GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5...

25
GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO PROBA TEORIKOA Página 1 de 25 A EREDUA ZATI TEORIKOA - JARRAIBIDEAK: Mesedez, erantzunen orrian zure datu pertsonalak eta dagokizun azterketa eredua zein den adierazi itzazu. Ariketa honek 2 zati ditu. ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera). Erreserba-galderak bakarrik hartuko dira kontuan epaimahaiak azterketako galderaren bat baliogabetzen baldin badu. Proba hau egiteko gehienezko epea (zati teorikoa eta zati praktikoa) 2 ordukoa da. ZATI TEORIKOko galdera guztiek erantzun zuzen bakarra daukate, puntu batekin baloratuko dena. ZATI PRAKTIKOko galdera guztiek erantzun zuzen bakarra daukate, 2 punturekin baloratuko dena. Erantzun gabe utzitako galderengatik ez da zehapenik egongo. Erantzun bikoitzak ez dira puntuatuko. Erantzun okerrei dagokienez, 0,33 puntuko zehapena aplikatuko da erantzun oker bakoitzeko. Erantzun guztiak erantzunen orrian idatzi behar dira. Galderen liburuxka jasoko da baina ez da zuzenduko. Gogoratu erantzunen orrian zure datu pertsonalak adierazi eta dagokizun azterketa eredua zein den zehaztu behar duzula, baita koadernoa osatzeko 2 ordu dituzula ere.

Transcript of GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5...

Page 1: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 1 de 25

A EREDUA

ZATI TEORIKOA -

JARRAIBIDEAK:

Mesedez, erantzunen orrian zure datu pertsonalak eta dagokizun azterketa eredua zein den

adierazi itzazu.

Ariketa honek 2 zati ditu. ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI

PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

Erreserba-galderak bakarrik hartuko dira kontuan epaimahaiak azterketako galderaren bat

baliogabetzen baldin badu.

Proba hau egiteko gehienezko epea (zati teorikoa eta zati praktikoa) 2 ordukoa da.

ZATI TEORIKOko galdera guztiek erantzun zuzen bakarra daukate, puntu batekin baloratuko dena.

ZATI PRAKTIKOko galdera guztiek erantzun zuzen bakarra daukate, 2 punturekin baloratuko dena.

Erantzun gabe utzitako galderengatik ez da zehapenik egongo.

Erantzun bikoitzak ez dira puntuatuko.

Erantzun okerrei dagokienez, 0,33 puntuko zehapena aplikatuko da erantzun oker bakoitzeko.

Erantzun guztiak erantzunen orrian idatzi behar dira. Galderen liburuxka jasoko da baina ez da

zuzenduko.

Gogoratu erantzunen orrian zure datu pertsonalak adierazi eta dagokizun azterketa eredua zein

den zehaztu behar duzula, baita koadernoa osatzeko 2 ordu dituzula ere.

Page 2: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 2 de 25

IZEN-ABIZENAK: ____________________________________________________________

A EREDUA

ZATI TEORIKOA

1. Zein da prebentzio hitzaren definizioa?

a. Jendeari laguntza eskaintzea, euren behar eta mugaketak adierazteko,

baita lehentasun eta itxaropenak ere.

b. Gizarte arazoetan esku hartzea, arrazoian ere eragina edukiz, ez bakarrik

ondorioetan.

c. Gizartearen lege eta baliabideei buruzko orientazioa eta aholkularitza,

gizarte arazoak daudenean esku hartze aldera.

d. Arrazoi-arazoen analisi eta azterketa, diziplina anitzeko lantaldeetan parte

hartuz.

2. Metodoaren ezaugarriak hauek direla esan dezakegu:

a. Gizarte errealitatea, dinamikoa eta aldakorra; pertsonen desabantailak

eta gizarte lanaren helburuak.

b. Helburua, kontzeptua, prozesua eta egitura.

c. Malgutasuna, globaltasuna, laguntza teorikoa gizarte eta giza zientzietan,

eraginkortasuna eta partaidetza.

d. Ikerketa, diagnosia, plangintza, gauzatzea eta ebaluazioa.

3. Hauxe da ebaluazio prozesuaren helburua:

a. Egokitasun, eraginkortasun eta efikazia maila neurtzea.

b. Baliozkotasuna, objektibotasuna, malgutasuna, plastikotasuna eta

egokiera adieraztea.

c. Errazena den prozedura aukeratzea.

d. Ekintzan aldaketak aplikatu behar diren eta, hala bada, aldaketa horiek

zeintzuk diren zehazteko beharrezkoak diren judizio-elementuak

eskaintzea.

4. Zer da pronostikoa?

a. Egoera aldatzeko aukerak eta egoera hobetzeko beharrezkoak diren

baliabideak zehazten dituen balioespena.

b. Diagnostikoa egitea.

c. Arazoak ematen dituzten egoerak eta horien kausa-faktoreak

identifikatzea.

d. Arazoak norbanakoengan dituen ondorioak.

Page 3: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 3 de 25

5. Zer da plangintza?

a. Esku-hartze nukleoak zehaztea.

b. Profesionalak bezeroaren arazo-egoeraren inguruan egiten duen

balorazioa.

c. Ekintza-teknika bat, berariazko esku-hartze baten bitartez emaitza jakin

bat lortzeko joera duena.

d. Plangintzaren berezko teknikak erabiltzea.

6. Zein da diagnostiko hitzaren definizioa?

a. Ekintza profesionalaren xede den errealitatearen ezagutza edukitzea.

b. Gizarte langileak bezeroak aurkeztu duen arazoaren gainean duen iritzia.

c. Arreta berezitua eskaintzeko ahalmena.

d. Eskaini daitekeen arreta maila.

7. Hauek dira tratamendu metodoak:

a. Laguntzeko eta sailkatzeko metodoak.

b. Elkarrizketa, behaketa, introspekzioa eta laguntza prozesua.

c. Soziala, psikologikoa, mistoa eta psikiatrikoa.

d. Bezeroaren eta ingurumenaren baliabideez jabetzea.

8. Zer da elkarrizketa bat?

a. Bi edo pertsona gehiagoren arteko hizketaldi zuzena, aldez aurretiko

helburua duena.

b. Hizketaldi bat, zeinetan bezeroari modu librean hitz egiteko aukera

ematen zaion.

c. Gai baten inguruko hizketaldi bat.

d. Datu egituratuak biltzen dituen hizketaldia.

9. Zein ezaugarri topatu ahal dugu elkarrizketan?

a. Orientazioa, motibazioa, informazioa, aholkularitza, terapia, tratamendua

eta jarraipena.

b. Norbanakoan eta arazo batean zentratzen da.

c. Hitzaren bidez abian jartzen da, ulermena errazten du, baliabide

profesional bat da eta enpatia sentitzeko aukera ematen du.

d. Autodeterminazioa, indibidualizazioa, errespetua, onarpena, judiziorik

gabeko jarrera eta sekretua.

Page 4: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 4 de 25

10. Zein elkarrizketa mota topatu dezakegu modalitatearen arabera?

a. Klinikoa, terapeutikoa edo tratamenduzkoa, psikoanalitikoa, sakona,

zentratua edo ardaztua, erantzun librekoa, galdera irekiak edo galdera

itxiak dituena.

b. Gidatua, gidatu gabea, zuzena, zeharkakoa, hedadurazkoa edo

intentsiboa.

c. Orientaziozkoa, motibaziozkoa, informaziozkoa, aholkularitzakoa, klinikoa

edo terapeutikoa, jarraipenezkoa.

d. Informala, librea edo egituratu gabea, egituratua edo estandarizatua eta

planifikatua.

11. Plangintzan, zeintzuk dira oinarrizko kontzeptuak?

a. Tresna bat da, prozesu bat, malgua, arrazionala, eraginkorra eta efizientea.

b. Egoera jakin bat, ekintza aldatzeko interesa, baliabideak egotea, ardura

duen organismoa.

c. Arrazionaltasuna, aurreikuspena, unibertsaltasuna, jarraitutasuna eta

atxikipena.

d. Jarduteko aukera, jarduteko plana aukeratzea eta bideratzea eta plan hori

gauzatzea.

12. Zer ezaugarri bete behar dituzte helburuek?

a. Argiak, errealistak eta egokiak.

b. Bideragarritasuna, egokitasuna eta onargarritasuna.

c. Enumeratuak eta definituak.

d. Populazioaren, teknikarien eta erakundearen arabera.

13. Zer baztertze motekin topo egin dezakegu?

a. Analfabetismoa, atzerritartasuna, arraza-gutxiengoak eta

instituzionalizazioa.

b. Endogenoa eta exogenoa.

c. Gaixotasun edo gutxitzeagatik, isolamenduagatik, indarkeriagatik edo

norbere burua baztertzeagatik.

d. A eta C zuzenak dira.

14. Sekretu profesionala dela eta, gizarte langilearen jardueran zehar hauxe hartu behar

dugu kontuan:

a. Datuen bilketa eta jakinarazpena jarduera profesionalaren beharretara

mugatu behar da.

b. Zerbitzuko erabiltzaile diren eta dokumentazioan agertzen diren pertsonen

intimitatea babestu behar da.

c. A eta B erantzunak zuzenak dira.

d. A eta B erantzunak okerrak dira.

Page 5: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 5 de 25

15. Gizarte Lanean diplomadunak, pertsona babesgabe edo ezinduen tratu txarren, abusu

edo abandonu egoeren aurrean, zer egin behar du?

a. Jakinarazi edo salatu eta esku hartu.

b. Jakinarazi eta dagozkien baliabideetara bideratu.

c. Dagokion erakunde edo organismoaren aurrean salatu, aldez aurretik

erabiltzailearen adostasuna eskatuz.

d. Bidezko txostenak egin dagozkien epaitegietarako.

16. Gizarte Laneko ikerketaren barruan, hauetako zein har dezakegu aztergai den gizarte

errealitatearen alderdi bati lotutako lehen hurbilketa-mailatzat?

a. Sailkapen-maila.

b. Azalpen-maila.

c. Deskribapen-maila.

d. Prospekzio-maila.

17. Elkarrizketa teknika bat dela baiezta dezakegu, honengatik:

a. Teoriatik, esperientziatik, informaziotik… datozen ezagutzak erabiltzen

ditu.

b. Hainbat fase dituen prozesu bat da.

c. A eta B erantzunak zuzenak dira.

d. A eta B erantzunak okerrak dira.

18. Gizarte lanean gehien erabiltzen diren eredu psikosozial direlakoen artean, ez dugu

aurkituko honako hau:

a. Arazoen ebazpena.

b. Analisi transakzionala.

c. Familia-terapia.

d. Case-work delakoa.

19. 2012ko urriaren 15eko aginduak ezarritakoaren arabera, kontzeptu horietako zeintzuek

ematen dituzte puntuak babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak alokairu

erregimenean eskuratzeko baremazioan?

a) 25 urtetik beherako pertsona ez emantzipatua izateak.

b) Lanik gabe urtebete baino gehiago egoteak.

c) Epai bidez banandua egoteak.

d) Etxebiden gutxienez urtebete izena emanda egoteak.

Page 6: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 6 de 25

20. Arazoak sortzen dituen portaerak dituzten pazienteekin esku hartzen badugu eta

ezinikusi, baldintzapen eragile eta desentsibilizazioko teknikak erabiltzen baditugu, zer

ari gara erabiltzen?

a. Jokabidea aldarazteko metodoa.

b. Krisi-egoeretan esku hartzeko metodoa.

c. Komunitate-partaidetza eta -ekintzako metodoa.

d. Metodo ekologikoa.

21. Ikuspegi sistemikoaren arabera, batzuetan senideek euren autoerregulazio-

mekanismoak behar bezala erabiltzen ez dakitenez, familiak askatzen ez dakien estresa

sortzen da eta hau eragiten du:

a. Disfuntzio bat.

b. Sintoma bat.

c. Azaleratzen ari den bat.

d. Arrisku-faktore bat.

22. Pobrezia-egoeran dauden pertsonak gizartetik baztertuta bizi izaten dira. Egoera horren

adierazleak dira honako hauek (aukeretako bat ez da zuzena):

a. Hezkuntza.

b. Lana.

c. Gaixotasuna.

d. Osasuna.

23. Gizabanakoaren gabezia-egoera batez ari gara, aldagai dinamiko sozial, ekonomiko eta

politikoei lotuta dagoena. Horrelakoetan, gabezia- eta/edo beharrizan-egoerak aipatzen

baditugu, zertaz ari gara?

a. Bazterketa.

b. Pobrezia.

c. Marjinazioa.

d. Desparekotasuna.

24. Badaude faktore batzuk, gizarteratze/baztertze-irizpideen izatea bera, iraupena eta

sortzea errazten dutenak, hala nola, krisi ekonomiko orokortuak, industria-

birmoldaketak, produkzio-sektoreen mekanizazioa eta espezializazioa, lan-mundua

ezegonkortzea eta horri lotutako eskasia eta funtsean honelakoak dira:

a. Faktore pertsonalak.

b. Faktore sozialak.

c. Egiturazko faktoreak.

d. Faktore ekonomikoak.

Page 7: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 7 de 25

25. Metodologia sistemikoaren barruan, elkarrizketari dagokionez, Haley-k mahai gainean

jarriko du hauetako batek garrantzi berezia duela, familiak tratamenduarekin jarri

dezala:

a. Balorazio elkarrizketa.

b. Lehen elkarrizketa.

c. Aldez aurretiko bideratzea.

d. Bizilekuan egindako elkarrizketa.

26. Teoria Funtzionalistaren arabera, adierazi, honako aukera hauetatik, zein dagokion

jarreren bidez betetako funtzio psikologiko bati:

a. Egokitzapen-funtzioa.

b. Balio-adierazpen funtzioa.

c. Ezagutza-funtzioa.

d. Aurreko aukera guztiak zuzenak dira.

27. Etorkinekin egiten diren esku-hartzeetan, emigrazioari lotutako prozesu psikologikoen

lau etapak jaso behar dira. Cox eta Saunders-ek zehaztu zituzten etapa horiek. Jarraian

zehaztu ditugun prozesuetako bat EZ da zuzena:

a. Herrialde berriarekiko eztialdia.

b. Etapa depresiboa.

c. Egokitzapen-etapa.

d. Harrerako herrialdearen kultura arbuiatzeko etapa.

28. Gizarte teknikariaren aldetik bezeroa onartzeak hau dakar:

a. Emozio-partaidetza kontrolatua.

b. Antzematea, ulertzea eta ezagutzea.

c. Sentimenduak nahita adieraztea.

d. Harremanaren sakontasuna handitzea.

29. Gizarte lanaren helburuak hauek dira:

a. Tarteko etapak, helburuak lortzeko prozesuan.

b. Ekintzari norabidea eta zentzua ematen diotenak.

c. Ekintzaren xedea.

d. Erantzun guztiak zuzenak dira.

30. Indibidualizazioak zera esan nahi du:

a. Onartzea.

b. Nolakotasun berdingabeak aitortzea.

c. Erruduntasuna zehaztea.

d. Norberak bere erabakiak hartzea.

Page 8: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 8 de 25

31. Robert Merton eta Kurt Lein honako honen ordezkariak dira:

a. Funtzionalismoa.

b. Psikoanalisia.

c. Organizismo positibista.

d. Humanismoa.

32. Gauzatzea eta hauetako bat gauza bera da:

a. Jardunik eza.

b. Jarduera profesionala.

c. Bezeroaren baliabideak mobilizatzea.

d. Tratamendua.

33. Helburuak adierazteko baldintzak, zeintzuk dira?

a. Bideragarritasuna, egokitasuna eta onargarritasuna.

b. Biztanleria, teknikariak eta erakundea.

c. Gardentasuna, errealismoa, egokitasuna.

d. Zorroztasuna, neurketa, iraupen mugatua, koherentzia eta ahalegina.

34. Modalitatearen arabera, nolakoa izan daiteke elkarrizketa?

a. Klinikoa, terapeutikoa edo tratamenduzkoa, psikoanalitikoa, sakona,

zentratua edo ardaztua, erantzun librekoa, galdera irekiak edo galdera

itxiak dituena.

b. Gidatua, gidatu gabea, zuzena, zeharkakoa, hedadurazkoa edo intentsiboa.

c. Orientaziozkoa, motibaziozkoa, informaziozkoa, aholkularitzakoa, klinikoa

edo terapeutikoa, jarraipenezkoa.

d. Informala, librea edo egituratu gabea, egituratua edo estandarizatua eta

planifikatua.

35. Elkarrizketak zehar bezeroa guri gustatuko litzaigukeen moduan tratatzea hauxe da:

a. Autodeterminazioa.

b. Errespetua.

c. Epaiketarik gabeko jarrera.

d. Denak okerrak dira.

36. Gizarte teknikariaren eta bezeroaren harremanaren arteko oinarrizko elementuak dira:

a. Gizarte teknikaria, lekua eta bezeroa.

b. Erresistentzia, identifikazioa eta oldarkortasuna.

c. Beldurra, depresioa eta ez-onartzea.

d. Laguntza, ekintzaren bultzagarria eta baliabideak.

Page 9: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 9 de 25

37. Bezeroaren onarpen erreala hauxe da:

a. Bezeroaren onespena.

b. Bezeroaren erruduntasunaren, errugabetasunaren edo ardura mailaren

zehaztapena baztertzea.

c. Bezeroa den moduan hauteman eta hala tratatu.

d. Bezeroaren nolakotasun bereziak aitortu eta ulertu.

38. Eredu psikosozialean esku-hartzearen bigarren etapa hau da:

a. Konponbide estrategiak zehaztea.

b. Arazoa zehaztea eta ardaztea.

c. Esku-hartze plan bat egitea.

d. Plana gauzatzea.

39. BIZIGUNE etxebizitza hutsen programa arautzen duen abenduaren 23ko

466/2012 Dekretuaren 14. artikuluarekin bat eginez, etxebizitzen hasierako urteko

errenta:

a. Bizikidetza unitatearen urteko diru-sarrera haztatuen % 20 izango da.

b. Ez du inoiz 450€ko muga gaindituko.

c. Ez du inoiz 580€ko gehienezko muga gaindituko.

d. Etxebizitzaren metro karratuen eta bizikidetza unitatearen diru-sarreren

arabera ezarriko da, proportzionalki.

40. Ondorengo etapetatik zein ez da eredu sistemikoaren esku-hartzearen berezko etapa?

a. Harremana.

b. Konponbide estrategiak zehaztea.

c. Interakzioa.

d. Ekintzen garapena.

41. Zein da hiru esku-hartze ereduen elementu bateratzailea?

a. Laguntza.

b. Laguntza-harremana.

c. Bezeroaren historia.

d. Gizarte ingurua ezagutzea.

Page 10: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 10 de 25

42. Etxebizitza eskatzaileen erregistroaren eta babes ofizialeko etxebizitzak eta autonomia

araubideko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozeduren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio

Saileko sailburuaren 2012ko urriaren 15eko aginduak ezartzen duenaren arabera,

atzerriko herritartasuna duten pertsonek Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena

eman ahalko dute

a. Indarrean dagoen bizileku-baimena edo nahikoa identifikatzen duen beste

edozein egiaztagiri duenean.

b. Bizileku-baimena behin-behinekoa bada, atzerritarrak edo bizikidetza

unitate atzerritarrak zuzkidura-bizitoki eskatzaile bezala bakarrik eman

ahalko du izena.

c. Bizileku-baimena iraupen luzekoa bada, atzerritarrak edo bizikidetza

unitate atzerritarrak egin dezakeena hau da: babes ofizialeko etxebizitzen

eskatzaile gisa izena eman, alokairu zein erosketa erregimenean, edo

zuzkidura-bizitoki edo parekatutako etxebizitzen eskatzaile gisa izena

eman.

d. Aurreko guztiak zuzenak dira.

43. Gizarte teknikarien funtzioak, arreta zuzenaren eremuan (pertsona bertaratu gabe),

hainbat ekintzetan banatuta daude; hauetako zein ez dator bat sailkapen horrekin?

a. Erakundeen arteko koordinazioa.

b. Sistematizazioa.

c. Informazioa.

d. Txostenak egitea.

44. Bi eredu honi dagokionez bat datoz: ekintza plan bat egin ahal izateko gizarte

teknikariak bezeroaren egoera ulertzea beharrezkoa da. Zeintzuk dira?

a. Sistemikoa eta psikosoziala

b. Psikosoziala eta krisia.

c. Krisia eta sistemikoa

d. Hiru horietatik, bat ere ez.

45. Gizarte langileen funtzioak, pertsonaren aurreko arreta zuzenaren eremuan, hainbat

ekintzetan banatuta daude; hauetako zein ez dator bat funtzio horien sailkapenarekin?

a. Mobilizatzea eta bultzatzea.

b. Sustapena.

c. Ikerketa eta azterketak.

d. Ebaluazioa.

Page 11: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 11 de 25

46. Euskadin egun indarrean dagoen araudiaren terminoetan egokia den babes ofizialeko

etxebizitza baten esleipenari justifikaziorik gabe uko egiteak honakoa dakar:

a. Etxebideko Eskatzaileen Erregistroko baja gutxienez 5 urtetan zehar.

b. Erkidegoko edozein herri-administrazioren eskutik jasotzen dituen

prestazio, diru-laguntza eta laguntza guztiak galtzea.

c. Bi urtetan zehar Etxebiden izena emateko behin-behineko debekua.

d. Aurreko guztiak okerrak dira.

47. Banakako gizarte lanaren baitan azterketa honetan datza:

a. Egitura-aldagaiak erabat ezagutzea.

b. Gizarte teknikariaren ohar pertsonalak.

c. Bezeroaren egoera abiapuntutzat hartzearen printzipioa errespetatzea.

d. Bezeroaren eta bere egoeraren edo testuinguruaren gaineko datuak

biltzea.

48. Indibidualizazioaren esanahia:

a. Onarpena.

b. Nolakotasun berdingabeen aitorpena.

c. Erabaki propioak hartzea.

d. Erruduntasuna zehaztea.

49. Gizarte teknikariak indibidualizazioari arreta eskaintze aldera dituen bitartekoak hauek

dira:

a. Tentsioa arintzea, bezeroa hobeto ulertzea, arazoa ulertzea eta

harremanaren sakontasuna handitzea.

b. Xehetasunei arreta eskaintzea, zuhurtasuna elkarrizketan, hitzorduak

arretaz begiratzea, elkarrizketa prestatzea, bezeroa parte hartzera

bultzatzea eta malgutasuna.

c. Faboritismo eta aurreiritzien gabezia, giza jokaeraren ezagutza, behatzeko

eta entzuteko ahalmena, bezeroaren erritmoari egokitzea eta pertsonen

sentimenduetan barneratzea.

d. Bezeroari bere arazoak ikusten laguntzea, baliabideen gaineko informazioa

eta orientazioa, bezeroaren berezko baliabideak piztea eta berarekin

erlazionatzeko giro egokia sortzea.

Page 12: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 12 de 25

50. Bat-bateko arrazoiengatik egoera ekonomiko larrietan dauden Alokabide sozietate

publikoak kudeatutako etxebizitza parke publikoetako errentarien errentak

kalkulatzeko salbuespenezko neurrien ezarpenaren gaineko Etxebizitza

sailburuordearen 2013ko abenduaren 12ko 2/2013 Aginduaren arabera, errenten

behin-behineko murrizketari heldu ahal izateko, errentariek hurrengo baldintzetako

batzuk bete beharko dituzte:

a. Diru-sarreren murrizketaren arrazoia baldintzak bete ez izanagatik herri-

administrazioen eskutik jasotzen zuen edozein laguntza, diru-laguntza edo

prestazio itzultzeko betebeharraren ondoriozkoa ez izatea.

b. Kontratuan hitzartutako epea iraungitzeko hilabete bat baino gutxiago

geratzea.

c. Eskaria beste herri-administrazio batetik bideratu izana.

d. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzailea bakarrik izatea, hau da,

bestelako diru-sarrerarik ez edukitzea.

51. Gizarte esku-hartzearen eremuan autodeterminazioak zer dakarren:

a. Tentsioa arintzea, bezeroa hobeto ulertzea, arazoa ulertzea eta

harremanaren sakontasuna handitzea.

b. Xehetasunei arreta eskaintzea, zuhurtasuna elkarrizketan, hitzorduak

arretaz begiratzea, elkarrizketa prestatzea, bezeroa parte hartzera

bultzatzea eta malgutasuna.

c. Faboritismo eta aurreiritzien gabezia, giza jokaeraren ezagutza, behatzeko

eta entzuteko ahalmena, bezeroaren erritmoari egokitzea eta pertsonen

sentimenduetan barneratzea.

d. Bezeroari bere arazoak ikusten laguntzea, baliabideen gaineko informazioa

eta orientazioa, bezeroaren berezko baliabideak piztea eta berarekin

erlazionatzeko giro egokia sortzea.

52. Taldeekin lan egiteko beharrezkoa da jakitea

a. Taldeko kideen arazoak.

b. Arazoek beraientzat eduki dezaketen esanahia.

c. Une jakin batean gizarteak arazo horien inguruan izan dezakeen iritzia.

d. Erantzun guztiak zuzenak dira.

Page 13: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 13 de 25

53. Etxebizitzarako prestazio osagarriaren urtarrilaren 12ko 2/2010 Dekretuak ezartzen

duenaren arabera, prestazio hori eskuratzeko baldintzen artean:

a. Bere etxebizitzari lotutako alokairuko kuotak ordaindu gabe eduki behar

ditu.

b. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra izan beharko da, edozein

modalitatetan.

c. Etxebizitzan bizi diren eta bizikidetza unitatea osatzen duten pertsona

adina prestazio eman ahalko dira.

d. Erantzun guztiak zuzenak dira.

54. Babes publikoa duten etxebizitzen araudi juridikoaren gaur egungo araudiaren eta

etxebizitza eta lurzoruaren eremuko finantza neurrien arabera

a. Etxebizitza bateko errentaria (etxearen kontratuaren oinarria jardun

publikoa denean) beste babes ofizialeko etxebizitza baten esleipenduna

baldin bada, erosketa edo alokairu erregimenean, dagokion kontratua

sinatu aurretik alokairu erregimenean okupatzen ari den etxebizitzaren

errenta gisa zor ditzakeen kopuru guztiak ordaindu dituela egiaztatu

beharko du.

b. Alokairuko babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratu ahal izateko, nahikoa

da eskariaren titularrek etxebizitza bat jabetzan, azalera edo usufruktu

eskubidean ez badute izan eskaria egin eta aurreko bi urteetan zehar.

c. Edozein baldintza betetzetik salbuetsita egongo dira behar berezien

egoeran dauden kolektiboetako kideak, salbuespenezko prozedura bidezko

etxebizitza baten esleipena eskatzen duen gizarte teknikariaren irizpideari

jarraiki.

d. Aurreko baieztapen guztiak okerrak dira.

55. Zein taldetan bultzatzen da katarsia eta uste da ideien inguruko ezberdintasun eta

gatazkek askotan aurkakoak diren eta konpondu behar diren sentimenduak estaltzen

dituztela? :

a. Gizarte-hezkuntza

b. Gizarte-terapeutikoa

c. Elkarlaguntza

d. Boluntariotza

56. Beste pertsonen jokaeraren ondorioetatik jarrerak sortzeak honi egiten dio

erreferentzia:

a. Baldintzapen eragilea.

b. Modelaketa.

c. Baldintzapen instrumentala.

d. Baldintzapen klasikoa.

Page 14: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 14 de 25

57. Etxebizitza eskatzaileen erregistroaren eta babes ofizialeko etxebizitzak eta autonomia

araubideko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozeduraren Etxebizitza, Herri Lan eta

Garraio Saileko sailburuaren 2012ko urriaren 15eko aginduak ezartzen duenaren

arabera, “etxebizitza behar berezia” duten kolektiboen artean, besteak beste, hauek

daude:

a. Edozein motatako ezintasun fisikoa duten pertsonak.

b. Familia ugariak.

c. Bat-batean ordainketa gaitasuna galdu ondoren euren ohiko etxebizitzaren

jabetza galdu duten pertsonak.

d. 70 urtetik gorakoak eta 25 urtetik beherakoak.

58. Jarreraren kontzeptuaren jatorria:

a. Bilakaeraren psikologia.

b. Psikoanalisia.

c. Gizarte psikologia.

d. Denak okerrak dira.

59. Jokabidearen alderdia honela neurtu daiteke:

a. Neurri psikofisiologikoak.

b. Behaketa.

c. Prozedura psikometrikoak.

d. Guztiak zuzenak dira.

60. Gizarte edo ekonomia eskasia hau da

a. Batezbesteko nazionalaren % 25 eta % 30 artean dauden diru-

sarrerak/gastuak dituzten pertsonak barne hartzen ditu.

b. Batezbesteko nazionalaren % 35 eta % 50 artean dauden diru-

sarrerak/gastuak dituzten pertsonak barne hartzen ditu.

c. Batezbesteko nazionalaren % 15 eta % 50 artean dauden diru-

sarrerak/gastuak dituzten pertsonak barne hartzen ditu.

d. Batezbesteko nazionalaren % 32 eta % 60 artean dauden diru-

sarrerak/gastuak dituzten pertsonak barne hartzen ditu.

61. “Bazterkeria-gizarteratzea” orekaren oinarrizko faktoreak hauek dira:

a. 4: Lanekoak, ekonomikoak, kulturalak eta sozialak.

b. 3: Ekonomikoak, kulturalak eta sozialak.

c. 5: Lanekoak, ekonomikoak, kulturalak, pertsonalak eta sozialak.

d. 6: Lanekoak, ekonomikoak, kulturalak, pertsonalak, politikoak eta sozialak.

Page 15: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 15 de 25

62. Zer sektoretan biltzen dira lan-baldintza berriengatik kaltetutako herritarren

kolektiboak (malgutasuna, mugikortasuna, prestakuntza baxua, laneko ziurtasunik eza,

gizarteak debaluatutako lanpostua…etab.)?:

a. Hirugarren sektorea.

b. Bigarren sektorea.

c. Sektore generikoa.

d. Sektore ezkutua.

63. Zein egitura izan da pobretze prozesuen eusteari ekarpenik handiena egin diona?

a. Gizarte egitura.

b. Kultura egitura.

c. Familia egitura.

d. Ekonomia egitura.

64. Etxean bertan laguntzen duten zerbitzuak, eguneko zentroak eta telelaguntza honi

dagozkio:

a. Arabako Foru Aldundia.

b. Gipuzkoako Foru Aldundia.

c. Bizkaiko Foru Aldundia.

d. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Aldundi guztiak.

65. Integrazioa hauxe da

a. Baliabideak beharra duten pertsonetatik gertu aurkitu.

b. Gizabanakoa dinamika konplexu baten barruan dagoen gizarte izaki bat

bezala ikustea, bere osotasunean kontuan hartu beharrekoa.

c. Pertsonak eta taldeak euren familia eta komunitate ingurugiroan

mantentzen saiatzea.

d. Hori lortzeko helburu eta ekintza eraginkorren batasuna.

Page 16: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 16 de 25

ERRESERBA GALDERAK ZATI TEORIKOA

66. Adingabearen arrisku egoera hau da:

a. Adingabearen oinarrizko beharrak asetzera eta bere familia ingurua

hobetzera bideratutako babes neurri bat, bere erabateko garapena

ahalbidetuko duten baldintzak inguru horretan mantentzeko asmoz.

b. Egoera pertsonalengatik, pertsonen artekoengatik edo inguruko

egoerengatik adingabearen garapenerako eta/edo ongizate pertsonal edo

gizarte ongizatearentzat kaltegarri izan daitekeen hori (ez da beharrezkoa

legezko ministerioak zaindaritza gain hartzea zuzentzera bideratutako

neurriak har ditzala).

c. Adingabeen zaintzarako legeak ezarri dituen eginbeharrak modu okerrean

betetzeagatik, ezinezkoa delako edo eginbeharrak ez betetzeagatik sortzen

dena eta adingabeak beharrezko laguntza moral eta materialik gabe

geratzen direnean.

d. Erantzun guztiak zuzenak dira.

67. Gutxiengoei arreta eskaintzeari dagokionez, gizarte lana:

a. Gehienetan ez da eraginkorra izan “inposatua” izan delako.

b. Gutxiengoaren kulturaren ezagutza hartu behar du abiapuntutzat.

c. Batez ere asistentziazkoa izan da.

d. Aurreko guztiak.

68. Etorkin gehienen estrategia nagusia hau da:

a. Babesa.

b. Enpleguaren bidezko integrazioa.

c. Nazionalizazioa.

d. Hizkuntza.

69. Hurrengo aukeren artean zein ez da ebaluazioaren edukien parte

a. Asebete beharreko beharrak.

b. Erabilitako baliabideak.

c. Emaitzak edo ondorioak edo efektuak.

d. Gizarte langilearen eta erabiltzailearen arteko adiskide harreman maila.

Page 17: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 17 de 25

70. Zer esan nahi du osoko arretak?

a. Sustapen, prebentzio, tratamendu, errehabilitazio eta birgizarteratze

elementuak erlazionatzen dituela.

b. Gizakia ikuspuntu biopsikosozial batetik kontuan hartzen duela.

c. Pertsonen bizitza guztian zehar ematen dela, hainbat eremutan eta

edozein egoeratan.

d. Guztiak zuzenak dira.

Page 18: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 18 de 25

A EREDUA

ZATI PRAKTIKOA

1. Etxebizitza bloke bateko bizilagun batek eraikina butano bonbona batekin lehertu nahi

duela mehatxatuz deitzen badu, zer egingo zenuke?

a. 112 telefonora deitu

b. Etxebizitzara joan egoera ebaluatzeko, errentariarekin hitz egin eta esku-

hartzeko aukerak baloratu

c. Ez duzu ezer egiten zure eskumenetatik kanpo dagoelako eta zure

eskumenak alokairuko eremuaren barrukoak besterik ez dira.

2. Gure errentari baten inguruko kexa asko jasotzen dituen komunitate baten idazkia jaso

duzu, bizikidetza arazo orokorrei lotuta (orduz kanpoko zaratak, oihuak, musika altua,

kolpeak..), askotan errepikatu direnak. Zeintzuk dira esku-hartzearen baitan eman

beharreko lehendabiziko urratsak?

a. Errentariari deitu eta telefono bidez kexaren berri eman.

b. Etxebizitzara bisita egin, aurretik hitzordua jarri gabe, benetako egoeraren

berehalako eta zuzeneko informazioa lortzeko.

c. Etxebizitzan hitzordua adostu.

3. Alokairuko errentaren 5 ordainagiri zor dituen errentari batekin duzu hitzordua eta bere

gizarte langilearekin koordinatu bitartean azaldu dizu profil sozial konplexua duela.

a. Hitzordua duzu eta zatikako ordainketa akordio bat sinatzea erabakitzen

duzu, gainontzeko esku-hartzea bere gizarte langilearen esku utziz.

b. Hitzordua daukazu eta errenta ez ordaintzeko arrazoiak azpimarratzen

dituzu pertsonaren egoeren arabera ez ordaintzeak bideratzeko asmoz:

agian ez da ordainketa akordiorik behar…

c. Kudeaketa bezeroen arretarako bulegoaren esku uzten duzu, uste

duzulako gizarte eremutik ez direla ez ordaintzeagatik sortutako arazoak

kudeatu behar.

4. Bizikidetza arazo baten inguruko kexa bat heldu zaigu, horrelako jokabideei lotuta:

telebista leihotik bota, gauean oihuka bakarrik hitz egin… buruko osasun arazoak

daudela uste duzu hitzordua adostu aurretik… Nola jokatuko duzu:

a. Errentariarekin bulegoan biltzeko hitzordua ematen diozu nola dagoen

ikusteko.

b. Momentu horretan etxebizitzara goaz larrialdia kudeatzeko.

c. Laguntza sarearekin harremanetan jartzen gara, egoera baloratzeko eta

dagokion baliabidearen esku uzteko helburuarekin.

Page 19: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 19 de 25

5. Bizikidetza arazo larri bat daukagu, etxebizitza ezberdinetako bi errentarien arteko

eraso eta mehatxuekin, familia ijito baten eta ijitoa ez den beste baten artean. Ez

dakigu arazo guztiak familietako batek bakarrik sortu dituen eta ez dugu horren

inguruko komunitatearen kexarik jaso. Zer egingo dugu?

a. Familietako baten kaleratzea edo birkokatzea proposatuko dugu.

b. Ez dugu kexa kudeatuko ez dagoelako kontratua ez betetzeari lotutako

arazo bat, ezta komunitatearen aktarik ere.

c. Gatazkako bitartekaritzari emango diogu hasiera.

6. Etxebizitza bateko errentari bati bisita egiterakoan, bertan justifikatutako arrazoirik

gabe eskolara joan ez diren eta eskolara joateko adina duten adingabeak daudela

ikusten duzue. Zer egingo duzue?

a. Ezer ez, ez baitago gure esku-hartze eremuaren barruan, hau da,

etxebizitzaren alokairua.

b. Oinarrizko gizarte zerbitzuari jakinaraziko diogu.

c. Ikastetxera deituko dugu.

7. Zer egin behar dugu etxebizitza batean bisita egiterakoan garbitasun pertsonal eta

higiene arazoak daudela ikusten badugu?

a. Astebeteko epean egoera konpontzeko exijitzen diogu, 7 egun geroago

hitzordua emanez eskatutakoa bete duen egiaztatzeko.

b. Etxebizitza gaizki zaintzeagatik kaleratze prozesuari hasiera emango diogu.

c. Dagokion gizarte langilearekin harremanetan jarriko gara modu

koordinatuan lan egiteko, hezkuntza laguntzarekin.

8. Bizilagunen arteko bizikidetza etengabean okertzen ari da ditugu, hezkuntzaren bidez

errentariekin esku hartu dugu, oinarrizko gizarte zerbitzuekin eta gainontzeko

hezkuntza eragileekin harremanetan jarri gara, baina arazoek jarraitzen dute…

Kontratuaren amaiera heldu da. Zein da egin beharreko proposamena?

a. Kontratua berritu, kaleratzeak familiaren gizarte arazoa handitu besterik

ez lukeelako egingo, baina gizarte-hezkuntzako esku-hartze programa

zehatz bat betetzeko konpromisoaren baldintzapean.

b. Kontratua ez berritu, oinarrizko gizarte zerbitzuei jakinarazi eta haiengana

bidali, baliabide egoki bat bilatu dezaten.

c. Kontratua berrituko diegu baina beste etxebizitza batean.

Page 20: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 20 de 25

9. Guk kudeatutako etxebizitza bat behar ez bezala okupatuta dagoelako komunitatearen

kexa bat jaso dugu. Legez kanpoko bizilagunek komunitate arazo asko sortzen dituzte.

Zer egingo dugu?

a. Gure esku-hartzearen helburua etxebizitzaren giltzak borondatez eman

eta etxebizitzatik alde egitea izango da.

b. Kasua sail juridikora bideratuko dugu zuzenean.

c. Egoera legeztatzen saiatuko gara alokairuko kontratu bat sinatuz.

10. Zer egin behar dugu alkoholismo arazoak dituen errentari baten gainean

komunitatearen kexak jasotzen baditugu?

a. Kaleratzeari hasiera emango diogu

b. Kasua OMZra bideratuko dugu eta modu koordinatuan lan egingo dugu

c. Bere jarrera aurpegiratzeko hitzordua emango diogu ea bere burua

bideratzen duen.

11. Higiezinen kudeatzailearen deia jaso dugu gure etxebizitzetako batetik kirats jasanezina

ateratzen dela eta aspaldian ez dutela inor ikusi esanez…

a. Etxebizitzara joango gara kexa egiaztatzeko eta esku hartu ahal izateko

informazioa lortzeko.

b. Errentariei gutun bat bidaliko diegu kexa jakinaraziz eta bulegoetara

etortzeko hitzordua emanez.

c. Kasua eremu teknikora bideratuko dugu errenta unean-unean ordaintzen

baitute eta a priori ez delako gizarte esku-hartzearen beharrik

antzematen.

12. Gure errentari bati lotutako bizilagun zehatz baten lehendabiziko kexa heldu zaigu,

baina ez dugu komunitatearen aktarik. Zer egingo dugu?

a. Ezer ez, ez dugulako arazo partikularretan esku hartzen.

b. Komunitatearen bilera egiteko deialdia egingo dugu.

c. Administratzailearekin hitz egingo dugu eta adierazitako arazoen

garrantziaren gaineko informazioa emango digun komunitate akta

eskatuko diogu.

13. Etxebizitza aldatzeko eskaria egin digute eta argudiatutako arrazoia genero indarkeria

da.

a. Ez dugu inoiz etxebizitza aldatuko Biktimen Zuzendaritzaren epai irmorik

edo txostenik gabe.

b. Berarekin elkarrizketa egingo dugu arrisku egoera baloratzeko eta

baliabideak koordinatuko ditugu.

c. Zuzenean etxebizitza aldatuko diogu babes neurri bezala.

Page 21: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 21 de 25

14. Errentari bat diru-sarrerarik gabe geratu da eta bere egoera berria jakinarazi digu:

a. Berriro ere diru-sarrerak izan arte itxarongo dugu ordaindu dezan, betiere,

arrazoia justifikatua eta behin-behinekoa bada.

b. Bere egoera ekonomiko berriaren eta horren arrazoien inguruko

informazioa bilduko dugu egoera berria eta ez betetzea konpontzeko

eskaini ahal dizkiogun tresnak baloratzeko helbuarekin.

c. Arrazoiak ez zaizkigu axola. Ezin badu ordaindu, etxebizitza utzi beharko

du adosten dugun epean.

15. Kalean bizitzen 15 urte daraman pertsona bati etxebizitza bat esleitu diogu…

a. Bere gizarte gaitasunak baloratuko ditugu eta aldez aurretik etxebizitzan

sartzeko esku-hartze plana osatuko dugu.

b. Kontratua inolako gizarte-hezkuntzako esku-hartzerik gabe sinatuko du

eta gatazka sortu arte itxarongo dugu, sortzen baldin bada. Ez dugu aurrez

epaituko.

c. Ez du kontratua sinatuko bizikidetza arazoak sortuko ez dituela ziurtatu

arte.

16. Zein izango litzateke jardun zuzena bizilagun talde batek bizikidetzari lotutako hainbat

kexa bidaltzen badizkigu eta, horrez gain, guk ere esku-hartzen ari garen eraikin batean

eremu komunen narriadura larria eta erabilera eta mantentze okerra antzematen

badugu?

a. Komunitate esku-hartze plana burutuko dugu

b. Eremu komunak konponduko ditugu narriadura handiagoa saihesteko eta

segurtasun kamerak jarriko ditugu arduradunak zeintzuk diren jakiteko.

c. Bizilagun bakoitzari zer eta nola konpondu behar den azalduko diogu eta

konponketen gastuak proportzionalki jasanaraziko dizkiegu.

17. Errentari baten ezintasun prozesuari hasiera eman zaio eta gizarte langileak etxebizitzan

duen egoerari buruzko txostena eskatu digu.

a. Barne txosten bat egingo dugu baina adieraziko diogu ezin duela publiko

egin.

b. DBLOk horrelako txostenak egitea galarazten digu, judizialki eskatzen ez

badigute behintzat. Beraz, bere eskaria bide horretatik izapidetzeko

eskatuko diogu eta arazorik gabe egingo dugu.

c. Gure irizpidearen arabera baloratuko dugu errentariari benetan

ezintasuna aitortu behar zaion ala ez.

Page 22: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 22 de 25

18. Etxebizitzako alokairuaren ordainketari aurre egiteko errentari batzuen kudeaketa

ekonomikoan arazoak sumatu ditugu… Zer egingo dugu?

a. Ez badu ordaintzen gaia departamentu juridikora bideratuko dugu eta

judizialki erabaki dadila, ez baitago gizarte arazo argirik.

b. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari bakarrik jakinaraziko diogu, diru-laguntzak

emateko.

c. Hezkuntza esku-hartze plana egingo dugu autogestio ekonomikoari

lotutako gaitasunak eskuratzeko eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin

koordinatuko gara euren esku-hartzea behar badugu.

19. Gure gizarte esku-hartzea etxebizitzen esleitzean laguntzeari lotutako lanetara mugatu

behar da, etxebizitzan errentari bat sartu aurretik hautematen ditugun kasu sozialki

sentikorretan?

a. Bai, baina kontratua sinatu arte.

b. Beharrezkoa da kontratua sinatu aurretik, bitartean eta ondoren gizarte

esku-hartzea egotea.

c. Bai, arazoa kudeaketa ekonomikoaren ahalmenari lotuta dagoen

bitartean.

20. Komunitateko bizilagun baten deia jaso dugu, gure errentari bati lotutako bizikidetza

arazoei dagozkien idatzizko komunitatearen kexen berri emateko. Errentariak buruko

arazoak dituela egiaztatu dugu, baina ez du ez diagnostikorik, ezta tratamendurik ere,

berak ez baitu onartzen arazoak dituenik.

a. Osasun eta gizarte zerbitzuen sarearekin harremanetan jarriko gara

diagnostikatu eta tratamenduari hasiera eman ahal izateko.

b. Data heltzen denerako kontratua ez berritzea proposatuko dugu.

c. Errentariaren familiari hitzordua emango diogu euren senidearekin dugun

arazoa eta eurek berarengan duten ardura azaltzeko.

21. Familia bat 6 urte daramatza gure etxebizitza batean bizitzen eta inoiz ez zaigu

bizikidetza arazoen berririk heldu. Bat-batean arazoak sortzen hasi da, eremu komunak

gaizki erabiltzen, sabelusteak eskailburuetan. Zer egingo dugu?

a. Beraiekin hitz egin, kexak helarazi eta komunitateko arauak eta beraien

kontratu-betebeharrak gogorarazi. Hilabete bat igaro ondoren deitu

arazoa bideratu den egiaztatzeko.

b. Egoeraren diagnosia egin buruko arazoak baztertzeko.

c. Kaleratzeari hasiera emango diogu kontratua ez betetzeagatik.

Page 23: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 23 de 25

22. Buruko arazoak dituen errentari bati etxebizitza aldatu diogu. Esku-hartze plana burutu

dugu eta, modu paraleloan, bere ordez IBERDROLArekin administrazio kudeaketa bat

egiteko eskatu digu. Zer egingo dugu?

a. Ez dugu inolaz ere egiten eta gure funtzioen artean ez dagoela azaltzen

diogu.

b. Egiten dugu, gure esku-hartze planaren barruan horrelako lanak baitaude.

c. Aholkatuko dugu eta, beharrezkoa izatekotan, kudeaketan lagunduko

diogu, baina ez dugu bere ordez egingo.

23. Hezkuntza harremana ezarri dugu familia batekin eta bere seme baten bataiora

gonbidatu gaitu. Zer egingo dugu?

a. Harremana sendotzeko joango gara.

b. Ez goaz, baina opari bat egingo diogu norberaren izenean gaizki ez

hartzeko eta konfiantza mantentzeko.

c. Gonbidapenari uko egiten diogu.

24. Esku-hartze bat burutzen ari gara familia batekin, kalez kale saltzen duena, eta saltzen

duen produktua erosteko eskatu digu, alokairua ordaintzeko dirua behar duelako. Zer

egingo dugu?

a. Ez dugu ezer erosiko

b. Interesatzen zaizkigun produktuak erosiko ditugu.

c. Ez dugu erosiko baina interesa izan dezaketen pertsonei euren behar

egoera eta saltzen dituzten produktuen berri emateko eskainiko dugu

geure burua, salmentak igotzen saiatzeko.

25. Genero indarkeriaren biktima den errentari bat elkarrizketatzean aitortu digu, bere

erasotzaileak, gaur egun espetxean dagoenak eta indarrean dagoen urruntze eta

komunikazio agindu bat daukanak, gutunak idazten dizkiola eta deitu egiten diola.

a. Ezer ez bera espetxean dagoelako eta hortaz arriskurik ez dagoelako.

b. Gertaera genero indarkeriaren biktimen zuzendaritzari jakinaraziko diogu,

egoera baloratu dezala.

c. Ez dugu ezer egingo ez duelako etxebizitzarekin zerikusirik, baina

erregistratuko dugu aurreikuspenen arabera erasotzailea noiz aterako den

espetxetik orduan agian errentaria lekuz aldatu beharko dugulako.

Page 24: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 24 de 25

ERRESERBA GALDERAK ZATI PRAKTIKOA

26. Gure esku-hartzeak hizpide izan duen familia bat kaleratzen badute, BETI gure esku-

hartzearen porrota dela uste duzu?

a. Ez du zertan, hirugarrenen ekintzak ez direlako gure ardura.

b. Bai, beti.

c. Ez, inoiz ez.

27. Eusko Jaurlaritzaren etxebizitzetan bizi diren bi familia ijitoen arteko gatazka bat,

familietako bat etxez aldatzeko arrazoi nahikoa da?

a. Bai, horrelako egoeratan beti egiten dira aldaketak.

b. Ez, inoiz ez dira etxebizitza aldaketak egiten.

c. Egoeraren diagnosia egin behar da etxebizitza aldaketa egingo den ala ez

zehazteko.

28. Gure errentari batek marihuana landaketa bat duela salatzen duen komunitatearen

idatzi bat jaso dugu, baina ez du bizikidetza arazorik sortu…

a. Sail Juridikoari kasuaren berri emango diogu, legezkotasun arazo bat

delako, ez gizarte arazo bat.

b. Etxebizitza bisitatuko dugu informazioa egiaztatzeko.

c. Guk geuk salatuko dugu gertaera eskumena duen aginpidearen aurrean.

29. BIZIGUNE programaren jabe baten kexa jaso dugu, laga duen etxebizitzan jende gehiegi

dagoela, orduz kanpoko zaratak daudela eta egun osoan usain txarra dagoela esanez.

Hitzez hitz adierazi du bere etxea “mairuz josita” dagoela. Zer egingo dugu?

a. Familiari hitzordua emango diogu bulegora joan dadila eta euren

betebeharrak eta eskubideak gogoraraziko dizkiegu, jakinarazi dizkiguten

jarrerak jasanezinak direla azalduz.

b. Arazoaren errealitatea islatzen duen komunitatearen akta eskatuko dugu

eta bitartekotasunari hasiera emango diogu.

c. Familia etxebizitzaz aldatuko dugu eraikinean jarrera arrazistak sumatu

ditugulako.

Page 25: GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA ... · ZATI TEORIKOAk 65 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera) eta ZATI PRAKTIKOAK 25 galdera ditu (gehi 5 erreserba-galdera).

GIZARTE ESKU –HARTZEAREN ARLOKO TEKNIKARI LANPOSTUA BETETZEKO

PROBA TEORIKOA

Página 25 de 25

30. Bete gabeko bi ordainketa akordioen ostean eta familiak etxebizitzarako laguntzak

beste helburu batzuetarako erabili dituela hauteman ondoren, arrisku egoeran dauden

bi adingabe bizi diren etxebizitzaren alokairu kontratua berritzearen egokitasunaren

inguruko balorazio txostena eskatu da.

a. Berritzea erabaki duzu adingabeen interesen alde.

b. Haurren Zerbitzuarekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin jarriko zara

harremanetan sustatu beharreko neurri egokiena zein den egiaztatzeko

eta ikusteko, kaleratze bat aurreikusten denean, martxan jarri beharreko

etxebizitza-baliabide alternatiboak zeintzuk diren.

c. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei kaleratzea proposatuko duzula jakinarazten

diezu eta euren esku uzten duzu gainerako koordinazioa, proposamenak

eta erabakiak.