GAZTETXOEN ASTEKARIA 712. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO … · 2017. 2. 25. · ditu asteartean, eta...

7
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 712. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO OTSAILAREN 25A Gauean jantzi, goizean erantzi, oherakoan, otoi, ez nazazu ahantzi. Zer da? m a n t a n g o r r i Erantzuna: Pijama. Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela). EIDER EIBAR

Transcript of GAZTETXOEN ASTEKARIA 712. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO … · 2017. 2. 25. · ditu asteartean, eta...

Page 1: GAZTETXOEN ASTEKARIA 712. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO … · 2017. 2. 25. · ditu asteartean, eta Laiak, bere lehengusinak, 2 urte asteazkenean. Etxekoen partez, muxu handi bana.

ASTEKO ASMAKIZUNAberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA 712. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO OTSAILAREN 25A

Gauean jantzi, goizean erantzi,oherakoan, otoi, ez nazazu ahantzi.

Zer da?

m a n t a n g o r r iErantzuna: Pijama.

Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

EIDE

R EI

BAR

Page 2: GAZTETXOEN ASTEKARIA 712. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO … · 2017. 2. 25. · ditu asteartean, eta Laiak, bere lehengusinak, 2 urte asteazkenean. Etxekoen partez, muxu handi bana.

m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2017KO OTSAILAREN 25A berria

ZORiON AGURRAK

Iturengo neska polit

honek 7 urte beteko

ditu gaur. Anitz urtez

eta zorionak,

Dunixe!!! Ederki

pasatu zure eguna!

Anitz maite zaitugu!!

Muxu erraaaaaaaldoi

bat zuretzat!! Zure

familia guztiaren

partetik; batez ere,

Iraide zure

ahizparen eta

Inge eta Liher

lehengusina-

lehengusuaren

partetik.

Janire Dagerrek urteak bete ditu, eta,

gure ohitura den bezala, MANTANGORRItik anitz urte

erran nahi diogu. Janire, esker mila,

gosariarengatik eta merenduarengatik. 29 muxu

goxo. Baztan ikastolako Zangotxo gela.

Ostegunean gure lehengusuak 9 urte bete zituen. Zorionak, Amets!!! Espero

dugu laster zure tarta dastatzea!! Muxu bero bat Leire eta Naroaren partez.

Nerea Zubietak ere urteak bete zituen,

eta guk ez genuen jai egin. Baina, gaur, idazteko

gogotsu gaude, eta, zuri ere, anitz urtez, Nerea!!

Eta esker mila gosariarengatik eta

merenduarengatik. 29 muxu handi.

Baztan ikastolako Zangotxo gela.

Zorionak, Ekai eta Laia!!! Ekaik 6 urte beteko

ditu asteartean, eta Laiak, bere lehengusinak, 2 urte

asteazkenean. Etxekoen partez, muxu handi bana.

Zorionak, Oier!!Gaur, 6 urte

betetzen dituzu!!!

Izugarri maite

zaitugu, eta jolasez

eta irribarrez

beteriko

urtebetetze egun

eder-ederra opa

dizugu! Muxu

erraldoia, familia

guztiaren partez:

muuuuuakkkk!

Zorionak, Lur!!!5 urteko neska

nagusia zara jada!!

Lagunen eta

etxekoen partez,

muxu handi bat, polit

hori! Segi beti bezain

goxo eta jator.

Bagoaz goraka.

Dagoeneko, 7.

Zorionak, Iker!!!!!

Gure etxeko

mendizaleak 9 urte bete

ditu. Zorionak,

Amets!!! Zuretzat,

ez dago malda

gogorregirik!! Muxu

handi bat gurasoen eta

Ekhiren partez.

Page 3: GAZTETXOEN ASTEKARIA 712. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO … · 2017. 2. 25. · ditu asteartean, eta Laiak, bere lehengusinak, 2 urte asteazkenean. Etxekoen partez, muxu handi bana.

m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2017KO OTSAILAREN 25A

ZU ERE ARTiSTA

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z.g.. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Nagore Etxeberria PikabeaEgoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain Harpidetzak: (0034) 943-30 43 45 ISSN: 1699-728x

Kaixo, kaixo,

MANTANGORRIko lagunak!

Iker, Axular etaGoizane gara, eta

gehigarria kolorez

janzteko marrazki bana

egin dugu. Elizondokoak

gara hirurak.

Kaixo, MANTANGORRI!

MalenZuazoGorospenaiz, bilbotarra.

Marrazki hau

zuretzat egin dut.

Ea gustatzen

zaizun.

Kolegioko modeloakKorrikarako desfilatzen

Otsailaren 14an, Ziburuko (Lapurdi) PiarresLarzabal kolegioko sei eta bosgarren mailako

hamahiru ikaslek Korrikaren aldeko moda desfilean parte hartu

dute, Donibane Lohizuneko Sardin erretegian. Publiko dinamiko

baten erditik pasatuz, taula gainean pasatu ziren banan-banan

modeloak BatZuk kolekzioko kamiseta, lepoko eta jakak

aurkezteko, Korrikako kantuen gainean erritmoan sartuz.

Batzuek hip hop irudi batzuk ere erakutsi dituzte. Ondotik, AEK-

ko ikasleek helduen kolekzioa aurkeztu dute. Desfilea amaituta,

giro biziki polita eta alaia egon da, antolatzaileek prestatutako

pintxoen inguruan. Laster, teniza pare bat ezarri beharko dugu,

denok elkarrekin euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko.

Hartu gogoan: apirilaren 2an izango da zita!

Kukuuuu!

MaiderBarandiaran

da nire izena, eta

Bilbon bizi naiz.

Udazkena marraztu

dut. Ederra, ezta?

Axular

Iker

Goizane

Page 4: GAZTETXOEN ASTEKARIA 712. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO … · 2017. 2. 25. · ditu asteartean, eta Laiak, bere lehengusinak, 2 urte asteazkenean. Etxekoen partez, muxu handi bana.

m a n t a n g o r r i4 5LARUNBATA, 2017KO OTSAILAREN 25A berria

Amak Izarori: –Datorren igandeanaita bazkaltzera da-torkigu.–Iupi! Zer ederki! As-paldiko partez!

Izaroren aita, Antton, arrantza-ontzi handi baten arduraduna da.Lana dela eta, Izaroren aitak ez duasko ikusten alaba, baina aukeraduen bakoitzean amorratzen ego-ten da alabarekin hitz egiteko. Etaalaba ere bai. Horregatik, igandegoiza iritsi denean, Izaro sekulabaino lehenago jaiki da ohetik.

–Ama, etorri al da aita?–Hegaldia zertxobait atzeratu

eta beranduxeago helduko omen.Izarori luzeegia egin zaio goiza.

Hamaika aldiz galdetu dio amari eazer ordu den, hamaika aldiz aitaknoiz deitu duen telefonoz, eta zeresan dion, eta ea zer gertatu otezaion aitaren hegazkinari; hamaikaaldiz esan du ea hain berandu iza-nik nola ez den oraindik agertu, eazerbait gertatu zaion, ea noiz eto-rriko den…

Suezko kanala Mediterraneo itsasotikItsaso Gorrira egindako ubidea da. Saidportutik (Mediterraneoan) Suezeraino(Itsaso Gorrian) 163 km ditu, eta 1869.

urtean ireki zen. Asia eta Afrikarenmugatzat hartzen da, eta asko

errazten du itsasontzien ibilbidea(Afrika osoari itzulia eman beharrik

ez, kanala erabiliz gero).Izarok kontinenteei buruz egindako

galderak badute bere oinarria, bainaozeanoz inguratutako lurralde zabalaren

definizioz gain, historiak eta kulturakkontuan izan dira kontinenteakizendatzean. Hala eta guztiz, zenbaitetanEurasia deitzen zaio Europak eta Asiakelkartuta osatzen duten lursailari.

Suezko kanala dagoen ingurua pasalekueta borrokatoki izan da maiz, Ekialdeko

Hurbileko lurralde gehienak bezalatsu; baina,orain, kultura arabiarra da batik bat, baiohituretan eta bai jakietan ere.

MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEA

MILA BIDAIA MUNDUKO SUKALDEETARA

Ama sukaldean dabil, egun ho-rretako bazkari berezia presta-tzen. Eta esan dio neskatoari:

–Etorriko zara bazkaria presta-tzen laguntzera? Ez. Hobe ez etor-tzea. Amaituko duzu galdera-tu-rrusta hori eta utziko nauzu lasai?Tori. Har ezazu liburu hau, eta zoazsalara irakurtzera.

Munduari itzulia 80 egunetan daamak alabari eskainitako liburuhori, eta Izaro urduriak ireki dumarkagailua jarritako orrialdean,eta irakurtzen hasi da. Kirioak era-ginda, berehala egin du topo zail-tasun batekin.

–Suezko kanala. Noiz ireki zutenSuezko kanala? Garrantzitsua dahori jakitea. Kontinentea urez ingu-ratutako lurralde zabala bada, ka-nalaren aurretik Afrika eta Asia el-kartuta zeuden. Beraz, Afrika kon-tinentea zen Suezko kanala irekiaurretik? Eta Europa kontinenteaal da? Ez al dago Asiari lotuta? EtaAmerika kontinente bakarra da,edo bi dira? Panamako kanalak ezdu bitan banatzen?

Norbaitek sarrerako ate ondotik:–Nork jakin nahi du munduko ge-

ografia guztia igande goiz soil ba-tean?

–Aita! –esan du Izarok ahots huraentzundakoan.

Sukaldetik ama agertu da, eta biemakumeak gizonezko bizarduna-rengana joan dira, eta musukatudute.

Gero, bazkaria sutan daukalaesanda, sukaldera itzuli da ama, etaharen atzetik joan dira aita-alabak.

–Suezko kanala entzun dut etxe-ra sartu berritan eta, kasualitatea!,handik barrena etorri naiz ni itsa-sontziarekin.

Izarok kontatu dio aitari JulesVerneren liburua irakurtzen ari dela(amak aginduta), eta Suezko kanalanoiz egin zuten etorri zaiola burura.

–Kontu garrantzitsua da hori–esan dio Izarok–. Kontinenteak…

–Zer handia egiten ari den nireneska –aitak–. Zaude pixka bat, zer-bait txukundu, hegaldiko usainakgainetik kendu eta hitz egingodugu.

FALAFEL

Ekialdeko jateko ezaguna da falafela. Egipton babekin egin ohi da, etatxitxirioekin, Ekialde Hurbilean. Auskalo zein ote duen jatorria, baina,batzuen ustez, XX. mende hasieran, Ekialde Hurbiletik izan ziren mi-grazioetatik zabaldu zen han-hemen. Saltsa askotarikoekin jan ohi da,edota pita ogian, letxuga hosto, tomate, luzoker eta edozein saltsare-kin blaituta.

Suezko kanala

berria LARUNBATA, 2017KO OTSAILAREN 25A m a n t a n g o r r i

Osagaiakd 250 gramo txitxirio. d Tipula more txikitu 1. d 2 baratxuri ale txikitu. d Martorri eta perrexilhosto ugari txikitu. d Kumino bat. d Kanela hautsa. d Piperbeltz hautsa. d Piperrauts gozoa. d Legami zorroa. d Txitxirio irina. d Gatza. d Olioa.

Egiteko modua:

1 Txitxirioak gordinik txikitukoditugunez, garrantzitsua da ure-tan ongi beratzea 24 orduz. Betie-re, erabiltzen hasi aurretik, ongibigundu direla baieztatu. Uretaniragazi, eta zuritu txitxirioak.

2 Bota txitxirioak irabia-gailuaren edukiontzian, etabirrindu. Bi aukera daude:

purea egin edo guztiz txikitu or-dez, zatitxoak dituen orea egin. Ti-pula, baratxuria, martorria eta pe-rrexil txikitua gehitu, eta birrindu.

3 Espezieak gaineratu; osagaie-tan ageri diren guztiekin pitin batnahasi. Kantitatea eta ugaritasu-na, norberaren gustuaren arabera.Legami zorroa ere bota, eta naha-si. Gatz pixka bat bota. Utzi hoz-kailuan nahasketa, ordu pare ba-tez.

4 Prestatutako nahasketarekinbolatxoak egin (kroketa nahiz han-burgesa forma eman ahal zaie).

5 Jarri olioa berotzen, bolatxoaktxitxirio irinetatik pasatu, eta friji-tu. Paper xurgatzailera atera. Erre-tilura pasatu, eta jateko prest!

6 Edozein saltsatan busti dai-tezke falafelak: jogurt saltsa, tahi-na, tomate saltsa, ali oli saltsa etaabar. Zaila da, benetan,falafelakbustitzeko saltsa hoberena auke-ratzea!

Page 5: GAZTETXOEN ASTEKARIA 712. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO … · 2017. 2. 25. · ditu asteartean, eta Laiak, bere lehengusinak, 2 urte asteazkenean. Etxekoen partez, muxu handi bana.

m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2017KO OTSAILAREN 25A berria

DENBORA-PASAK

1. Puntuak lotu. Oporretarako bidaiaprestatzen ari dira neska-mutilak. Nolabidaiatuko duten jakiteko, lotupuntuak.

2.Itzalak. Marrazkibizidunetako laupertsonaia ezagunenitzalak dira hauek.Nor ezkutatzenda itzalenatzean?

Page 6: GAZTETXOEN ASTEKARIA 712. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO … · 2017. 2. 25. · ditu asteartean, eta Laiak, bere lehengusinak, 2 urte asteazkenean. Etxekoen partez, muxu handi bana.

m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2017KO OTSAILAREN 25A

Erantzunak: 1.-Trenez bidaiatuko dute. 2. Popeye, Snoopy, Bob

Esponja eta Bugs Bunny dira. 3.-1-F, 2-C, 3-A, 4-E, 5-D eta 6-B.

3. Hitzak, atzekoz aurreraHitzak alderantziz idaztea da mezusekretuak bidaltzeko formula. Nola idatziko liratekeezkerreko hitzak, atzekoz aurrera?

1 indartsua A akirrak

B amolpid

C oratru

D nemasoporp

E aztiretsinim

F austradni

2 urtaro

3 karrika

4 ministeritza

5 proposamen

6 diploma

‘Printzesa puzkertia’ Neskatxa batek arazo txiki bat dauka:puzkerrak botatzen ditu modu kontrolae-zinean. Pozik bizi da, ordea, inguruak ba-bestu egiten duelako; azken batean, prin-tzesa bat da, errege-erreginen alaba. Bai-na, egun batean, Kurdabitximistangoprintzea ezagutuko du, eta arazo bihurtu-ko zaio puzkerren kontua. Horregatik era-baki du bere gaitza sendatu behar duela.Hortik aurrera, bere bizitza aldatuko du-

ten zenbait abentura biziko ditu.

Arrate Egaña eta Manu OrtegaArgitaletxea: Erein

‘Ottoline eta AzeriMorea’ Ottoline Brown eta Munroe jauna, haren la-gunik onena, historiako jairik onena pres-tatzen ari dira. Inork ez du galdu nahi jaihandia. Gainera, gonbidatu berezi bat da-go: Azeri More misteriotsua; ezohiko aben-turak izaten dituelako ezaguna da. Eta nolaez joan harekin gauerdian safari bat egite-ra Hiri Handian barrena? Aitor Aranak eus-karatu ditu Ottolinen abenturak.

Chris RiddellArgitaletxea: Ibaizabal

AZOKA

BAI BITXIA!Hogei kiloko haziaPaisaia ikusgarriak daude Seychelleetan:amaierarik gabeko hondartzak, ur gardenak,palmondoak, eta beste. Askorentzat, opo-rrak igarotzeko ametsetako lekuak. Mada-gaskarren ipar-mendebaldean dauden 115uhartek osatzen dute Seychelleak, Indiako ozea-noan. Paisaia zoragarriez gain, uharteetan badira gauzaharrigarri gehiago ere: hazi erraldoiak, kasurako. Seychelleetako itsaskokoak munduko hazirik handiena ematen du: hogei kilo ere izan de-zake haziak. Lodoicea maldivia da landarearen izen zientifikoa. Sey-chelleetan oraindik inor bizi ez zen garaian, palmondoko koko bat ure-tara erori, eta Maldivetako kostaraino eraman zuen ur-lasterrak. Medi-kuntzarako balio handia zutela eta, urteetan esportatu izan dituztehaziak. Egun, oso kontrolatua dago hazien esportazioa.

Page 7: GAZTETXOEN ASTEKARIA 712. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO … · 2017. 2. 25. · ditu asteartean, eta Laiak, bere lehengusinak, 2 urte asteazkenean. Etxekoen partez, muxu handi bana.

Txorienistorioak

Maite ditut maite gure bazterrak,lanbroak ezkutatzen dizkidane-an», abesten zuen Mikel Laboakantariak. Nik, baina, edozein

modutara maite ditut Euskal Herriko txoko-ak eta bazterrak; lanbroak ezkutatzendituenean, bai, baina baita honelako egoe-ratan ere: euri tantek bustitzen dituztene-an, eguzki galdatan edota ilargiaren eta iza-rren argitan, besteak beste.

Euskal Herriko txokoak ditut maite, etabaso guztietan ibiltzen naiz, botak soine-an, basoaren unibertso zabalak ezkuta-tzen dituen sekretuak txapelaren azpianjasoz.

Ingurunean dagoen mundua eta sekretu-txoak hobeki ikusteko eta aztertzeko, kata-loxak eramaten ditut beti aldean, lau begik

bik baino hobeto ikusten dutelako. Hortikdator nire izena: Largabista.

Kataloxa horiei esker, txiki dena handiikusten dut, eta urrun dagoena, gertu. Mun-dua eta natura ikusteko beste ikuspegi bat

ematen didate betaurreko berezi horiek.Inoiz probatu dituzue? Egin proba, ba, harri-tuak geratuko zarete eta!

Basora sartu, isil-isil egon, eta belarriakerne izatea bezalakorik ez dago, ingurukosekretutxoak entzuteko eta ezagutzeko.Ikusten eta entzuten dudanetik istoriotxo-ak, ipuinak eta kondairak asmatzea eta kon-tatzea ere maite dut.

Behin batean, hotzak akabatzen zegoentxoritxo batek hala esan zion beste bati:

- Orhin, ekia bero. Orhin eguzkia bero-bero zegoela esan zion

habian goxo zen beste txoriari. Hori esanik,habia utzi, eta Orhira joango zela pentsatuzuen iritsi berri zen txoriak. Habiaren goxo-tasunaz ametsetan ari zela, hala erantzunzion habia barruan zegoenak, etorri berria-

ren engainua igarrita: - Han izanik, hona etorri naiz. Orhi mendian izan zela, eta bueltan habian

zela, alegia. Saiatu arren, ez zuen lortu habiakoari ziria

sartzea hotzez akabatzen zen txoriak.

m a n t a n g o r r iberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2017KO OTSAILAREN 25A

Txoriek elkar komunikatzeko eta ulertzeko moduak

dituzte. Basora sartzean, adi belarriak. BERRIA