Haizearen gaineko ipuinak

download Haizearen gaineko ipuinak

of 11

Transcript of Haizearen gaineko ipuinak

  • 8/16/2019 Haizearen gaineko ipuinak

    1/11

     

    irin

    f r n h ize d ntz n” 

    gaiari buruzko ipuinak

    LARDIZABAL ESKOLA 3. maila-AIA-

  • 8/16/2019 Haizearen gaineko ipuinak

    2/11

     

    rain dela bi aste globoen karrera bat egin zuten Alemaniako hiri batean,

    eta Felipe Masa izeneko gizon bat joan zen hiri hartara karreran

    parte hartzera.

    Felipe Masak hogeita hamabi urte dituen gizona da. Begi gorriak ditu eta bela-

    rriak inurriak bezain txikiak ditu. Besoak oso indartsuak dauzka. Gorputzez makila

    bezain fina da eta altueraz bi metro neurtzen ditu. Jertsea eramaten du eta

    bakeroak eramaten ditu. Zintzoa eta alaia den arren, haserretzen denean osoaurpegi itsusia jartzen du.

    Parte hartu zuten 6 pertsonak Felipe Masa noski, Patata Tita, Iñigo Arruti, Jon

    Futitu, Inar Lopez eta Jon Sahara izan ziren. Globo bakoitzak 200 litro petroleo

    gastatzen zituen. Karrera hasteko garaia iritsi zenean, epaileak esan zuen:

    3, 2 eta 1, hasi!- Eta karrera hasi zen. Munduari buelta eman behar zioten.

    O

  • 8/16/2019 Haizearen gaineko ipuinak

    3/11

    Lehen orduetan parte-hartzaile guztiak ondo joan ziren bidea egiten baina, halako

    batean, Patata Tita etxe baten gainera erori zen berogailua itzali egin zitzaiolako.

    Istripu honen ondorioz, bost pertsona geratzen ziren. Iñigo Arruti lehenengo zihoan,

    baina handik denbora gutxira Felipe Masak Iñigo Arruti aurreratu zuen. Bazi-

    hoazen denak aurrera, baina oso denbora gutxian eguraldia asko aldatu zen.Konturatzerako ekaitza handi bat hasi zuen, eta epaileek erabaki zuten globo

    guztiak barku batera jaitsi behar zutela. Orduan, oso olatu handiak hasi zirenez,

    barkua hondoratu zen, baina Iñigo Arruti eta Felipe Masa salbatu egin ziren.

     Beste guztiak ito egin ziren. Horrek esan nahi zuen finala bien artean jokatuko

    zela.

    Helmugatik hamahiru metrotara haize bolada bortitz batek Iñigo Arruti etxe ba-ten kontra bota zuen eta horrek esan nahi zuen Felipe Masak irabazi zuela.

    Eta eguna bukatzeko Felipe Masak bere familiarekin afaldu zuen karrera ira-

    bazi zuela ospatzeko.

    Hala bazan edo ez bazan atera dadila Alemaniako plazan.

    EGILEAK: 3. mailako Maialen eta Ugaitz  

  • 8/16/2019 Haizearen gaineko ipuinak

    4/11

     

    azen behin Australiako herrixka batean Pedro izeneko mutil bat, 8 urtezituena. Pedrok ez zeukan familiarik eta bera bakarrik bizi zen. Pedro

    mutil altua eta argala zen; ile beltza zuen eta azala beltzarana. Pedro

    oso erraz haserretzen zen, eta horrelakoetan odola bezain gorria eta zezena be-

    zain indartsua jartzen zen.

    Egun batean urakan handi batek herrixka suntsitu egin zuen baina, zorionez jen-

    derik ez zen hil denbora izan zuelako toki seguru batera joateko. Jendeak lan

    asko eginez herrixka berri bat egin zuen.

    Hurrengo hilabetean zikloia berriro etorri zen, juxtu Pedro herritik ateratzen ari

    zenean. Haize-bolada herrixkara azkar-azkar hurbiltzen ari zen baina Pedrok, be-

    rehala haserretu, eta bere indar guztiekin gelditu egin zuen. Mutilak zikloia gelditu

  • 8/16/2019 Haizearen gaineko ipuinak

    5/11

    zuenean ezin zuen sinetsi eta herrixkako jendea poz-pozik jarri zen. Pedrok esaten

    zuen haize-bolada bera bakarrik gelditu zela baina ez zen horrela.

    Aste bat geroago tifoia berriro itzuli zen. Pedro oraingoan herrixkan zegoen baina

    ez zuen lortu gelditzerik, gosaldu gabe zegoenez, indar nahikorik ez zuelako eta

    orduan urakanak berriro suntsitu egin zuen herrixka.

    Jendea asko haserretu zen Pedrorekin. Hau ere haserretuta zegoen eta haize-

    bolada bilatzera joan zen. Urakana hurbiltzen ari zen Pedro bere aurrean zegoen

    eta bultzada erraldoi batez haize-bolada betirako uxatu zuen.

    Hala bazan edo ez bazan atera dadila Australiako plazan!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    EGILEAK: 3. mailako Dona eta Xabier  

  • 8/16/2019 Haizearen gaineko ipuinak

    6/11

     

    azen behin Amerikako Estatu Batuetan laino txiki txuri bat, auto bat

    bezala umeak garraiatu egiten zituena. Laino magiko horrek Kandi zuen

    izena eta oso alaia zen, baina haserretzen zenean, ordea, ikatza baino beltzago

     jartzen zen.

    Egun batean, Kandi lainoa handitzen joan zen itsasotik ateratzen zen lurrinahartzen joan zelako. Horren handia egin zen azkenerako lehertu egin zela.

    Leherketaren ondorioz, hauts magiko batzuk agertu ziren, eta hauts horietatik

    berehala milaka laino sortu ziren, baina honekin batera Kandi desagertu egin zen

    inork jakin gabe nora joan zen.

     Bertako umeak ez zeuden batere pozik laino berriak oso baldarrak zirelako, eta

    triste ere bazeuden beren laino maitea faltan botatzen zutelako.

    Halako batean azti gaizto bat agertu zen eta erakutsi zien bere bola magikoan

    Kandi atxilotuta zegoela.

  • 8/16/2019 Haizearen gaineko ipuinak

    7/11

    Kandik esan zuen:

    —Lagundu, lagundu, Everest puntan nago!!! Lagundu, umeak!!!

    Eta ume horiek hegazkinez Everest puntara joan ziren Kandiren bila. Iritsi etaberehala Kandi aurkitu egin zuten. Baina azti gaiztoak ez zien utzi. Kandi

    askatzen. Orduan ume batek aztiari bultza eta Everestetik behera erori zen.

     Baina eskerrak giltzak Everest puntan geratu ziren. Kandi askatu eta beraren

    gainean AEB-ra joan ziren. Iritsitakoan ohartu ziren laino berriak ez zeudela,

    orduan umeak oso pozik jarri ziren, eta Kandirekin oso pozik bizi izan ziren.

    Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Estatu

     Batuetan!

    EGILEAK: 3. mailako Naiara eta Jokin  

  • 8/16/2019 Haizearen gaineko ipuinak

    8/11

     

    azen behin emakume bat laino batean bizi zena, eta Maria

    izena zuena. Mariak ikatza bezalako ile beltza zuen eta luze-

    luzea. Beti soineko zuri-zuri bat janzten zuen eta oinutsik ibil-

    tzen zen denbora guztian. Oso pertsona zintzoa zen eta bere

    lana atmosfera garbitu eta lainoetako umeak zaintzea zen.

    Egun batean ekaitza handia etorri zen eta honek ekarritako laino beltz

    bat jarri zitzaion ondoan. Laino gaiztoa zen eta bere indar guztia erabi-

    liz, Lurreko atmosfera kendu zuen. Segidan, laino maltzurrak zurrunbilo

    bat sortu zuen Maria eta umeak tragatu egin zituena. Emakumeak

  • 8/16/2019 Haizearen gaineko ipuinak

    9/11

    eta haurrek ordu asko pasa zituzten zurrunbiloaren barruan eta oso

    urrutira joan ziren airean hegan lurra ukitu gabe.

     Bitartean laguntza eskatzen zuten esanez:–Lagundu, mesedez, lagundu, zurrunbiloaren barruan gaude preso!

     Baina inork ez zion kasurik egiten, beldurraren beldurrez, herritar guz-

    tiak babeslekuetan gordeta zeudelako.

    Zurrunbiloa mendi altu baten

    puntara iritsi zenean, han inguruanbizi zen azti batek Mariaren oihuak

    entzun zituen. Berehala aztiak salto

    handi bat egin, lainora igo eta haize

    indartsu bat sortu zen zurrunbiloa

    desegin zuena. Maria eta haurrak

    lurrera erori ziren zorabiatuta.Aztiak berak prestatutako edari

    bat eman zien eta berehala sen-

    datu ziren denak.

    Eta Maria azkenean aztiaren

    etxean bizi zen handik aurrera.

    EGILEAK: 3. mailako Laura e ta Alex  

  • 8/16/2019 Haizearen gaineko ipuinak

    10/11

     

    azen behin Haize izeneko bost urteko mutiko bat. Haize oso ume kaska-

    gorra zen, astoa baino kaska-gorragoa esan genezake. Mutikoari zerbait

    buruan sartzen zitzaionean ez zuen etsitzen lortu arte. Haizek begi urdi-

     nak zeuzkan, eta, hegazkinean ibiltzea gustatzen zitzaion. Ez zen isiltzen hegazki-

     nean ibili arte, baina gurasoek ez zien uzten bost urte zeuzkalako.

     Bere urteak ziren egun batean, bere aitak hegazkin txiki bat oparitu zion, baina

    berak egiazko hegazkina nahi zuen. Kexatzen ari zen bitartean, haizea hasi zuen,

    eta botere batzuk etorri zitzaizkion haizearen bitartez. Botere berriak erabiliz, he-

    gazkin txikia egiazko hegazkin bihurtu zuen.

    UMEA ETA HAIZEA

  • 8/16/2019 Haizearen gaineko ipuinak

    11/11

    Ikusi zuenean, ezin zuen sinetsi eta hegazkinean ibili zen pozaren pozez. Bere egu-

     nik onena izan zen.

    Handik denbora gutxira hegazkina berriro txikitu egin zen, eta lurrera erortzeko

    zorian zegoen Haize. Berriro botereak etorri ziren eta Haize hegan hasi zen.

     Bere gurasoak etorri zirenean aho zabalik geratu ziren, eta haserretu ere egin

    ziren esana zeukatelako debekatuta zeukala ibiltzea. Jaisteko esan zioten aho za-

    balik. Eta jaitsi egin zen triste–triste.

     Baina hegazkinean ibili zen eta orduan pozik jarraitu zuen.

    Hala bazen edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Aiako plazan.

    EGILEAK: 3. mailako Bruna, Udane eta Mikel