Gazteria Lana Eta Prekarietatea

download Gazteria Lana Eta Prekarietatea

of 36

Transcript of Gazteria Lana Eta Prekarietatea

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    1/36

    gazteria,lana eta

    prekarietateagazte prekarietatearen argazki bateta alternatibarako proposamen orokorra

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    2/36

    Euskal Herrian, 2014ko otsailean

    Eskerrak lan hau osatzeko laguntza eta aholkularitzaeskeini diguzuen guztioi. Karlos, Joseba, Amaia, Xabi,Nekane

    http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    3/36

    gazteria,lana eta

    prekarietateagazte prekarietatearen argazki bateta alternatibarako proposamen orokorra

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    4/36

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    5/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    aurkibidea 7.

    1. 9.

    2. 10.

    2.1. - 10.

    2.2. 11.

    2.3. 14.

    2.3.1. 16.

    2.3.2. ; 17.

    2.3.3. 17.

    2.4. 18.

    2.5. 20.

    3. 22.

    3.1. 22.

    3.2. 23.

    25.

    ... 25.

    26.

    27. 29.

    34.

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    6/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    7/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    HITZAURREA

    Txosten honetan Euskal Herrikogazteon prekarietate egoera aztertzen da, lan merkatua-ren egoeran eta honek gazteongan dituen eraginetan zentratuz batez ere. Ez dira asko Eus-kal Herriko zazpi lurraldeak kontuan hartuta gazteon egoera ekonomikoari buruz egin direnazterketak, nahiz eta lurralde eremuka egin izan diren. Lurralde guztiak barnebiltzen dituz-ten datuak biltzen saiatu garen arren, gure herriaren errealitate instituzional zatitua dela-e-ta, ezinezkoa izan zaigu datu guztiak biltzea. Hala ere, partzialak izan arren, hemen bildutadaude gazteon prekarietateari buruzko argazki osoago bat izateko baliagarriak direlakoan.Datu guztiak iturri ofizialetatik jasoak dira.

    Sistemari ez zaio interesatzen errealitatea agerian geratzea eta hortaz, datuak errealitateadistortsionatu eta ezkutatzeko erabiltzen dituzte. Datuak bildu eta aztertzerakoan bi gauzaizan behar ditugu kontutan:

    Batetik, aztertzen diren indikadore edo neurgailuak sistemaren beharretara diseinatutadaude. Langabeziaren indizeak esaterako ez du barnebiltzen benetako errealitatea, ikasieta lan egiten dutenak, ezkutuko ekonomia, oso ordu gutxi lan egiten duena (astean 3 ordu

    adibidez), lan erreproduktiboa... beraz lanaren inguruko azterketak egiteko benetako errea-litatea ezkutatzen da. Eta bestetik datuen gabezia, indikadore edo neurgailuak ideia orokorbat egiteko baliagarriak izan badaitezke ere oso zaila da datu zehatzak aurkitzea, eta arezailago konkretuki analisia egiteko beharrezko zaizkigunak, inoiz ez ditugu nahi ditugun da-tuak aurkituko.

    Aitzitik, ez dugu errealitatearen argazkian soilik geratu nahi izan, gazteok jabetzen baikarabizi dugun egoera larriaz txostenak irakurri gabe ere. Egoera honek gure bizitzetan dituztenondorio kolektiboak azaleratu nahi izan ditugu eta horrekin batera,Ernaik egoera honi au-rre egiteko egiten duen proposamen praktikoaazaltzen dugu. Hau da gure ustez garran-

    tzitsuena.

    Txostenak lau atal nagusi biltzen ditu beraz: prekarietatearen definizioa arazo estrukturaleta ez koiuntural gisa; errealitatearen argazkia zenbait datu interesgarriren bildumarekin;egoera horrek gazteon bizitzetan dituen ondorio nagusiak eta azkenik alternatibarako oina-rrizko proposamena.

    Zinez espero dugu lan xume hau gazteriarentzako lanerako tresna baliagarria izango dela.Eguneroko borrokaz soilik lortuko baitugu egoera hau iraultzea eta gazteon ahalduntzeanbaitago eraldaketarako gakoa.

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    8/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    9/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    1.PREKARIETATEA ARAZO ESTRUKTURALA

    Krisi hotsak dira nagusi 2007az geroztik. Egoera orokorrak nabarmen egin du okerrera or-dutik, baina krisi deituriko hau iruzurra eta lapurreta baino ez da. Neoliberalek duela 40urte abiatutako ofentsibaren azken kapitulua baino ez da hau. Gutxi batzuen mesederakosistema ankerra ari dira garatzenshock-aren doktrina aplikatuz, klase eta jendarte sekto-re zapalduok eremu guztietan pobretuz. Ofentsiba neoliberal honek ordea, munduan egunditugun arazo larrienak konpontzetik urrun, hauetan gehiago sakondu besterik ez du egi-ten, zapalkuntza eta esplotazioa maila guztietan areagotuz: prekarietatea sistematizatuzeta iraunkortuz.

    Zertaz ari gara prekarietateaz hitz egitean? Egonkortasun eta segurtasun faltaz gure bizitza-ko eremu guztietan. Gure bizi proiektua ahalbidetzen duen garapen pertsonalerako behardugun egonkortasun eta segurtasun faltaz ari gara. Proiektuen garapen naturalerako kor-tozirkuitoez.

    Prekarietateaz mintzatzen garenean sarri bizi baldintza jakin batzuez jardun ohi gara. Etagazteok asko dakigu horretaz, krisi aurreko urte loriatsuetan ere prekarietatea izan baitagazteon eguneroko ogia. Baina prekarietatea zerbait koiunturala baino estrukturala da:ka-pitalismo patriarkala prekarietatea da.

    Sistemaren egungo eskeman, merkatua dago erdigunean. Ez dugu prekarietatea inoiz era-bat gaindituko hori irauli ezean. Jendartea eta komunitatea jarri behar dira erdigunean, mer-katua zein gainontzeko aparatu estrukturalak honen mesedera jarriz. Horretarako herrita-rrak politikan eragin behar dute, politikak ekonomian eragiteko. Ez da zuzena beraz, bizibaldintza txar batzuen ondorio soila dela prekarietatea. Ideal kapitalista eta patriarkalarenondorioa da prekarietatea.

    Ondo bizitzearen eta bizitza onaren arteko dikotomia dago soluzio bidean: sistema kapita-lista patriarkalean, lortu genezake bere idealari jarraituz ondo bizitzea, ustezko baldintzaduinetan: lanpostu bat izan, dirua izan, etxebizitza bat erosi, familia izan... Baina adabakia

    baino ez da. Etxebizitza bat izan genezake baina hipotekatuta biziko gara. Lana izan gene-zake baina baldintza prekarioetan eta langabezian geratzeko uneoroko arriskuarekin. Ondobizi garelakoan edozein unetan prekarietatea azaltzen da: ezegonkortasuna eta segurtasunfalta.

    Hein batean prekarietatea zerbait inkontzientea da, ondo bizitzeak ilusio faltsua sortzen bai-tu. Ohartu gabe bizitzako esparru batzuetan sinestarazi diguten duintasunaren langa harra-patzeak (ondo bizitzea) ez du bizitza ona dugunik adierazi nahi eta beraz, bizitza prekarioaizaten jarraitzen dugu.

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    10/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    Ez gara gure buruaren jabe.Nagusiak, irakasleak, gurasoek, poliziak, bankuak... agindu etaerabakitzen dute gugatik. Gure bizitza kapitalaren mesedetara ezarriz eta ilusio faltsuakeraikiz.

    Honek ez du esan nahi bizitza txuria edo beltza denik. Kolorez betea dago eta gure eskuetandago neurri batean urratsez urrats balore ez-kapitalista eta ez-patriarkaletan oinarritutakobizitza ona eraikitzea.

    2.GAZTEON PREKARIETATEAREN ARGAZKIA

    2.1.Gazteon bataz besteko diru-sarrerak

    Euskal Herria garapen ekonomiko handia duen lurraldea da, bere sare industrialari eta orohar bere ekonomia dibertsifikatuari esker besteak beste (nahiz eta egun gainbeheran da-

    goen). Garapen honek ordea, eragina du gure bizi mailan eta bizi ereduan: Espainiako Es-tatuko errenta altuenetakoa dugu, kontsumo basatiaren ereduan erabat murgilduta gaudeeta, etxebizitzaren eta oinarrizko elikagaien prezioak ere estatuko altuenetakoak dira.

    Zein da beraz Euskal Herrian dugun pobreziaren muga?

    Europako zenbait ikerlari sozialen arabera pobreziaren muga kalkulatzeko lurralde bakoi-tzean, biztanleko BPGren (Barne Produktu Gordinaren) eta diru-sarreren arteko erlazioahartu behar da kontuan. Biztanleko BPG Per Capitaren %37,5a baino txikiagoak badira diru-sarrerak, pertsona hori pobreziaren mugan bizi da.

    Kalkulu horren arabera, 2013an Euskal Herrian oinarrizko bataz besteko soldata937 koada1. Zentzu horretan, biztanleen %28,8 pobrezian bizida gaur egun Euskal Herrian, 900.000pertsona (zoritxarrez ez dugu gazteon pobreziaren daturik).

    Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaikogazteon %72a baino gehiago ez da 937-kodiru sarreretara iristen.

    16 eta 29 urte arteko kontratudun gazteon bataz besteko soldata 1.100 eurokoa da2. Gazteonbataz besteko soldata 30 urtetik gorakoena baino txikiagoa da, 30 urtetik gorako emaku-meena 1.422 euro eta gizonezkoena aldiz 1.922 euro3. Pentsatu beraz gaztea eta emakumea

    izatearen eragina. Baina bataz besteko soldata horrek ez dio erantzuten gazteen gehien-goaren errealitateari. Gazteon %35a baino ez baikara kontratua dugunak.Eta kontratuenartean, Formazio kontratua deiturikoa dagoela gogoratu behar da (gazteon %2), kasu haue-tan 500 soldatarekin egon gintezke 33 urte bete arte.

    Gainontzeko gazte guztiok (%65a) bestelako diru sarrerak ditugu: gurasoen paga, beltzean(kontraturik gabe) egindako lana edo diru laguntza publikoen bidez (bekak, RGIa, eta abar).Adierazgarri da beraz gazteriaren pobrezia maila, gutxieneko diru sarrerak errealitatean di-tugun diru sarrerekin alderatuz. Pobrezia maila ikusita ezinbestean familia bilakatzen dasustengu ekonomiko gazte askorentzat.

    1Iturria: Pobrezia eta bazterketa soziala Euskal Herrian, txostena. Gaindegia, 20132Iturria: Observatorio de emancipacin nm.3 (3. trimestre 2013). CJE3Iturria: Emakunde

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    11/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako gazteon bataz besteko errenten daturik ez dago.

    2.2.Gazteon langabezia4

    Langabezi maila aztertzean kontutan hartu behar da langabezia tasa ofizialak zer barnebil-tzen duen. Sistemak jendartea ekonomikoki aktibo eta ez-aktibo bezala banatzen du,guretzat aktiboak guztiok garen arren. Aktiboen baitan, batetik, kontratudun soldatapekolana duten pertsonak (ofizialki langileak), eta bestetik, ez dutenak baina lan bila modu akti-boan dauden pertsonak (ofizialki langabetuak)5barnebiltzen dituzte.

    Ez-aktiboetan aldiz gainontzeko guztiak. Kontraturik gabe lan egiten dutenak zein lanerreproduktiboa (ezkutuko lana), lan bila modu ez-aktiboan daudenak eta ikasleak bes-

    teak beste. Beraz langabezia datuek, gazte aktiboen artean kontratudun soldatapeko la-nik ez duten gazteei egiten die erreferentzia, kasu honetan ere errealitatea distortsionatuz.

    Hala ere datu hauek langabeziaren bilakaera eta joera orokorra aztertzeko baliagarriak dira.Hau da, nahiz eta kuantitatiboki jende masa bat ez den barnebiltzen joerak zein diren ikusdaitezke.

    4Iturria: Lan merkatuaren egoera. Euskal Herria. Txostena. Gaindegia, 20135Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INEwww.ine.es/inebaseDYN/epa30308/docs/resumetepa.pdf

    HEGO EUSKAL HERRIKOGAZTEON BATAZ BESTEKODIRU SARRERAK

    Iturria:CJE (Consejo de la Juventud de Espaa)

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    12/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    Euskal Herriko gazteon langabezia goraka doa krisia hasi zenetik. 2007tik 2012ra bitartean23 puntu egin du gora 15 eta 24 urte arteko langabetu kopuruak (%16,1etik %39,3ra). Hau dagainera adin tarte guztien artean langabezia tasa altuena pairatzen duen jendarte sektorea.Adin tarte bereko emakumeon langabezia %41era iristen da.

    Ondoren datoz 25 eta 34 urte arteko gazteon langabezia datuak: %18,6. Europar Batasune-ko proportzioetatik oso gora gabiltza hemen.

    Langabetuen %58,5 gazteak gara. Hain justu prestakuntza akademiko handiena duen be-launaldia gara langabezia gehien pairatzen ari garenak. Euskal Herriko biztanleon %43 in-guruk goi mailako ikasketak ditu. Inmigrante gazteen kolektiboaren daturik ezin izan dugueskuratu.

    Eskualdeka berriz, Nafarroa Garaiko hegoaldea eta ekialdea dira eskualde kolpatuenak gaz-teon langabeziari dagokionean Sakanarekin batera. Bizkaian Bilbo handiaren inguruak, Ara-bar Errioxa eta Aiaraldea Araban, Gipuzkoan Bidasoa eta Lapurdiko kostaldea dira eskualdekolpatuenak.

    Aipatzekoak dira Ipar Euskal Herriko barnealdeko, Nafarroako Pirinioetako eta Araba he-goaldeko %6tik beherako langabezia tasa. Horren arrazoia ez da ordea lana dagoela. Justukontrakoa; lan faltan, urteetan zehar migrazio estrukturala jasan duten hustutako eskual-deak dira.

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    13/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    GAZTEON LANGABEZIA ERREGISTRATUAREN PROPORTZIOA (% 16-24 bizt.). EUSKALHERRIKO ESKUALDEAK, 2012 URTEA

    Iturria:Gaindegia

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    14/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    2.3.Soldatapeko lanak ere prekarietatea dakar

    Baina bada beste arrazoi bat ere: kontratu motak. Neoliberalismoak, bere ofentsibarekin,bere biziraupenerako helburu handiena lortu du: jendartearen pobretze orokorra zabor kon-tratuen bidez. Gazteak merkantzia edo enpresako kapitalaren pieza bat baino ez baginabezala (makinen pare jarriz), lan ezegonkortze orokorra eta soldaten jaitsiera eragin dute,bizitzak are gehiago prekarizatuz.

    Aldi baterako kontratuek gorakada ikaragarria izan dute krisialdia hasi zenetik, ezegonkor-tasuna eta segurtasun eza areagotuz. 2013ko azken hiruhilekoan, Hego Euskal Herrian 16eta 29 urte arteko gazteoi egin dizkiguten kontratuen %95,5a aldi baterako kontratuakizan dira (tartean formazio kontratuak eta ekintzaileentzako kontratu prekarioak). %4,5baino ez dira izan kontratu mugagabeak.6

    Lan kontratuen iraupenari dagokionez bataz besteko iraupena EAEn 31 hilabete dira. 33 Na-farroa Garaian.

    6Iturria: Observatorio de emancipacin nm.3 (3. trimestre 2013). CJE

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    15/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    Patronalak hitzetik hortzera darabil malgusegurtasuna kontzeptua, eredu berritzaile gisaeta lanpostuak sortuz krisitik ateratzeko gako gisa salduz. Eredu horren arabera langileon

    kaleratzeak eta kontratazioak (kontratu prekarioen bidez) erraztu behar dira lehiakorrakizan ahal izateko. Langabezia aldian sistema publikoak mantendu beharko ditu kaleratutakolangileak.

    Ezegonkortasunaren orgasmo horrek prekarietatea areagotu besterik ez du egiten. Bate-tik, kotizazioa zailtzen du, etorkizunean pentsio duina kobratzea zailduz. Bestetik, nahiz etaeredua Europako herrialde aberatsenetatik datorrela esan, hemengo sistema publikoa ezinda inondik inora konparatu haiekin. Iraupen luzeko langabezia tasa gora doa gainera eten-gabe eta langabezia saririk gabeko langabetu kopurua %17 dira jada.7

    Oso erraza zaio patronalari malgusegurtasunaaipatzea, baina eredu hori mantentzeko sek-

    tore-zerbitzu publiko indartsu bat bermatu beharko litzateke eta horretarako zerga politikasendo eta progresiboa, hain zuzen ere beraiek nahi ez dutena. Beraz aho handiz aldarrika-tzen badute ere agerikoa da zein den benetako interesa.

    Azken lan erreformekin malgutasun guztia eskuratu du patronalak eta orain artekoa gu-txi balitz malgutasun gehiago eskatzen dute, besteak beste sindikatuen eraginkortasunabehin betiko desagertarazteko Adegiren azken proposamenekin. Segurtasunik ez dago or-dea inondik inora: lanpostu berriak sortzetik urrun, lana suntsitzen ari da kontratazio berriakegitea zailduz eta diru laguntza publikoen menpe dauden langileen kopurua gora doa.

    Lanaldi partzialak ere gora egin du.8Hau nahiz eta ona izan daitekeen norberak hala nahiduenean, kasu gehienetan behartua dela baieztatzea ez da astakeria. Lanaldi partzialeandabilen sektore handiena emakumeak gara gainera.

    Egoera larri honen ondorioz, 16 eta 29 urte arteko gazteon %49ak familiaren sostenguekonomiko oso edo partziala behar du.9

    7Iturria: Lan merkatuaren egoera. Euskal Herria. Txostena. Gaindegia, 20138Nahiz eta gazteon lanaldi partzialaren daturik ez izan, guztizkoen %20 dira.Kasuen %81,4an emakumeon lan eskua da. Iturria: Gaindegia9Iturria: Gazteen enplegua EAEn txostena. Gazteen Euskal Behatokia, 2012

    HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEONLAN KONTRATUEN BATAZ BESTEKOIRAUPENA

    Iturria:CJE (Consejo de la Juventud de Espaa)

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    16/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    2.3.1. Autoenplegua

    Lan merkatuan dagoen egoera beltzaren ondorioz, autoenplegu kolektiboa gora egiten ariden joera da, datu oso apalak badira ere. Kooperatibak eta lan elkarteek gora egitearen

    arrazoia izan liteke, soldatapeko lanarekiko konpromisoa, Elkarte Anonimoetan ez bezala.Izan ere, patroiari lan zuzenbideak eskaintzen dizkien tresnei esker, langileak erraz kalera-tu ditzake, soldatapeko lana enpresaren kostu huts gisa tratatuz, langileak merkantzia hutsgisa tratatuz, enpresako kapitalaren aldagai gisa. Kooperatibetan kontrakoa gertatzen da;lanak du lehentasuna, kapitala aldagaia.

    Alta, kooperatibetan aurki dezakegun autoesplotaziorako joerari arreta erreparatzea ezin-bestekoa da. Maiz, proiektuen bideragarritasuna lehenetsiz lan orduak luzatu, oporrak gu-txitu zein orokorrean lan baldintzak gogortzen baititugu.

    Hala ere adierazgarria da 15 eta 29 urte arteko EAEkogazteon arteko %66,9k ez duela inoizplanteatu ere egin autoenpleguaren ideia.Gaia planteatu dutenak %22,3 baino ez dira.

    EAEko ETA URTE BITARTEKO GAZTEOK AUTOENPLEGUARI BURUZ DUGUN JARRERA,LANBIDE EGOERAREN ARABERA10

    guztira ikasle lanean ikasten/lanean langabezian beste bat

    Ez dut inoiz pentsatu 62,9 72,5 54,8 60,4 60,4 68,6

    Ez dut inoiz pentsatu bainaetorkizunean beharrezkoa izan daiteke 10 11,2 7,8 14,9 12,3 0

    Benetan pentsatzen ari naiz 9,6 8,4 10,7 7,8 9,4 17,1

    Pentsatu dut baina ez egitea erabaki dut 13,6 7,7 18 14,9 17,9 14,3

    Autonomoa izan nintzen baina jada ez - - - - - -

    Jada autonomoa, profesional liberalaedo enpresaria naiz 3,9 0,2 8,8 1,9 0 0

    Ed/Ee - - - - - -

    guztira ikasle lanean ikasten/lanean langabezian beste batEz dut inoiz pentsatu 66,9 74,2 61,2 66,8 60,8 49,8

    Ez dut inoiz pentsatu bainaetorkizunean beharrezkoa izan daiteke 5,6 7,4 2,8 4 7,8 3,5

    Benetan pentsatzen ari naiz 10,7 9,4 10,5 10 14 21,5

    Pentsatu dut baina ez egitea erabaki dut 11,6 7,5 14,4 12,6 15 25,2

    Autonomoa izan nintzen baina jada ez 3,1 - 8,3 4,5 - -

    Jada autonomoa, profesional liberalaedo enpresaria naiz 1,3 - 2,7 1,2 2,5 -

    Ed/Ee 0,8 1,6 0,1 0,9 - -

    10Iturria: Gazteriaren Euskal Behatokia

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    17/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    2.3.2. Ezkutuko lana; zaintza lanak eta lan merkatu beltza

    Azkenik, nahiz eta gai honen inguruko daturik ez den existitzen, ezin da ahaztu beltzean (kon-traturik gabe) lan egiten duen gazte kopurua. Batzuk, soldatapeko lana aurkitu ezinda etsita da-

    goenari heltzen diotelako. Beste asko gurasoei karga arintzen lagundu nahi dieten ikasleak dira.Sektore hau aurrez aipatu gazteriaren %65aren parte da (sistemarentzat ez aktibo). Gazteriarenerrealitatearen zati handi bat beraz.

    Bestetik, soldatapeko lan gisa inon kontabilizatzen ez diren lan erreproduktiboak eta zaintzalanakaipatu behar dira. Milaka gara, haurrak zein zaharrak zaintzen, garbiketa lanetan eta abarlanean kontraturik gabe gabiltzan gazteak, gehienak emakumeak. Hauetako asko gainera etor-kinak gara, nahiz eta ikasketa kualifikatuak izan, bazterketa egoeran bizi eta bizibide gisa zaintzalanak baino ez ditugun emakume gazte etorkinak.

    2.3.3. Lan erreforma berriak ekarriko diguna

    Espainiako Gobernuak egin izan duen lan erreforma bakoitzak gazteon lan baldintzak eta egoe-ra okertu besterik ez dute egin. 80 eta 90eko hamarkadetan aldi baterako zabor kontratuaketa ETTak legalizatu ostean, 2012ko erreformarekin etorri zen azken kolpea. Kaleratzeak erraztuzituen, kontratu mota prekarioak sustatzearekin batera. Aipatzekoak dira gazteontzat espreskisortutako bi kontratu:

    Formazio kontratua:33 urtera arteko kontratu prekarioa. Hiru urterainokoak izan dai-tezke, baina berriz egin dezakete kontratu bera, lanpostuak formazio berria beharduela argudiatuta. 500 -ko soldata miserablea. Ez du kotizatzen, enpresariari egiten

    zaizkion deskontuen ondorioz. Gainera enpresek negozioa egiten dute, instituzioeta-tik dirulaguntzak jasoz eta kontratu mota honekin langileak ordeztuz.Ekintzaile kontratua: proiektu berria martxan jarri nahi duten gazteentzat. Urtebe-teko proba epea ezartzen du bizpahiru hilabeterekin nahikoa denean. Proba epeankaleratu ezkero ez da indemnizaziorik kobratzen. Gainera, soldata hain prekarioadenez, gazteari bere soldataren zati bat ordaintzea proposatzen zaio, etorkizuneankobratu behar zenukeen langabezia sariaren %25a ere kobratuz.

    Lan erreforma horrek negoziazio kolektiboa suntsitu du gainera, langileak erabat babes eta se-

    gurtasunik gabe utziz patronalaren aurrean, urteetako borrokaren ondorioz irabazitako eskubi-deak deuseztuz. (Kontuan izan formazio kontratuak eta ekintzaile kontratuak ez direla negozia-keta kolektiboan sartzen, are segurtasun gutxiago emanez).

    Orain eman nahi dioten bigarren bueltarekin kontratuak sinplifikatuko dituzte. 20 kontratutik 6rapasako da kopurua eta hauetatik 5 aldi baterakoak izan daitezke, malgutasuna sustatu nahian.

    Bestetik, Alemaniatikminijob delako eredua ekarriko dute, lanaldi laburrak sustatuz, baina na-gusiari beharren arabera lanaldia luzatzeko aukera emanez ordu extren bidez. Hau da, lanaldilaburreko kontratuarekin lanaldi osoan beste ordu egin daitezke baina lanaldi laburreko kopurua

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    18/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    kotizatuz Gizarte Segurantzan. Alemanian bataz besteko 450 euroko soldata dute minjobdelakohoriek soilik bataz beste 140 euro kotizatuz.

    Guzti honek beraz are gehiago prekarizatuko ditu gazteon egoera eta bizi baldintzak.

    2.4.Enplegu plan publikoei kritika

    Gazteon langabezia datu larriak direla eta kapitalaren mesederako erabaki politikoak hartzen di-tuzten politikariek hitzetik hortzera darabilte gazteen soldatapeko lana sustatu beharra, bestelabelaunaldi galdua izango garela-eta.

    Instituzio publikoei exijitu behar zaien lehenengo kontua da, herritarron eskubideen berme izanbehar direla eta onartezina da beraz prekarietatean sakontzen duten planak sustatzea. Gazteon

    parte hartzerik gabe osatutakoak dira gainera.

    Hitz politez jositako enplegu planak diren arren, orokorrean gazteon prekarietatean sakontzekobidea zabaltzen dute.

    Kontratazioei dagokienean:

    Kalitatezko soldatapeko lanak sustatu ordez, praktika kontratu prekarioaksustatzerabideratzen dira diru partidak (ohiko kontratazioen bikoitza kasu as-kotan). Esanguratsua da esaterako, nahiz eta praktiketako kontratuek berez(hitzarmenaren bidez) urtean %40ko mozkina izan enpresentzat, apartekopartidak bideratzen direla enpresariak gazteak kontrata ditzaten seduzitzeko.Hau da, enpresaria bi aldiz garaile gaztea miseria bat kobratzen ari den bitar-tean lan baldintza negargarrietan. Praktiketako kontratazioak sustatzen badi-ra ere, sikiera praktika-aldia amaitzean enpresak kontratu mugagabea egitenduela bermatu beharko litzateke. Hau da, kontratazioa soldatapeko lana egon-kortzeko neurriekin lotuta egon behar da.

    Bestetik, enpresari kontratazioa sustatzeko diru laguntzak ematekotan, en-presaren ekonomia-balantzeen araberakoa izan beharko luke. Kontratazioakenpresak ordaindu ahal baldin baditu, zergatik ordaindu behar da gu guztion

    poltsikoetatik?Gero gainera enpresaria garaile ateratzeko.

    Kontratazioak prekarietatean sakontzeko bide izan ez daitezen eta enpresa-rien poltsikoak diru publikoaren bidez betetzeko izan ez daitezen neurriakhartu behar dira beraz.

    Gazte ekintzailetzarako programak. Hasteko onartezina da gazte ekintzailetzamota ezberdinak sailkatu eta ekintzailetza soziala hauetako mota bat izatea. Dirulaguntza publikoz sustatzen den ekintzailetza oro soziala izan behar da. Onartezinada helburu antisozialak dituzten enpresa proiektuak sustatzea.

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    19/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    Paradoxikoa da esate baterako, ekintzailetza berritzailerako milioika euro-tako diru partidak ematea eta aldiz ekintzailetza sozialerako neurri fi-nantzatu gabeak diseinatzea: bideragarritasun azterketak eta enpresamintegiak esaterako. Ez da inongo bermerik ematen beraz transforma-

    zio soziala helburu izan dezaketen proiektuak martxan jartzeko.

    Ekintzailetza sozialerako finantzaketa bideratzea ezinbestekoa da be-raz, eta ez bakarrik lehen bizpahiru urteetan. Halako proiektuen arra-kastarako epeak luzeagoak dira.

    Finantzaketarekin lotuta, oso adierazgarria da banketxeen kredi-tuen interesak ordaintzeko diru partidak bideratzen direla. Onarte-zina da. Ezin da diru publikoa erabili bankuen mozkinak bermatze-ko eta aberasteko.

    Gazte ekintzailetzarako diru laguntzak ematean, errenta mailamugatu beharko litzateke. Errenta altuak dituzten pertsonei uka-tu egin beharko litzaizkieke laguntza hauek. Bestetik, bestelakobaldintza batzuk malgutu egin beharko lirateke; lan prekarioetandauden gazteei ere diru laguntza hauek eskatzeko aukera emanbeharko litzaieke.

    Azkenik gazteak atzerrira joateko laguntzak. Kanpora joateko laguntzak diseinatzen diren arren kasu honetan ere hitzarmenak sinatzen dira gazteokpraktika kontratuen baldintza kaskarretara kondenatuz. Gainera gazteria mi

    gratzera bultzatzen dute hau gazteon hautu bat izan beharrean maiz irtenbidebakar bilakatuz.

    Dena den, bada beste datu esanguratsu bat. EAEko 2014ko aurrekontuen %0,25a bainoez da gazteon enplegu planari bideratua.Hutsaren hurrengoa. Baina kontua ez da zenbatdiru bideratzen den, baizik eta diru hori zertarako erabiltzen den. Ikusi dugunez zati handibat enpresa eta banketxeen mozkinetara bideratzen dira kontratazioak sustatzearen aitza-kiarekin. Ezinbestekoa da gardentasunez jokatzea eta enplegu planen emaitzak publikokiazaltzea.

    Sistema kapitalistan, eskubide guztien jabe izateko pasa beharreko peajea da soldatapekolana. Zentzu horretan, gazteon egoera prekarioa dela-eta, sarri eskubide sozial eta ekono-mikorik gabe geratzeko arriskuan izaten gara diru laguntzak eskatzerako orduan edo etxe-bizitza batean sartu nahi dugunean programa publikoen bidez. Ezinbestekoa da gazteokeskubide osoko pertsona gisa hartzea prekarietate egoerari aurre egingo bazaio. Beraz,enplegu planetatik harago, gazteria plan integralak diseinatu beharko lirateke.

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    20/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    Hau horrela izanda:

    1.Enplegu planak ezin dira mugatu enpresetan klientelismoaren bidez kontratazioprekarioak sustatzera. Epe luzeko plan estrategikoak izan behar dira eta zeharkako

    ikuspegia duena gainera enplegu, hezkuntza, ekonomia, ogasun eta berdintasun sai-lekin.

    2.Enplegu planen helburua ezin da izan lanpostuak sortzea edozein preziotan langa-bezia tasaren datuak jaisteko asmoz eta Garapen Ekonomikorako ikuspegi soiletikegina. Kalitatezko soldatapeko lana sortzea izan behar da helburua iraultza soziala-ren norabidean.

    3.Gazteok atzerrira prekarietatean bizitzera bideratzen gaituzten programetan diruaxahutu ordez, kalitatezko lana Euskal Herrian sortzeko politika aktiboak diseinatu

    behar dira. Beharrezkoak dira atzerrira joateko dirulaguntzak, baina ez egoerarensoluzio gisa planteatuta.

    Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako gazteen egoera are okerragoa da, instituzio pro-piorik ez dutenez, ez dago inongo enplegu planik soldatapeklo lan kualifikatua sortzekohiru lurraldeetan. Are gehiago, barnealdea husteko eta kostaldean zerbitzuetako lanpostuprekarioak sustatzeko estrategiak garatzen dituzte instituzio arrotzek, migrazioa arazo es-truktural bilakatuz.

    Beraz, argi eta ozen esan behar dugu instituzioetatik eskaintzen diren enplegu planak de-ritzotenak iruzur hutsak direla. Inposatzen diguten eredu ekonomiko-soziala ezkutatzeko

    erabiltzen duten maskara. Finean enpresariak laguntzea xede duten politikak dira, langileklasea eta bereziki gazteriari iruzur eginez.

    2.5.Hezkuntza eta lan merkatua

    Bolo-bolo dabiltzan ideia berrietakoak dira burmuinen ihesaldia edo ongien formatutakobelaunaldiaren galera. Egiak dira baina egia partzialak.

    Egia da Euskal Herrian goi mailako ikasketak dituztenen kopurua oso altua dela, %43,7a;Europako bataz bestekoaren oso goitik dago: %27,7.11Ildo honetan, bada eskaintza eta es-

    kariaren artean kontuan hartu beharreko desoreka bat. Lan eskari handiena kualifikaziobaxu edo ertainekoa da eta aldiz, goi mailako titulua duten pertsona kopurua proportzioanaltua da.

    Horrek ematen ditu zenbait pista I+G+i-n zoritxarrez egiten ari den inbertsio eskasari bu-ruz adibidez. Kezkagarria da ikustea Euskal Herri osoan lan eskaintza gazteon prestakuntzamaila baxuagoa dela. 15 eta 24 urte arteko gazteon %15,1 ez da ari ez ikasten ezta laneanere, Europako (%17), Espainiako Estatuko (%23,8) eta Frantziako Estatuko (%16,2) portzen-tajeen azpitik.12

    11Iturria: Lan merkatuaren egoera. Euskal Herria. Txostena. Gaindegia, 201312Iturria: Euskala Herriko gazteen ihesa. Txostena. Gaindegia, 2013

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    21/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    Hezkuntza sistemari dagokionez, bertan sortzen den jakintza eta kapital humanoa, enpresaeta proiektu sozialak sortzera, zein, gure bizitza era duin batean garatzeko tresnak eskain-tzera bideratu beharko litzateke. Aitzitik, horren aurkara, enpresa eredu kapitalistaren esa-netara egokitu dira, bai Lanbide Heziketa zein goi mailako ikasketak Bologna Prozesuaren

    bidez. Horren ondorioz jakintza oro hemen soldatapeko lana eta ongizatea sustatzeko kon-bikzio berezirik ez duten enpresa multinazionalen esku jartzen da edo enpresa kapitalistahoriek soldatapeko lana suntsitzen ari direnez kanpora joatera behartzen gaituzte, urteetanegin den inbertsio publikoa pikutara bidaliz.

    Zentzu horretan, akademikoki ongi prestatutakoak bagara ere, eguneroko beharrei dago-kien prestakuntza eskasa da: taldeak antolatzen edo koordinatzen jakitea, elektrizitate edoigeltsaritzako oinarrizko lanak... Horrek proiektu propioak martxan jartzeko eta autogestio-rako zailtasunak eta ziurgabetasuna sortzen ditu maiz.

    Bestetik, ikasleen %60a ikasketak eta lana konbinatzen saiatzen dira Gazteen Euskal Beha-tokiaren arabera13. Alta, kontuan izan behar da Bologna Prozesuaren ondorioz ezarri den fulltime ikasle ereduak ezinezko bilakatzen duela lana eta ikasketak konbinatzea, lan kontratuduinak lortzea ezinezko bilakatuz eta ikasleak lan merkatu beltzera bultzatuz.

    Hezkuntza sistema gazteontzat eskuragarri izan beharko litzateke baina aurkako norabi-dean tasak garestitu eta bekak murrizten doaz. Bekei dagokionean, besteak beste, 609/2013dekretuaren ondotik bekak murriztu eta baldintzak gogortu dira. Tasei dagokienean Nafargobernuak %4 igo ditu lehen matrikulak, bikoiztu bigarrenak eta hirukoiztu hirugarrenak.EHU-n berriz 2008-2010 bitartean %29,8 igo ziren, 2010-2013 bitartean %8,8 eta 2013-2014artean KPIaren (Kontsumo Prezio Indizea) arabera igoko dira. Masterrak berriz %66 igo

    dira14. Honela, hezkuntza ere negozio esparru bilakatu dute. Gazteok lan merkatuan sartze-ko ditugun aukera urrien ondorioz, ikasten jarraitzeko hautua egitera bultzatzen gaituztetasak goraka doazen bitartean.

    Krisi egoeraren ondorioz, ikasle askoren koltxoia diren gurasoak ere egoera larrian daude.Ondorioz, goi mailako ikasketak elitizatzen ari dira, gazte askok ezin baitituzte ikasketakordaindu, eta ezin dutelako lanik egin ikasi ahal izateko. Bekak ezinbesteko laguntza izatendira sarritan ikasten jarraitu ahal izateko baina hauek eskuratzeko baldintzak gogortzen aridira orokorrean, Erasmus beka kasu.

    Azkenik bereziki azpimarratu beharrekoa da Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako gazteenegoera. Goi mailako ikasketak egiteko Pau, Bordele edo Tolosara joatera behartuta daudeeta hauetako asko ez dira itzultzen Euskal Herrira, ikasi dutenaren inguruko lan kualifika-tuen faltan. Urtero 8000 gazte joaten direla kalkulatzen da. Ezinbestekoa da Ipar EuskalHerrian unibertsitate propioa sortu, bertako garapen ekonomiaren beharretara egokitutakoformazioa eskaini eta gazteak enpresa-proiektu sozial berriak sortzera bultzatuko dituztenpolitikak sustatzea.

    13Iturria: Gazteen enplegua EAEn. Txostena. Gazteen Euskal Behatokia, 201214Iturria: Ikasle Abertzaleak

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    22/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    0% 20 %40% 60 %80% 100

    3.ONDORIOAK

    Aurrez azalduriko argazkiak ondorio latzak erakusten dizkigu. Gazteon bizitza prekariaziorakondenatu digute. Hau da errealitatea. Hezkuntza, gazteok sistemaren engranaje izateko

    bideratua, gazte langabetu geroz eta gehiago, lan baldintzak geroz eta gogorragoak, labur-bilduz gazteoi gure bizi proiektua garatzea eragozten digute, menpekotasun eta sumisiorakondenatzeko nahiarekin.

    Alabaina orain arte aztertu eta aipatu izan ditugun ondorioez gain, badira aipamena mereziduten beste bi ondorio ere. Egun geroz eta gehiago nagusitzen ari direnak, eta egoera la-rri honen ondorioz jada gazteon artean ohiko bihurtzen ari diren ondorioak,emantzipazioezintasuna eta migrazioa.Aitzitik, ohiko bihurtzen ari direla dirudien honetan inoiz bainoozenago esan behar dugu emantzipatzeko ezintasuna eta migrazioa prekariazioak behartu-riko ondorioak direla.

    Prekarietatearen argazkia eragin eta aipatutako ondorioetan eragin zuzena dute egunero-ko bizitzako aspektu ezberdinek ere. Hala nola, aisialdi eredua, drogak, harreman ereduak(familia, lagunak, bikoteak), hezkuntzak... eragin zuzena dute. Aspektu guzti hauetan baliokonpetitibo eta indibidualistak erreproduzitzen dira, botere harremanak eraikiz eta preka-rietatea bermatuz.

    3.1.Emantzipatzeko ezintasuna15

    Etxebizitza, eskubidea izan beharrean luxua da, hau gazteok ongi barneratuta dugu baina

    konpontzeko bidean egon beharrean areagotzen ari da arazoa. Egun, jada ia inork ez duplanteatzen emantzipatzea eta gurasoen etxetik joateko bataz besteko adina 30 urtekoa da.

    Ez emantzipatzeko arrazoien artean galdeketa ezberdinek honakoak azpimarratzen dituzte:

    Baina benetan kezkagarria ez emantzipatzeko arrazoiak eta emantzipazio eza izatetik,emantzipatzeko asmo eza bihurtzen ari da. Gaur egun jada gazteok planteatu ere apenasegiten baitugu aukera bezala.

    15Iturria: Observatorio de emancipacin nm.3 (3. trimestre 2013). CJE

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    23/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    Okupaziorekin batera alokairua da emantzipatzeko beste aukera. Alokairuari dagokionean,EAE-n alokairuaren batazbesteko prezioa 732,08 euro dira eta Nafarroan 490 euro.16 Zen-baki hauek gazteon batazbesteko soldatarekin alderatzen baditugu oso zifra altuak direla

    esan beharrik ez dago. Bizitzeko beharrizan guztiak asetzeko kalkulatzen da orotara gaztebaten diru sarreren %15 bideratu beharko litzatekela etxebizitza ordaintzera. Kalkulu azkarbat eginez beraz, 1000 euroko diru sarrera izanez gero 150 euro bideratu beharko liratekeetxebizitza ordaintzeko. Atera kontuak beraz 732,08 edo 490 euro ordaintzeko zenbat pixu-kide beharko liratekeen edota zer nolako diru sarrera behar den edo zenbat diru geratzenzaigu bizitzako gainontzeko beharrizanak asetzeko. Zenbaki hauek, emantzipatzeko hautuaeginez gero, pobreziaren muga azpitik bizitzera behartzen dute.

    Etxebizitza erostearen aukera berriz are okerragoa da. Ez dugu honetan gehiegi sakondu-ko, gazteok bizi proiektua garatu ahal izateko etxebizitza baten jabego pribatua baino bes-

    telako ereduak sustatu behar direlakoan baikaude. Hala ere datu batzuk ematearren EAE etaNafarroan etxebizitza baten prezioak urrenez hurren, 250.000 eta 150.000 dira. Honekinbatera gure buruari galde diezaiokegu zenbateko soldata izan beharko genukeen etxebizi-tza bat erosi ahal izateko, erantzuna; hileko 3000 gutxi gorabehera.

    3.2.Migrazioa17

    Nork ez du lagunen bat atzerrian? Ziur denok ezagutzen dugula, kanpoan den izan den edoasmoa duen bat baino gehiago. Errealitate hau ordea ez da kasualitatea, gazteon bizi pre-karioaren ondorioa da. Beste aukerarik ez eta atzerrira. Ikus dezagun zein den gazteon

    errealitatea.

    2012. urtean, 18-34 urte bitarteko 22.300 gaztek alde egin dute Hego Euskal Herritik. Gehie-nek (%68,9) Estatu espainoletik kanpo zuten helmuga, baina ehuneko hori txikiagoa zen2008 urtean (%42). Hortaz, 2008-2012 epealdia aztertuta, gero eta gutxiago gara Espai-niako Estatura goazen gazteak, baina, aldiz, askoz gehiago gara bestelako herrialde bateragoazenak.

    Ipar Euskal Herriari dagokionean, atzerrira goazen gazteon migrazio tasa sistematikoagoada, gazte gehienak ikasketak burutzera kanpora joaten baikara. Kanpora joandako gazteo-

    tatik asko ez gara gehiago itzultzen. Ikasketak burutzeko beharrak eragindako migrazioaribaina egoera sozioekonomikoak bultzatutako migrazioa gehitzen badiogu gazte geroz etagehiago gara Ipar Euskal Herritik joaten garenak.

    Bestetik, atzerrirako migrazioaren beste aurpegia Ipar Euskal Herriaren desertizazioa da.Barnekaldeko gazteak kostaldera joateko joera handia dugu, bai zuzenean lan bila joandaedota atzerrira ikastera joan ondoren sorterrira itzuli beharrean ustez aukera gehiago dau-delakoan kostaldera itzulita.

    16Iturria: Observatorio de emancipacin nm.3 (3. trimestre 2013). CJE17Iturria: Euskal Herriko Gazteen Ihesa. Txostena. Gaindegia, 2013

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    24/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    Datu hauek krisia lehertu zenetik hona egondako joera erakusten dute. Nabarmen ikus dai-teke atzerrira goazen gazteak geroz eta gehiago garela eta igoera hori gainera izugarri hazidela, azken urteetan ia %43 gehiago gara atzerrira goazen gazteak. Bilakaera hau etengabegoraka doa.

    Prekarietatetik ihesi atzerrira migratzeak ordea ez du esan nahi aurkituko duguna ez delaprekarietate gehiago: Atzerriko lan baldintzak gurearen antzekoak izan daitezke kasu asko-tan. Bestetik, arrazoi ezberdinak tarteko utzi dugun jatorriko erroldan baja eman ohi da,baja emateak baina ondorio gogorrak izan ditzake, besteak beste 18:

    -Langabezia dirusaria jasotzeko eskubidea galdu.-Emergentzia laguntzak jasotzeko eskubidea galdu (RGIa adibidez).-Bozkatzeko aukera galtzen da.-Errolda galdu (eta honek ekartzen dituen ondorioak; ezin etxebizitza publikoen zerrende-

    tan apuntatu adibidez)

    Atzerrira joatea aukera bat izan beharko litzateke gazteok esperieentzia berriekin aberas-tu eta ikasteko. Gaur egun ordea prekarizazioaren ondorio da, aukera bat baino kondenabihurtu da atzerrira joan beharra. Espainiako Estatuan egindako galdeketa baten araberagazteon %37a atzerrira lanera joateko prest egongo litzateke, datu adierazgarria. Guzti honigainera atzerriko lan baldintzak gehitu behar zaizkio, atzerrira joatean atzerritarra izanikkasu gehienetan lan baldintza gogorretan lan egin behar baita.

    18Iturria: #SOSgazte. Gazteen lan emigrazioa. EGK, 2013

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    25/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    GAZTE ALTERNATIBARAKO

    OINARRIZKO PROPOSAMENABizi dugun errealitatearen aurrean...

    Gazteok pairatzen dugun errealitatearen gordintasuna ikusi dugu aurreko atalean. Datu oro-kor batzuk azalarazi badira ere, azterketa sakonago bat eginez gero prekarietatera konde-natzen gaituztenaren baietzapenean sakondu besterik ez genuke egingo.

    Gauzak horrela, egoeraren gordintasunaren jabe izanik, galdera nagusi bat da airean zintzi-

    lik gelditzen dena,zer egin dezakegu?

    Erantzun zuzena eman baino inora eramaten ez gaituzten diskurtsoekin bueltaka ibili gin-tezke etengabe. Baina ez da hori gure asmoa. Oinarrizko galdera honi, oinarrizko erantzunaemateko ordua heldu da, eta beraz bada mahai gainean ditugun osagaien artean erabaki-tzeko momentua, heldu da gazteok gure etorkizunarekin zer egin nahi dugun erabakitzekounea:

    Kapitala jarri dezakegu bizitzaren gainetik. Egungo sistema ekonomiko eta sozia-laren alde egin dezakegu inposaturiko neoliberalismo basatiari ateak zabalduz. Gure

    bizitza aberatsaunaren metaketarako merkatuan kokatu eta gutxi batzuk gehingoa-ren etekinarekin boltsikoak betetzen uztea izango litzateke hautu hau. Finean, gureetorkizuna guk geuk erabaki baino, Estatu Espainol zein Frantses kapitalista patriar-karrei erabakitzen uztea.

    Aukera latza baina hala ere erreza. Geldirik egotea besterik ez dago, guzti honek gurekinzerikusirik ez balu bezala aritu eta punto. Krisia igaroko den momentuko egoera zaila da.Ondoan duguna zapalduz eta gure interes pertsonalak lehenetsiz, norbera esplotatzaile gu-txi horien taldean sartzeko ilusioa ere elikatu genezake.

    Bizitza onaren aldeko apustua egineta gainontzekoa honen mesedetara jartzea.

    Langile klasea eta herri sektore zapalduen elkarlanaz, esplotazioan oinarrituriko sis-tema iraultzeko apustua dugu honakoa. Ez da egun batetik bestera egingo dugunzerbait, baina bai erroetara, oinarrietara jo eta berau eraldatzea da. Utopia ortzimu-gan, orain; gaur eta hemen egin dezakegun zerbait da.

    Bide honek gure erabakien jabe izateko praktika garatzera garamatza, esplotazioaren sis-temaren aurrean guk geuk erabakitako eredua sortzera. Gazteon burujabetzarako bideazabaltzea da proposatzen duguna, hitzetatik ekintzetara pasatuz.

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    26/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    BIDEA

    Krisi sistemikoa eta prekarietatea gainditzeko ezinbesteko baldintza da erroko aldaketakematea eta mundua beste era batera pentsatzen hastea. Neoliberalismoa eta globalizazioa-

    rekin erabakiak hartzeko gaitasuna kendu zaigu herritarroi eta gazteoi. Neoliberalismoakpolitikariengan agintzen du, hauek herritarrak zapalduz. Prozesua irauli behar da herri bote-rearekin, parte hartzearekin politikan eraginez. Logika horretan iraultza hori gauzatzeko Es-tatu batek dituen bitartekoak beharrezko ditugu. Beraz, burujabetzaren norabidean urratsakematea da iraultza sozialerako gakoa.

    Iraultza soziala da helburua eta horrek aldaketa estrukturalak eskatzen ditu. Ernaik horre-tarako gakoa, alternatiba oso bat eskeintzea dela uste du eta zentzu horretan Euskal Estatusozialista, feminista eta euskaldunaren aldeko apustua egiten du.

    Gaurko errealitatetik abiatuta,egungo ereduari intsumisioa egin eta intsumisioa praktikaburujabe bilakatuz alternatibak eraikitzenhasi behar gara:

    1. Borroka ideologikoa. Egungo eredutik ihes egin eta beste bat eraikitzen haste-ko, kontzientzia kritikoa eraiki behar da. Neoliberalismoaren basakeriak agerian utzibehar ditugu bai eta bestelako eredu bat eraiki ahal izateko burujabetzaren beharraazaleratu.2. Egungo merkatu kapitalistaren logikaren bermatzaileei intsumisioa. Ez dugu onar-tzen egungo egoera eta ez gaude prest logika honen aurrean sumiso izateko, berazlogika honen bermatzaile direnei intsumituko gara:

    Eredu honen bermatzaileen produktuak ez kontsumitzea. Kotsumo arduratsua,bizitza onaren logikari erantzunez beharrezkoa duguna zer den hausnartuz.

    Antolakuntza eta borroka.Langile borrokan sakontzea. Lantokietan antolatu behar gara. Lan eskubideakborrokatu, klase elkartasuna bultzatu, sindikatuak indartu...

    Ikasle borrokan sakontzea. Ikasle eskubideak aldarrikatu, borrokatu eta gure

    eredu propioa eraikitzeko lana egin behar dugu.

    Eskubide sozialak. Zor zaizkigun eskubide guztiak borrokaren bidez soilik ira-baziko dira, kalea izanik horretarako eremua.

    3.Trantsiziorako eredu berrirantz alternatibak eraikitzea, nazio eraikuntzaren ikus-pegitik. Gazteoi gure ekimenez proiektuak martxan jartzea ere badagokigu inorenzain egon gabe, iraultza sozialerako baldintzak sortuz. Produkzio eredu berria sustatueta merkatu justu eta solidarioa eraikitzen joateko. Burujabetza praktikan jarriz. Hel-

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    27/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    burua, egungo sistematik kanpo bizitzeko tresnak eraikitzeaz harago, etorkizunekoeredura heltzeko trantsiziorako alternatibak eraikitzea da.

    Lana eta prekarietatea dira gazteok egun ditugun arazo larrienetakoak. Baina hauei ezin zaie

    aurre egin hauek sortu dituen logika berarekin pentsatuz, eta hemen kokatzen da ERNAIkintsumisiotik abiatuz praktika burujabea garatzeko euskal gazteriari luzatzen dion eskain-tza: bizi eredu berria eraikitzea.

    Bestetik, Estatuari dagokio herritarron eskubideen bermatzaile izatea, hortaz argi ibili beha-rra dago zenbait ekimen pribatutatik bultzatzen diren alternatibekin: lan duinerako eskubi-dea, osasun eskubidea, hezkuntza eskubidea eta kultur eskubideen bermea adibidez siste-ma publikoak bermatu behar ditu eta hori exijitu behar zaie.

    PRINTZIPIOAK

    Hauek dira Ernairen ustez egungo ereduan trantsizioa zabaldu eta eredu berria eraikitzekooinarrizko printzipioak:

    Komunitarioa eta kolektiboa: Kolektiboa eta komunitatea izan behar dira oinarria.Jabego pribatuaren logikarekin apurtuz auzolanaren filosofiari heldu behar diogu; bi-zitza onaren filosofia jarraiki eta pertsonen independentzia errespetatuz komunia-tearen beharrizanak asetzeko eta honen garapenerako izan behar dira sortzen digunalternatibak.

    Parte hartzailea:Eredu parte hartzailea politika publikoak zehazterako orduan etabaita ikasteko edo lana egiteko guneetan. Gure bizitzaren atal guztietan parte harz-tea ezinbestekoa da, betiere, jarrera kritiko eta autokritikoa elikatuz. Tokiko garapena: Tokiko proiektua eta merkatua izatea ezinbesteko baldintza dagainprodukzioa eta gain-kontsumoa gainditu beharrizanen araberako ekoizpen etakontsumorako. Komunitatearen osaera ere, lokala izan beharko da derrigorrez. Halaere, eta bizi dugun errealitateari atxikiz, Ernaik Euskal Herriko gazte komunitateasaretzeko apustua egingo du. Honen arrazoi nagusia proeiktuak bideragarriak izandaitezen tresnak eta bitarteakoak eskaintzea da.

    Deshazkundea:Aldaketa klimatikoari eta biodibertsitatearen suntsiketari aurre egi-teko ustiaketa, produkzio, kontsumo eta hondakinen kudeaketa jasangarria garatubehar da. Adibide gisa aipatu genezake egungo Euskal Herria mantentzeko dagoenazgain bere berdinak diren beste hiru behar ditugula. Hori da gure aztarna ekologikoa.Zentzu horretan beharrezkoa da naturarekiko harreman eredu orekatua izatea. Jakintza askea:Sortzen den jakintza oro askea eta konpartitua izan behar da, ko-munitatea elikatuz. Gardentasun osoz jokatzea ere garrantzitsua da kolektiboko ki-deen kohesiorako. Klaseen arteko mailakaketa informazioaren boteraren araberakoa

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    28/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    ere bada. Jakintza kolektibizatzeko apustuarekin, indibuduoen eta hortaz kolektiboa-ren burujabetzan pasuak emango genituzke.

    Parekidea:Genero ezberdinen arteko parekidetasunean oinarritu behar da ekono-

    miaren arlo osoa. Arrazak, gaitasun fisiko eta psikiko murriztuak, etabarrek ezin dutebazterketarako zein inolako bereizketarako arrazoi eta berme izan.

    Euskalduna:Prozesu oro euskaraz egin eta garatzea. Euskal Herria da gure Herria,eta demokrazian sakondu nahi badugu, euskaraz bizi eta hiztunon eskubideak ber-matzea ezinbestekoa da. Pertsona subjektu: Norbanakoen bizimodua jasangarria izan behar da. Esplotaziooro baztertu eta saihestu behar da, autoesplotazioa barne. Herrien errespetua:elkartasun internazionalistatik, identitate, herri, nazioen erres-petu eta begirunea.

    Hauek dira Ernaien ustez benetako demokraziarako oinarrizko printzipioak.

    Printzipio hauek oinarri hartuta ekonomiaren arlo orori erreparatu behar zaie. Merkatu ka-pitalistaren azken helburua gutxi batzuk besteon kontura aberastea da. Aldiz, hasieran esandugu ekonomia pertsonen mesedetara jarri behar dela. Honako galderak planteatu behargenituzke iraultza sozialaren norabidean:

    Ustiaketa eta produkzioa: Zer produzitu behar dugu? Nola produzitu behar dugu?

    Banaketa: produktuei dagokienean; Nola banatuko ditugu? Nora banatuko ditugu?Aberastasunari dagokionean; nola banatuko dugu? Nola metatu behar ditugu?

    Kontsumoa: Zer kontsumitu behar dugu? Nola kontsumitu behar dugu?

    Hondakinak: nola kudeatuko ditugu?

    Orain arte izan ditugun produkzio ereduarekin eta kontsumo ereduarekin ezin dugu jarraitu.

    Sistemak eredu kontsumistaren bitartez gero eta beharrizan gehiago sortzen dizkigu, egoe-ra are gehiago prekarizatuz. Zenbat diru xahutzen dugu sistemak beharrezkoak bihurtudituen produktuetan? Zenbat gaztek onartzen ditugu lan kaskarrak bere kapritxoak or-daintzeko helburuarekin? Gaur egun kontsumo eredua prekarietatearen zutabe bilakatu da,gure soldataren ehuneko oso altua hilabetero behar oso konkretuetara bideratzen dugu(telefonoa, drogak, aisialdi eredu zehatzak...).

    Beraz, lana ere eredu berri horren mesedetan, iraultza sozialaren mesedetan jarri behar da.Horrek gure bizitzetan lanak dituen funtzioei eta lan baldintzei buruzko eztabaidara garama-tza. Produkzio eta lan eredu berriaren norabidean honako hiru lan lerroak nagusiak propo-

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    29/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    satzen ditu Ernaik, hirurak ezinbestekoak iraultza soziala izan dadin eta ez partziala.

    LAN ILDOAK

    1. Borroka ideologikoa.

    Aipatu bezala, borroka ideologikoa ezinbestekoa da. Kontzientzia kritiko eta eraikitzaileasortu behar dugu eta hori gure eskuetan dago. Sumisiotik intsumisiora, etsipenetik ilusiora,pasotismotik aktibismora. Eta guzti hau iraultza sozialaren norabidean.

    Sistema kapitalista patriarkalaren basakeria eguneroko albistegietan ikusi eta entzutendugu. Egunero lantegi zein ikastegietan, kalean, etxean bizi dugu. Hau guztia ilunpetik ateraeta kontzientzia hartzea lehen urratsa da.

    Hala ere lehen urrats hori klabe eraikitzaileetan garatzean herri gisa falta zaizkigun tresnakaldarrikatu eta politika propioak garatu behar ditugu. Hau da gazte burujabe izan ahal iza-teko herri burujabea izan behar gara,eta horretarako estatu bat behar dugu. Argi dago Eus-kal estatua ez dela nahikoa euskal gazteriaren prekarietatearekin amaitzeko baina euskalestaturik gabe beti izango gara prekario. Beraz, urratsez urrats gazteria kritiko eta aktiboabilakatu behar dugu.

    2. Eskubideen defentsan herri presioa.

    Borroka ideologikoarekin batera kontraboterea eraikitzen joan behar gara. Norabide horre-tan intsumisioa da gure proposamena. Bi ardatzetan egingo diogu intsumisioa egungo sis-

    temari eta egungo merkatuaren logika mantendu nahi duen burgesiari.

    Batetik kontsumoari dagokionez egungo merkatuaren logika jarraitzen dutenei eta ondo-rioz egungo sistemaren bermatzaile direnei boikota eginez. Eta era berean kontsumo ardu-ratsua sustatuz eta praktikatuz, arestian aipaturiko printzipioekiko koherentzian. Inditex,Nestle, McDonals.... zerrenda oso luzea da baina gure eskuetan dago, kontsumo ohiturakaldatzea besterik ez da.

    Bestetik baina kontraboterea artikulatzen jarraituz, klase borroka hauspotu behar da. Lante-gietan gure eskubideak aldarrikatu, defendatu eta borrokatuz. Sindikatuek berebiziko ga-

    rrantzia dute langile klasearen borrokan. Klase borroka hau baina lantegietatik heziguneeta kaleetara joan behar da. Antolakuntza eta borroka eguneroko ogi bilakatuz eskubideakborrokatu eta irabaziz.

    Lehenago aipatu bezala, Estatua izan behar da herritarron eskubideen berme. Hori exijitubehar zaie. Azken urteetan instituzioen kudeatzaileek merkatuen diktadurari men eginez,gazteria prekarietatera kondenatu dute. Nahiz murrizketa ekonomikoak zein eskubideenakexijentzia gisa saldu nahi izan dituzten, erabaki politikoak izan dira. Eredu kontua da, etaerabakiak hartu daitezke beste norabide batean.

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    30/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    Prekarietatea gainditzera begira, eta iraultza sozialaren norabidean, honako erreformakexijitu behar dizkiegu instituzio publikoei eta egunero lantegietan borrokatu:

    Lan munduari dagokionez:soldatapeko lan eta lan produktibo eta erreproduktiboa-

    ren banaketa orekatua, beharrizanen arabera eta dituen aukeren arabera. Gutxiagolan egin, denok lan egin dezagun eta bide batez, aisialdirako eta partaidetza politiko-rako denbora uztartu dezagun. Horrela:

    lan erreforma bertan behera uztea eta negoziketa kolektiboa berhartzea.

    lanaldia 35 ordutara mugatu eta erretreta 55 urteko mugan ezarri. Erreleboedo txanda-kontratuak sustatu soldatapeko lana bermatuz.

    Lan berdinaren aurrean soldata berdina.

    Praktika kontratuak kentzea eta aldi baterako kontratazioa mugatzea.

    Prekarietatea, osasun arazoak eta lan istripuak ekiditeko lan duinak berma-tzea. Ordu extrak, soldatapeko lan beltza eta sexu bereizketa ekiditea.

    lan erreproduktiboak sozialki duen balioaren aitortza eta eskubideen bermeaegitea. Lan hauek ordaintzea. Lan hauek ez geratzea emakume eta etorkinoneskuetan soilik.

    Gazte ekintzailetza kolektibo eta sozialaren sustapenerako programak. Eko-nomia sozialerako formazioa.

    Kooperatibak sortzeko baldintzak erraztu.

    Ipar Euskal Herriko ihesaren arazo estrukturalari erantzureko, Ipar eta HegoEuskal Herriaren arteko lankidetza eta formazioa euskaraz sustatu.

    Lanpostu berdeen sustapenerako plan estrategikoak. Lanpostu berdeak sus-tatzeak produkzio ereduaren aldaketa dakar, produkztibitatearen arabera pro-duzitu ordez, beharrizanen arabera eginez. Milaka lanpostu sortu litezke, es-

    kulanaren beharra areagotzen delako.

    Tokiko garapenaren aldeko apustuaren bidez tokiko beharrizanetara egokitu-tako formazioa eta soldatapeko lanaren sorrera.

    Guzti hau Euskal Herrian eta euskal herritarron mesedetan erabaki eta garatzeko ezinbes-tekoa deritzogu Lan Harremanetarako Euskal Esparruaosatzeari.

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    31/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    Ondasunaren banaketari dagokionez:Pertsona eta gainontzeko herrien esplotazioaekiditeko praktika bermatzea, natura errespetatuz.

    Sistema publikoaren ezarpena bermatu, hirian eta landa eremuetan nahiz es-

    kubide sozialen eremuan. Diru-laguntzak eskatzeko eskubide guztien bermeaeta baldintzen flexibilizazioa.

    Oinarrizko errentaren bermea herritar guztiei. RGIa pobreziaren mugakoa iza-tea gutxienez.

    Etxebizitza duina alokairu soziala sustatuz eta bankuen, promotora eta kons-truktoren esku dauden etxe hutsen okupazioa lehenetsiz.

    Dirua egon badago, baina eskubide sozialak bermatzeko erabili beharrean

    enplegu plan klientelarretan, gastu militarrean, polizian, politikarien dietetanzein banketxeen mozkinak bermatzen xahutzen da.

    Pobretzearen muga kalkulatu komunitate osoaren aberastasunaren araberaeta Soldata Minimoa zein prestazio sozialak horren arabera zehaztea.

    Fiskalitate progresiboa. Gehien duenak gehiago ordaintzea alegia. BEZarenkudeaketa eskuratzea. Iruzur fiskalari aurre egitea.

    Hezkuntzari dagokionez:Enpresen mesedetara egon baino, Herri honen egituratzeprozesua bermatzeko, garapenerako eta pertsona bezala hazi eta hazteko beharrez-koak ditugun tresnak sortzeko gaitasunen hartu emaile izan behar da hezkuntza:

    LOMCE legea ez aplikatzea

    Unibertsitatearen merkantilizazio eta pribatizazioari bide ematen dioten neu-rriak bertan behera gelditzea

    Euskal Curriculumaren eztabaida eta eraikitzeko esparruak sortu, bultzatu etaerrespetatu

    Guzti hauek, aldaketa txikiak baino ez dira. Baina erreforma hauek sakoneko ikuspegi bate-kin eginda eta alternatiben eraikuntzarekin uztartuz borrokatzen dugun ereduari bide ema-teko aukerak zabaltzen dituzte, beti ere helburu bilakatzen ez badira.

    Alta, instituzioei exijitzetik harago, badaude kolektiboki hartu ditzakegun beste erabaki etajarrera batzuk ere: intsumisioa egungo merkatu honen logika eta eredua sustatzen dutenproduktu eta enpresei. Alternatibak eraiki ahala, progresiboki handitzen joan daitekeen ja-rrera kolektiboa da hau.

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    32/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    Guzti hau esanda, intsumisioan sakontzeko azken urratsa, progresio horretan nahi duguneredura salto egiteko alternatibak eraiki behar dira.

    3. Alternatiben eraikuntza

    Prekarietateari eta lanaren arazoari aurre egiteko gazteok ere gure dinamika eta ekimenpropioak abiatu behar ditugu: helburua lana iraultza sozialerako tresna bilakatuz merkatueredu justua eraikitzea da, iraultza sozialean urratsak emanez eta baldintzak sortuz.

    Horretarako guk gure eskura dugun tresna nagusia klase izaeraren kontzientzia hartu etagure interesen arabera antolatzea eta borrokatzea da. Kolktiboaren mesedetara antolatuta-ko norbanakoen konpromisoa baherrezkoa dugu beraz, lana ikuspegi militantetik garatuz.

    Norabide horretan eragiteko asmoz, gure ustez gazte ekintzailetza beharrezkoa da. Gazte

    ekintzailetzaz asko hitz egiten da eta badira argitu beharreko gauza batzuk:

    Gazte ekintzailetza ezin da bilakatu gazteok gure egoera prekarioaren errudun egi-teko argumentu. Horretarako tentazioa izaten dute maiz agintari eta helduek.

    Gazte ekintzailetza ez da hautu indibiduala, ez eta jabego pribatuan oinarriturikoeredu konpetitiboa justifikatzeko ideia.

    Gazte ekintzailetza ezin da izan egungo enpresa ereduaren erreprodukziorako tres-na, lidergo indibiduala eta enpresa interesak lehenesten dituen eredua sustatuz.

    Beraz,gazte ekintzailetzaburujabe eta militanteasustatuko dugu:

    iraultza sozialaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren norabidean urratsak ema-teko.

    Burujabetzaren praktika politikoa elikatzeko.

    Proiektu kolektiboak sustatzeko (kooperatibak, elkarteak...)

    Proiektu hauek ongi sustraituak izan behar dute garatzen diren eremuan eta beraz tokian

    tokikoak eta lokalak izan behar dira, gazteen interes komunitario lokalei erantzunez, etaprodukzio bitartekoen jabetza kolektiboan oinarrituz.

    Norabide horretan hainbat ekintza garatu eta bitartekoak eskaintzeko konpromisoa berres-ten du Ernaik, hauek gauzatzeko aukerak aztertuz eta hauen sustapenean inplikatuz, betiere, ekonomia sozialaren eremuan dabiltzan bestelako eragileekin lankidetzan jardunez:

    1.Formazioa: ekonomia sozial eta solidarioa eta, kooperatibagintzari buruzko forma-ziorako bitartekoak eskaini.

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    33/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    2.Aholkularitza: proiektuak (kooperatiboak zein bestelakoak) sortu eta garatzekoaholkularitza juridiko, estrategiko zein finantzarioa.

    3.Ekonomia sozial eta solidarioko proiektuen saretzea sustatzea.

    4.Haztegien sorreraren sustapena gune fisikoetan aurreko hiru puntuen garapenegokiagorako.

    5.Gazte kooperatibaren sorrera. Autoenpleguko proiektu txikien beharrak asetzekotresna juridiko gisa.

    6.Gazte proiektu kooperatiboen saretzea.

    7.Tokiko merkatuak eta ekonomia sustatzeko bestelako proiektuen sustapena (mo-

    neta alternatiboak...).

    Proiektu sozial hauen saretzearekinkomunitatearen beharrizanetara egokitutako merkatusozial justua eraikitzea da asmoa, ahal den buruaskiena izanez eta pixkana handiagotuz.

    Guzti hau, esan gabe doa, hasieran aipatutako printzipioen baitan garatuko du Ernaik, ko-munitatea eta gazte kolektiboa ahaldunduz.

    Neoliberalismoak eragin duen krisialdiari aurre egin eta prekarietate egoera gainditzeko,burujabetza da bidea. Herritarron eta komunitatearen beharrak asetuko dituen garapenekonomikorako eredua behar dugu, eta ez kapitalaren mesedera jardungo duen eredu ba-sati eta esplotatzailea. Zentzu horretan, ezinbestekoa da burujabetzaren norabidean urra-tsak ematea Euskal Herriak behar dituen politika propioak garatuz, Euskal Herriko gazteonarazoei soluzio bideak eskainiz eta gure esku dagoenetik proiektu eraldatzaileak martxan

    jarriz, burujabetza praktikan jarriz. Aldaketarako gakoa gure baitan dago. Ekin diezaiogunhorri.

    larrutu sistema,eraldaketa gure baitan

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    34/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

    BIBLIOGRAFIA ETA LANERAKO ERREFERENTZIAK

    - Gaindegia: Pobrezia eta bazterketa soziala Euskal Herrian. 2013 Lan Merkatuaren Egoera. Euskal Herria.2013

    Euskal Herriko gazteen ihesa.2013 www.atlasa.net (Euskal Herriko datuak, eskualdekoak eta herrietakoak)

    - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK):Eusko Jaurlaritza enplegua sustatzeko programa. Gazteriaren enplegua.Hausnarketa eta eztabaida dokumentua. 2013

    #SOSgazte. Gazteen lan emigrazioa.2013

    - Gazteen Euskal Behatokia:Gazteen enpleguaren azterketa. 2013

    Estatistikak: http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-7650x/eu/estatistikak/temasV1.apl?idioma=e&ambito=1

    - Consejo de la Juventud de Espaa: Observatorio de Emancipacin n3 (Tercer trimestre). 2013

    - Instituto Nacional de Estadisticaren (INE) zentsoa (2011)

    - Institut National de Statistique et des tudes conomiques (INSEE)

    - Curso bsico de economa. GITE-IPES, 2013.

    - Jurado, Nekane. Reflexiones de Elkartzen ante los presupuestos de 2014.

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    35/36

    GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA ernaigazte antolakundea

  • 8/12/2019 Gazteria Lana Eta Prekarietatea

    36/36

    antolakuntzazindependentzia

    sozialismoafeminismoa

    e r n a i g a z t e . c c