HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

52
2011-03-29/39/31 AURKEZPENAK

description

Mahai inguruak kilometroak 2011 Azpeitiko Ikastola Ikasberri.

Transcript of HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

Page 1: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

2011-03-29/39/31

AURKEZPENAK

Page 2: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!
Page 3: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!
Page 4: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

Azpeitiko Ikastola Ikasberri

Izena: Azpeitiko Ikastola IkasberriHelbidea: Loiolako Inazio Hiribidea, 26Telefonoa: 943151246Faxa: 943151776E-posta: ikasberri[a bildua]ikastola.net

Page 5: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

DeskribapenaZERBITZUAK:0tik 18 urtera zentru berean0tik 3urtera haur ikastola (07:30etik 19:30era)Jangela, garraioa, guraso eta ikasleentzat tailerrak, kirol elkartea...Opor garaietan zaintza zerbitzu bereziakEZAUGARRIAK: Euskal Herriko beste ikastolekin batera Ikastolen Elkartean antolatuak gaude.

Proiektu komunak ditugu elkarrekin (ikasmaterialgintza, Euskal Curriculum-a, Euskal Soin Iharduerak, ikastolen festak, irakasleen prestakuntza...)

Kooperatiba gara, gurasoena eta parte hartzailea. Gurasoen gidaritzapean, proiektuarekin identifikatutako langilego propio finkoa. Eusko Jaurlaritzak "HERRI ONURAko izendatua"

Ikaslea ardatz eta helburu dugu. Ikasleekiko komunikazioa eta hurbiltasuna landu eta beraien motibazioan sinesten dugu.

Euskara eta Euskal Kultura dugu oinarri. Euskal kultura ikasgaia, euskal ihauteriak, euskal herriko historia, euskal dantzak, bertsolaritza, gazte hizkera...

JAKITEKOAK:Ingeles goiztiarra 4 urtetik hasita.Frantzesa 12 urtetatik aurrera.Gehien saritutako eskola material propioa.Tutore eta gurasoen arteko bakarkako hiru elkarrizketa urtean gutxienez.Psikologo, orientatzaile akademikoa eta laguntza eta indartze zerbitzua.Guraso ordezkariak.Denon artean adostutako elkarbizitza irizpideak.

Page 6: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

SARRERA

HERRIAK, EUSKARAZ, KLIK! Mahai-inguru saioak

Kilometroak 2011ren baitan, mahai inguru saioak izango dira datorren astean Azpeitian, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatuta. Mahai inguruak, hiru guztira, San Agustin kulturgunean izango dira, martxoaren 29an, 30ean eta 31n, denak 19:00etatik aurrera.

Kilometroak 2011ren bidez Azpeitiko Ikastolak lortu nahi dituen helburuen testuinguruan antolatu dira mahai-inguruok. Helburuok hauek dira:

Ikastola komunitatea, eskualdeko eta Euskal Herriko herritarrak auzolanean abian jartzea, aktibatzea.

Guztion arteko kooperazioa indartu, kolore askotariko ikastola baten alde. Azpeitiko Ikastolak beste urrats bat eman dezan lortu, gaurkotuz, berrituz

eta hedatuz.

Testuinguru honetan, mahai-inguru bakoitzak xede konkretuak ditu:

1. saioa: TEKNOLOGIA ETA SAREA: EUSKARA, GAZTEAK ETA HEZKUNTZA

Hausnarketa egin egungo teknologiaz, gaurko gazte eta ez hain gazteen bizitzan hauek dute garrantzia azpimarratuz (sare sozialak, bideo jokoak, facebook, tuenti…) pedagogia berritzaileak bilatzen eta hedatzen jarraitzeko. Horretarako honako adituak ditugu

Iratxe Esnaola (Informatika Ingeniaria, Deustu Unibertsitatea)Josu Azpillaga (Ingeniaria, CodeSyntax)Joxi Imaz (Soziologoa, Euskal Herriko Unibertsitatea)Oihan Odriozola ( Informatika Ingeniaria, Ikastolen Elkartea)Moderatzailea: Garbiñe Bereziartua (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Page 7: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

2. saioa: HERRI MUGIMENDUAK: GAURKO EGOERA ETA ETOR DAITEKEENA

Kalaka eredu partehartzaileaz eta berritzaileaz, etorkizuna bideratu ahal izateko erabaki eskumena duen ereduaz. Ikastolaren eta Azpeitiko Ikastolaren berezitasun propioak, testuinguru honetan, azpimarragarriak dira, bailarako Ikastola bakarra delako.

Enekoitz Esnaola (Uztarria Kultur Elkartearen sortzaileetakoa)Hur Gorostiaga (Iparraldeko Ikastolak-Seaskaren Zuzendaria)Karmele Artetxe (Udako Euskal Unibertsitateko Lehendakaria)Mertxe Mugika (AEK-ren Koordinatzaile Nagusia)Moderatzailea: Iban Arregi (kazetaria, Berria)

3. saioa: AZPEITIKO EUSKARA. NONDIK GATOZ, NORA GOAZ

Solasaldi atsegina gure kulturaren oinarria den euskaraz, gure herriko hizkuntzaren bereizgarriaz, gure identitateaz.

Estitxu Elduaien (kazetaria, Berria)Imanol Lazkano (Bertsolaria)Jokin Uranga (Bertsolaria)Pako Aristi (Idazlea)Moderatzailea: Amaia Mendizabal (Elhuyar Aholkularitza).

Mahai inguruak herritar guztiei irekiak daude eta bereziki sustatu nahi da bailaran gai hauen inguruan hausnartzen eta lanean dabilen eragile edota norbanako hori. Hain justu, Kilometroak 2011lko arduradunek, mahai inguru hauen bitartez, herritarrekin komunikazioa eta hausnarketa bultzatu nahi dute, betiere ondorio batzuk ateratzeko asmoarekin.

Gai honen inguruan informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Azpeitiko Ikastola-Ikasberri Telef. 943151246 (Lorea Mugika) / [email protected]

2011ko martxoaren 24an, AzpeitiaKilometroak 2011. Azpeitia. Euskal Herria.

Page 8: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

MAHAI-INGURUAK

1. SAIOA

Moderatzailea:Garbiñe Bereziartua (UHU)

Page 9: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

IRATXE ESNAOLAInformatika Ingeniaria, Deustu Unibertsitatea

Page 10: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

JOXI IMAZSoziologoa, Euskal Herriko Unibertsitatea

Page 11: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

JOSU AZPILLAGA

Ingeniaria, CodeSyntax

Euskara Interneten, mahaingururako apunte batzuk Kilometroak 2011 Azpeitian izango direla-eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatutako mahainguruan parte hartzea tokatu zitzaidan atzo. Ez genuen proiektorerik --bestela ere nahikoa luzatuko zelako, 4 lagun izanda-- eta apunte batzuk hartuta joan nintzen. Hona hemen apunte haiek, hartuta bezalaxe.

Sarrera. Kezka, badago Internetek modelo eta funtzionatzeko modu berriak ekarri ditu.

o Egile eskubideak: musika, zinea..o Hedabideak: kazetariaren rola, ...o Guk, gainera, hizkuntza.

10 urte gai honen inguruan lanean, eta uste dut hilero egon dela hitzaldi, mahainguru edo antzekoren bat han ez bada hemen.

o Internet eta Euskara, atzo, gaur eta biharo Orain bertan, Andoainen, apirilean, Larramendik antolatuta "Hizkuntza ez

hegemonikoak IKTen zelaian"o Datorren hilean, "informatikari euskaldunen biltzarra" antolatu du UEUk,

bi urtean behin antolatzen du, eta hura ere "sare sozialen" inguruan izango da.

Kezka, noski, egon badago. Beti egon da. Gogoan dut eztabaida txiki baina niretzat esanguratsuak izan diren bi.

o Euskaltube vs Youtube? Berdintsua izan zitekeen eztabaida del.icio.uscort vs bildu.net-entzat, edo blogger vs blogak.com-entzat, edo flickr vs argazkiak; edo...

o Blogak.com eta blogari.net (eta nireblog, ...) Blogak etorri ziren.

o 2007 Joxe Aranzabalen arabera 5000 blog edo zeuden.o 8. probintzia Andu Lertxundik.o Zenbat ote egun?

Gero, mini-sare sozialak etorri ziren.

Page 12: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

o Jyri Engestrom soziolog finlandiarraren objetu sozialako Flickr, YouTube, Panoramio, Tagzania...

Orain, sare sozialak etorri dira (2.0ren eboluzioa) eta hor ere gure eta gure hizkuntzaren papera zein den ez daukagu garbi.

Eta, kezka dago:o Hezkuntza aldekoak: nik ez ditut gehiegi landuko.o Hizkuntzarekiko batzuk eta egungo egoeraren datu batzuk eman bai.

Sare sozialetan, zer? Desberdindu egingo ditut Facebook eta Tuenti eta Twitter. Desberdinak direlako:

twitter, nire ustez, gehiago da komunikabide sozial bat. Facebook edo Tuenti sare sozial soilagoak dira. Beti egon dira modan. Ez da

oraingotxea Orkut. Edozein objetu sozial konpartitzeko modua eskaintzen dute, ggb.

Jaurlaritzako HPSrentzat ikerketa txiki bat egin genuen CSn. Datu asko dira, baina euskarari dagokionez, destakatzekoak, nire ustez.

o Kaleko bizimoduaren isla dira, ggb. Euskara gutxio Tuentiko argazkietan, adibidez. Erdaldunek erdaraz jasotzen dituzte

komentarioak. Euskaldunek... bietara. Baina, eurak saiatzen dira, orohar, euskara gehiago egiten.

o Tuentiko ebentoak (orain orriak), masiboak egin nahi direnez... gaztelaniaz dira. Eta, euskaraz diren apurrak, gai hauen inguruan: politika (diskurtso abertzalea), euskara beraren ingurukoak, bestelakoak (jaiak, afariak...)

Baina, jende asko dabil hor. Adibidez:o Interneten pasatzen duen denboraren %10 Facebook-en AEBn. 2010

bukaeran.o Azpeitiarrak, zenbat ote? Euskaldunak?

Baina, ojo, mundu itxiak dira. Ez dago benetako daturik. Pribatuak dira (ejem!) eta ez dago datu benetakorik.

Twitterren, berriz, datu gehiago jakin daiteke. Umap-eko datuak.o 1100 erabiltzaile euskaraz tuiteatu dutenako 25000 mezu euskaraz azken hilabeteano Duela urte erdi... erdia.o Asko da? Twitter minoritarioagoa da...o Euskaraz... erabiltzaile horiek beraien mezuen %12a.o Ez naiz luzatuko, baina YouTube vs Euskaltube eztabaida hartan beste

aukera bat da Umap...

Eta nondik jo beharko genuke? Hau da panorama. Eta, nora jo behar genuke? Auskalo.

Ni corto ni perezoso, nik nerea botako dut. Ez dago errezeta majikorik, baina ausartuko naiz nire ustez pista batzuk, intuizio batzuk, ematera.

Tresna diferenteak dira; estrategia diferenteak behar ditugu.

1. Webgune orokorrak, orotarikoak

Page 13: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

Orotarikoak, hedabideak eta beste: zerbitzu publikoa dira. Hedabide orokorrak (eitb, berria, argia, sustatu, zuzeu...), wikipedia, entziklopediak, materiala... Beharrezkoak dira.

Kalitatea eta kantitatea Lizentziak Defizitarioak, eta zer? Baita papera eta telebista ere (eta askoz defizitarioagoak,

gainera!)

2. Sare sozialak

Sare sozialak. Hezkuntza behar da, noski. Kalean bezalaxe. Adibideak, liderrak... Tuitero euskaldunak.

o Twitter euskaldundu kanpaina... ondo, baina hobe genuke euskaldunak twitertzea.

o Ez egon beharra dagoelako, eh? Interesgarriak direlako baizik.

3. Bestelako webgune tematikoak

Bestelako atari horizontalak. Atari tematikoak, nahi baduzue. Uste dut ez zaiela beharrezko garrantzia ematen oraingo diskurtsoan, baina

konbentzituta nago euren indarraz. Gai batzutan, arlo batzutan... euskaraz produkturik onenak eduki behar ditugu! "Gune hegemonikoak" deitu die, oker ez banago,  Huheziko teoriko batzuk.

Kalerako atera dute, baina nago sarean reflejo zuzena duela. Adib.:

o Herri komunikabideak. Uztarria.com (2000 bisita egunero; 3 orri bisitako) baina...

o Dantzan.com: 10 urte. Ez dago euskal dantzen inguruko atari osatuagorik gaztelaniaz ere. Eztabaida batzutan sumatzen da gaztelaniaz hobeto moldatzen den jendeak sartu nahi duela...

o Armiarma.com. Literatura. Artxiboa. Baina, besterik?

o Hasi esku pilotaren inguruko informazi bila, adibidez. Manista.com azalduko zaizu bilatzaileetan (tartean pelotariren bat ere bai...).

o Hasi, euskal antzerkiaren estrenu eta holakoen bila, adibidez. Eta, dauden ‘atari tematiko’ hauek egoteko eta ez daudenak ez egoteko arrazoia,

zein da? Pertsona batzuk. o Fijatu: komunikabide tematiko hauek denak talde txikiak dira. Ez da

infraetruktura haundirik behar. o Berriako portadan beti dago Formula1! Kazetari batek horretaz idazten

duelako! Hauek, noski, lotura izan behar dute sare-sozialekin. Beraz, zure eremua zeureganatu. Eta egin!

Page 14: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

OIHAN ODRIOZOLA

Informatika Ingeniaria, Ikastolen Elkartea

Ikasys sistemaren bidez, ikasle guztiei ordenagailu bana jarriko diete ikastolek BERRIA. XAN HARRIAGUE

«Irakaslearen ordezkatzeko tresna ez da, baizik eta laguntzailea»

Ikasys izena du, eta etorkizunean ikastolako ikasleen trebakuntza sistema hobetzea du helburu. Ikasle bakoitzaren esku ordenagailu bat jarriz, ariketak, haurraren mailara egokitzen ditu, zailtasunetan gehiago sakonduz. Bukatua ez bada ere, Ikastolen Elkarteak lehen proiektua aurkeztu du. Heldu diren hilabeteetan hainbat ikastolatan probatuko dute etorkizunean denetan eskaintzeko asmoz.

Ikastolen Elkartearen aurtengo eginkizun nagusietako bat da, eta horren plazaratzeko bost lagun bildu ziren atzo Iruñean. Ikastolen ordezkatzeko, Koldo Tellitu ikastolen konfederazioko lehendakaria eta Pello Irujo, Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakaria, eta Ikasys-en egileak ordezkatzeko berriz, Josune Gereka zuzendari teknikoa, Iñaki Lekuona zuzendari orokorra eta Oihan Odriozola proiektuaren arduraduna.

2000.urtean hasi ziren egitasmo hau lantzen. Lekuonak adierazi zuenez, ikastoletan beti izan dute teknologia berrien aurrera pausoak segitzeko erronka. Ikasys-ekin berrikuntzak eta pedagogia modu naturalean lotu nahi izan dituzte. «Momentuz ikerketa bat dela erran genezake, eta horren osatzen joanen gara». Horretarako sistema probatzeko emanen dute hainbat ikastolatan, Aste Santuko oporrak eta gero Gipuzkoako hiru ikastolatan probatuko dute, eta heldu den ikasturtetik aitzinera Euskal Herri osoko beste 16 zentrotan. Epe hori erabiliko dute kritiken jasotzeko, eta, beharrezkoa den neurrian, Ikasys-en bertsioa zertan hobe daitekeen aztertzen joateko.

Informatika izanen duenez oinarri, eta haurrek erabiliko dutela kontuan hartuz, ordenagailu berezia aukeratu dute, eramangarria, txikia eta sendoa. Teknologiaren aldetik egokia iruditu zaie ezinbestekoa den wifi sistema daukalako, eta prezioz apal xamar dagoelako.

Edukia osatzeko 40 bat irakaslerekin lan egin dute, eta momentuz Lehen Hezkuntzarako bertsioa besterik ez dute prestatu. Ariketak, izan trebatzekoak edo memorizatzekoak, bost sailetan banatu dituzte: euskara gaztelania, ingelesa, matematika eta ingurumena. Bakoitzean 45.000 ariketa daude, guztira 225.000. Ikasleak bere aldetik bakarrik lan eginen badu ere, irakasleak lanaren jarraipena egiten ahalko du bertze ordenagailu batetik, eta nahi izanez gero jarduerak sortu edo antolatu ere bai.

Page 15: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

OIHAN ODRIOZOLA - IKASYS PROIEKTUAREN ARDURADUNA«Irakaslearen ordezkatzeko tresna ez da, baizik eta laguntzailea»Ikasys sistema ederki ezagutzen du proiektuaren arduradun Oihan Odriozolak. Urteak daramatza talde baten laguntzarekin horren osatzen. Oraindik azken gauza batzuk bukatu gabeak baldin badaude ere, seguru dago eredu hori etorkizuna dela, eta pixkanaka-pixkanaka hezkuntzan orokortuko dela.

Nolakoa izan da irakasleengandik izan duzuen harrera?

Irakasleek eskatuta abiatu den proiektua da. Teknologia berriak aurrera zihoazela eta, aukera ikusten zuten, baita behar bat ere. Orain arte. teoria eman eta gero eskaintzen zituzten ariketetan gelako mailaren bataz bestekoaren arabera egin behar zuten, kontuan hartuz batzuk azkar ulertzen edo memorizatzen dutela, eta bertze batzuk berriz polikiago. Ikasys-i esker, hezkuntza zehatzagoa ematen ahalko dute, eta orain eskaintzen dugun sistemarekin oso harrera baikorra eman digute.

Baina Ikasys-ek ez al ditu irakasleak ordezkatuko neurri batean?

Ezta pentsatu ere. Irakaslearen ordezkatzeko tresna ez da, baizik eta laguntzailea. Trebakuntza sistema bat da, beraz ez du inondik ere teoria edo taldekako lana ordezkatuko. Ikasleek berdin segituko dute lanean, baina orain arte bezala ariketak egiterakoan koadernoa ateratzeko ordez ordenagailua aterako dute. Gelaren funtzionamendua ez du aldatuko.

Uste duzu ordenagailu batean aritzeak ikusmina piztuko duela ikasleen artean?

Ez. Ez aurreko belaunaldietan bezainbat. Gaur egun adin horretan kasik denek badakite zer den etxean bat edo kontsola bat daukatelako. Agian hasiera batean gelan erabiltzeak erakargarria izanen da, baina orokortzen denerako guztiz normala izanen da.

Ez zarete beldur horrelako sistema bultzatuz eskuz idazteko gaitasuna galdu ko dutela?Eskuz idazten berdin-berdin ikasiko dute batek bertzearen beharra ez duelako kentzen. Hala ere argi da eskuz gutxiago idatziko dutela, Baina alde batetik galduko dutena bestaldetik irabaziko dute. Pentsa daiteke urte batzuen buruan teklatua menperatuko dutela.

Horrelako sistemak zer-nolako kostua izanen du gurasoengan?

Oraingoz, deus ez, ordenagailuak ikastolak erosten dituelako. Baina ez pentsa, ordenagailu nahiko arruntak dira, eta hain garestiak ere ez.

Page 16: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!
Page 17: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!
Page 18: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

MAHAI-INGURUAK

2. SAIOA

Kazetaria, Berria

Page 19: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

ENEKOITZ ESNAOLAUztarria Kultur Elkartearen sortzaileetakoa

Uztarria Kultur Koordinakundea (1998-2008)

Uztarria Kultur Koordinakundea 1998ko martxoaren 3an sortu zuten herri taldeek, Euskaran, Kulturan eta Komunikazioan egoera txarra zela-eta. 2008ko martxoan bukaera eman zion Uztarriak koordinakunde egiturari, helburuak beteta.

Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinakundea 1998ko martxoan sortu zen; hain zuzen, herriko euskara eta kultur talde askok eta euskararekin, kulturarekin eta informazio-komunikazioarekin zerikusia duten azpeitiar ezagunek sortu zuten. Hiru ardatzak:

Informazioa-komunikazioa: herri aldizkaririk ez zegoen orduan, internet hutsik, herriko telebista bere kontura zebilen…

Euskara: udal euskara teknikaririk ez zegoen, Udal Euskara Patronatorik ere ez, euskara elkarterik ere ez, eta euskararen normalizazio plan estrategikorik ere ez.

Kultura: kultur etxerik ez, kultur dinamika eskasa, kultur taldeen artean koordinaziorik ez, kultur plangintza falta.

.2008ko martxoaren 8an, berriz, Uztarriak kultur koordinakunde izateari utzi zion, helburuak beteta. Herrian dagoeneko badira bilgune zabalak, proiektu estrategikoak eta baliabideak, eta herriko euskara eta kultur mahaien garaia da. Uztarriak Komunikazio Talde baino ez du segituko.

UZTARRIA KULTUR KOORDINAKUNDEAREN SORRERA. 1998.

Azpeitiko euskara eta kultur taldeek Uztarria Kultur Koordinakundea sortu zuten 1998ko martxoan. Euskara, Kultura eta Komunikazioa hartu zituen lan arlo elkarteak.

1998-KO EGOERA

Azpeitian egoera minimoaren azpikoa zen 1998an arlo horietan.

Euskara. Normalizazio planik ez zegoen, teknikaririk ere ez, Udal Euskara Patronatu edo Batzorderik ez, euskara elkarterik ez...Kultura. Kultur etxerik ere ez zegoen. Komunikazioa. Herri aldizkaririk ere ez.

 

Page 20: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

Bilguneak. Horretaz gain, taldeen bilgunerik eta hauen eta Udalaren arteko espaziorik ere ez zegoen.PROIEKTU ESTRATEGIKOAK

Uztarriak sorreratik aipatu zuen proiektu estrategikoen beharra.Euskara. Normalizaziorako plangintzak.Kultura. Kultur azpiegitura garrantzitsuak, balioanitzak.Komunikazioa. Euskarazko komunikabideak.Bilguneak. Horrekin batera, parte-hartze zabalaren aldeko aldarria ere egin genuen hasieratik: taldeen beharra eta protagonismoa parte-hartzean / erabakietan, Udalarekin elkarlana, gizarte eragileen beharra.

2008-KO EGOERA

Denon lanari esker, hamar urtean Euskara, Kultura eta Komunikazioa arloetan egoera asko aldatu da, hobera egin da, oinarrizko baliabideak badaude.Euskara. Bi normalizazio plan daude (Udalaren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta Kontseilua-Uztarriaren Bai Euskarari; 2004an bat eginda egon ziren plan horiek, eta martxoaren 7an berriro akordioa sinatu da), oinarrizko baliabideak daude (Udal Euskara Patronatua...), Kontseilua Uztarria-Euskararekin (lehen, Baite Euskara Elkartearekin) elkarlanean ari da, kontzientziazioan pausoak eman dira...Kultura. Soreasu kultur gunea egiten ari dira (ikusentzuneko ekitaldi handientzat izango da, batik bat), San Agustinpe kultur gunea bukatzen ari dira (formatu txikiko kultur espresioentzat izango da, batez ere; eta obretan egokitzapen garrantzitsuak egin berri dira)... Kultur Agenda ere hor dagoKomunikazioa. Herri aldizkaria dago (Uztarria), herri weba (www.uztarria.com), eskualdeko egunkaria (Urola Kostako Hitza)... Euskaraz. Liburuak ere dagoeneko euskaraz argitaratzen dira, batik bat.ilguneak. Horretaz aparte, bilguneak edo espazioak zabaldu egin dira: Euskararen Aholku Batzordea sortu da azkeneko urteetan (honen Talde Eragilea sortu da), eta Kultur Mahaia eta honen Talde Eragilea ere sortu dira. Udalak eta herriko talde-erakundeek hartzen dute parte, eta norbanakoek ere bai. Guztiak baitira ezinbesteko. Komunikazioan Uztarriak eta Udalak Jarraipen Batzordea daukate 2000tik.ONDORIOZDenon artean lortu da arlo estrategikoetan sartzea herritarrak, taldeak, enpresak, erakundeak, Udala... Gaur badaude oinarrizko plataformak, etorkizuna eraikitzeko zutabeak: proiektuak, baliabideak, bilguneak. Uztarria hori lortzeko sortu genuen. ORAIN, LEHENTASUNAHerri bilguneak zabaldu egin direnez, orain horietan jarri behar da indarra, hortik janzteko proiektuak. Bilgune horien aroa hasia da.BERAZ, ERABAKIAAurreko guztia azaldu ondoren, Uztarriak erabaki hau hartu du: Euskara, Kultura eta Komunikazioak beste antolaketa bat izatea herrian.- Arloak independenteak izatea.- Arlo bakoitzak bere egitura edukitzea.- Uztarria Kultur Koordinakundeak gaurko egiturari bukaera ematea.- Uztarriak komunikabideekin segitzea, eta elkartea hemendik aurrera Komunikazio Taldea izatea (herri aldizkaria, weba, Urola Kostako Hitza, produktuak; gaurko bazkideak horkoak izango dira). Beste arloetako egitasmoak (Bai Euskarari Ziurtagiria...), euren arloetako taldeen esku.

Page 21: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

AEK ALFABETATZE EUSKALDUNTZE KOORDINAKUNDEA

MERTXE MUGIKAAEK-ren Koordinatzaile Nagusia

AEK helduen euskara irakaskuntzan diharduen erakundea dugu. Euskaraz mintzatzen, irakurtzen eta idazten irakatsi eta euskal kulturan sakontzeko aukera eskaintzea da AEKren zeregina. Milaka ikasle izan ditu azken urteetan, ehunka euskaltegitan kokaturik, Euskal Herri osoan. Hori dela eta, AEK da, ezbairik gabe, helduen euskalduntze alfabetatze alorrean erakunderik hedatuena. Euskara eta euskal kulturaren alde lanean jardun duen urte hauetan guztietan, AEK-k metodologikoan pauso nabariak eman ditu, euskararen ikas-irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko, baita emaitzak eraginkortzeari begira ere. AEKren eskaintza ez da mugatzen dituen euskaltegietara; horiez gain, elkarte, talde, ikastetxe eta enpresentzat ere ateak zabalik ditu, norberari hoberen datorkion plangintza eskaintzeko.Aipaturiko helburuak lortzeko, ezinbestekoa da gizartean elkarlanaren bidea bultzatzea. Hori dela eta, AEK gertu azaldu da beti gizartearen esparru guztietan sortu diren euskararen aldeko ekimenetan esku hartzeko.Irakasleriaren prestakuntza arloa bereziki lantzen du, kalitateko handiko zerbitzua eskaintzea lehentasunezko gaia baita. Era berean, Helduen Euskalduntze Alfabetatze sailean dihardugun guztiontzat baliagarria den material didaktikoaren sortze lanetan arituak dira AEK-ko teknikariak, baita helduei zuzenduriko bigarren hizkuntzen ikas-irakaskuntzarako ikerketa zein hausnarketa lanetan ere.

Bestalde, hainbat azterketa soziologikoren arabera, AEK-ko euskaltegiek gizartearen oniritzia dute. Izan ere, inkestatuek euskaltegien inguruko hainbat alderdiri buruz galdetuta oso iritzi ona agertu dute. AEKren jarduera euskararen eta euskaldunen egungo beharrizanei erantzutera zuzendu dago. Euskara geografikoki eta demografikoki hedatzeaz gain, erabilera esparru modernoetara eta ospe handienekoetara iristea nahi du AEK-k.

Ildo horretatik, euskararen berreskurapena eta finkapena guneak euskalduntzetik datorren neurrian, ezinbestekoa da ikaslea euskal hiztun bezala txertatzea gizartean eta bere ingurune naturalean. AEKren xedea Euskal Herria euskalduntzea da.Euskararen normalizaziorako eremu guztietan aritzen da: ezagutza, erabilera eta sustapena.

Page 22: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

Lan esparru nagusiak: helduen euskalduntze-alfabetatzea eta erabilera sustatzeko egitasmoak.Jendartean txertatutako herri ekimena izanik, euskararen eragile aktiboa izateko konpromisoa du. Jendarteko beste eragileekin batera euskararen aldeko jarrerak sustatu eta bultzatzearekin batera, euskaraz bizitzeko aukerak sortu, zabaldu eta garatzen ditu.Kudeaketa demokratikoan oinarritutako erakundea: AEKideon integrazioa eta garapen profesionala lortzeari begirako bideak jartzen ditu

AEK (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundea da. Helburu hori lortzeko helduen euskalduntze alfabetatze alorra jorratzen du, hala nola, ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza, irakasleak prestatzeko ikastaroak, kultur ekitaldien antolakuntza eta euskararen aldeko kontzientzia kanpainak.Lehenengo alfabetatze-taldeak 1965 inguruan sortu ziren, eta urte hartan antolatu zen alfabetatzearen aldeko lehenengo kanpaina. Alfabetatze-talde haiek Euskal Herri osoan sortzen ziren neurrian, alfabetatze-arloa jorratzeaz gain —hau da, euskaldunak direnei beren hizkuntzan idazten eta irakurtzen irakasteaz gain—, euskararik ez zekiten euskal herritar multzo handiari euskara irakastearen beharra agerian geratu zen. Denbora igaro

ahala horixe bilakatuko zen AEKren zeregin funtsezkoena. Halaxe sortu ziren gau-eskola izenekoak. Mugimendu hau guztia Euskaltzaindiak babestua eta bultzatua izan zen.1974-75 ikasturtean, Gipuzkoako gau-eskolen elkartea sortu zen. Nafarroara eta Iparraldera ere hedatu zen mugimendua koordinatzeko beharra sumatuko zen poliki-poliki. Eta hala, 1976an, Bizkaiko ikasguek koordinatzea erabaki zuten. Koordinakunde horrek lehenbiziko aldiz AEK izena hartu zuen. Geroago, Hegoalde osoko ikasguak izan ziren koordinatzeko erabakia hartuko zutenak. AEK jaio da. 1979ko azaroan

lehen Mintegia egin zuen, eta 1980an ofizialki Iparraldeko AEK sortu zen.AEK-k bilakaera garrantzitsua izan du historian zehar. Euskaltzaindiaren ardurapetik atera eta ikasgu autonomoen koordinakundea izatetik Euskal Herriaren ikuspegi argia duen erakundea izatera igaro da. Gaur egun, AEK helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, administrazio-banaketak gaindituz, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu.

Helduak euskalduntzeaz eta alfabetatzeaz gain, euskararen aldeko hainbat kanpaina antolatzen du AEK-k. Urtero, irailean, matrikulazio kanpaina zabaltzen du herritarrei euskara ikasteko deia eginez. Bi urtean behin Korrika antolatzen da, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena eta urtero, egun batez, kontzertuak, erakusketak eta euskarazko beste hainbat ekintza biltzen dituen AEKeguna.

AEK-k euskararen esparruan lan egiten duten hainbat elkarte, instituzio, komunikabide eta abarrekin lankidetzan jarduten du eta egitasmo ugari jarri du abian aipatutako agenteekin elkarlanean.

Page 23: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)

KARMELE ARTETXEUdako Euskal Unibertsitateko Lehendakaria

1. ZER GARA?

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) irabazi-asmorik gabeko eta Onura Publikoko aitormena duen kultur elkartea da. 1973. urtean sortu zen Ipar Euskal Herrian eta orduz geroztik bere helburu nagusia Euskal Unibertsitatea sortzea da. Horrekin batera, honako lan-ildo nagusi hauek ditu:

Euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzea. Euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzea. Unibertsitate-gaiak ekoitzi eta gizartearen esku jartzea.

1.000 bazkide baino gehiagok osatzen dute UEUren oinarri soziala jakintza-alor desberdinetako sailetan antolatuta.

2. GURE HISTORIA

UEUren jatorria 1970-72an Baionako Euskal Erakustokian antolatu ziren Euskal Asteak ditugu. Horien arrakasta ikusirik, eta 1972ko ekitaldian Karlos Santamariak Euskal Unibertsitatea sortzeko premiaz emaniko hitzaldiaren bidetik, Euskaldunen Biltzarra, Ikas eta Fededunak elkarteek UEU antolatzea erabaki zuten 1973ko udan, abuztuaren 29tik irailaren 8ra bitartean, Euskaltzaindiaren babespean. Lehengo ekitaldi biak Donibane Lohizunen egin ziren eta ondorengo biak Uztaritzen. 1977ko ekitaldiak Hego Euskal Herrian burutzea erabaki zen, Iruñean. Udako ekitaldien eragina zabaldu nahian, 1985. urtetik abiatuta, urtean zehar ere Jardunaldiak antolatzea erabaki zen, publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio-mailako hitzaldi eta mahai -inguruz osatuak. Ordutik hona UEUren jarduera etengabe handitu da.

3. ZER EGITEN DUGU ?

Euskal Unibertsitatea sortzeko ildoa

UEUren helburu nagusia dugu hau. Izan ere, euskal gizartea bere osotasunean garatzeko ezinbesteko ikusten dugu maila goreneko hezkuntza-erakundea sortzea honako ezaugarri hauekin: euskal gizartearen beharretara egokitua, izaera soziala izango duena, Euskal Herria bere osotasunean hartuko duena eta euskara hizkuntza-ardatz nagusia izango duena.

Page 24: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

Helburu hau lortze bidean etengabe lanean ari gara. Jada hainbat saio burutu ditugu eta etorkizunean jarraitutasuna izango duen ildo bat izango da zalantza barik.

Jarduera akademikoa

Aurrekoa lortze bidean, goi-mailako formazioa eskaintzeko lan egiten dugu. Etengabe aldatzen den gizarte honetan beharrezkoa da ezagutza berriak barneratzea. Bide honi jarraituz, unibertsitate-mailako formazioa, ikastaro espezializatuak, mintegiak, jardunaldiak, irakasle zein profesionalei zuzendutako prestakuntza, udako ikastaroak eta hauekin lotutako ikerketa lantzen ditugu UEUn. Alor honetan dagoeneko erreferente bilakatu gara..

Argitalpengintza

Liburugintzaren alorrean UEUren helburua bikoitza da: azpiegitura bibliografikoa sortzea batetik, eta arlo teknikoetan euskarazko terminologia eta sintaxia finkatzea bestetik.

Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT)

Goi-mailako formazioaren beharrak asetzeko badira urteak teknologia berriak uztartzen ditugula. IKTak egungo baliabideak dira eta hezkuntza-munduan erabiltzea ezinbestekotzat jotzen dugu.

4. NOLAKOAK GARA?

Kalitatea-Gizartearekiko erantzukizuna-Euskararekiko konpromisoa-Punta-puntako gaiak. Izaera parte-hartzailea-Elkarlana-Hurbiltasuna-Dinamikotasuna-Konpromisoa

5. NOLA ANTOLATZEN GARA?

UEUren oinarria soziala da, hau da, UEU bazkidez osatzen da. Une honetan 1.100 bazkide baino gehiago ditu Euskal Herri osoan (eta kanpoan). UEUk bere historian zehar hamar zuzendari ezagutu ditu: Manex Goihenetxe (1973-1976), Martin Orbe (1976-1983), Baleren Bakaikoa (1983-1987), Inaki Irazabalbeitia (1987-1991), Kepa Altonaga (1992-1996), Mikel Aizpuru (1996-2000), Xabier Isasi (2000-2004), Aitzpea Leizaola (2004-2005), Lore Erriondo (2005-2010) eta Karmele Artetxe.

Bazkideak UEUk dituen 27 sailetan banatzen dira. Sail bakoitzak jakintza-alor batean lan egiten du eta autonomoa da:

Sailek, UEUren Idazkaritzarekin batera UEUren jarduerak antolatzen dituzte: ikastaroak, jardunaldiak, liburuak...

Batzar Nagusiak onartutako egitasmoa teknikoki aurrera ateratzeko ardura Idazkaritzarena da, Kudeatzaile Nagusia buru delarik. Une honetan 20 pertsonek osatzen dute UEUko Idazkaritza eta, Bilbo, Baiona, Eibar eta Iruñeko egoitzetan kokatzen da.

Page 25: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

SEASKASEASKA IPARRALDEKO IKASTOLEN FEDERAZIOA

HUR GOROSTIAGAIparraldeko Ikastolak-Seaskaren Zuzendaria

Seaska Iparraldeko ikastolen federazioa da. 2009-2010 ikasturtean 23 ama-ikastola eta lehen mailakoak zituen, 3 bigarren mailakoak eta lizeo bakarra. Herrialdeei dagokienez, 18 Lapurdin daude, 7 Nafarroa Beherean eta 2 Zuberoan. 2008ko urtarriletik elkarteko presidentea Paxkal Indo da (Ixabel Charritton ordezkatuz) eta zuzendaria Hur GorostiagaSEASKAKO HISTORIKOA

1969tik, Seaskak urtero frantsesdun zein euskaradun familiengandik datozen haurrek osatu klaseak idekitzen ditu.1964an guraso talde batek Seaska 1901 legepean den elkartearen babesean 5 ikasleekiko lehenbiziko ikastola ideki zuen Arrangoitzen, Iparraldean. Elkarte berriak elebitasun orekatua eskuratzea helburua duen hezkuntz eredua bultzatzea proposatzen du. Helburu honek pedagogia metodo bereziak eta aintzindariak behar ditu.

IKASTOLAK: Bilakaera baikorra

Hastapenean ideia harrigarria bada ere, iritziak aldatzen hasten dira pixkanaka pixkanaka. Sortu eta hamar urte berantago, ikastola gizarte eragile saihestezina bilakatzen da, guraso, irakasle eta laguntzaileen etengabeko lanari esker. Seaskak ikastola berriak idekitzen ditu urtero. Erdaldun zein euskaldun gurasoak dituzten haurrek metodo pedagogikoak berenganatzen eta emaitza onak lortzen dituzte.

Lehen urratsak Ikastolen ezagupenerantz.

Ikastolen garapena emeki eta nekez egin da. Izan ere, dudak zituzten gurasoei erakaskuntza eredu berri horren sinesgarritasuna erakutsi behar izan zitzaien, irakasleen formakuntza segurtatu behar izan zen eta eredu honen garapenaren kontrako politika bati aurre egin. Hastapeneko urteetan diru mailan Seaskak ikastolak bere gain hartzen lortu bazuen ere, denbora joan ahala gero eta zailago izan

Page 26: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

da haur kopuruak etengabe emendatzen baitziren eta beraz aurrekontua ere bai. Egoera berri horrek behartzen zuen Seaska Hezkunde Ministeritzarengana eta tokiko erakundeengana jotzera, zilegitasun osoz, ikastolak beren gain har zitzaten.

1981n : Sozialistak boterera heltzearekin batera, negoziaketak hasten dira goi mailan. Hitzarmen bat izenpetzen da 1982ko uztailaren 1ean eta Seaskak 152 449 euroko (hots milioi bat libera) diru laguntza eskuratzen du Kultura Ministeritzarengandik.

1982an :  Lehen hitzarmena: Kultura Ministeritzak diru laguntza luzatzen du.

1983an :  Hiru urteko konbenioa izenpetzen da Hezkunde Ministeritzarekin eta Bi Aldeko Pegagogi Batzordea sortzen da.Negoziaketak segitzen dira eta 1983ko urriaren 14an hiru urteko konbenioa izenpetzen da. Horri esker, Seaskak urtero 381 123 euroko (2,5 milioi libera) diru laguntza eskuratzen du eta Seaska eta Hezkunde Ministeritzaren arteko Pedagogi Batzordea martxan jartzen da eskola segipena segurtatzeko.

Irakasleen integrazioa ezeztatzen da.

1985ean : Negoziaketak berriz hasten dira eta hitzarmen bat izenpetzen da Seaskako irakasleak Hezkunde Ministeritzan integratuak izan daitezen. Erabaki garrantzitsua da bainan ez zaio segipenik ematen: Kontseilu Konstituzionalak erabakia ezeztatzen du 1986ko urtarrilaren hastapenean.Eskuindarrak boterera itzultzen direlarik, Seaskak kontratu pribatuak izenpetu behar ditu (hamar bat orotara): ez dira sekulan errespetatuko izanen.

1988an :Sozialistak boterera itzultzen dira, Seaskak segitzen du bere bidea egiten nahiz eta diru mailan ezegonkortasuna izan. Seaska berregituratzen da eta negoziaketak berriz hasten dira.

1989an: Hitzarmen berri batOndorioak 1990eko urtarrilean ikusten dira: data honetatik goiti Hezkunde Ministeritzak ama ikastolako eta Lehen Mailako 61 irakasle bere gain hartzen ditu. Momentuz, Seaskako kolegioa eta lizeoa kontratutik kanpo gelditzen dira.

1993an : Hitzarmena berregiten da eta kolegioari hedatzen. Estatuak Lehen Mailako eta kolegioko erakasleak bere gain hartzen ditu.

1994an : Ikastolak, elkarte kontratupeko eskola pribatuak.

1994ko uztailean

Seaskak eta Hezkunde Ministeritzak izenpetzen duten hitzarmenak elkarte kontratupeko eskola pribatuko estatua segurtatzen die ikastolei. Ikastola, bere erakaskuntza euskarazko murgiltze ereduan oinarritzen duen eskola elebiduna da.

1996an : Bernat Etxepare lizeoa tokiz aldatzen da, Kanbotik Baionara pasatzen da

1998an : Ziburuko Piarres Larzabal kolegioa idekitzen da

Page 27: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

1999an : Donaixtiko Manex Erdozaintzi kolegioa idekitzen da

ElkarlanaSeaska Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren barruan dago.Ipar Euskal Herrian euskarazko irakaskuntzak ikasturte hasiera orotan frantses administrazioaren aldetik pairatzen dituen arazoei aurre egiteko, arlo horretan lan egiten duten beste bi elkarterekin (Biga Bai Ikas-Bi hezkuntza publikoko adar elebidunetako gurasoen elkartea eta Euskal Haziak eskola giristinoetakoa) Hiru Sareta deritzon bilgunea sortu du.

Frantses estatuko beste herri batzuetan dauden antzeko elkarteekin ere (Alsaziako ABCM Zweisprachigkeit, Ipar Kataluniako Bressola, Okzitaniako Calandreta eta Bretainiako Diwanekin) sarritan elkarlana burutzen du eta Eskolim federazioa sortu du.

Page 28: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!
Page 29: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

MAHAI-INGURUAK

3. SAIOA

Amaia Mendizabal (Elhuyar Aholkularitza).

Page 30: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

AZPEITIARRAK, AZPEITIKO EUSKARAZ,NONDIK GATOZ NORA GOAZ

IMANOL LAZKANO

ESTITXU ELDUAIEN

JOKIN URANGA PAKO ARISTI

Page 31: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

EZTABAIDARAKO

AZPEITIARREZ ALA BATUAN? ESTITXU ELDUAIEN UZTARRIA 2011/01/25

Elkarrizketa bereziye ein dibe gaur. Euskara batua eta euskalkien artean nolako uztarketie daon aztertzeko lan bat eiten ai da Alberto Barandiaran kazetaye Garabideantzat, eta azpeitiarra eta batua nola ezkondu dien jakin nahiyen, nereana jo debe. Idatzi, hemengo blogean, azpeitiarrez egiten detela. Egiye... tartien behin batuaz e ertetze bazate. Azpeitin azpeitiarra eta batua ondo uztartuta al dauden. Baietz esan diyobet nik. Registro bakoitze esparru ezberdiñetan ibiltzeala, ahozkuen ite deula azpeitiarrez, baño idatziyen, normalien, batuan, eta hori onartuta daola. Ta batuarekiko mespretxuik eo nabari al dan galdeu dibe gero. Eta ezetz esan diyobet. Ez dao, ez? Hitz eiñ hitzeiñ, azpeitiarrez eite deula argi dago, eta batuan elkarrekin haste geanien parreuri emateigula re bai, baño mespretxuik ez, ez? Ala bai? Nere inguruen eztet nik halakoik somau behintzet...

“EUSKARAREN ETORKIZUNA GAZTEENGAN DAGO.POTENTZIALIDADE ALDETIK, PLANGINTZA EGITEN BADA, ETORKIZUN ONA DU. BESTELA, KASKARRA”. PAKO ARISTI DV 32.03.11

-Nola ikusten duzu euskararen egoera Azpeitian? -Azpeitiak ez du eduki kontzien-tzia handiegirik euskararekiko. Potentzial handia bai, hiztun pila bat duelako baina kontzientzi pixkat eduki balu, euskaraz egindako kulturaren hiriburua behar luke hizkuntzaren aldetik. Baina, euskararen aldetik, indiferentziaz betetako basamortu bat izan da.

-Eta... ba al dago modurik kon-tzientzia hori pizteko? -Bi modutara pizten da kontzien-tzia: Zerbait galtzera doala sortzen denean, hau da, galera baten aurrean. Etsipenetik, osasuna galtzerakoan sortzen dena. Kontzientzia depresiboa deitzen diot honi. Eta, estrategikoa da bestea. Inteligen-tziatik sortua. Herri baten aberastasuna erabakitzen denean, eta aberastasun horrekin, plangintza bat egin ohi denean. Azpeitian ez da ez bat eta ez bestea egon: Lehena, arriskurik ez delako egon eta plangintza egiteko, aldiz, euskara ez da ikusi aberastasun bezala. Estrategia bat ere ez da egon. -Arrazoirik topatzen al diozu kontzientzia falta horri?

-Jendeak erdaraz egiteko ohitura handia du. Erabat euskaldunak direnak ere, gaztelerara pasatzeko ohitura dute. Zatarkeria da niretzat. Hala ere, ez dago zatarkeria kon-tzientziarik, konturatu gabe egiten da. Konplexu pittin bat ikusten dut nik, gutxiespen konplexua. Dotoreagoa iruditzen zaie erdaraz egitea. Bestalde, jaso ohi den informazioa, komunikabideetatik..., erdaraz da eta errepikapen hutsa da. Albisteak gazteleraz jasoz gero, hala konta-tzen dira. Euskarazko potentzialidadea alferrik galdu du urte askoan Azpeitiak, baita ekonomikoki ere.

Page 32: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

-Euskarak dirua sortzeko izan dezakeen ahalmena alferrik galdu da orduan Azpeitian. -Ez da ikusi euskara aberastasun iturri bezalala. Barnetegirik, baserrietan egonaldirik edota ikasleen-tzak hotelik ez da sortu. Horrek dirua ere ekar zezakeen herrira.

-Etorkizunean nola ikusten duzu euskararen egoera herrian? -Gazteen esku. Potentzialidade aldetik begiratuta, oso ona, baldin eta plangintza bat egiten bada. Bestela, etorkizun kaskarra ikusten dut. Uztarria Kultur Koordinakundea eta barnean euskarazko herri aldizkaria sortu zirenean, aldaketa garrantzitsua eman zen hor. Jendea euskaraz irakurtzen edo euskarazko liburuei heltzeko joera piztu zelako. Aurrera begira, etorkinek garrantzia handia dute. Bi etorkin mota nabarmendu nahi nituzke. Alde batetik, Espainiatik etorriak, ez dute izan beharrik hizkuntza aldatzeko, beren kontzientzian Espainian zeudelako. Baina Hego ameriketatik edo Asiatik etorritakoen jarrera desberdina da. Lehenak, gazteleraz jakin arren, beste berezitasun bat ikusten dute hemen eta integratzeko komenigarria ikusten dute euskara. Bigarrenen kasuan, bi hizkuntzak dira berriak eta modu natural batean, kutsamen ideologikorik gabe, euskara hartzen dute askok eta askok.

Gure jator usteko euskaraeuskara jatorra? |Garbiñe Bereziartua | 2008/03/25  11:48

Bai, bai, guk dana euskeraz ite deu…Ezta erreza Azpeiti baño herri euskaldunoik topatzie…! Euskaraz bai, baina zer euskara? Hori beste kontu bat da… Eske, ze inber deu ba? Euskara batuan hitzein, ala? … Aber zeinek iteun guk baño hobeto! … Gañea, segun non inber deun badakiu ondo iten … Porke tarteka erderazko hitz xar batzuk ibiltzeatik ezin da esan euskeraz ondo ite ezteunik! … Entreke euskerie gero ta jende gutxiyok iteula ta Euskaltzindiak gero ta arau xelebrio jartzeitula, nahikue ite deu senak esateigun bezela hitzeinda! … Oseake, kontuek hartzea beste toki batea!

Kontuak hartzera joateko tokiak nahikoa eta gehiegi daude bai, baina guk bitartean eske, segun, porke, entreke, oseake  eta beste hainbat eta hainbat erdarakada hitzetik hortzera. Baina gero si joan nintzen baino ez zeunden moduko zerbait norbaiti entzuten badiogu, hori bai erdarakada! Nola leike?

Eta hor daude zeharo jatortzat jotzen ditugun zenbait esamolde ere: apartatu (aukeratu), apropos (nahita), auskalo (a buscarlo), ditxosozko (zorioneko), enbarazu egin (oztopo egin), errezeloa izan (susmoa izan), majo jan (ondo jan), portzierto (bide batez), pulamentu (ganora), segitun eta derrepente (berehala), sikiera (behinik behin)…

Gure eguneroko jardunean erabat integratuta dauzkagun hitzak dira, eta nik ez dut esan nahi erabili behar ez ditugunik, edo garbizalekerian erori behar dugunik, baizik eta jakinaren gainean egon gaitezela gure ahoan darabilgun hizkuntza ez dela askotan pentsatu izan dugun bezain purua eta jatorra. Geu jatorrak izatea ez da gutxi…! Proposatu nahi dudan bakarra hau da: erdarakadaren bat egiten dugunean horretaz jabetzea eta ahal dugun neurrian eta nahi dugun neurrian saihestea. Eske, euriye ai zun esan beharrean Euriye ai zun da esatea; edo Segun nun gauden esan beharrean Nun gaudenaren arabera esatea. Noski, bakoitza libre da nahi duen bezala hitz egiteko, baina gero ez dezagula Azpeitiko euskara zeruan jarri. Guk inork baino erraztasun gehiago dauzkagu ahalik eta euskararik jatorrena egiteko. Zergatik ez horretan saiatu?

Page 33: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

Mahai-inguru- Elkarrizketaren planteamendua

I. sarrera

“Mahai-inguru honi nondik gatoz, nora goaz izenburua eman diogu, eta hurrenkera horretantxe aterako ditugu gaiak mahai gainera. Baina, hasteko, egin dezagun gaiaren argazki orokor bat.

Azpeitia eta, oro har, gure bailara eremu euskaldunenetariko bat dela esaten digute datuek. Lehen errondatxo batean zuek hala bizi al duzuen erantzuteko eskatu nahi dizuet: benetan euskaraz bizi al gara bailaran? Zein bilakaera izan du zuen haurtzarotik hona? Osasuntsu ikusten al duzue hurrengo belaunaldietan ere?”.

II. Faktoreak

“Euskara eta, hizkuntza bera ez ezik, horrek berarekin dakarren kultura oso erroturik daude gurean. Soziolinguistika Klusterraren neurketan arabera, biztanleen %80 baino gehiago elebiduna da Azpeitian, eta egoera antzekoa da bailarako gainontzeko herrietan. Ezaugarri horretako herrien artean populazioz handiena da Azpeitia, Lekeitiorekin batera. Hiztun pila ederra ematen dizkiola bailarak euskarari, alegia. Txanponaren beste aldeari begiratzen badiogu, ordea, erdarazko hedabideak dira kontsumituenak, zer esanik ez literaturaz eta oro har kultur gaiez.

Zerk lagundu du Azpeitia euskararen arnasgune bihurtzen? Orografiak eragindako isolamendua aipatzen dute batzuk, Loiolaren eragina besteek, herri mugimenduaren indarra ia guztiek. Baina datuek erakutsi nahi duten bezaien eredugarri al gara benetan?”

III. Udal politikak eta herri mugimendua.

“Kontseiluaren azken neurketek 8,9 nota eman diote Azpeitiko Udalaren hizkuntza politikari. Zein izan da udal politikaren ekarpen nagusia? Bestetik, atzo plaza honetan bertan herri-mugimenduen indarraz hitz egiten zuten (Uztarria, EHE, Ikastola, Erniarraitz...) Ikastolatik ere, besteak beste, euskararen trasnmisioan eta gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko egiten duten lan. Zein izan da, berriz, herri mugimenduaren ekarpen nagusia?”.

III. Azpeitiko hizkeraren berezitasunak

“Zenbat hitz egiten den, zergatik hitz egiten den... Baina oraindik ez dugu argitu zer hitz egiten den. Ondo irabazita du herriak adar-jotzaile fama; askotan herriko bertsolarien jardunari esker. Gure herriaren argi-ilunak tarteko, euskal kulturari ahozko espresioak eman dio hauspoa eta Azpeitian hizkuntzarekin, hitzekin, elkarrizketaren jolastea herriko izaeraren parte izan da. Hortxe dugu hitanoa ere, azpeitiarron altxorrik aberatsenetakoa. Ditxosozko globalizazioaren garaiotan, gero eta antzekoagoak eta berdinagoak garen denboretan, bizirik al daude berezitasun horiek?”

Page 34: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!

IV. Aniztasuna

“Herrigune industriala eta auzo askotako baserri giroa, bi errealitateetatik edan du Azpeitiko hizkerak. Kalekumeak eta baserritarrak. Azpeitiarrak denak, denek hitz egiten dute azpeitiarrez, baina berdin mintzatzen al dira? Auzo eta herriguneetako hizkerek azpeitiarra ere ez dela bat eta bakarra erakusten digute. Nola bizi izan duzue zuek aniztasun hori? Eusten al diote auzoek eta herriguneek ñabardura horiei?”

VI. Puntu ilunak eta etorkizuneko erronkak

“Azpeitia euskararen arnagusne dugu, baina Azpeitian ere badaude euskararen puntu beltzak: askotan kexatu izan dira herriko eragileak Azpeitiko osasun-etxearen egoeraz, zer esanik ez lan-munduan bizi dugun egoeraz. Langile gehienak euskaldunak diren lantegietan ere, agiriak erdaraz idazten dira, bilera asko erdara hutsean egiten dira, zer esanik ez errotulazioetako edo karteletako hizkuntzaz. Euskararen egoera eta erabilera normalizatzeko badaukagu oraindik zereginik. Zein izango dira etorkizuneko erronkak?”

VII. 20 urte barru zer?

Bailarako egoeraz, hizkuntza eta kontsumo ohiturez eta gazteen joerez hitz egin dugu, besteak beste. Hortik abiatuta, euskarari nolako etorkizuna ikusten diozue gurean pare bat belaunaldi barru? Saioa borobiltzeko, bizpahiru minutu izango ditu bakoitzak.

Galdera-erantzunen tartea

Page 35: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!
Page 36: HERRIAK EUSKARAZ: KLIK!