HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - elgoibarikastola.eus · HH 0-1 urte bitarte, 5 ordu artekoa 183,17 €...

9

Transcript of HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - elgoibarikastola.eus · HH 0-1 urte bitarte, 5 ordu artekoa 183,17 €...

Page 1: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - elgoibarikastola.eus · HH 0-1 urte bitarte, 5 ordu artekoa 183,17 € 12 hilabete HH 1-2 urte bitarte, 8 ordu artekoa 258,36 € (irailetik-abuztura)
Page 2: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - elgoibarikastola.eus · HH 0-1 urte bitarte, 5 ordu artekoa 183,17 € 12 hilabete HH 1-2 urte bitarte, 8 ordu artekoa 258,36 € (irailetik-abuztura)
Page 3: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - elgoibarikastola.eus · HH 0-1 urte bitarte, 5 ordu artekoa 183,17 € 12 hilabete HH 1-2 urte bitarte, 8 ordu artekoa 258,36 € (irailetik-abuztura)

HERRI ONURAKO KOOPERATIBA:

Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba herri onurako izendatu zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte

Sailburuak 2002ko abenduaren 2an, 2003ko urtarrilaren 20an argitaratu zen aginduan, Euskadiko interes

orokorraren alde egiten duelako:

● Ekonomia ekitaldi batean emaitza positiboa sortzen bada, onurak ez dira bazkideen artean banatuko.

● Sozietatearen kapitalen bazkideek egiten dituzten ekarpenek, derrigorrezkoek nahiz borondatezkoek ez

dute diruaren legezko korritutik gorako interesik izango, horiek eguneratu ahal izango den arren.

● Kontseilu Errektoreko karguak dohainik betetzen dira. Halere, diru konpentsazioak eman dakizkieke

Kontseiluko kideek dagozkien egitekoak burutzerakoan izaten dituzten gastuetarako.

● Lan bazkideen edo, kasua bada, lan bazkideen eta inoren konturako langileen ordainketek ez dute

gainditzerik izango sektoreko soldatadun langileei aplikatzen zaien hitzarmen kolektiboak lanbideko

kategoria eta jardunaren arabera ezartzen dituen ordainketen ehuneko berrogeita hamarra.

KOOPERATIBA:

Ikastolaren titularra Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba da (hala deitzen da herriko idazlearen omenez).

Beren seme-alaben hezkuntzarako Ikastola aukeratzen duten guraso guztiak dira kooperatiba-kide bertan

lanean ari diren langileekin batera.

Elgoibar Ikastola (ERKIDE) Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioko

partaidea da, EAE-ko irakaskuntza gehienak biltzen dituena.

Kooperatibaren kudeaketa (4/1993) Euskadiko Kooperatiben Legearen arabera egiten da.

Page 4: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - elgoibarikastola.eus · HH 0-1 urte bitarte, 5 ordu artekoa 183,17 € 12 hilabete HH 1-2 urte bitarte, 8 ordu artekoa 258,36 € (irailetik-abuztura)

NOLA KUDEATZEN DA ELGOIBAR IKASTOLA? Elgoibar ikastolak, 1995. urtean bikaintasunaren bidean hasi zenetik, etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan

du helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu zuen eta 2010eko abenduaren 16an

Eusko Jaurlaritzaren zilarrezko Q saria eskuratu zuen.

Ikastolak urteak daramatza egun oinarritzat duen egituraketa eta antolaketa finkatzen, helburuak, nahiak, beharrak

adosten eta partekatzen bere hezkuntza komunitate osoarekin eta aliatuekin.

P.M. Urruzuno Koop. Elkartea osatzen duten gurasoena eta langileena da Ikastola, hau da, beren seme-alabak

Ikastolan dauzkaten gurasoena eta bertan lanean ari diren langileena, aurreko gurasoen eta irakasleen herentzia.

Bazkidea izateko 60€ jarri behar dira (behin bakarrik).

Ikastola edozein herri edo kultura elkarte bezala gobernatzen da: Urtero biltzen den bazkideen Batzar Nagusi bat

dauka eta beronek izendatzen duen Batzorde bat, Kontseilu Errektorea.

Kontseilu Errektorea gurasoek eta lan bazkideek osatzen dute, eta Ikastolako Zuzendaritzak berauen gain-

begiradapean lan egiten du.

Badago kontsultarako eta informaziorako beste organo bat, Gurasoen Kontseilua, gela bakoitzeko gurasoen

ordezkariek osatzen dutena. Talde honek, etapa eta zikloka antolatuta, zenbait kirol jardunen eta Ikastolaren

laguntzarako hainbat ekintzen antolaketaren ardura hartzen du: Pilota eguna, J.Gurrutxaga Krosa, mendi irteerak,

loteriaren salmenta, kirol jantzien salmenta, Gabon Zahar txosna, Oin Alai eta Ikastolaren eguna, besteak beste.

Lan bazkideekiko informazio eta kontsulta harremanetarako, berriz, Gizarte Kontseilua izeneko organoa dago.

Eta, amaitzeko, gurasoen eta lan bazkideen ordezkaritzapean, bi talde kontrol lanetan: Zaintza Kontseilua eta

Errekurtso Batzordea.

Page 5: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - elgoibarikastola.eus · HH 0-1 urte bitarte, 5 ordu artekoa 183,17 € 12 hilabete HH 1-2 urte bitarte, 8 ordu artekoa 258,36 € (irailetik-abuztura)
Page 6: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - elgoibarikastola.eus · HH 0-1 urte bitarte, 5 ordu artekoa 183,17 € 12 hilabete HH 1-2 urte bitarte, 8 ordu artekoa 258,36 € (irailetik-abuztura)

HAUR HEZKUNTZAKO ETAPAREN EZAUGARRIAK:

Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia

dutelarik.

Haur Hezkuntzan bi eremu lantzen ditugu:

1.- Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezaguera.

2.- Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren ezaguera.

Etapa honek, haurrak bere buruarekiko irudi positiboa garatu eta dituen ahalbideetan

konfiantza izanez bere gorputza eta ingurua ezagutzen joatea du helburu.

Era globalizatzaile batean egiten dugu lan eta haurrek dakartzaten aurre-ezagutzetatik

abiatzen gara. Manipulazioaren, jolasaren eta esperimentazioaren bitartez, haurren

ezagupena eraikitzen joaten gara gure heziketan ekintzei lehentasuna emanez.

Euskara, heziketa prozesuan transmisio hizkuntza izanik, gure ikasleak, 4 urterekin,

ingelesaren lanketan ere hasten dira.

Baditugu, bestalde, esku-hartze neurriak ere hobetu beharrak azaltzen dituzten

ikasleentzat.

2014-15 ikasturtetik aurrera ondoren azaltzen den Pausoz Pauso egitasmoa abian dugu,

orain arteko hezkuntza eredua eraldatuz, egungo erronkei era aproposean erantzun ahal

izateko.

Page 7: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - elgoibarikastola.eus · HH 0-1 urte bitarte, 5 ordu artekoa 183,17 € 12 hilabete HH 1-2 urte bitarte, 8 ordu artekoa 258,36 € (irailetik-abuztura)

PAUSOZ PAUSO (HH 0-6)

Egitasmoaren helburua haurren garapena aberastea da, sormena eta bere beharren eta interesen arabera aukeratzeko

askatasuna bultzatuz. Horretarako, espazioen aprobetxamendua hobetu da eta gelek tailer integralen izaera hartu dute,

beren baitan eremu desberdinak garatu ahal izateko:

- Tailer sinbolikoa: imitazioa nagusi den tailer honetan haurrek beraien emozio eta desioak adierazteko aukera dute,

antzerki, musika, etxe, txoko eta abarren bitartez.

- Matematika, Logika eta Eraiketa-Tailerra: Haurrek material ugari dute eskura galderak sorrarazteko, egiturak

identifikatzeko edo eta harremanak sortzeko.

- Plastika eta Esperimentazio-Tailerra: Haurrek beraien ideiak eta emozioak beste modu batean adierazteko aukera

izango dute. Teknika desberdinak bereganatzeko hastapenetatik abiatuta, esperimentazio egonkorrari sarbidea ematen

zaio.

- Ipuin eta Ikus-entzunezko-Tailerra: Haurren sentimendu eta nahietatik baino hurbilago dagoela fantasia kontuan

hartuta, ipuinak eta irudiak bitarteko, fikzioari leku egiten diogu.

Page 8: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - elgoibarikastola.eus · HH 0-1 urte bitarte, 5 ordu artekoa 183,17 € 12 hilabete HH 1-2 urte bitarte, 8 ordu artekoa 258,36 € (irailetik-abuztura)

2.- Haurra ez da eraman behar…

• Zentzuak hala esaten duenean

• Ikastolan eman ezin zaion zaintza behar duenean edo

ikastolako ekintzetan egoki parte hartzeko moduan

ez dagoenean.

Besteak beste, honako sintoma hauek dituenean:

• Sukarra edo febrikula.

• Arnas zailtasuna eta/edo eztul iraunkorra (ez bada

katarro arrunta).

• Suminkortasuna (negar kontsolaezina).

• Gorakoa, ageriko arrazorik gabe.

3.- Haurra egoera hauetan ez da ikastolara eraman

behar

Hauetako gaixotasunen bat duenean:

• Beherakoa, odolaz edo mukiaz.

• Konjuntibitis zornetsua (begiak gorri eta jarioa).

• Infekzioa azalean (inpetigoa).

• Exantemak (mantxak azalean), aftak eta eskarlatina.

• Zorriak (tratamendu gabe).

• Hazteria, astanafarreria, kukurruku-eztula, elgorria,

hazizuriak, tuberkulosia, A hepatitisa.

Pediatrak edo zentzuak gomendatzen duen beste

edozein egoeratan.

4.- eta haurra noiz itzuli daiteke berriz ikastolara?

Prozesu infekzioso bakoitzak bere bilakaera dauka, baina arau

orokor gisa honako hauek har daitezke:

• Haurrak 24 ordu baino gehiago daramatzanean sintoma gabe

edo gutxieneko sintomekin.

• Pediatrarengana jo badugu, hark hartuko du erabakia.

• Haurra ondo sentitu behar da. Guztiz sendatu gabe joaten bada

eskolara, berriz gaixotzeko arrisku aukera handitu egiten da.

•Dena dela, etxean egoteko epea gaixotasunak berak zehaztuko

du edo, hala behar izanez gero, tratamenduak.

GAIXOTASUNEN AURREAN NOLA JOKATU

ORIENTATZEKO

1.- Zergatik geratu behar du etxean haurrak?

• Gaixorik dagoen umearen defentsak lanpetuta daude haren

infekzioari aurre egiten; beraz, hura izango da lehena beste

prozesu infekzioso bat hartzen. Beste haurrak kutsatu ditzake.

• Haurra hobeto dago etxean: nahi duenean deskantsatu dezake

eta ez dauka zertan beste haurren erritmorik jarraitu.

• Haurra gaixorik dagoenean eraman behar al dut ikastolara?

Galdera egin ordez, ondorengoa egingo balitz: gaixorik

dagoen haurra etxean ala ikastolan zaindu behar da?

Erantzunean ez genuke zalantzarik izango.

Page 9: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - elgoibarikastola.eus · HH 0-1 urte bitarte, 5 ordu artekoa 183,17 € 12 hilabete HH 1-2 urte bitarte, 8 ordu artekoa 258,36 € (irailetik-abuztura)

Pedro Miguel Urruzuno Kooperatiba

BAZKIDEEN EKARPENAK

Elgoibar Ikastola 2019 (HH 0 - 1 urte)

MAILA ZENBATEKOA ORDAINKETA KOPURUA

HH 0-1 urte bitarte, 8 ordu artekoa 276,61 €

HH 0-1 urte bitarte, 5 ordu artekoa 183,17 € 12 hilabete

HH 1-2 urte bitarte, 8 ordu artekoa 258,36 € (irailetik-abuztura)

HH 1-2 urte bitarte, 5 ordu artekoa 179,95 €

BAZKIDETZA HITZARMENA 60,00 € Familiako behin

JANGELA (HH 0- 1 ) 12 hilabete bitartekoentzat purea

3,75 eguneko Erabiltzen den eguneko 12-24 hilabete bitartekoentzat menua

OHARRAK

Zenbatekoak urtarrilean KPI-aren arabera eguneratzen dira. 2002-03-20ko Batzar Nagusiak gehiengo zabal batez, Ikastola berriztatu ahal izateko, ikasleko 9€ hilero jartzea erabaki zuen. 2017-06-22ko Batzar Nagusiak aho batez erabaki zuen 9€tako obra kuotarekin jarraitzea kuota arruntean erantsita.

Familia unitateak ordaintzen duen ikasleko ekarpen orokorra, gehiengoz 2koa izango da, familia unitate bat osatzen dutela adierazten duen zinpeko aitorpena eta udalak igorritako familia unitatea helbide errolda eskatuko dira.

Ekarpenak, emandako kontutik, hileko lehen lan egunean egingo dira.

Cheque Gourmet eta Ticket Guarderia ordainketa sistemekin hitzarmenak.

Zerbitzu osagarrien 2 hilabeteetako kuotak (jangela, zaintza, haurtzaindegia..) ez ordaintzeak, zerbitzua erabiltzeko eskubidea galtzea suposatzen du.

IDAZKARITZA Astelehena-Asteazkena-Ostirala 08:00-17:00

Astearte-Osteguna 08:00-18:00

TEL. 943 74 44 41 – [email protected]