Hazien Katalogoa · 2009-03-12 · Landareak sustrai asko eta erro-lurrekin birlandatu eta,...

12
Hazien Katalogoa Kalabaza: Giza kontsumorako Kalabaza Animalien kontsumorako Kalabaza Zerba Ilarrak Artoa Piperra: Gernikako Piperra Piper handia edo morrona Tomatea: Entsalada tomatea Eskegiteko tomatea Lila tomatea Limonero tomatea Peradun tomatea Pikoluze tomatea Rizado tomatea

Transcript of Hazien Katalogoa · 2009-03-12 · Landareak sustrai asko eta erro-lurrekin birlandatu eta,...

Page 1: Hazien Katalogoa · 2009-03-12 · Landareak sustrai asko eta erro-lurrekin birlandatu eta, aurrekoa egin ostean ureztatu. Landare autopolinizatzaileak izanik oso arraroa da beste

Hazien Katalogoa

Kalabaza:

Giza kontsumorako Kalabaza

Animalien kontsumorako Kalabaza

Zerba

Ilarrak

Artoa

Piperra:

Gernikako Piperra

Piper handia edo morrona

Tomatea:

Entsalada tomatea

Eskegiteko tomatea

Lila tomatea

Limonero tomatea

Peradun tomatea

Pikoluze tomatea

Rizado tomatea

Page 2: Hazien Katalogoa · 2009-03-12 · Landareak sustrai asko eta erro-lurrekin birlandatu eta, aurrekoa egin ostean ureztatu. Landare autopolinizatzaileak izanik oso arraroa da beste

ARTOA: Ezaugarriak: 70-100 cm inguruko luzera duen lasto lodi eta sendoko landarea, hosto zabal eta luzexkaduna. Bere fruitua (artabaurua) zilindro formakoa da eta aleak gorrixka- horixkak direnak hosto zabalez estalita daude. Berau lantzeko gomendioak: ereiketa aldia apirila eta maiatza bitartean da. Soroan zehar lerro zuzenak egiten dira eta lerroan zehar gune batzuetan, haziak botatzen dira, hazi batetik bestera 1 m-ko luzera utziz; gune batean 2-3 hazi inguru bota. Ondoren, ernetzen hasten dienean, bakandu, hau da, komeni ez direnak aitzurrarekin kentzen dira. Abuztu-iraila ingururako helduta daude jada eta orduan artaburuak kendu eta etxeko teilatupean jarri zintzilikatuta lehor dadin. Artaburua garanduta gorde nahi bada, martxoko hilberan garandu, horrela tximeletarik eta sitsik ez ateratzea lortuko baita. Erabilera: erabilpen desberdinak ditu: animalien (oiloen, behien…) kontsumorako, indaba landareak eusteko eta laban lehortutakoan irina egiteko.

Page 3: Hazien Katalogoa · 2009-03-12 · Landareak sustrai asko eta erro-lurrekin birlandatu eta, aurrekoa egin ostean ureztatu. Landare autopolinizatzaileak izanik oso arraroa da beste

GIZA KONTSUMORAKO KALABAZA Ezaugarriak: arrastaka hasten den urteroko landare honen enborrak 5 m-ko luzera izan dezake, eta hostoak, bihotz formakoak, zabalak eta handiak dira. Fruitua berde horixka kolorekoa eta zilindro formakoa da, puntetan erdian baino zabalagoa izanik. Fruituaren tamaina 50-75 cm-koa izan daiteke. Berau lantzeko gomendioak: ereiteko sasoia maiatzean da ( San Isidro jaiegunaren inguruan) eta normalean soroaren ertzetan ereiten da soro guztian zehar zabaltzen utziz; bere ereinketa markoa 1x1.25 m-koa izatea komeni da. Kalabazak 50 cm inguru dutenean sorotik kendu eta beste leku lehorragoan gordetzen bada 2 hilabeteraino kontserbatu ahal izango dira. Behin ebakiz gero hozkailuan gordetzea komeni da. Animalien kontsumorako kalabazekin ereinez zapore gozoagoa hartzen omen dute. Erabilpena sukaldaritzan: indaba, dilista, garbantzu etabarrekin jartzen da eta zapore gozoa ematen dio. Gainera, B bitaminan ugaria da.

Page 4: Hazien Katalogoa · 2009-03-12 · Landareak sustrai asko eta erro-lurrekin birlandatu eta, aurrekoa egin ostean ureztatu. Landare autopolinizatzaileak izanik oso arraroa da beste

ANIMALIEN KONTSUMORAKO KALABAZA Ezaugarriak: arrastaka hasten den urteroko landare honen enborrak 5 m-ko luzera izan dezake, eta hostoak, bihotz formakoak, zabalak eta handiak dira. Fruitua borobil-obalatua da eta 30-50 kg inguru izan ditzake. Hainbat koloretako kalabazak daude: laranjak, horixkak marradunak, berde ilunak, berde argiak… Berau lantzeko gomendioak: ereiteko sasoia maiatzean da ( San Isidro jaiegunaren inguruan) eta normalean soroaren ertzetan ereiten da soro guztian zehar zabaltzen utziz; bere ereinketa markoa 1x1.25 m-koa izatea komeni da. Kalabazak 30-50 kg inguru dutenean sorotik kendu eta beste leku lehorragoan gordetzen bada 2 hilabeteraino kontserbatu ahal izango dira. Kalabaza mota desberdinak soro berdinean ereinez gero, zapore gozoagoa hartzen omen dute. Erabilpena: animaliei emateko neguan belarrik ez dagoenen batez ere.

Page 5: Hazien Katalogoa · 2009-03-12 · Landareak sustrai asko eta erro-lurrekin birlandatu eta, aurrekoa egin ostean ureztatu. Landare autopolinizatzaileak izanik oso arraroa da beste

PIPER HANDIA EDO MORRONA Ezaugarriak: tamaina eta altura handiko landarea. Hostoak ere handiak dira.Fruitu zabalak, puztuak, haragitsuak, berdeak eta geroago, eguzkiaren eraginez gorritzen direnak ematen dituzte. Fruituak punta batekoak, hirukoak zein laukoak izan daitezke. Berau lantzeko gomendioak: azaletik aitzurtu eta landarearen inguruan lurra pilatu behar da. Beheko zurtoinean zehar hostoen axialetik irteten diren kimuak kendu behar dira. Abuztua eta irailera bitartean gorritzen dira fruituak. Orduan atera daitezke haziak. Horretarako fruitua ireki, haziak urratu eta paper gainean lehortzen dira egun batuz. Barietate desberdin artean gurutzaketak saihesteko beharrezko distantzi minimoa 50 cm-koa. Hala ere, ortua txikia bada, nahikoa izaten da tartea beste labore bat landatzea. Haziak baldintza aproposetan gordetzen direnean ( hotza, iluntasuna eta lehorra) 5 urtez mantenduko dute beren bideragarritasuna. Erabilpena sukaldaritzan: piperra C bitamina gehien duen barazkia, baina balio kaloriko oso gutxi du, 100 gramoko 14 kaloria hain zuzen. Barietate honetako piperrak oso aproposak dira erreta jateko.

Page 6: Hazien Katalogoa · 2009-03-12 · Landareak sustrai asko eta erro-lurrekin birlandatu eta, aurrekoa egin ostean ureztatu. Landare autopolinizatzaileak izanik oso arraroa da beste

GERNIKAKO PIPERRA Ezaugarriak: tamaina eta altuera ertaineko landarea. Fruituaren ezaugarriak honakoak dira: luzera txikikoa, pedunkulu estu eta luzexka, kolore berdexka samurrak direnean eta gorriak heldutasunean. Berau lantzeko gomendioak: otsailetik aurrera erein, hazitegi edo ohe beroan. Ondoren, behin hazia erneta dagoela eta landareak tamaina egokia hartzen doazela lurra gehitzen joan landareak kanpoan birlandatu arte. Erein ilargi betean. Landareak sustrai asko eta erro-lurrekin birlandatu eta, aurrekoa egin ostean ureztatu. Landare autopolinizatzaileak izanik oso arraroa da beste barietateko landareekin gurutzatzea. Mamia gutxiko fruituak direnez oso ondo lehortzen dira eguzkitan, eta orduan haziak erraz lor daitezke. Horretako, fruitua ireki, haziak karraskatu eta paper gainean utzi lehortzen egun batzuez. Haziak baldintza egokietan ( hotza, iluntasuna, eta lehortea ) kontserbatuz emangarritasuna 5 urtez manten dezakete. Erabilpena sukaldaritzan: oso gozoak frijituta jateko samurrak direnean , eta saltsak edo hesbesteak egiteko helduta daudenean.

Page 7: Hazien Katalogoa · 2009-03-12 · Landareak sustrai asko eta erro-lurrekin birlandatu eta, aurrekoa egin ostean ureztatu. Landare autopolinizatzaileak izanik oso arraroa da beste

ENTSALADA TOMATEA: Barietateak : gorria eta morea Ezaugarriak: tamaina handiko eta enbor lodiko landare indartsua. Txapela itxurako tomate leunak edo ia leunak, mamitsuak eta zabalak ematen ditu. Oso fruitu urtsuak e, arrosa ukitukoak, heldukeran gorri- gorri jartzen direnak. Berau lantzeko gomendioak: Ongarria satsa izatea komeni da. Asunez egindako minda eta bigungarria jartzea ere komeni da. . Gorrinari aurre hartzeko 15ero azeri buztanez egindako mindaz lainoztatu. Fruitu osasuntsu eta ederrak hartzeko enbor bakarra utzi. Erabilpena sukaldaritzan: batez ere entsaladak egiteko eta poteetan sartzeko. ESKEGITEKO TOMATEA: Ezaugarriak: oso enbor lodiko landarea. Hosto handiak, baina lobulu gutxikoak. Tomate txikiagoak ematen ditu 5-7 fruituko txortekin. Fruituak azal lodiagoa dute, eta hotzetan denbora luzeagoan kontserba daitezke. Betez ere beranduko tomate moduan gomendatua. Berau lantzeko gomendioak: satsez ongarritutako lurrak dira egokienak honentzat. Asunez egindako minda eta bigungarria jartzea ere komeni da. Gorrinari aurre hartzeko 15ero azeri buztanez egindako mindaz lainoztatu. Fruitu osasuntsu eta ederrak hartzeko enbor bakarra utzi. Erabilpena sukaldaritzan: erabilpen desberdinetarko: poteetan sartzeko, entsaladak egiteko eta abar…

Page 8: Hazien Katalogoa · 2009-03-12 · Landareak sustrai asko eta erro-lurrekin birlandatu eta, aurrekoa egin ostean ureztatu. Landare autopolinizatzaileak izanik oso arraroa da beste

LILA TOMATEA Ezaugarriak: landare apurkorra, enbor finekoa eta oso hosto lobulatuduna. Granate eta more ukituko fruituak ematen ditu. Fruitua buruz behera jarritako madariren formakoa da, oinarrian punta-luze eta goialde horixkak. 4-5 fruituko txortenak osatzen ditu, oso mamitsuak eta zapore indartsukoak. Berau lantzeko gomendioak: hego maldatan lantzea komeni da, iparretik babestua eta eguzki beroa ahal den gehien aprobetxatuz. Ongarria satsa izatea komeni da. Asunez egindako minda eta bigungarria jartzea ere komeni da. . Gorrinari aurre hartzeko 15ero azeri buztanez egindako mindaz lainoztatu. Fruitu osasuntsu eta ederrak hartzeko enbor bakarra utzi.

LIMONERO TOMATEA Ezaugarriak: Zurtoin gogor eta hosto handiko landare indartsua. Tamaina handiko fruituak ematen ditu. Tomate goiztiarra, besteak baino aurrerago hasten dena. Buruz behera jarritako madari itxurakoa, pedunkuluaren inguruan nerbadura duena. Oso fruitu mamitsua. Laranja kolorekoa, adaburuan tonu horixkekin. Oso landare emankorra, ia ez du hazirik. Berau lantzeko gomendioak: Satsez ongarritutako lurrak dira egokienak honentzat. Asunez egindako minda eta bigungarria jartzea ere komeni da. Gorrinari aurre hartzeko 15ero azeri-buztanez egindako mindaz lainoztatu. Fruitu osasuntsu eta ederrak hartzeko enbor bakarra utzi. Erabilpena sukaldaritzan: Batez ere potetan sartzeko eta saltsak egiteko.

Page 9: Hazien Katalogoa · 2009-03-12 · Landareak sustrai asko eta erro-lurrekin birlandatu eta, aurrekoa egin ostean ureztatu. Landare autopolinizatzaileak izanik oso arraroa da beste

PERADUN TOMATEA Morea barietaea Ezaugarriak: Landare apurkorra, enbor finekoa eta oso hosto lobulatuduna. Tonu moreko fruituak eta forma aldetik buruz behera jarritako madari itxurakoa. Oso landare-emale ona, 5-7 fruitudun txortak eratzen dituena, oso mamitsuak eta gustu handi eta gozokoak. Berau lantzeko gomendioak: Hego maldan lantzea komeni da, iparretik babestuta eta eguzki beroa ahal den gehien aprobetxatuz. Ongarria satsa izatea komeni da. Asunez egindako minda eta bigungarria jartzea ere komeni da. Gorrinari aurre hartzeko 15ero azeri-buztanez egindako mindaz lainoztatu. Fruitu osasuntsu eta ederrak hartzeko enbor bakarra utzi. Erabilpena sukaldaritzan: Erabilpen desberdinetarako: Potetan sartzeko, entsaladak, saltsak, eta abar... PIKOLUZE TOMATEA: Ezaugarriak: landare apurkorra, enbor finekoa eta oso hosto lobulatuduna. Tonu gorriko fruituak, adaburua berde horixka ukituarekin, eta forma aldetik buruz behera jarritako madari itxurakoa. Oso landare-emaile ona. 5-7 fruitudun txortak eratzen dituena, oso mamitsuak eta gustu handikoak. Berau lantzeko gomendioak: hego maldatan lantzea komeni da, iparretik babestua eta eguzki beroa ahal den gehien aprobetxatuz. Ongarria satsa izatea komeni da. Asunez egindako minda eta bigungarria jartzea ere komeni da. . Gorrinari aurre hartzeko 15ero azeri buztanez egindako mindaz lainoztatu. Fruitu osasuntsu eta ederrak hartzeko enbor bakarra utzi. Erabilpena sukaldaritzan: erabilpen desberdinetarko: poteetan sartzeko, entsaladak egiteko eta abar…

Page 10: Hazien Katalogoa · 2009-03-12 · Landareak sustrai asko eta erro-lurrekin birlandatu eta, aurrekoa egin ostean ureztatu. Landare autopolinizatzaileak izanik oso arraroa da beste

RIZADO TOMATEA Ezaugarriak: enbor sendo eta hosto handiko landarea. Tomate kizkurdunak, mamitsuak, kolore gorri- gorridunak, urtsuak eta zapore handikoak ematen ditu. Berau lantzeko gomendioak: satsez ongarritutako lurrak dira egokienak honentzat. Asunez egindako minda eta bigungarria jartzea ere komeni da. Gorrinari aurre hartzeko 15ero azeri buztanez egindako mindaz lainoztatu. Fruitu osasuntsu eta ederrak hartzeko enbor bakarra utzi. Erabilpena sukaldaritzan: batez ere entsaladak egiteko eta poteetan sartzeko

Page 11: Hazien Katalogoa · 2009-03-12 · Landareak sustrai asko eta erro-lurrekin birlandatu eta, aurrekoa egin ostean ureztatu. Landare autopolinizatzaileak izanik oso arraroa da beste
Page 12: Hazien Katalogoa · 2009-03-12 · Landareak sustrai asko eta erro-lurrekin birlandatu eta, aurrekoa egin ostean ureztatu. Landare autopolinizatzaileak izanik oso arraroa da beste

ZERBA: Ezaugarriak: hosto handi eta zapore biziko orri-mami handiko landarea. Berau lantzeko gomendioak: haziak erein ordurako lurra prestatu materia organikoz. Lurzoru sakonak, freskoak eta solteak behar ditu. Landaketa-markoa: landare bat 50 cm-ko. Ereiteko sasoia martxotik irailera arte. Hazkuntza indartzeko asunez egindako minda erabili, baita ongarritzeko ILARRAK Ezaugarriak.Altuera ertaineko (50-80 cm) landarea. Landaketa-ziklo berantiarra du, martxoan erein eta maiatzean lor baitaitezke haziak. Hauek, tamaina arrunta dute, eta borobilak eta zimurtsuak dira. Berau lantzeko gomendioak:Haziak zuzenean erein lurrean egindako zuloetan, zuloko 4 edo 5 hazi botaz eta 3 edo 4 cm-ko lur-geruzaz estaliz. Zuloak 30-50 cm-ko tartearekin jarri. Ilargi betean erein. Landareak loratan daudenean ez astindu lurra, sustraiak kaltetu egiten baitira eta aurrekoarekin loratzea kaltetzen da. Arbak jartzea beharrezkoa da, balorerik gabeko bigarren mailako kimuak eta lorak ager ez daitezen. Bakarrik ureztatu landareak oso eguraldi lehorra badago edota drenai handia badu lurrak. Landare autopolinizatzaileak direnez eta lora perfektua dutenez oso gutxitan gurutzatzen dira beste barietateetako landareekin. Haziek leken barnean soinua ateratzen dutenean bildu eta hazia atera daiteke. Hazia baldintza egokietan (hotza, iluntasuna eta lehorra) kontserbatuta 3 urtez izan daiteke emankorra. Erabilpena sukaldaritzan:Oso aberatsa azukretan samurra denean. Lehortuta, oso nutritiboa da, zeren eta karbohidrato eta proteina proportzio handia baitu.