GIZARTE

13
PALEOLITOA Gizakiaren historiako garairik luzeena da (k. a. 3.000.000 urtetik k. a. 10.000 urtera) gure historiaren %99 da. Garai hau lehenengo hominidoak agertu zirenetik duela hamar milioi urte ingura arteko garaia izan zen nekazaritza eta abeltzaintza sortu zen arte. Paleolitiko hitza “ antzinako harria ” esan nahi du eta hasieran horrekin egiten zituzten ehizarako tresnak . Teknika hauek, silex harria jotzean oinarritzen dira, nahiz eta garai honetan egurra eta hezurra ere lehengai moduan erabili izan ziren. Paleolitoko gizakiak, oinarrian, ehiza, arrantza eta basoko fruituak biltzetik bizi izaten ziren. Nomadak ziren eta leize zuloetan edo ibai inguruetan bizi izaten ziren, aire zabalean edo zuhaitz adarrez zein animalia larruz eginiko txaboletan. Beraien jantziak larruzkoak ziren eta familia loturazko tribu txikietan antolatuta zeuden.

Transcript of GIZARTE

Page 1: GIZARTE

PALEOLITOA

Gizakiaren historiako garairik luzeena da (k. a. 3.000.000

urtetik k. a. 10.000 urtera) gure historiaren %99 da. Garai hau

lehenengo hominidoak agertu zirenetik duela hamar milioi urte

ingura arteko garaia izan zen nekazaritza eta abeltzaintza sortu

zen arte.

Paleolitiko hitza “ antzinako harria ” esan nahi du eta

hasieran horrekin egiten zituzten ehizarako tresnak . Teknika

hauek, silex harria jotzean oinarritzen dira, nahiz eta garai

honetan egurra eta hezurra ere lehengai moduan erabili izan ziren.

Paleolitoko gizakiak, oinarrian, ehiza, arrantza eta basoko

fruituak biltzetik bizi izaten ziren. Nomadak ziren eta leize

zuloetan edo ibai inguruetan bizi izaten ziren, aire zabalean edo

zuhaitz adarrez zein animalia larruz eginiko txaboletan. Beraien

jantziak larruzkoak ziren eta familia loturazko tribu txikietan

antolatuta zeuden.

Page 2: GIZARTE

Neandertaleko gizakiek, Erdi-Paleolitoan, hildakoak

lurperatzeak adierazten duen bezala, erlijio arloko sineskeriak

zituzten. Goi- Paleolitoan, Cromagnon gizakiak lehenengo arte

formak sortu zituen eta hauetan harkaitzetako pintura azpimarratu

behar da.

BIZIMODUA EREMU BEROETAN

Gizakiak Afrikan dute jatorria. 4 milioi urtean, kontinente

horretan hasi zen gizakion bizitza, klima beroko eremu batean.

Gaur egundo sabanaren antzekoa zen. Gizakiak animali oso

arriskutsuekin bizi ziren krokodiloekin, elefanteekin …

BIZIMODUA EREMU HOTZETAN

Duela 1 milioi urte baino gutxiago, Afrikatik irten ziren.

Europan, eta Asiaren zati batean eta Ipar Amerikan, eta oso klima

hotzetara joan ziren bizitzera. Europa, Asia eta Ipar Amerikan

lehen izotzez beteta zegoen glaziazioengatik. Gizakiak bizi

Page 3: GIZARTE

baldintza oso zailetara egokitu ziren eta horrela bizirik jarraitzea

lortu zuten.

KOMUNITATE-BIZITZA

Paleolitoko gizakiak familia gutxi osatzen zituzten, 20 edo

40 kideen artean zeuden tribu bakoitzean. Tribuko kideak

maitasun eta elkartasun sentimenduak zituzten. Pertsonon

haurtzaroa oso luzea da, urte asko igarotzen dira gutaz bakarrik

baliatzeko, gurasoek haurrei behar zutena irakasten zieten

nerabezaroraino: sua, tresnak, arropak… Zaharrak tribuko

jakintsuena ziren. Kontakizunak kontatzen zizkieten haurrei.

ELIKADURA

Paleolitoko gizakiak bilketatik, ehizatik eta arrantzatik bizi

ziren. Batez ere fruituak, landareak eta animali txikiak jaten

zituzten.. makilak zorrotzak erabiliz, sustraiak eta tuberkuluak

lurpetik ateratzen. Animali handiak ( oreinak, mamutak… ) ez

Page 4: GIZARTE

zituzten oso sarritan harrapatzen. Animali handiak harrapatzeko,

puntan harri landu bat zuen lantza batekin ehizatzen zituzten.

Arrantzan ibaietan eta itsasoan batzuetan eskuz artzen zituzten

eta bestela tranpak jarriz edo hezurrezko arpoiekin.

SINESMENAK ETA ERRITUAK

Hainbat espiritu bazirela

sinesten zute: ehizan eta

ugalkortasunean laguntzeko

eta gaixotasunak eta heriotza

eragiten zituzten. Errituak

egiten zituzten espirituak alde

izateko. Hildakoak ehorzten

zituzten maitasuna

adierazteko gogoan izateko

hil ostean beste bizi bat

zegoela uste zutelako.

Page 5: GIZARTE

NEOLITOA

Harri Aroko azken garaia da K a 7000 urtean

IRAULTZA NEOLITOA

Duela hamar mila urte inguru, azken glaziazioari amaiera

eman zion klimaren berotzearekin batera, gizakiak aurkikuntza

garrantzitsu bi egin zituen: nekazaritza eta abeltzaintza. Honekin

zera lortu zen:

• Gizakien komunitateen asentamendu iraunkorrak (eguneko

bizitza).

• Jakiak modu kontrolatu batez ekoiztea eta ondorioz

biztanleria handitzea.

• Nekazaritza eta abeltzaintza Ekialde Ertainean hasi ziren,

eta gero Europan eta beste mundu osoan garatu.

Page 6: GIZARTE

• Laboratu ziren lehenengo espezieak laboreak izan ziren:

garia Ekialde Ertaina eta Europan, arroza Asian eta artoa

Amerikan. Etxeratu ziren lehenengo animaliak ahuntza,

ardia, idia, zaldia eta txakurra izan ziren.

Neolitikoko iraultza, leunketan oinarritzen ziren harrizko

tresnak egitean agertu zen eta honek gero eta tresna hobeak eta

espezializatuagoak eman zituen. Garrantzi handiko beste

berrikuntza bi ehuna eta zeramika izan ziren.

NEOLITOKO BIZIMODUA

Herrixkak ibaietatik gertu kokatzen zituzten, ura eskura

izateko; hala soroak ureztatzeko, nola jendea eta abereak

Page 7: GIZARTE

hornitzeko. Sarritan, herrixka oholesi batez inguratzen zuten,

beste gizaki batzuengandik edo animalietatik babesteko. Etxeez

gain, ukuiluak, biltegiak.

Hiru aldaketa tekniko garrantzitsu gertatu ziren:

� Harri leundua erabiltzen hasi ziren, lanabesak egiteko.

Esaterako, aitzurrak.

� Ehuna egiten hasi ziren. Haria animalien ilez egiten.

� Zeramika asmatu zuten. Eskuz modelatzen zituzten

objetuak: ontziak eta goporrak.

Herrixketan, lanaren espezializazioa gertatu zen. Hau da, pertsona

batzuk soroak lantzeaz arduratzen ziren; beste batzuk, azienda

zaintzeaz; eta gainerakoak eskulangileak ziren.

Page 8: GIZARTE

METAL AROA

Duela zazpi mila urte inguru, gizakia metalezko tresnak

egiten hasi zen eta honek bizitzeko moduan aldaketa handiak

eragin zituen. Erabili zuen lehenengo metalea kobrea izan zen eta

bitxiak eta apaingarriak egiteko erabili zuen, batez ere. Geroago

beste metale bi erabili zituen: burdina eta brontzea, kobrea eta

eztainuzko aleazioa. Metale biak oso gogorrak ziren eta haiekin

mota guztietako tresnak egin zitezkeen: lanerako tresnak, arma eta

armadurak, ontziak, bitxiak, estatuak eta abar.

Page 9: GIZARTE

Metal-Aroan herrixka asko hiri bilakatu ziren eta hauetariko

batzuk ehun baita mila biztanle ere izan zituzten. Erregea, edo

komunitateko burua, gudariak, artisauak eta abar agertzearekin

batera, antolakuntza politikoa konplexuago bihurtu zen.

5.000 urte inguru asmakizun oso garrantzitsua batzuk egin

ziren Ekialde Urbilean:

� Gurpilari esker, garraioak hobetu salgaiak gurdietan

kargatzeko eta lehorrez urrunera eramateko aukera.

Page 10: GIZARTE

� Haize- oihalak haizearen indarrez baliatzeko aukera eman

zien itsasontziei. Itsasontzi handiagoak salgai eta pertsona

gehiago garraiatu.

� Goldeari esker, aitzurrez baino lur gehiago eta arinago

lantzeko aukera izan zen.

SINESMENAK

Neolitoan, jainkosa ama gurtzen zuten. Neolitoan eta Metal

Aroan beste munduarekin lotutako sinesmenak eta hildakoen

gurtza. Hildakoak zeramikazko kutxa batean sartzen zuten eta

ondoren lur azpian sartzen zituzten eta nekropoliak deitzen ziren

(hau da, <<hildakoen hiria>>) esaten diegu.

ARTEA

Neolitoko pinturak

Page 11: GIZARTE

Askotan gizakiak agertzen ziren animaliak ehizatzen,

landareak biltzen, dantzatzen… Pinturak oso eskematikoak egiten

zituzten, bakarrik beltza erabiltzen zuten.

MEGALITISMOA

Neolitoaren amaieran eta Metal Aroan izan zen, harrizko

bloke handiz osatutako monumentuak eraikitzen hasi ziren.

Monumentu megalitiko handienak eta ezagunenak: iruinarriak,

trikuharriak eta harrespilak.

� Iruinarriak edo menhirrak lurrean zutik sartutako harri luze

eta handiak ziren.

Page 12: GIZARTE

� Trikuharriak eraikuntza konplexuagoak ziren. Harri handi

bertikalez osatuta zeuden, horma bat osatuz. Pertsona talde

baten hilobiak.

� Harrespilak iruinarri askoz osatutako barruti zirkular

handiak ziren. Ziur asko, jainkotegiak ziren.

Sorginaren trikuharria, euskal herrian dago eta bertan 39 pertsona

aurkitu dituzte lurperatuta haien lanabesekin eta guzti.

Iruinarria

Page 13: GIZARTE

harrespila