Herri kirolak

14

Transcript of Herri kirolak

Page 1: Herri kirolak
Page 2: Herri kirolak

Jatorria eta eboluzioa• Herri Kirolak baserriko lanari lotutako

kirolak dira. Baserriaren bizimodua eta lana dira herri kirolaren oinarriak.

• Gure arbasoek mota ezberdinetako lanak burutu behar izan zituzten beraien familiak aurrera ateratzeko, inguru zail batean. Hala nola, baserriak berak eraiki, egurra egin, ikatza sortu, lurra landu, belarra moztu, uztak garraiatu...

Page 3: Herri kirolak

• Gaur egun Herri Kirol Federakundeak arautzen ditu kirol guzti hauek. Guztira 14 bat modalitate dira eta horietako batzuk Power Point honetan ezagutuko dituzue.

• Herri Kirol Federakundeak sortu bitartean, apustua izan da herri kirolaren dinamizatzaile nagusia. Dena den, kirola egituratzen hasi den neurrian gutxitu egin da apustuaren garrantzia, nahiz eta mantentzen den gaur egun ere.

• Herri kirolaren barruan kokatzen diren joko ia guztiek izugarrizko esfortzu fisikoa eskatzen dute.

• Kirol hauek Euskal Herrian sortu dira eta bertako bizimoduari atxikita daude.

Page 4: Herri kirolak

AIZKORA• Etzanda (arruntena) edo zutik

jarritako enborrak erdibitzean datza aizkorak. Horretarako, ahalik eta tinkoen josita egon beharko du aldez aurretik finkaturiko neurria duen enborrak.

• Proba gehienetan enborrak ebakitzeko denbora izan ohi da neurgarri; hau da, enborrak ahalik eta azkarren ebaki behar dira.

• Hala ere, kolpeka (aizkorarkada gutxienean enborra ebakitzea) ere jokatzen da probaren bat edo beste.

http://youtu.be/KRSjDYwRIMU

Page 5: Herri kirolak

• Kirol honetan, neurri zehatzeko enborrak ahalik eta lasterren ebaki behar dira, trontza erabiliz noski.

• Proba hauek binaka egiten dira.

• Egin beharreko lana aurrez zehazten da bi aldeen artean (Federazioak egiten du txapelketa ofizialetan).

TRONTZA

http://youtu.be/Dbd0LuDd4L8

Page 6: Herri kirolak

HARRIJASOTZEA• Lagun batek, bere indarrez

baliatuz, eta inolako mekanismorik erabili gabe, harri bat jasoko du, lurretik sorbaldaraino, lurretiko horizontaltasuna lortu arte.

• Jasoaldia kirolariaren aurreko aldetik egin behar da. Harria kirolariaren sorbalda aurretik atera behar da jasoaldia balizkoa izan dadin.

http://youtu.be/DT6jOByqyF8

Page 7: Herri kirolak

LASTO ALTXATZEA• Joku honetan lasto fardo bat

altuera jakin batera ahalik eta gehienetan altxatu behar da bi minutuko denbora tarte batean.

• Trebezia eta ausardi handia behar dira, izan ere kirolariak lau metroko altueran igotzen baitira sokarekin batera eta eskuetan min hartzeko arriskua ere badago.http://youtu.be/A5QXPjo3DlE

Page 8: Herri kirolak

INGUDE ALTXATZEA• Burdinazko ingudea

altuera jakin batera, ahalik eta aldi gehienetan altxatzean datza.

• Kirol azkarra eta explosiboa da, ia segunduro jasoaldi bat egiten baita.

http://youtu.be/BEqbzyDU2-Y

Page 9: Herri kirolak

ORGA JOKOA• Kirol honetan orga edo

gurdi bat erabiltzen da, bere punta leku finko batean kokatzen delarik.

• Gurdia atzeko partetik altxatu behar da, eta mugarik gabeko denboran, gurpilek lurra jo gabe, ahalik eta bira gehien ematea da helburua.

http://youtu.be/Jl5FFOpGyqY

Page 10: Herri kirolak

ZAKU LASTERKETA• Kirol honetan zaku bat

bizkarrean hartu eta distantzia jakin bat ahalik eta lasterren burutu behar da.

• Gehienetan lan hau taldeka egiten da.

• Oso kirol azkarra da, potentziaren garapen handia eskatzen duena denbora tarte laburrean

Page 11: Herri kirolak

TXINGA-ERUTE• Joko honetan esku

bakoitzean txinga bat hartu eta ahalik eta distantzia luzeenean eraman behar dira, mugarik gabeko denboran.

• Kirol hau benetan gogorra eta sufritua da.

• Proba kirolariak gehiago ezin duenean amaitzen da. http://youtu.be/ZbtBR5AaiQM

Page 12: Herri kirolak

LOKOTX BILTZEA

• Ilaran eta batetik bestera 1,25 metroko tartea duten lokotxak, saski batean ahalik eta lasterren sartu behar dira joko honetan.

http://youtu.be/thjlUheJmms

Page 13: Herri kirolak

SEGA

• Aurrez jarritako denbora tarte batean, eta sega erabiliz, ahalik eta belar kilo gehien moztu behar dira joko honetan.

http://youtu.be/W46cBaRm9sw

Page 14: Herri kirolak

SOKATIRA• Lau edo zortzi

pertsonez osatutako talde batek (gehinezko pisu orokor jakina duelarik), gomazko azalera baten gainean, beste antzeko talde bat ekarri behar du, biek soka baten mutur banari heltzen diotelarik.

• Gizonezko eta emakumezkoen txapelketez gain, mistoak ere antolatzen dira.http://youtu.be/9ckm4swIOfQ