Gure iritzia, feed-backa
-
Upload
oihan-vitoria -
Category
Documents
-
view
217 -
download
3
description
Transcript of Gure iritzia, feed-backa
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Zuen iritzia ikasgaiaren inguruanIzenak, hirunaka: Oihan Vitoria, Mikel de la Fuente eta Izarne Olano.
Ekarpenaren helburua: Ikasleen iritzia eta feed-backa jasotzea ikasgaiaren inguruan.
Eginbeharrekoa:Egin duzuen lana berrikusi behar duzue, azaletik behintzat. Horretarako sartu
zuetako baten blogean eta ekarpenak gainetik errepasatu (Bost minutu). Hau egin
ondoren galdera hauek erantzun:
1. Ze jarduera edo gai gustatu zaizkizue?
Eginiko ekarpen guztiak aztertu ondoren, gustura egindakoen inguruan
hausnartu dugu. Ikasgai guztian zehar, tresna desberdinak ezagutu ditugu eta
gehienak gure gustukoak izan dira. Adibidez, mapa kontzeptualak egiteko
Mindomo programa ezagutu dugu. Bibliografiak modu profesionalean egiten
ere ikasi dugu eta hau oso baliagarria izan zaigu beste materietako lanetan
aplikatzeko. Bestalde, harrigarria iruditu zaigu film bat egiteko aurretik burutu
behar den dokumentazio lan guztia. Gainera, liburu, artikulu eta irudien
bilaketak egiten trebatu garenez, hemendik aurrera oso erabilgarria izango da
guretzat. Azkenik, lizentziei buruz ere jardun gara eta ikasi duguna
ezinbestekoa dela deritzogu.
2. Zer aldatuko zenuke? Zer hobetu daiteke zuen ustez.
Gure ustez, ariketak egiteko dinamika aldatzea komeniko litzateke. Ekarpenak
gai desberdinen inguruan izanik ere, ia guztien egitura berdina da eta ondorioz,
monotono xamarra dela deritzogu. Hala eta guztiz ere, oso pozik gaude
materia honetan landutakoarekin, etorkizunerako oso baliagarriak izango
zaizkigun tresnak ezagutu ditugulako.