Gurutze bidea

15

Transcript of Gurutze bidea

Page 1: Gurutze bidea
Page 2: Gurutze bidea

1.- Jesus hiltzera epaitua.

Gurtzen zaitut Kristo eta goresten:-Zure gurutze santuaz salbatu baituzumundua.Erruki zaitez nitaz, Jauna.

“Orduan, Pilatok, jendeari pozemateagatik, Barrabas askatuzien eta Jesus, zigorkaraziondoren, haien eskuetara emanzuen, gurutziltza zezaten” (Mk15, 15).

Page 3: Gurutze bidea

2.- Jesusek gurutzea hartu.

Gurtzen zaitut Kristo eta goresten:-Zure gurutze santuaz salbatu baituzumundua.Erruki zaitez nitaz, Jauna.

“Hartu zuten, beraz, Jesus, eta hau, gurutzea lepoan zuela, hiritik “Burezur” -hebreerazGolgota- zeritzan tokirantz irtenzen” (Jn 19, 17).

Page 4: Gurutze bidea

3.- Jesus lehenengo aldiz eroria.

Gurtzen zaitut Kristo eta goresten:-Zure gurutze santuaz salbatu baituzumundua.Erruki zaitez nitaz, Jauna.

“Baina gure errebeldiengatikzulatu zuten, gureerruengatik birrindu; berakjasan zuen guretzatsalbagarri izango zen zigorra: haren zauriek sendatugintuzten” (Is 53, 5).

Page 5: Gurutze bidea

4.- Jesusek topo egitendu bere Ama.

Gurtzen zaitut Kristo eta goresten:-Zure gurutze santuaz salbatu baituzumundua.Erruki zaitez nitaz, Jauna.

“Jesusen gurutzearen ondoan zeudenharen Ama, amaren ahizpa, MariaKleofaren emaztea, eta MagdalakoMaria. Jesusek, bere Ama eta honenondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esanzion Amari: «Emakume, horra hor zureSemea». Gero ikasleari esan zion: «Horrahor zure Ama» Eta ordudanik ikasleakbere etxean hartu zuen” (Jn 19, 25-27).

Page 6: Gurutze bidea

5.- Jesusi ZirenekoSimonek laguntzen dio

gurutzea eramaten.

Gurtzen zaitut Kristo eta goresten:-Zure gurutze santuaz salbatu baituzumundua.Erruki zaitez nitaz, Jauna.

“Jesus gurutziltzatzerazeramatela, sorotik etxerazihoan bat, Simon Zirenekoa, hartu zuten eta gurutzealeporatu zioten, Jesusenondotik eraman zezan” (Lk23, 26).

Page 7: Gurutze bidea

6.- Beronikak Jesusiaurpegia xukatzen dio.

Gurtzen zaitut Kristo eta goresten:-Zure gurutze santuaz salbatu baituzumundua.Erruki zaitez nitaz, Jauna.

“Zatozte nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazuen munduaren sortzetikzuentzat prestatua dagoen erreinua. Gose bainintzen eta jaten emanzenidaten; egarri eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen eta jantzi eginninduzuen; gaixo eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri” (Mt 25, 34).

Page 8: Gurutze bidea

7.- Jesus bigarrenaldiz erortzen da.

Gurtzen zaitut Kristo eta goresten:-Zure gurutze santuaz salbatu baituzumundua.Erruki zaitez nitaz, Jauna.

“Hara iristean, Jesusek esan zien: “Egizue otoitz tentaldian ezerortzeko”. Eta haiengandikharrikada bat bide aldendurik, belauniko honela egiten zuenotoitz: “Aita, nahi baduzu, urrunezazu niregandik edari samin hau. Hala ere, egin bedi zure nahia, eznirea” (Lk 22, 40).

Page 9: Gurutze bidea

8.- Jesusek Jerusalengoemakumeei hitz egiten die.

Gurtzen zaitut Kristo eta goresten:-Zure gurutze santuaz salbatu baituzumundua.Erruki zaitez nitaz, Jauna.

“Herriko jende-talde handia zihoanJesusen ondoren, baita emakumeasko ere bular-joka eta harengatikaieneka. Itzuli zen Jesus haienganaeta esan zien: “Jerusalengoemakumeok, ez egin negarrikniregatik; egizue negar zeuengatiketa zeuen seme-alabengatik” (Lk 23, 27).

Page 10: Gurutze bidea

9.- Jesus hirugarrenaldiz erortzen da.

Gurtzen zaitut Kristo eta goresten:-Zure gurutze santuaz salbatu baituzumundua.Erruki zaitez nitaz, Jauna.

“Sendotu beso ahulduak, bizkortu belaun makalduak. Esan bihotz-eroriei: «Eutsigogor, ez beldurtu! Horra zuenJainkoa!” (Is 35, 3, 4).

Page 11: Gurutze bidea

10.- Jesusi bere jantziakkentzen dizkiote.

Gurtzen zaitut Kristo eta goresten:-Zure gurutze santuaz salbatu baituzumundua.Erruki zaitez nitaz, Jauna.

“Soldaduek, Jesus gurutziltzatuondoren, haren jantziak hartu eta lauzati egin zituzten, bakoitzarentzatbana; gero tunika hartu zuten, bainajosturarik gabea zenez, goitik beheraehundua, akordio hau hartu zuten:“Ez dezagun urra; zotz egin dezagunea zeini egokitzen zaion” (Jn 19, 23,24).

Page 12: Gurutze bidea

11.- Jesus gurutzean josia.

Gurtzen zaitut Kristo eta goresten:-Zure gurutze santuaz salbatu baituzumundua.Erruki zaitez nitaz, Jauna.

“«Burezur» zeritzan tokira iritsirik, bertan gurutziltzatu zuten Jesus, baita bi gaizkileak ere, bata Jesusen eskuinean eta besteaezkerrean. Jesusek honela zioen: «Aita, barka iezaiezu, ez baitakitezer ari diren»” (Lk 23, 33).

Page 13: Gurutze bidea

12.- Jesus gurutzean hiltzen da.

Gurtzen zaitut Kristo eta goresten:-Zure gurutze santuaz salbatu baituzumundua.Erruki zaitez nitaz, Jauna.

“Eguerdi aldea zen, eta ilundu eginzuen lurbira guztian hirurak arte. Eguzkia ezkutatu egin zen, eta santutegiko oihala erdiz erdi urratuzen. Jesusek, oihu handi eginez, esan zuen: «Aita zure eskuetanjartzen dut bizia». Hau esanik, azken arnasa eman zuen” (Lk 23, 44).

Page 14: Gurutze bidea

13.- Jesus gurutzetik jeitsia.

Gurtzen zaitut Kristo eta goresten:-Zure gurutze santuaz salbatu baituzumundua.Erruki zaitez nitaz, Jauna.

“Ilunabarrean, Jose zeritzanArimateako gizon aberats batetorri zen, Jesusen ikaslea. Pilatogana aurkeztu eta Jesusengorpua eskatu zion. Pilatokemateko agindu zuen” (Mt 27, 57).

Page 15: Gurutze bidea

14.- Jesus hilobiratua.

Gurtzen zaitut Kristo eta goresten:-Zure gurutze santuaz salbatu baituzumundua.Erruki zaitez nitaz, Jauna.

“(Arimateako) Josek, gorpuaharturik, izara garbi batean bilduzuen eta haitzean zulaturiko hilobiberri batean ezarri. Gero, harrihandi bat irauliz, hilobiko sarreraitxi eta joan egin zen. MagdalakoMaria eta beste Maria hilobiaurrean eserita zeuden” (Mt 27, 59).