GIPUZKOAKO KONPOSTGILEEN SAREA · 2011-05-16 · Kulturate 19:00 euskaraz BAKOITZAREN IRAUPENA:...

4
GIPUZKOAKO KONPOSTGILEEN SAREA 1 GIPUZKOAKO ETXEKO KONPOST HOBERENA 2 GIPUZKOAKO KONPOSTGILEEN SAREKO KIDEEN II. TOPAKETAK 3 Elkarrizketa... ARANTXA IRURETAGOIENAri 4 GIPUZKOAKO ETXEKO KONPOSTAJEAREN III. SARIA Laster 10.000 familia izatera iritsiko gara, eta horrek esan nahi izango du Gipuzkoako Konpostgileen Sarearen barnean egongo dela baratzea edo lorategia duten etxeen herena. Parte hartze horri esker, 3.500 tona hondakin gutxiago sortuko dira urtean. Aldizkaria, 4 zk. Zure lagunak edo bizilagunak lorategia edo baratza badu, anima ezazu Gipuzkoako Konpostatzaileen Sareko kide egin dadin. Horretarako, nahikoa du dagokion hondakin- mankomunitatera edo 900 840 083 telefonora deitzea. Izena eman ondoren, aukera izango du prestakuntza-tailer batean parte hartzeko, konpostagailua eta konpostatzeko prozesuari buruzko eskuliburu bat jasotzeko, eta aholkularitza jasotzeko. Eta hori guztia doan! [email protected] Tf. 900 840 083 www.gipuzkoaingurumena.net AHOLKULARITZA ZERBITZUA IRAUNKORRA

Transcript of GIPUZKOAKO KONPOSTGILEEN SAREA · 2011-05-16 · Kulturate 19:00 euskaraz BAKOITZAREN IRAUPENA:...

Page 1: GIPUZKOAKO KONPOSTGILEEN SAREA · 2011-05-16 · Kulturate 19:00 euskaraz BAKOITZAREN IRAUPENA: Ordu eta erdi. Samaniego ikastetxeak urte asko daramatza iraunkortasuna-ren alde lanean,

GIPUZKOAKO KONPOSTGILEEN SAREA

1GIPUZKOAKO ETXEKO KONPOST HOBERENA

2GIPUZKOAKO KONPOSTGILEEN SAREKO KIDEEN II. TOPAKETAK

3Elkarrizketa...ARANTXA IRURETAGOIENAri

4GIPUZKOAKO ETXEKO KONPOSTAJEAREN III. SARIA

Laster 10.000

familia izatera iritsiko

gara, eta horrek esan

nahi izango du Gipuzkoako

Konpostgileen Sarearen barnean

egongo dela baratzea edo lorategia

duten etxeen herena.

Parte hartze horri esker, 3.500 tona

hondakin gutxiago sortuko dira

urtean.

Aldizkaria, 4 zk.

Zure lagunak edo bizilagunak lorategia edo baratza badu, anima ezazu Gipuzkoako Konpostatzaileen Sareko kide egin dadin. Horretarako, nahikoa du dagokion hondakin-mankomunitatera edo 900 840 083 telefonora deitzea. Izena eman ondoren, aukera izango du prestakuntza-tailer batean parte hartzeko, konpostagailua eta konpostatzeko prozesuari buruzko eskuliburu bat jasotzeko, eta aholkularitza jasotzeko. Eta hori guztia doan!

[email protected]. 900 840 083www.gipuzkoaingurumena.net

AHOLKULARITZA ZERBITZUA IRAUNKORRA

Page 2: GIPUZKOAKO KONPOSTGILEEN SAREA · 2011-05-16 · Kulturate 19:00 euskaraz BAKOITZAREN IRAUPENA: Ordu eta erdi. Samaniego ikastetxeak urte asko daramatza iraunkortasuna-ren alde lanean,

1GIPUZKOAKO ETXEKO KONPOST HOBERENA

Europako hondakinen Prebentzio Astean (2010eko azaroak 24), Aldundiaren Jauregian eginiko ekitaldian, eman ziren ezagutzera Gipuzkoako Etxeko Konpostajearen Sariaren II. edizioan sarituak izan zirenak, parte hartu zuten 86 familien konposta aztertu ondoren. 1. SARIA: JAVIER SÁNCHEZ-GUARDAMINO (Donostia)2. SARIA: JOSÉ HUMBERTO AROSTEGI (Segura)3. SARIA: JUAN CARLOS GARITANO (Arrasate)

Hiru irabazleek, lortutako eskarmentuan oinarriturik, hiru ideia nagusi nabarmendu zituzten eta seguru asko horiek balio izango digute gure konposta hobetzeko. Lehenengo, ornogabe deskonposatzaileen garrantzia azpimarratu zuten, zizareak zehatz esateko, edozein hondakin organiko digeritzean laguntzaile ezin hobe bilakatzen baitira konposta ekoizteko. Gainera, ondo egurastea eta hezetasuna kontrolatzea gomendatzen dute, material berdearen (hezea) eta material egituratzailearen (lehorra) proportzioak ondo konbinatuta. Azkenik, esaten dute, konpostagailua ez dela eguzkiak gogor ematen duen tokian jarri behar, eguzki gehiegi ez delako onuragarria. Zorionak, bada, irabazleei eta espero dugu gero eta jende gehiago sartzea sarean.

2GIPUZKOAKO KONPOSTGILEEN SAREKO KIDEEN II. TOPAKETAK

Jada konposta egiten ari zaretenon topaleku dira foro hauek, eta horrenbestez, oso leku aproposak dira esperientziak eta ezagutzak trukatzeko, zalantzak azaltzeko, Gipuzkoako Konpostgileen Sarean hobekuntzak proposatzeko... giro hurbil eta atseginean beti ere, lagunarteko hizketaldian ia, I. Topaketetan gertatu zen bezala, oso aberasgarriak izan baitziren haiek.

Etxeko konpostatzean aditua den pertsona baten esku izango da dinamizazioa, eta honek beharrezko informazioa eta jarraibideak emango ditu bildutakoen konpost egitea hobetzen laguntzeko. Parte hartzea doan izaten da, aurrez izena eman besterik ez da egin behar, maiatzaren 2tik hasi eta Topaketa bakoitza egin baino lau egun lehenagora arte, jadanik ezagutzen duzuen 900 840 083 doaneko telefonoaren bidez, edo posta elektronikoaren bidez, [email protected]. Anima zaitezte eta hartu parte.

1. SARIA

3. SARIA

2. SARIA

Hilabetea Eguna Udalerria Lekua Ordua Hizkuntza

MAIATZA 17 asteartea BEASAIN Udaletxea 19:00 euskaraz

19 osteguna DONOSTIA Foru Aldundia 19:00 gaztelaniaz

24 asteartea ELGOIBAR Kultur Etxea 19:00 gaztelaniaz

25 asteazkena ZARAUTZ Mankomunitatea 19:00 euskaraz

28 larunbata TOLOSA Kultur Etxea 10:30 euskaraz

31 asteartea HONDARRIBIA Atalerreka 19:00 gaztelaniaz

EKAINA 2 osteguna OIARTZUN Lekuona K.E. 19:00 euskaraz

4 larunbata AZPEITIA Sindikatu Zaharra 10:30 euskaraz

7 asteartea HERNANI Biteri K.E. 19:00 euskaraz

8 asteazkena ARRASATE Kulturate 19:00 euskaraz

TOPAKETA BAKOITZAREN IRAUPENA: Ordu eta erdi.

Page 3: GIPUZKOAKO KONPOSTGILEEN SAREA · 2011-05-16 · Kulturate 19:00 euskaraz BAKOITZAREN IRAUPENA: Ordu eta erdi. Samaniego ikastetxeak urte asko daramatza iraunkortasuna-ren alde lanean,

S a m a n i e g o ikastetxeak urte asko daramatza iraunkortasuna-ren alde lanean, eta ingurumena da haren ar-datz nagusia. I k a s t e t x e k o ingurumen ar-duradunarekin

hitz egin dugu; orain dela bost urte eskas irizpide bioklimatikoak erabilita eraiki zuten Haur Hezkuntzako eraikineko sarrera nagu-sian egin digu harrera. Ikastetxeko eskola komunitate osoaren kudeaketa iraunkorrarekiko konpromisoaren erakusgarri garbia da eraikin hori, Arantxak aipatu digun bezala.1. Zuen ikastetxean aspaldiko urteetan oso handia izan da

ingurumenaren aldeko apustua eta hementxe dugu ho-rren erakusgarri deigarriena, eraikin hau, hain zuzen ere, zein berezitasun ditu?

A.I.- Arkitektura bioklimatikoak honako hauetara behartu gaitu: materialen kalitatea kontuan hartu behar izan dugu haien bizi-zikloa ahalik eta errespetutsuena izan zedin ingurumenarekin, aha-lik eta gehien mantendu behar izan dugu aurrez zegoen biotopoa (soroak-baratzeak), orientazio eraginkorrenak kontuan hartu behar izan ditugu energiaren ikuspegitik begiratuta eta abar. Baina kontu tekniko horiez gainera, azpimarratu behar da eskola komunitate osoak parte hartu duela eta guztiak inplikatu direla proiektu hone-tan, eskola komunitatea funtsezkoa izan baita ikastetxeko inguru-men eta hezkuntza proiektu osoan. 2. Energia berriztagarriak bertan daude, energia eraginkor-

tasuna eta kutsatzen ez duten materialen erabilera aipatu dituzu, baina egin den barneko ur zikloaren tratamendua ere oso bitxia izan da, ezta hala?

A.I.- Halaxe da. Eraikinaren estalkia laua da eta hura estaltzen duen urak “ekosistema” akuatikoa du arrainekin, landareekin..., oraindik badira hobetu beharreko gauzak, baina interesgarriena da soberako euri ura sotoan dagoen uraska batera erortzen dela, eta handik betetzen dira bainuetako tangak eta ureztatzen da baratzea.3. Eta gure gaiari begira, konpostatzeari dagokionean,

zeuen konposta egiten duzue jangelako hondakin orga-nikoekin, nola antolatzen duzue lana?

A.I.- Gipuzkoako Aldundiak eman zizkigun konpostagailuekin hasi ginen, horiekin proba ugari egin genituen sukaldeko eta jangelako hondakinak ahalik eta gehien birziklatzeko. Benetan funtsezkoa

izan da eskola komunitate osoaren parte hartzea, zuzendaritza-tik hasi, irakasleak ez diren langileekin jarraitu eta ikasle/irakas-legoarekin buka. Era askotakoak ziren egin beharreko lanak, eta horiek aurrera eramatea egiteko garrantzitsua izan da, inolaz ere. Honako fase hauek finkatu ditugu konpostatze prozesua aurre-ra eramateko: hondakin organikoak sailkatu (esate baterako ez dugu haragia, arraina botatzen), konpostagailura eraman, materia lehorra-hezea nahasteko eta egurasteko prozesua behar bezala kudeatu ... 4. Non erabiltzen duzue lortutako konposta?A.I.- Batik bat eskolako baratzean, baina ikastetxeko bi eraikinek landaredia handia eta lorategiak dituzte inguruan eta horietan ere aprobetxatzen dugu konposta. 5. Hezkuntzari dagokionean, pedagogia mailan zein aban-

taila ikusten dituzu konpostatzean?A.I.- Alferrik galtzen dugun elikagai kopuru handiaren lekuko zu-zenak dira ikasleak eta gutxiago garaturiko beste edozein errea-litaterekin alderatzen badugu, egoera zailean kokatzen gaitu. Gainera, argi eta garbiak dira proiektu honen eduki pedagogikoak, materia organikoaren zikloaren, nekazaritza ekologikoaren onura-ren, kontsumo jarraibideen, hondakinak sortzeko prebentzioaren eta abarren alorrean ikasten dutenagatik. Azkenik, proiektu parte hartzailea denez, erantzukizunak banatzen dira eta eskola komuni-tate osoaren artean partekatzen dira. Oso aberasgarria da, inolako zalantzarik gabe.

3Elkarrizketa... ARANTXA IRURETAGOIENAri(Samaniego Ikastetxea, Tolosa)

BAZENEKIEN...?1.- ... jada erabilgarri eta eskura duzu GIPUZKOATRUKE. Bertan, mota guztietako objektu eta tresna trukatzeko, saltzeko, erosteko edo oparitzeko aukera izango duzu; agian, aireztagailuak edo zure landare eta loreak zaintzeko tresnak aurkitu ahal izango dituzu. Gogoratu, bigarren eskuko zure merkatua Interneten: www.gipuzkoatruke.org

2.- ... eguraldi onarekin batera, agian, fruta-eulia azalduko zaizu konpostagailuan. Saihesteko, materia lehorra gehitu behar duzu eta konpostagailuaren goialdean duzunarekin nahastu, goialdean fruta-hondakinak ez geratzea zainduz.

Page 4: GIPUZKOAKO KONPOSTGILEEN SAREA · 2011-05-16 · Kulturate 19:00 euskaraz BAKOITZAREN IRAUPENA: Ordu eta erdi. Samaniego ikastetxeak urte asko daramatza iraunkortasuna-ren alde lanean,

Helbide elektronikoa baduzu, bidali iezaguzu:

Helbide elektronikoa: [email protected]

Zure helbide elektronikoa jaso ondoren, formatu digitalean dugun informazio oro bidaliko dizugu (aldizkariak, gonbitak...), eta, hala, paperezko

hondakin gutxiago sortuko dugu.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

1. Gipuzkoako Konpostgileen Sarean egonik, Gipuzkoan dagoen etxebizitza batean etxeko konpostatze prozesua Sariaren deialdia baino gutxienez bederatzi hilabete lehenago hasi zuten familiek hartu ahal izango dute parte.

2. Ezin izango dira aurkeztu aurreko edizioren batean sarituak izan diren familiak, maila gorena erakutsi baitute.

3. Lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko 1. eta 2. baldintzak bete behar dira, Izena emateko Orria beteta (I. Eranskina) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Zuzendaritza Orokorrean edo Gipuzkoako edozein hondakin mankomunitatetan aurkeztuta; edo bestela, http://www.gipuzkoaingurumena.net web orriaren bidez izena emanda.

4. Izena emateko epea 2011ko maiatzaren 2tik 11ra bitartekoa izango da.

5. Jaso diren eskaera guztietatik, Aholku Batzordeak zozketa egingo du 75 familia aukeratzeko.

6. Aholku Batzordeko langile teknikoek 75 familia horiek bisitatuko dituzte 2011ko maiatza eta ekaina bitartean, argazkiak egingo dituzte eta laginak hartuko dituzte, eta horiek aztertu ondoren familiei beharrezko aholkuak emango dizkiete. Analisien eta haien interpretazioaren emaitzak jasoko dituzte familia horiek.

7. Bisitaldi horretan honako alderdi hauek ebaluatuko dira (gehienez 40 puntu): sukaldean sortzen diren biohondakinak murriztea, materia organikoaren kudeaketa, prozesuaren kontrola, nahastea, erabilitako materialen kalitatea eta proportzioa, garbitasuna, usainak eta abar.

8. Bestalde, lortutako konpostaren kalitatea puntuatuko da begi ikuskapenean eta emaitza analitikoetan oinarrituta (gehienez 60 puntu).

9. Aholku Batzordearen irizpideak beteko dituzte parte hartzen duten familiek eta honako konpromiso hauek hartuko dituzte:a. Bakoitzari egiten zaion bisitan inkestari erantzutea,

familiak sortzen dituen biohondakinak kudeatzeko moduari dagokionean.

b. Konpostatze sistema osoa gainbegiratzea onartzea: konpost bihur daitekeen materia organikoa bereiztea, material egokitzailea lortzea, tratatzea eta azkenean konposta erabiltzea, eta ebaluazioa behar bezala egiteko ahalik eta erraztasun gehien ematea.

c. Konpost eta lur laginak hartzen uztea (5 litro arte), argazkiak egiten eta lortutako informazio osoa zabaltzen uztea, etxeko konpostatzea bultzatzeko.

d. Egokitutako saria jasotzera joatea, bera edo behar bezala baimendu eta dokumentatutako ordezkaria, horretarako zehaztutako egun, leku eta orduan.

10. Parte hartzaileak ez badu oinarri horietakoren bat betetzen, berehala kanporatua izango da, eta galdu egingo du egokitu zaion saria.

SARIA ZENBATEKOA1. 1.000 euro2. 750 euro3. 500 euro

Sarien zenbatekoa dirutan emango da, baina sarituek baratze eta lorategiko materialak (erremintak, landareak eta abar) erosteko, landa etxeetan egonaldia egiteko edo lorezaintza azoketara bisita egiteko erabili behar izango dute. Saria ematen denetik hasi eta urtebete baino lehenago justifikatu beharko dute alderdi hori, fakturak edo egiaztatzen duten jatorrizko dokumentuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen Iraunkorreko Departamentuan aurkeztuta.

4GIPUZKOAKO ETXEKO KONPOSTAJEAREN III. SARIA2010ean Gipuzkoako Konpostaje Sariaren bigarren edizioa ospatu ondoren, eta ikusirik benetan arrakastatsua izan zela, hirugarren edizioa abian jartzea erabaki da. Honek ere, aurrekoak bezalaxe, konpostatze prozesua eta lortutako konpostaren kalitatea hobetzeko lanean laguntzea du xede, eragin eta hedatze tresna gisa erabiliz, Gipuzkoako Konpostgileen Sarea sendotzeko beti ere. Ildo horretatik, asmoa da, beren hiri hondakinen (biohondakinak) zati biodegradagarriaren kudeaketa iraunkorrean nabarmentzen diren familiak saritzea, sorturiko kopuruak ahalik eta gehien murrizten dituztelako eta hondakin horien kudeaketa etxeko konpostatze prozesuaren bidez optimizatzen dutelako, sorturiko konpost hori beren baratze edo lorategietan behar bezala erabiltzeaz gainera.