Gastu turistikoa 11,2 milioi eurora igo zela kalkulatzen ... · Unibertsoa” jolasa egiten parte...

6
#GetxoBiziEzazu Doako alea 1532 zb. www.getxo.eus Urtarrilak 31 >> Otsailak 10 2019 / Nabarmentzekoak > Trivium Klemerren kontzertua Neguko Bidaia zikloan(3. or.) > “Musika Afrikarentzat”, organo errezital solidarioa lau eskurekin Ama Mesedeetan (3. or.) > 3.500 lagun baino gehiagok bisitatu zuten 2018an Larrañazubiko Ingurumen Aretoa (4. or.) Dantza plazan. Otsailak 2, larunbata, 19:00etan, Areetako Eskoletako plazan, dantzak Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola taldeekin. Liburu aurkezpena. Otsailak 6, asteazkena, 19:00etan, Algortako Kultur Etxean, Pablo Mülerren “Cuaderno de las tareas extraordinarias” liburuaren aurkezpena. Sarrera dohainik. Getxoko hotelen okupazioa azken ur- teetako onena izan zen 2018an, Turismo Bulegoko balantzean jasotako datuen arabera. Ostatu-gauen kopurua (77.903) % 10 igo zen, hotelen okupazioa handia- goa (% 75,01) eta ostatu-etxeetakoa iaz- koaren antzekoa (% 79,33) izan ziren eta. Hotel-establezimenduetako batez beste- ko egonaldia 2,26 egunetik 2,6ra igo zen. Hortaz, Getxok Bizkaia (1,95) eta Euska- di (1,97) gainditu ditu. Ostatu-etxeetan, aldiz, 2,65 egunetik 2,37ra jaitsi zen. Ibiltur-Aisia 2016-2017 txostenaren ara- bera, 2018an gastu turistikoa 11,2 milioi eurora igo zela kalkulatzen da, oinarri hartuta pertsonako batez besteko gas- tua eguneko 83 eurokoa izan zela euskal kostaldean (Getxo ere multzo horretan sartzen da). Bada, horri 4.475.000 euroko eragin ekonomiko zuzena gehitu behar zaio, ia-ia 2017ko zenbateko bera. Hori guztia ostatu enpresek, Bizkaia Zubi- ko oinezkoentzako pasabideak, Getxo Aquariumek, Bote Toursek eta Turismo Bulegoko erreserba zerbitzuak emanda- ko datuen arabera. Datuak 135.540 turista eta bisitarik jaso zuten arreta horretarako prestatutako instala- zio eta baliabide turistikoetan. Honako hauek dira: turismo bulegoak, Bizkaia Zubiko oinezkoentzako pasabidea, Ge- txo Aquarium, Taxi Tour eta gurutzaon- tzien terminala. Turisten bolumena (bizkaitarrak eta getxotarrak kontuan hartu gabe) % 78,68koa izan zen; hala, 2017koa (% 76,83) gainditu zen. Udako hiruhilekoko portaerari esker, Turismo Bulegoa martxan jarri zenetik turisten urteko ehunekorik handiena lortu da berriz ere 2018an. Horrez gain, 2018an zehar hobekuntzarako joera antzeman da urtarokotasunari dagokionez; hala, turismoa modu proportzionalean igo da urteko lehenengo eta laugarren hi- ruhilekoetan. Horrek argi erakusten du mantendu nahi den jasangarritasuna; masifikazioaren eta kontzentrazioaren aurrean oreka lortzeko lanean dihardute udaleko turismo arlokoek. Jatorriei dagokienean, atzerriko turis- moa (% 29,69) % 20 igo zen (13.624); bada, orain arteko errekorra izan da. Hala ere, estatuko hainbat lekutatik eto- rritako turisten taldea izan zen handie- na, 21.045 (% 46) izan ziren eta. Turismo Bulegoan egindako erreser- ba eta kontsultei dagokienez, 2018an 129.021 (% 10 gehiago) erregistratu zi- ren. Gehien eskatutakoak honako hauek izan ziren: plano eta mapa turistikoak, interes turistikoko lekuak, garraioak, eskuorriak eta enogastronomia. Getxori buruzko kontsulta zehatzak 84.814 (% 60 gehiago) izan ziren, eta Bizkaia Zubiari, Portu Zaharrari eta Galeari buruzko in- formazioa izan zen gehien eskatutakoa. Produktu eta zerbitzu turistikoen erreser- ba zerbitzuak 2.820 bezerori eman zion arreta (% 4 gehiago), eta 58.000 euroko (% 35 gehiago) diru sarrerak eragin zituen. Hotelen okupazioa azken hamar urteetan erregistratutako onena izan zen 2018an Gastu turistikoa 11,2 milioi eurora igo zela kalkulatzen da “Gurot! Euskal Galderen Unibertsoa” jolasa egiten parte hartu du Udalak (5. or.) Datorren astelehenean, otsailak 4, Agate Deunaren hogeita hamairuga- rren koru jaialdia ospatuko da, ohiko ekitaldia, Kultur Etxeak antolatuta, eta hogeita hamar talde inguru bilduko ditu. Gure kaleetan, 18:00etatik aurrera ha- siko dira kantak entzuten eta, ohikoa denez, Romo-Areetan eta Algorta-An- dra Marin barrena ibiliko dira taldeak kantan. Baterako ekitaldia ere eskaini- ko dute taldeek 20:00etan, ezarritako “Santa Agueda, Aguedaaaa… gure martiri maitea” bi guneetako Geltokia plazetan; hala, taldeen makila eta ahotsak batera en- tzungo dira, musikaren eta tradizioa- ren zaleak direnen gozamenerako. Beste alde batetik, eskolako umeekin osatutako taldeak ere arituko dira. Horiek goiz partean aterako dira ka- lera, eskola-ordutegiaren barruan. Bien bitartean, asteon, motorrak ari dira berotzen nork bere zentroan egi- ten dituen entseguez eta ekitaldiaren berezko emozioaz.

Transcript of Gastu turistikoa 11,2 milioi eurora igo zela kalkulatzen ... · Unibertsoa” jolasa egiten parte...

Page 1: Gastu turistikoa 11,2 milioi eurora igo zela kalkulatzen ... · Unibertsoa” jolasa egiten parte hartu du Udalak (5. or.) Datorren astelehenean, otsailak 4, Agate Deunaren hogeita

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

1532 zb. www.getxo.eus

Urtarrilak 31 >> Otsailak 10

2019

/ Nabarmentzekoak> Trivium Klemerren kontzertua Neguko Bidaia

zikloan(3. or.)

> “Musika Afrikarentzat”, organo errezital solidarioa lau eskurekin Ama Mesedeetan (3. or.)

> 3.500 lagun baino gehiagok bisitatu zuten 2018an Larrañazubiko Ingurumen Aretoa (4. or.)

Dantza plazan. Otsailak 2, larunbata, 19:00etan, Areetako Eskoletako plazan, dantzak Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola taldeekin.

Liburu aurkezpena. Otsailak 6, asteazkena, 19:00etan, Algortako Kultur Etxean, Pablo Mülerren “Cuaderno de las tareas extraordinarias” liburuaren aurkezpena. Sarrera dohainik.

Getxoko hotelen okupazioa azken ur-teetako onena izan zen 2018an, Turismo Bulegoko balantzean jasotako datuen arabera. Ostatu-gauen kopurua (77.903) % 10 igo zen, hotelen okupazioa handia-goa (% 75,01) eta ostatu-etxeetakoa iaz-koaren antzekoa (% 79,33) izan ziren eta. Hotel-establezimenduetako batez beste-ko egonaldia 2,26 egunetik 2,6ra igo zen. Hortaz, Getxok Bizkaia (1,95) eta Euska-di (1,97) gainditu ditu. Ostatu-etxeetan, aldiz, 2,65 egunetik 2,37ra jaitsi zen.Ibiltur-Aisia 2016-2017 txostenaren ara-bera, 2018an gastu turistikoa 11,2 milioi eurora igo zela kalkulatzen da, oinarri hartuta pertsonako batez besteko gas-tua eguneko 83 eurokoa izan zela euskal kostaldean (Getxo ere multzo horretan sartzen da). Bada, horri 4.475.000 euroko eragin ekonomiko zuzena gehitu behar zaio, ia-ia 2017ko zenbateko bera. Hori guztia ostatu enpresek, Bizkaia Zubi-ko oinezkoentzako pasabideak, Getxo Aquariumek, Bote Toursek eta Turismo Bulegoko erreserba zerbitzuak emanda-ko datuen arabera.

Datuak135.540 turista eta bisitarik jaso zuten arreta horretarako prestatutako instala-zio eta baliabide turistikoetan. Honako hauek dira: turismo bulegoak, Bizkaia Zubiko oinezkoentzako pasabidea, Ge-txo Aquarium, Taxi Tour eta gurutzaon-tzien terminala. Turisten bolumena (bizkaitarrak eta getxotarrak kontuan

hartu gabe) % 78,68koa izan zen; hala, 2017koa (% 76,83) gainditu zen. Udako hiruhilekoko portaerari esker, Turismo Bulegoa martxan jarri zenetik turisten urteko ehunekorik handiena lortu da berriz ere 2018an. Horrez gain, 2018an zehar hobekuntzarako joera antzeman da urtarokotasunari dagokionez; hala, turismoa modu proportzionalean igo da urteko lehenengo eta laugarren hi-ruhilekoetan. Horrek argi erakusten du mantendu nahi den jasangarritasuna; masifikazioaren eta kontzentrazioaren aurrean oreka lortzeko lanean dihardute udaleko turismo arlokoek.Jatorriei dagokienean, atzerriko turis-moa (% 29,69) % 20 igo zen (13.624); bada, orain arteko errekorra izan da. Hala ere, estatuko hainbat lekutatik eto-rritako turisten taldea izan zen handie-na, 21.045 (% 46) izan ziren eta. Turismo Bulegoan egindako erreser-ba eta kontsultei dagokienez, 2018an 129.021 (% 10 gehiago) erregistratu zi-ren. Gehien eskatutakoak honako hauek izan ziren: plano eta mapa turistikoak, interes turistikoko lekuak, garraioak, eskuorriak eta enogastronomia. Getxori buruzko kontsulta zehatzak 84.814 (% 60 gehiago) izan ziren, eta Bizkaia Zubiari, Portu Zaharrari eta Galeari buruzko in-formazioa izan zen gehien eskatutakoa.Produktu eta zerbitzu turistikoen erreser-ba zerbitzuak 2.820 bezerori eman zion arreta (% 4 gehiago), eta 58.000 euroko (% 35 gehiago) diru sarrerak eragin zituen.

Hotelen okupazioa azken hamar urteetan erregistratutako onena izan zen 2018an

Gastu turistikoa 11,2 milioi eurora igo zela kalkulatzen da

“Gurot! Euskal Galderen Unibertsoa” jolasa egiten

parte hartu du Udalak (5. or.)

Datorren astelehenean, otsailak 4, Agate Deunaren hogeita hamairuga-rren koru jaialdia ospatuko da, ohiko ekitaldia, Kultur Etxeak antolatuta, eta hogeita hamar talde inguru bilduko ditu.Gure kaleetan, 18:00etatik aurrera ha-siko dira kantak entzuten eta, ohikoa denez, Romo-Areetan eta Algorta-An-dra Marin barrena ibiliko dira taldeak kantan. Baterako ekitaldia ere eskaini-ko dute taldeek 20:00etan, ezarritako

“Santa Agueda, Aguedaaaa…gure martiri maitea”

bi guneetako Geltokia plazetan; hala, taldeen makila eta ahotsak batera en-tzungo dira, musikaren eta tradizioa-ren zaleak direnen gozamenerako.Beste alde batetik, eskolako umeekin osatutako taldeak ere arituko dira. Horiek goiz partean aterako dira ka-lera, eskola-ordutegiaren barruan. Bien bitartean, asteon, motorrak ari dira berotzen nork bere zentroan egi-ten dituen entseguez eta ekitaldiaren berezko emozioaz.

Page 2: Gastu turistikoa 11,2 milioi eurora igo zela kalkulatzen ... · Unibertsoa” jolasa egiten parte hartu du Udalak (5. or.) Datorren astelehenean, otsailak 4, Agate Deunaren hogeita

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

LANPOLTSA SALEROSKETAGALDUTAKOAK

STAF

F > Getxoberri eGetxoko Udaleko Komunika-

zio Sailak kaleratutako argitalpena da eta horretan udalari eta tokiko bizi- tzari lotutako albisteak eta informazioak ager- tzen dira astero.Komunikazioko zinegotzia: Amaia Agirre Zuzendaria: Javier García. Erredaktoreburua: Itziar Aguayo. Erredakzioa: Nekane Ardanza,Monika Rodrigo, Iñigo Olondo.

Urgull kalea z.g., 4. Tel.:94 466 03 20. 48991 Getxo.e-posta: [email protected] arduradunak: Bostnan Bilbao, S.L. Inprimaketa: Comeco Gráfico Norte, S.L.U.Banaketa: Lantegi Batuak Fundazioaren egunOn zerbitzuaGordailu legala: BI-388-87

- Berreskuratu zure argaz-kiak, bideoak eta familiaren pelikulak. Pasatu DVD for-matora. Tel.: 630 26 58 75.

- Lan bila nabil, orduka edo barneko gisa, etxeko lanak egin, garbiketa edo zaharrak jagoteko. Tel.: 699 16 06 92.

- Haurrak zaintzeko eta etxe-ko lanak egiteko pertsona baten bila nabil; jardunaldi erdia, arratsaldeetan. Tel.: 687 966 709.

Astelehen honetan, urtarrilak 28, Getxo Kirolak-ek bere zaindariaren jaieguna ospatuko du. Hori dela eta, Fadurako, Gobelako eta Andra Mariko kiroldegiak itxita egongo dira jendearentzat.

URTARRILAK 31 OSTEGUNA Getxon zuzenean. Azkorri-ko Fangalokan, 20:00etan, Niko Brochado (rock). Sarrera dohainik.

OTSAILAK 1 OSTIRALA Erakusketa. Torrene Aretoan, hilaren 24ra arte, “Colgante”, Marta Iribarnegarayren eskutik (margoak).

Cinema Paradiso. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 21:00etan, Luis Ortegaren “El ángel” (hiz.: gazt. 16 urtetik gorakoentzat) eta foruma. Sa-rrera: 3,50€.

OTSAILAK 2 LARUNBATA Gerra Zibileko eta frankis-moko biktimei omenaldia. 11:00etan, “Orimenaren Li-burua” eskulturaren ondoan, Galeako pasealekuko landan, Udalak urteko omenaldia egin-go die Gerra Zibileko, aurreko guda zibiletako eta frankismo-ko Getxoko biktimei.

XI. Neguko Bidaia zikloa. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 19:30ean, Trivium Klezner taldearen kontzertua (klezner, musika eklektikoa). Sarrera: 5€ (eskolako ikas-leentzat 3€).

Dantza plazan. Areetako Es-koletako plazan, 19:00etan, euskal dantzak Agurra, Beran-tzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola taldeekin.

OTSAILAK 3 IGANDEA Haur zinea. 17:00etan, Aree-tako Andrés Isasi Musika Es-kolan, “El reino de los elfos” (gaztelaniaz, 7 urtetik gora-koentzat). Sarrera: 2,50€.

OTSAILAK 4 ASTELEHENA XXXIII. Agate Deuna Koru Jaialdia. Herriko kaleetan zehar, 18:00etatik aurrera. Tal-deen baterako ekitaldia: Aree-tako eta Algortako Geltokia

plazetan, 20:00etan.

OTSAILAK 6 ASTEAZKENA Liburu aurkezpena. Algorta-ko Kultur Etxean, 19:00etan, Pablo Mülerren “Cuaderno de las tareas extraordinarias” li-buruaren aurkezpena. Sarrera dohainik.

Gizatiar. Romo-Areetako Ema-kumeen elkartea. Arte Ederre-tako Museora bisita gidatua (“A, B, C el alfabeto del museo” erakusketa). Txandak: 11:30 eta 17:30.

Mugabarik. Norbanakoen tre-batze eta garapenerako Elkar-tea. Hitzaldia: “Valores y Apti-tudes ante la Vida”. Hizlaria: Amaia Martin (ama). 19:30ean, Villamonteko Kultur Etxean. Sarrera dohainik.

OTSAILAK 7 OSTEGUNA Getxon zuzenean. Algorta-ko The Piper´s Irish Puben, 20:00etan, Mississippi Queen & The Wet Dogs taldearen kontzer-tua (soula). Sarrera dohainik.

OTSAILAK 8 OSTIRALA Erakusketa. Algortako Kultur Etxean, “Frágil” (beira eskultu-ra) erakusketa Paula Ruibalen eskutik. Hilaren 27ra arte.

Kontularien kluba. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, ipuin-kontalari izan edo entzun nahi duten nagusiez osatutako tal-dearen saioa. Sarrera dohainik.

Cinema Paradiso. Andrés Isa-si Musika Eskolan, 21:00etan, jatorrizko bertsioan azpidatzie-kin, “Girl” filmaren proiekzio eta foruma. Zuzendaria: Lukas Dhont. Hizkuntzak: nederlan-dera eta frantsesa. 16 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 3,50€.

OTSAILAK 9 LARUNBATA XI. Neguko Bidaia zikloa. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 19:30ean, Goio Gutié-rrez Trio taldearen kontzertua (rock progresiboa). Sarrera: 5€ (eskolako ikasleentzat 3€).

OTSAILAK 10 IGANDEA Haur zinea. 17:00etan, Aree-tako Andrés Isasi Musika Es-kolan, “Itsasontziak”. Euska-raz. Adin guztientzat. Sarrera: 2,50€.

Helburua da esklusio egoerak prebenitzea eta artatzea

Datuak sektorearen batez bestekoa baino baxuagoak dira

Udalak 180.000€ onartu ditu, esklusio-egoerak prebenitzeko eta artatzeko, eta pertsonen eta familien gizarteratzea sustatze-ko udal gizarte diru-laguntze-tarako. Aldizkakoak ez diren prestazio ekonomiko hauek gastu espezifikoei edo aparte-koak diren gastuei aurre egite-ko nahiko baliabide ez dituzten auzokideentzat dira. Laguntza hauek eskatu ahal izateko, aurretik dagokion Gi-zarte Langileak egindako beha-rren hasierako balorazioan oi-narritutako nahitaezko aldeko balorazio profesionala behar da. Izan ere, eskatzaileek (adin nagusikoak) Udaleko Gizarte-langilearekin aurretik adostu-tako Arreta pertsonalizatuaren plan batean parte hartu behar dute, laguntzen aparteko izae-ra dela-eta, prestazioak egoera zehatz batzuk hobetzeko tres-

nak edo instrumentuak dira, eta hobetzeko ibilbide oso batean kokatzen dira. Eskatzaileek ondasun higiezinak %100eko jabetzan ez dute eduki behar, edo Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren araudian ezartzen direnak eta laguntzaren mo-dalitate bakoitzerako baldintza espezifikoak bete beharko di-tuzte.

Laguntzen motaLaguntzak etxebizitzari lo-tutako beharretarako izango dira (ostatua, eta etxebizitzari eusteko eta kontserbatzeko), laneratzea eta gizarteratzea bultzatzeko (haurtzaindegie-tara eramateagatik sortutako gastuetarako, eta Bizikidetzako Unitateko adingabeen jardue-rak medio sortutako gastueta-rako), eta beste mota bateko laguntzetarako (elikadura,

jantzien eta oinarrizko tresnen oinarrizko premietarako, osa-sun-arloko premietarako, eta arreta pertsonalizatuaren plana bultzatzeko gastuetarako).

Eskaerak egiteko epea 2019ko abenduaren 9ra arte egongo da zabalik eta eskakizunak Uda-leko Oinarrizko Gizarte Zerbi-tzuetan aurkeztu beharko dira. Laguntzak justifikatzeko, la-guntza izan duten kontzeptuen inguruko ordainagiriak eta/edo fakturak aurkeztu beharko dira. Justifikatzeko gehieneko epea 2020ko urtarrilaren 31a izango da.

20182018an Udalak 94 gizar-te laguntza eman zituen, 128.355,62€tan. Horren %49a etxebizitzari lotutako gauzata-rako izan zen.

Getxok kargatze-puntu berri bat ezarri du bakarrik udal zer-bitzuetan diharduten ibilgailu elektrikoek erabiltzeko. Izan ere, konexio bikoitza duen kar-gatze-puntua da eta Hirigin-tza, Herri-lan eta Zerbitzuak eta Ingurumen Arloetako bu-legoak hartzen dituen Santa Clarako lursaileko aparkaleku inguruan jarri da. Udalerrian jarri den era horretako biga-rren puntua da, aurretik Fadu-ran beste bat jarri baita, Getxo Kirolakeko ibilgailu elektri-koen zerbitzura dagoena. Horrez gain, epe ertainera, 2019an zehar, Udalak beste 3 kargatze-puntu gehiago ipin-tzeko asmoa dauka azpiegitu-ra hori beharrezko duten udal ibilgailuentzat estrategikoak diren tokietan, irisgarritasun elektrikoaren alde egin eta, ahal den neurrian, ibilgailu elektrikoak sartu, ingurume-nari kalte egiten dioten gasoli-na edo gasolio bezalako ohiko erregaien alternatiba egiazko, efiziente eta bideragarria dire-lako. Hondakinen bilketarako udal zerbitzuak, esate baterako, sartu ditu dagoeneko ibilgailu elektriko batzuk eta gas natu-ralarekin dabiltzan beste ba-tzuk, horiek ere gasolioz bul-tzaturikoen alternatiba gisa.

Udalean 2018. urtean egon zen laneko ezbehar-tasa %23,50ekoa izan zen, hau sektorearen batez bestekoa baino askoz ere baxua-goa da (%36,40). Datu horiek udaleko 17 lan zentroetan jaso diren intzidentziak dira, bertan epe horretan 468 langilek egiten zuten lan.Joan den urtean 30 ezbehar izan ziren (2 in itinere). Horietariko

19k ez zuten laneko baja behar izan. Erregistratu ziren 11 bajek 231 lanegun galtzea eragin zu-ten.2010ean Laneko Arriskuen Pre-bentziorako Zerbitzua martxan jarri zenetik, laneko ezbehar ko-purua nahiko jaitsi da, baita istri-pu horien larritasuna ere. Galdu ziren lanegunen batez bestekoa murriztu da, 2006an 1.200 iza-

tetik 2010ean 231 egun izatera pasatu baita, sektorearen indizea nabarmen txikiagoa izan da az-ken lau urteetan zehar.Arriskuak prebenitzeko kultura bultzatzen ari da erakundean programa baten bitartez: “lane-ko arriskuak prebenitzeko langile guztien artean partekatutako jar-dunbide egokiak” sortzea bilatzen duena.

180.000€ gizarte diru-laguntzetarako

Bigarren kargatze-puntua udal zerbitzuetan diharduten ibilgailu elektrikoentzat

Udalak laneko ezbehar-tasa baxua du

Page 3: Gastu turistikoa 11,2 milioi eurora igo zela kalkulatzen ... · Unibertsoa” jolasa egiten parte hartu du Udalak (5. or.) Datorren astelehenean, otsailak 4, Agate Deunaren hogeita

* Distantzia luzeko Euskadiko Txapelketa, aulki mugikorrean. Raspas del Embarcadero domina-zerrendaren goreneko tokira iritsi da Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketan, aulki mugikorrean; Legutioko (Araba) urtegian jo-katu zen aurreko larunbatean. Areetako taldeak bederatzi domina lortu zituen guz-tira: urrezko 6, zilarrezko 2 eta brontzezko 1. Bestalde, Getxo Arraunek ere txapelke-ta bikaina egin zuen laugarren tokian sailkatuz, 2 urre eta 2 brontze lortu ondoren, Raspas, Hondarribia bigarrenaren (4 urre, zilar 1 eta brontze 1) eta Orio hiruga-rrenaren (2 urre eta 2 zilar) ondotik. Raspasen urrezko dominak honako modalita-te hauetan iritsi ziren: skiffean (1X), gizonezkoen kadete, gazte eta absolutuan eta emakumezkoen absolutuan eta scull bikoitzan (2X), emakumezkoen kadetean eta gizonezkoen absolutuan. Zilarrezko bi dominak, 2X eta 1X gizonezkoen absolutuan eta brontzea 1X gizon kadetean. Getxo Arraunen urrezko bi dominak 4X gizonez-koen kadetearentzat eta 2X emakumeen absolutuarentzat izan ziren; bi brontzeak, emakumezkoetan, 4X gaztearentzat eta 2X absolutuarentzat.

*David Rúa eta Helene Alberdi garaile “Las Arenas-Bilbao” pro-ban. David Rúa eta Helene Alberdi atleta bizkaitarrek beren garaipen-zerrenda estreinatu dute Las Arenas-Bilbao lasterketa tradizionalean; aurreko igandean, hilak 27, hogeita laugarren ekitaldia egin zen. Rúa 21 urteko atxondotarrak David Lahera eta Xabier Tejero gainditu zituen helmugan, 38’44”-ko markarekin; artean, Helene Alberdi bilbotarrak, distantzia olinpikoko egungo EuskadikoTriatloi txapeldunak, gauza bera egin zuen Dolores Marco eta Isabel Sixtore-kin, 43’52”-ko kronoarekin. Asfalto gai-neko Euskadiko probarik zaharrena eta estatuko bigarrena denak, Kataluniako Jean Bouin-en ondotik, 2.000 atleta bildu zituen, Getxo eta hiriburu bizkaitarra lotzen dituen ia 12 km-ko ibilbide osoan zehar haize eta euriari aurre eginez.

Trivium Klezmerren kontzertua Neguko Bidaia zikloan

Bizkaia Zubiari zuzendutako erakusketa “Musika Afrikarentzat”, organo errezital

solidarioa lau eskurekin Ama Mesedeetan

Trivium Klezmer hirukoteak emanal-dia eskainiko du larunbatean, otsailak 2, 19:30ean, Areetako Musika Eskolan, Neguko Bidaia kontzertu zikloaren ba-rruan. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da. Manuel Francok (akordeoia), Jorge Ramónek (klarinete baxua) eta Juan Luis Royok (klarinete sopranoa) osa-tutako hirukotea da. Aragoiko musi-kariek beren bigarren lana aurkeztuko dute, Ekléztico izenekoa, doinu berritua, freskoa eta zuzena duena, non hirukote horrek klezmer musika ulertzeko duen modu berezia askatzen baitu. Musika eklektikoa da, beti bizirik eta etenga-beko bilakaeran dagoena, jatorrizko sustrai hebrearrek denboran zehar el-karrekin bizi ziren kultura ugariekin izandako harremanetik sortua, batez ere Ekialdeko Europako judu komuni-tateetan.

Otsailaren 1etik 24ra Colgante goibu-ruko erakusketa izango da ikusgai Algortako Torrene aretoan. Bizkaia Zubiari Marta Iribarnegarayk dedi-katutako pinturen erakusketa izango da, “ingeniaritzaren miraria, zalantzarik gabe, arkitekturaren edertasuna”, dio pintoreak. Erakusketa keinu eta izaera abstrak-tuko 13 obrak osatzen dute, kolore gama biziekin, geometria, orban eta kolore gunerekin, sormen adierazpe-netik, batzuetan intuitiboa batzuetan pentsatuta, behaketatik eta esperi-mentaziotik.Lanek ez dute markorik, ez bastido-rerik eta batzuek ezta inprimaziorik ere. Pintura bi aldetatik ikus daiteke eta kasuren batean gainera, nahastu egiten dira, nolabaiteko sakontasuna eraginez. “Horrek eragiten du koadroak aske izatea, inguratzen duten espazioare-kin harremanetan egotea eta baita ikus-learekin ere”, adierazi du egileak.

Datorren larunbatean, otsailak 9, 19:45ean Musika Afrikarentzat organo kontzertu solidarioa izango da, lau eskurekin, Daniela Mokoshen eta Pe-dro Guallarren eskutik Areetako Ama Mesedeetako parrokian. Ojos del mun-do-Munduko begiak izeneko GKEaren laguntzarekin, Rotary Club Portugalete izeneko elkarteak antolatutako errezi-taldian lortuko den dirua hurrengo bi proiektuetarako izango da: Keniako Tana ibaiaren inguruan esklusio egoe-ran dauden 200 emakumeentzat eta beren 500 seme-alabentzat, bost koope-ratiba sortzeko, eta Malin pertsona txi-roen ikusmena berreskuratzeko. Kontzertuaren programan F.Berwald, J.S.Bach, J.C.Bach, L.van Beethoven, L.Malerbi eta G.Rossiniren obrak entzun-go dira. Kontzerturako sarrera doakoa da eta ikus-entzuleek nahi beste diru eman ahal izango dute.

Arenas Clubek 1919ko maiatzaren 18an Madrileko finalean F.C. Barcelonari 5 eta 2 ira-bazita lortu zuen garaikurraren erreplika klubeko beira-arasetan nabarmen ageri da jada. Aurrekoa 1937an erre zen sute batean. Bere presidenteak, Francisco Javier Egusquiagui-rre Franqui-k, aurreko larunbat arratsaldean jaso zuen erreplika Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko lehendakariaren eskuetatik, Santanderreko Racing liderraren aurkako partida hasi aurretik; 0 eta 1 amaitu zen norgehiagoka.

Arenasek badauka jada Errege Kopa

* Domina bikoitza Eunate Etxebarria judokarentzat. Eunate Etxeba-rria judoka getxotarrak brontzezko domina lortu zuen pasa den astean Gipuzkoako Hondarribia herrian izandako Espainiako Kopan. Getxo Judo Klubeko borrokala-riak 70 kg-tik beherako kadete kategorian parte hartzen du, eta lortu zuen domina hau gehitu behar zaio Iruñean izandako Espainiako Super Kopan duela gutxi lortu-tako urrezko dominari. Emaitza horiei esker, kirolari getxotarrak laster jokatuko den Europako Kopan lehiatuko du.

KIROLAK

Page 4: Gastu turistikoa 11,2 milioi eurora igo zela kalkulatzen ... · Unibertsoa” jolasa egiten parte hartu du Udalak (5. or.) Datorren astelehenean, otsailak 4, Agate Deunaren hogeita

Eskola-programa da, irakasleek oso ondo baloratzen dutena, harrera onena izan duena

Ingurumen Aretoak 3.500 lagun baino gehiagoren bisita jaso zuen 2018an, ur-tean zehar udal ekipamendu honetan antolatzen diren programa eta jarduera ugarietan parte hartu eta horiekin go-zatzeko. Larrañazubi auzoan, Bolueko Hezegunetik gertu eta zabortegi zaha-rretik metro apur batzuetara dagoen zaharberritutako baserriak bi urteko ibilbidea beteko du laster, 2017ko mar-txoan ateak berriz zabaldu ondoren. Bere helburu nagusiak dira ingurume-nari lotutako gaiez sentsibilizatzea eta gure ingurunearen garapen iraunkorra lortzea, bertako berezko baliabideen bi-tartez lortu nahi direnak.

Ikasleak, baliabideak eta, oro har, jendeaIngurumen Arloak emandako datuen arabera, eskola-programa izan da Aretora jende gehien erakarri duena: 2.500 ikasle baino gehiago izan dira 2018 urtean zehar zentroak antolatu-tako hezkuntza-egitarauetan eta taile-rretan parte hartu dutenak. Egitarau eta jarduera horien helburua izan da gure ingurunea hobeto ezagutzea eta Ingurumenarekiko adeitasunezko ja-rrerak garatzea (kontsumo arduratsua, inguruko zuhaitzak, biodibertsitatea eta ura, aztarna ekologikoa eta abar). Eskola-programa hau handitzen doa urterik urtera unitate berriak presta-tuz (3 izan ziren iaz sortutako unitate berriak). Irakasle getxotarrek oso ondo baloratu duten programa da hezkun-tzarena; nota bezala, batez beste bikain bat (9,45) eman diote irakasleek.Aipatutako programaz gain, Inguru-men Aretoak hainbat baliabide eskain-tzen ditu; edozein pertsonak kontsulta ditzakeenak Aretoko goiko solairuan kokatuta dagoen liburutegi txikiaren bitartez. Liburutegitxo horretan 150 lan inguru aurki daiteke, udalerriko ingu-rumenari lotutako gaiei buruzkoak; gai orokorragoak ere aurki daitezke. Lan edo izenburu horiek etengabe handi-tzen dira. Baliabide-zentro honetan bilduta daude, besteak beste, inguru-menean eragina duten gaiei buruzko azterlan eta ebaluaketak, ekintza-pla-nak, fauna eta floraren inbentarioak eta gai orokorragoei buruzko gidali-buruak, nahi duenak kontsultatu ahal dituenak.Bestalde, mila inguru izan dira Aretora

hurbildu diren lagunak aldi baterako erakusketak ezagutzeko edo asteburu-ro dohainik eskaini diren jardueretan parte hartzeko; ehun inguru izan ziren iaz antolatutako ekintzak: helduentza-ko eta txikientzako tailerrak, ibilbide gidatuak, familientzako jarduerak eta abar. Jarduera horiek ere oso ondo ba-loratu dituzte erabiltzaileek, bikain bat emanez (9,12). Hala, eskainitako jar-duera motaren aniztasuna izan da ba-tez ere oso ondo baloratu dutena.“Laster bi urte beteko dira Ingurumen Aretoa berriz zabaldu zela eta, aipatutako zenbakiak eta lortutako emaitzak ikusita, esan genezake ahaleginak merezi izan due-la (baita ahalegin ekonomikoak ere, urtero 80.000€ inguru zuzendu baitira). Bisitari eta erabiltzaile kopuruaren hazkundea na-barmena izan da, gure Ingurumen Aretora eskola edo hezkuntzaren alorretik etorri-takoei ez ezik banaka, familia edo adiskide taldeka etorri diren pertsona askori esker ere”, baloratu du José Luis Landa Ingu-rumen zinegotziak.

Sare sozialak eta adiskide “kluba”Jarduera hauek guztiak zabaltzeko In-gurumen Aretoko taldeak gehien era-bili duen tresnetako bat sare sozialena

izan da. Horiei esker, getxotar askok ez ezik beste herri batzuetako bizilagu-nek ere modu zuzenean ezagutu ahal dituzte hilabetez hilabete Aretoan pro-gramatzen diren askotariko jarduerak; urtean 431 argitalpen baino gehiago egin dira sare sozialetan.Halaber, 500 bat pertsonak erabaki dute Ingurumen Aretoaren adiskide iza-tea; horregatik, jardueren hileko pro-gramazioa jasotzen dute hilabetez hilabete beraien posta elektronikoen bidez. Adiskidetzaren ekimenera batu nahi duten guztiek Ingurumen Areto-ra hurbil daitezke nahi duten egunean. Jendearentzat dago zabalik astelehene-tik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era, eta asteburuetan, 10:00etatik 14:00etara.

Otsaileko programazioaBolueko Esploratzaileak eta familientzako ibilbide gidatuak dira otsailean Are-toan eskainiko diren jarduera nagusiak. Bolueko Esploratzaileak familia eta lagun taldeei zein jende orori zuzendutako ekintza da eta bere helburua hezegu-nea aztertzea da. Bi larunbatetan egin-go da, hilaren 2an eta 23an, 10:00etatik 14:00etara. Beharrezkoa da aurretik ize-

na ematea.Familientzako ibilbide gidatua, Galea-tik Azkorriraino, gure kostaldeko he-gaztirik adierazgarrienak ezagutzeko aukera da. Hau ere larunbatean egingo da, hilaren 16an, eta aurrekoan bezala, beharrezkoa da aurretik izena ematea.Horrez gainera, Aretoan bertan, 6 eta 14 urte bitarteko txikientzako tailerrak an-tolatuko dira igandeetan, hilaren 3, 10 eta 17an, 10:30etik 13:30era. Hurrenez hurren, tailerren gaiak honako hauek dira: Intsektuentzako etxea eta intsektuen gida egin, Zientzialari bihurtu zaitez eta Egin ezazu arrainontzi bat. Horiekin ba-tera, Pintxo osasuntsuak tailerrean fa-miliarekin parte hartzeko aukera izan-go da hilaren 24an, igandea, 10:30etik 13:30era. Azkenik, hilaren 9an, larun-bata, Familientzako Escape Room: Zabo-rreta Doktorea izeneko ekintza egingo da. Bi txanda izango dira, 10:15ean eta 12:15ean. Beharrezkoa da aurretik ize-na ematea.Ingurumen Aretoan antolatzen diren jarduera guztiak dohainik dira eta au-rretik izena ematea beharrezkoa den horietan, 688 88 35 96 telefonora deitu beharko da. Argibide gehiago:www.ingurumenaretoagetxo.com.

3.500 lagun baino gehiagok bisitatu zuten 2018an Larrañazubiko Ingurumen Aretoa

Ingurumen Aretoa 2017ko martxoan ireki zen berriro

Umeentzat antolatzen diren askotariko tailerretako batErlezaintza tailerreko parte-hartzaileak

Page 5: Gastu turistikoa 11,2 milioi eurora igo zela kalkulatzen ... · Unibertsoa” jolasa egiten parte hartu du Udalak (5. or.) Datorren astelehenean, otsailak 4, Agate Deunaren hogeita

12 eta 17 urte bitartekoentzat, euskara eta aisialdia lotu nahi ditu

“Gurot! Euskal Galderen Unibertsoa” jolasa egiten parte hartu du Udalak

Diru-laguntzak kultur

elkarteentzat

Udalak gazteen artean euskararen era-bilera sustatzea helburu duen GUROT! Euskal Galderen Unibertsoa jolasaren apli-kazioa egiteko prozesuan parte hartu du, Erandioko eta Leioako udalekin, eta Uri-be Kostako, Mungialdeko eta Txorierriko Mankomunitateekin batera. Aipatutako udalerrietako 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago Getxoko zein inguruetako eta mundu zabaleko kultur galdera-erantzuneko norgehiagoka inte-raktiboa. Oso ezaguna den tribial moduko jolasa da, euskaraz, eta gazte bakoitzak jolas-tu ahal du, puntuak lortzeko. Jolasaren gidoilaria Joseba Santxo getxotarra izan da eta herri bakoitzeko hainbat galdera daude, mundukoekin batera, hurrengo esparrukoak: gizartea, natura, hizkuntza, artea, kultura, zientzia, kirola eta aisia. Udalak 6.478€ ipini ditu proiektua aurre-

ra ateratzeko, “gazteen artean euskara eta aisialdia lotzeko era egokia eta erakargarria izan daitekeela pentsatu dugulako”, azaldu du Koldo Iturbe Euskara zinegotziak.

Nola jolastu?Gurot!-ekin jolastu ahal izateko gazteek Gurot! App-a jaitsi beharko dute, eta ize-na eta identifikazio datuak eman. He-mendik ekainaren 21era arte jokatzen dutenek Iphone 6 baten zozketan parte hartu ahal izango dute, puntuaziorik handiena eskuratzen duten 100 finalisten artean zozketatuko baita. Jolasaren difusioan Iban Garcia eta Zu-riñe Hidalgo Hesian taldeko kantariak diren influencerrak parte hartzen ari dira, eta horregatik antolatutako lehiake-tan izango diren bestelako sarien artean aukera egongo da aipatutako musika taldearen kontzertu baten backstagerako

sarrera, diskoak eta abar lortzeko. Udala herriko ikastetxeekin ari da harremane-tan, jolasaren berri gazteen artean zabal-du ahal izateko. Informazio gehiago udal webgunean (www.getxo.eus/eu/euskara), www.gu-rot.eus, [email protected], eta Insta-gram (@gurotapp), Twitter (@gurotapp), Snapchat (gurotapp) eta Facebook (gu-rot) gizarte sareetan.

Datorren otsailaren 22ra arte egongo da zabalik udalerriko kultur elkarteentzat Udalak urtero ematen dituen diru-lagun-tzak eskatzeko epea. Diru-laguntza ho-rietara 130.000€ zuzenduko ditu Udalak aurten, eta horien bitartez udalerriko kul-tur elkarteen ohiko gastuei aurre egiten lagundu nahi du.Etekin asmorik gabeko kultur elkarteek eskatu ahal izango dute subentzioa, ho-nako baldintza hauek betetzen badituzte: nortasun juridikoa eta egoitza soziala Ge-txon duten elkarteak izatea, kultura jar-dueraren bat egiten badute, Getxorentzat interesgarria dena, Udalak edo bere era-kunde autonomoek antolatzen dituzten kultur jarduerak areagotu, hornitu edo ordezkatuz.Eskabide-orriak Kultur Etxearen Villa-monteko bulego nagusian edo udalerriko HAB-Herritarren Arretarako Bulegoetan (Areeta-Romon, Benturillenan, Algortan eta Udaletxean) eman daitezke.Deialdiaren oinarriak udal webgunean daude eskuragarri: www.getxo.eus/eu

SENDIren hurrengo jarduerakUdalak eta Egizu Euskara Elkarteak sustatutako SENDI Getxoko familietan euskara sus-tatzeko proiektuaren barruan, Disziplina positiboa eguneroko gatazketan hitzaldia izango da guraso eta hezitzaileentzat, astelehenean, otsailak 4, 17:30ean, Algortako Gaztelekuan. Ekimenenaren helburua hezitzeko moduaren kontzientzia hartzea izango da, Sara Mena hizlariaren eskutik. Aurrerantzean hurrengo jarduerak izango dira: otsailaren 8an Sorgina Txirulina ipuin kon-talaria Villamonteko Kultur Etxean; 16an Yoga familian tailerra Aldai Patronatuan; 20an Umeak eta zentzumenak tailerra Romo Kultur Etxean (RKE); martxoaren 20an Txokochef tailerra Azebarri kultur elkartean; eta 30ean Familiak dantzatzera tailerra RKEn. Informa-zioa eta izenematea: www.egizu.eus/sendi

Page 6: Gastu turistikoa 11,2 milioi eurora igo zela kalkulatzen ... · Unibertsoa” jolasa egiten parte hartu du Udalak (5. or.) Datorren astelehenean, otsailak 4, Agate Deunaren hogeita

Udal talde politikoen iritzia

GUZTION ARTEAN GETXO HOBETZERA GOAZ

Denon artean nahi dugun herria ma-rraztuko dugu, amesten dugun Ge-txo marraztuko dugu eta horretarako behar zaitugu. Otsailaren 16 eta 23an, Algorta eta Romo-Areetan, bi bilera egingo ditugu maiatzeko hauteskun-deetara aurkeztuko dugun herri pro-grama osatzeko. Deialdi hauen helbu-rua zuen proposamenekin lan eremu ezberdinak osatzea da: kultura eta euskera, garapen ekonomikoa (enple-gua, komertzio lokala, turismoa eta

KONPROMISOA: PARTE-HARTZEA ETA GARDENTASUNA

ARRAPALA MEKANIKOAK ARRIGUNAGARAKO

ZAHARKITUTAKO PARTE-HARTZE EREDUA

HERRITARREN PARTE-HARTZERAKO URRATSA

ETXEBIZITZA HUTSAK

Urtarrilean egindako udaleko osoko bilkuran berretsi egin zen udaleko funtzionamenduari eta antolaketari buruzko araua (Udal Araudi Organikoa) aldatzen duen akordioa. Horren helburua izan zen araudia udalerriko errealitate ju-ridiko eta sozial berrira egokitzea. Bada, horren oinarri den akordioak jasotako babes handia azpimarratu behar da: Osoko Bilkuraren % 70. Etorkizuneko araudian bereziki garrantzitsua da sozialiston hautes-kunde programako ardatz estrate-gikoetako bat izan zena: herritarren parte-hartzea.Hala, txertatutako neurrien artean, nabarmendu behar da informazio batzordeak eta erakunde autono-moen zuzendaritza-batzordeak ire-kiak izango direla aurrerantzean; hala, herritarrek bertaratu eta parte hartzeko aukera izango dute. Ho-rrez gain, elkarteek eta herritarrek osoko bilkuran aurkez ditzaketen mozioak arautu dira, bai eta bilkura horietako eztabaidetan beren ekar-penak kontuan hartzeko modua ere. Hori guztia aurrerapauso ga-rrantzitsua da udal gobernua herri-tarrengana gerturatzea lortzeko eta herritarrak udaleko erakunde-bizi-tzan engaiatu ahal izatea errazteko.

Udal Araudi Organiko berriari buruz eztabaidatu genuen hilabete honetan. Araudi horrek, besteak beste, herri-tarrek udal batzordeetan eta osoko bilkuretan parte-hartzeko modua landu beharko luke. Baina aldaketa PARTZIAL batekin egin dugu topo hiru urte baino gehiago igaro ostean. EAJk, PSE-EEk, PPk eta Ciudadano-sek osatutako lantaldeak ez du jakin izan egoerari erantzuten, eta ez ditu aprobetxatu ez Euskadiko Toki Era-kundeei buruzko Legea, ez Eudelen eredua bera, parte-hartzea eta beste

Gure udalerrian desnibel handia duten auzo ugari daude, eta bizila-gunek horiei aurre egin behar diete egunero. Gune horietako bat, zalan-tzarik gabe, Arrigunaga ingurua da. Desnibel hori saihesteko, Altube ka-lean arrapala mekaniko bat jartzea proposatzeko dugu PPko kideok, hondartzatik goiko gunera joango dena, Bidezabaleko metro geltokia dagoen tokira.Inguru horretako bizilagunek den-bora asko daramate aldarrikapen hori egiten, baina badirudi udalak ahaztu egin duela. Guk, Alderdi Popularrak, uste dugu badela he-rritarren eskaera hori asetzeko ga-raia.

Berriki izan genuen Getxon erabilgarri dauden etxebizitza hutsei buruzko da-tuen berri. Horien arabera, 902 kudea-garriak dira, hau da, ez daude ez ohiko etxebizitza edo bulego izatera bidera-tuta, ez merkatuan salgai edo alokai-ruan eskainita. Osoko bilkura honetan ASAP eta BIZIGUNE programak era-kargarriago egiteko zenbait neurri pro-posatu nahi ditugu. Hala, merkatuan txertatu ahal izango dira eta etxebizitza irisgarriago bihurtuko dute. Hori oso premiazkoa da, bereziki gazteentzat. Arazo larri hau leuntzeko asmoz, Eus-kadik dituen tresnak aprobetxatzeko apustua egin nahi dugu. @CsGetxo.

gai ugari arautzen zituena. GUK eta EH Bildu taldeek lantalde horretan ez jarrai-tzea erabaki genuen 2016an; izan ere, ordurako susmatzen genuen gainerako taldeek ez zutela begi onez ikusten gure parte-hartze eredua. Bada, talde horiek izan dira azkenean adabaki bat adostu dutenak 30 urte baino gehiago dituen araudiarentzat, indarrean sartu gabe ere dagoeneko zaharkituta gelditu dena. Parte-hartzea ez du batere zentzu posi-tiboan arautzen: osoko bilkurara mozio bat eraman nahi duenak 500 sinadu-ra inguru beharko ditu, eta onesten ez

bada, gai bera ezingo du landu harik eta URTEBETE IGARO ARTE; horrez gain, batzorde batera bertaratu nahi dutenek landuko den gai bati buruz-ko “interesa” egiaztatu behar dute, eta inork ere EZIN DU eztabaidatzeko beste gairik txertatu gai-zerrendan. Ez dira herritarrek parte-hartzeko proze-suen oinarriak arautzen, ez eta udal aurrekontuekin lotutakoak ere, eta ez dira kontuan hartzen legeak jasotako kontsulta posibleak eta korporazio osoarentzako etika-kode bat izateko aukera. Beste lardaskeria bat.

Bai, konpromisoa gobernu onarekin, zorroztasunarekin eta zintzotasuna-rekin. Horiek dira Getxoko Udalaren kudeaketan EAJ-PNVk dituen balio nagusiak. Urtarrileko osoko bilkuran onetsi egin zen, kideen gehiengoaren (% 70) babes zabalarekin, Udal Araudi Organikoaren aldaketa. Araudi hori da gure udalerriko gobernu-organoen funtzionamenduaren eta antolaketaren ardatza. Hori onestea funtsezko urratsa izan da, eta Getxoko bizilagunen par-te-hartzea areagotzeko eta garatzeko akordioa albiste pozgarri bihurtu da beste behin ere.Hala, honako konpromiso hau beteta dago jada: “Getxoko Udalaren kudea-ketan zorroztasuna, erantzukizuna eta gobernu ona getxotarrei ematen diegun zerbitzuaren eta gure lanaren gakoak

dira. Bada, berriz ere bultzatuko dugu Udal Araudi Organikoa (udalaren barne funtzionamendua arautzen duena) berri-kusi eta eguneratzeko beharrezko proze-sua, betiere parte-hartzean oinarritutako ikuspegiarekin eta gainerako udal talde politikoekin adostuta".Udaleko batzorde eta osoko bilkuretako eztabaidak ordenatu eta arautzeko balio dute aipatutako akordio eta konpromiso horiek. Hala, herritarrek bertan egon eta parte hartzeko aukera izango dute; gai-nera, parte-hartzeari esker, gardentasuna areagotuko da. Udal Araudi Organikoa-ren aldaketaren beste alderdi nabarmen batek ekimen garrantzitsu bat du ardatz: parte-hartze izaerako aurrekontuak. Ho-rietan gero eta ekarpen interesgarriagoak jasotzen ari dira, bai kuantitatiboki, bai kualitatiboki. Espazio irekia da, eta guz-

tiok aurkez ditzakegu Getxorentzako interesgarritzat jotzen ditugun proiek-tu eta proposamenak.Udalaren kudeaketa bermatzen duten organo guztietan parte-hartzea handi-tzeko konpromisoa da, eta talde poli-tikoen arteko akordio handia izan da; GUK Getxok eta EH Bilduk, baina, ez dute akordio horretan parte hartu nahi izan. Ezin daitezke herritarren parte-hartzean oinarritutako taldeak izatea-ren plantak egin eta gero parte-hartze hori arautzeko sortutako lantaldeeta-tik joan; izan ere, zinegotzigoa esku-ratzeak dakarren erantzukizuna bete egin behar da. Ez du balio demagogian oinarritutako politikagintza egitea jen-daurrean eta ez bustitzea; are gutxiago, ekintza politiko errealean erantzukizu-nik eta zorroztasunik gabe lan egitea.

lehenengo sektorea), hondakinak eta ingurumena, etxebizitza eta herri ere-dua, partehartzea, politika feminista, kirola, kulturartekotasuna, normaliza-zio politikoa eta politika sozialak. To-paketa hauek irekiak dira, Getxo hobe bat nahi duzuen orori, bertan bizitzea amestu duzuen orori. Larunbata 16, Villamonteko Kultur Etxean itxaroten zaituztegu eta 23an Romoko Kultur Etxean. Bi deialdiak 10.00etan izango dira. Itxaroten zaitugu!