Hezkuntza departamentuko datuek izkutatzen dutena

4
1 HEZKUNTZA DEPARTAMENTUKO DATUEK IZKUTATZEN DUTENA. Urtero Hezkuntza Departamentuak kurtso hasieran Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako matrikulazioen datu portzentualak argitaratzen ditu, 3 eta 18 urte arteko eta 100.000ko ikasle baino gehiagoenak. Datuak modu honetan aurkezteak eskala haundiko mapen efektua lortzen du: errealitatera hurtiltzea modu simple batean, baina garrantzitsuak diren nabardurak kontutan hartu gabe. Horregatik ez da harritzekoa Hezkuntzak urtero datuak aurkezten duenean aurreko urteko argazki bera islatzea. Hezkuntza Departamentuak, eta hain zuzen ere bere agintari politikoek (departamentuaren ildo politikoak erabakitzen dituztenak) Nafarroaren zatiketa linguistikoa hiru eremuetan (baskofonoa, ez baskofonoa eta mistoa) biziki defendatzen badute, logikoena da beraiek egiten duten datu portzentualen aurkezpena hiru eremuetan egitea. Horrela ez egiteak erekutsi ordez izkutatu nahi dutela pentsatzera bultzatu ahal gaitu. Artikulu honetan Hezkuntzaren datuetan izkutatzen den errealitate horren zati bat erakustea gustatuko litzaidake. Horretarako Hezkuntza Departamentuak 2011/2012ko ikasturtean zituen Haur eta Lehen Hezkuntzako matrikulazio datuak (59.688 ikaslea) erabili ditut. 1. Nafarroan, Irueñean eta hiru eremuetan (baskofono, ez baskofonoa eta mistoa) Haur eta Lehen Hezkuntzako matrikula protzentaiak Eskola Publikoan eta Kontzertatuan.

description

Urtero Hezkuntza Departamentuak kurtso hasieran Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako matrikulazioen datu portzentualak argitaratzen ditu, 3 eta 18 urte arteko eta 100.000ko ikasle baino gehiagoenak.

Transcript of Hezkuntza departamentuko datuek izkutatzen dutena

Page 1: Hezkuntza departamentuko datuek izkutatzen dutena

1

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUKO DATUEK IZKUTATZEN DUTENA.

Urtero Hezkuntza Departamentuak kurtso hasieran Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako

matrikulazioen datu portzentualak argitaratzen ditu, 3 eta 18 urte arteko eta 100.000ko

ikasle baino gehiagoenak.

Datuak modu honetan aurkezteak eskala haundiko mapen efektua lortzen du: errealitatera

hurtiltzea modu simple batean, baina garrantzitsuak diren nabardurak kontutan hartu gabe.

Horregatik ez da harritzekoa Hezkuntzak urtero datuak aurkezten duenean aurreko urteko

argazki bera islatzea.

Hezkuntza Departamentuak, eta hain zuzen ere bere agintari politikoek (departamentuaren

ildo politikoak erabakitzen dituztenak) Nafarroaren zatiketa linguistikoa hiru eremuetan

(baskofonoa, ez baskofonoa eta mistoa) biziki defendatzen badute, logikoena da beraiek

egiten duten datu portzentualen aurkezpena hiru eremuetan egitea. Horrela ez egiteak

erekutsi ordez izkutatu nahi dutela pentsatzera bultzatu ahal gaitu.

Artikulu honetan Hezkuntzaren datuetan izkutatzen den errealitate horren zati bat

erakustea gustatuko litzaidake. Horretarako Hezkuntza Departamentuak 2011/2012ko

ikasturtean zituen Haur eta Lehen Hezkuntzako matrikulazio datuak (59.688 ikaslea) erabili

ditut.

1. Nafarroan, Irueñean eta hiru eremuetan (baskofono, ez baskofonoa eta mistoa) Haur

eta Lehen Hezkuntzako matrikula protzentaiak Eskola Publikoan eta Kontzertatuan.

Page 2: Hezkuntza departamentuko datuek izkutatzen dutena

2

Hezkuntzaren datuen arabera Nafarroa osoan hiru ikasletik bi Eskola Publikoan daude eta

bat Kontzertatuan. Grafikoan ikus daitekenez Iruñean eta eremun mistoan bitik bana

Publikoan eta Kontzertatuan dago, eta eremu baskofono eta baskofono ez direnean 5etik 4

Publikoan eta 1 Kontzertatuan.

2. D eredua Nafarroan eremuka (baskofonoa, ez baskofonoa, mistoa), Eskola Publikoan

eta Kontzertatuan.

Hezkuntza Departamentuak ahalegin

bereziak egiten ditu Nafarroa bereizteko

hiru eremuetan (baskofonoa, ez baskofonoa

eta mistoa) eskubide linguistiko

desberdinekin, baina bereizketa bera ez du

egiten D ereduaren datuak ematen

duenean, nahiz eta eremu ez bakofonoan

eskubide hori ez izan Eskola Publikan eta

nahiz eta eremu mistoko zenbait ikastetxeetan D eredua ez eskeini.

Bi grafiketan D ereduaren

egora eremu hoietan eta

Eskola Publikoa nahiz

Kontzertatuan nolakoa den

agertzen da, Baskuentzearen

Legearen eragina islatuz..

Page 3: Hezkuntza departamentuko datuek izkutatzen dutena

3

3. Iruñean eta bere auzoetan D eredua.

Iruñea Nafarroako eremu mistoan kokatzen da eta ia ia 200.000 biztanle ditu. Bertan

gehien aukeratzen den eredua linguistikoa D eredua da %37arekin eta TIL-D gehitzen

badiogu %38ra ailegatzen da. Ezin dugu ahaztu TIL-D (hemendik aurrera PAI-D) D eredua

dela ingeleseko zenbait orduko errefuerzoarekin (Lehen Hezkuntzan) eta Hezkuntzak egiten

duen eskeintza bakarra hiritarrek D eredua eskatzen duten zenbait tokitan (Sarriguren,

Buztintxuri eta Noain).

Aurretik esan dugunez Iruñea Nafarroako eremu mistoan kokatzen da. Eremu honetan

teoriaz gaztelaniazko eta euskarazko ereduak berme berberekin eskeini beharko ziren

Eskola Pulbikoan behintzat, baina zoritxarrez errealitatea oso bestelakoa da. Hurrengo

grafikan ikus daiteken Iruñean bataz beste %38ak D eredua aukeratzen du, baina auzoka

begiratzen badugu batzuetan %60k baino gehiago eta beste batzuetan (13tik 5ean)

matrikulazioa %0koa da. Zalantzarik gabe honen arrazoia 200.000 biztanleen hiri txiki baten

kontraste soziologikoak ez da, zenbait kasutan eskeintza eza eta besteetan Nafarroako

Administrazioko kudeatzaile politikoek jartzen dituzten oztopoak baino.

Page 4: Hezkuntza departamentuko datuek izkutatzen dutena

4