Guraso elkarteko lan eskaintza oinarriak

3
ARANTZAZUKO AMA IKASTOLA MARTUTENE LAN-ESKAINTZA Guraso Elkarteko jardueren koordinatzailea Lanpostua Guraso Elkarteko jardueren koordinatzailea Eginkizun nagusia Arantzazuko Ama Ikastolako Martuteneko egoitzan burutzen diren Guraso Elkarteko zereginak koordinatzea eta kudeatzea da: eskolaz kanpoko jarduerak, diru kontuak… Lan-kontratua - 2014ko apiriletik ekainera astean 20 orduz. - 2014ko irailetik aurrera urte beteko kontratua, astean 10 orduz. Ordutegia Astelehenetik ostiralera. Ordutegi zehatza premien arabera finkatuko da. Lan-saria Irailetik aurrerako lan saria: 319,95€ko 14 ordain sari Eginkizunak Koordinatzaileak lan egingo du Guraso Elkartearen esanetara. Elkartea Ikastolako gurasoek osatuko dute. Eginkizun nagusi hauek izango ditu koordinatzaileak: Guraso Elkarteko batzordean parte hartu, koordinatzaile gisa, eta deialdiak eta aktak idatzi. Guraso Elkarteko diru kontuen kudeaketa eta jarraipena egin. Ikastolako eskolaz kanpoko jardueren batzordean parte hartu, teknikari gisa, eta deialdiak eta aktak idatzi. Ikasturtearen egitasmoa (hasieran) eta memoria (amaieran) idatzi. Eskolaz kanpoko jarduerak garatzeko egin behar diren hitzarmenak prestatu (Udalarekin, kirol klubekin...) eta jarraipena egin.

description

 

Transcript of Guraso elkarteko lan eskaintza oinarriak

Page 1: Guraso elkarteko lan eskaintza oinarriak

ARANTZAZUKO AMA IKASTOLA MARTUTENE

LAN-ESKAINTZA Guraso Elkarteko jardueren koordinatzailea

Lanpostua Guraso Elkarteko jardueren koordinatzailea Eginkizun nagusia Arantzazuko Ama Ikastolako Martuteneko egoitzan burutzen diren Guraso Elkarteko zereginak koordinatzea eta kudeatzea da: eskolaz kanpoko jarduerak, diru kontuak… Lan-kontratua

- 2014ko apiriletik ekainera astean 20 orduz. - 2014ko irailetik aurrera urte beteko kontratua, astean 10 orduz.

Ordutegia Astelehenetik ostiralera. Ordutegi zehatza premien arabera finkatuko da. Lan-saria Irailetik aurrerako lan saria: 319,95€ko 14 ordain sari Eginkizunak Koordinatzaileak lan egingo du Guraso Elkartearen esanetara. Elkartea Ikastolako gurasoek osatuko dute. Eginkizun nagusi hauek izango ditu koordinatzaileak:

Guraso Elkarteko batzordean parte hartu, koordinatzaile gisa, eta deialdiak eta aktak idatzi.

Guraso Elkarteko diru kontuen kudeaketa eta jarraipena egin. Ikastolako eskolaz kanpoko jardueren batzordean parte hartu, teknikari

gisa, eta deialdiak eta aktak idatzi. Ikasturtearen egitasmoa (hasieran) eta memoria (amaieran) idatzi. Eskolaz kanpoko jarduerak garatzeko egin behar diren hitzarmenak

prestatu (Udalarekin, kirol klubekin...) eta jarraipena egin.

Page 2: Guraso elkarteko lan eskaintza oinarriak

Ikasturteko ekintza eta jardueren deialdia egin, izen-ematea bideratu, taldeak egin, kirol aniztasuneko partehartzaileen fitxak bete, zerrendak plazaratu eta kudeatu.

Eskolaz kanpoko jarduerak jangelako zerbitzuarekin koordinatu. Jardueren begiraleak kudeatu: eskaintza egin, ikasturtean zehar laguntza

eman, ordezkoak aurkitu eta prestatu... Eskolaz kanpoko jardueren jarraipena egin: taldeak, partidak, egutegi

arazoak, partehartzaileen alta eta bajak, begiraleen ordezkapenak, instalazioen koordinazioa...

Gurasoei harrera-zerbitzua eskaini: aurrez aurre, telefonoz nahiz e-mailez.

Ikasturteko aurrekontua prestatu. Dirulaguntza eskaerak prestatu eta bideratu.

Eskatzen dena

- Titulazioa: Goi mailako ikasketak. Dena dela, titulazioa dela eta ez da, besterik gabe, inor baztertuko.

- Euskara: EGA edo baliokidea. Koordinatzaileak ondo eta erraztasunez

moldatu behar du euskaraz idazten nahiz euskaraz azalpenak ematen.

- Informatika: office programak (bereziki word eta excel), internet eta posta elektronikoa ondo menderatu behar ditu.

- Kudeaketarako eta harremanetarako gaitasuna. Pertsona askorekin izan behar du harremana koordinatzaileak (begiraleak, haurrak, gurasoak, jangelako langileak, elkarteak, udala...).

- Lan-esperientzia: honako lan-esperientzia baloratuko da:

- Begirale eta, batez ere, kudeatzaile edo koordinatzaile gisa, lan egin izana eskola-kirolean eta eskolaz kanpoko jardueretan.

- Begirale eta, batez ere, kudeatzaile edo koordinatzaile gisa, lan egin izana aisialdiaren arloan (udaleku irekiak, udalekuak, aisialdi taldeak, ludotekak...).

Hautaketa prozesua Hautaketa prozesu honetan lehenik curriculumak aztertuko dira eta ondoren egokienak diren hautagaiei elkarrizketa egingo zaie. Oinarri hauek eskura daude Arantzazuko Ama Ikastolako web-orrian, “Berriak” atalean: http://www.arantzazukoama.org

Page 3: Guraso elkarteko lan eskaintza oinarriak

Izena eman eta curriculuma bidali Hautaketa prozesu honetan parte hartzeko curriculuma bidali behar da honako posta elektronikora: [email protected] Curriculuma bidaltzeko azken eguna: martxoaren 10a Deialdiari edo lanpostuari buruzko zalantzaren bat baldin baduzu edo beste argibideren bat nahi baduzu idatzi mezua helbide elektroniko honetara: [email protected] Telefonoz ez da argibiderik emango.

Martutenen, 2014ko otsailaren 20an

ARANTZAZUKO AMA IKASTOLA GURASO ELKARTEA