Nafarkaria - Euskaltzaindia › dok › iker_jagon_tegiak › nafarkaria › 1996-1… · Iruñea:...

7
Nafarkaria Ostirala, 1996ko abenduaren 13a Otsagabiako dantzak, 300 urteko historia Otsagabiako dantzen 300 urteko historia eta garapena jasotzen dituen Danzas de Ochagavia. 300 años de historia argitara eman dute Angel Aldaiak eta Rosa Villafrancak. Durangoko azokan aurkeztu zuten joan den astean eta hil honen 27an otsagiarren aurrean erakutsiko dute. Gaitaren munduan Salvador Martinez Lizarrako musikariaren eskutik murgildu ziren eta ildo horretatik jarraikiz, Otsagabiako dantzarien eta dantzen historiaren korapiloa askatu dute Mintzoa argitaletxeak kaleratu liburuan. Bi hormetara Hitz perfektoa 6.0 JOSETXO AZKONA Aparailu sofistikatuek sortarazten di- daten beldurra gainditu nahian, ordena- gailuen mundura jauzi egin dut lehe- nengo aldiz aste honetan, lantegian an- tolatu duten ikastaro trinko batez ba- liaturik. Aitortu behar dut deseroso eta mesfidantzaz paratu naizela pantaila- ren aurrean, nik tramankulua menpe- ratuko ote nuen edo berak niri burua makurraraziko zidan kezkaz betea. Le- hendabiziko egunearv, iragan astele- henean hain zuzen, arrabiaturik irten nintzen informatika akademiatik. Lau ordu emanak nituen irakaslearen azal- pen korapilatsuei kontu eginez deus praktikorik atera gabe: saguak isatsa ezker-eskuin mugitzen zuen, nire gai- nean trufa eginez. Mundu zibernetikoa- ren ateak itxita zeuden niretzat. Biga- rren egunean, eta baita jarraian etorri direnetan ere, hobekiago joan naiz ulertzen zertan datzan teklatuaren logi- ka ezkutua. Dagoeneko klik-klik egiten dut seguruago, eta saguari isatsetik tira egiten diot kosk egiteko beldurrik gabe. Beste gauza batez ere ohartu naiz, or- denagailuen lengoaiak estu-estuki da- rraikieia logikaren legeei. Lengoaia ho- rretaz baliatzen direnak aitzitik, min- tzaira hori bezain logikoak ote dira? Dakusagun. Joan den asteazkenean, greba orokorra deitua dute administra- zio zentraleko sindikatuek langileen soldataren izozteaz eta lan komenioa- ren negoziazio ezaz protestatzeko. Be- rrogeita hemeretzi langilek lanean di- hardute nire lantokian eta, gisako beste edozein lantokitan gertatzen den be- zalaxe, nirean ere koadrilaka maiz bil- tzen dira langileak administrazioaz gaizki-esaka aritzeko, beti marmarrean, txutxumutxuka, kexaren kulturari jarrai- kiz beti kexuka. Beraz bada, erabateko lanuztea egin izan balitz, inork ere ez zuen pentsatuko langileak logikaz kan- po erantzunen ziotenik aferari, oso al- derantziz baizik: zentzuz eta logikaz bideratua zutela haien amorrua. Zer gertatu da ordea?... Berrogeita heme- retzi horietarik bostek soilik ekin diotela lanera ez joateari. Hara non logikaren legeak zeharo desegiten diren —orde- nagailuaren munduan ez bezala— hain arrazoiduna den administrazio alo- rrean. Nire aburuz bestalde, gure bu- ruak taldeka zein bakarka hartuz, ber- dintsu gertatzen da: zera espero ge- nuen edo, zeratsu espero zuten nire- gandik, eta zeraren kontrakoa gertatu. Alde horretatik, ordenagailuek ez dute huts egiten —matxurarik ezean, nos- ki—, eta horregatik, iruzur egiten ez di- gutelako, geroz eta gehiago ikusten dira nonnahi. Logikaz badarabiltzagu zintzo jokatuko dute gurekin, guk geurekiko logikarik apurrenez ere jokatzen ez du- gun bitartean. Takako Kusatao poeta japoniarrak badtt jaiku bat gaiari ongi egokitzen zaiona. Zera dio: Ordenagai- luen Departamentuan / Ficus bat. / Gi- zagailuen kontsolagarri... Nire lantoki- koek gainera, ur-falta dute: Arranopola! X

Transcript of Nafarkaria - Euskaltzaindia › dok › iker_jagon_tegiak › nafarkaria › 1996-1… · Iruñea:...

  • Nafarkaria Ostirala, 1996ko abenduaren 13a

    Otsagabiako dantzak,

    300 urteko historia

    Otsagabiako dantzen 300 urteko historia eta garapena jasotzen dituen Danzas de Ochagavia. 300 años de historia argitara

    eman dute Angel Aldaiak eta Rosa Villafrancak. Durangoko azokan aurkeztu zuten joan den

    astean eta hil honen 27an otsagiarren aurrean erakutsiko dute. Gaitaren munduan Salvador

    Martinez Lizarrako musikariaren eskutik murgildu ziren eta ildo horretatik jarraikiz,

    Otsagabiako dantzarien eta dantzen historiaren korapiloa askatu dute Mintzoa argitaletxeak

    kaleratu liburuan.

    Bi hormetara Hitz perfektoa 6.0 J O S E T X O A Z K O N A Aparailu sofistikatuek sortarazten di-

    daten beldurra gainditu nahian, ordena-gailuen mundura jauzi egin dut lehe-nengo aldiz aste honetan, lantegian an-tolatu duten ikastaro trinko batez ba-liaturik. Aitortu behar dut deseroso eta mesfidantzaz paratu naizela pantaila-ren aurrean, nik tramankulua menpe-ratuko ote nuen edo berak niri burua makurraraziko zidan kezkaz betea. Le-hendabiziko egunearv, iragan astele-henean hain zuzen, arrabiaturik irten nintzen informatika akademiatik. Lau ordu emanak nituen irakaslearen azal-pen korapilatsuei kontu eginez deus praktikorik atera gabe: saguak isatsa ezker-eskuin mugitzen zuen, nire gai-nean trufa eginez. Mundu zibernetikoa-ren ateak itxita zeuden niretzat. Biga-rren egunean, eta baita jarraian etorri direnetan ere, hobekiago joan naiz ulertzen zertan datzan teklatuaren logi-ka ezkutua. Dagoeneko klik-klik egiten dut seguruago, eta saguari isatsetik tira

    egiten diot kosk egiteko beldurrik gabe. Beste gauza batez ere ohartu naiz, or-denagailuen lengoaiak estu-estuki da-rraikieia logikaren legeei. Lengoaia ho-rretaz baliatzen direnak aitzitik, min-tzaira hori bezain logikoak ote dira? Dakusagun. Joan den asteazkenean, greba orokorra deitua dute administra-zio zentraleko sindikatuek langileen soldataren izozteaz eta lan komenioa-ren negoziazio ezaz protestatzeko. Be-rrogeita hemeretzi langilek lanean di-hardute nire lantokian eta, gisako beste edozein lantokitan gertatzen den be-zalaxe, nirean ere koadrilaka maiz bil-tzen dira langileak administrazioaz gaizki-esaka aritzeko, beti marmarrean, txutxumutxuka, kexaren kulturari jarrai-kiz beti kexuka. Beraz bada, erabateko lanuztea egin izan balitz, inork ere ez zuen pentsatuko langileak logikaz kan-po erantzunen ziotenik aferari, oso al-derantziz baizik: zentzuz eta logikaz bideratua zutela haien amorrua. Zer

    gertatu da ordea?... Berrogeita heme-retzi horietarik bostek soilik ekin diotela lanera ez joateari. Hara non logikaren legeak zeharo desegiten diren —orde-nagailuaren munduan ez bezala— hain arrazoiduna den administrazio alo-rrean. Nire aburuz bestalde, gure bu-ruak taldeka zein bakarka hartuz, ber-dintsu gertatzen da: zera espero ge-nuen edo, zeratsu espero zuten nire-gandik, eta zeraren kontrakoa gertatu. Alde horretatik, ordenagailuek ez dute huts egiten —matxurarik ezean, nos-ki—, eta horregatik, iruzur egiten ez di-gutelako, geroz eta gehiago ikusten dira nonnahi. Logikaz badarabiltzagu zintzo jokatuko dute gurekin, guk geurekiko logikarik apurrenez ere jokatzen ez du-gun bitartean. Takako Kusatao poeta japoniarrak badtt jaiku bat gaiari ongi egokitzen zaiona. Zera dio: Ordenagai-luen Departamentuan / Ficus bat. / Gi-zagailuen kontsolagarri... Nire lantoki-koek gainera, ur-falta dute: Arranopola! X

  • Nafarkaria OSTIRALA,

    ABENDUAK

    GUREAUKERAK

    KONTZERTUAK

    Zugarramurdi: Lau Behi eta Tapia eta Leturia Band taldeek eta Irrintzina plaza taldeak kontzer-tua eskainiko dute bihar, hilak 14, gaueko 22:00etatik aurrera herriko pilotalekuan. Sarrerak 600 pezetaren truke eskuratu ahal izanen dira (24 libera).

    Aitzoain: M Clan eta S.P.S. Brown taldeek kontzertua eskainiko dute gaur, hilak 13, gaueko 23:30etan, Artsaia Musik Club aretoan. Sarrerak 1.000 pezetan izanen dira salgai (40 libera).

    ERAKUSKETAK

    Zizur Nagusia: Erronkariko ardi-bideari buruzko argazki erakus-keta izanen da herriko Kultur Etxean hilaren 22ra arte. Peio H. da argazkien egilea. Aretoa as-telehenetik larunbatera

    19:00etatik 21:00etara izaten da zabalik, eta jaiegunetan 12:30etatik 14:00etara.

    Iruñea: Alberto Laveriaren koa-droak Pintzel galerian (Abejeras, 6) ikusgai izanen dira abendua-ren 31ra arte, goizetan 10:30eta-tik 13:30etara, eta arratsaldee-tan 16:30etatik 20:00etara. La-runbat arratsaldeetan eta jaie-gunetan aretoa itxita egoten da.

    IKASTAROAK

    Sakana: Bailarako AEK-k aben-duaren 31ra arte luzatu du eus-kaltegietan izena emateko epea. AEK-k urrats guztiak eskainiko ditu, ordutegi ezberdinetan, eta horiez gain EGA gainditzeko ikastaroa eta euskaJdunzaha-rrentzako alfabetatze ikastaroa izanen da. Informazio gehiago jaso nahi izatekotan deitu 46 82 58 telefonora.

    Tutera: Ingurugiroari buruzko ikastaroa antolatu du Gazte Kon-tseiluak Tuteran. Ikastaroa egi-teko bi aukera izanen dira: hi-laren 16tik 19ra. Horretan parte hartzeko 2.000 pezeta ordaindu beharko dira (80 libera). Izena emateko dei ezazue 23 48 19 telefonora.

    HITZALDIAK

    Iruñea: Aingeru Epaltzak Tigre ehizan liburu berria aurkeztuko du heldu den astelehenean, hilak 17, arratsaldeko 20:00etan Zal-diko Maldiko kultur elkartean (Antsoleaga, 9). Aurkezpenean Alberto Barandiaran kazetaria-ren eta Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko kidearen laguntza izanen du.

    Azkain: Mendia eta bere oihana-ren historia izeneko hitzaldia es-/iainiko dute gaur, hilak 13, gaueko 21:00etan Bil Toki taber-nan Mixel Setoainek eta Jakes Casaubonek.

    BESTELAKOAK

    Barañain: Puzzle erraldoiak osa-tuko dituzte bihar, hilak 14, Udal plazan, goizeko ll:30etatik 13:30etara.

    Alberto Barandiaran

    Berrikuntza

    Isilean pasatu bada ere, gehigarri honek ere bete ditu urteak, joan den ostiralean hain justu. Justu samarrak izaki gu ere, kolko-rako gorde dugu. Ez ahaztu, ordea, aspal-ditxo ari garelako aurpegia zertxobait gar-bitu eta izaera eraldatu nahian. Horren be-rri badute ingurukoek.

    Bo'st urte hauetan bere izaera hartu dute zortzi orri hauek. Hemendik igaro dira izen handiko lumak, kolaborazio zintzo eta gehienetan musu-trukekoak — afari-trukekoak, nahi bada— izan ditugu eta baditugu oraindik, estimatuak denak, eta aldaketak ere ez dira gutxi izan. Ukitu — ba-

    tzuetan jorratu eta guzti ez ditugun gaiak gutxi izango dira, eta irekiak izan gara haste-hastetik zertxobait esan nahi izan duen orori. Berrikuntzei ez diegu muzin egin. Kolaboratzaileen joan-etorria ez da txikia izan, eta sailak ere behin baino ge-hiagotan berritu, aldatu eta sortu egin ditugu. Beste berrikuntza baten atarian gaude orain.

    Herrietako informazioa txukunago landu nahi

    dugu. Horretarako izango ditugu berriemaileak zenbait herritan, Najarkaria honek irakurle ge-hien dituen eskualdeetakoak denak, eta make-tazioa zeharo berritua izango dugu urt&rriletik aurrera. Izango dira sorpresak ere, ideia berri zenbait, ostiralero ahalik eta irakurle gehienen jakinnahia asetzeko asmoz.

    Baditugu kezkak, ordea, bat baino gehiago potolo samarrak. Nola lortu denbora-pasa baino haratagoko gehigarria? Nola sortu interesa uni-bertsitatean dauden gazte horiengan? Nola au-rreratu garai berriei? Nola egin aitzindari kutsua ere izango duen produktua?

    Ari gara horretan. Bost urte ez da gutxi, eta merezi du hausnarketa egitea. Batzuetan, onartu behar, itxi samarrak ian gara buruan genituen kezkak eta plazaratzeko, baina badakigu zuena ere badela gehigarri hau. Galdera'ren baten erantzuna izan litekeen ezer baduzue, ez dudarik egin. Hamarren usteak beti aberatsagoak dira bostenak baino.

    Nafurr

  • Nafarkaria -OSTIRALA,

    ABENDUAK

    Uztaritze

    Ekologistak alkatearekin haserre Usategien inguruan ibiltzeko debekuaren aurka errekurtsoa jarri dute Auzitegian

    rganbidexka Col Libre, Les Verts du Pays Basque eta I beste hainbat taldek Uztaritzeko alkatearen erabakia

    salatu dute Paueko Administrazio Auzitegian. Bernard Au-roy alkateak, hain zuzen, herriko hamasei usategien ingu-ruan ibiltzea debekatu du ehiza garaian. Ekologistek gogor kritikatu dute debekua.

    E r r e d a k z i o a / Iruñea

    ORGANBIDEXKA Col Libre, Les Verts du Pays Basque (Euskal Her r iko Berdeak) , F r a n t z i a k o Mendi Federazioak, Deambule enpresak eta Uztaritzeko ha inbat bizilagunek errekurtsoa aurkez-tu dute Paueko Administrazio Auzitegian, Bernard Auroy al-k a t e a k h a r t u d u e n e r a b a k i a atzera bota dezan: herriko usa -tegietara hurbil tzea debekatzen duen erabakia.

    Bernard Auroy Uztaritzeko al-kateak joan den urr iaren l e a n h a r t u zuen deliberamendu hori, l e h e n a g o L a r r a ñ e k o a l k a t e a k egin bezala. Zehazki, urr iaren lehenetik ur tarr i laren 3 l r a bitar-teko epeari dagokio debekua, uso ehizako sasoiari alegia. Denbora tarte honetan, j endea ezin izanen da ibili herriko 16 usategien in-g u r u a n —300 metroko eremua f inkatu du alkatearen eraba-kiak—, ez oinez, ez autoz. Hardoy Behera, Otsolarre Gaina, Senpe-reko Muga, Larregiren Ameztia, Mindegi Zaharra, Hardoy Gaina, Aphalaga Chabar , Aphala, Lotxo-ki, Birgailenea, Bidaxungo Pa-reta, Untzilarre, Arrangoitzeko Muga, Mentaberrikoborda, Asto

    Bizkar eta Otsolarre Beherakoak dira Uztaritzeko alkatearen debe-k u a n aipatu hamasei usategiak. Baina ez da Uztaritzen bakarr ik izan halako debekua. Larrañeko alkateak ere, lehenagotik, debe-ka tuak zituen herr ian mendiza-letasun ja rduera guztiak.

    Bernard Auroy Uztaritzeko al-k a t e a r e n e r a b a k i a r e n a u r k a errekurtsoa aurkeztu duten tal-dek gogor krit ikatu dute debe-kua . «Guztiz bidegabea» dela us te dute, eta gainera «irrigarritzat» jo dute Uztaritzeko alkateak egin duena, «ehiztariak ere ezin baiti-ra usategietara joan, basozainen ibilgailuak edo larrialdietakoak erabili ezean». Izan ere, Uztari-tzeko alkateak plazaratu agirian agertzen denez, ibilgailu hauek dira usategien inguruan ibiltzeko baimena duten bakarrak.

    Organbidexka Col Libre eta gainontzeko elkarteen iritziz, Uz-taritzeko alkatearen debekuaren bitartez, «guztiona den lurralde k o m u n a e rab i l t zeko b a i m e n a jende multzo bakar batek dauka, uso ehiztariek alegia, eta hori ez da inolaz ere zuzena». Eurek egin bezala, Larrañeko alkateak ha r tu erabakiaren aurka ere jotzeko deialdia egin nahi izan dute el-

    Ehiza sasoian ezin izanen da Uztaritzeko hamasei usategien inguruan ibili. EDURNE!KbCH

    karte haue tako kideek. U z t a r i t z e k o e h i z t a r i e n e t a

    ha inbat talde ekologista nahiz herriko ha inbat bizilagunen ar-teko tira-bira, alabaina, ez da gaurkoa. Organbidexka Col Libre elkarteak, besteak beste, ur teak daramatza ibiltarien eskubideak

    aldarrikatzen ehiztarien aurrean. Borroka, nolanahi ere, ez da erraza, Uztaritzeko alkateak har-tu erabakiak argi eta garbi azal-tzen duenez. Erabaki honen aur-k a j a r r i t a k o e r r e k u r t s o a r e n ebazpenaren zain gelditu dira orain e lkar teok.X

    Altsasu

    Argazki zaharren erakusketa Euskal Astearen barruan Irurtzunen kontzertu batekin hasiko dira gaur Aizpea taldeak antolatutako kultur ekitaldiak

    E r r e d a k z i o a / Iruñea

    ATZO has i zen Altsasun Udal Euska ra Zerbitzuak eta Kima taldeak antolatu duten euska-raren astea, bertsolariak, ma-h a i n g u r u a k , e r a k u s k e t a k e ta txotxongiloak bilduko dituena. Lana eta emakumea izan zen atzo arra tsa ldean Herria Eginez el-kar tean egin zen mahaingurua-ren gaia, Altsasuko Emakumea-ren Gelak antolatuta.

    Gaur, ostirala, mendiari buruz ariko dira, Gure Etxean kul tur a r e t o a n , 20 :00e t a t i k a u r r e r a , Alaska eta McKinley mendiari bu ruz izango den diapositiben e m a n a l d i a r e k i n . Eki ta ld i h a u udal zerbitzuak eta Altsasuko mendigoizaleak taldeak antolatu dute. Bihar, hilak 14, bertsola-riak izango dira protagonista. Gure Etxean bana tuko dira Kima taldeak antolatu duen bertso lehiaketaren sariak, eta Herria Eginez E l k a r t e a n , 21 :30e ta t ik a u r r e r a , be r t so l a r i ek in a fa r i a izango da.

    Igandean haurrentzako ekital-dia antolatu dute, arratsaldeko zortzietan Euskal Ipuinak izena

    McKinley edo Denali mendia da Artikoko garaiena (6.197 m.] F E L I P E U R I A R T E

    duen obra antzeztuko bai tu An-tzezkizuna taldeak. 5 eta 12 ur te bitarteko haurrei zuzenduta da-go emanaldia.

    Honekin batera, hiru erakus-keta daude zabalik egun haue t an zehar. Herri Liburutegian euskal musika herrikoiari buruz era-kuste ta ba t dago, Herri Liburu-tegiakberak antolatuta, eta igan-dean AEK-ko hezkuntza mate-riala aurkeztuko da Gure Etxean. Azkenik, atzodanik, Gure Etxean h a u ere, argazki zaharrei buruz-ko erakusketa antolatu du Xenda

    a r g a z k i d e n d a k . 1 9 : 0 0 e t a t i k 21:00etara dago zabalik.

    Irurtzunen Nahi ta Nahiez gaur • I rur tzunen gaur hasiko dira Aizpea euskara taldeak an-tolatu dituen kul tur ekitaldiak, Sei Hots eta Nahi ta Nahiez mu-s i k a t a l d e e k K u l t u r E t x e a n emango duten kontzertuarekin. Bihar, larunbata , Belen Alvarez ipuin kontalaria 4 eta 12 ur te bitarteko haurrekin ariko da.

    Heldu den ostiralean, aben-duak 20, maha ingurua izango da

    Kultur Etxean: Euskaldunok ba al dugu umorerik? i zenburupean Kike Amonarriz ETBko Txiskola programako aurkezlea, Asisko Urmeneta komikilaria eta Mikel Mendizabal ariko dira. Larun-batean, Euskaraokea izango da Mundiñano anaiekin 20:00etan, eta izena ludotekan eta eskolan eman daiteke. Igandean arti-s a u e n e r a k u s k e t a i k u s i a h a l izango da Foruen Plazan. Aste-lehenean, bukatzeko, Euskara-rekin Txapeldun lehiaketa anto-la tu dute Kultur Etxean. X

    Garralda

    Pirinioetako landa ondarea baloratzeko egitasmoa H Aste honetan egin da

    partzuergoaren lurraldean, eta 160 haurrek hartu dute parte

    E r r e d a k z i o a / Iruñea

    NAFARROAKO Pir in ioetako Partzuergo Turistikoak aste honetan egitasmo berezia egin du haurrekin , ondarea balo-ratzeko eta haiek ohar daite-zen inguruak dituen garran-tziaz. Lehen Hezkuntzako hi-rugarren zikloko haurre i zu-zendutako egitasmo h a u Piri-nioetako ondareari bu ruz uda hone tan egin zen proiektua-ren jar ra ipena izan da, Triki-mailua eta azpijokoa izena zuena. Bien he lburua izan da o n d a r e a r e n a b e r a s t a s u n a z ohartzea, kul tura berresku-ratzeko eta garapena bultza-tzeko eragile gisa.

    Partzuergoak eta Artea SL enpresak bul tzatutako eki-men honen bidez haurre i era-kuts i nah i izan zaie ondare honek tur ismo ja rduetarako zentzua izango badu , nahi-taezkoa dela berezkoa dena b e r e h o r r e t a n e r a k u s t e a , jendeak ber takoa ezagutu eta maitatzea, bereizgarri egiten dena nabarmentzea eta kul-tu r nor tasunarekin begirunez jokatzea. Halaber, bada as? palditik datozen us teak ere aldatzeko borondatea. «Tradi-zioz», dio partzuergoak kale-ra tu tako oharrak, «ondare hi-tzak harr i zaharrak, monu-mentu hotzak eta erdi eroriak, bizitzarik eza dakar bu ru ra . Horren aldean, ondare hitzari e s a n a h i berr ia , de sbe rd ina e m a t e a r e n a l d e k o a k ga ra , jendearen bizitzaren gertu-koa, zuzena, ukigarria den ondarea akitzerik ez dagoela

    ( e rans ten dugu bada: bizirik dirauten istorioak, giza espe-rientzia, eta baita Pirinioetako ku l tu ran horren ugariak di-ren gainerako elementu sin-bolik^iak ere».

    Aukeratu diren hau r r ak 5. eta 6. kur tsokoak dira, euren eskola programazioaren ba-r r u a n badutelako, ha in zuzen ere, gai h a u sar tu ta . Hala ere, zenbait tokitan 4. kur tsoko hau r r ak ere sa r tu dira, h a u r kopuru egokia (20-25) lortze-ko tailer bakoitzean.

    E u s k a r a z e ta gazte laniaz •egin diren tailerrak astelehen honetan hasi ziren, Zubiri, Erronkari , Agoitz, Otsagabia eta Irunberrin egon ondoren, gaur Garraldan 'izango dira, e ta d a t o r r e n a s t e l e h e n e a n Luza iden . B e r t a n ondarea gaiari buruzko espresio dra-matikoaren tailerra egingo da h a u r r e k i n , e t a e s k u a l d e a , partzuergoa eta antzeko gaien

    - r inguruan jokoak antolatuko dira. Tailerrarekin batera Pi-rinioetako gidak eta materiala eman dizkiete eta, oro har , 160 h a u r b a n a t u dira sei tai-lerretan. X

    1 3

  • Nafarkaria -OSTIRALA,

    ABENDUAK

    1 3

    300 urteko historia eta garapena

    Otsagabia, hiru mende dantzan Herriko dantzen historiari buruzko liburua kaleratu du Mintzoa argitaletxeak

    • 2 1 tsagabiako dantza ezagun eta ospetsuen historia eta garapena jasotzen dituen liburua argitaratu dute Angel Aldaia • 2 J eta Rosa Villafranca. Lizarrako Salvador Martinez gaitariaren eskutik murgildu ziren gaitaren munduan, eta, ildo horri jarraikiz, Otsagabiako dantzen historiaren korapiloa askatu dute. Beraien ahotik jaso dugu 1994. urtean osatzen hasi zen 'Danzas de Ochagavia. 300 años de historia' lanaren berri.

    E d u r n e E l i z o n d o / Iruñea

    DANZAS de Ochagavia. 300 años de historia Rosa Villafranca eta Angel Aldaiaren lehendabiziko l iburua da, beren lehenengo es-pe r i en tz i a a r g i t a l p e n e n m u n -duan . Eta kontent dira. Otsaga-biako dantzen historia eta gara-penaren berri eman dute ber tan, 4.000 agiri eta 300 argazki in-guru aztertu eta bildu ondoren. Dantzak, dantzariak eta musi-kariak izan dituzte euren kon-takizunaren euskarr i nagusi, eta Mikel Aranburu folklorista eza-gunak idatzi du hitzaurrea.

    1994. urteko martxoari mur-gildu zen lehendabiziko aldiz An-gel Aldaia Otsagabiako Udal Ar-txiboko paper zaharren artean, mendeetan zehar herriko dan-tzarien lagun fidel eta leial izan diren gaitarien historiari buruz-ko berrien bila. Angel eta Rosa, baina, laster kon tura tu ziren gaitari eta dantzariena historia banaezinak zirela eta buru-be-larri ekin zioten lan berriari, Eusko Ikaskuntzak ikerketarako banatzen dituen laguntzak es-ka tu eta lortu ondoren. Bi ur te eta erdiko lanaren emaitza Min-tzoa argitaletxeak eman du argi-t a r a , O t s a g a b i a k o U d a l a r e n , Muskilda Pat ronatuaren eta Za-raitzuko J u n t a r e n laguntzaz.

    Otsagabiako Udal Artxiboan bilatu eta aurki tu dituzte Angel Aldaiak eta Rosa Villafrancak li-b u r u a n jaso dituzten da tu gehie-nak. Horretaz gain, Muskilda-koan, elizbarrutikoan, Iruñeko Udal Artxiboan eta Nafarroa-koan ere topatu dituzte Otsaga-biako dantzen inguruko gora-behera ugari. Horrela, Otsaga-biako herr i tarren ha inba t us te o k e r r a k z i re la f r o g a t u d u t e . 1794. u r tean frantziarrek herria ha r tu ondoren, adibidez, o rdura arteko agiriak desagertu zirela us te zuten otsagiarrek, «baina ez da hala. Gauza asko galdu dira baina beste asko hor daude oraindik», azaldu du Angel Al-daiak. Artxiboak eta hemerote-kak miatu ezezik, Jul io Caro Ba-roja, Urbeltz eta beste ha inba t a u t o r e k O t s a g a b i a k o d a n t z e n inguruan idatzitako guztia ere irakurri dute. Ondorioz, euren ustez, Otsagabiako dantzei bu -ruz falta zen lan monografikoa osatu dute.

    1695. urteko lehen agiria • Lihu-rua ren izenburuak argi azaltzen d u e n b e z a l a x e , O t s a g a b i a k o dantzen h i ru rehun urteko his-toria jaso dute Angelek eta Ro-sak, 1695. urtetik abiatuta . Urte horretakoa da, ha in zuzen ere, Otsagabiako elizan aurki tu eta be ra i en u s t ez g a r r a n t z i t s u e n a den agiria. «Bertan lehenengo

    Jose Javier Sagardoi egungo bobo-a Muskildako ermitan. A . A . / R .V

    aldiz aipatzen da Otsagabian dantzari talde bat zegoela», azal-du digute. Erra ten du ten hitz bakoitzean nabar i da bereziki ukitzen dituen gaia jorra tu du-tela.

    Eta biak gaitari izanik, ez da harritzekoa, berezia izan baita beti Otsagabiako dantzarien eta beraientzat jo du ten gaitarien har remana . Bizitza erdia eman dute Zaraitzuko herr ian musi-kari familia asko eta askok, Otsagabiako dantzen historiako kapitulu ugari idatziz.

    1695. ur teko agiria historia horretako kapitulu garraritzitsua bada ere, bada besterik. Beste askorik, gainera. Angel Aldaia eta

    Rosa Villafrancaren kontakizu-na, ha in zuzen, lehenago has t en da. «Zortzi dantzarik osa tu tako taldeaz, bobo-az eta juglareaz hitz egiten duen agiria 1695. ur-tekoa bada ere, 1539. ur teko agiri batean, jada, dantza hitza aipatzen da lehen aldiz Otsaga-bian». Eskribau batek ur te ho-r re tan sorginkeri auzi ba t dela-eta egiten diren dantzen berri ematen du agiri horretan, baina ez ditu Otsagabiako dantzariak aipatzen, «ez du erra ten Otsaga-bian Muskildako bi i j ina ondra-tzeko dantzari talde bat dagoe-nik». Eskr ibauaren kontakizuna hain zehatza izanik, o rduan dan-tza talderik ez zegoela erran nah i

    d u h o r r e k l i b u r u a r e n egileen arabera , «bestela agertuko bai-tzen». O t s a g i a r r e n b e s t e u s t e oker ba t agerian uz ten du da tu horrek idazleon ustez, «Otsaga-biako dantzak XII. mendekoak direla us t e eta e r ran bai tu te be-ti, eta artxiboko agiriak desa-gertu zirela gaineratzen dute ho-r ren inguruko berririk eza azal-tzeko».

    1695. ur te ingurua Otsaga-biako dantzar ien sorrera unetza t emateko badu te beste arrazoirik ere Angelek eta Rosak: «Garai horretan, XVII. mendearen bu-kaeran , dantza talde eta maki-la-dantza asko sortzen da Nafa-rroan zehar».

    Rosa Villafranca: «1880-1925 epea da onena, dantzariak herritik atera eta

    euren burua ezagutzera eman zutenean»

    1695. ur teko agiriaren ondo-ren, XVIII. mendeko bukae ran azaltzen da Otsagabiako dan-tzariei buruzko hurrengo doku-mentu edo da tua . Bertan dantza ta ldearen a ipamen argia egiten da: 'Ohitura denez, irailaren 8an, ardo eta ogiarekin ordainduko zaie dantzariei'. «Beraz, argi dago dantzari talde bat bazegoela eta Muskildako ama birjinaren egu-nean egiten duela dantza, iraña-ren 8aw, azpimarratzen du Rosa Villafrancak. XIX. mendeaz ge-roztik, berriz, irailaren 8az gain beste egun batean ere dantzatzen zuten Otsagabiako zortzi mutilek, bobo-ak, juglareak eta dantza maisuak osa tu taldeak entsaia-tzeko, S a n Agustin egunean, ale-gia.

    Hilaren 27an aurkeztuko dute Otsagabian • Rosa Villafrancak eta Angel Aldaiak idatzi du ten 300 ur teko historian, nabar i da denboraren joanak Otsagabiako dantzari eta dantzetan izan duen eragina. Egun, zazpi dira Zarai-tzuko herriko dantzak: lau ma-ki l -dantza , zap ia rena , kale j i ra eta jota. Antzina, baina, hiru makil-dantza eta zapiarena bes-terik ez zuten dantzatzen, ez ze-goen jotarik ez kalejirarik. Dan-tzarien arropa ere ezberdina izan da historian zehar. XIX. mendea-ren erdialdekoak dira arropari buruzko lehen a ipamenak eta bi elementu besterik ez dira azpi-

    Nafarkaria OSTIRALA,

    ABENDUAK

    300 urteko historia eta garapena

    Angel Aldaia: «1695. urtekoa da

    Otsagabian dantzari talde bat dagoela aipatzen

    duen lehen agiria»

    marratzen: kaskabiloak eta es-partzin beltzak. «Atorra eta gal-tzak, noski, txuriak», dio Rosak. «Hortaz, dantzariek gero ha r tu du ten jantzi beltza ez da berez dantzariena, zarai tzuarrena bai-zik», azaltzen du.

    U r t e a k a u r r e r a j o a n a h a l a , dantzarien arropa aberas tu egi-ten da. «Gero eta kaskabilo ge-hiago erabiltzen dituzte, eta San A g u s t i n e g u n e a n d a n t z a t z e n has t en direnean, zintak jar tzen dizkiote jantziari, bai ta kasket eta txapelak ere». Zenbat eta ge-hiago dantzatu, arropa o rduan eta aberatsagoa, beraz. Hau be-reziki nabar ia daXIX. men'dearen bukae ran eta XX. mendearen ha-sieran Otsagabiako dantzariak h e r r i t i k k a n p o r a d a n t z a t z e r a joa ten has ten direnean.

    Bada arroparekin zerikusirik duen beste da tu bat Rosa bere-ziki har r i tu duena: «Bobo-aren jantzia ez da berdea eta gorria, egun ezagutzen dugun bezala, baizik eta urd ina eta gorria». Pertsonaia honen izaera ere ez-berdina izan da historian zehar. «Betidanik taldeko b u r u a izan da bobo-a, zuzendaria nolabait, bai-na lehen zuen k u t s u irrigarria galdu egin du». Gaur e f u n Jose Javier Sagardoi otsagiarra da bo-bo-aren papera egiten duena. 25 ur te bete ditu aur ten zeregin ho-rretan. Sagardoi familiako gizo-nak, ha in zuzen, ur tee tan eta urteetari zehar izan dira Otsa-

    Ezkerretara, Otsagabiako zortzi dantzariak eta bobo-a herrian, 1932an. Goian, Otsagabiako dantzariak makil-dantza dantzatzen herrian, 60ko hamarkadan. Eta behean, Otsagabiako dantzariak gaiteroekin batera

    Xabierrera egindako bisita, 50eko hamarkadaren hasieran. A.A. / R.V ;

    gabiako bobo-ak. Rosak eta An-gelek Euskal Filmotekan aurki tu 1923. ur teko filme batean, ha in zuzen, Mariano Sagardoi — Jose Javierren aitona— agertzen da bobo-arena egiten. «Bertan argi ikusten da bere zeregina jendea zirikatzea dela».

    Otsagabiako dantzarien histo-ria luzean, 1880-1925 bitarteko epea da onena eta oparoena Rosa Villafrancarentzat, hori bai ta he-rritik atera eta kanpoan euren b u r u a ezagutzera eman zuten garaia. «Zerbait berezia dutela ohar tu ziren eta jendearen onar-pena jaso zuten. Bartzelonako Munduko Erakuske ta ra joan zi-ren, Eusko Ikaskuntzen Kongre-sura , leku askotat ik dei egiten zieten...», naba rmendu du libu-rua ren egileak.

    Angel Aldaiak, halaber, Otsa-gabiako dantzen j a to r t a suna az-p imarra tu du. «Egia da denbo-raren poderioz a ldatu egin direla, baina, hala ere, u r te h a u e t a n guzt ie tam man tendu egin ditu herriak. Otsagabiakoak dira gure d a n t z a r i k e z a g u n e n ç t a r i k o a k , talde guztiek dantzatzen dituz-tenak».

    Beste taldeek euren dantzak ikas

  • Nafarkaria -OSTIRALA,

    ABENDUAK

    Xanti Begiristain

    Euskararen erabiJera komunikabideetan

    • Badakit aspaldikotik Euskaltzaindia ari dela

    aztertzen edo aztertu nah ian euskarar i komuni-

    kabideetan ematen zaion t ra tamendua .

    Ez dakit afera hori nola doan edota zein pun-

    tu tan dagoen, ba ina nik neronek behinik behin,

    oso beharrezkotzat eta premiazkotzat jotzen du t

    gai hori sakonki aztertzea lehenbailehen.

    Hona hemen Iruñean, esate baterako, zer-no-

    lako gauzak entzun edo i rakur daitezkeen ia-ia

    egunero ha inbat euskal komunikabidetan: INE-

    Mak, GALek, Olentzeroa, regulatu, reintegroa, re-

    ferenduma, hondarribitarra, añorgatarra, gobernu

    hirukoitza, gobernu tripartitoa, Erregeen bisita,

    etxe batetan, rifi-rafea, Salesianosen, hogeta, la-

    rogeta, Madrileruntz, aiuntamentua, poliziaforala,

    polizia munizipala, likorra, kale batetako, seirak,

    zazpirak, zortzirak, bederatzire-

    hun, hiruak dira, arratsaldeko

    lauak, larogeita hamar, El Perdon,

    Meskiriz, Azpiroz, Isaba, Huici

    (mendateak), sinjalta, kamioiza-

    leak, honi dagokionean (dagokio-

    nez-en ordez j, IRPF, ONGak, PNVk

    esan du, UPVn ez dago giro, 1NE-

    Mak dio, egipziarra, rejorma, dia-

    logoa, eta abar luze bat, diska,

    hongoa, ongi etorria(k)!, aktoresa

    da, nerbiosa dago, histeñka nabil,

    zer tonta naizen!, uholde batean

    bihurtu eta abar , eta abar.

    Hasteko esan behar dut hauek

    guztiak azken egun h a u e t a n en-

    tzun edota irakurri ditudala. Ikus

    daitekeenez asko dira eta mota

    ugaritakoak. Lagin txiki ba t baino

    ez da. Nahi izanez gero askoz ere

    gehiago bildu eta j a r litezke, baina

    nire asmoa adibide batzuk jartzea

    baino ez da izan. Badakit, bai, oso

    nahas i ta eta irizpiderik gabe jarri

    ditudala, baina lortu nahi nuen

    helbururako uste du t aski dela.

    Beste alde batetik, nire nahia ez

    da inolaz ere hemen honelako edo

    halako komunikabidea nabarmen

    uztea, bestela jarri ahal n i tuen

    izen bereziak. Dena dela ere, pix-

    ka bat pentsa tuz gero ez litzateke

    oso zaila izanen asmatzea zein

    komunikabide euska ldun balia

    ditzakegun Iruñerrian, ba ina hala eta guztiz ere,

    isilik edukiko ditut.

    Azpimarratu nah i dut, gorago para tu tako adi-

    bide guztiak, kazetari profesionalei entzun edo

    irakurri takoak direla. Honek, jakina, nire us te

    apalean, aka tsak gogotik larriagotzen ditu.

    Bestalde, horrelako hankasar tze eta desegoki-

    t a sunak ez detektatzeko us te du t izan behar dela

    itsu, gor, axolagabe, ezjakina edo bestela, euskal

    komunikabideak erabiltzen ez dituen pertsona.

    Hortaz, nik ateratzen di tudan ondorio batzuk ho-

    nako hauexek dira, alegia, edo euska ldun askok

    ez dituztela euskal komunikabideak gehiegi era-

    biltzen (ezta nahikoa ere), edo erabiltzen badituzte

    ere ez dietela asko erreparatzen eta baloratzen,

    edota ez direla oso adi tuak euskara kontuetan , edo

    bestela ni bezalaxe nahiko amorra tu ta egongo

    direla.

    Argi dago akats horien ar tean a rau h a u s t e a k

    daudela, erdarakadak, erdal esamoldeen kalkoak

    eta abar. Ni ez naiz hasiko hemen azaltzen nola

    esan edo idatzi behar den gauza bakoitza. E ra

    berean, ez naiz ausa r tuko esatera denean arrazoi

    dudala, badaezpada ere, baina ziur nago gehie-

    nean, zoritxarrez, zuzen nabilela.

    Orain dela ur te gutxi arte denok ateratzen ge-

    nuen , aitzakia moduan, material eskasa zegoela

    kontsultatzeko eta abar. Gaur egun egia da orain-

    dik ere gauza asko falta ditugula, edo erabat osa tu

    gabe daudela; konforme. Baina g i sabe rean aitortu

    behar dugu makina ba t material kontsul tagai eta

    baliabide dugula, konparaziora, Euskaltzaindia-

    ren arauak, bestelako hiztegiak, entziklopediak,

    estilo l iburuak, eta ba t eta beste.

    Beraz, ikusitakoak ikusirik, nire inpresioa da

    euska ldun guztiok orokorrean ez dugula gehiegi

    estimatzen euskararen aberas tasuna . Baina, dena

    dela, askoz ere barkagaitzagoa iruditzen zait eus-

    kal komunikabideetako profesionalen axolagabe-

    keria, zeren eta azken finean beren betebeharra

    horixe baita, euskal profesional onak izatea, bes-

    terik ez. •

    Joxemiel Bidador

    Emaztekien segida XVI: Aña Urruthi

    itzultzaile ziberotarra • Ezer gutxi da Aña Urruthi andere ziberotarrari buruz iritsi berri

    marailek dioskuna, ezpada honezkero ezagun dugun izena bera,

    andrearen nortasun ziberotarra, eta tajutu zituen itzulpen be-

    raxek. Jon Bilbaok bildu bibliografia bildumategian nahiz Auña-

    mendi entziklopedian badakarzkigu esan hauek, ez gehiagorik

    alabaina. Ez da gutti gero, baina oro da eskax. Anitx eskax pre-

    fosta! Ordea, jakin baita ere badakigu Urruthiren translationeak

    siniskera protestante batetik eginak direla, beraz, nahiz euska-

    ratutakoaren muina egun arras interesgarria agitzen ezzaiguken

    arren, ezin uka bi arrazoi ezin baztergarriak direla honakoxeko bi

    hauek: XIX. mendeko andrazko euskal izkiriatzailea izatea, edo

    bestela esanda, itzuitzailea, eta bestaldetik protestantea izatea

    ere, hau da. eliz kaioiikoaren magalpetik at egotea, alfa, XVI. eta

    XVII. mendeetan barrena protestantismoaren agerpena Ziberoan

    guziz arruntatzat jo behar badugu ere, XIX. menderako sendi

    katolikoaren artkerkeriak zein aldaera politiko ezberdinen erres-

    petu ezak bultzaturik oro zen undats eta kamuts, ahantzi eta

    bazterrekoa.

    Urruthiren dauzkagun lekukotasun ia bakarrak testu sakratu

    biren euskaraketak dira, eta oroit bedi protestanteak jaungoi-

    koaren elearekiko duen atxekimendua. Biak ber ur tean ageri ziren

    Baionako Cazalsen moldiztegitik, 1873. urtean hain zuzen ere. Al-

    de batetik, Jondane Phetiriren epitriac ditugu. San Pedroren es-

    kutitzak alegia, 35 orrialdeiako kaier ttipia, 1887.ean bigarren

    aldikoz karrikaratu zen, Bearnen, Pabeko Veronesserenean At

    pagarria da erderazko idazkiari zaion ñdeltasuna, besteak beste

    erreformaren ezaugarri nabaritzat jo dezakeguna, lehenago esan

    dugunaren ildotik zuzen zuzenean datorrena. Bihoa orai jarraian,

    besteren argibiderik ezean, testu honen pasarteren bat. Urruthi-

    ren euskararen erakusgarri: «Pferre, Jesus-Christen apostoliac, Ji-

    deldiener orrotz eta barreiaturic beitcirade, Poriten, Galatian, Capa-

    docen, Azian, eta Bithynian (...) Ciec arren errenontciaturic matecia.

    fabcukeria. bekhasteria. eta medisentcia orori destra eçacie azcar-

    ki, haur sorthu berriac beçala, cien haztta elhiaren ezne chahu eta

    ezpiritualaz, hartçaz handi citaien (...) Emaztiac ere içan btte sous-

    mis beren senarrer, amorecatic ere. balinbada çoumbait elhiari ob-

    editcen eztenic, bere emazten bici hounac irabaz ditçan elhia gabe

  • Nafarkaria OSTIRALA,

    ABENDUAK

    Medicus Mundiren denda zabaiik Urtero legez, Gabonetarako ireki du gobernuz kanpoko erakundeak artisautza azoka, Arrieta kalean

    Arrieta kaleko 25. zenbakiko azokan Hego Amerikako tapizak ikus daitezke. J O X E L A C A L L F .

    rrieta kaleko 25. zenbakian Gabonetako artisautza denda zabaldu du urtero legez Medicus Mundi go-

    bernuz kanpoko erakundeak. Bertan, mota guztietako gau-zak aurki daitezke, zurez, buztinaz eta abarrez eginak. Afri-ka, Asia eta Amerikatik ekarritako produktuak dira guztiak. Azoka urtarrilaren 5a bitartean egonen da zabalik eta bil-dutako dirua Txad-en osasun proiektu bat bultzatzeko era-biliko du elkarteak.

    E d u r n e E l i z o n d o / Iruñea

    GABONAK kontsumitzeko garai egokia omen dira. J endea ziztu bizian ateratzen da denda batetik beste ba tean sartzeko, azken opariak erosteko. Iruñean, bada ur tero Gabonak hurbil tzen dire-nean bere a teak zabaltzen di tuen denda berezi bat, iruindar»guz-tien kon tsumo gogoak asetu eta bide batez e lkar tasuna bul tza tu nah i duena , alegia.

    Arrieta kaleko 25. zenbakian zabaldu zituen joan den asteaz-kenean ateak Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundearen d e n d a k , a z k e n u r t e e t a n egin duen legez. Bertan, m u n d u zaba-leko ha inbat herri tako produk-tuak dira ikusgai eta salgai. Pro-duk tuak bezala, prezioak ere ez-berdinak dira, i ra indar ororen sakelaren modukoak. E h u n pe-zetaren t ruke lor daiteke gauza-rik merkeena, 55.000 pezetaren truke, berriz, garestiena, zurez egindako ku txa mexikarra, ale-gia. Erosi nahi duenak urtarr i-laren 5a bi tar tean izanen difu zabalik Medicus Mundiren den-dako ateak, goizez hamarreta t ik ordu ba ta eta erdiak arte, eta arratsaldez, bostetatik zortziak arte.

    Medicus Mundi elkarteak za-baldu denda honetan hegoaldeko herrietako 'artisautza da prota-

    gonista nagusia. Berau ezagutze-ra eman, eta zenbait kooperati-ba tako kideek eta ar t isauek egin-dako lana saltzea du xede na-gusia. Herri azpigaratu horietako art isauei lana emateko ezezik, salmentarekin lortutako dirua Txad-en Moissalako Osasun Ere-m u a sortzeko proiektua bultza-tzeko ere erabiliko dute Medicus Mundi elkarteko kide nafarrek.

    Afrika, Asia eta Amerikako produktuak • Osotara , Afrika, Asia eta Amerikako 21 herri tako produktuak daude salgai Medi-c u s M u n d i k A r r i e t a k a l e k o 25.ean zabaldu duen denda be-r e z i a n . Af r i ka t i k , B o s t w a n a , R u a n d a , Maroko, Zaire , Boli Kosta, Burkina Faso, Senegal, Mali, Tanzania, Nigeria eta Ken-yako art isauek egindakoak iritsi d i r a I r u ñ e r a ; Asia t ik , Ind ia , Thailandia eta Bangladeshkoek egindakoa; eta Amerikatik, Do-minikar Errepublika, Ekuador, Mexiko, Peru, Brasil, Bolivia eta Guatemalakoek egindakoa.

    Gabonetako erosketak egiteko parada ezezik, beste herrietako ku l tu ra ezagutzeko aukera ere eskaintzen du Medicus Mundi-ren azokak, gainetik baino ez ba-da ere. Nola? bertakoak diren o b j e t u e s a n g u r a t s u e n b idez . Baina, oro har, mota guztietako gauzak aurki daitezke han . Ge-

    Arte afrikarreko egurrezko piezak berrikuntza dira Medicus Mundiren dendan aurten. J O X E L A C A L L E

    hienak, zurez, buztinaz eta oiha-lez eginak. Adibidez, eta Gabonak gainean ditugula ahaztu gabe, etxea apaintzeko hamaika bitxi-keria aurki daiteke, zintzilikatze-ko izarrak zein brontzezko jaio-tzak, beste ha inbat gauzaren ar-tean. Musika t resnak ere ugari d i r a Ar r i e t a k a l e k o t x o k o a n , Amerikakoak eta Afrikakoak ge-hienak.

    Aurten, bada berr ikuntzarik Medicus Mundi elkartearen eki-men honetan: Afrikako ar tearen erakusgarr i diren piezak", zurez eginak eta Mali, Nigeria eta Zai-retik ekarriak, Boli Kosta, Bur-

    Amerika, Asia eta Afrikako 21 herritako

    produktuak dira salgai Medicus Mundiren Gabonetako dendan

    kina Faso, Zaire eta Nigeriatik e k a r r i t a k o mozorro z a h a r r a k , edo Peru, Brasil eta Mexikotik eka r r i t ako buz t inazko piezak, t ap izak e ta bes t e . Domin ika r Errepublikatik eta Ekuadort ik ere, p in tura ikusgarriak ekarri d i tuz te . B e r r i k u n t z e n a r t e a n , Asiako lan 'kooperat ibetan egin-dako Oihalezko, zetazko eta pa-perezko produktu ekologikoak aipatu behar dira, baita merka-tuko kontsumo prod'uktuak ere, hala nola, kafea, tea eta eztia.

    25 urte artisautzaren denda zabaltzen • Medicus Mundi el-kartea orain dela 25 ur te sor tu zen Nafarroan. Gabonetako arti-sautza denda ere, adin berekoa da. Urtero, proiektu ezberdin ba t bul tza tu du elkarteak ber tan bil-du tako d i raaren bidez. Eskula-n e i d a g o k i e n e z , e l k a r t e a k p r o i e k t u a k d i t u e n he r r i e t a t i k ekartzen ditu gehienbat, ba ina bai ta art isauei egindakoa erosten dieten gobernuz kanpoko beste e rakunderen bidez ere.

    «Garrantzitsuena, art isauei bi-dezko prezio bat ordaintzea da», nabafimendu du Medicus Mundi elkartearen b a r r u a n art isautzaz ardura tzen den Joaqu in Labor-dak. Arrieta kaleko dendan aur-kitu dugu, elkarteko beste kide eta boluntariorekin batera, mos-tradorearen atzealdean erosleen zain.

    Eta dendak gora egin du azken 25 ur te haue tan , eta azken ur-teetan has ieran baino askoz pro-duk tu gehiago jarr i ahal izan di-tuzte salgai. I ra indarren eran-tzuna ere, ez da nolanahikoa izan, eta Medicus Mundiko ki-deak kontent dira. Halaxe azaldu digu Joaquin Labordak. Aurten, gainera, i ruindarren erantzuna are hobea izatea espero dute, Zairen eta R u a n d a n gertatuta-koak eraginda: «Badiradi jendea kontzientziatuago dagoela», azpi-

    - mar ra tu du Labordak. Medicus Mundik bere denda zabaltzeko urtero aukeratzen duen garaiak e re badu zerikusirik i ruindarren eskuzabal tasunarekin , Laborda-ren ustez. X

    1 3

  • Nafarkaria

    Josetxo Goia-Aribe • Musikaria

    «Atrofiatuta daukagu inprobisazioa» osetxo Goia-Aribek 'Auñamendi' izeneko

    diskoa kaleratu berri du, Azkarateko Arginenea gra-bazio etxean udazken ho-netan ekoiztu ondoren. Jazza musika tradizionale-tan oinarritua da saxo jo-leak, Parisko hiru musikari-rekin batera, lehendabiziko lanean eskaintzen duena.

    Alber to B a r a n d i a r a n / Iruñea

    BERA, Iruñea eta Paris ditu ja-torri Josetxo Goia-Ariberen disko honek. Bera, hor aditu zituelako gero lagun izan di tuen tobera, txistu eta gaita soinuak. Iruñea, hemen hasi zituelako kontserba-toriko ikasketak, eta kiliki eta zi-ganteekin hamaika aldiz jo ondo-ren barnera tu zituelako neurr iak eta melodiak. Paris, h a n desku-britu zuelako nork bere herriko musika barnera tur ik edukitzea-ren garrantzia, munduko soinu ugari ezagutu ondoren.

    • Zer harreman du txistuak eta gaitak saxofoiarekin? Musika egiteko protesiak dire-

    la. Ahotsetik at dagoen guztia protesiak dira, eta ongi eta ederki kan ta tuko bagenu, akaso, ez ge-n u k e i n s t r u m e n t u r i k h a r t u k o . Dagoen diferentzia da saxofoi ba-tek ematen dizkizun aberas ta-s u n a k eta aukerak txistuak eta gaitak ematen ahal dizkizutene-tatik diferenteak direla.

    • Zerbaitetarako balio al du txis-tua eta gaita jotzen jakiteak gero saxofoiarekin aritzeko? Izan ere, txistuak eta gaitak badute errepertorio mugatua, baina saxofoiak, aldiz, inprobi-saziorako balio izan du batez ere.

    Oso m u n d u diferentea da. Txis-tuak eta gaitak ematen ahal ziz-kidaten posibilitateak murri tzak ziren nik egin nahi nuenerako. Hala ere, e r ran behar da txis tuak eta gaitak berez erabiltzen dituz-

    «Parisen hagitz-hagitz euskalduna sentitzen naiz, inongo chauvinismorik gabe. Horrek musikalki bultzatzen zaitu

    preziatzera zuk duzun musika»

    ten musikak eta melodiak erabili ditudala disko honetan. Zer dioen txistu batek, hori izan da askoz ere inportanteagoa txistuak zer posibilitate di tuen baino. • Musika tradizionala, klasikoa,

    inprobisazioa... Oso garrantzi-tsua da musika kultura hori ge-ro saxofoia jotzeko? Disko hone tan dena izan da

    gaitak eta txistuak erakus ten zi-' tuzten melodien eta jo izan ditu-

    dan estiloen erantzuna. Konpo-satzen duzunean, edo saxofoia-r ek in a r i t zen z a r e n e a n , ez da atzendu behar lehenago badu-zula abe ras t a sun bat, ukigarria ez dena, akaso, baina gero non-bait ba rne ra tua duzuna, eta jo-tzen duzunean ateratzen da. Gai-nera, mus ika hori hagitz maite dut, beraz... Entzuleak erran be-harko, baina us te dut lur horietan erein dudan horren guztiaren uz-ta ttipia dela disko hau .

    Josetxo Goia-Aribe, Iruñeko bere etxean. Luis A Z A N Z A

    • Duela lau urte Parisera joan zi-nenean inprobisazioa propio lantzera joan zinen? Inprobisazioa landu eta beste

    es t i lo b a t z u k e z a g u t z e r a j o a n n in tzen . Nire e sko lan (Musika Informazioetarako Zentroa) seie-h u n ikasle inguru gaude, m u n d u guztiko ikasleak, eta hor, jazzaz g a i n , b e s t e m o t a b a t z u e t a k o mus ika asko lantzen dira. Hor bi ur te eman nituen, eta jende eta mus ika asko ezagutu nuen . Eus-kal Herrian, Nafarroan, I ruñean, bizi izan dudan musika aberas-teko lagundu dit Parisek. Lehena-go oso inportantetzat har tzen ni-. t uen zenbait soinu-kanta , orain are inportanteagotzat jotzen di-tut . Eta harro sentitzen naiz gaz-t e a g o a n i n t z e n e a n a d i t u t a k o musika horrengatik. Ipar on ba t da nire lanean.

    • Inprobisazioa ez da oso ezagu-na, zaila delako musika mun-duan sartuta ez den batentzat ulertzea. Nola hasi zinen mun-du hori lantzen? Musika m u n d u a n sa r tu ta ez

    dagoen batentzat beti sortzen dira galderak: nola inprobisatzen den, h a s i e r a zein den . . . , ia az t i tza t gauzkate. Azalpena oso erraza da,

    ordea: mus ika hizkuntza ba t da. Biok orain euskaraz ari gara, eta inprobisatzen ari gara, eta t resna da hizkuntza: hitzak, mezuak. Musikariok, ordez, mus ika era-biltzen dugu, melodia, neurria. . . Ber t so la r i b a t e k i np rob i sa t zen duenean sar tzen ditu a r au ba-tzuk, eta guk berdin egiten dugu. Finean hori da inprobisazioa.

    • Partitura duen musika baino aberatsagoa, libreagoa, zaila-goa al da? Beldurra ematen dizun gauza

    da, ba ina ongi ateratzen zaizula-rik izugarrizko plazerra ematen dizuna. Dibertitzea eta barre egi-tea, konplizitate m u n d u ba tean sartzea da. Ikas daiteke, ba ina us te du t inprobisazioa gizaki guz-tiek du ten zerbait dela. Gertatzen da ihprobisazioa atrofiatuta du-gula, ba ina berez guztiek inpro-bisatzen ahal dute. Ez gaitzatela aztitzat har .

    • Zer aurkitu duzu Parisen, zer eman dizu azkenean disko bat ateratzeko? Ni Donost ian naizelarik oso na-

    farra senti tzen naiz, eta Bilbon hagi tz-hagi tz n a f a r r a sen t i t zen naiz. Bordelen naizelarik euskal-d u n a senti tzen naiz, eta Parisen

    oso-oso euska lduna eta oso-oso nafarra . Inongo chauvinismorik gabe.eta inongo ismorik gabe. Ho-rrek musikalki bultzatzen. zaitu preziatzera zuk duzun musika. Gainera, nire musikakideek be-hin eta berriro er ran didate no-lako zor tea d u d a n t x i s t u a e t a gaita jo dudalako eta folklorea ezagutzen dut ia lako, hor i abe-r a s t a s u n hand ia dela musikar i batentzat , identitate seinale ona d e n a . Esa ld i h o r i z e n b a i t e t a n aditzeak bultzatzen n induen be-ne tan sinestera riik n u e n a balia-garria zela. Gero, jazz m u n d u a n dagoena b a d a jazz tipo ba t pittin ba t amerikarra , beltz mus ika hori aski definitua dena, eta nik ho-rretatik alde egfti nuen . Beltzek Mississippitik edaten badute , ba, ni hasiko naiz Argatik edaten. • Eta nola defini daiteke zuk

    egiten duzun jazz europar ho-ri?

    Musika tradizional europarra aintzat har tzen duen jazza. Hau da, ' inprobisatzeko-eta jazz ho-rrek har tzen di tuen erroak Eu-ropan sor tu takoak dira, ez blues

    , ez soul, ez Amerikan dauden era-ginak. Zeren eta Europan egin baitaiteke jazza. /

    s o s l a i a

    Xabier Leterekin. Imanol Lar-tzabalekin eta Sonora Candela, 'ñjuana i n Blue eta beste zenbait

    taldetan saxoajo ondoren, François Verly, Marc Bu-ronjosse eta Jerome Ra-teau musikari partsta-rrarekin atera du bere lehen diskoa Josetxo

    Goia-Aribek.

    Iruñean jaioa, bertan eta Donostian egin zituen

    saxojoi eta piano ikaske-tak. Zenbait esperientzia

    izan ondoren musilcari gisa, Espainiako Kultura Minisierioak dirulagun-tza eman zion Parisen ikasketak egiteko. eta

    hantxe eman dit u azken lau urteak.

    Grabaketci Azkarateko Katarain estUdioan egirt zen aurtengo irailean, ez ohiko pistctz pista. baina musikari guztiek batera

    jotzen zutela. Orain dis-koa zabaltzeko deiaren zain dago Josetxo Goia-Aribe, eta baita kanpotik etorriko zaizkion eskain-

    tzen esperoan ere.