Hezkuntza-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko prozesua … · 2019. 10. 23. · ibilbidea du....

37
2018 ESPERIENTZIAK Hezkuntza-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko prozesua

Transcript of Hezkuntza-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko prozesua … · 2019. 10. 23. · ibilbidea du....

2018ESPERIENTZIAK

Hezkuntza-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko prozesua

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua

2018

egistasmoa: babesle nagusia: bestelako babesleak eta parte-hartzaileak:

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua2018

ESKOLA ESPAZIOAKINGURUNE HEZITZAILE

E3 PROIEKTUA Ezina Ekinez Egiteko bidea

PROZESUABETIKO IKASTOLA, LEIOA

diagnosiasorkuntza

programazioa

PROZESUAEGIBIDE IKASTETXEA,

VITORIA-GASTEIZdiagnosiasorkuntza

programazioa

ERAKUSKETA

4

6

12

36

60

63IDEIA-PROIEKTUAERALDAKETARAKO BIDEAN

BESTE GELDIUNE BAT

Elkarbizitzahaziak

BETIKO IKASTOLALEIOA

Ikastetxekoegongela

EGIBIDE IKASTETXEAGASTEIZ

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiektu pedagogikoa da. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren babesarekin, nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioak diseinatu eta sustatutako ekimena da.

E3 ezina ekinez egiteko proiektuak bi urteko ibilbidea du. 2016/17 ikasturtean jarri zen martxan lehenengo aldiz, eta egoera ezberdinetara egokituz, 7 ikastetxetan garatu da dagoeneko. Zirkulazio eremuetatik hasi eta kanpo espazioetara, ikastetxe bakoitzean ingurune ezberdinak izan dira aztergai.

2018/19 ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan, E3 ezina ekinez egiteko proiektua adituen arteko elkargune bihurtu nahi izan da haur eta nerabeak protagonista izaten jarraitu dutelarik. Proiektua Euskal Autonomi Erkidegoko bi ikastetxetan

gauzatu da Leioako Betiko Ikastolan eta Gasteizko Egibide Ikastetxean, prozesu berdintsua jarraituz, eta guraso, irakasle, aditu eta ikasleen arteko elkarrekintza sustatuz. Modu honetan, eskola-inguruneak eraldatzeko baliabide kolektiboak sortzeko abiapuntua izatea bilatu da.

nondik Arkitektura eta hezkuntza uztartuz, pertsonen bizi-kaliatea hobetzeko helburuarekin, inguruatzen gaituzten espazioak eraldatzeko estrategiak garatzen ditugu, eta hezkuntza-eraikinetan espezializatzen gara.

Nondik azken emaitzaren aurreiritzi eta irudi oro baztertuz, sortze-prozesuan oinarritzen den ibilbidea da. Egin beharreko galderak zeintzuk diren argituz, sormenean eta esperimentazioan oinarrituta ekiten diogu hobekuntzarako bideari.

ESKOLA ESPAZIOAKINGURUNE HEZITZAILE

- 5 -- 4 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiektu pedagogikoa da.

Arkitektura, pedagogia, antropologia eta artea uztartuz, ikasle, irakasle eta familiek diziplina ezberdinetako adituekin elkarlanean ekin diote eskola-espazioak eraldatzeko bideari, haurrak zein gazteak prozesuaren protagonista izan direlarik.

Hezkuntza-espazioak eraldatzeko beharra, zergatik?

Aditu ugariren arabera, eraikitako ondarearen eta ingurunearen ezaugarri arkitektonikoek eragin zuzena dute ikasle eta irakasleen emozioetan, eta, beraz, baita erlazionatzeko eta ikasteko moduan ere. Baina, zein balio transmititzen dituzte gure

ikastetxeetako espazioek? Zein eragin dute gugan? Jangelak, korridoreek, sarrerak zein ikastetxeko komunek, bulliynga, elikadura jasangarria, elkarbizitza edota berdintasuna bezalako gai garrantzitsuak lantzeko eremuak izan daitezke, ikaskuntza prozesua ikastetxeko bizitzaren bidez espazio guztietara zabalduz.

Bizi eta ikasi

Diseinu- eta sormen- prozesuetan oinarrituta, balio etiko jasangarriak transmitituko dituzten ingurune hezitzaileetan bizi eta ikasi ahal izateko aukera da ezina ekinez egiteko proiektua.

E3 PROIEKTUAEzina Ekinez Egiteko

bidea

- 7 -- 6 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

HELBURUAKHiru dira E3 Ezine Ekinez Egiteko proiektuaren helburu eta ardatz egituratzaileak:

• Inguratzen gaituzten espazioen eta transmititzen dituzten balioen arteko erlazioa ulertzea eta horren inguruan hausnartzea, ikuspegi oro kontuan hartuz.

• Ikasleak ikastetxearekiko duten identitate-erlazio espaziala lantzea, kulturartekotasuna, aniztasuna eta genero berdintasuna ardatz izanik, guztiontzat egokiak diren ezaugarri arkitektonikoak identifikatuz.

• Ikastetxeko inguruneak eraldatzeko baliabideak eskaintzea, esperientziak partekatzea eta diziplina ezberdinak batuz elkarlanean, proiektu etiko eta jasangarriak sortzea.

PROZESUAREN EGITURAKETAProiektua diziplinarteko lan-talde baten bidez garatu da: hezkuntza komunitatea (ikasleak, irakasleak eta gurasoak), artistak, psikopedagogoak eta arkitektoak.Helburu pedagogikoak aintzakotzat hartuz, eskola-espazioak (korridoreak, ikasgelak, sarrera, komunak, jangela, patioa etab.) eraldatzeko eta ikasleak aldaketa prozesu horren ekintzaile bihurtzeko interesa duen edozein ikastetxeri zuzendutako proiektua da. Haurrak eta nerabeak protagonista direlarik, diziplina anitzeko profesionalekin elkarlanean garatu da proiektua, eta ikastetxeko irakasle eta gurasoek ere parte-hartu dute. LH, DBH zein Batxilergoko ikasleentzat

diseinaturiko programa bada ere, 12-18 urte bitarteko ikasleen parte-hartzea bultzatu da 2018ko edizioan.

Aditu eta erabiltzaileen arteko elkarlanean oinarrituta, diseinu-prozesu kooperatibo bat eraman da aurrera. Ikastetxe bakoitzean lan-talde hetereogeneo bat eratu da, adin, genero eta jatorri ezberdinetako ikasleak, irakasleak, gurasoak eta adituak parte-hartu dutelarik.

- 8 - - 9 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

KRONOGRAMA ETA EKINTZAK2018

2018/19 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan garatu den E3 Proiektuaren edizioa, goian zehazten diren ekintzen bidez egituratu da, prozesuak aurrera egin duen heinean, parte-hartzaile ezberdinen inplikazioa bilatuz.

SAIO PARTE-HARTZAILEAK IKASTETXEETAN

DIAGNOSIAHausnarketa eta kontzientziazioa

Leyre Cano psikopedagogoa + ikastetxeak + nondik

Eraldatu nahi den eskola-espazioaren diagnosia, ikasleek

ingurunearekin duten erlazio identitarioan oinarritutzen da,

ingurunearen erabilera eta bertan ematen diren norbanako

ezberdinen arteko erlazioak aintzakotzat hartuz.

SORKUNTZAEraldaketarako

estrategiak

Oihana Leunda eta Irantzu Lekue artistak + ikastetxeak + nondik

Ikasleek sorkuntza prozesu ezberdinen bidez, aztertutako eskola-espazioak eraldatzeko tresna eta estrategiak ezagutu eta bizitzeko aukera izan dute,

ikastetxe bakoitzean jardun duen artistarekin elkarlanean.

PROGRAMAZIOA Ingurune hezitzaileekin

amesten

NONDIK Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioa

Ikasleek jarraitutako prozesuan oinarrituta eta ondorioztatu

diren arazo eta beharrezinaei erantzunez, ingurne-hezitzaileak

amestu eta irudikatu dituzte ikasleek arkitektoekin

elkarlanean, eta diseinu-prozesuari mugarik jarri gabe.

- 10 - - 11 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

Kanpo espazioak · Estalitako patioa Leioako Betiko Ikastolan garatutako prozesuaren bidez, ikastolako kanpo espazioen inguruan hausnartu da, estalitako jolas-ingurunean sortzen diren arazoetatik abiatuz. Izan ere, egungo espazioaren antolaketak ez du adin tarte ezberdinentzat eta bertan elkartzen diren haur kopuruarentzat espazio parekide eta hezitzailea bermatzen.

Irakasleak eta gurasoak: proiektuaren aurkezpena eta formazioaIkastolako irakasle eta gurasoek, proiektuaren aurkezpenean parte-hartu dute, E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuaren egituraketa eta planteamendu orokorra hezkuntza-komunitate osora zabaltzea bilatu delarik. Aldi berean, “Arkitektura Pedagogikoa” ikastaroak espazioa faktore pedagogiko gisa lantzeko baliabide ezberdinak ezagutarazteko helburua izan du, inguruneak ekintza pedagogikoetan duen eraginaren inguruan hausnartzeko bidea eraikiz,

eta gaiarekiko interesa piztuz. LH 5.mailatik hasi eta DBH 4.mailako ikasleen parte-hartzea LH 5.mailatik hasi eta DBH 4.mailara bitarteko ikasleekin sortu da prozesu guztian zehar psikopedagoga, artista eta arkitektoekin jardun duten talde parte-hartzailea. Guztira 20-25 ikaslek jardun dute elkarlanean diagnosia, sorkuntza eta programazioa sekuentziaren bidez egituratu den prozesuan, eta beraien hausnarketa, proposamen eta ekarpenetan oinarritu da nondik arkitektura eta hezkuntza-ikerkuntza estudioak garatu duen ideia-proiektua. Hala ere, ardatz egituratzaile izan den lan-taldearen bidez, prozesuan zehar sortutako gogoeta eta ekarpenak ikastola guztira zabaldu dira, tutore eta irakasleen laguntzarekin ikastolako gainontzeko ikasleei ere proiektuaren nondik norakoak helaraziz eta eraldaketa prozesuan inplikatzera animatuz.

Betiko Ikastolawww.betikoikastola.eus

Artatza Auzoa, 84. 48940 Leioa (Bizkaia)

PROZESUABETIKO IKASTOLA, LEIOA

- 13 -- 12 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

Leyre Cano, psikopedagogoa Jolaskidenwww.jolaskide.com

HEZKIDETZA, ESPAZIOAREN OKUPAZIOA,

ANIZTASUNA, JARRERA

Nork hartzen du lekua espazioan?

SARRERA

Betiko ikastolako espazioen inguruan eta bereziki estalia dagoen zelaia dela eta ikasleek somatzen dituzten behar, gatazka eta egoerak aztertzen hasi gara. Dinamika ezberdinen bitartez, Betiko ikastolako 20 ikasle ordezkariren sentimendu eta

ikuspegien berri izan dugu, haiek esandakoak jasoz. Diagnosi saioan zehar, beraz, proiektua azaldu dugu, lan-giro eroso bat sortuz eta solasaldi aberatsa bultzatuz, konfiantza eta parte-hartzea bermatzeko.

HELBURUAK

Diagnosi fasearen helburu nagusia, gaur egun ikasleek espazioarekiko dauzkaten bizipenak ezagutu eta aurkitzen dituzten arazo edo erronken berri izatea da, dauzkaten beharrak identifikatzea funtsezkoa delarik. Bestela esanda, diagnosi prozesu bat gauzatzea, psikopedagogiaren alorretik kanpotik gatozen profesional bezala, espazioarekiko erlazioa behatu eta antzematen duguna plazaratzea da.

Helburu zehatzak, beraz, anitzak dira: ikasleen bizipenak ezagutzea, ikasleak eraldaketa prozesuaren protagonista bihurtzea, konfiantza giro erosoa sortzea, beraien iritzia aintzat hartzen dela eta garrantzia duela erakustea, gauzak aldatu ditzaketela esperimentaraztea, ikasleen artean iritzi ezberdinak dituztela ikusaraztea eta solasaldiaren bitartez, elkar ulertu dezaketela esperimentatzea.

DIAGNOSIA

- 14 - - 15 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

deritzogu, konturatzen ez direla uste dugu eta. Bai neskak haiena dena defendatu eta aldarrikatzeko, bai mutilak desorekaz kontziente izateko. Espazioaren okupazioa erabat desorekatua dagoelaargi gelditu bada, hasiera batean hitza hartzeko ere hala gertatu da, mutilek protagonismoa bereganatu dutelako. Horretaz gain, deigarria da, mutil askok futbolean jarduteko eskubidea defendatzeko hitz egiten dutela batez ere. Neskak parte-hartu ahala, proposamen anitz eta ezberdinak suertatu dira: leku lasaiak moldatzeko beharra, futbolaz gain espazioak beste jardueretarako erabiltzeko nahia, liburutegi bat edo irakurtzen edo lasai egoteko espazioaren eskaria…

Oso gogotsu jardun dira haien iritziak partekatuz eta aldarrikapen eta eskakizun anitz egiten. Azkenean, denbora gehiago izan dugu faltan, batzuk parte-hartzen jarraitu nahi zuten eta. Beraz,

DIAGNOSI SAIOAREN GARAPENA

Erabilitako metodologiari dagokionez, garrantzitsua da, dinamika ludikoak eta parte-hartzaileak erabili ditugula azpimarratzea. Lehenik eta behin, konfiantza sortuz, elkarrekin parte-hartzeko arauak adostu ditugu, ikasleak eroso sentiaraziz. Ikasleen protagonismoa bermatuz, jolasean jarri ditugu giro erosoa sortzeko. Ondoren, marrazkien bitartez zein idatziz beraien ikuspuntuak partekatzeko aukera izan dute, gogoeta prozesu natural bat sortuz. Talde osoak sortu duena behatu eta gero, solasaldi aberatsa gertatu da, iritzi anitzez beteriko elkarrizketaldi esanguratsua eman delarik.

Ia konturatu gabe, “Zertarako nago hemen?”, “Nola sentitzen naiz?”, “Zer gertatzen da espazioan, zein erronka topatzen dituzu?”, “Nola sentitzen dira gelakideak bertan?”, “Zein arazo somatzen dituzu?” bezalako esaldien inguruan gogoeta bat eman da, marrazki bidez zein idatziz.

Saioa ixteko, ondorioztatutakoa laburbildu dugu, ikasle guztiak ados daudela ziurtatzeko, espazioetan bizitzen dituzten erronkak eta

argi ikusi dugu, ikasleak parte-hartzeko eroso eta konfiantzazko giro batean sentitzen direnean, proaktiboak direla eta ekarpen esanguratsuak egiten dituztela. Aukera ematen badiegu, gai dira errespetuz eta motibazioz aritzeko.

Bestalde, ezberdintasuna nabaritu dugu DBHkoen eta LH 5.- eta 6.mailakoen jarrera eta eskakizunei dagokienean. Azken hauek joko-jolas anitzetan ibiltzeko prest daude, nahiz eta futbolaren aldeko aldarrikapenak ere egin dituzten. Jangelan mahai jolasetan ibiltzea oso gustuko dutela ere adierazi dute. DBHn neska gehienek, berriz, hitz egiten, lasai egon nahi dutela adierazi dute. DBHko mutilei dagokienean, futbolean aritu nahi dutela azpimarratzen jarraitu dute, eta eta hori ez bada posible, ez dutela beste ekintzarik egin nahi, aspertzen omen direlako.

nola sentitzen diren zehaztasunez jaso dugula baieztatuz. Eta “nola noa?” galderari erantzunez eman diogu bukaera saioari, erantzunak “pozik” edo “asebete” izan direlarik.

Ikasleen parte-hartzea eta ekarpenak oso aberatsak iruditu zaizkigu, eta behatutakoaren artean, nolabait harritu gaituzten edo esanguratsuak iruditu zaizkigun egoerak izan baitira. Talde bezala, irudikatutakoarekin ados daudela adierazi dute, beti ere, iritzi anitz daudela ikusita. Ikastolako estalitako kanpo espazioetan nola sentitzen diren galdetutakoan, deseroso, agobiatuta, presionatuta eta antzeko erantzun ugari egon dira, baina zelai estalian gustura egoten direnak ere badaude. Identifikatutako arazo nagusiei dagokienean, leku falta eta futbolarekiko gora-beherak nagusitu dira.Solasaldian zehar, oso parte-hartzaile jardun dira ikasleak. Esanguratsua iruditu zaigu, hasieran

gehien bat, mutilek hartu dutela hitza, futbolaren inguruko gora-behera eta aldarrikapenak egiteko. Zenbait minutu pasa ondoren, taldeari mutil eta nesken arteko parte hartzearen desoreka ikusarazi diogunean, harrituta gelditu direla iruditu zaigu. Gure iritziz, ez dituzte generoarekiko sortzen diren jarrera ezberdin eta desorekak somatzen, eta horrekiko begirada lantzea oso garrantzitsua

- 16 - - 17 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

ONDORIOAK

Futbolak pisu ikaragarria du ikastolako patio estalian, eta lekuari dagokionean, zein gaiaren inguruko elkarrizketetan, eremu gehiena hartzen du beste ekintza edo futbol zaleak ez direnei tartea utzi gabe. “Ez bada futbolera jolasten, ez da ezertara jolasten”. Horrelako esaldi batekin, futbolean dabiltzanen haserrea islatu nahi izan da. Badirudi, ikasle batzuk ez dutela beste ezertan aritu nahi, futbolean jolastu ezin dutenean, aspertu egiten dira eta futbolean aritu ezin direnez, gainontzeko jolas aukerak boikoteatzen dituzte.

Bestetik, nesken ahotsa sustatzea beharrezkoa dela ikusi dugu, eta espazioaren antolaketari dagokionean, oreka bat eskaini behar zaiela deritzogu, espazioen okupazioan eta gustoko dutena egiteko alternatiba aproposak bilatuz. Gehienetan, berriketan aritzeko leku erosoak eskatu dituzte. Neska askori, lagun-artean hizketan ibiltzea gustatzen zaie, eta egia da gaur egungo harmailak ez direla egokiak eta atseginak.

Garatu diren dinamikei dagokienean, gorputza, mugimendua eta ludikoa dena erabiltzea lagungarria izan da. Edozein egoeratan aukera egokiak eskaintzen zaizkienean modu egokian ibili daitezke, ase eta pozik. Kontua da, alternatiba horiek zeintzuk diren aurkitu beharra dagoela, eta hau, gakoetako bat iruditzen zaigu. Futbol zelaia ordezkatzeko eskaintza erakargarria sortzea, alegia. Horregatik, ikastolaren proiektu pedagogikoarekin bat datozen baloreei erantzunaz, kanpo espazioen antolaketa inklusiboago bat beharrezkoa dela deritzogu.

Modu honetan, ikasleen asialdi ohituren aldaketa bideratu daiteke, eta futbol zale amorratuei ere aukera motibagarriak eskaintzea beharrezkoa ikusten dugu. Dena den, ezin da ukatu, gizartean ere futbolak duen pisu eta garrantzia, eragina ikasleen artean ere nabari delarik. Hori dela eta, hezkidetza sakonago lantzeko beharra identifikatu dugu. Egindako diagnosi saioan oinarrituta, ikasleek ez dute ikusten generoarekiko gertatzen den desoreka eta ezberdintasuna, bai espazioaren

Era berean, beharrezkoa iruditzen zait gizarte mailan dauden joeren inguruan kontzientziatzea. Futbol profesionalak, telebistak edo beste hainbatek sustatzen dituzten jarrerak aurretik aipatzen genituen helburu pedagogiko horiekin bat ez datozela ikusiz. Aldaketa prozesua polemikoa izan daiteke, batez ere, moldaketa horretarako beharrik ikusten ez duten horien artean.

Hala eta guztiz ere, halako moldaketa pedagogikoak oso aberasgarri eta onuragarriak izango direla iruditzen zait, eta badirudi hala gertatzen ari dela, Leioako Betiko Ikastolako dagoeneko Lehen Hezkuntzan hasita duen bidean. LHko ikasleen artean, ez dutenez futbolaren monopolioa ezagutu, ez dira kexatzen bestelako material eta jarduera aniztasuna eskaintzen zaienean.

Leyre CanoPsikopedagogoa, lehen eta bigarren hezkuntzako irakaslea, coach ludikoa, aholkulari pedagogikoa

eta Jolaskide proiektuan sortzaile-ekintzailea.Proiektu honetan, diagnosi fasea bideratu du ,

esperimentazioan oinarritutako dinamika parte-hartzaile eta ludikoen bidez LH5.mailatik hasi eta

DBH 4.mailara bitarteko ikasleekin

okupazioari dagokionean, bai hitza hartzeko jarrerari dagokionean, eta egoera azaleratu denean, harritu egin dira.

Bestalde, arazo nagusia, euria egiten duenean suertatzen omen da, patio estalian ikasle guztiak pilatzen direnean lekurik ez dagoela diote eta. Post-itetan, halakoak idatzi dituzte nola sentitzen diren adierazteko: “Oso estu, itxiak eta preso gaude, itota, pozik eta gustora, pozik eta batzutan aspertuta, batzutan pozik bestetan dezeroso (x5), mugatua, alai, libre, estu (x2), presioarekin, agobiatuta (x5), pozik eta aske, sentitzen naiz patioan”.

Nire iritziz, psikopedagogoa naizen horretan, Betiko Ikastolak bere proiektu pedagogikoarekin bat datozen espazioak eskaini behar dizkie ikasleei inguruneetan, eredu pedagogikoaren eta espazioaren erabileraren arteko koherentzia bat egon dadin. Proiektu pedagogikoaren bitartez inklusioa, lankidetza, aniztasuna, hezkidetza, konfiantza, sormena eta antzeko baloreak garatu nahi badira, barne espazioetan egin den bezala, kanpo espazioetan ere balio horiek ahalbidetu eta bermatu behar dira.

- 18 - - 19 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

Oihana Leunda IruretagoienaArtista

Sormena erabiltzea. Sortzailea izatea. Pentsatzeko, egiteko eta jarduteko ditugun mol-de eta moduez jabetzea; berauek aldatu, ireki eta

zabaltzeko eta ahots propioari bide emateko.

Ondorengo orrialdeetan, Leioako Betiko Ikastolan E3proiektuaren sorkuntza fasearen baitan egin-dako saioak (bi) azaltzen dira.

SARRERA

Ingurua ezagutzeko eta ulertzeko modu ezber-dinak daude. Eta zentzumenak horretarako bide dira. Hala, zentzumen ezberdinak eta materialen hainbat ezaugarri kontuan hartu eta hauetan erre-paratzeko aukera ematen duten ariketak eta dina-mikak garatu ditugu fase honetan zehar, ikasleek sorkuntza-prozesuak lehenengo pertsonan bizi eta esperimentatu ditzaten; sorkuntza eta artea eman dadin aukerak ahalbidetuz.

HELBURUAK, ASMOAK

Asmo eta helburu nagusia, batetik, gauzak egite-rako garaian modu ezberdinak daudela jakitea eta ohituta gaudenetik irteteak bide berriak irekitzen dituela esperimentatzea. Bestetik, espazioen sorkuntzan ere, zentzumenek eta materialen ezaugarriek duten garrantziaz konturatzea. Espa-zioak eta berauek sortzeko erabilitako antolaketa eta elementuak “neutroak” eta “esanahi gabeak” ez direla jabetzea. Artikulazio modu bakoitzak espazioaren identitatea eta izaeran eta honen era-biltzaileengan eta elkarrekin harremantzeko eran eragina du (fisikoki, psikikoki eta emozionalki) eta bertan erabiltzen diren elementu eta materialak ere, dituzten ezaugarrien arabera, eraikitzaileak eta baldintzatzaileak direla hausnartzea eta kontuan hartzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Eta baita, ikasleek, norbere burua eraldatzaile, aktibo eta gaitasunez betea den subjektu moduan identifika-tu eta baloratzea.

SORKUNTZA

- 21 -- 20 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

1.SAIOA: MOTORRAK BEROTZEA

Hala bada, musika eta sentsazioekin jolastuz aritu gara hasieran: abesti eta soinu anitzekin marraztu (tamaina ezberdinetako paperetan, banaka eta taldean, begiak irekita eta itxita); musika bakoit-zak iradoki edo sortzen dienaren arabera material eta objektu ezberdinekin harremandu (usaina, zaporea, ehundurak, koloreak, formak, material-tasuna, etab. kontuan hartuta); egunkari orriak soinu ezberdinen arabera eraldatu; eta taldeka, asmo ezberdinetarako guneak sortzeko espazioa antolatu, horretarako, aulkiak modu ezberdinetan artikulatuz. Ariketa bakoitzaren ostean, berau komentatzeko tartea hartu dugu. Bakoitzak egite horretan bizitakoa, sentitutakoa, ulertutakoa, etab. partekatzeko.

Hausnarketa eta informazio interesgarriak irtetzen dira. Eta ikasleek, badute gaitasuna egin ditugun ariketak eta prozesu honetan lantzen ari garena

eta esperimentatutakoa eskolako gainontzeko espazioetara estrapolatzeko eta elkarrekin harre-mantzeko.

- 22 - - 23 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

Horrela bada, amaieran, patio espazioa beste modu batera habitatzeko moduko jolas-leku eta egoteko-leku bilakatu dugu. Partaideek ondo pasatu dute sortzaile, egile, eraikitzaile eta aktibo izanik. Eta inguruan eragin dezaketela barneratu dute.

Bestalde, prozesu bat hasieratik amaierara egin dute, ideietatik gauzatzera dagoen bidea egin dutelarik. Eta aurreko saioetan aipatutako eta definitutako asmo, nahi eta ideiak errealitate egin eta probatu ahal izan dituzte.

Honetaz gain, ordezkariak (E3proiektuan saio guztietan parte hartu duen ikasle taldea) bitartekari-komunikatzaile izan dira. Izan ere, jolas orduan eskolako gainontzeko haurrak gerturatu direnean, ordezkari hauen esku geratu da zertan genbiltzan azaltzea, gune ezberdinen dinamika eta izaera erakustea eta aktiboki parte hartzera gonbidatzea. Ordezkari taldea gidari izanik, beste

2.SAIOA: ESKU-HARTZEA ETA ERALDATZEA

Aurreko saioan landu eta hausnartutakoa kontuan izanik, beraien eskolako espazioetan ere ematen dela ikusi dezaten eta norbera inguru eragile aktiboa delaz jabetzeko asmoz, eskolako patioan esku-hartzea egin dugu.

Espazio hori fisikoki eraldatzea pentsatu genuen. Eta horretarako proposamena, patio osoan zehar (eta bertako egitura eta elementuak baliatuz) sare bat sortu eta honen ondorioz sortutako espazio ezberdinak gune bilakatzea izan da. Txoko ezberdinak sortu, eraiki, habitatu eta osatzea.

Proiektuan zehar egindako aurreko saioetan (diagnosia, sorkuntza, programazioa) ateratako ondorio, hausnarketa, iritzi, ideia, nahiak eta beharrak aipatu ditugu. Eta eraldaketa hau egiterako garaian, guzti hau ere kontuan izateko eskatu diegu ikasleei. Hala, jolasteko gune dibertigarriak eta lasai egoteko guneak gauzatu dituzte.

ikaskideekin osatu, jarraitu eta amaitu dute esku-hartzea eta eraldaketa.

ONDORENEANSorkuntza: norberak sortzen duenak, norbera ere sortzen du. Eskolan, etxean, lanean; edonon gertatzen da. Eta polita izan da bidaia honetan zehar hori bizitzea eta horretarako aukera eskaintzea.*

Oihana Leunda Iruretagoiena Arte Ederretan Lizentziatua. Zarauztarra

eta artista, ilustrazioan eta animazioan espezializatzen da. Proiektu honetan, sorkuntza-

prozesuak lehenengo pertsonan bizi eta esperimentatzeko dinamika ezberdinak garatu

ditu LH5.mailatik hasi eta DBH 4.mailara bitarteko ikasleekin.

Horretarako, ikasle taldea talde txikiagoetan banatu dugu eta bakoitzak gune edo txoko bat sortu du material eta modu ezberdinak erabiliz. Talde txikietan aritzeak, partaideen arteko elkarlana bultzatu du. Eta norberaren ideiak eta nahiak besteren aurrean aurkeztu, eztabaidatu eta defendatzeko gaitasuna erabiltzea sustatu du. Behin espazioa antolatuta, gune bakoitza apaindu, probatu eta osatzen aritu gara. Espazio hori eta partaideen izaera eta nortasuna eta nahiak errepresentatuz eta balioan jarriz. Honetarako, Betiko Ikastolako gainontzeko ikasleen laguntza ere izan dute, jolas ordua izanik, leku berri hauek esploratu, probatu eta bertan aktiboki parte

hartzera gonbidatu baititugu.Gune hauez gain, jarduera zehatzak ere gauzatu ditugu:-Armiarma sare bat egin dugu gomarekin, portxeetan. -Kartoizko kaxak eraiki eta kaxa horiekin egiturak egin ditugu (sortutako espazio berrietan erabiltzeko edota patioan aurretik zeuden elementuekin interakzioa bilatuz).-Banbuzko kainaberekin etxolak muntatu ditugu sare-zirkuituan integratzeko. -Puff-ak sortu ditugu, nahi duten lekuan kokatu eta lasai eta eroso egoteko.

- 24 - - 25 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

- 26 - - 27 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioawww. nondik-lab.com

ARKITEKTURA, PATIOA, ELKARBIZITZA, SORMENA, JOLAS HEZITZAILEA

SARRERAProgramazio fasean, ikastolako errealitatetik urrunduz, erlazionatzeko eta jolasteko ametsetako jolas inguruneak irudikatu dira. Ikastolako ikasle ororentzat gainontzekokin erlazionatzeko, jolasteko eta egoteko espazioek izan behar dituzten ezaugarriak asmatzeko erronka luzatu zaie ikasleei, eta adin ezberdinetako ikasleekin eratutako talde txikietan, proposamen interesgarriak sortu ziren. LH 5mailatik hasi eta DBH 4.mailara, gutxienez maila bakoitzeko ikasle-ordezkari bat egon da talde bakoitzean, eta guztira 4 proposamen ezberdin landu dira.

HELBURUAK Funtsean, egunerokotasunean erabili eta bizi duten kanpo espazioen konfiguraziotik at, beste egoera batzuk posible direla irudikatzeko, ikasleak eraldaketa prozesuen protagonista izan daitezkeela transmititzeko, ikastolako espazioekiko erlazio afektibo identitarioa lantzeko

baliabideak sortzeko, ikastolako inguruneek bertan elkartzen diren pertsonengan duten eraginaren inguruan hausnartzeko, sormenaren bidez ingurunea eraldatzeko tresna eta baliabideak eskaintzeko, jolasteko eta erlazionatzeko modu ezberdinak daudela ulertzeko eta espazioaren diseinu eta konfigurazioan ere ikuspegi inklusiboa bermatzeko bideari ekitea da pentsamendu arkitektonikoa martxan jarriz programazio fasearen bidez bilatzen dena. Modu honetan, hiru izan dira programazio fasearen garapenaren helburu nagusiak: -Sortze prozesu baten bidez, ikasleen arteko hausnarketa bideratzea, guztiontzako ona izango den ingurune bat diseinatzeko erronkari erantzuteko. -Ikastolako kanpo espazioetan aurkitzen diren eremu, material eta egituretaz haratago, ideia berriak ezagutzea eta asmatzea, eraldatzeko gaitasuna guztiongan dagoen zerbait dela ulertarazteko. -Ikasleek aisialdi inguruneetan dituzten behar eta nahi espazialak ezagutzea eta identifikatzea, ideia-proiektua diseinatzerako orduan ekarpen horietan oinarritzeko.

PROGRAMAZIOA

- 29 -- 28 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

ikasleen arteko elkarlana, gaiaren inguruko ekarpenak eginez, ideia berriak sortuz eta amestutakoa eraiki ahal izateko elkar lagunduz. Ikasleek eginiko proposamenei dagokienean, jolas arauturako inguruneetaz gain, bi mota ezberdinetako proposamenak gailendu dira. Alde batetik, jolas motorra bideratzeko egitura ezberdinak txirristak, tirolinak, salto egiteko elementuak, etab. eta, bestetik, lagunartean lasai egoteko txoko espezifikoak, eserlekuak, irakurtzeko espazioak, musika entzuteko guneak,

PROGRAMAZIO SAIOAREN GARAPENA

Lehenik eta behin, saioaren hasieran, ikasleei erronka berri bat luzatu zaie: diagnosi saiotik abiatuta, bideratu den kanpo espazioen inguruko gogoetan oinarrituta, eta sorkuntza saioan landutakoak estrategia gisa erabiliz, aisaldirako jolas eta elkarbizitza ingurune bat diseinatzea haurrentzat, helduentzat, ikastolako pertsona guztientzat aproposa izango dena, ezberdintasun guztiak kontuan hartuz. Diseinatutako espazioa maketa baten bidez adierazi behar izan dute ikasleek. Jarraian, taldekatzeak egin eta arauak adostu dira. Talde bakoitzean gutxienez maila bakoitzeko ikasle bat egotea bermatu da, eta generoari dagokionean ere, aniztasuna bilatu da talde guztietan. Maketan eraikiko diren egitura eta baliabide proposamenak ikasle guztien artean adostuak izatea ezinbestekoa izan da, eta ikastolako pertsona guztiak errespetatu behar izan dituzte. Diseinu prozesuan zehar, talde txikietan, ikasleek proposamen ezberdinak asmatu, irudikatu eta partekatu dituzte. Ikuspuntu ezberdinak aintzakotzat hartuz, irtetzen diren ideiak orri batean idatzi dira, behar izanez gero, marrazkiak

etab. Jarraian zehazten dira ikasleen ekarpenetan oinarrituta identifikatu diren beharrizan espazialak: -Lasai egoteko inguruneen beharra (jarrita, musika entzuten, berbetan, mahai jolasetan, etab.) baliabide ludikoen gainetik gailentzen da, talde guztietan proposamen espezifikoak agertzen direlarik. -Musika eta dantzarekin lotutako inguruneekiko interesa. -Euria egiten duenean, babestuta lasai egoteko

gehituz. Ideia horietatik garrantzitsuenak edo guztiontzat baliagarri direnak aukeratu dira, ametsetako elkarbizitzarako jolas-ingurunea sortuz eta horiek adierazteko maketak eraikiz. Talde bakoitzak bere proposamena maketa baten bidez eraiki ea gero, proposamen guztiak aurkeztu dira talde handian, eta gainontzeko ikasleek egindako galderen bidez hausnarketa bideratu da. Arkitektoek ere, ikasleen proposamenetan oinarrituta beraien gogoetak partekatu dituzte eta proposamen bakoitzak dituen indarguneak eta eskaintzen dituen aukerak nabarmendu dira. Modu honetan, guztien konbinaketa bat bideratzearen garrantzia ere azpimarratu da, denontzako espazioak diseinatze aldera.

ONDORIOAK ETA JASOTAKO EKARPENAK

Betiko Ikastolako ikasleek proiektuarekiko agertutako interesa, inplikazioa eta jarrera oso positiboki baloratu da, oso lan giro ederra sortu da eta. Hasiera batean, igerilekuak eta egoteko lekuak proposatu dira talde guztietan, aisialdia urarekin eta jarrita egotearekin lotuz. Hala ere, arkitektoek talde bakoitzeko kideekin elkarrizketak izan dituzte proposamen gehiago bilatzera

animatuz eta eskolaz kanpoko orduetan zer egitea gustatzen zaien galdetuz. Modu honetan, ideia ezberdinak sortzen joan dira talde guztietan. Orokorrean, ideia guztiak taldekide denen artean adostu direla nabarmendu daiteke, eta ekarpen guztiak errespetatu eta aintzakotzat hartu dituzte, inoren ideiak gutxietsi gabe. Bestalde, talde gutxi batzuetan ez dute ikastolako errealitatetik irtetea lortu, eta landutako proposamenak egoera errealarekin lotzen ahalegindu dira, talde gehientsuenetan amets egiteari erraz ekin badiote ere. Proposamen guztiak amankomunean jarri direnean, ikasle gehienek gainontzeko taldeetan irten diren ideia eta ekarpenak interes handiz jaso dituzte, eta orokorrean, ez da desadostasunik agertu proposatu diren baliabide eta egiturekin. Programazio fasean, etengabekoa izan da

txoko eta espazioetan egoteko nahia (musika entzuten, jolasten, eskulanak egiten, etab.)-Naturarekin erlazioan lagunekin lasai egoteko proposamen ezberdinak. -Kirol arautuerako oso leku gutxi diseinatu dira, frontoia garrantzia handiena hartu duen eremua izan delarik. -Jolas motorrarekin lotutako egitura ezberdinen proposamena: rokodromoak, txirrista handiak, tirolina, etab.

Ahinitze Errasti Etxeberria nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioa

- 30 - - 31 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

#natura #zuhaitzak #eszenatokia #megafonoa #parkea#txirrista #aterpea #frontoia #jolasak

#eserlekuak #harmailak #kulunka #espazio irekia

#txirrista #aterpea #puffak #lasai_egoteko_txokoak #tirolina #belarra #partxis_jolas_erraldoia #rokodromoa

#museoa_barruan_egoteko #liburuak_eta_mahaijolasak #antzerkia_eszenatokia

1.proposamena 2.proposamena

- 32 - - 33 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

3.proposamena 4.proposamena

#lasai_egoteko_txokoak #musika_entzuteko_txokoak#eserlekuak #mahaia #bisolairu #txirrista #tirolina #bola_igerilekua

#frontoia #zuhaitzak #zelaia_jolas_librerako #futbol_zelai_txikia

#pufak #eserleku_erosoak #skate-parka #hamakak_zuhaitzetatik_zintzilik #zuhaitzak #igerileku_estalia

#eskalada-horma #koltxonetak #bola_igerilekua

- 34 - - 35 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

Barne espazioak · MediatekaEgibide Ikastetxean mediatekak egungo paradigma pedagogikoan duen paperaren inguruan hausnartu da, ikasleentzat ikasteko, talde-lanean jarduteko eta informazioa jasotzeko eta hau tratatzeko espazioari eskatu beharreko ezaugarriak aztergai izan direlarik. Egibide Ikastetxeko campus bakoitzean mediateka bat badago ere, Jesús Obrero Campusekoa izan da landu dena, bertatik abiatutako ideia eta proposamenak gainontzeko eraikinetara eramateko helburuarekin.

Irakasleak: proiektuaren aurkezpena eta formazioa “Arkitektura Pedagogikoa” ikastaroak espazioa faktore pedagogiko gisa lantzeko baliabide ezberdinak ezagutarazteko helburua izan du, inguruneak ekintza pedagogikoetan duen eraginaren inguruan hausnartzeko bidea eraikiz, eta gaiarekiko interesa piztuz. Saio honetan, Egibide Ikastetxeko campus ezberdinetako

irakasleek parte-hartu dute, E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuaren nondik norakoak ere aurkeztu direlarik. DBH 1.mailatik hasi eta DBH 4.mailako ikasleen parte-hartzea Prozesua DBH 1.-, 2.-, 3.- eta 4.- mailako ikasleekin egin da, maila bakoitzeko ikasle ordezkariek parte-hartu dutelarik. Ikasleak adin ezberdinetako ikasleekin osatutako talde txikietan zein talde handian aritu dira. Guztira 20-25 ikaslek parte-hartu dute psikopedagoga, artista eta arkitektoekin garatu diren saioetan, eta ikasle horiei, gainontzekoei proiektuaren berri eman eta bertan sortutako ekarpen eta gogoetak partekatzeko eskaria egin zaie. Horretaz gain, artistak ikastetxean garatu duen interbentzio artistikoan DBH 3.mailako gela oso batek ere parte-hartu du.

Egibide Ikastetxea · Jesús Obrero Campusawww.egibide.org

Frantzia Kalea, 32. 01002 Vitoria-Gasteiz (Araba)

PROZESUAEGIBIDE IKASTETXEA,

VITORIA-GASTEIZ

- 37 -- 36 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

ESPAZIOA, PERTZEPZIOA, LEKUA, MEDIATEKA, DIAGNOSIA

SARRERA

Diagnosi saioa egoera baloratzeko beharrezkoa da. Saio honen bitartez, mediatekako espazioan suertatzen diren oztopo eta erronkaka identifikatu ditzakegu, eta baita ikasleen pertzepzioak ere. Bertan nola sentitzen diren jakitea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Ikasteko espazio egoki bezala ikusten duten, haientzako lagungarria ote den… Zer baloratzen duten identifikatu eta zein behar dituzten antzemateko.Beraz, mediateka espazioa ardatz hartuta, harekiko ikasleek dituzten sentimendu eta ikuspegien berri izateko dinamika ezberdinak gauzatu ditugu 20 ikaslerekin. Giro eroso bat sortuz, haiek esandakoak entzun eta jaso genituen solasaldi eta dinamika kreatibo ezberdinak erabiliz.

HELBURUAK

Helburu nagusia, gaur egun ikasleek mediateka espazioarekiko dauzkaten bizipenak ezagutu eta aurkitzen dituzten arazo edo erronken berri izatea da, dauzkaten beharrak identifikatzea funtsezkoa delarik. Beraz, diagnosi prozesu bat gauzatzea da saio honen helburua, psikopedagogiaren alorretik kanpotik gatozen profesional gisa, espazioarekiko erlazioaren egungo egoera behatu eta antzematen duguna plazaratzeko.

Helburu zehatzak, beraz, anitzak dira: ikasleen bizipenak ezagutzea, ikasleak eraldaketa prozesuaren protagonista bihurtzea, konfiantza giro erosoa sortzea, beraien iritzia aintzat hartzen dela eta garrantzia duela erakustea, gauzak aldatu ditzaketela esperimentaraztea, ikasleen artean iritzi ezberdinak dituztela ikusaraztea eta solasaldiaren bitartez, elkar ulertu dezaketela esperimentatzea.

Leyre Cano, psikopedagogoa Jolaskidenwww.jolaskide.com

DIAGNOSIA

- 38 - - 39 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

ikasteko espazio bat eta bestetik lasai egoteko edo talde-lanean aritzeko beste espazio atsegin eta alaiago bat behar dute. Arazo gisa, helburu ezberdinak dituzten ikasleak espazio berdinean biltzen direla topatuz. Hau da, batzuek isilik eta bakarrik ikasteko joaten dira mediatekara, eta beste batzuk, berriz, talde-lanak egitera edo lagunekin lasai egotera. Beraz, ikasle batzuk isiltasuna behar duten momentu eta leku berean, beste batzuk komunikatzeko premia daukate.

-Zorua hotza iruditzen zaie eta kolorea ere ez zaie atsegina iruditzen.

-Dauzkaten lanparetan, kolore ezberdinetako argiak daude eta hori desatsegina iruditzen zaie. Argi mota hori, gaur egun horia dena, ez zaie egokiena iruditzen ikasteko.

-Estetikoki ere, espazioen apainketa zaharkitua dagoela iruditzen zaie eta horrek ez du espazio atsegin edo goxoa bilakatzen. Egungo mediatekaren itxurak ez du laguntzen espazioa

GARAPENA

Erabilitako metodologiari dagokionez, garrantzitsua da, dinamika ludikoak eta parte-hartzaileak erabili ditugula azpimarratzea. Lehenik eta behin, konfiantza sortuz, elkarrekin parte-hartzeko arauak adostu ditugu, ikasleak eroso sentiaraziz. Ikasleen protagonismoa bermatuz, jolasean jarri ditugu giro erosoa sortzeko. Ondoren, marrazkien bitartez zein idatziz beraien ikuspuntuak partekatzeko aukera izan dute, gogoeta prozesu natural bat sortuz. Talde osoak sortu duena behatu eta gero, solasaldi aberatsa gertatu da, iritzi anitzez beteriko elkarrizketaldi esanguratsua eman delarik.

Ia konturatu gabe, “Zertarako nago hemen?”, “Nola sentitzen naiz?”, “Zer gertatzen da espazioan, zein erronka topatzen dituzu?”, “Nola sentitzen dira gelakideak bertan?”, “Zein arazo somatzen dituzu?” bezalako esaldien inguruan gogoeta bat eman da, marrazki bidez zein idatziz. Saioa ixteko, ondorioztatutakoa laburbildu dugu, ikasle guztiak ados daudela ziurtatzeko, espazioetan

bizitzen dituzten erronkak eta nola sentitzen diren zehaztasunez jaso dugula baieztatuz.

Orokorrean, pozik eta asebete sentitu gara ikasleen parte-hartzea eta ekarpenak aberatsak iruditu zaizkigulako. Hala ere, prozesua hobetzeko, garrantzitsua da ikasleak aldez aurretik proiektuaren berri jakitea. Azken finean, ikastetxe mailan, gaia aldez aurretik landuz gero, ikasle gehiagoren iritzi eta ikuspuntua jasotzea bermatu daiteke.

Ikastetxeko mediatekari dagokionean, normalean bertan lasai sentitzen direla diote ikasleek eta horregatik aukeratzen dute espazio hau erabiltzea. Hala ere, berehala partekatu dituzte hobekuntzak egiteko proposamenak eta suertatzen diren arazoak zein erronka berriak.

Solasaldian zehar, parte-hartzaile jardun dira eta aniztasuna somatu dugu haien ekarpenetan. Aukera emanez gero, ikasleak gai dira errespetuz eta motibazioz aritzeko, bai gogoetarako

momentuetan, zein pentsatzen dutena adierazterako garaian.

Ikasleen karpenei dagokienean, oso interesgarria iruditu zaigu ikasle ezberdinek beraien ikasteko beharrak partekatu ahala desberdintasun asko zeudela ikustea. Batzuk espazio ia hutsak, inongo distraziorik gabekoak behar dituzte, beste batzuek, ordea, musika lasaia eta apainketa sinple batzuk eskertzen dituzte.

Identifikatutako arazoen artean, hauek izan dira aipatu dituzten esanguratsuenak:

-Apaletan dauden liburuak ezin omen dituzte erabili eta gainera, informazioa interneten bilatzearekin nahikoa dute. Horretaz gain, ezin dituzte beraien ordenagailu edo mugikorrak erabili, eta bertan dauden ordenagailuak zaharkituak daudela diote.

-Gehienak bat datoz bi espazio ezberdinen banaketaren beharrarekin: batetik isiltasunean

- 40 - - 41 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

eroso eta erakargarri gisa sentitzen eta ez dator bat ikasleen gustu estetikoekin. Beraien ustez, zaharkituak daude horma-irudiak, hormen itxura, estoreak, liburuak…

-Jolas orduetan, mediateka egoteko leku gisa ere erabiltzen dute. Batxilergoko ikasleek, ordea, klaseak izaten dituzte ordu berdinean eta egun horietan DBHkoek ezin dute espazioa erabili. Ikasleak egoteko dituzten barne espazioak txiki geratzen zaizkie mediatekara joan ezin direnean, baina euririk egiten ez duenean, ez omen dago hainbeste arazo.

Psikopedagogiaren ikuspegitik, nire ustez, garrantzitsua da ikasleak eroso eta atsegin bezala somatzen dute espazio bat sortzea, espazioak haien emozioetan eta ondorioz, ikaskuntza prozesuetan eragiten baitu. Hala, banaka ikasteko espazio isila eta taldean elkarrekin egoteko espazio lasaiak sortu eta banatzearen beharra garrantzitsua iruditu zait. Horretaz gain, baita espazioaren berrantolaketa (banaka aritzeko altzariekin adibidez) eta materialen kolore eta formak zainduz.

rela espazioaren eraginari. Bai kolore, argi eta soi-nuei. Eta modu eraginkorragoan ikasteko ongizate eta eroso sentitzea eskertzen dutela. Badakite zein baldintza behar dituzten haien kontzentrazioa mantentzeko eta zein egoerak behar dituzten tal-deka lasai jarduteko, bai talde-lanetan, bai berrike-tan espazio lasai batean.

Laburbilduz, jarraian zehazten dira diagnosi saioaren bidez ikasleengandik jasotako ekarpene-

tan ondorioztatutakoak: Oso argi ikusi dugu, ondo ezberdinduak dauden bi espazioen premia ikusten dutela: batetik, espazio lasai eta isil bat ikasteko, bakarka ikasteko txokoe-kin, eta bestetik, egoteko leku bat, talde lanak egin ahal izateko eta modu informalago batean jardun ahal izateko.Bi eremuetan, espazio atseginak sortzeko premia ikusten dute. Kolore lasaiekin, pastelak, atsegin-

ONDORIOAK

Denen artean espazio ideala definitzeko ideiak argi zeuzkaten: argitsua, argi naturalarekin bada hobe. Mahaietan leku asko izatea liburu eta gauza guztiak jartzeko. Espazio lasaia, eserleku erosoe-kin. Kolore argi eta lasaigarriak, pastelak. Batzuk banaka ikasteko espazioa, itxia egon dadin pro-posatzen dute, despistatu gabe ikasten kontzen-tratuak jarduteko. Aire garbia duena, maiz airez-tatua dagoena, eta usai atsegina duena. Bakarka jarduteko txokoak dituena. Alaia eta modernoa, aniztasuna bermatzen duena.Argi ikusi dugu, beraz, ikasleak sentsibleak badi-

garriak eta apainketa modernoagoa dutenak. Espazio lasaiean, bakarka jarduteko lekuak behar dituzte eta ingurune neutroa kontzentrazioa bermatzeko. Egoteko espazioan, ordea, aukera anitzak: pufak eroso egoteko, talde lanetarako es-pazioak dena gustuko duten moduan apaintzeko aukera, kolore alaiagoak, etab.

Leyre CanoPsikopedagogoa, lehen eta bigarren hezkuntzako irakaslea, coach ludikoa, aholkulari pedagogikoa

eta Jolaskide proiektuan sortzaile-ekintzailea.Proiektu honetan, diagnosi fasea bideratu du , es-

perimentazioan oinarritutako dinamika parte-hart-zaile eta ludikoen bidez DBH 1..mailatik hasi eta

DBH 4.mailara bitarteko ikasleekin.

- 42 - - 43 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

Irantzu Lekue, artistaARTgia sorgune aretoa,

www.iralekue.com

SORKUNTZA

FORMAK, ARGIAK, KOLOREAK, ESPAZIOA ETA SORKUNTZA

SARRERA

Egibide ikastetxeak, nahiz eta azkenengo urteetan espazio desberdinen berrikuntza landu, aldaketa sakonak egiteko aukerak zituela aurreikusi genituen, ikasleen onurarako izango diren aldaketen bidez. Horretarako ikasleekin saio desberdinak garatu genituen, ( diagnosi saioa, sorkuntza saioa edo programazio saioa), gero, eraldaketa saio efimeroa gauzatzeko, ikastetxeak eraldaketak erakarriko zituen onurak ikusteko, ikasleek eroso sentitzeko eta guztiok aldaketaren alde egoteko.

Saioetan bereziki atera zena, espazioen berrantolaketa eta koloreen eta argien garrantzia izan zen. Usaina eta tenperaturari buruz ere hitz egin zen.

Hori dela eta, erosotasunari buruzko hausnarketa eman zela esango nuke.

HELBURUAK

E3 programaren helburu nagusia, espazio berriak diseinatzea edo berrantolatzea da. Ikasleen beharren arabera, espazioen funtsa aztertzen da, ikasleak kritikoak izateko gaitasuna bultzatuz.

Sorkuntzaren bidez, hobekuntzarako ideiak sortuz eta landuz, ikasleek dituzten sentimendu eta sentsazioak azaleratzea lortzen dugu.

Eztabaidatzeko eta ideia bat defendatzeko gaitasuna landu genuen hasieran, leku erosoak sortzeko eta bitartean, euren beharrak betetzeko, erarik onenean.

- 45 -- 44 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

ONDORIOAK

Ikasleek eroso sentitu ziren pentsatzen zutena azaleratzeko eta ikusten dituzten aldaketa aukerak adierazteko. Sormenaren bidez, bi gune desberdin behar zituz-tela erabaki zuten ( ikasteko gunea baita egoteko edo taldekako lanak gauzatzeko gunea). Euren espazio idealizatuak sortu zituzten. Sentimenak eta sentsazioak azaleratu zituzten eta

argia, koloreen eta formen garrantziari buruz ikasi zuten.

Irantzu LekueArte ederrak ikasi zituen, argazkilaritzako maste-

rra egin zuen Madrilen eta erbestean, eta 2017ean ARTgia Sorgune & Aretoa sortu zuen Gasteizen.

Proiektu honetan, sorkuntza-prozesuak lehenengo pertsonan bizi eta esperimentatzeko dinamika ez-berdinak garatu ditu DBH 1.mailatik hasi eta DBH

4.mailara bitarteko ikasleekin.

GARAPENA

Saioen bidez ikasleek pentsatzen dutena aza-leratzea lortu dugu. Euren sentimenduak edo sentsazioak azaldu dizkigute. Parte sentitu dira eta sortzaile izatera pasa izan dira. 25 bat ikas-le etorri ziren sorkuntza saiora eta 80 bat ikasle ekimen saiora eta euren parte hartzea positibotzat hartzen dugu.

Ikastetxeak ez zuen oso argi interbenitzeko gu-neak. Hori zela eta, hobekuntza orokorrak landu genituen. Esku-hartze saioari dagokionean, espazio desber-dinak proiektatzen eta perspektiba eta zabalta-sunari buruz hitz eginez eman zitzaion hasiera.

Jarraian, egiturak eraiki genituen. Bertan, erosota-sunari buruz hitz egin genuen eta egiturak erosoak bihurtzeari ekin genion. Honekin batera, egituren gainean irudiak proiektatu genituen eta argiarekin zein koloreekin jolastu genuen.

Koloreek espazioa nola eraldatzen duten ikusi ge-nuen, baita koloreen garrantzia gure erosotasuna lortzeko.

Azkenik, erosotasunari buruzko hausnarketak ehunen gainean margotu genituen, koloreekin jolastuz. Bukatzeko, panel argidun batean espe-rientziaren emaitza adierazi genuen

- 46 - - 47 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

- 48 - - 49 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioawww. nondik-lab.com

ARKITEKTURA, MEDIATEKA, LASAIGUNEA, IKASGUNEA,

ELKARBIZITZA

SARRERA

Programazio fasean, DBH 1.-, 2.-, 3.- eta 4.mailako ikasleekin osatutako taldearekin, gaur egungo mediateka eta liburutegiaren funtzioaren inguruan hausnartu da, beste leku batzuetako ereduak ezagutuz eta ideia berriak partekatuz. Talde txikietan, ikasteko, talde-lanean jarduteko, informazioa bilatu eta partekatzeko, erlaxatzeko, musika entzuteko, irakurtzeko eta ikus-entzunezkoak lantzeko baliagarriak izan daitezkeen ingurune ezberdinak asmatu dira. Guztira 4 talde ezberdinetan aritu dira ikasleak, adin ezberdinetako ikasleak nahastu direlarik.

HELBURUAK

Funtsean, gaur egun ikastetxean duten mediateka eta liburutegi eremuen erabilera hobetu eta egungo paradigma pedagogikoak eskatzen dituen beharretara egokitzeko, ikasleak eraldaketa prozesuen protagonista izan daitezkeela transmititzeko, ikastetxeko espazioekiko erlazio afektibo identitarioa lantzeko baliabideak sortzeko, ikastetxeko inguruneek bertan elkartzen diren pertsonengan duten eraginaren inguruan hausnartzeko, sormenaren bidez ingurunea eraldatzeko tresna eta baliabideak eskaintzeko, ikasteko, lan-egiteko eta erlazionatzeko modu ezberdinak daudela ulertzeko, espazioaren diseinu eta konfigurazioan ere ikuspegi inklusiboa bermatzeko bideari ekitea da pentsamendu arkitektonikoa martxan jarriz programazio fasearen bidez bilatzen dena. Modu honetan, hiru izan dira programazio fasearen garapenaren helburu nagusiak:

PROGRAMAZIOA

- 50 - - 51 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

espazio konfigurazio eta egitura berritzaileak txertatzea lortu dute, beraien behar akademiko zein emozionalei erantzungo dieten espazioak diseinatze aldera. Funtsean, erlazionatzeko eta bakarka egoteko eremuek eskaini beharreko aukerak oso argi zan dituzte, eta etxe-inguruneetan aurkitzen diren baliabideetara jotzea klabea izan da denon adostasuna bermatzeko.

Ikasleek egindako proposamen gehientsuenetan, talde-lanerako edo bakarka ikasi eta lan egiteko eremu espezifikoetaz gain, irakurketa eta ikus-entzunezkoekin lotuta lasai egoteko txoko ugari proposatu dira. Ikastetxeko testuinguruan, DBHko ikasleen aisialdia patioan egotera mugatzea gaizki dagoela iruditzen zaie, eta mediatekaren erabilerak elkarrekin lasai egon eta erlazionatzeko leku aproposak eskaini beharko lituzkela pentsatzen dute. Bide batez, irakurzaletasuna sustatuz. Jarraian, talde ezberdinetan agertu diren ideien bidez identifikatu diren beharrizan garrantzitsuenak zerrendatzen dira:

mediateka nolakoa izango litzatekeen azaldu du gainontzeko ikasleen aurrean. Galdera ezberdinen bitartez, hausnarketa kolektiboa bideratu da, eta arkitektoek proposamen bakoitzaren indargune eta aukerak identifikatzen lagundu die ikasleei.

ONDORIOAK ETA JASOTAKO EKARPENAK

Egibide Ikastetxeko Jesús Obrero Campuseko ikasleek gogotsu hartu dute mediateka ingurune hezitzaile bihurtu eta egungo beharretara egokitzeko erronka. Batez ere, programazioari dagokionean, ilusioz eta motibazioz jardun dute, ideia eta proposamen ezberdinak partekatuz eta irudikatuz. Hasiera batean, espazioaren egituraketaren inguruan hausnartu beharrean, mediatekaren azaleko itxuran zentratu dira ikasle gehientsuenak (hormen koloreak, posterrak, apalak, etab.). Arkitektoekin elkarlanean ordea, bestelako espazioak irudikatzeko ahalegina egin dute, adibide ezberdinak ezagutuz eta ikastetxeko errealitatetik urrunduz. Modu honetan,

-Sortze prozesu baten bidez, ikasleen arteko hausnarketa bideratzea, guztiontzako ona izango den ingurune bat diseinatzeko erronkari erantzuteko. -Egungo mediatekak eskaintzen dituen espazio erabilerez haratago, ideia berriak ezagutzea eta asmatzea, eraldatzeko gaitasuna guztiongan dagoen zerbait dela ulertarazteko. -Ikasleek informazioa bilatu eta tratatzeko, bakarka zein taldean ikasteko eta lan egiteko dituzten behar eta nahi espazialak ezagutzea eta identifikatzea, ideia-proiektua diseinatzerako orduan ekarpen horietan oinarritzeko.

GARAPENA

Prozesuan zehar jardun duen ikasle taldearekin bakarka eta talde txikietan ikasteko eta lan egiteko hezkuntza-inguruneak partekatu dira, informazioa jaso eta hori tratatzeko espazioekin lotuta daudenak (liburutegiak, mediatekak, proiektuka lan egiteko espazioak, etab.). Ideia ezberdinetatik abiatuta, ikasleek adibide bakoitzaren inguruan

hausnartu dute, mediateka ingurune ezberdinak irudikatzeko oinarri gisa. Hasierako gogoeta honetatik abiatuta, adin ezberdinetako ikasleekin osatutako lau talde eratu dira, eta bakoitzaren ideia eta proposamenak partekatzeko aukera izan dute. Egungo mediatekak dituen beharrizanak identifikatzetik abiatuta, ikasle guztientzat aproposak izan daitezkeen espazioak diseinatzeko erronka da luzatu zaiena. Diseinatutako espazioa maketa baten bidez adierazi behar izan dute ikasleek. Aurrera eraman nahi izan diren proposamen guztiak taldekide guztien artean adostuak izatea ezinbestekoa izan da, eta gainontzeko ikasleak ere kontuan hartu behar izan dituzte. Ideia eta proposamenak maketa baten bidez adierazteaz gain, orri batean ere zerrendatu dituzte mediateka ingurune-hezitzaile bihurtzeko adostutako behar eta nahi espazialak. Proposamenak kartulina eta paperezko maketatan adierazi ondoren, talde bakoitzak bere ametsetako

- 52 - - 53 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

-Modu ezberdinetan ikasi eta lan egiteko inguruneen beharra (jarrita, erdi etzanda, altuera ezberdinetako eserlekuetan, leku bigun eta gogorretan, etab.). -Musika eta ikus-entzunezkoekin lotutako baliabideak mediatekan erabiltzeko interesa. -Modu informalean egoteko eta lan egiteko espazioen beharra (musika entzuten, berbetan, lanean baina beste modu batean, etab.)-Atseginak eta erakargarriak diren espazioetan egoteko nahia. -Kontzentratzeko isiltasunean egon ahal izateko leku espezifiko isolatuaren beharra.

-Informazioa eskura izateko baliabideen garrantzia (ordenagailuak, wifia, liburu espezifikoak, musika, ikus-entzunezkoak, etab.). -Informazioa komunikatzeko eta transmititzeko eremu espezifikoekiko interesa (gradak, etab.)

Ahinitze Errasti Etxeberria nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioa

- 55 -- 54 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

#BiEremutanBanatutakoMediateka #Egongela #Sofak #Puffak #BakarkaIsolatzekoZuloak #IkastekoLekua #BereiztutakoLanInguruneak

#NeurriEzberdinetakoMahaiak #MahaiBorobilak

#bereiztutakoBiEspazio #AteKorrederak #LasaiEgotekoTxokoak #IkastekoKontzentratzekoEremua #IsolatzekoZuloakHormetan #BakarkakoLane-

rakoMahaiak #MahaiBorobilak #Sofa

1.proposamena 2.proposamena

- 56 - - 57 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

#BiEspazio #GradakEsertzeko #GradakProiektatzeko #KobazuloaBarruanSartzeko #KobazuloaPuffekin #KobazuloaLasaiGuneModuan

#ZuloakParetanIsolatzekoBakarkaEgoteko #TaldeLanerakoEgiturak #HormaTxikizInguratutakoMahaiak #ApalakMahaiakHormakEgituraBatean

#BakarkaJardutekoMahaiEspezifikoak

#BereiztutakoBiEspazio #TaldekaLanEgitekoMahaiBorobilak#TaldekaBiltzekoGelaTxikiak #Gradak #ProiektatzekoEremua

3.proposamena 4.proposamena

- 58 - - 59 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

Prozesu parte-hartzailearen aurkezpenaERAKUSKETA

Hori dela eta, bi zentroen kasuan, ikastetxeko sarreratik gertu edota bertan kokatu da erakusketa ingurunea.

BI ESPAZIO, BI ERAKUSKETA, HAUSNARKETARAKO BI TXOKO

Bi hilabetez, ikasleekin garatutako prozesu parte-hartzailea zein jasotako ekarpen eta ideiak biltzen dituen erakusketa egin da E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuan parte hartu duten bi ikastetxeetan.

Erakusketa egoteko eta solasteko ingurune gisa diseinatu eta planteatu da. Izan ere, ikastetxeko ikasle guztiak bertan jarri eta eraldatu nahi den espazioaren inguruan hausnartzera bultzatzea bilatzen du, ezberdinen arteko elkarrizketa sustatuz.

- 61 -- 60 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

IDEIA-PROIEKTUAERALDAKETARAKO BIDEAN BESTE GELDIUNE BAT

Ikasleengandik jasotako ekarpenetan oinarrituta, beharrizan eta nahiak identifikatzeaz gain, eskola

espazio espezifikoak ingurune hezitzaile bihurtzeko ezaugarri arkitektonikoak definitu dira. Horietan oinarrituta, ikastetxe bakoitzean aztertu

den espazioa eraldatzeko ideia-proiektu bat garatu du nondik Arkitektura eta Hezkutnza-Ikerkuntza

estudioak. Dokumentu honetan, ideia-proiektu horien laburpen-irudia jasotzen da, dokumentazio

zehatza ikastetxe bakoitzari entregatu zaiolarik. Ideia-proiektuaren helburu nagusia, hezkuntza-komunitateari espazioa

eraldatzen hasteko tresnak eskaintzea da. Ideia-proiektua, beraz, ezin da prozesuaren

amaiera gisa ulertu, eraldaketa hezten joateko beste aurrerapausu bat besterik ez da.

nondikArkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioa

www.nondik-lab.com

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

- 63 -

Betiko Ikastolako kanpo espazioak ezaugarri arkitektoniko ezberdinez egituratutako gune ezberdinetan bereizi daiteke. Ingurune horietako bakoitzaren berezko ezaugarriak indargune bihurtuz eta erabilera ezberdinak ahalbidetuz, jolas eta elkarbizitza esperientzia berriak sortzeko agertoki bihurtu nahi izan dira. Hala, espazio bakoitzean egoera ezberdinak sortuko dituzten haziak ereiteko proposamena garatu da, urrezko zenbakian oinarritzen diren baliabide ezberdinen bidez. Abiapuntua edota hazia da proposatzen dena, hezkuntza-komunitateak eraldaketa txiki horietatik abiatuta, etorkizunean espazioak eraldatzen eta ikasleen beharretara egokitzen joateko ibilbidea hasita izan dezan. Kokapen bakoitzaren ezaugarrien arabera, adin-ezberdinetako ikasleei egokitutako baliabideak sortu nahi izan dira, eta aldi berean, identitate ezberdinak emanaz, jolas-mota guztiak zein ikasleak eroso eta gustura erlazionatu eta elkarbizitzeko aukerak dira eskaini nahi direnak.

Betiko Ikastolawww.betikoikastola.eusArtatza Auzoa, 84. 48940 Leioa (Bizkaia)

ElkarbizitzahaziakBETIKO IKASTOLALEIOA

A. Lurrean margotutako jolasak B. Mugimendurako egitura, eskalatzeko, salto egiteko, igotzeko, jaisteko... D. Esperimentaziorako txokoak, aretokia, ura, usain-belarrak, musika... E. Kirol arauturako sarea F. Ekintzaz beteriko kutxak, musika entzuteko, antzezlekuak, puffak, egoteko eserlekuak, etab. G. Lau norabidetako gradez osatutako esertzeko egitura H.Zume bizidun egitura, babesguneak, laberintoak, egoteko lekuak...

A

B

D

H

E

F

G

- 64 - - 65 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18

Egibide Ikastetxea · Jesús Obrero Campusawww.egibide.org

Frantzia Kalea, 32. 01002 Vitoria-Gasteiz (Araba)

IkastetxekoegongelaEGIBIDE IKASTETXEAGASTEIZ

Egungo mediatekaren esanahia eta funtzioa birplanteatzea izan da diseinu prozesuaren lehenengo erronka. Ikastetxeko ikasleek ikasteko, informazioa bilatzeko, esperimentatzeko, erlazionatzeko eta egoteko lekua bihurtu nahi izan da egungo mediateka. Modu horretan, zirkulazio espazioetara zabaltzea izan da lehenengo pausua, ikastetxeko aretoarekin eta sarrerarekin modu errazago batean erlazionatuz.

Aldi berean, espazio berria eginkizun ezberdinetarako erabili daitezkeen txoko ezberdinez eratzea proposatu da, bi eremu nagusitan bereizita. Bereizketa hori, ordea, bi gune nagusi sortuko dituen egitura baten bidez egitea nahi da, egitura informazio iturri, bereizketa elementu, mahai, apal, etab.ez hornituta egongo delarik.

A. Harrera, lasai-gunea: puffak gradak, isolatzeko zuloak...B.Binaka-hirunaka biltzeko ingurunea.D.Ikus-entzunezko txokoaE.LiburutegiaF.Talde-lanerako eremu zabalaG. Isiltasun gelaH. Isiltasun gelaI. Gela itxia, talde-handirakoJ. Bereziketa egitura, barnean hartezn ditu, informazio gunea, ordenagailuak, entxufeak, kontsultarako mahaiak, etab.

AB

D

E

F

G

H

I

J

J

- 66 - - 67 -

E3 E

zina

Eki

nez

Egite

ko p

roie

ktua

| 20

18