Goiberriren 6. alea

16
Bostehun urtez asteazkenero Ordiziako hiribildua 1512ko martxoaren 18an erre ondoren, astero azoka egiteko baimena jaso zuen 6-9 Bost mendetan zehar asteazkenero egin da azoka Ordizian. Plaza estalian elkartzen dira oraindik ekoizleak eta erosleak. MIKEL ALBISU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Koke Lasa 3 Iritzia 4-5 Bertsomovieda 10 Txinatarrak Zumarragako Kalebarrenen 11 Esnaola maisua 12 Lizeoko ikasleak 1992. urtean 13 Asteburuko proposamenak 15 6. zenbakia. 2012ko martxoaren 9a

description

Goiberri aldizkariaren seigarren alea.

Transcript of Goiberriren 6. alea

Page 1: Goiberriren 6. alea

Bostehun urtezasteazkeneroOrdiziako hiribildua 1512ko martxoaren 18an erreondoren, astero azoka egiteko baimena jaso zuen 6-9

Bost mendetan zehar asteazkenero egin daazoka Ordizian. Plaza estalian elkartzen diraoraindik ekoizleak eta erosleak. MIKEL ALBISU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Koke Lasa 3 Iritzia 4-5Bertsomovieda 10 TxinatarrakZumarragako Kalebarrenen 11Esnaola maisua 12 Lizeokoikasleak 1992. urtean 13Asteburuko proposamenak 15

6. zenbakia. 2012ko martxoaren 9a

Page 2: Goiberriren 6. alea

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberriren 6. alea

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Urbialde plaza 7, behea. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea: goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]@otamotz.comPublizitatea: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxueta Zumarragako Udalak

«Aizkorri, ShishaPangma eta AmaDablan dira niremendi kuttunak»

Koke LasaMendizalea

Asier Zaldua OrmaiztegiKoke Lasa (Ormaiztegi, 1959)mendizaleak Legazpiko Olaza-bal institutuan lan egiten du.Sei zortzi milako igo ditu eta udahonetan Karakorumera joate-koa da Alberto Zerainekin etaPatxi Goñirekin. 7.000 metrotikgorako bi mendi igo nahi dituz-te: Changtok eta Karpo Go. Bie-

tan bide berria irekitzen saiatu-ko dira. Gustuko mendi bat.Aizkorri, Ama Dablan eta Shi-sha Pangma, adibidez.Espedizio kuttunena.Shisha Pangmakoa: bide zailahautatu genuen eta jende gutxizegoen.Zaletasun bat.Bizikletan ibili, paraje berriak

ezagutu, musika entzun...Oporretarako leku bat.Islandia.Liburu bat.Ken Folleten En el blanco.Musika talde bat.Gose.Abesti bat.Gatiburen Zoramena.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Ezingo nuke bat esan.Amets bat.Udako abentura honetan gau-zak ondo ateratzea. Aspaldikoametsa da.Janari bat.Arraina plantxan.Edari bat.Errioxako ardo beltza.Jaso duzun oparirik bereziena.Opariak beti dira eskertzekomodukoak.Gorroto duzuna.Ez dut ezer gorroto.Goierriko txoko bat.Ormaiztegi-Mutiloa bide ber-dea eta Aizkorri.Herriko alkate bazina.Uf... Ez dakit.

«Goierriko niretxoko gustukoenakOrmaiztegi-Mutiloabide berdea etaAizkorri dira»KOKE LASA

Page 4: Goiberriren 6. alea

04 GOIBERRIIRITZIA

Nekane GonzalezItzultzailea

Ezkerrekohanka

«Noraezeangabiltzaaspaldion,ez bururikez buztanikgabe»

zkerreko han-karekin jaikinaiz gaur. Gauosoa ametsgozoen laino-

etan hegaka igaro ondoren, on-tzikada bete ur hotz gaineraerori balitzait bezala sentitunaiz. Gizartea, mundua, erotuote zaigun pentsatzen hasitanago, burutik joan ote zaigun. Ezahal du, behintzat, bere buruazbeste egingo! Ez, ez... Ez dutuste bere kasa hartutako era-baki batek eramango gaituenikazkenera, ezpada geure, giza-kion, jarrera ulergaitz eta geure-koiak bultzatuta. Noraezeangabiltza aspaldion, ez bururik ezbuztanik gabe. Bilakaerarenitsasoan, aurrerabideen ola-tuek alde batera eta bestera ga-ramatzate, aldian behin ertzekoarroken aurka kolpatzen gaituz-tela. Eta kolpeetatik geure one-ra etortzen garen bakoitzeko,garunean neurona kopuruamurrizten zaigula esango nuke,eta prest agertzen gara jarrera,erabaki eta proposamen buru-gabeak ontzat jotzeko, geureaketa arrazoizkotasunean oinarri-tuta hartutakoak balira bezala-xe. Dena da baleko, dena onar-garri. Eta ez bada, hala izan da-din behartzen gaituzte.Langabeziaren zulo beltza

ezin murrizturik gabiltza aspal-dion, eta geroz eta gehiago dirabankuekiko dituzten zorrak or-daindu ezinda dabiltzanak. Ge-rrikoa estutzea beste erreme-diorik ez dugu, baita gerrikorikez izan arren ere. Gogorra da kri-

sia.2012ko urtarrilean, esatera-ko, Hego Euskal Herrian,206.016 pertsona zeuden lan-gabezian. Hori bai, Mario Fer-nandez Kutxabankeko etaBBK-ko presidenteak 514.900euroko soldata gordina kobratuzuen iaz. “Daukanak ez dauka-nari, nik ez daukat eta niri...”.Erakunde publikoek eman-

dako laguntzak ere erruz mu-rriztu dira. Arlo guztiek sumatudute hori, baina batez ere eus-kalgintzak. “Krisiak jota gaudedenok, eta, tamalez, ez dio inorkihes egiten. Jada ez da boron-datezko kontu bat; sakrifizioakegitera guztioi ari zaigu toka-tzen, eta sakrifizio horien ba-rruan dago euskalgintza”, esanberri du Lurdes Auzmendi Eus-ko Jaurlaritzako Hizkuntza Poli-tikarako sailburuordeak. Amen.EAEn egoera latza bada, zer

esango dugu Nafarroari buruz?Yolanda Barcinaren Gober-nuak laguntzarik gabe utzi ditu2012an hamasei euskara elkar-te, sei aldizkari, sei irrati eta te-lebista bat. Lehendik ere larribaldin bazebiltzan, oraintxeegin du haienak! Heriotza zigo-rrera kondenatu ditu, krisialdia-ren izenean. Baina arazoa ez da beti dirua-

rekin lotutakoa izaten, generoindarkeriaren biktimen zakuaetengabe betetzen eta bete-tzen baitoa, eta neurriak ezarriezean, oka egin arteraino jarrai-tuko du horrela. Erasoak jasandituzten emakumeei bizkar-tzainak jarri nahi dizkiete orain.Horrek guztia konponduko balu

bezala. Irtenbide korapilatsuaeskatzen du benetan sinpleaden ekintza batek: eskua altxa-tzen hasten da bat, eta... hilo-bian amaitzen du besteak.Bestalde, atez atekoa izan li-

teke ingurumenean etenik gabeeragindako kalte guztiak arin-tzen hasteko modu bat. Norkbere apurra emanez, etxetikbertatik ahalegindu gintezkekonponbidea bilatzen. Etxekoaltzariak eta apaindurak txu-kuntzen eta garbitzen ditugunbezalaxe, zaborra bereiztea ereez da izerdi-neke handia eska-tzen duen zeregina izango.Udalerri asko hasi dira aukerahorren abantailak aztertzen etajendeari proposatzen. Herrita-rrak prest egotea da kontua.Lastima EAJk nahi ez izatea.ETAk utzi zituen armak. Ezker

Abertzaleak eman zituen pau-soak. Baina bake prozesuak ilu-naldian jarraitzen du. Espainia-ko presidente karguak izen-abizenak aldatu zituen, bainalehengo lepotik burua. Atxilo-ketek eta espetxe politikak su-etenaren aurreko bide beretikjarraitzen dute. ETAk egindako-ak soilik dira gaitzesgarriak.Ezin gaitzetsi, haatik, errege-

aren suhiak, Palmako Dukeak,egindakoak. Diruarekin iruzuregitea leporatzen diote, bainaazkenean, ez dakigu zer egotzi-ko dioten. Haren emazteari bu-ruzko hitzik, ordea, batere ez.Raxoik ezarritako lan errefor-

mak, bestalde, langileen esku-bideak birrindu ditu. Estututadagoena gehiago estutzea da,nonbait, enpleguari eustekobide bakarra. Noiz, eta enple-gua sortzea ia ezinezkoa dengaraiotan. Non, eta atzeraldiaketenik ez duen inguruan.Israel eta Palestina, Siria eta

Libia, Txina eta Tibet, Iran etaIrak... Gaizki dago mundua. Gai-xo. Erotuta. Baina agian, kon-tua ez da hori. Beharbada neuizango naiz, gaur ezkerrekohankarekin jaiki naiz eta.

E

Page 5: Goiberriren 6. alea

GOIBERRI 05IRITZIA

Hik egun batean kontatutako zerbaitek zoratuta nauk azke-naldian. Unibertsoaren zabalpenaz ari nauk (hedapen geldiezi-naz euskara jatorrean). Garagardo eta garagardo artean esan hienbehin Big Bang-a izan zian leherketatik, unibertsoa espantsioarenfesta amaiezinean murgilduta zeoala. Ez nian hasieran oso ondoulertu, baina adibide on bat eman hien: imaginatu zak puztuki bat,eta marraztu hitzek bi puntu bertan. Ondoren, hasi hadi puzten.Ikusiko dek, pixkanaka-pixkanaka, puntu horiek banatzen hastenditukela, eta ez dimetsio bakarrean soilik! Puztukia handitzenzihoaken eran dena kanporantz zihok eta hik marraztutako pun-tuak urrundu egiten dituk bata bestetik… Ba gure artean halakozerbait gertatzen ari delakoan nagok (ez gu bion artean, jarraitukodiau garagardoak elkarrekin hartzen lasai). Urruntzen ari gaitukbata bestearengandik, zentzu guztietan. Gizakia lurretik, gober-nuak herrietatik, ideiak buruetatik eta sentimenduak bihotzetatik.Gau hartan esan hien baita, unibertsoaren hedapen hori, akaso,

egunen batean, gelditu egingo dekela. Edo lehertu! Eta berriz erezabaltzen hasi, ez dakit zenbatgarren Big Bang-etik! Eta agian, be-rriz ere bizitza sortuko dek gure munduaren tankerako batean eta…Gizakiak agertuko dituk berriro! Baina beno, azkenean, bata beste-arengandik aldentzen hasiko dituk berriz ere barrurantz lehertuarte… Guk elkarrekin garagardoak hartzen jarraituko diagu bitarte-an, unibertsoaren akabera ordu batzuk atzeratzeko bada ere.

Tabernetako ilunpetako kontuak argitara orri zurian! Topatu-tako hurrengoan hitzak neurtzen hasi beharko nauk! Kar, kar, kar.Baina arrazoi duk bai, unibertsoa hedatzen ari duk, eta aipatzenduan puztukiaren adibidea, unibertsoko gauza guztiak elkarren-gandik baina zentrorik gabe nola urruntzen ari diren azaltzeko era-biltzen duk. Izan ere, lurretik zerua begiratzean, zeruko objektu guz-tiak gure planetatik urruntzen ari direla ohartu hituan. Den-denak.Baina lurra unibertsoaren eta Big-Bangaren zentru izatea arraroxamarra duk, eta unibertsoa lau dimentsiotan handitzen delaohartu hituan, gure inguruko materiak hiru dimentsio dizkiken bi-tartean. Unibertsoan, hortaz, dena elkarrengandik urruntzen duk,zentrurik gabe, bi dimentsiotako puntutxoak puzten doan hiru di-mentsiotako puztukian urruntzen diren bezalaxe.

Baina «gure arteko» urrunketak ez dituk berdin-berdinak Mikel.Alde batetik, kasu hauetan «zentroa» non zegoken garbi zegokela

gogoan eduki behar baikenikek beti. Gizakia duk landa lurretikurrundu dekena, gobernuak herrietatik, ideiak buruetatik eta senti-

menduak bihotzetatik. Eta gure garunak, gainera, «multibertso-en» misterio guztiak deskubritzeko ahalmena zertan eduki beharez diken bitartean (Einsteinek, unibertsoaren gauzarik ulertezine-na unibertsoa bera ulergarria izatea zela zioen), gizakiok besteurrunketa guzti horien erantzule zuzenak gaituk, eta, hortaz, baitagauza horiek guztiak konpontzeko gai ere. Saiatuez gero behintzat.

Eta gu Mikel, saiatuko gaituk, ezta? Garagardo eta garagardo ar-tean baduk ere!

bateta

bat

Asteko irudiaMartxoak 8

Atzo ospatu zen Emakumea-ren Nazioarteko Egunaren in-guruan zerbait marraztenhasi eta paisaia hau etorri zi-tzaidan, eta ondoren Sarrio-nandiak idatzi eta Laboakmusikaturiko hitzek osatu zu-ten marrazkia.

Sentsazioez konposatuta-ko ilustrazioa oraingoan.

SaretikAipuen zerrenda Euskaljakintza.com webgu-nean, euskal idazleen ai-puak biltzen hasi dira. Bito-riano Gandiagaren, ArantxaIturberen, Bernardo Atxaga-ren edota Jon Sarasuarenesaldiak daude jada irakur-gai. Edonork gehitu dezakeaipu bat zerrendara. Horre-tarako, behean aipatzenden helbidean sartu behar.Ordiziako Jakintza ikastola-ko DBHko ikasleekin ari diragaia lantzen.http://aipuak.tumblr.com/submit

Mikel Alvarez

Jon Artola

JOSU MAROTO

Page 6: Goiberriren 6. alea

Patxi Montes, azokako saltzaile gazteenada. Ibarrakoa da, 23 urte ditu eta gurasoe-kin joaten da Ordiziara, landareak eta ba-razkiak saltzera. Aitaren familiak 200 urteinguru daramatza Ordiziako azokara joa-ten. Amak, Arantxa Iparragirre tolosarrak,duela urte batzuk gehiago saltzen zela etaadineko goierritar bat hiltzen den bakoitze-an, eurek bezero bat galtzen dutela esandu. Semeak, berriz, gustura joaten dela azo-kara: «Umetatik ezagutzen dut Ordiziakoferia, eta ederki moldatzen naiz saltzaileeta erosle beteranoekin. Gainontzeko jar-duera ekonomiko guztiek bezala, honek ereazken urteotan behera egin du. Lehen lan-dareak bandejaka saltzen genituen eta,orain, 25naka».

PatxiMontes

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Bost mende beteko dira hilaren 18anOrdizia erre, eta Juana Eroak asteroazoka egiteko baimena eman zionetik.

Iñaki Gurrutxaga OrdiziaSan Bartolome baselizaren in-guruan egin ziren lehen merka-taritza trukeak Ordizian, XI-XXI.mendeetan. Dokumentaziorikez dagoen arren, hori da histo-rialarien ustea. Garai hartanNafarroako Erresumaren lurral-dea zen Gipuzkoa, eta Ordizia bilurraldeen arteko mugan zego-en, kokaleku estrategikoa zen.Donostia 1180. urtean sortu zu-ten nafarrek, baina 1200 urteanGaztelak Gipuzkoa konkistatuzuen, eta hortik aurrera beste-lako bilakaera ezagutu zuen Or-diziak. Gaztelako Alfontso VIII.a

erregeak Gipuzkoa estrategiko-tzat jotzen zuen, bi arrazoien-gatik batez ere: batetik, Gipuz-koa Frantziako mugan zegoela-ko, eta Gaztela eta Akitaniarenarteko bidea indartzeko intereshandia zutelako –Leonor Aki-taniakoarekin ezkonduta zego-

en–, eta bestetik, Nafarroareki-ko muga indartzeko. Nafarroaahul zegoen orduan, eta hiribil-duak sortzeari ekin zion Gazte-lak, Agurain, Segura, Ordizia,Tolosa eta Hernani kasu. Ordi-ziari 1268. urteko uztailaren30ean eman zion hiribildu iza-teko pribilegioa Alfontso X.aGaztela eta Leongo erregeakGasteizko Foruaren bitartez,eta Villafranca izena jarri. Halaere, historialari guztiak ez datozbat sorrera urte horrekin.Hiribildu izaera horrek beste

herrien gaineko eskumenakeman zizkion Ordiziari. Arlo so-ziopolitikoan, bertako herrita-rrek pribilegio gehiago zituzten;arlo ekonomikoan, merkatari-tza harremanak harresiarenbarnealdean egiteko ahalme-na zuen herriak; eta arlo juridi-koan, justizia ezar zezaketenOrdiziako agintariek. Eskumenhoriek tarteko, argi dago mer-

tuen, eta apirilaren 28an batza-rrek laguntza ekonomikoa etamateriala eman zioten herriaberreraikitzeko. Martin de Muji-ka ordiziarra Isabel Katolikoa-ren zerbitzari nagusia zen garaihartan, eta geroagoa harenalaba Juana Eroarena. Koroa-rekiko gertutasun horrek, etaDe Mujikak Fernando Katoliko-arekiko zuen harremanak ahal-bidetu zuen bi hilabeteren azpi-tik Ordiziak laguntza hori jaso-tzea. Maiatzaren 18an jasozuen Ordiziak asteazkeneroazoka egiteko baimena. Sutea-ren eta pribilejio horren urteu-rrena gogoratuko dute etzi zor-tzi Ordizian, egun osoko festan.

‘Alcabala’ zergatik libreBaina hiribilduaren barruanazoka egiteko baimena ez zenOrdiziak jaso zuen bakarra, bai-ta beste hamaika ere. Ordiziakoferia salerosketa guztiak alca-bala izeneko zergatik libre gera-tu ziren, ogi egosia, zaldiak,mandoak, txanponak edota li-buruak tarteko. Herria berrerai-ki eta azoka egiten hasi zirene-an, Goierri inguruko nekazarien

kataritza harremanak eman zi-rela gizaldi horietan, baina zermaiztasunarekin ematen zireninork ez daki. Ordizia saleroske-ta gunea zen ordurako, eta ze-regin horretan jarraitu zuen1512. urteko martxoaren 18ra bi-tarte, Ordiziako hiribildu guztiasute batek erre baitzuen.

Baimena bi hilabeteraEtxeen egitura guztiak egurrez-koak ziren orduan, elkarren on-doan eraikita zeuden, eta elizaeta dorretxe pare bat izan ezik,gainontzeko etxe guztiak kiska-li zituen suteak. Ganadua etabelarra etxeetan edukitzen zi-ren orduan, eta kandelak era-biltzen zituzten garaiko biztan-leek argi-emale gisa. Ohikoakziren horrelakoak, baina arris-kua ere bazuten gisa horretakogertakariek: herriak hustu etadesagertzekoa. Ordizia herri aristokrata zen,

noblea, eta elite horrek boterehandia zuen garaiko aginte or-ganoetan. Sutearen ondoren-go erreakzioa berehalakoa izanzen. Gipuzkoako Batzar Nagu-sietan Ordiziak bi ordezkari zi-

500 urteko azoka

Agustina Lopetegi barazki saltzailea Altza-gan jaio zen, Beasainen bizi da eta baratzaEzkio-Itsason du. Azokako saltzaile betera-noena da. «9 urterekin etorri nintzen lehe-nengoz. Gerra ondorengo urteak ziren: amapostuan gelditzen zen eta errazionamendu-li-buruxkarekin azukrea hartzera bidaltzen nin-duen. Nire ondoren heldutako emakumeakaurrean jartzen zitzaizkidan, eta ama nirekinhaserretzen zen». 83 urte ditu, baina ez duazokara joateari uzteko inongo asmorik.«Duela bi urte semea hil zitzaidan eta hemenentretenitu egiten naiz. Oso gustura etortzennaiz, hemen denak ezagunak eta pertsonaonak baitira». Maria Jesus Oria alabak lagun-tzen dio eta «amak Ordiziako plazara joateariuzten dionean, kezkatzekoa» izango dela dio.

AgustinaLopetegi

Page 7: Goiberriren 6. alea

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

soberakinak eta bestelako pro-duktuak saltzen ziren: haragia,olioa, arrainak, gatza, ikatza,oihalak, eraikuntzarako mate-rialak, erramintak... Hazkundeekonomiko garaia zen, eta ho-rrek bultzada eman zion azoka-ri, harik eta 1615. urtean Ordizia-ren menpeko herriek askatasu-na lortu zuten arte. Gainbeheraizan zuen orduan azokak.

Trenbidearen bultzadaKonbentzio garaian frantsesaksartu ziren Gipuzkoan, eta azo-ka baimenaren dokumentuafalta zen udal artxibotik. Hain-bat tratu tarteko, agiria Madril-dik berreskuratu eta Carlos IV.aerregeak azoka egiteko baime-na eman zuen 1797an. Harrez-kero beti egin da azoka, 1936koaltxamendu faxistaren garaikobi hilabeteetan izan ezik. Lehen ere hala zen, baina

1900. urtean Ordizian tren gel-tokia egin zenetik euskaldu-nentzat erreferente izan daazoka, bai arlo ekonomikoan,sozialean, eta baita antropolo-gikoan ere. Orain, beste horren-beste urtean irauteko ahalegi-nak erakutsiko du etorkizuna.

Ordiziako azokaren eta plazarenirudia. Itxura hori zuen PlazaNagusiak 1927. urte inguruanestali zuten arte. ARTXIBOA

Nikolas Iturriotz itsasondoarra da eta 78urte ditu. Astero joaten da Ordiziako azoka-ra erosketak egitera, Maria Teresa Aizpuruemaztearekin. «Gutxitan kale egiten dugu.Baratzea dugu eta niri bertarako behar ditu-danak erostea gustatzen zait. Sekula ez naizsaltzera etorri. Asteazkena da gure etxeanerosketak egiteko eguna». Azoka asko alda-tu dela uste du: «Gure gazte garaian ezber-dina zen, ganadua ere bazegoen. Ez dakitzer egin beharko litzatekeen azoka hobetze-ko. Lehen Ordizia jaun eta jabe zen, bainaorain Beasainen eta Lazkaon ere azokakegiten dira». Eurek Ordiziara joaten jarrai-tuko dute. «Itsasondokook hona etortzekojoera dugu. Gu 8:00ak aldera iristen garaeta 10:00etan itzuli».

NikolasIturriotz

Kazetarien artean Ordiziako feria ondo eza-gutzen duenik bada, hori Lierni Elortza segu-rarra da. Segura Irratiko lankidea da eta duela25 bat urte hasi zen azokara joaten. «Irratianazokako kronika egiten zuenak utzi eginzuen, eta ni hasi nintzen etortzen. Hasieranlan hutsa zena, bizio bihurtu da. Pasioa duteta goiz osoa hemen pasatuko nuke, batekineta bestearekin solasean». Elortzak Iparral-deko Euskal Irratiak-entzat, Goierriko Hitzaegunkariarentzat eta Leitzako Karrape irra-tiarentzat ere egiten du azokako kronika, etaasteazkenetako zita asko aldatu dela uste du.«Ez dut ezkorra izan nahi, eta kalitateareneta lehialtasunaren aldeko apustua egin be-har dela uste dut, bezeroari konfidantzaeman. Hurbiltasuna baliatu behar dugu».

LierniElortza

Page 8: Goiberriren 6. alea

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

«Estrategia bat azokaprofesionalizatzea da»

Manex AranburuGoimeneko teknikaria

Nagore Antxia beasaindarra da eta 32 urteditu. Ordizian bizi da eta, amatasun-bajaduenez, asteazken goizero azokara joatenda bueltatxo bat ematera eta erosketak egi-tera. Tarteka Aner semearekin joaten daplazara. «Umea goiz jaikitzen denez, goize-an goiz etortzen gara, eta gazteok azokaraetortzen ez bagara, galdu egingo da. Horrekpena emango lidake. Baserritarrei lagundubehar diegu eta bertako produktuak erosi,baina ez da gazte asko etortzen azokara.Izan ere, ez dute ohiturarik eta gainera askoordu honetan lanean daude. Nik ere, altaematen didatenean, etortzeari utzi beharkodiot. Dena den, D’elikatuz zentroak bertara-tu gabe azokan erosteko aukera ematen dueta hori oso ondo dago».

NagoreAntxia

Itziar Etxeberria gazta saltzailea ordiziarrada eta 38 urte ditu. Bere familiak lau belau-naldi daramatza udaletxe azpian gazta sal-tzen. «Beti emakumeak etorri gara: birramo-na, gero amona, ondoren ama eta egun ni. Bi-rramonak hasitako bidea jarraitzeaz osoharro nago, baina ez dakit bosgarren belau-naldirik izango den. Nik ez dut seme-alabariketa lau ilobetatik bakarra da emakumezkoa:Irati du izena eta 7 urte ditu. Biltegira etor-tzea gustatzen zaio, eta ondo egongo litzate-ke tradizioarekin jarraitzea». Azokari beraridagokionez, behera egin duela uste du: «Due-la 10 bat urte goizeko seietan hasten ginen la-nean. Bestalde, garai batean gazta saltzaileguztiak udaletxe azpian egoten ginen. Izanere, hemen ez du eguzkiak jotzen».

ItziarEtxeberria

Asier Zaldua ZaldibiaManex Aranburu (Ordizia,1972) Goimen elkarteko tekni-karia da eta ederki ezagutzendu Ordiziako azoka. Eskualde-ko landa eremuaren alde lanegiten du Goimenek, eta azo-karen batzordeko kidea da.Zein izan da Ordiziako azoka-ren ekarpena historian zehar?Jendeak uste baino garrantziahandiagoa izan du azokak gurehistorian. Gure industria mailalortzeko eta ekonomiaren egi-turaketarako funtsezkoa izanda. Izan ere, langile kopuru altubat hornitzeko aukera eskainidu eta, horrek, azpiegitura in-

dustrialak ahalbidetu ditu. Or-diziako azoka jabe askoko aza-lera handiko saltokia izan da.Zergatik Ordizian?Salmenta puntuak herri ezber-

dinetan egongo ziren, hiribil-duetan batez ere. Baserriko jen-dea puntu horietara jaisten zenbertako zerbitzuak erabiltzeraeta, aldi berean, hiribilduetakobeharrak asetzera. Trena helduzenean, azoka asko indartu zen.Segura ere hiribildua zen, bainaez zuen trenbiderik. Tolosa erebeste azoka eremu garrantzi-tsu bat izan da, trenari esker.Noiz hasi zen gainbehera?Azokak industria indartzeaahalbidetu du, baina industriaklan baldintza erakargarriak es-kaintzen ditu. Gainera, baserri-tarrak aproposak dira lan horie-tarako: sufrituak dira, erremin-

tak zaintzen dakite... Hori delaeta, jende asko baserriko lanautzi eta lantegira joan zen. Gai-nera, enpresek ekonomatoakireki zituzten, azalera handiko

saltokiak ziren, eta kanpokoabertakoa baino hobea dela si-nistu dugu... Bertakoa ez dugubabestu eta, poliki-poliki, azokaeta elikadura subiranotasunaahuldu ditugu. Egungo bizi joerak zein eraginizan ditu?Familiak garai batean baino txi-kiagoak dira, bikoteko bi kideeketxetik kanpo lan egiten dute,eta lehen bietako bat etxeangelditzen zen erosketak egite-ko... Erosketa ohiturak aldatuegin dira, eta azoka asteazke-nean izateak kontua zaildu egi-ten du. Hori guztia gutxi balitz,administrazioak hartu behar

izan dituen osasun mailakoneurriek ez diote mesederikegin: lehen abeltzaintza azokaere bazen, baina abereak sal-tzea geroz eta zailagoa da.

Nola ikusten duzu etorkizuna?Azokak aurten 500 bete beharditu, eta gure leloa Beste 500urte da. Azokak momentu go-gor asko pasako zituen, etagaur egun asko du eskaintzeko,baina zein paper bete dezake-en aztertu behar dugu. Baserri-tarrak on egiten diguten gauzakeskaintzen dizkigu: kultura,produktu osasungarriak... Tu-ristek ere tradizioa ezagutunahi dute gero eta gehiago.Azokak bizitza luzea izan deza-ke gizartearen bilakaerara ego-kitzen bada. Malgua izatea be-har dugu, erreminta ezberdine-kin jokatu behar du, eta jendeabere garrantziaz jabearazi be-har du.Zer egin daiteke jendea kon-tzientziatzeko?Garraiolariek greba egingo ba-

Page 9: Goiberriren 6. alea

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

lute, edo lurrikara bat egongobalitz, goierritarrok izango ge-nuke nola elikatu: baserritarrak,lurrak eta ekoizpen ezagutzaditugu. Ez gara konturatzen ba-serritarrak egunero hor ditugu-la guri hornitzeko prest eta, gai-nera, kalitatezko produktuakematen dizkigutela. Gure eko-nomiari balio propioa ematendiote. Hori ikusten ez duenabere burua engainatzen ari da.Baina jende askok ez du ikusten.Estrategietako bat azokarenprofesionalizazioa da. Norkmarkatzen du baserriko pro-duktuen prezioa? Ordiziako

azokak nola hala markatzendu, baina hori seriotasunezegitea nahi dugu. Gernikakoe-kin, Tolosakoekin eta nekaza-riekin hitz egin nahi dugu ho-rretaz. Hortik bizi direnak sal-toki handiekin tratua eginbeharrean azokara etortzeranahi dugu. Prezioa markatzerabehintzat. Zer edo zer egin nahidugu profesionalei hona etor-tzea merezi izateko.Zer ekitaldi antolatu dituzuemendeurrena ospatzeko?Ordizia 1512ko martxoaren18an erre zen, eta egun hura go-goratuko dugu. Emakume ba-

serritarrei omenaldia egingodiegu. Trikitilariak, herri kirolaketa haurrentzako jolasak ereizango dira. Gainera, herri baz-karia izango da eta D'elikatuzzentroan baserritarrentzategokitu dugun gela ezagutzeraemango dugu. Areto hori azokaegunetan erabili dezakete due-la 500 urte bezala egon ez dai-tezen. Etorkizunera begira, azo-ka eremua isolatu, argiteria be-

rritu, musika eta berogailuajarri, eta ekitaldi artistikoak an-tolatu nahi ditugu.Baserritarrak baikorrak al dira?Azokaren eguneratze honek

eurei ere aldaketak egitea es-katzen die, baina askok nahia-go dute betikoari eutsi. Azkenurteotako bilakaerak ez du ani-mo handirik ematen, bainaerreminta onak ditugu: komu-nikabideek ematen diguten ga-rrantzia, antolaketa... Baserri-

tarrei eurekin gaudela ikusarazinahi diegu, tratu berezia dutela:gune urdinetan doan aparkatudezakete, aipatutako lokala ja-rri diegu...

Pili Aranburu beasaindarra da, baina Ordi-zian bizi da. 52 urte ditu eta 25 urte dara-natza Rueda familiari fruta erosten. Ederkigogoratzen du nola ezagutu zituen zuma-rragarrak: «Ordiziara ezkondu berria nin-tzen. Elkano kalean bizi nintzen eta Mari-xabelen arraindegira joateko ohitura nuen.Handik irten ondoren fruta erosteko asmoanuen, mutil hauen ama irrifartsu ikusi nueneta bere postura joatea erabaki nuen». As-teazkenero joaten da plazara eta, bertan,arrautzak eta fruta erosteko ohitura du. Or-diziako azokan erosten duen fruta Zarago-zan ere jaten dela esan du: «Alabak hanikasten du eta hemen erositakoa bidali izandiot». Azoka oso ondo dagoela ere iriztendu: «Ez nuke ezer aldatuko».

PiliAranburu

Ordiziako azokara Goierri garaiko jendeaere joaten da. Rueda familiak fruta saltzendu eta maiatzaren 1ean 43 urte beteko dituOrdiziako plazan lanean. Jose Antonio Rue-dak 42 urte ditu eta 7rekin joan zen lehe-nengoz azokara: «Aitak laguntzeko ekar-tzen ninduen». Azoka ona dela dio, bainaordutik asko aldatu dela. «Lehen, ingurukoherrietako jende asko etortzen zen aste oso-rako erosketa egitera eta, egun, berriz, egu-nean egunekoa erosteko ohitura dugu».Dena den, Goierrin egoera ez da horren txa-rra, Zumarragako azoka ere ona da. Azpei-tian, adibidez, salmentak asko jaitsi dira».Hori bai, Ordizian badagoela zer hobetuuste du: «Bezeroei eremu urdinean aparka-tzen utzi beharko liekete», adibidez.

Jose AntonioRueda

Manex Aranburu ordiziarra,Goizane eraikinarenkanpoaldean. ASIER ZALDUA

Page 10: Goiberriren 6. alea

10 GOIBERRIGAZTEAK

Bertsomovieda: bertsoagaur egunera ekarritaJosune Zarandona BeasainBertsolaritza berebiziko oparo-aldia bizitzen ari dela gauza ja-kina da. Azken hamarkadetanerabat modernizatu da etagaur egungo gizartean ere berelekua egin du. Oinarrian muinamantendu badu ere, forma etaeredu ezberdinetara moldatuda, eta bide berriak irekitzea erelortu du. Ez da gauza erraza guztiak

gustura uztea, baina badirudibertsolaritza jorratzeko moduberri horiek oraingo eta lehengozaletuengan errotu direla. Etaoraindik bide berriak bilatzekoahaleginean jarraitzen dute.Beasainen, adibidez, NegukoBertsopaper Lehiaketa zahar-kitua gelditu zela eta zerbait

berria eskaintzeko ahaleginaegin du Arrano Kultur Elkarte-ak. Iaz ez zen lehiaketarik izan.Aitor Sarriegi bertsolariaren etaelkarteko kidearen arabera,lehiaketa hartara aurkezten zi-ren lanei beste irteera bat ema-tea zen asmoa eta, «aurten,guztiz ezberdina eta berritzai-lea den txapelketa batekin»datoz: bertsomovieda.

Bertsoa eta irudiaHorixe da azken batean Bertso-movieda: bertsoa eta irudia uz-tartzen dituen lehiaketa. Lehe-nengo urtea izanik, «ez duguirizpide zehatzik jarri nahi izan»,azaldu du Sarriegik, «ez baita-kigu zer lan aurkeztuko direneta hori jakin gabe mugak jar-

tzea oso zaila da». Lehiaketaraaurkeztuko diren lanek bete be-harreko baldintza bakarra «oi-narrian gutxienez bertso batizatea izango da».Bertsoa ez da zertan lehiake-

tarako propio egindakoa izanbehar. «Lanak banaka edo tal-deka egin daitezke, nahi denformatoa erabilita, nahi denneurrian eta nahi den gaia lan-duta. Mugarik ez jartzen saiatugara», aipatu du Sarriegik.Martxoaren 24an amaituko

da lanak aurkezteko epea, etasari banaketa apirilaren 20anegingo dute. Hau, eta Goierrinegiten diren beste zenbait eki-men, bertsolaritza inoiz bainobiziago eta errotuago dagoe-naren adibide dira.

ertsomovieda Bea-saingo Arrano Kultur

Elkarteak antolatutako lehia-keta da. Helburua, bertsoza-letasuna bultzatzea da. Lanak. Edozein pertsonak edotaldek aurkeztu ahal izangoditu. Adina, bizitokia eta gaialibreak dira.Epea. Martxoaren 24ra arte.Sari banaketa apirilaren 20anizango da.Sariak. Hiru izango dira: Epai-mahaiaren saria (900 euro),bertso onenaren saria (300euro) eta ikusleen saria (450eurotan baloratutako saria).Informazio gehiago.www.bertsomovieda.com

BOinarriak

Lehiaketa berria iragartzeko Ordiziako errugbi jokalariek egindako bideoaren zati bat. BERTSOMOVIEDA

Page 11: Goiberriren 6. alea

GOIBERRI 11MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

TxinatarrakZumarragakoKalebarrenen

Txinatar familia batek denda ireki zuen2010ean Zumarragan. Huizhong,Xiaojing eta Caisen Xu dute izena.

Asier Zaldua ZumarragaHuizhongek 36 urte ditu, Xiao-jing bere emazteak 29 eta Cai-sen semeak 8, eta Shangaitikgertu dagoen Qing Tian hiriko-ak dira. Xiaojing izan zen EuskalHerrira etortzen lehena,2006an. Legazpin bizi den bereahizparengana. 2008an sena-rra eta semea heldu ziren etaMadrilen bizi izan ziren.2010ean Zumarragan dendaireki zuten arte. «Senarrak tele-fonia konpainia batean lan egi-ten zuen eta ni langabeziannengoen. Gainera, txinataremakumezkoontzat errazagoada hemen lana aurkitzea gizo-nezkoentzat baino. Horregatiketorri nintzen bakarrik. Familiahan uztea oso gogorra izan zen,baina bizitzan aurrera egin nahibaduzu...».Euren eskualdea Goierriren

antzekoa dela diote. «Eguraldiahemengoaren parekoa da etahura ere menditsua da. Duela20 bat urtetik hona jende askoetorri da handik Europara, hurahau baino pobreagoa da eta». Etorri zenean, ahizparen

dendan lan egin zuen Xiaojin-gek. 2009an Madrilera joan zi-ren lan egitera. 2010ean itzuli

ziren Euskal Herrira. «Krisiak

gogor jo du Madrilen eta ahiz-

pak Zumarragan denda ireki-

tzea aholkatu zigun. Oso gus-

tura gaude. Hemengo jendea

oso jatorra da, eta eguraldia

Madrilgoa baino atseginagoa

da. Gainera, Zumarraga herri

lasaia da».

Semea Gainzuri ikastetxeko

ikaslea da eta, dagoeneko, eus-

karaz eta gazteleraz hitz egiten

du. Zoritxarrez, bere aitona-

amonen hizkuntza ahazten ari

zaio. «Mandarin txinera badaki,

baina aitona-amonek beste

hizkuntza bat hitz egiten dute

eta jada zailtasunak ditu be-

raiekin telefonoz hitz egiteko».

Santa Barbara gustukoEuskal Herriko bizimodua gus-

tuko dute. «Igandeetan etxean

egotea, telebista ikustea eta In-

terneten ibiltzea atsegin dugu.

Baita Santa Barbarara joatea

ere». Donostia eta Zarautz oso

gustukoak dituzte eta Euskal

Herrian gelditzeko asmoa dute.

«Negozioa ondo badoa, betira-

ko geldituko gara. Semeak ikasi

beharra dauka eta ez zaio ko-

meni alde batetik bestera ibil-

tzea».

TxinaHerritarrak: txinatar.Biztanleak: 1.340 milioi.Hiriburua: Beijing. Hirinagusiak: Shanghai,Lanzhou, Xian, Tianjin,Shenyang, Chengdu,Lhasa, Urumqi, Nanjing,Zhengzhou. Hizkuntzak:mandarin txinera batua(ofiziala), uigurrera,mongoliera, tibetera,kantonera...

Xiaojing, Huizhong eta Caisen Xu Zumarragako Kalebarrenekodendan. ASIER ZALDUA

Beijing

Shangai

Babeslea

Page 12: Goiberriren 6. alea

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Esnaola maisuaSekundino Esnaola Zumarragan jaio zen 1878ko maiatzaren 21ean.Musikarako zaletasuna txiki-txikitatik izan zuen, eta Donostiako Orfeoikozuzendaria izan zen 1902tik 1929ra bitartean. Sari ugari irabazi zituen.

Loinaz Agirre ZumarragaSekundino Esnaola izena eza-

guna da Zumarragan, herrikomusika eskolak eta kale batekizen hori baitute. Donostian erebada izen bereko kale bat. Binanor zen Sekundino Esnaola?Zumarragan, 1878ko maia-

tzaren 21ean jaio zen Sekundi-no Esnaola Berrondo. Zuma-rragako Jasokundeko AndreMariaren elizan, Juan Lino Letu-ria organistarekin izan zuen le-hengo harremana musikarekin.Berehala nabarmendu zenkantuan. 7 urterako, sopranobezala kantatzen zuen elizakoabesbatzan.

14 urte zituela, Bergarako se-minariora joan zen ikastera, etahandik Salamancako apaizte-gira. Musikarako, apaizetarakobaino bokazio handiagoa zuen,eta 1900ean, apaiz ikasketakutzi eta Donostiara joan zen.San Bizente parrokiako abes-batzan zuzendari plaza lortuzuen. Solfeoa eta kantua iraka-tsi zituen.

Donostiako Orfeoia1902an, Norberto Luzuriaga,Donostiako Orfeoiko zuzenda-ria zen hil zenean, Esnaolakhartu zuen Orfeoiaren zuzen-daritza. Esnaolaren garaian,sari asko irabazi zituen Orfe-oiak. Besteak beste, PariskoGrand Prix d’Honneur. Donos-tiako Orfeoiaren etorkizunera-ko garrantzia handiko erabakia

hartu zuen Esnaola maisuak1909an: emakumezkoak sar-tzea. Hainbat kexa jaso zituenerabakiak, baina aldaketa hariesker, errepertorioa handitzeaeta esparru sinfoniko-koraleansartzea lortu zen. DonostiakoKasinoan abestea oso gustu-kua zuen Esnaolak. Euskal kan-tu tradizionaletan oinarritutalandu zuen bere obra: Uso txu-riya, Loa-loa, Amak ezkonduninduen, Pello Joxepe... 1927an, Seme Kuttun izen-

datu zuen Zumarragako Uda-lak. 1929an hil zen 51 urterekin.

Goiko argazkian, Sekundino Esnaolaren hiletan bildutako jendetzaikus daiteke. Behekoan, Sekundino Esnaola, Lezon. RICARDO MARTIN

Page 13: Goiberriren 6. alea

GOIBERRI 13ARGAZKI ZAHARRA

Loinaz Agirre BeasainBeasaingo Alkartasuna Lizeo-ko ikasleen argazkia da , 1992.urtekoa. Bertan ageri diren

ikasleak, 1984. urtean jaiotako-ak dira.

Goian, zutik, ezkerretik es-kuinera: Julen Mujika, Ion Gan-zarain, Arette Azanza, HaizeaFernandino, Goikana Arratibel,

Naiara Lizarralde, Ainara Ibar-guren, Sandra Lozano, AlazneSueskun, Estitxu Rodrigo etaMaitane Etxeberria daude.

Behean, belauneko: Eli Cas-tro, Jon Alvarez, Aitor Etxebe-rria, Igor Rodriguez, Arkaitz Mu-jika, Patxi Korkostegi, Igor Oiar-bide, Gorka Mendizabal etaGaraitz Legorburu.

Beasaingo Alkartasuna Lizeoko neska-mutikoak 1992-93 ikasturtean. ESTITXU RODRIGO

BeasaingoLizeokoikasleak

Page 14: Goiberriren 6. alea

14 GOIBERRIGIDA

Edergintza Ezinbestekoproduktuak

Ana CristinaOlano

na CristinaOlanok 22urte darama-tza aurpegikoeta gorputze-

ko tratamenduak egiten. Urtehorietako esperientziaren on-doren, edertasuna zaintzekoezinbesteko hainbat produktuaurkeztu ditu Lazkaoko AnaCristina Olano edergintzak:

lThat´sa Sun Makeup:

Edertasun osorako kontzep-tu berria eta modernoa da.Produktu bakarrarekin azalabeltzarandu eta zaindu daite-ke. Berehalako kolore unifor-mea egunetan mantentzenda. Poroa zikindu gabe ema-ten du kolorea, azala tinka-tzen du, eta bat-bateko eder-tasuna ematen du. Eguzkiakmuxukatzea bezala da.

lPhyris Ferment Peeling:

Hauts erako peeling enzima-tikoa da. Hildako zelulak ken-tzen ditu, azal leun eta malgubat lortzeko.

lPhyris Derma Control SiccaRepair Balm:

Arazo askotariko azalentzakooso egokia da. Batez ere der-

matitisa duten pertsonen-tzat.

lNatura Bissè Barcelona, To-lerance Cleanser:

Gauean azala garbitzeko gelhonek, ez du azalik lehortzen,ez eta koiperik gehitzen ere.

lNatura Bissè Barcelona, TheCure Pure Serum:

Azalari argitasuna eta sendo-tasuna ematen dio. Aurpegi-ko zimurrak leundu eta arinduegiten ditu. Mota guztietakoazalentzako produktua da ,mistoak zein koipetsuak izan.

Ana Cristina Olanok, bereLazkaoko edergintza zentroan,produktu hauek eta gehiagoerabiltzen ditu. Joan zaitezaholku eske.

A

MikropigmentazioaAurpegiko tratamenduak

MesoterapiaRadiofrekuentziaOrbanak

Depilazioa, argi ziztada bidez.Makilajeak

IkastaroakManikura eta pedikuraProduktuakAna Cristina Olano edergintzaHirigoien, 12. Tel.: 943086 000 Lazkao.

Ana Cristina Olano edergintza Goierriko estetikazentroak

Elorri estetika zentroa.Lukusin plaza, 4. Ordizia. Tel: 943 164 898

Xarmanki edergintza.Labeaga, 2. Urretxu. Tel: 943 722 513

Zuriñe edergintza.Garmendia Otaola, 5. Beasain. Tel: 647 314 771

Page 15: Goiberriren 6. alea

GOIBERRI 15ASTEBURUARI BEGIRA

Pinpirinak etaLas CulebrasOrdizianEmakume Langileen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatuta-ko ekintzen barruan, bihar, Beasaingo Asmube emakume elkarte-

aren Pinpirinak antzezlana D’Elikatuzen, eta Iruñeako Las Cule-bras rock&roll taldearen kontzertua antolatu dituzte, Gaztetxean.Bihar, hilak 10, 19:30ean. Ordiziako D’Elikatuz zentroan.

Agirre etaTolosaXentimorikgabeSeguranIparra-Hegoa ekimenaren ba-rruko lehenengo ekitaldia izan-go da gaur Seguran, Botikaxa-harrean: Ramon Agirrek etaInazio Tolosak, Xentimorikgabe antzezlana aurkeztukodute.Gaur, hilak 9, 19:00etan. Se-gurako Botikaxaharrean.

Ipuin kalejira egingo duteOrdizian Ahoz ahojaialdiaren barruanErrioxako La Compañia del saco taldeak, eta Joxe Mari Karrere etaItziar Rekalde ipuin kontalariek, ipuin kalejira egingo dute Ordizia-ko kaleetan eta tabernetan, IV. Ahoz aho jaialdiaren barruan. Bihar, hilak 10, 19:30ean. Ordiziako kaleetan eta tabernetan.

Arkeologia etaantropologiarenekarpenei buruzmahai inguruakLegazpiko Burdinola elkarteak bi mahai inguru antolatu ditu Arke-ologia eta antropologiaren ekarpenak gure historiaren ikerketetanzikloaren barruan. Martxoaren 15ean, El poblamiento medieval enBizkaia y Gipuzkoa gaiari buruz hitz egingo dute, gazteleraz, IñakiGarcia Caminok (Bizkaiko Arkeologia Museoko zuzendaria) etaIñaki Sagredok (Nafarroako Erreinuko gazteluen ikertzailea). Biga-rren mahai ingurua, apirilaren 19an egingo dute, euskaraz, Historiaeta antropologia lotuz gaiaren inguruan. Jose Antonio Azpiazu(historialaria eta antropologoa) eta Jerardo Elortza (filologoa etahistorialaria) izango dira hizlariak.Martxoaren 15ean, 19:00etan. Legazpiko Kultur Etxean.

ESK

EIN

ELE

GO

RBU

RU

Page 16: Goiberriren 6. alea