzat, oso serio hartu izanez baziren ere, azken urteotan aldaketa sumatu da, eta badirudi heakoeta euskalgintzako gainerako erakundeek zein erakunde publikoek euren

Jarduera hauen arrakastadesberdina izan daunearen eta lekuarenarabera. Edozelan ere,ikasle askorentzateuskara hobetzeko ezezik, hizkuntza eta hareninguruko munduarekinidentifikazio positiboaeta harreman-sareaksustatzeko balio izandiete urteetan. HEArenmunduan etaeuskalgintzan, oro har,hasiera batean behintzat,oso serio hartu izan ezbaziren ere, azkenurteotan aldaketa sumatuda, eta badirudi HEAkoeta euskalgintzakogainerako erakundeekzein erakunde publikoekeuren balioaz ohartu etasustapen serioagoagaratzeari ekin diotela.

130

Page 5: ED K IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN … Fiz.pdfBenito Fiz –Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian HISTORIA APURTXO BAT helduaroan

Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian – Benito Fiz

balioaz ohartu eta sustapen serioagoa garatzeari ekin diotela. hala ere,praktika jarduera hauetan hizkuntzaren normalizazioan aurrera egitekohutsune batzuk sumatu daitezke:

• helburu pedagogikoa izan da nagusi gehienetan; hizkuntza erabil-tzeko baino, hizkuntza lantzeko tresna modura ikusi dira. egia dabidenabar harreman sareak, hizkuntz ohiturak eta identifikaziosoziokulturala lortu direla askotan, baina ez dira normalizazioaribegirako proiektu espezifikoak izan, horrela, “benetako” hizkuntzkomunitatetik urrun geratu dira praktikariak askotan. • Jarduera hauetako askotan ikasle talde hutsak izan ditugu, edoesporadikoak izan dira. ondorioz, zailtasunak egoten dira euskaraerabiltzen duten harreman sareak finkatzeko eta zabaltzeko, edo eus-kararentzako esparru jarraiak finkatzeko. era berean, ikasle askorenbizimoduan ikas-esperientziak edo une bereziak izan dira, geroranorberaren bizitzan integratzeko zailak suertatzen direnak. horrezgain, aisialdiarekin edo bizitza soziokulturalarekin lotu dira sarri,norberaren bizitzaren arlo nagusietatik (familia, lagunartea, lana,harreman publikoak,..) urrun.• helburu pedagogikoa duten arren, ikaslearen ohiko bizimoduare-kin ez ezik, lotura falta nabarmena izan da jarduera didaktikoarenantolaketarekin ere. eskola denboraren ekintza edo jarduera osagarrimodura ikusi dira sarritan, edo programa paralelo modura kasurikonenetan. ez da egoten ikaslea praktika esparru hauetarako presta-tzeko ildo espezifikorik, edo praktika uneetako hizkuntz-esperien-tziez eskola denboran hausnartzeko lekurik programazioetan.

azken puntu honek eskola jardunean zentratuko gaitu. hearenaktibitate zentrala.

KLASETIKeuskalduntzearen fruitua euskararen geroratze-lanean txertatzeko prak-tika-jardueren on-gaitzak ekarri ditugu. ekimen interesgarriak, eraginga-rriak, positiboak eta beharrezkoak dira duda barik. baina euskaltegietanjarduera nagusia ikasgelan gertatzen da, eskola-denboran. euskararenstatus eta erabileran nola eragin ahal dugu geuretik? ez da galdera berria,eta erantzun batzuk egon dira dagoeneko.

Kontzientziazioa eta dibulgazioahelduen euskalduntze-alfabetatzean lehenengo momentutik ikasleakeuskara ikasteko ez ezik hizkuntzaren egoeraz jabetu eta haren aurreanjarrera bat hartzeko ere ahalegin desberdinak egin dira. era askotan, bai-

Euskalduntzearen fruituaeuskararen geroratze-lanean txertatzeko

praktika-jardueren on-gaitzak ekarri ditugu.Ekimen interesgarriak,

eragingarriak, positiboaketa beharrezkoak dira

duda barik. Bainaeuskaltegietan jarduera

nagusia ikasgelangertatzen da, eskola-denboran. Euskararen

status eta erabileran nolaeragin ahal dugu geuretik?Ez da galdera berria, eta

erantzun batzuk egon diradagoeneko.

131

Page 6: ED K IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN … Fiz.pdfBenito Fiz –Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian HISTORIA APURTXO BAT helduaroan

Benito Fiz – Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian

na jeneralean estrukturazio handirik gabe. hizkuntzarekiko lotura afek-tibo-ideologikoa eta askotan jarrera aktiboa sustatzea izan da asmoa.honetarako irakasleak diskurtso kontzientziatzailea zabaltzetik, kanpai-na handietarako (korrika,..) tartea daukagu. hor erdian:

• ikasmaterial batzuetan lantzean behin kontzientzia eta jarreraklantzea xede izan duten aktibitateak.• ikasleak euskara erabiltzera bultzatzeko ere ahalegin batzuk egindira: euskarazko produktuen kontsumoa sustatzekoak (irakurle kan-painak edo prentsa ezagutzekoak). • konpromisoen sistema ere agertu da batzuetan, euskara une, lekuedo pertsona batzuekin erabiltzeko ikasleak hartzen duena.

ahalegin handiak izan dira kasu askotan baina hobetzeko puntuakagertzen dira:

• Mezua errepikatzera mugatu da sarritan, ez da asko sakondu.• ikaslearen “kontzientziaren” gainean utzi dute pisu gehiena sarri-tan.• ekimen asko planifikazio eta jarraipen barik egin dira.

Motibazioa, giroa, taldea,…euskaltegietan ikasteko eskaintza taldeetan oinarrituta dago hein handibatean. horrela bada, ikas-prozesua eragingarri egiteko taldea eratzeaeta euskaltegian giro atsegina sortzea aspaldian azpimarratu da. bestal-de, kontziente edo ez, ikasleak euskararekin daukan pertzepzioa positi-batzeko nahiz haren ikasteko motibazioari eusteko joera handia dagogure sektorean euskaltegian giro atsegina eta aldi berean euskaltzaleaeskaintzeko. dekoraziotik hasita aktibitate osagarrien antolaketara: irtee-rak, jaiak, kultur emanaldiak,… zabaltzen da ardura hau.

“Mintza-praktika”praktikaz jardun dugu lehenago, baina klasetik aparteko jarduera bezala.hala ere, ikuspegi komunikatiboa zabaltzen hasi zenetik klasean bertanxede hizkuntza erabili beharraren ideia sano zabaldu zen: dokumentuerrealekin lan egitea (idatziak nahiz ikus-entzunezkoak), eta, nagusikieuskara klaseko hizkuntza bihurtu behar zelako ideia errotu ziren. ira-kaslearen klaseko diskurtsoa xede hizkuntzara ahalbait arinen ekartzensaiatzen gara, baita ikasleari klasean euskara erabiltzeko aukerak ematenere. Mintza-praktikarako uneak ia programazio guztietan agertzen dira,gehiago mailen eskalan gora egin ahala. ikuspegi metodologikoaren etairakasleen jokaera ezberdinaren arabera praktika-ataza hauen uztarketa

Programazioetan unehauek txertatzea,praktika jardueretanbezala, gehienetanhizkuntza lantzekobeharrezko estrategiamodura ulertu izan da,jariotasunari begira batezere, baina euskaltegiahorrela euskaraerabiltzeko gune erebihurtu da kasu askotan,euskara erabili zeineuskal-munduaezagutzekoa. Jarreretanzein harreman-sareetannolabaiteko eragina edukidela ezin da ukatuhorrenbestez. Hala ere,gune zehatz horretangeratu izan da gehienetan;horrez gain, jarduerapedagogikotik bereiztenzaila izanik, ez danormalizazioari begirakojarduera estrukturatu etaplanifikatu modura ulertuizan.

132

Page 7: ED K IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN … Fiz.pdfBenito Fiz –Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian HISTORIA APURTXO BAT helduaroan

Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian – Benito Fiz

didaktikoa era batekoa edo bestekoa izan da: landutakoa praktikatzerabideratuak, praktika librerako une espezifikoak, sozializazioa,..

gaur egun ere aoi bezalako ikuspegi metodologikoek hizkuntzarenerabileran jartzen dute ardatza. erabilera, dena dela, ez da ulertzen era-bileraren sustapena bezala, klasean xede-hizkuntza “benetan” edo esan-guran zentratutako atazetatik abiatuta ikas-prozesua antolatzeko erabezala baino.

programazioetan une hauek txertatzea, praktika jardueretan bezala,gehienetan hizkuntza lantzeko beharrezko estrategia modura ulertu izanda, jariotasunari begira batez ere, baina euskaltegia horrela euskara era-biltzeko gune ere bihurtu da kasu askotan, euskara erabili zein euskal-mundua ezagutzekoa. Jarreretan zein harreman-sareetan nolabaitekoeragina eduki dela ezin da ukatu horrenbestez. hala ere, gune zehatzhorretan geratu izan da gehienetan; horrez gain, jarduera pedagogikotikbereizten zaila izanik, ez da normalizazioari begirako jarduera estruktu-ratu eta planifikatu modura ulertu izan.

METODOLOGIAhizkuntza normalizatzeko hezkuntza munduan landu beharreko ildoenartean hizkuntza ikasteko eta lantzeko metodologia eragingarriaren beha-rra azpimarratu zen aspaldian. zer esanik ez helduen euskalduntzeak erebere egin behar duela ildo hori, emaitza akademikoei begira baino ezbalitz ere. ez dugu orain emango helduen euskalduntzearen bilakaerareneta aukera metodologikoaren berri. era batera edo bestera eta arrakastagehiago edo gutxiagorekin, ahalegina egin da betidanik jarduera didakti-koa hobetzeko, azken ekarpenak integratzeko eta, azken baten, emaitzakhobetzen lagun dezaketen bideak bilatzeko. hizkuntzaren normalizazioajardun pedagogikoan integratzeko esperientzietan zentratuko gara.

EBI edo Kulturgintza1980aren erdi aldean aekn euskara ikastean ez ezik, klasetik hizkuntza-ren berreskuratzean ere eragingo zuen ikuspegi metodologikoa landuzen. esan daiteke hearen barruan proposamen hau ikastea eta normali-zazioa uztartzeko lehenengo saioa izan zela. izen ezberdinak hartuzituen unearen arabera, aek-k ebi (ekintza bidezko ikaskuntza) izena-rekin bataiatu zuen handik urte batzuetara, baina hasieratik ardatz zeu-kan kontzeptuaren izena erabili zen sarriago: Kulturgintza.

ikuspegi honen oinarriak 1985ean argitaratu zen ele aldizkariaren1. zenbakian azaldu ziren. Funtsezko kontzeptua sasoian helduen hez-kuntzaren munduko jardunbide aurrerakoi batzuetatik hartua zen, ikas-taldeak eragile soziala izan behar zuen, ikastearekin batera ingurua eral-datzen lagundu behar zuen. gure kasura ekarrita, gehien bat euskararen

Ikuspegi komunikatibotikhizkuntz-ekintzaren ideia

jasotzen zen, hau da,benetako komunikaziojarduerak antolatzeabeharrezkoa da ikas-

prozesua eragingarriagosuertatzeko. Kulturarenpertzepzio horretatik

kultur-ekintzakontzeptua zetorren

bestalde, komunitateaneragiteko jarduerak.

Horrela bada, jarduerahorietan murgilduta,

ikasleak hizkuntza ikasieta hizkuntzaren

normalizazioan eragitendu.

133

Page 8: ED K IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN … Fiz.pdfBenito Fiz –Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian HISTORIA APURTXO BAT helduaroan

Benito Fiz – Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian

statusean nabaritzen zen beharra, euskararen presentzia edo irakaskuntzaantidiglosikoa bezalako kontzeptuak erabiltzen ziren sarri.

hau guztia kulturaren kontzepzio zehatz batetik zetorren, kulturamundua eta komunitatea eraikitzeko eta eraldatzeko ekinbide bezalaulertzen zen, kulturgintza aktibitate sozial eraikitzailea da beraz. ikus-puntu pedagogikoa eta normalizatzailea ardatz batean lotzen zirenhorrela: “ekintza”. ikuspegi komunikatibotik hizkuntz-ekintzaren ideiajasotzen zen, hau da, benetako komunikazio jarduerak antolatzea beha-rrezkoa da ikas-prozesua eragingarriago suertatzeko. kulturaren per-tzepzio horretatik kultur-ekintza kontzeptua zetorren bestalde, komuni-tatean eragiteko jarduerak. horrela bada, jarduera horietan murgilduta,ikasleak hizkuntza ikasi eta hizkuntzaren normalizazioan eragiten du.

ele 1 hartan agertu zen adibide bat azalduz saiatuko gara ulertaraz-ten. herri batean trafiko seinaleak erdara hutsez daude, ikasle talde batekseinale horiek itzuli edo udalari itzultzea eskatu diezaioke gutun batenbidez adibidez. “ekintza” honekin alde batetik benetako jarduera batera-ko hizkuntza erabili behar izanda marko egokia aurkitu dugu hizkuntzabera lantzeko. bestalde, ekintza bera zuzenduta dago euskararen norma-lizazioan eragiteko, paisaia linguistikoan kasu honetan. ekintza horrenarrakasta beraz bi bidetatik ebaluatu behar da, ikaslearen hizkuntzandaukan eraginean batetik, eta inguruan daukan eraginean bestetik.

programazio didaktikoak ekintza izan behar zuen ardatz horrenbes-tez. hartara, ikas prozesua funtsean kultur ekintza baten prestaketa ziren25 orduko zikloetan antolatzen zen. 6 urratseko mailaketa baten barruanurrats bakoitzean 4 ziklo zeuden, 24 guztira. ziklo bakoitza gai bateninguruan antolatzen zen, eta gaiok familia eta kalea bezalako gai hurbile-tatik historia eta kulturaren moduko gai kritikoetarako progresioan anto-latzen ziren ikas-prozesuan. edukiak syllabus nozio-funtzionalaren ara-bera antolatzen ziren, beti ere gaiari egokituta.

aek osoan urteetan esperientzia ugari izan ziren honen inguruan.kultur ekintza ugari burutu ziren, eta gaur egun ere, orduko sistematiza-zioarekin ez bada ere, bada lantzean behin programazio modu hori era-biltzen duenik.

planteamendu honek urteekin deribazio pare bat izan zituen. pelloJauregik ele 6n markoa giza-talde naturaletara ekartzeko proposamenaegin zuen. nafarroako aek-k ingurune hurbilaren kontzeptua erantsizuen 1992 inguruan. ingurune hurbila pertsonaren ohiko harreman-sare-ak direla esan daiteke: familia, lagunartea, lana,..

Zertan da hau guztia gaur egun?duela 20 urte ebi aekren ildo didaktiko modura ezarri zen eta sistema-tikoki aplikatu. esperientzia asko burutu ziren handik aurrera, bainaurteekin, berriz, sistematikotasun hori galduz joan da, eta gaur aplika-

EBI AEK-k bere funtzioariburuz daukanikuspegiaren isla izanzen. Helduentzakoeuskararen irakaskuntzandiharduen erakundea da,baina arlo horieuskararennormalizaziorako bideaden neurrian, AEKeuskararennormalizazioan lan egitenduen erakundea baita.Irakaskuntza jarduerahorretara era integraleanbideratzeko ahalegingarrantzitsua izan zenEBI, eta zentzu horretaneuskalgintzari egindakoekarpen gisa hobetoaztertzea komenikolitzateke.

134

Page 9: ED K IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN … Fiz.pdfBenito Fiz –Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian HISTORIA APURTXO BAT helduaroan

Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian – Benito Fiz

zioa lantzean behinekoa edo oso lokalizatua da. ebiren boteprontokobalantze batekin azaltzen saiatu gaitezke.

ebi aek-k bere funtzioari buruz daukan ikuspegiaren isla izan zen.helduentzako euskararen irakaskuntzan diharduen erakundea da, bainaarlo hori euskararen normalizaziorako bidea den neurrian, aek euskara-ren normalizazioan lan egiten duen erakundea baita. irakaskuntza jar-duera horretara era integralean bideratzeko ahalegin garrantzitsua izanzen ebi, eta zentzu horretan euskalgintzari egindako ekarpen gisa hobe-to aztertzea komeniko litzateke.

aek-k kezka agertu zuen une hartan hizkuntzaren egoeragatik, 20urte geroago dena halakoa ez bada ere, normalizazioarekiko kezkahemen dugu oraindino. kezka hartatik abiatuta etorri zen fruitua ezbada, kezkari heltzeko bidea ez da inondik inora baztertzekoa. irakas-jar-dueratik normalizazio prozesuan nola eragin galdera hura bera etengabeplanteatuz adibidez.

ebaluazio sistematikoa falta izan zuen ebik, emaitzak eta egokitza-penak. hori izan daiteke egin ziren hutsuneetako bat. hala ere, balantze-etan esperientzia positiboak ere aipatzen dira, gaur egun akaso berriroaztertzea mereziko luketenak.

hutsuneak aitortu ditugu, hutsunerik izan zen eta, gaur predikatzendugun modura errore haietatik asko ikasi dezakegu. esan bezala, ebalua-zio sistematikorik izan ez bazen ere, zertzelada batzuk zirriborratzensaiatuko gara:

• ebi programa-eredu zurrunegia zen nonbait. oso jardunbide estuaipintzen zien irakasleei, eta zaila suertatzen zen beti horrela progra-matzea eta elementu guztiak uztartzea.• ebiren oinarriak garatu behar zituzten irakasleek zailtasun ugariaurkitzen zituzten. ideia eta eredu berri asko pilatzen ziren, bai aldedidaktikotik (ikuspegi komunikatiboa), bai normalizazio-lanarenaldetik (ikuspegi soziolinguistikoa). ahalegin handia egin zen arren,gauzak mamitu eta aplikatzea zaila suertatu ohi zen.• irakasleari normalizazio eragile papera eman nahi zitzaion, bainaalde horretatik hausnarketa eta formazioa urria gertatu zen segurue-nik. bestalde, euskalgintzaren planifikazio lokal edo global bateankokatuta norabidea argiago egongo zen agian.• ikasleari eragile aktiboa izatea eskatzen zitzaion oro har. errealita-tean ostera, berauen disposizioa eta jarrera ez ziren sarritan halasuertatzen. bestalde, taldea zen ardatza, ikasle bakoitzaren interesak,jarrerak, beharrak eta aukerak haren menpean jarrita.

ebiren hutsunea ez, baina normalizazioaren gaineko hausnarbidehura baztertuz joateko arrazoi suertatu zen 1990en amaieran agertu zirenekarpen didaktiko berriak, gerora haberen heoken plazaratu zirenak

Euskaltegitik kanpokoeguneroko jardunean

osatu behar du ikasleakeuskaltegiko lana. Giroerdaldunetan, ordea,

aukera hori oso murritzadenez, euskaltegiaren esku

gelditzen da egoeranormal batean nolabaitgizarteari edo inguruari

dagokion zeregina.Horrela, ahalegin berezia

egin beharko duteirakasleak eta

euskaltegiak, inguruneakikasleari eskaintzen ez

diona eskaintzen: euskaraikasteko eta erabiltzeko

aukera.

135

Page 10: ED K IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN … Fiz.pdfBenito Fiz –Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian HISTORIA APURTXO BAT helduaroan

Benito Fiz – Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian

eta sektore osoan eragina izan zutenak. ebi neurri handi baten haietakobatzuetan aitzindari izan zela esan badaiteke ere, lana hizkuntzarenpedagogian zentratuz joan zen sasoi hartan.

GAUR EGUNGOAK

HEOK1999n habek Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Kurrikulua plazaratuzuen. oinarrizko curriculum honek azken urteetako ekarpen pedagogi-koak jasota helduen euskalduntzeari marko berria ezarri nahi izan zion.legezko dokumentua izanda, epe baten barruan eaeko euskaltegi guz-tiek haren gainean euren euskaltegiko kurrikulu proiektua (ekp) eraikibehar izan zuten. nola ikusten du heok honek normalizazioa? Alderdisoziokulturala atalean (27 orr.) aurkitu dugu zerbait:

gauza jakina da, gainera, euskaltegiaren zeregina garrantzizkoa delaeuskararen eskurapenean, baina ez bakarra. euskaltegitik kanpokoeguneroko jardunean osatu behar du ikasleak euskaltegiko lana.giro erdaldunetan, ordea, aukera hori oso murritza denez, euskalte-giaren esku gelditzen da egoera normal batean nolabait gizarteariedo inguruari dagokion zeregina. horrela, ahalegin berezia eginbeharko dute irakasleak eta euskaltegiak, inguruneak ikaslearieskaintzen ez diona eskaintzen: euskara ikasteko eta erabiltzekoaukera.

inguru erdaldunetan euskaltegiak erabiltzeko aukera eskaini beha-rra aipatzen da, gizarteak eskaintzen ez duen kasuetan. baina hori eus-kaltegiak berak bakarrik egin beharreko lana da? ala horretarako planifi-kazio baten parte izan behar du?

Motibazioarekiko ardura era plazaratzen da, baina irtenbide argirikeskaini gabe:

… baina oraindik euskal gizartean ez da beharrezko euskara jakiteaeta lehen aipatu diren behar horiek maila sinbolikoan geratzekoarriskua dute. honek guztiak, esan bezala, eragina du ikasteko moti-bazioan eta, ondorioz, emaitzetan.

alderdi soziokulturalaren aipamena ere hor dago, euskararendimentsio kulturala,

hizkuntza ikastea ez da hizkuntza honen zeinuez jabetzera muga-tzen; horiek bere barnean daramatzaten eduki kulturalak ere berega-natzea eskatzen baitu. kultura ere ikasten da hizkuntza bat ikastean.

HEOKek beraz ez dio bideargirik zabaltzen gurekezkari. Euskaltegiaknormalizazioarekindaukan ardura onartzendu, baina estrategiazehatzik proposatu gabe.Neurri batean, euskaltegiedo sare bakoitzaren eskugera daiteke honengarapena. Ez ditugu EKPguztiak ezagutzen, eta ezdakigu berorietanestrategia zehatzagorikplanteatzen denentz,baliteke, baina plazarabehintzat albiste gutxiheldu da azken urteotan.

136

Page 11: ED K IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN … Fiz.pdfBenito Fiz –Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian HISTORIA APURTXO BAT helduaroan

Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian – Benito Fiz

kultura ere badelako hizkuntza: errealitatea ikusteko eta erabiltzekobaliabidea. beraz, euskara irakastean, euskal kultura ere irakasten arida irakaslea.

aurrerakuntza izan daiteke identitatea eta euskal munduaren ezagu-tzari atea irekiz, baina aldarri hau seguruenik hizkuntzen irakaskuntzanurte haietan zabaldu zen “eduki soziokulturalak” kontzeptuarekin lotua-go dago hizkuntza minorizatuen normalizazioarekin baino.

heokek beraz ez dio bide argirik zabaltzen gure kezkari. euskalte-giak normalizazioarekin daukan ardura onartzen du, baina estrategiazehatzik proposatu gabe. neurri batean, euskaltegi edo sare bakoitzarenesku gera daiteke honen garapena. ez ditugu ekp guztiak ezagutzen, etaez dakigu berorietan estrategia zehatzagorik planteatzen denentz, balite-ke, baina plazara behintzat albiste gutxi heldu da azken urteotan.

ZER ORDUAN?hasierako galderara gatoz bueltan. ez da erantzuten erraza, eta segurue-nik erantzun bakar-zehatzik ere ez da egongo. dena dela, norberarenakbotata, beste norbaiti -buelta emateko baino ez bada ere- buruan hausnar-keta pizten badio eta trena martxan ipintzeko era izan ahal bada, ausartuegin beharko dugu.

Non eragin? Objektua definituhizkuntzaren normalizazioan eragin nahi badugu hau da lehenengo gal-dera, galdera kurrikularra nonbait: Zer da normalizazioa eta zer lortu nahidugu? baliteke alferrikako galdera dela pentsatzea, baina nago gutarikoaskori ez litzaigukeela erraza egingo azalpen argia ematea. zer esan nahida azken batean? Curriculumetan hizkuntza zer den ondo definitzensaiatzen garen modura, geure hizkuntza nola egotea nahi dugun erezehazten saiatu beharko dugula. honek inplikazio argia dakar, hizkun-tzaren pedagogia ez ezik, normalizazioaren ingurukoak ere landu beha-rra dagoela, eta horretarako seguruenik laguntza beharko du heak.

Nondik eragin?“Non gaude?”edo “Non egiten dugu lan?” izan daitezke galdera honensinonimoak. helduentzako hizkuntzaren irakaskuntzan dihardugu, etahori da geure abiapuntua, gainera geure jardunak esparru geografiko etasozial baten kokatzen da.

euskalgintzan daukagun funtzioa helduak euskara erabiltzeko tre-batzearekin dago lotuta eta horren profesionalak gara azken baten, lana-ri beraz marko horretan eman behar diogu zentzua lehenengo eta behin,

Eta normalizazioaz aribagara eta horri begirajardun behar badugu,

jardunaren antolaketanisla eduki behar du. Hauda, helburuen eta edukienformulazioan hori aintzathartu beharko litzateke.Beharbada, lehenengo

pauso modura, ikasleaklortu beharko lukeen

gaitasunarekin batera, zernolako jarrerak lortu etaerabilera esparruetan nolaeragin nahi genukeen ere

planteatu beharko genuke.HEOKek planteatzen

duen “paradigmaaldaketari” beste buelta

bat, alegia.

137

Page 12: ED K IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN … Fiz.pdfBenito Fiz –Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian HISTORIA APURTXO BAT helduaroan

Benito Fiz – Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian

gogoz eta ilusioz bada hobeto, baina geure lanean integratzeko ahalegi-narekin.

Nola eragin? aurreko historia guztiak, nire ustez, gauza bat utzi du argi: eragitekoerak ugari dira, baina inportantea da uneoro “eragingarriena” den bideabilatzea. eragingarria azken helburua ondoen betetzen duena bada, lehe-nengo eta behin lortu nahi den helburua ezartzea komeni da. eta norma-lizazioaz ari bagara eta horri begira jardun behar badugu, jardunarenantolaketan isla eduki behar du. hau da, helburuen eta edukien formula-zioan hori aintzat hartu beharko litzateke. beharbada, lehenengo pausomodura, ikasleak lortu beharko lukeen gaitasunarekin batera, zer nolakojarrerak lortu eta erabilera esparruetan nola eragin nahi genukeen ereplanteatu beharko genuke. heokek planteatzen duen “paradigma alda-ketari” beste buelta bat, alegia. nola adibidez?

• programen diseinuan helburu horiek formulatu, edukiak zehaztu,horretarako estrategiak aukeratu eta ikastaroan zeharreko progre-sioa diseinatuta. hau da, gure programetan normalizazioari begira-ko ildoak zabaldu. aekn une honetan ikertzen ari garen gaia da hau.• aoi bezalako ikuspegi metodologikoak darabilen erabilera kon-tzeptu horri beste buelta bat emanda erabilera hori, atazak, klasetikkanpora proiektatuz. ebik egin zuen antzera, baina ikuspegi zabala-go batekin nonbait. • ekintza eta aktibitate soziokultural osagarriak gure programazioe-tan sartu eta berton garatu.• gure eskaintzak normalizazio prozesuaren beharrei nolako eran-tzuna ematen dien aztertu eta hartarako egokitu. honek gure ingu-ruan normalizazio planei adi egotea edo normalizazio planak susta-tzea dakar.• ikasleak/hiritarrak normalizazioaren ondorioz eduki ditzakeenbeharretara programak nahiz eskaintza bera egokitu. trebakuntza-ren kontzeptua zabaltzen hasi zen aspaldian, beharbada hori da arloaskotarako behar dugun enfokea.• orain arteko bideei eutsi, baina ahal den neurrian hobetu:

- praktika jarduerak erabilera esparru iraunkorrak sortzera bide-ratu: guneak, harreman-sareak,… erabiltzeari praktikatik hara-goko esangura eman. ikas-jarduerarekin integratu. hiztunkomunitatea osatzera eta handitzera bideratu, ez euskaldunberrien txokoak sortzera. Formatu eta aplikazio esparru berriaklandu: lan-mundua, familia,… - aktibitate osagarriak eta girotzea euskaltegitik harago zabaldu.

Erabilera sustatzea etapraktika sustatzea ez diranahastu behar. Praktikakerabilerarako bidea egitenlaguntzen du baina ez dahor amaitzen.Normalizazioari begiralan egin nahi bada,komenigarria dalehenengo eta behin zernahi dugun ahalik etaondoen zehaztea, etabigarrengoz hori lortzekobidea antolatzea.

138

Page 13: ED K IKASGELATIK PLAZARA HIZKUNTZAREN … Fiz.pdfBenito Fiz –Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian HISTORIA APURTXO BAT helduaroan

Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian – Benito Fiz

ZER ESKATZEN DU HONEK?• euskara irakasleari eta heari, oro har, hau guztia lantzea eta ber-tan sakontzea: tresnak, formazioa, ikerketa…• euskaltegien artean eta euskalgintzako beste erakundeekin kolabo-razio gehiago plan eta programa globalak arrakastaz burutu nahibadira. • normalizazioaren gainean etengabeko hausnarketa, ikerketa, espe-rimentazioa eta komunikazioa.• hearen finantziazio eta modulazio-marko estua gainditu. ikas-jar-dueren antolaketa ratio baten barruko ikastaldeetara nahiko muga-tuta dago. trebakuntza garatzea seguruenik eskaintza indibidualiza-tuagoa eta modularragoa eskatuko digu. irakaslea-taldea-gela eske-ma ez da beti honetarako egokia izaten.

ONDORIOAK-EDOa. euskara i(ra)kastea bera ere euskararen alde asko egiteko moduaizan daiteke.b. helduen euskalduntzeak funtzio argia dauka normalizazioan, bai-na bere jarduera horretara begira jarri behar du, eta horretarako berelana euskalgintzaren barruan ondo integratu behar da.c. erabilera sustatzea eta praktika sustatzea ez dira nahastu behar.praktikak erabilerarako bidea egiten laguntzen du baina ez da horamaitzen.d. normalizazioari begira lan egin nahi bada, komenigarria da lehe-nengo eta behin zer nahi dugun ahalik eta ondoen zehaztea, eta biga-rrengoz hori lortzeko bidea antolatzea.e. euskara irakasle askok pentsa dezakete aparteko saltsetan sartubarik, jarduera didaktikoan zentratuta ikasleak euskara ondo men-peratzea lortuz gero horrela ere ekarpen handia egiten zaiola norma-lizazioari, eta halaxe da, baina, nahi izanez gero, aurrerago ere joandaiteke.

beharrezko hausnarketa eta lanketa baterako akuilua izatea baino ezda izan asmoa. beraz, hau dena osatzera, kritikatzera, lantzera edozuzentzera datorren guztia ongi etorria izango da, gure lanari zentzuaematen dionari buruz ariko baikara.z

Euskara irakasle askokpentsa dezakete aparteko

saltsetan sartu barik,jarduera didaktikoanzentratuta ikasleak

euskara ondomenperatzea lortuz gero

horrela ere ekarpenhandia egiten zaiolanormalizazioari, eta

halaxe da, baina, nahiizanez gero, aurrerago ere

joan daiteke.

139