Ereñotzuko kultur astea datorrenEGITARAUA gainezka duela dator aurten ere Ereñotzuko kultur astea....

8
2006ko urriaren 21a, larunbata::: 1.991 zka. ::: www.kronika.net Kultur Astea Erañotzun / 2 Plenoa / 3 Joxe Manuel Errazkin ‘Otsuari’ ongi etorria / 4-5 KIROLA Oier Mendizabal lauterdian Futbola, errugbia, saskibaloia, erremontea, Boleibola / 6-7 G G A A U U R R K K R R O O N N I I K K A A N N EGITARAUA gainezka duela dator aurten ere Ereñotzuko kultur astea. Aurtengoa 18ga- rren edizioa da, asteartean hasi eta igandera artekoa. Au- zoko jendeak egindako bi- daietako diapositibek emango diote hasiera asteartean, eta gaztainak eta sagardoa dastat- zeak emango dio bukaera igandean. Tartean bi hitzaldi ere izango dituzte, pelikulak, par- txis lehiaketa, bertso afaria, pailazoak eta abar luze bat, eta baita ikastaroak ere. /2 Ereñotzuko kultur astea datorren asteartetik igandera izango da Ekitaldi nagusietako bat bertso afaria izango da, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusekin. Horrez gain, diapositiba emanaldiak, hitzaldiak, pailazoak, auzoko festa eta abar izango dira aurten ere. Joxe Manuel Errazkin ‘Otsua’ri ongi etorria egingo diote gaur Tilosetan /4-5 MIKOLOGIA Urdiaingo basoetara Urretxa elkarteak antolatutako mikologia jardunaldietan, gaur Urdiaingo basoetara egingo dute irteera. Irteera 10 eta 15 urte arteko gaztetxoentzat antolatu dute, batez ere. Goizeko 07:30etan aterako dira Atsegindegitik eta eguer- dirako egingo dute buelta. Bihar perretxiko erakusketa eta dastaketa izango da Plaza Berrin, eguerdi aldera. ❙❙ KARBONERA Festa Tilosetan Karbonera Guneko asanbla- dak antolatuta, festa izango da gaur, Gunea herrian aurkezte- ko eta etxebizitza eta autoges- tioaren inguruan gogoeta egi- teko. Goizeko 11:00etatik au- rrera honakoak izango dira: mahaingurua Karboneran, mural pintaketa, bertsolariak, bazkaria Tilosetan, Gartxo- tekin kantu saioa, DJ Water- parties, poesi grafikoa, Jon Zabaletaren irudien proiek- zioa, Morau eta Nazka. ❙❙ KARABEL auzoan egindako obrak aur- keztu dituzte Obra Publikoetako eta Zer- bitzuetako Zinegotziek. Lehengo parke zaharra txikitu dute eta 66 aparkamendu berri egin dituzte. Horrez gain, Renfe- rekin egindako akordioa medio beste 55 aparkamendu egin dituzte trenbide on- doan. Parke zaharra zena ere berritu dute, lurra aldatu, iturri eta aulkiak jarri, belar eta zuhaitzak aldatu, haurrentzako jokoak berritu eta iluminazio berria jarri dute. Obra aprobetxatuta inguruko blokeetako lurra altxatu eta saneamendu lanak egin dituzte. Bigarren fase batean gainerako blokeetako saneamendu lanak egingo dituzte. Plenoa ostegunean Plenoa izan zen ostegunean eta bertan Bizigune programa Hernanin martxan jartzeko hitzarmena onartu zen. Pro- grama honek etxe hutsen jabeak eta etxebizitza alokatuko luketen herritarrak koordinatzen ditu, etxe hutsak alo- kairuan jarri eta bertan bizitzen jartzeko. Udalak langile bat jarriko luke koordina- zioa egiteko eta informazioa emateko. /3 Karabel auzoan parke eta aparkamendu berria

Transcript of Ereñotzuko kultur astea datorrenEGITARAUA gainezka duela dator aurten ere Ereñotzuko kultur astea....

  • 2006ko urriaren 21a, larunbata::: 1.991 zka. ::: www.kronika.net

    Kultur Astea Erañotzun / 2

    Plenoa / 3

    Joxe Manuel Errazkin

    ‘Otsuari’ ongi etorria / 4-5

    KIROLA

    Oier Mendizabal

    lauterdian

    Futbola, errugbia,

    saskibaloia, erremontea,

    Boleibola / 6-7

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    EGITARAUA gainezka dueladator aurten ere Ereñotzukokultur astea. Aurtengoa 18 ga -rren edizioa da, astearteanhasi eta igandera artekoa. Au -zoko jendeak egindako bi -daietako diapositibek emangodiote hasiera asteartean, eta

    gaztainak eta sagardoa dastat-zeak emango dio bu kaeraigandean.

    Tartean bi hitzaldi ereizan go dituzte, pelikulak, par -txis lehiaketa, bertso afaria,pailazoak eta abar luze bat,eta baita ikastaroak ere. /2

    Ereñotzuko kultur astea datorren

    asteartetik igandera izango daEkitaldi nagusietako bat bertso afaria izangoda, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusekin.Horrez gain, diapositiba emanaldiak,hitzaldiak, pailazoak, auzoko festa eta abarizango dira aurten ere.

    Joxe Manuel Errazkin ‘Otsua’ri ongi etorria egingo diote gaur

    Tilosetan /4-5

    � M I K O L O G I AUrdiaingo basoetara

    Urretxa elkarteak antolatutakomikologia jardunaldietan, gaurUrdiaingo basoetara egingodute irteera. Irteera 10 eta 15urte arteko gaztetxoentzatantolatu dute, batez ere.Goizeko 07:30etan aterakodira Atsegindegitik eta eguer-dirako egingo dute buelta.Bihar perretxiko erakusketaeta dastaketa izango da PlazaBerrin, eguerdi aldera. ��

    � K A R B O N E R AFesta Tilosetan

    Karbonera Guneko asanbla-dak antolatuta, festa izango dagaur, Gunea herrian aurkezte-ko eta etxebizitza eta autoges-tioaren inguruan go goe ta egi-teko. Goizeko 11:00 etatik au -rrera honakoak izango di ra:mahaingurua Kar bo ne ran,mural pintaketa, ber tsolariak,bazkaria Tilosetan, Gartxo -tekin kantu saioa, DJ Water -parties, poesi grafikoa, JonZabaletaren irudien proiek-zioa, Morau eta Nazka. ��

    KARABEL auzoan egindako obrak aur -kez tu dituzte Obra Publikoetako eta Zer -bitzuetako Zinegotziek. Lehengo par kezaharra txikitu dute eta 66 apar ka menduberri egin dituzte. Horrez gain, Ren fe -rekin egindako akordioa medio beste 55aparkamendu egin dituzte trenbide on -doan. Parke zaharra zena ere berritudute, lurra aldatu, iturri eta aulkiak jarri,belar eta zuhaitzak aldatu, haurrentzakojokoak berritu eta iluminazio berria jarridute. Obra aprobetxatuta ingurukoblokeetako lurra altxatu eta saneamendulanak egin dituzte. Bigarren fase bateangainerako blokeetako saneamendu lanakegingo dituzte.

    Plenoa osteguneanPlenoa izan zen ostegunean eta bertanBizigune programa Hernanin martxanjartzeko hitzarmena onartu zen. Pro -grama honek etxe hutsen jabeak etaetxebizitza alokatuko luketen herri ta rrakkoordinatzen ditu, etxe hutsak alo -kairuan jarri eta bertan bizitzen jartzeko.Udalak langile bat jarriko luke koor dina -zioa egiteko eta informazioa emateko. /3

    Karabel auzoanparke eta aparkamenduberria

  • 2006-X-21 larunbata

    2

    Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusekin bertso

    afaria Ereñotzun, kultur astearen barruan

    MAIALEN Lujanbio eta AmetsArzallus bertsolarien saioaizango da aurtengo kulturasteko ekitaldi nagusietako batEreñotzun, irailaren 28an, UrMia elkarteak eta Olak auzoelkarteak antolatuta. Her na -niar bertsolariak Hen daiakobertsolari gaztea izango dulagun, ondo baino hobeto eza-gutzen duen Ur Mia elkartean.Orain hurrengo, 2003an kanta-tu zuen Lujanbiok Ur Mian,orduan Andoni Egaña rekin,eta saio dotorea osatu zuten bibertsolariek. Larunbatekoakere bertso zaleen artean irrikiasortzeko moduko itxura du, biestilo desberdin eta bizi uztar-tuko baititu.

    Txartelak salgaiBertso afarirako txartelak salgaidaude dagoeneko, 20 eurotan.Ereñotzun: Ur Mian eta Irrin -tzin; eta Hernanin: Oindin.

    Auzotarren bidaiak ikusgaiKultur Astea asteartean hasikoda Ereñotzun, auzotarrekegindako bidaietako diapositi-ba emanaldiekin. Brasil, Ar -gen tina eta Kubarako bidaiak

    azalduko dituzte Izaskun, Ai -tzol, Ane eta Mikelek. Astear -tean izango da arratsaldeko20:00 etan , Txirrita eskolan.

    Bi hitzaldi eta filmaAsteazken eta ostegune-an bi hi tzaldi izangodira. Asteaz ke nekoa,urriak 25, Osasuna etaKirola gaiaren buelta-koa da, Lizar Irazusta -

    ren eskutik. Os tegunean be -rriz, Espeleo lo gia: LurpekoMun dua-Aralar hi tzaldiaizan go da, Troska tal dekokideen eskutik. Bi emanaldiak20:00 etan izango dira Txirri -

    tan. Ostiralean haurrentzakoeta helduentzako filmak izan-go dituzte Ereño tzun: 17:30 -ean GLUP filma izango dahaurrentzat eta 22:30ean,Tiem po de Valientes filma.

    Pailazoak eta auzoko festa Kultur Asteari bukaera igan-deko festarekin emango zaio,urteroko moduan. Eguerdiko12:00etan Korri, Xalto taBrinko Errenteriko pailazoakizango dira plazan. Arratsal -dean au zo ko festa izango da17:00etan: gaztain erreak etasagardoa, auzoko sa gar dote -gietan, baserrietan eta etxee-

    tan egiten dena. Horrez gain,Maxux Sala be rria eta SofiaArostegiren Margo eta Ar -gazkiak erakusketan egongodira ikastolan. Bestalde, bir -ziklapen ariketa ere egitekoadute, Urumea Bailara Bi zirikpla taformak antolatuta.

    Ikastaroak aukeranKultur Astearen bueltan ikas -taro batzuk ere badira Ere -ñotzu auzoan: Batukada ikas-taroa, euskal dantza ikas -taroa, birziklapen tailerra,haurrentzako eskulan taile-rra, eta gimnasia eta aerobicikastaroa. ��

    Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña 2003an Ur Mia elkartean.

    Gaur zortzi izango da bertso afaria, Ur Mia elkartean, eta txartelak salgai daude 20 eurotan. Kultur Asteaasteartean hasiko da, auzotarrek egindako bidaietako diapositiba emanaldiarekin.

    � E g i t a r a u a

    ASTEARTEA, URRIAK 24

    20:00etan Diapositiba emanaldia:"AUZOKOAK BIDAIAN"

    ASTEAZKENA, URRIAK 25

    20:00etan Hitzaldia "OSASUNAETA KIROLA"

    OSTEGUNA, URRIAK 26

    20:00etan Hitzaldia "ESPELEOLO-GIA: LURPEKO MUNDUA - ARA-LAR"

    OSTIRALA, URRIAK 27

    Pelikula emanaldiak: 17:30ean haurrentzako GLUPeuskaraz.22:30ean TIEMPO DE VALIENTES.

    LARUNBATA, URRIAK 28

    17:00etan, Partxis lehiketa. 20:30ean BERTSO AFARIA UR-MIA elkartean.MAIALEN LUJANBIO ETA AMETSARZALLUS.

    IGANDEA, URRIAK 29

    12:00etan KORRI, XALTO taBRINKO pailazoak, plazan.17:00etatik aurrera AUZOKOFESTA:Bertako SAGARDOAK eta GAZ-TAIN ERREAKERAKUSKETA: Maixux Salaberriaeta Sofia Arostegiren MARGO etaARGAZKIAK ikastolan.BIRZIKLAPEN ariketa.

    .

    Bihar zortzi, urriaren 29an, auzokofesta izango da, gaztain erreak eta

    auzoko sagardoa aukeran dela..

    Rekondo ta konpañia, beti bezala españolez.Muturra dute gero gure agintaritxit agurgarriek. Urtetan zeharherritik sortutako erakundeekegin dako lanari batere jaramonikegin ez eta, hauteskundeak gertudauzkagunean, oraintxe hasi zaiz -kigu herritarren hizkuntz es -kubideak babesteko ez dakit nik zezerbitzu eta euskararen erabilerasustatzeko ez dakit nik ze progra-ma aurkezten, Euskararen Legeaonartu zela 25 urte igaro eta kolpezorrik jo gabe egon eta gero.

    Kale-garbitzailea izateko 4.hizkuntz eskakizuna eskatzendute, eta teknikariak eta aholkula-riak eta aditu mordoa daukate,denak ederki kobratzen noski,ezin konta ahala plan, egitasmo,programa, egitarau eta halakoakegiten euskararen inguruan.

    Erraza daukate ba: dakitenek

    egin dezatela, eta ez dakitenekikasi. Konponbide logiko bezainmerkea.

    Herenegun, hilak 19, osokobilkura Hernanin. 10 puntu, etagure alkateak eta gure zinego -tziek, alderdi ustez abertzale bate-koak, dena españolez. Dena ez,barkatu, gai-zerrendan euskarazidatzita zeuden izenburuak,horiek bai, euskaraz ederki iraku-rri zituen gure alkate euskaldu-nak (?).

    Udaleko web-orriak hauxedio: "Hernaniko Udalak urteakdaramatza euskararen normaliza-zioaren alde lan egiten" Zer egindezute zuek Udaletik joan denhiru urtean euskara zabaltzeko?Izan ere, kantak dioen moduan:"Ez al dakizu española dela espa-ñol egiten zaituena?"

    Maria Colera

    � Jasota Bezala6 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izen-abizenak, NAN edo EHNA zen bakia eta telefonoa 6Gehienez 1.000 karaktere onartuko dira 6 Kronikak ez ditu bere gain hartzen sail ho ne tan esaten dire-nak.

    � E H N AEHNA tramitatuko dute gaur

    Bai Euskal Herriari ekimenak jakinarazi dugaur EHNA tramitatzeko aukera izangodela. 15 euro, 3 argazki eta errolda agiriaeraman behar dira. Gaur goizeko 11:00eta-tik 13:00etara, Bildu Hernani plataformarenlokalean. Aurrerantzean, hilabeteko 3garrenlarunbatean egingo dute tramitazioa. ��

    � G E R T A E R A KTren geltokiko erasoariburuzko erreklamazio orriatramitatu dute

    Asteazken goizean Hernaniko tren geltokianseguridadeko bi guardek gazte atzerritarbati eman omen zioten jipoia salatzeko, era-biltzaile batek erreklamazio orria bete zuen.RENFEtik Kronikari jakinarazi diote orria tra-mitatu dutela eta orain Beasaingo geltokieta interbentore ikuskatzaileak hartu beharduela horri buruzko erabakia. Kronikak ezin

    izan du ikuskatzailearekin harremanetanjarri. ��

    � M U S I K AIgandeko sargoria bihar

    Igandeko Sargoria saioen barruan biharMombasa izeneko musika jartzailea izangoda Tilosetan. Afro Kosmik Grooves musikaentzun ahal izango da. Arratsaldeko18:00etatik 20:00etara. Euria egiten badubertan behera geratuko da. ��

    � Z I N E A‘Kutsidazu bidea, Ixabel’,asteburuan Biterin

    Asteburu honetan ere Kutsidazu bidea,Ixabel filma ikusteko aukera izango da.Gaur arratsaldeko 19:30ean eta gaueko22:30ean eta bihar, arratsaldeko19:30ean. Haurrentzat Garfield 2 jarrikodute: gaur eta bihar arratsaldeko17:00etan. ��

  • 2006-X-21 larunbata

    3

    Etxe hutsak alokairuan

    jartzeko ‘Bizigune’

    programa herrian

    garatzeko hitzarmena

    onartu du Plenoak

    BIZIGUNE programa herrianaurrera atera ahal izateko hi -tzarmena onartu zuen ostegu-neko Plenoak. HitzarmenaUda la eta Visesaren artekoada (Eusko Jaurlaritzak susta-tutako enpresa) eta ahalbide-ratuko du etxe hutsak alokai-ruan jar tzeko programa hauHer na niko Udaleko Etxe bizi -tza Sai lak kudeatzea. Horreta -rako Uda lak langile bat jarri-ko luke eta, besteak beste, pro-

    gramaren inguruko informa-zioa eskura jarriko luke, etxeabe har du tenen eskariak etaetxeen jabeen eskaintzakkoordinatuko li tuzke.

    Hitzarmenaren aldeko bo -ta zioan alderdi guztiek aldebotatu zuten, PPko zinegotziakkenduta, abstenitu egin bai -tzen. PPko zinegotziaren ustez,Bizigune programarekin EuskoJaurlaritzak eskumen gehiegiditu eta Udalak karga gehiegi.

    Bizigune programaren nondik norakoakTxema Mercado EtxebizitzaZinegotziak Bizigune progra-maren nondik norakoak azalduditu. Zinegotziak azaldu due-nez etxe hutsen jabeek etxeakalokairuan jartzeko bel durraizaten dute, “batetik etxeansartzen denak etxea gaizki utzidezakeelako eta bestetik alokai-rua jaso gabe geratu daitekeela-ko” azaldu du.

    “Honi erantzuteko alokai-rua Visesa enpresak berakordainduko du eta jabeari ber-matuko dio etxea behar bezalajasoko du”, azaldu du Mer -cadok. “Bestalde etxean sar -tuko denari bermatzen dioetxea behar bezala jasokoduela” dio zinegotziak, “izanere etxean obrak egiteko dirulaguntzak eskain tzen ditu pro-gramak”. Horrez gain, alokai-ruaren prezioa merkatukoa

    baino sozialagoa izango litzate-keela ere aipatu du Mercadok.

    Portun etxeakPortu eta Karabel arteko lurre-tan etxeak egiteko Eusko Jaur -la ritzarekin egindako hi tzar -mena ere onartu zen Ple no an.PSOE abstenitu egin zen bota-zioan. Adierazi zuen, ez zaio laegokia iruditzen etxe horiekegiterakoan Udalak lor tuta koaprobetxamendua (%10), etaudal ondarea Portun lu rrakerosteko erabiltzea.

    Iñaki Arratibelek, Hiri -gintza Zinegotziak, eran tzunzuen hitzarmen honen onura

    hernaniarrek jasoko dutela,izan ere, hitzarmenaren bidezeraikiko diren 87 etxeak her-naniarrentzat izango dira.

    2007ko ordenantza fiskalaketa taxien tarifak2007ko ordenantza fiskalak ereonartu ziren. Udaletxeko tasa,prezio publiko eta zergak %4igoko dira. Badaude salbuespe-nak, gehiago igoko baitira za -borraren tasa, %10, eta urarenhorniketaren tasa %7,97.

    Kirol Patronatuari dagoz-kion tasak %4 igoko dira,Burun tzal detik gestionatzendi ren zer bitzuak kenduta, ho -riek %7,54 igoko baitira.

    Ongintza Patronatuko ta sakere %4 igoko dira. San dius terriaretoari dagozkionak gehiagoigoko dira, egin diren obrakdirela eta.

    Taxien tarifak igotzea ereonar tu zen: bataz beste, %3,8. ��

    Udalak langileak jarriko ditu herrian Biziguneprograma kudeatzeko. Programa udaletxekoEtxebizitza Sailetik bideratuko litzateke.

    AUZOEN errehabilitazio pla-naren barruan, Karabelenegin dako obrak aurkeztu zi -tuz ten atzo prentsaurrean Jo seAnto nio Cuesta, Obra Pu -blikoetako Zinegotziak, etaAn doni Amo narraiz ZerbitzuPubli koe tako Zinegotziak. Be -rrikuntza na gu siena 115 apar-kamendu berri egin izana da.Zinegotziek azaldu dutenez,auzotarrek aspaldi egindakoeskaria izan da aparkamen-duena. Aparkamendu horieta-ko 55 Renferekin egindako hi -tzarmen baten bidez lortu dira.

    Beste 66ak Oleta plazari puskabat kenduta egin dituzte.

    Oleta plaza ere berritu egindute: lurra haurrak jolastekomoduan jarri dute; haurren -tzako jolasak jarri dituzte; biiturri eta bankoak ere jarridituzte; gauerako argiak jarridituzte eta belar eta zuhaitzberriak ere bai. Obra aprobe -txatuta, inguruko blokeetakosa neamandu lanak egin dituz-te eta aurrerantzean beste blo-keetan ere egingo dute.

    Auzoko kontainerrak lurazpian jartzekoak dira.

    115 aparkamendu berri Karabelen

    Jose Morcillok, PSE-EEko zinegotziak, Portun etxeak egiteko hitzarmena kritikatu zuen.

    .

    Portu eta Karabel artekolurretan hernaniarrentzat ba -bes ofizialeko 87 etxe egiteko

    hitzarmena ere onartu zen.

  • 2006-X-21 larunbata

    4

    Hamar urte kartzelan eginondoren nolakoa izan dairteera eta azken egunak?Han bertan, espetxeko atarian,40 lagun ikustea aurreskuadantzatzen... izugarria da,hunkigarria. Kanpora atera -tzearen poza izugarria da,baina barruan uzten dituzu-nen pe narekin nahasten da.Oso gogorra da lagunakbarruan uztea. Nik berezikibat daukat gogoan, Txori, 21urte daramazki barruan eta ni10 urte eginda atera naiz kan-pora. Orain pentsatzen jarrita,niri ez zaizkit hain luzeak eginurte guzti horiek, baina azkenhilabetea bai: espetxean saka-banatuta gaude eta bestemodulokoekin tokatzean des-peditzen zara, agurra, “ez gai-tuk ikusiko”, gero beste bate-kin... azken egunean berrizmodulokoekin despeditzenzara eta oso gogorra da.Barruan egiten diren harrema-nak ez dira hemen kanpokoakbezalakoak, han egiten denlotura beste lotura mota batda, askozaz estuagoa.

    Eta herrira etorrera?Herrira bidean lasaitzera be -zala egin nuen, baina An -doaindik hona berriz ere denamugitu zitzaidan. Gero harre-ra oso hunkigarria da, eta hi -tzik ere atera ezinda gelditunintzen. Hainbeste denboran

    ikusi gabeko jendea, jendeberria... hamar urte ez dirahainbeste, baina asko dira etasorpresa izugarriak hartzendituzu. Adibidez, aurreskuadantzatu zutenen artean ba -zen neskato bat nire lagunmin baten alaba, ni barruannintzela jaioa eta nor zen gal-detu eta esan zidanean harri-tuta gelditu nintzen.

    Kanpoko bizimodura ohi -tzea erraza egin al zaizu?Ez, ez, oso zaila, ez da hola-hola aterrizatzen, nik behin tzatez. Kalean banoala askorekingertatzen zait: pertsona batikusi, ezagutu bai bistaz, bainazertatik ezin gogoratu. Azke -nean, bera etorri eta esatendizu. Batzu tan nekagarria eta

    guzti egin liteke, jende guztiaetortzen baita, baina normalada eta normalizatuko da.

    Horrez gain, hartu nahiizaten da galdutako guztia etanahastu egiten dira gauzaasko: “hau horrela zan” eta

    esaten dizute “ez ez, hik esandekena han huan, eta bestehau huken hor”.

    Herria aldatua aurkitu alduzu?Aldakuntza izugarria ikusi

    dut, batez ere eraikuntza etaazpiegituretan. Inpresioa ema-ten du herrian buelta bat ema-teak. Barruan egunkari, argaz-ki eta bestelako gauza askojasotzen dugu, oso estimatuabaita horrelako informazioa,

    Mila Mujika eta Joxe Manuel Errazkin.

    Joxe Manuel Errazkin ‘Otsua’

    «Kartzelatik ateratzean poz haundia sentitzen

    da, baina lagunak han uztea latza da»

    Mila Muj ika

    «Oso gogorra da senideen egoera, egin dudanaoso gustora egin dut, baina oso gogorra da»

    Joxe Manuel Errazkin Otsua iraila-ren 4an geratu zen libre, 10 urte espe -txean egin ondoren. Gaur ongi etorriaegingo diote Tilosetan, arra tsaldeko19:00etan. Hernaniko Kronikak bere-kin eta bere emazte Mila Mujikarekinhitz egin du. Kartzelaldi luzearen etaherrirako bueltaren nondik norakoakkontatu dizkigute, presoaren eta seni-tartekoen egoera eta bizipenak.

    MILA Mujikak presoen senitartekoek bi -zi duten egoera azaldu dio Kronikari.Asteroko bisitak, bidaia luzeak... osogogorrak direla nabarmendu du: “tentsiohaundiarekin, 1.000 eta piko kilometroegin egun batean, neguko eguraldiarekin,lana bukatu berritan askotan... gogorrada”. Azken urteetan Salaman cara eginbehar izan ditu bidaiak eta “zortea duzu-la iruditzen zaizu, beste batzuen aldeangertu dagoelako” azpimarratu du. Elurgaraian, Gasteiz eta Burgos astero-asteropasa beharrak sor tzen duen tentsioa azpi-marratu du. Bestalde, bidaia guzti horieksortzen duten gastu ekonomiko haundiaere azpimarratu du Mujikak, asteburu

    osoa egin baitute askok etxetik kanpora,bisitetara joan etorrian, “baina, jendeaskok eta askok sufritzen duena kontuan

    hartuta, arazo ekonomikoa hutsa da”,esan dio Kronikari. Urte hauetan eginduena “gustora” egin duela ere argi utzi

    du Mujikak, baina oso gogorra egitendela ere azpimarratu du. Senideek biziduten gain-sufrimendu hau behingozbukatzeko galdetzen du, ea presoak noizekarri behar dituzten Euskal Herrira“behingoz gaixo daudenak eta kondenabetetakoak libre utzita”. Horrek egoeraasko lasaituko lukeela uste du.

    Bisitetara sarrerakBidaiaz gain, bisitetako sarreretan fun -tzionario askok izan ohi duten jarreraere salatu du: “umeari papila ematekokutxarila pasatzen utzi ez, edo baloiakendu, janaria pasatzeko zailatasunakjarri, despeditzen utzi ez... ��

    .

    «Barruan egiten diren harremanak ez dira hemenkanpokoak bezalakoak, han

    egiten den lotura beste loturamota bat da, askozaz

    estuagoa»..

    .

    «Azken bis-a-bisa abuztuan egin nuen eta etxeko portalean sartzean

    negarrari eman nion: “127 bidaia egin ditut, eta osorik nago!” esaten

    nuen nerekiko»

  • 2006-X-21 larunbata

    5

    eta kanpoko idea bat egiten da;baina irtetzean, burua lehengoeskemetan zegoela kontura -tzen zara, 10 urte atzera egitendu zu berriz ere mo men tubatean, oraingoa ikusita lehen -goaz gogoratzen zara, eta izu-garrizko inpresioa egiten dizu.Harrigarria izaten da askotan,bisitetan, datorren jendeakbaino gehiago dakizula herria-taz, ekarritako dena absorbi -tzen baituzu; herriko eta auzo-ko gauzak batipat. Askotangertatu zait “hi halako eginomen ditek” eta “ba nik ideaikeztit ba, hik guk baino gehigojakin bihar dek gainea!”. Bainagero gauzak ikustean sustoahartzen da.

    Eta Martindegi auzoa?Auzoa barrutik ez, baina sa -rrera asko. Bi rotondak Kro -nika batean ikusi ni tuen etaforma ezin nion hartu.

    Hamar urte hauetan alde-rik nabaritu duzu kartzela-ko egoeran?Bai, bai, azkenera eta okerragodago egoera, askozaz estuagoa.Adibide nabarmena da orain 6hilabeteko 10 lagunen bisitaduzula eta astean 5 telefono deibesterik ez, 5 mi nutukoak.Horrez gain, dena ukatzendute gaur egun, eman ezer ereez. Lehen re denzioak eta izatenziren kondena mu rriztekobalio zutenak, baina 2003komartxoaren 11ko atentatuezgero, hori guztia moztu dute.

    Lau kartzela desberdinetanizan zara.Bai, baina Martutenen denboragutxi egin nuen. Kartzela guz-tiak txarrak direla kontuanhartuta ere, badago aldeaberen artean. Alcalan egonnintzen gero, eta garai haietan,bueno, ez zen hain txarra, kar -tzela onik ez dagoela kontuanhartuta, eta ni nahiko errazmoldatzen naizela. Isola men -dutik ijitoz betetako modulobatera sartu ninduten, etahasieran sustatu nintzen, bainamoldatu ginen. Azken bate-an, zu handik edo hemendikizorratzea bila tzen dute etahorregatik egiten dituztehainbeste aldaketa etaproba, zu nondik edo han-dik lehertzen ote zaren ikus-

    teko. Txarren txarrena jatekoazen han.

    Navalcarnero, berriz, osozorrotza da, euskal presoen -tzako bereziki, baina besteen -tzako ere bai; normak osoestuak dira han. Janari eta gar-bitasun aldetik, berriz, Alcala -koa baino asko hobea zen.

    Salamancakoa, beno, hain -bestean. Senideentzat gertuagoizatea da aldea. Zigorragatiketa, arratsaldeak zeldan eginbehar izaten nituen, bainaSalamancan zeramikako taile-rrean pasatzea lortu nuen etahobeto, gauza mordo bat eginnuen gainera, idearik izan gabehasi banintzen ere.

    Batetik besterako hainbes-te aldaketa gogorrak izan-go dira, ezta? Bai gogorra da, baina ni nahi-ko ondo moldatu izan naiz.Hori presoa izorratzeko egi-ten dute. Ni egon izan naiz 2urtean moduloan beste presopolitikorik gabe, baina ondomoldatu nintzen. Oso gogorrasenitartekoentzat izaten da,modu batera moldatuta dau-denean beste batera moldatubehar izaten baitute.

    Espetxeetako egoerak txa-rrera egin duela esan duzu.Egoera horretan gauzakhobetuko direnaren itxaro-penik izaten al da?Bai, nik beti izan dut gauzakhobetuko direnaren itxarope-na. 1998ko su etenak kartzelabarruan izugarrizko itxarope-na piztu zuen, eta oraingo suetenak ere izugarrizko itxaro-pena piztu zuen hasieran.Orain ez dakit zer giro egongoden gauza dagoen bezela...agian ilusio hori pixka bat jai -tsiko zen. Barruan mugimen-dua ikusi nahi izaten da, etamanifestazio haundiak-eta

    arnas haundia izaten dira pre-soarentzat. Beste mugimenduhaundi bat ez ikustea ordeatristea da, dagoeneko 6 hila-bete pasa dira su etenetik etagauza mugitzen hasteko nahi-ko denbora bada. Nik uste dutborondarik bada gauzak kon-pontzeko garaia dela orain-goa, baina orain ere EAJnikusten dut nik hemen peka-turik haundiena. Ez du beharbezalako borondaterik jartzenarazoa konpontzeko. Iritsigaren tokira iritsita, kaleborroka eta horrelako aitzikie-kin; arazoari heldu eta aurreegin beharko lioke. Hala ereuste dut oraingoak atzera

    bueltarik ez duela; arazoaketa trabak jartzen saiatukodira baina.

    Orain zer bizimodu eginnahi duzu?Poliki-poliki lehengora buel -

    tatu nahiko nuke, lanera buel-tatu, lehengo martxa hartu etabizimodu arrunta eramanaurrera. Horixe da nire helbu-rua.

    Ongi etorria egingo dizutegaur. Zer sentitzen da?Berriz ere oso nerbioso nagohorrekin. Esaten diot Milaribera bakarrik etortzeko, bai natira, joan beharko dugu. Egiaesan espetxetik ateratzen de -nak omenaldia mereziko du,baina senideek ere merezi du -te. Hain beste ur tean, hainbes-te bidai eta sufrimendu, hain-beste aiton-amona hogeitakaurteetan hara eta hona...horiek merezi dute omenal-dia. As kotan izaten da kulpa-bilidade sentsazioa ere, seni-deak ho rre la ikusita.

    Kartzela barruan ezinbes-teko oxigenoa izaten dira bisi-tak. Askotan esaten digutebisitara datozenek guk inda-rra ematen diegula, baina pre-soak hartu egiten du indarrabisitetan. Aste osoan egotenzara horren zain, eta despedi-da berriz oso gogorra izatenda, nahiz eta aurpegi ona jar -

    tzen saiatu. Espetxean gauregun dagoen egoerarekin,eta bisitarik ga be... eromenaekarri behar du horrek. Hanlagunak eta egiten dira, bai -na familia eta herriko berrieta... beharrezkoa da. ��

    «Omenaldia merezi

    dutenak astero astero

    bisitetara joaten diren

    senitartekoak dira»

    «Azken urteetan

    nabarmen txartu da

    kartzeletako egoera» � K O N T Z E R T U AOrreaga 778 eta beste bost talde gaurAzpeitiko gaztetxean

    Hernaniko kideak dituen Orrega 778 taldeak kontzertua izango dugaur Azpeitiko gaztetxean. Horrez gain honako talde hauek ereizango dira: Apunta!, Hell beer boys, Trastorno mentala, Porron ycuenta nueva eta Ostiada oi. Punk-oi! estiloko taldeak dira. Gaurarratsaldeko 19:00etatik aurrera. ��

    � E R A K U S K E T AFelix Ugarte espeleologia taldeak postuaizango du Iruneko Mendi-Expon

    Asteburuan Felix Ugarte espeleologia elkartea Iruneko Mendi-Expon izango da. Taldeak postua jarriko du eta bertan taldea-ren irudiak ikusi ahal izango dira. Larunbat eta igandean izan-go dira, Iruneko Fikoba erakustazokan. ��

    � L I B U R U T E G I ALiburu azoka astelehenetik aurrera

    Astelehenean hasi eta azaroaren 25a bitartean, liburu azoka jarri-ko dute liburutegian. Bertan zaharkitutako liburuak edota kopia batbaino gehiago dituzten liburuak jarriko dituzte, besteak beste, jen-deak hartu eta eraman ditzan. Liburuak eraman ahal izateko libu-rutegiko bazkide izan behar da, eta liburua mailegu mahaitik pasabehar da lapurreta sistema deskonektatzeko. ��

    � L O T E R I ACD Hernaniko loteria salgai

    CD Hernanik jakinarazi du loteria salgai jarri duela honakolekuetan: Oinddi eta Rioja tabernetan; Gunea eta Kixkal garagar-dotegietan; Urbietako kaleko kioskoan eta atletismo pistako lokaletan 16.244 zenbakia salduko dute. ��

    Joaquin Ortegaren ‘irailak 13’

    pasodoblea estreinatuko du

    gaur Tolosako Bandak

    JOAQUIN Ortega, Canariohernaniarrak konposatutakoirailak 13 izeneko pasodobleaestreinatuko du gaur TolosakoMusika Bandak. Joaquin Or -tega Incansables txaranganari t zen da eta hainbat piezaezagun konposatu ditu.

    To lo sa ko Musika Bandakgaur arratsaldeko 19:30ean

    egingo du emanaldia, To lo sa -ko tingladoan.

    Joaquin Ortegak azalduta-koaren arabera, pasodobleberri honetan Tolosako dianaentzun daiteke. Tolosa rren -tzat diana oso berezia da etahorregatik sartu du.

    Joaquin bera ere han izan-go da, estreinaldian. ��

    Tolosako ‘tingladoan’, arratsaldeko 19:30ean.

  • 2006-X-21 larunbata

    K I R O L A 6

    OIER Mendizabal pelotari her-naniarrak etzi, urriak 23, hasi-ko du 2. mailako lauterdikotxapelketa. Apraizen aurkaneurtuko ditu indarrak Tolo -sako Beotibarren, 16:30eanhasiko den jaialdiko hiruga-rren partiduan. Aurretik bina-kako bat eta EPELen lauterdi-ko txapelketako finalzortzire-nak jokatuko dira, Galarza Veta Gon za le zen artean.

    “Aurtengo txapelketarakoondo prestatu naiz”Mendizabal II aritua da lehenere kaiolan, “duela bi urteAkapulkora (Mexiko) joannin tzen eta paper txukunaegin nuen”. Iaz ere parte hartuzuen 2. mailako txapelketan: “ez nuen txapelketa ondoprestatzerik izan eta Es ku de -ro ri irabazi eta gero, kaleratuegin ninduten bigarren kan-poraketan” azaldu du.

    Aur ten, berriz, ondo presta-tuta ikusten du bere burua,“azken bi asteetan lauterdian

    entrenatzen ari naiz buru bela-rri, eta duela hilabete in guruBerasaluze VIIIaren aurka lor-tutako garaipenak ere kon-fiantza eman dit” adierazi du.

    Entrenamendu bereziakEsan bezala, Oier buru-belarriari da lauterdiko kontzeptuakbarneratzeko helburuarekin:“Neurrietara ohitzea ezinbes-tekoa da eta sakearekin asma -tzea ere bai. Kontuan hartubehar da atzelariok txapelketahonetan bakarrik sakatzendugula”. Hala ere, ez dirudizailtasunik izango duenik ha -si erako jokaldia burutzerako-

    an, “zailena botea ematea da,baina bestela, zuzendutakopelotakada bat ematea beste-rik ez da”. Mugimendu latera-lak, erritmo bizia, nekea,edota gantxo postura ez dituahazten atzelariak, lauterdikoberezitasunen artean.

    Uda garaian asko jokatudu Oierrek, eta horrek kalteegin ote dion galdetzean,ezetz dio: “egia da trote haun-

    dia daramagula, baina des-kantsu egun batzuk izan dituteta orain ondo aurkitzen dutnere burua”.

    “Partidu peloteatua izangoda etzikoa”Partidua irabazteko gakoeibu ruz zera dio MendizabalIIk: “garrantzitsuena nerbioeieustea izango da. Iaz blokea-tuta atera nintzen frontoira etahorrela ezin dut nire mailaeman”.

    Apraizi buruz, hau da her-naniarraren analisia: “be rakondo sakatzen du eta argi ibilibeharko dut; Beobideri 13 sa -ke sartu zizkion. 22-6 irabazizuen eta moralez gainezkaizango dela uste dut. Nik par-tidu peloteatua aurreikustendut, bera mugiarazten saiatu-ko naiz, baina lasai jokatuta.Inkognita asko daude, sakeak,errestoak...”

    Astelehenekoa irabaziz ge ro,ligilan sartuko litzateke, AratzMen dizabal eta Bello soren arte-ko irabazleari ere irabaziz gero.Txapelketa irabazteko hau ta -gairik ez dauka Oierrek, “AratzMendizabal oso go gorra da,esperientzia badu, baina Be llosoArgote irabaztetik dator eta edo-zer pasa liteke.” ��

    � P E L O T A

    Oier Mendizabalek Apraizen aurka hasiko du

    lauterdiko txapelketa, etzi Beotibarren Apraiz gaindituz gero, ligilan sartuko litzateke. “Azken bi asteotan kaiolan bakarrik ari naiz entrenatzen,

    ondo prestatu naizela uste dut” dio atzelari gazteak. Apraizek Beobide utzi du atzean, 22-6.

    Oier Mendizabal, iaz Eskuderoren aurka jokatutako partiduan.

    .

    «4 t’erdiko neurrietara ohitzea ezinbestekoa da, eta baitasakearekin asmatzea ere. Hala ere, garrantzitsuena,

    nerbioei eustea da, iaz blokeatuta atera nintzen»..

    HERNANIKO pelotariek ki -roldegian jokatuko dute gaurarratsaldeko 16:00etan, hasiberria den Gipuzkoako Txa -pel ketaren barruan. Na gu simailan, bigarren mailako par -tidua duteOjuel eta Go -r r o t x a t e g i kAu rrera SaizBi daniko tal-dearen aur ka.Bes talde, hi -rugarren mai -lan, Ezei za I-Huizik As -tigarra gako Mun darro talde-ko bikotea izango dute au -rrean. Ka dete mailan, Arrie -tak Arra sateko pelotariarenaurka jokatuko du eta Aiz -

    pitarte II-Li zeagak Aiarenaur ka. Par tidu hauez gain,etxetik kanpora ere jokatukodute Hernaniko pelotariek.

    Lehengo asteko emaitzakLehengo aste-an, irabazi etagaldu, deneta-tik egin zutenHernaniko pe -l o t a r i e k .Aizpi tarte etaGo rrotxategik

    22-16 irabazi zuten Bearzanataldearen kontra; Ezeiza eta Es -naolak 22-19 galdu zuten La -gunak-en kontra; eta Garmen -dia-Sala be rriak 22-20 galduzuten Urnie taren kontra. ��

    Gipuzkoako txapelketakolau partidu gaur kiroldegian

    Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da.

    � E R R E M O N T E AErremonte jokalaririk onenak eta zestapunta gaurGalarretan

    Jaialdi erakargarria izangoda gaur erremontearenkabian, Galarretan, etazesta punta partidu etaguztikoa, gainera. Hirutxapeldun haundi eta izarizateko bidean dijoan erre-montista gazte bat arikodira partidu estelarrean:Ezkurra-Urrutia/Zeberio II-Lizaso. Jarraian zestapuntako partidu haundiaprestatu dute: Goikoetxea-Elizegi/Bereikua-Enbil.Beste 2 erremonte partiduere izango dira 16:00etanhasiko den jaialdian. ��

    .

    Lehengo astean irabazi etagaldu egin dute hernaniko

    pelotariek..

  • 2006-X-21 larunbata

    7 K I R O L A

    GORENGO taldeak Zestoanjo katuko du gaur ligako zaz -pigarren partidua eta bosga-rren garaipena lor tzen saiatu-ko dira zuriberdeak. Den bo -raldia ondo hasi da hernania-rrentzat eta lider jarri diraZarau tzekin batean, seigarrenjardunaldian. Gaur irabazte-ak goiko postuan sendotukolituzke hernaniarrak, baina ezdute erronka erraza izango,taldeak hain berdinduak dau-den liga honetan. Hernania -rrek etxetik kanpora jokatuta-ko hiru partiduak irabazi di -tuzte eta horrek sendotu ditusailkapen buruan.

    Hasieraren garrantziaHirugarren mailarako igoeraez da samurra izaten, ondojokatzeaz gain zortea erealde behar izaten baita. Her -nania rrak igoerarako auke-rak di tuz ten taldeen artean

    zeuden denboraldi hasieraneta lehen jardunaldi hauekerakutsi dute mailaz igotze-ko borrokan sartu li tezkeela.Oraindik denboraldia hasibesterik egin ez bada ere,lehen pauso zaila eman duHernanik, ha sieran onenenarteak ko katzea. Horrek pisuhaundia du aurrera begirakoere.

    Euskalduna-Henarni bihar Emakumezkoen Ligan Her -nanik Andoainen jokatukodu Euskaldunaren kontra.Her naniarrak sailkapen erdialdean kokatu dira, lehengoastean etxeko lehen garaipe-na lortuta eta andoainengorako pausoa eman lezake-te. Lehen sei jardunalditanzortzi puntu lortu dituztehernaniarrek eta mutilenlehen taldea bezalaxe, piska-naka goraka dijoaz, jokoan

    eta konfindantzan. Andoain -darrak azken aurrekoak diraeta txuri berdeek saiatubeharko dute punturen baturratzen.

    Beste zazpi partiduHernaniko taldeek bestezortzi partidu ere jokatukodituzte asteburuan:

    - Gazteen Liga Nazionala:Hernani-Peña Santurtzi. Zubipen,gaur, 16:30.- Gazteen 1 MailaHernani-Luberri Zubipen, bihar, 18:00.- Kadeteen Ohorezko LigaHernani-Touring Zubipen, bihar, 16:00.- Kadeteak F11Hernani-Allerru Zubipen, bihar, 12:00.- Kadete TxikiakHernani-Urola Zubipen, gaur, 11:30. - Haurren Ohorezko MailaHernani-Beasain, Zubipen, bihar 10:00.- Haurren Txikien mailaAntiguoko-Hernani, Berion, gaur 10:30.

    � K I R O L D E G I AIgerilekua 11:00etan irekiko dute erabiltzaileentzat

    Igeriketa txapelketak direla eta, igerilekua 11:00etan irekiko dutegaur erabiltzaileentzat, Kirol Patronatutik jakitera eman dutenez. ��

    � S A S K I B A L O I AHernanik Ordiziaren kontra neurtuko ditu gaur indarrak

    Hernani eta Ordiziak jokatuko dute gaur kiroldegian, 16:30ean.Ligako lehen garaipena lortzen saiatuko dira hernanarrak. ��

    � A R E T O F U T B O L AYone Boutique Hernanik Elgoibarren jokatuko du gaur

    Yone Boutique Hernanik Elgoibarren jokatuko du gaur 12:30ean.Xaguaclub.com taldearen kontra. ��

    � Z I K L O T U R I S T A KBihar Guadalupera

    Zikuñagako Amako zikloturistak Guadalupera joango dira bihargoizean. Guztira 60 kilometro ditu, denboraldiko azken aurrekoirteera honek. ��

    � F U T B O L A

    Liderrak, hala dela erakutsi

    nahiko du gaur Zestoan

    Hernanik eta Zestoak arratsaldeko 16:30ean jokatuko dute.Hernaniarrek hiru partidu irabazi dituzte jarraian. HERNANIK irabaziz hasi

    zuen denboraldia joan denasteburuan eta bihar bigarrengaraipena lortu nahiko duLan daretik kanpora, Vigon,12:00etan. Aurrean talde gogo-rra izango dute ordea, iaz igo-era fasea jokatu zuen Univer -sidad de Vigo. Ohorezko Bmailan lau aldiz jokatu dute bitaldeek elkarren aurka, azkenbi urteetan eta orain artean bipartidu Her nanik irabazi ditu,bat berdindu eta bakarragaldu. Iaz Her nanin erraz ira-bazi zuten etxekoek, bainaVigon galtzea egokitu zitzaien.

    Modu beretsuko bi taldeHernani eta Vigo antzeko ezau -garriak dituzten bi talde dira.Talde gogorrak dira biak, berezi-ki aurrelari indartsuak dituzte-nak. Aurten taldea ia bere osota-sunean daramakite hernania-rrek eta gerra emateko gogohaundia. Joxe Elosegi entrenat-zailearen hitzetan tal de sendoen

    kontra sendo joka tzen du Her -nanik eta Vigotik emaitza onaekarri lezakeen esperantza ba -daramaki. Lehen go asteko parti-duak irabazi egin zituzten bi tal-deek eta alde horretatik moralezaltu ekingo diote partiduari.

    Igoera fasea, desio zaila baina posible denaHernanik hirugarren denboral-dia du aurten Ohorezko B mai-lan eta dagoeneko nahiko ondohartua dio neurria mailari.Berez, talde sendoa dute herna-niarrek eta gauzak ondo irtenezgero igoera fasera iristekomodukoa ere bai. Ho rretarakozortea beharko dute ordea, jen-dea sobran ez baita taldean etalesio bat edo bestek taldea askobaldintzatu baitezake.

    Beste bi partiduGaur Jubenilek Torrelaveganjokatuko dtue 16:00etan, etakadeteek bihar 11:00etan Iru -nen, Euskal Ligan. ��

    � E R R U G B I A - O h o r e z k o B l i g a

    Hernanik partidu gogorra

    izango du bihar Vigon

    Etxetik kanporako lehen partidua du.

    � B O L E I B O L A

    Hernanik Galdakaoren kontra jokatuko du etxeko lehenengo partidua, gaur kiroldegianBoleiboleko taldeak ligako bigarren partidua jokatuko du kiroldegian, 18:00etan. Hernaniarrek Rekalderen etxeanirabazi zuten lehen partidua eta gaur Galdakaori irabazteko esperantza haundia dute. Lauri Matiasen mutilek taldesendoa osatzen dute. Bestalde, alebin eta kadeteek ere jokatuko dute. ��

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta, J. Ijurko, E.Agirre, A. Oiartzabal eta A. Zerain. Egoitza: Larramendi 11. � 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

    2006ko urriaren 21a, larunbata ::: 1.991 zka. ::: www.kronika.net

    � IRAGARKI MERKEAK �

    Garaje plaza (raia) salgai, Elkano 21ean (Dori aurrean). Deitu: 943 55 07 57.Kamarero edo kamarera behar da, esperientzi pixka bat duena, asteburuetan lan egiteko.

    Deitu: 635745503Lokala salgai, ingurune paregabean. Negozioa martxan, nahi izanez gero. Lokal egokitua,

    komuna, kalefazioa eta lehio haundiekin. Interesatuek deitu: 628 94 72 21

    Taberna alokatu edo saltzen da Etxeberri auzoan, prezio onean. Funtzionamenduan dagoentaberna. Deitu: 616 92 53 96

    Etxe garbiketa egingo nuke Hernanin, 11:00etatik 13:00etara. Deitu 615 76 81 01Xanti Masajista. Kirol masajea, TP de Cyriax, kiropraxia, osteopatia xamurra, bioaktibadore neuro-

    logikoa, kinesiologia, reflexologia. Deitu: 943 33 07 35 (Lizeaga, 2 P- 1 B).Yolanda estetika zentrua. Dietista Aurora Cid; dieta pertsonalizatuak. Depilazioa diodo lase-

    rraz. Masaje deportiboa eta oin erreflesologia. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    � TELEFONOAK lTaxiak: 943 550093 lUdaltzaingoa: 943 333288 lDYA: 943 464622 Autobusak: Herri barrukoa:943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 l

    Anbulatorioa: 943 006666 lJokalari anonimoak: 943 331103 lAlkoholiko anonimoak: 943 331103 � FARMAZIAK lEgunez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077 lGauez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077

    JOAN den asteartean JosebaTapiak bere disko berria, RealPolitik, aurkeztu zuen, Donos -tiako Arbelaitz jatetxean.

    Aur kezpenean, Tapiak be -re ibilbide musikala errepasa-tu zuen, bere estiloan eraginaizan du ten musikariak gogo-

    ratuz. Diskoa osatzen dutenkantuen azalpena ere emanzuen. On doren, Xa bier Gan -tza rain idazleak Tapiarendes kribapen bitxia egin zuen

    Hernaniarren kolaborazioakDiskoaren aurkezpenean, Har -

    kaitz Miner eta Jexux Aran bu -ru izan ziren, Tapia laguntzen.Jexux Aranburu ereñotzuarrakpianoa jo zuen eta diskoankurkubita, soinu haundia etaahotsa ere grabatu ditu. 7 urtedaramazki Tapiarekin etahonek “izu garrizko musikaria,erregistro haundikoa” delaesan zion Kronikari.

    Soldadu sartzea kantuanEstitxu Eizagirre eta Ma ia lenLujanbiok koruak egin dituzte.“Mertxe Olidenek abestutakoada eta ahots horrek koru egokibatzuk behar zituen” adierazizuen horri buruz soinujolelasartearrak. ��

    ‘Real politik’, Joseba Tapiarenazken lana, kalean da

    Diskoaren aurkezpenean 4 kantu eskaini zituzten zuzenean.

    Bakarkako laugarren lana du. JexuxAranburu ereñotzuarrak parte hartu du.

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Haizea indartzen joango da etaegunaren amaierarako nahikozakar joko du. Tenperaturakgora egingo du eta eguzkia ereikusiko dugu. (

    eu

    ska

    lme

    t)

    Eguraldiak hobera egingo du.Goizaldean euria egin dezake,baina eguerditik aurrera ostartezabalak izango dira zeruan.Tenperatura 22ºC ingurukoaizango da.