5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean?...

22
Gipuzkoako Foru Aldundia 77 5 Jarduera ekonomikoen etekinak 5.1 Zer dira jarduera ekonomikoen etekinak? 5.2 Nori esleitzen zaizkio jarduera ekonomikoen etekinak? 5.3 Nork tributatzen du “errentak esleitzen dituzten entitateetan”? Nola tributatzen da? 5.3.1 Nork tributatzen du? 5.3.2 Nola tributatzen da? 5.4 Nola kalkulatzen dira jarduera ekonomikoen oinarri ezargarria eta etekin garbia? 5.4.1 Zeintzuk dira oinarri ezargarria kalkulatzeko metodoak? 5.4.2 Nola kalkulatzen da jarduera ekonomikoen etekin garbia? 5.4.3 Noiz dira metodo horiek bateraezinak eta noiz bateragarriak? 5.5 Nola kalkulatzen da etekina zuzeneko zenbatespenaren metodoan? 5.5.1 Nola kalkulatzen da etekina modalitate arruntean? 5.5.2 Nola kalkulatzen da etekina modalitate erraztuan? 5.6 Nola kalkulatzen da etekina zenbatespen objektiboaren metodoan? 5.6.1. Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? 5.7 Zein tratamendu ematen zaie etekin irregularrei? 5.8 Zein ondare elementu daude jarduera ekonomikoei atxikita? Eta zeintzuk ez? 5.8.1 Zer dira jarduera ekonomikoei atxikitako ondare elementuak? 5.8.2 Zein ondare elementu ez daude jarduera ekonomikoei atxikita? 5.8.3 Nola atxikitzen eta desatxikitzen ditu zergadunak ondare elementuak? 5.8.4 Nola kalkulatzen da atxikitako ondare elementuak eskualdatzeagatik lortzen den ondare irabazi edo galera? 5.8.5 Zein onura fiskal aplikatzen da atxikitako elementuak eskualdatzeagatik lortutako zenbatekoa berrinbertitzen denean? 5.9 Nola kalkulatzen dira zenbatetsitako etekinak? 5.10 Zein irizpide jarraitzen da egozpen tenporala egiteko? 5.11 Zein kontabilitate eta erregistro eraman behar ditu jarduera ekonomikoaren titularrak? 5.12 Zein ondasun, eskubide, etab... aitortu behar dituzte enpresari eta profesionalek? 77

Transcript of 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean?...

Page 1: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

Gipuzkoako Foru Aldundia 77

5Jarduera ekonomikoen etekinak

5.1 Zer dira jarduera ekonomikoen etekinak?

5.2 Nori esleitzen zaizkio jarduera ekonomikoen etekinak?

5.3 Nork tributatzen du “errentak esleitzen dituzten entitateetan”? Nola tributatzen da?

5.3.1 Nork tributatzen du?

5.3.2 Nola tributatzen da?

5.4 Nola kalkulatzen dira jarduera ekonomikoen oinarri ezargarria eta etekin garbia?

5.4.1 Zeintzuk dira oinarri ezargarria kalkulatzeko metodoak?

5.4.2 Nola kalkulatzen da jarduera ekonomikoen etekin garbia?

5.4.3 Noiz dira metodo horiek bateraezinak eta noiz bateragarriak?

5.5 Nola kalkulatzen da etekina zuzeneko zenbatespenaren metodoan?

5.5.1 Nola kalkulatzen da etekina modalitate arruntean?

5.5.2 Nola kalkulatzen da etekina modalitate erraztuan?

5.6 Nola kalkulatzen da etekina zenbatespen objektiboaren metodoan?

5.6.1. Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean?

5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean?

5.7 Zein tratamendu ematen zaie etekin irregularrei?

5.8 Zein ondare elementu daude jarduera ekonomikoei atxikita? Eta zeintzuk ez?

5.8.1 Zer dira jarduera ekonomikoei atxikitako ondare elementuak?

5.8.2 Zein ondare elementu ez daude jarduera ekonomikoei atxikita?

5.8.3 Nola atxikitzen eta desatxikitzen ditu zergadunak ondare elementuak?

5.8.4 Nola kalkulatzen da atxikitako ondare elementuak eskualdatzeagatik lortzen denondare irabazi edo galera?

5.8.5 Zein onura fiskal aplikatzen da atxikitako elementuak eskualdatzeagatik lortutakozenbatekoa berrinbertitzen denean?

5.9 Nola kalkulatzen dira zenbatetsitako etekinak?

5.10 Zein irizpide jarraitzen da egozpen tenporala egiteko?

5.11 Zein kontabilitate eta erregistro eraman behar ditu jarduera ekonomikoaren titularrak?

5.12 Zein ondasun, eskubide, etab... aitortu behar dituzte enpresari eta profesionalek?

77

Page 2: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

78 Gipuzkoako Foru Aldundia

Jarduera ekonomikoen etekinak

Page 3: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

5.1 Zer dira jarduera ekonomikoen eteki-nak?

Jarduera ekonomikoen etekintzat honako hauek hartzen dira orohar: lan pertsonaletik eta kapitaletik, bietatik aldi berean edo horie-tako batetik bakarrik, eratortzen direnak eta zergadunak produk-zio bideak eta giza baliabideak, edo bietako bat bakarrik, berekontura antolatzea dakartenak ondasun eta zerbitzuen produkzioedo banaketan esku hartzeko.

Hortaz, jarduera ekonomikoen kontzeptua mugatzeko, honakohau hartu behar da kontuan:

1. Produkzio bideak edo giza baliabideak modu autono-moan antolatu behar direla.

2. Jardueraren titularrak bere kabuz eta bere izeneandiharduela.

3. Bere helburua ondasun edo zerbitzuen produkzio edobanaketan esku hartzea dela.

Jarduera ekonomikoen etekin osotzat hartzen dira, bereziki, ondo-rengo jarduera enpresarialak direla-eta lortzen direnak:

• Erauzketa jarduerak

• Fabrikazio jarduerak

• Merkataritza

• Zerbitzuak prestatzeko jarduerak

• Artisautza

• Nekazaritza

• Basogintza

• Abeltzaintza

• Arrantza

• Eraikuntza

• Meatzaritza

Jarduera ekonomikoen etekin osotzat hartzen dira, baita ere, jar-duera profesionaletatik60 datozenak (ingeniariak, albaitariak, sen-dagileak, abokatuak, notarioak, aseguru agente eta artekariak,musika zuzendariak,....).

Eztabaida beti sortzen duen gai bat ondasun higiezinen saleros-keta eta errentamendua katalogatzea da. Hau da, zalantza dagojarduera ekonomiko gisa katalogatu behar den, kapital higiezingisa hartu behar den, edo ondare irabazitzat jo beharra dagoen.Bada, ondasun higiezinen errentamendua eta salerosketa jardueraekonomikotzat hartuko da ondoko bi baldintzak aldi berean bete-tzen badira:

• Jarduera burutzeko gutxienez lokal bat izatea eta lokal horijarduera garatzeko bakarrik erabiltzea.

• Jarduera horretan gutxienez langile bat aritzea lan kontratubatekin eta lanaldi osoan.

Baldintza horietako bat ez bada betetzen, jarduera horietatik dato-zen etekinak kapital higiezinaren etekinak izango dira (errenta-menduen kasuan) edo, bestela, ondare irabazi edo galerak(salerosketaren kasuan).

5.2 Nori esleitzen zaizkio jarduera ekonomi-koen etekinak?

Jarduera ekonomikoen etekinak, jarduera horiei atxikitako pro-dukzio bide eta giza baliabideak beren kontura, pertsonalkieta zuzenean kudeatu ohi dituztenek lortuak direla jotzen da.Aurkako frogarik ezean, baldintza horiek jarduera ekonomikoentitular gisa agertzen direnek betetzen dituztela ulertuko da.

5.3 Nork tributatzen du “errentak esleitzendituzten entitateetan”? Nola tributatzenda61?

5.3.1 Nork tributatzen du?

Sozietate zibiletan (nortasun juridikoa izan ala ez), banatu gabekoherentzietan62, ondasun komunitateetan eta Zergen Foru ArauOrokorrak 33. artikuluan jasotzen dituen gainerako entitateetan,lortutako errentak bazkide, oinordeko, komunero eta partaideeiegotziko zaizkie hurrenez hurren, kasu bakoitzean aplikagarridiren arau edo itunen arabera. Administrazioak ez badu arau edoitun horien froga sinesgarririk, etekina zati berdinetan egotzikozaio horietako bakoitzari. Egotzitako errentek jardueraren edoerrenta iturriaren izaera bera izango dute bazkide, oinordeko,komunero eta partaideentzat.

LABURPENA: bazkideek, oinordekoek, komuneroek edo partai-deek ordaindu behar dute zerga.

5.3.2 Nola tributatzen da?

Errentak esleitzen dituzten entitateek ez dute Sozietateen gainekoZerga ordaindu behar, Pertsona Fisikoen Errentaren gainekoZerga baizik.

Bereziki, errentak esleitzen dituen entitate batek jarduera ekono-miko bat garatzen duenean, jarduera horren etekinek izaera horibera izango dute entitate horretako partaideentzat, baldin etahoriek beren kontura, pertsonalki eta zuzenean kudeatzen badituz-te jarduerari atxikitako produkzio bide eta giza baliabideak.

Hala ere, egotzitako etekinak kapitaletik eratorriak direla ulertukoda baldin eta bazkide, oinordeko, komunero edo partaideek jar-dueran esku hartzen ez badute eta entitatean duten partaidetzabakarra kapitala jartzera mugatzen bada. Kasu horretan, egotz dai-tekeen etekina gehienez ere jarritako kapitalaren %15ekoa delaulertuko da, kontrakoa frogatzen ez bada behintzat.

Sozietateen gaineko Zergaren araudian enpresa txiki eta ertainen-tzat aurreikusita dagoen zerga erregimen berezia aplikatu ahal iza-teko, eta “errentak esleitzen dituzten entitateak” enpresa txiki etaertaintzat hartzeko ezarrita dauden baldintzak betetzeari begira,bakar-bakarrik entitate horiek egindako jarduera ekonomikoenmultzoa hartuko da kontuan.

5.4 Nola kalkulatzen dira jarduera ekono-mikoen oinarri ezargarria eta etekingarbia?

5.4.1 Zeintzuk dira oinarri ezargarria kalkulatzekometodoak?

Hiru erregimen edo metodo daude oinarri ezargarria kalkulatzeko:

Gipuzkoako Foru Aldundia 79

Jarduera ekonomikoen etekinak

———————————————————

60 Jarduera profesionalak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifetako bigarreneta hirugarren sekzioetan jasotzen dira.

———————————————————

61 Ikus 7.5 apartatua, errenten esleipenari buruzkoa.

62 Banatu gabeko herentziak: oinordekoek onartu zain daudenei esaten zaie.

Page 4: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

• Zuzeneko zenbatespena.

• Zenbatespen objektiboa, jarduera ekonomikoen etekinjakin batzuetan aplikatzen dena.

• Zeharkako zenbatespena, Zergen Foru Arau Orokorrakxedatutakoaren arabera. Jarduera ekonomikoetatik dato-zen etekinak zeharkako zenbatespenaren bitartez kalkula-tzeko, zenbatespen objektiborako ezarrita dauden zeinu,indize edo moduluak hartuko dira batez ere kontuan.

LABURPENA: oinarri ezargarria kalkulatzeko metodoak

Metodoa Aplikazioa

Zuzeneko zenbatespena Orokorra

Zenbatespen objektiboa Etekin jakin batzuetarako

Zeharkako zenbatespena Zenbatespen objektiborako ezarritadauden zeinu, indize edo moduluakkontuan hartuz.

5.4.2 Nola kalkulatzen da jarduera ekonomikoenetekin garbia?

Sei sistema ezarri dira jarduera ekonomikoen etekin garbia kalku-latzeko. Hona hemen:

• Zuzeneko zenbatespenaren metodoa. Orokorra da eta bimodalitate ditu:

a) Modalitate arrunta (lehen sistema)

b) Modalitate erraztua

– Prozedura arrunta (bigarren sistema)

– Prozedura berezia (hirugarren sistema)

– Prozedura sektoriala (laugarren sistema)

• Zenbatespen objektiboa. Bi modalitate ditu:

a) Hitzarmenen modalitatea (bosgarren sistema). Oraindikez da erregelamenduz garatu.

b) Zeinu, indize eta moduluen modalitatea (seigarren sistema)

LABURPENA: jarduera ekonomikoen etekin garbia kalku-latzeko sistemak

Metodoa Modalitateak Sistema

Zuzeneko Arrunta 1na

zenbatespena Erraztua Prozedura arrunta 2na

Prozedura berezia 3na

Prozedura sektoriala 4na

Zenbatespen Hitzarmen bidezobjektiboa (Garatu gabe) 5na

Zeinu, indize eta modulu bidez 6na

5.4.3 Noiz dira metodo horiek bateraezinak eta noizbateragarriak?

5.4.3.1 Noiz dira bateraezinak zuzeneko zenba-tespenaren modalitate erraztua etamodalitate arrunta?

• Modalitate arrunta: zergadunek zuzeneko zenbatespena-ren modalitate arrunta aukeratzen badute beren jarduereta-ko baten etekin garbia kalkulatzeko, modalitate arrunta

erabiliz kalkulatu beharko dute beren jarduera guztien ete-kin garbia, zeinu, indize eta moduluen metodoarekin bate-ragarria izateari buruz xedatutakoa eragotzi gabe.

Hala ere, zergadunak jarduera ekonomikoren bat hastenbadu urtean zehar, aurreko erregelak ez du urte horretara-ko ondoriorik izango jarduera berriari dagokionez.

• Modalitate erraztua: zuzeneko zenbatespenaren modalitateerraztua aplikatzeko baldintzak betetzen dituzten zergadu-nek modalitate horren arabera kalkulatu nahi badute berenjardueretako baten etekin garbia, modalitate erraztua erabi-li beharko dute jarduera guztien etekin garbia kalkulatzeko,zeinu, indize eta moduluen metodoarekin bateragarria iza-teari buruz xedatutakoa eragotzi gabe.

5.4.3.2 Noiz dira bateragarriak zenbatespenobjektiboaren zeinu, indize eta moduluenmodalitatea eta zuzeneko zenbatespena-ren metodoa?

Zenbatespen objektiboaren eta zuzeneko zenbatespenaren meto-doak bateragarriak dira elkarren artean, baina horretarako hona-ko baldintzak bete behar dira:

• Zergadunak jarduera ekonomiko bat baino gehiago egitea(bost adibidez).

• Jarduera ekonomiko baten edo batzuen etekina zeinu, indi-ze edo moduluen modalitatean kalkulatu ahal izatea (bi jar-dueratan, adibidez).

• Zergadunak zeinu, indize edo moduluen modalitatea auke-ratzen badu, modalitate hori aplikagarri duten jarduera eko-nomiko guztiei aplikatzea (bi jarduerari, kasu honetan).

Hala ere, modalitate hori aukeratzea ez da oztopo izango zergadu-nak zuzeneko zenbatespenaren bitartez kalkula dezan gainerakojardueren etekina (hiru jardueraren etekina, kasu honetan).

Alabaina, zergadunak jarduera ekonomikoren bat hasten baduurtean zehar, aurreko erregelak ez du urte horretarako ondoriorikizango jarduera berriari dagokionez.

5.5 Nola kalkulatzen da etekina zuzenekozenbatespenaren metodoan?

ERNE: zuzeneko zenbatespenak funtsean esan nahi du etekin gar-bia zergadunak egin duen jarduera ekonomikoaren sarrerak etagastuak kuantifikatuz kalkulatzen dela. Era horretara, emaitzakzergadunak egin duen jardueraren errealitate zehatzari erantzutendio. Aldiz, zenbatespen objektiboak ez du zertan bat etorririk jar-duera horren errealitatearekin.

Zuzeneko zenbatespenaren metodoa izaera orokorrez aplikatzenda, eta bi modalitate ditu:

• Arrunta

• Erraztua

Urteko etekina metodo honen bitartez kalkulatu ahal izateko, zer-gadunak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga aitortzekoerabiltzen den 109 ereduaren 6. eranskina bete behar du.

5.5.1 Nola kalkulatzen da etekina modalitate arrun-tean?

Etekin garbia modalitate honen bidez kalkulatzeko, Zergaren foruarauak 21. artikuluan jasotzen dituen erregelak eta Sozietateen gai-neko Zergaren araudian xedatutakoa hartuko dira kontuan. Gaine-ra, ondorengo lau erregela berezi hauek ere aplikatuko dira:

80 Gipuzkoako Foru Aldundia

Jarduera ekonomikoen etekinak

Page 5: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

1. Lehen erregela

Honako hauek ez dira gastu kengarriak izango: batetik, dohaintzakontzeptupean emandako ondasunengatik ordaindutako zenbateko-ak eta haien kontabilitatezko balioa, dohaintza jasotzen duten entitate-en (kirol federazioen eta kirol kluben) helburuak lortzeko aplikagarridiren neurrian, kirol sozietate anonimoengandik kirol jarduera ez-profesionalak sustatu eta garatzeko jasotzen dituzten zenbatekoeidagokienez, baldin eta entitate horien artean kontratuzko lotura bateratu bada kostu bidez, kirol federazio eta klub horien helburua bete-tzeko, eta bestetik, enpresariak edo profesionalak gizarte aurreikus-peneko mutualitateei egindako ekarpenak. Dena den, horiek guztiakoinarri ezargarri orokorrean murriztu ahal izango dira63.

Gastu kengarriak izango dira, ordea, Gizarte Segurantzako autono-moen erregimen berezian integratuta ez dauden profesionalekgizarte aurreikuspeneko mutualitateekin sinatutako aseguru kon-tratuengatik ordaindutako kopuruak. Horretarako, eta notarioen etazenbait abokaturen kasua hartuta adibidez, baldintza hau bete beharda: 30/1995 Legean64 aurreikusitako obligazioa beteko bada, kon-tratu horiek Gizarte Segurantzako erregimen bereziaren ordezkosistema bat beharko dute izan Gizarte Segurantzak estaltzen dituenegoerak hartzen dituen zatian, 3.005,06 euroko mugarekin urtean.

2. Bigarren erregela

Zergadunaren ezkontideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen ara-bera eratutako izatezko bikote-lagunak, edo harekin bizi direnadingabeko seme-alabek modu jarraituan eta ohikotasunez lan egi-ten badute zergadunaren jarduera ekonomikoetan, jarduerarenetekinak kalkulatzeko, zergadunak (jardueraren titular gisa) horie-tako bakoitzarekin hitzarturiko ordainsariak (soldatak,...) kendubehar ditu, beti ere ondorengo baldintzak betetzen badira:

• Bidezko lan kontratua egotea.

• Ezkontidea edo adingabeko seme-alabak Gizarte Seguran-tzaren dagokion erregimenean afiliatuta egotea.

• Ezkontidearekin edo adingabeko seme-alabekin hitzarturikoordainsariak euren kualifikazio profesionalari eta egindakolanari merkatuan dagozkienak baino handiagoak ez izatea.

Zergadunaren ezkontideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen ara-bera eratutako izatezko bikote-lagunak edo adingabeko seme-ala-bek lor tutako ordainsariak lan etekintzat har tuko dira zergaondorio guztietarako.

3. Hirugarren erregela

Zergadunaren ezkontideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen ara-bera eratutako izatezko bikote-lagunak, edo harekin bizi direnadingabeko seme-alabek ondasun edo eskubideak lagatzen badi-tuzte jarduera ekonomikoaren zerbitzura jartzeko, jarduerarenetekinak kalkulatzeko, zergadunak (jardueraren titular gisa) haie-kin hitzartutako kontraprestazioa kenduko du, beti ere merkatukobalioa gainditzen ez duenean. Kontraprestaziorik hitzartu ez bada,merkatuko balioa kenduko da.

Kontraprestazioa edo merkatuko balioa ezkontidearen, maiatzaren7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote-lagunarenedo adingabeko seme-alaben kapital etekintzat hartuko da zergaondorio guztietarako.

Ondasun eta eskubideak bi ezkontideenak edo maiatzaren 7ko 2/2003Legearen arabera eratutako izatezko bikoteko bi kideenak badira, erre-gela hau ezin da aplikatu eta, beraz, ez da inolako gasturik kenduko.

4. Laugarren erregela

Jarduera ekonomikoaren etekin garbia kalkulatzeko, zergadunakgaixotasun aseguruengatik ordaindutako primak gastu kengarri-tzat hartuko dira bai hari dagokion zatian eta bai ezkontideari,maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko biko-te-lagunari edo harekin bizi diren hogeita hamar urtetik beherakoseme-alabei dagokien zatian. Pertsona horietako bakoitzagatikgehienez egin daitekeen kenkaria 500 eurokoa izango da.

5.5.2 Nola kalkulatzen da etekina modalitate erraz-tuan?

5.5.2.1 Zeintzuk dira zergadunen betekizunak?

Jarduera ekonomikoak burutzen dituzten zergadunek zuzenekozenbatespenaren modalitate erraztuaren arabera kalkulatu ahalizango dute beren jardueren etekin garbia, ondoko baldintzahauek betetzen dituztenean:

• Zergadunak egindako jarduera guztien eragiketa bolume-na (etekin garbia zenbatespen objektiboaren metodoarenarabera kalkulatzen dutenena sartu gabe), ez izatea urteanmilioi bat eurotik gorakoa.

• Zergadunak espresuki aukeratzea modalitate erraztuabere jarduera guztien etekin garbia kalkulatzeko, zenbates-pen objektiboaren zeinu, indize edo moduluen modalitatea-rekin bateragarria izatea eragotzi gabe.

Modalitate erraztua aplikatzeko muga gisa ezartzen den eragiketabolumena modalitate hau aplikatu aurreko urteari dagokiona izan-go da. Jarduera ekitaldiaren barruan hasten bada, milioi bat euro-ko zifra konputatzeko, ekitaldi horretan egindako eragiketabolumena hartuko da kontuan. Jarduera aurreko urtean zehar hasibada, dagokion eragiketa bolumena urtebetera eramango da. Hauda, sei hilabetetan 60.101,21 euroko eragiketa bolumena lortubada, urteko eragiketa bolumena 120.202,42 eurokoa izango da.

5.5.2.2 Noiz aukera daiteke modalitate erraztua?Nola egiten zaio uko?

Zuzeneko zenbatespenaren modalitate erraztuaren aplikazioahorretarako ezartzen den epean aukeratuko da ondorioak izanbehar dituen urte naturalaren barruan. Jarduera hasita badago,aukera hori zentsuaren alta aitorpenean egingo da.

Aukera horrek modalitatea aplikagarria den hurrengo urteetarakoere izango du balioa, non eta zergadunak, ondorioak izan behardituen urte naturaleko epearen barruan, espreski adierazten ezduen aukera horretan atzera egiten duela.

Zuzeneko zenbatespenaren modalitate erraztua aukeratzeko nahizmodalitate horretan atzera egiteko, zergadunak Zentsu Aitorpena-ren 036 eredua bete beharko du65.

Modalitate erraztua aukeratzen duen zergadunak hiru prozedurahauetako bat hautatu beharko du etekin garbia kalkulatzeko:

Gipuzkoako Foru Aldundia 81

Jarduera ekonomikoen etekinak

———————————————————

63 Ikus 10. kapituluaren barruan, “Oinarri likidagarria” izenekoan, ageri den 10.2.1.2 apar-tatua. Mutualitateei, aurreikuspen plan aseguratuei, pentsio planei eta borondatezkogizarte aurreikuspeneko entitateei ekarpenak egiteagatik oinarri ezargarriak duenmurrizpena azaltzen da bertan.

64 Aseguru Pribatuak Antolatu eta Gainbegiratzeari buruzko azaroaren 8ko 30/1995 Lege-aren bosgarren xedapen iragankorreko 3 apartatuan eta hamabosgarren xedapen gehi-garrian jasotzen da obligazio hori.

———————————————————

65 Ikus urtarrilaren 28ko 5/1992 Foru Dekretua, enpresariek, profesionalek eta beste zer-gapeko batzuek zerga ondorioetarako aurkeztu behar dituzten zentsu aitorpenak arau-tzen dituena. 2004ko abuztuaren 7tik aurrera indarrean sar tu da uztailaren 27ko75/2004 Foru Dekretua, empresariek, profesionalek eta beste zergapeko batzuek zergaondorioetarako aurkeztu behar dituzten zentsu aitorpenei buruzkoa.

Page 6: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

• Arrunta

• Berezia

• Sektoriala

Ekitaldi bakoitzeko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenaitorpena aurkezteko epearen barruan aukeratuko da prozedura.

Prozedura bat aukeratzeak ez du esan nahi hurrengo zergaldietanere prozedura bera erabili behar denik.

Zergaldi baterako egiten den aukera geroago aldatu daiteke, hariketa Zerga Administrazioak edozein jarduketa burutu arte.

Zuzeneko zenbatespen erraztuaren prozeduretako bat (arrunta,berezia eta sektoriala) aukeratu duen zergadunak prozedura ber-bera erabiliz kalkulatuko du modalitate horretan egindako jardue-ra guztien etekin garbia, prozedura sektorialaren kasuan izan ezik(merkantzien garraioari eta basogintzari bakarrik aplikagarria).

Etekin garbia zuzeneko zenbatespen erraztuaren arabera kalkula-tzeko prozedura ez bada bat eta bera modalitate horretan egindakojarduera guztietarako, edo zergadunak inolako prozedurarik auke-ratu ez badu, modalitate erraztuan egindako jarduera guztien ete-kin garbia prozedura arruntari jarraituz kalkulatuko da.

5.5.2.3 Noiz aplikatzen zaie modalitate erraz-tua esleipen erregimenean dauden enti-tateei?

a) Zein baldintza bete behar dira?

Esleipen erregimenean dauden entitateek jarduera ekonomikoakgaratzen dituztenean, haien etekin garbia zuzeneko zenbatespena-ren modalitate erraztuaren arabera kalkulatu ahal izango da hona-ko baldintzak betetzen direnean:

• Bazkide, oinordeko, komunero edo partaide guztiak ErrentaZergagatik tributatu behar duten pertsona fisikoak izatea.

• Entitateak egindako jarduera guztien eragiketa bolumena(etekin garbia zenbatespen objektiboaren metodoan kalku-latzen dutenena sartu gabe), gehienez ere milioi bat euro-koa izatea.

• Jarduera guztien etekin garbia kalkulatzeko modalitateerraztua aukeratzea, zenbatespen objektiboaren zeinu, indi-ze edo moduluen modalitatearekin duen bateragarritasunaeragotzi gabe.

b) Zer egin behar da modalitate erraztua aukeratzekoedo modalitate horretan atzera egiteko?

Modalitate erraztua aplikatzea, modalitate horretan atzera egitea,eta orobat, etekin garbia zuzeneko zenbatespen erraztuaren arabe-ra kalkulatzeko prozedura, bazkide, oinordeko, komunero edo par-taide guztiek aukeratu beharko dute.

Etekin garbia zuzeneko zenbatespen erraztuaren arabera kalkula-tzeko aukeratzen den prozedura bat eta bera izango da bazkide,oinordeko, komunero edo partaide guztientzat. Desberdina izanezgero, prozedura arruntari jarraiki kalkulatuko da etekina.

Modalitate erraztua aplikatzeko, bazkide, oinordeko, komunero edopartaideen zirkunstantzia indibidualak ez dira kontuan hartuko.

c)Nori egozten zaizkio etekinak?

Egozpen erregimenean dauden entitateen etekin garbia kasubakoitzean aplikagarri diren arau edo itunen arabera egotziko zaiebazkide, oinordeko, komunero edo partaideei. Administrazioak ez

badu arau edo itun horien froga sinesgarririk, etekina zati berdine-tan egotziko zaie.

5.5.2.4 Zein prozedura erabiltzen dira etekin gar-bia kalkulatzeko?

Zuzeneko zenbatespen erraztuan hiru prozedura daude etekin gar-bia kalkulatzeko:

• Arrunta

• Berezia

• Sektoriala

5.5.2.4.1 Prozedura arrunta

Etekin garbia prozedura honen bidez kalkulatzeko, honela jokatu-ko da:

• Lehenik, sarrerak eta gastuak kalifikatu eta kuantifikatukodira, hornidurak eta jarduerari atxikitako ondare elemen-tuetatik eratorritako irabaziak eta galerak kanpo utzita66.

• Ondoren, aurreko puntuan aipatu diren sarrera eta gastuenarteko diferentzia kalkulatuko da (hasierako zenbatekoa).Diferentzia horren emaitzari hasierako zenbatekoaren %5 ken-duko zaio (ken daitekeen portzentaje finkoa). Portzentaje horihornidurengatik eta gastu frogagaitzengatik aplikatzen da.

• Azkenik, aurreko puntuko emaitzari jarduerari atxikitakoondare elementuetatik eratorritako irabazi eta galerak gehi-tu edo kenduko zaizkio.

LABURPENA: prozedura arrunta

Hasierako zenbatekoa = Sarrerak – Gastuak

Kentzen den portzentaje finkoa: hasierako zenbatekoaren %5

Hasierako zenbatekoa– Kentzen den portzentaje finkoa (hasierako zenbatekoaren %5)+ Atxikitako elementuen irabaziak– Atxikitako elementuen galerak.Etekin garbia

AdibideaEman dezagun enpresaria zarela eta zure jardueratik datu hauekditugula:

Salmentak 51.086,03 €Erosketak 22.537,95 €Amortizazioak 4.357,34 €Zuzkidurak 1.202,02 €Gastu frogagaitzak 150,25 €Ondare irabazia atxikitako elementu bat

eskualdatzeagatik 3.005,06 €

Kasu honetan, zure jardueraren etekin garbia honako hau izangoda prozedura arrunta erabilita:

82 Gipuzkoako Foru Aldundia

Jarduera ekonomikoen etekinak

———————————————————

66 Hori guztia Sozietateen gaineko Zergaren araudian eta zuzeneko zenbatespenarenmodalitate arrunterako ezarritako erregeletan xedatutakoari jarraiki egingo da (ikuskapitulu honen barruan ageri den 5.5.1 apartatua).

Page 7: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

Etekin garbia: prozedura arrunta

Sarrerak Salmentak 51.086,03 €Gastuak Erosketak + Amortizazioak

(22.537,95 € + 4.357,34 €) 26.895,29 €Diferentzia 51.086,03 € – 26.895,29 € 24.190,74 €Hornidurak eta gastu

frogagaitzak 24.190,73 €-ren %5 1.209,54 €Irabazia 3.005,06 €Etekin garbia (24.190,74 € – 1.209,54 € +

+ 3.005,06 €) 25.986,26 €

5.5.2.4.2 Prozedura berezia

Prozedura berezia erabiltzen bada, etekin garbia honela kalkulatu-ko da:

• Lehenik, sarrerak eta gastuak kalifikatu eta kuantifikatukodira67, hornidurak, amortizazioak eta jarduerari atxikitakoondare elementuetatik eratorritako irabaziak eta galerakkanpo utzita.

• Ondoren, aurreko puntuan aipatu diren sarrera eta gastuenarteko diferentzia kalkulatuko da (hasierako zenbatekoa).Diferentzia horren emaitzari %10 kenduko zaio (ken daite-keen portzentaje finkoa). Portzentaje hori amortizazio, hor-nidura eta gastu frogagaitzengatik aplikatzen da.

• Azkenik, aurreko puntuko emaitzari jarduerari atxikitakoondare elementuetatik eratorritako irabazi eta galerak gehi-tu edo kenduko zaizkio.

LABURPENA: prozedura berezia

Hasierako zenbatekoa = Sarrerak – Gastuak

Kentzen den portzentaje finkoa: hasierako zenbatekoaren %10

Hasierako zenbatekoa– Kentzen den portzentaje finkoa (hasierako zenbatekoaren %10)+ Atxikitako elementuen irabaziak– Atxikitako elementuen galerak.Etekin garbia

AdibideaEman dezagun enpresaria zarela eta zure jardueratik datu hauekditugula:

Salmentak 51.086,03 €Erosketak 22.537,95 €Amortizazioak 4.357,34 €Zuzkidurak 1.202,02 €Gastu frogagaitzak 150,25 €Ondare irabazia atxikitako elementu bat eskualdatzeagatik 3.005,06 €

Kasu honetan, zure jardueraren etekin garbia honako hau izangoda prozedura berezia erabilita:

Etekin garbia: prozedura berezia

Sarrerak Salmentak 51.086,03 €Gastuak Erosketak 22.537,95 €Diferentzia 51.086,03 € – 22.537,95 € 28.548,08 €Amortizazioak,

hornidurak eta gastu frogagaitzak 28.548,08 €-ren %10 2.854,81 €

Irabazia 3.005,06 €Etekin garbia (28.548,08 € – 2.854,81 € +

+ 3.005,06 €) 28.698,33 €

5.5.2.4.3 Prozedura sektoriala

Zuzeneko zenbatespenaren modalitate erraztuan etekin garbia kal-kulatzeko erabiltzen den prozedura sektoriala errepide bidezkomerkantzien garraioari (JEZren lehen sekzioko 722. epigrafeari)eta basogintzari aplikatzen zaie.

5.5.2.4.3.1 Prozedura sektoriala errepide bidezko mer-kantzien garraioan

Errepide bidezko merkantzien garraio jardueraren etekina honelakalkulatuko da prozedura sektorialean:

• Lehenik, sarrerak eta gastuak kalifikatu eta kuantifikatukodira68. Kanpoan utziko dira hornidurak, zergadunak bere jar-dueraren barruan izandako mantenu gastuak eta jarduerari atxi-kitako ondare elementuetatik eratorritako irabazi eta galerak.

• Ondoren, aurreko puntuan aipatu diren sarrera eta gastuenarteko diferentzia kalkulatuko da (hasierako zenbatekoa).

• Diferentzia horren emaitzari legez ezarrita dauden mante-nu gastuak kenduko zaizkio.

ERNE: jatetxeetan eta bestelako ostalaritza establezimen-duetan sortzen diren mantenu gastuak zergadunak lan eginohi duen udalerritik kanpo egiten direnean, kopuru haue-tan izango dira kengarriak:

– 46,59 euro eguneko, gastua atzerrian egiten bada.

– 22,07 euro eguneko, gastua lurralde espainiarrean egi-ten bada.

Edozein modutara ere, mantenu gastuek ezin dute gainditusarreren eta gastuen arteko diferentziaren %28 (hasierakozenbatekoa).

Ez da beharrezkoa izango mantenu gastuak ziurtagirienbidez frogatzea, baina zergadunak bidaia noiz eta nora eginduen eta haren zergatia zein izan den frogatzen duten ziur-tagiriak gorde beharko ditu.

• Ateratzen den emaitzari (hau da, sarrera eta gastuen artekodiferentziari mantenu gastuak kendu ondoren lortzen dena-ri) %5eko murrizpena aplikatzen zaio hornidurengatik etagastu frogagaitzengatik (kentzen den portzentaje finkoa da).

Gipuzkoako Foru Aldundia 83

Jarduera ekonomikoen etekinak

———————————————————

67 Hori guztia Sozietateen gaineko Zergaren araudian eta zuzeneko zenbatespenarenmodalitate arrunterako ezarritako erregeletan xedatutakoari jarraiki egingo da (ikuskapitulu honen barruan ageri den 5.5.1 apartatua).

———————————————————

68 Hori guztia Sozietateen gaineko Zergaren araudian eta zuzeneko zenbatespenarenmodalitate arrunterako ezarritako erregeletan xedatutakoari jarraiki egingo da (ikuskapitulu honen barruan ageri den 5.5.1 apartatua).

Page 8: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

• Azkenik, aurreko puntuko azken emaitzari jarduerari atxi-kitako ondare elementuetatik eratorritako irabazi eta gale-rak gehitu edo kenduko zaizkio.

LABURPENA: prozedura sektoriala errepide bidezkomerkantzien garraioan

Hasierako zenbatekoa = Sarrerak – Gastuak

– Legez ezarrita dauden mantenu gastuak (muga: hasierako zen-batekoaren %28)

Kentzen den portzentaje finkoa= hasierako zenbatekoaren %5ken mantenu gastuak

Hasierako zenbatekoa

– Mantenu gastuak– Kentzen den portzentaje finkoa (hasierako zenbatekoaren %10)+ Atxikitako elementuen irabaziak– Atxikitako elementuen galerak.Etekin garbia

5.5.2.4.3.2 Prozedura sektoriala basogintzan

Baso jardueraren etekina honela kalkulatuko da prozedura sektorialean:

• Lehenik sarrerak kalifikatu eta kuantifikatuko dira jardue-rari atxikitako ondare elementuetatik eratorritako irabazieta galerak sartu gabe.

• Gastuak nekez frogatu eta baloratu daitezkeenean, aurre-ko puntuan aipatu diren sarreren %58,5 hartuko da bakar-bakarrik gastu kengarritzat. Portzentaje hori %70ekoaizango da ustiatu diren azalerak zergadunak basoberritzendituenean jarraian adierazten diren baldintza eta epeeijarraiki.

• Ondoren, aurreko puntuetan aipatutako sarrera eta gastuenarteko diferentzia kalkulatuko da. Diferentzia hori %60ko edo%50eko portzentajearekin biderkatuko da, baso jardueraren

etekina, hurrenez hurren, bi edo bost urtetik gorako epeansortu denean eta aldian aldiro lortu ez denean.

• Azkenik, jarduerari atxikitako ondare elementuetatik dato-zen irabazi eta galerak gehitu edo gutxituko dira.Sozietateen gaineko Zergaren araudian jasotakoaren ara-bera egongo dira kalkulatuak.

Ustiaturiko azalerak basoberritzeko baldintzak eta epeak.

Mozketarako baimena ematen denetik hasi eta bi urteko epeanbasoberritu behar dira ustiaturiko azalerak. BasoberritzeaGipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen GarapenerakoDepar tamentuaren Basozaintzako eta Natura Ingur unekoZerbitzuak luzaturiko ziurtagiria aurkeztuta frogatuko da.

Gertatzen bada, aurreko paragrafoan xedatutakoaren haritik,basoberritzea ez dela burutzen ustiaturiko azalera mozten denurte berean, zergadunak mozketa egiten den ekitaldiko aitorpe-nean adierazi beharko du basoberritzea lehen esandako baldintzaeta epeetan egiteko asmoa duela.

Ustiaturiko azaleren basoberritze lanak ez burutzea.

Ustiaturiko azalerak basoberritzeko ezartzen dituen baldintzakbetetzen ez badira, zergadunak aitorpen-likidazio osagarri bat aur-keztu beharko du. Gastu kengarri modura %58,5eko portzentajea-ren ordez %70ekoa por tzentajea aplikatu duen ur teagatikaurkeztuko du aitorpen hori.

Ondorio horietarako, zergadunak berriro kalkulatu beharko duaurreko paragrafoan aipatu den urtean baso jarduerak eman duenetekin garbia, eta horretarako, aplikatuko duen gastu kengarrienportzentajea %58,5ekoa izango da. Gainera, ateratzen den kuota etadagozkion berandutza interesak ordaindu beharko ditu.

Aitorpen-likidazio osagarria aurkezteko epea baldintzak bete ezdiren egunean hasi eta horiek bete gabe gelditu diren zergaldiaaitortzeko arauzko epea amaitzen den egunean bukatuko da.

84 Gipuzkoako Foru Aldundia

Jarduera ekonomikoen etekinak

LABURPENA: zuzeneko zenbatespena

Modalitatea Ezaugarriak Prozedura

Arrunta Aplikazio orokorra Arrunta

Erraztua Zergadunek baldintza hauek bete behar dituzte:

• Egindako jardueren urteko eragiketa bolumena ez izatea milioibat eurotik gorakoa modalitate hau aplikatu aurreko urtean(etekin garbia zenbatespen objektiboaren arabera kalkulatzendirenena sartu gabe).

• Zergadunak espreski aukeratzea modalitate erraztua bere jar-duera guztien etekin garbia kalkulatzeko (zenbatespen objekti-boaren zeinu, indize edo moduluen modalitatearekinbateragarria izatea eragotzi gabe).

• Esleipen erregimenean dauden entitateetan aurreko baldintzakbetetzea eta, gainera, bertako bazkide, oinordeko, komuneroedo partaide guztiak pertsona fisikoak izatea eta modalitate hauguztiek aukeratzea.

Berezia

Sektoriala:

• Errepide bidezko merkantziengarraioa.

• Basogintza.

Page 9: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

Gipuzkoako Foru Aldundia 85

Jarduera ekonomikoen etekinak

5.6 Nola kalkulatzen da etekin garbia zenba-tespen objektiboaren metodoan?

ERNE: zenbatespen objektiboak esan nahi du etekina kalkulatzekoelementu, modulu eta portzentaje orokorrak erabiltzen direla.Beraz, errealitatearekin erlazionatuta badaude ere, ez dute zertanbat etorririk zergadunak egiten duen jarduera zehatzaren emaitzare-kin. Horregatik, zergadunari komeni zaio zenbatespen objektiboabere errealitate ekonomikoarekin bat ote datorren kalkulatzea.

Lehenago adierazi den bezala, bi modalitate bereizten dira zenba-tespen objektiboaren metodoan:

• Hitzarmenen modalitatea

• Zeinu, indize edo moduluen modalitatea

5.6.1 Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenenmodalitatean?

Administrazioak eskumena du zenbatespen objektiboko sistemakjarduera ekonomikoaren sektore jakin batzuei nola aplikatu erre-gelamenduz arautzeko. Sistema horien bitartez etekinen zifra indi-bidualizatuak ezarri ahal izango dira hainbat zergalditarako,zergadunek aurrez onarturik betiere. Oraingoz, ez da inolako sis-temarik finkatu modalitate honetarako.

5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edomoduluen modalitatean?

5.6.2.1 Zer baldintza bete behar dira modalitatehau aplikatu ahal izateko?

Zeinu, indize edo moduluen modalitatea abenduaren 18ko68/2001 Foru Dekretuan jasotzen diren jarduera ekonomiko guz-tiei aplikatuko zaie, beti ere zergadunek modalitate hori aukeratubadute.

5.6.2.2 Noiz da bateragarria zeinu, indize edomoduluen modalitatea zuzeneko zenbates-penaren metodoarekin? Nola koordinatzenda Balio Erantsiaren gaineko Zergarekin?

Zeinu, indize edo moduluen modalitatea eta zuzeneko zenbatespe-na bateragarriak dira elkarren artean, baina horretarako honakobaldintzak bete behar dira:

• Zergadunak jarduera ekonomiko bat baino gehiago egitea(bost adibidez).

• Jarduera ekonomiko baten edo batzuen etekina zeinu, indi-ze edo moduluen modalitatean kalkulatu ahal izatea (bi jar-dueratan, adibidez).

• Zergadunak zeinu, indize edo moduluen modalitatea auke-ratzen badu, modalitate hori aplikagarri duten jarduera eko-nomiko guztiei aplikatzea (bi jarduerari, kasu honetan).

Hala ere, modalitate hori aukeratzea ez da oztopo izango zergadu-nak zuzeneko zenbatespenaren bitartez kalkula dezan gainerakojardueren etekina (hiru jardueraren etekina, kasu honetan).

Alabaina, zergadunak jarduera ekonomikoren bat hasten baduurtean zehar, aurreko erregelak ez du urte horretarako ondoriorikizango jarduera berriari dagokionez.

Zergadunak Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregimen berezierraztuari edo nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako erregimen

bereziari uko egiteak esan nahi du zergadun horrek ezingo duelaaukeratu zenbatespen objektiboaren zeinu, indize edo moduluenmodalitatea berak burutzen dituen jarduera guztietarako, eta Per-tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aukera horretan atzeraegin duela ere ekarriko du berekin.

Aldiz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan jarduera eko-nomikoen etekin garbia kalkulatzeko zergadunak erabiltzen duenmetodo, modalitate edo prozedurak ez du eraginik izango zergadu-nak Balio Erantsiaren gaineko Zerga kalkulatzeko aukeratzendituen erregimenei dagokienez.

5.6.2.3 Zer egin behar da zeinu, indize edomoduluen modalitate aukeratzeko etamodalitate horretan atzera egiteko? Zeinarrazoirengatik gera daiteke modalitatehorretatik kanpo?

Ondorioak izan behar dituen urte naturalaren barruan adierazibeharko du zergadunak zeinu, indize edo moduluen modalitateaaplikatu nahi duela. Horretarako ezartzen den epean adieraziko duhori. Jarduera hasten baldin bada, aukera hori zentsuaren altaaitorpenean adieraziko da.

Aukera horrek modalitatea aplikagarria den hurrengo urteetarakoere izango du balioa, non eta zergadunak, ondorioak izan behardituen urte naturaleko epearen barruan, espreski adierazten ezduen aukera horretan atzera egiten duela.

Zenbatespen objektiboko metodoaren modalitate hau aukeratzekonahiz modalitate horretan atzera egiteko, zergadunak ZentsuAitorpenaren 036 eredua bete behar du69.

Aurrerago azaltzen diren magnitudeak (ikus 5.6.2.5 apartatua)gainditzen dituzten zergadunek ezingo dute zeinu, indize edomoduluen modalitatea erabili aitorpena egiteko. Magnitude horiekgainditzen diren urte naturala amaitu eta hurrengoan sortuko dituhorrek ondorioak.

Zergaduna zeinu, indize edo moduluen modalitatetik kanpo gera-tzen denean, zuzeneko zenbatespenaren modalitate arrunta erabilibeharko du jarduera ekonomikoen etekin garbia kalkulatzeko, noneta zergadunak modalitate erraztua aukeratzen ez duen.

5.6.2.4 Zeinu, indize edo moduluen modalitatea etaesleipen erregimenean dauden entitateak

a) Zein baldintza bete behar dira?

Esleipen erregimenean dauden entitateek jarduera ekonomikoakgaratzen dituztenean, haien etekin garbia Per tsona FisikoenErrentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboaren zeinu,indize edo moduluen modalitatean kalkulatu ahal izango da baldineta bazkide, oinordeko, komunero edo partaide guztiak ErrentaZergagatik tributatu behar duten pertsona fisikoak badira.

b)Noiz aukera daiteke zeinu, indize edo moduluenmodalitatea? Nola egiten da atzera?

Bazkide, oinordeko, komunero edo partaide guztiek aukeratubehar dute zenbatespen objektiboaren zeinu, indize edo moduluenmodalitatea, eta guztiek ere egin beharko dute atzera aukerahorretan, aurreko 5.6.2.3 apartatuan adierazitakoaren arabera.———————————————————

69 Ikus urtarrilaren 28ko 5/1992 Foru Dekretua, enpresariek, profesionalek eta beste zerga-peko batzuek zerga ondorioetarako aurkeztu behar dituzten zentsu aitorpenak arautzendituena. 2004ko abuztuaren 7tik aurrera indarrean sartu da uztailaren 27ko 75/2004 ForuDekretua, enpresariek, profesionalek eta beste zergapeko batzuek zerga ondorioetarakoaurkeztu behar dituzten zentsu aitorpenei buruzkoa.

Page 10: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

Modalitate hori ez badute bazkide, oinordeko, komunero edo par-taide guztiek aukeratzen, edo aukera horretan ez badute guztiekatzera egiten, etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren modalitatearrunta erabiliz kalkulatuko da.

Zeinu, indize edo moduluen modalitatea bazkide, oinordeko,komunero edo partaideen zirkunstantzia indibidualak alde baterautzita aplikatuko da.

c)Nori esleitzen zaio etekin garbia?

Esleipen erregimenean dauden entitateen etekin garbia kasubakoitzean aplikagarri diren arau edo itunen arabera egotziko zaie

bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei. Administrazioak ezbadu arau edo itun horien froga sinesgarririk, etekina zati berdine-tan egotziko zaio horietako bakoitzari.

5.6.2.5 Zer jarduera sartzen dira zeinu, indizeedo moduluen modalitatean 2004ko eki-taldian?

2004ko ekitaldian, jarraian zerrendatzen diren jarduerei edo jar-duera sektoreei aplikatuko zaie zenbatespen objektiboaren zeinu,indize edo moduluen modalitatea, beti ere bakoitzak ezarriakdituen kopuruak gainditzen ez badira:

86 Gipuzkoako Foru Aldundia

Jarduera ekonomikoen etekinak

JEZren epigrafea Jarduera ekonomikoa

0 Abeltzaintza independentea.

Abereak hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzua.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza erregimen berezitik kanpo daudennekazari eta abeltzainek eginiko beste zerbitzu eta lan osagarri batzuk.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza erregimen berezian sar daitekeen neka-zaritza edo abeltzaintza jarduera.

– Baxurako arrantza

468. 5 Altzarigintzari lotutako jarduerak (akabera, bernizadura, tapizaketa, urreztaketa, etab.).

501.3 Igeltsero eta eraikuntza lan txikiak oro har.

504.2 Iturgintza instalazioak.

504.5, 504.7 Era guztietako sukaldeak, osagarriak barne, muntatu eta instalatzea industriarena ez beste erabileretarako. Edo-zein motatako eraikinetan telefonoa, telegrafoa, haririk gabeko telegrafoa eta telebista instalatzea.

505.1, 505.2, 505.3, 505.4 Estaldurak eta zoladurak egitea eta isolamenduak jartzea.

505.5 Zurgintza eta sarrailagintza.

505.6 Eraikin eta lokaletan edozein motatako pintura lanak eta paper, ehun edo plastikozko estaldura egitea, akaberaeman eta dekoratzea.

505.7 Eraikin eta lokaletan igeltsu nahiz eskaiolazko lanak egin eta dekoratzea.

647.1 Saltzailedun establezimenduetan edozein motatako janari eta edariak txikizka saltzea.

647.2 120 metro karratutik beherako saltokia duten establezimenduetan autozerbitzu erregimenean edo erregimenmistoan edozein motatako janari eta edariak txikizka saltzea.

662.2 661 taldean eta 662.1 epigrafean zehaztu ez diren establezimenduetan edozein motatako artikuluak txikizka sal-tzea, janari eta edariak barne.

663.1 Merkataritza establezimendu finko batetik kanpo elikagaiak txikizka saltzea, edari eta izozkiak barne.

663.2 Merkataritza establezimendu finko batetik kanpo ehun eta jantzi gaiak txikizka saltzea.

663.3 Merkatal establezimendu finko batetik kanpo oinetakoak, larruak eta larrugaiak txikizka saltzea.

663.4 Establezimendu finko batetik kanpo drogeria, kosmetika eta, oro har, kimika produktuak txikizka saltzea.

663.9 Beste edozein motatako merkatalgaiak, beste inon sailkatu gabeak, merkatal establezimendu finko batetik kanpotxikizka saltzea, salgai jartzen diren artikulu edo produktuei Balio Erantsiaren gaineko Zergaren baliokidetasunerrekarguaren erregimen berezia aplikagarri ez zaienean izan ezik.

671.4 Bi sardexkako jatetxeak.

671.5 Sardexka bakarreko jatetxeak.

672.1, 672.2, 672.3 Kafetegiak.

673.1 Kategoria bereziko kafetegi eta tabernak.

673.2 Bestelako kafetegi eta tabernak.

675 Kiosko, barraka eta antzeko lokaletan ematen diren zerbitzuak.

676 Txokolate, izozki eta hortxata dendetan ematen diren zerbitzuak.

681 Izar bat edo biko hotel eta moteletan ostatu ematea.

682 Hostal eta pentsioetan ostatu ematea.

683 Arroztegi eta apopilo etxeetan ostatu ematea eta zerbitzu berbera eskaintzea landa turismoko ostatuetan haueknekazaritza, abeltzaintza edo basogintzaren jarduera osagarri ez direnean.

Kopurua

10 langile

-----------

5 langile

8 langile

5 langile

4 langile

5 langile

5 langile

4 langile

4 langile

3 langile

3 langile

3 langile

2 langile

2 langile

2 langile

2 langile

2 langile

10 langile

10 langile

8 langile

8 langile

8 langile

3 langile

3 langile

15 langile

12 langile

12 langile

Page 11: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

Gipuzkoako Foru Aldundia 87

Jarduera ekonomikoen etekinak

Jarduera bakoitzari dagokion magnitudeak aurreko zerrendanadierazi diren gehienezko kopuruak gainditzen ote dituen kalkula-tzeko, honako partikularitate hauek hartuko dira kontuan:

• “Enplegatutako langileak” magnitudean soldatapean dau-denak nahiz ez daudenak sartuko dira.

Soldatapean ez dagoen pertsona enpresaria da, beti ere jar-dueran benetan lan egiten badu. Ondorio horietarako, jardue-raren zuzendaritza, antolaketa eta plangintza lanak eta, orohar, jardueraren titularitateari lotutakoak egitea horrenbarruan sartzen da. Ezkontidea, maiatzaren 7ko 2/2003 Lege-aren arabera eratutako izatezko bikote-laguna, eta harekinbizi diren adingabeko seme-alabak ere soldatapean ez daudenpertsonatzat hartzen dira, baldin eta, jardueran benetan aritu-ta, soldatapeko langileak ez badira.

Soldatapeko langilea jardueran aritzen den beste edozeinpertsona izango da. Bereziki, soldatapeko langiletzat har-tzen dira zergadunaren ezkontidea, maiatzaren 7ko2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote-lagu-na, eta harekin bizi diren adingabeko seme-alabak, baldineta subjektu pasiboaren jardueran maiztasunez eta modujarraituan lan egiten badute beharrezko lan kontratuaedukita eta Gizarte Segurantzaren erregimena orokorrariafiliatuta.

Kopurua kalkulatzeko, aurreko lehen urtean jardueranaritu den denboraren batez besteko ponderatua hartuko da.Batez besteko ponderatua ondorengo erregelak aplikatuzkalkulatuko da:

1. hartuko den ordu kopuru bakarra aurreko lehen urteanjardueran egindakoa izango da.

2. Pertsona bat soldatapekoa ez den langile bezala konputa-tzeko, urtean 1.800 orduz aritu behar du gutxienez jar-dueran.

ERNE: Urtean egindako ordu kopurua 1.800etik behera-koa denean, soldatapekoa ez den langilearen ordu kopuruakalkulatzeko urtean benetan egindako ordu kopuruareneta 1.800 orduen arteko proportzioa hartuko da.

Unitatetik beherako konputua onartuko da baldin eta zerga-ren aitorpenarekin batera aurkeztu behar diren agirienbidez une bakoitzean behar bezala frogatzen bada urteanegindako ordu kopurua 1.800tik beherakoa dela.

Enpresariaren kasuan, unitatetik beherako konputua onar-tuko da ekitaldian zirkunstantzia hauetako bat ger tatudenean:

– Jardueraren alta edo baja urte naturalaren barruan,Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan.

– Beste jarduera bat egitea nork bere kontura edo besteinoren kontura.

– Aldi baterako ezintasuna dakarten egoerak gertatzea.

– Jarduera etetea subjektu pasiboari leporatu ezin zaiz-kion zirkunstantzia bereziengatik.

– Erretiroa.

Kasu horretan, jardueraren zuzendaritza, antolaketa eta plangintzalanak eta, oro har, jardueraren titularitateari lotutakoak kuantifika-tzeko, enpresaria urteko 0,25 pertsona gisa konputatuko da, salbueta bertan benetan emandako denbora handiagoa edo txikiagoaizan dela frogatzen bada.

3. Soldatapeko langile bat konputatzeko, dagokion hitzarmenkolektiboan langile bakoitzerako finkatuta dagoen urtekoordu kopurua egin behar du, eta hitzarmenak ez badu ordukopururik finkatu, orduan 1.800 lan ordu egin beharko dituurtean. Urtean egindako ordu kopurua txikiagoa edo han-diagoa denean, soldatapeko langilearen ordu kopurua kal-kulatzeko honako hauen arteko proportzioa hartuko da:

JEZren epigrafea Jarduera ekonomikoa

691.1 Etxeko elektragailuak konpontzea.

691.2 Ibilgailu automobil, txirringa eta bestelako ibilgailuak konpontzea.

691.9 Oinetakoak konpontzea.

691.9 Bestelako kontsumo gaiak, beste inon sailkatu gabeak, konpontzea (oinetakoen konponketa eta artelanen, altza-rien, zaharkinen eta musika tresnen zaharberriketa izan ezik).

721.2 Autotaxi bidezko garraioa.

721.3 Errepide bidezko bidaiarien garraioa.

722 Errepide bidezko merkantzien garraioa.

751.5 Ibilgailuak koipeztatu eta garbitzea.

757 Mudantza zerbitzua.

933.9 Irakaskuntzarekin zer ikusia duten bestelako jarduerak burutzea, hala nola, hizkuntzak, jantzigintza, mekanogra-fia eta takigrafia irakastea, edo azterketak, oposaketak eta horien antzeko beste batzuk, beste inon sailkatu gabe-ak, prestatzen laguntzea.

967.2 Kirol hobekuntzarako eskolak eta zerbitzuak.

971.1 Janzkiak, arropak eta etxeko artikulu erabiliak tindatu, lehorrean garbitu, ikuzi eta lisatzea.

972.1 Emakumezko eta gizonezkoen ile-apainketa zerbitzuak.

972.2 Edertasun areto eta institutuak.

973.3 Dokumentuak fotokopiagailuz kopiatzeko zerbitzuak.

Kopurua

3 langile

6 langile

2 langile

2 langile

3 ibilgailu urtekoedozein egunetan

5 ibilgailu urtekoedozein egunetan

5 ibilgailu urtekoedozein egunetan

6 langile

5 ibilgailu urtekoedozein egunetan

5 langile

3 langile

5 langile

9 langile

7 langile

5 langile

Page 12: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

– Benetan lan egindako ordu kopurua.

– Hitzarmen kolektiboak finkatutakoak, eta, hitzarme-nak ez badu ordu kopururik finkatu, 1.800 ordu.

• "Ibilgailuak" magnitudeak jarduera garatzeko urteko edo-zein egunetan gehienez erabiltzen diren ibilgailuen kopu-rua adierazten du.

“Merkantzien errepide bidezko garraio” jardueraren magnitudeakonputatzeko (JEZaren 722. epigrafea), jarduera nagusia eta edo-zein jarduera osagarri egiteko erabiltzen diren ibilgailuak hartubehar dira kontuan. Ondorio horiei begira, jarduera bat osagarri-tzat hartuko da bere sarrera kopuru osoa jarduera nagusiarenkopuru osoaren %40 baino handiagoa ez denean.

Jardueraren lehen urtean, hasieran dauden langile edo ibilgailuenkopurua hartuko da kontuan.

5.6.2.6 Nola kalkulatzen da etekin garbia?

Zeinu, indize edo moduluen modalitate hau aplikagarri duen jar-duerari zein etekin garbia dagokion kalkulatu behar dute zergadu-nek. Jarduera bakoitzerako aurreikusita dauden zeinu, indize edomoduluen kopuruak batuz lortuko da etekin garbia. Horretarako,honela jokatuko da:

• Zeinu, indize edo moduluen kopurua kalkulatzeko, unitatebakoitzari esleitu zaion zenbatekoa jardueran erabili edoinstalatu diren unitate kopuruarekin biderkatuko da.

• Errepide bidezko merkantzien garraioa egiten denean, ibil-getuaren amortizazioari dagozkion inbertsioaren pizga-rriak etekin garbitik kendu ahal izango dira martxoaren18ko 14/2003 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraiki.

• Lortutako etekina indize zuzentzaileekin biderkatuko da,hala ezarrita duten jardueretan. Ateratzen den emaitza jar-dueraren aurretiko etekina izango da.

• Ondoren, bidezko murrizpenak egingo dira. Nekazari gaz-teek edo soldatapeko nekazariek %25 murriztu dezaketeberen jardueran lortutako etekin garbia. Lehentasunezkoustialeku baten titular gisa lehen aldiz jardun eta hurrengobost urteetan ixten diren zergaldietan egin ahal izango dutemurrizpen hori70.

• Azkenik, zeinu, indize eta moduluen modalitatearen errege-lak aplikatzetik ateratzen den etekin gabiari jarduera ekono-mikoei atxikitako elementuak eskualdatzeagatik izandakoirabazi edo galerak gehitu edo kenduko zaizkio.

Ur teko etekina kalkulatzeko, zergadunak Per tsona FisikoenErrentaren gaineko Zerga aitortzeko erabiltzen den 109 ereduaren5. eranskina beteko du.

Jarduera urtean zehar hasi edo amaitzea

Zergadunak urtarrilaren 1az geroztik hasi badu jarduera bat edoabenduaren 31 baino lehen amaitu badu, zeinu, indize edo modu-luen modalitatea erabili ahal izateko, proportzionalki aplikatukoditu zeinu, indize edo moduluak, urte naturalean zehar jardueranaritu den denbora kontuan hartuz. Erregela hori ez da denboraldi-ko jardueretan aplikatuko.

Zeinu, indize edo moduluak murriztea eta etekina gutxitzeaaparteko egoerak direla eta.

1. Zeinu, indize edo moduluen modalitatea aplikagarri dutenjarduera ekonomikoetan lapurreta, sute, uholde, hondora-pen edo antzeko beste egoera apartekoak gertatzen badiraeta horiek sektore edo zona jakin batean eragiten badute,Gipuzkoako Foru Aldundiko Fiskalitaterako eta Finantzeta-rako foru diputatuak zeinu, indize edo moduluak murrizteabaimendu dezake salbuespen gisa.

2. Zeinu, indize edo moduluen modalitatea aplikagarria dutenjarduera ekonomikoetan sute, uholde, hondorapen edoekipo industrialaren matxura handiak gertatzen badiraanormaltasun egoera larriak ekarriz jardueraren garapene-an, aipatu kalte horien ondorioz zeinu, indize edo moduluakmurriztea nahi duten interesatuek idatzi bat aurkeztubeharko diote Gipuzkoako Foru Aldundiaren OgasunekoZuzendari Nagusiari, eta bertan aparteko egoera horiekbenetan gertatu direla adierazi. Idatziarekin batera, egokiirizten dituzten frogak aurkeztuko dituzte, eta hala badago-kio, jasandako kalteengatik jaso nahi dituzten kalte-ordai-nak zeintzuk diren ere aipatuko dute.

ERNE: idatzia aurkezteko epea hogeita hamar egunekoaizango da, aparteko egoerak gertatzen diren egunetikaurrera.

Kalte horiek egiazkoak direla behin ziurtatu ondoren eraba-kiko da zeinu, indize edo moduluen murrizpena, zein epeal-diri aplikatuko zaion ere adieraziko delarik

Murrizpena eman edo ukatzeko epea bi hilabetekoa izangoda idazkia aurkezten den egunetik aurrera. Zergadunarilepora dakizkiokeen atzerapenak ez dira kontuan izango.

Murrizpen horrek, baimentzen den unetik aurrera eginbehar diren ordainketa zatikatuetan izango du eragina,betiere ordainketa horiek kalteak gertatu diren urtearibadagozkio.

3. Zeinu, indize edo moduluen modalitatea aplikagarri dutenenpresa jardueretan sute, uholde, hondorapen edo antzekobeste egoera apartekoak gertatzen badira, eta horiek jardue-raren ohiko prozesuarekin zer ikusirik ez duten gastuaksorrarazten badituzte, zergadunek gastu horien zenbateko-an gutxitu ahal izango dute ateratzen den etekin garbia.Horretarako, idatzi bat aurkeztu beharko diote GipuzkoakoForu Aldundiaren Ogasuneko Zuzendari Nagusiari, eta ber-tan aparteko egoera horiek benetan gertatu direla adierazi.Idatziarekin batera, egoki irizten dituzten frogak aurkeztukodituzte, eta hala badagokio, jasandako kalteengatik jaso nahidituzten kalte-ordainak zeintzuk diren ere aipatuko dute.

ERNE: idatzia aurkezteko epea hogeita hamar egunekoaizango da, apar teko egoerak ger tatzen diren egunetikaurrera. Zerga Administrazioak etekinaren murrizpena era-gin duen zioa benetakoa den ala ez egiaztatuko du, etagauza bera egingo du haren zenbatekoarekin.

Hirugarren puntu hau bateraezina da bigarrenarekin. Hauda, zergadunak ezingo du hirugarren puntu honetakomurrizpena aplikatu ondare elementu berean bigarren pun-tuan aipatzen den murrizpena aplikatu duenean.

ERNE: zenbatespen objektiboaren zeinu, indize edo moduluenmodalitatea aplikatzen bada, jarduera ekonomikoaren etekin erre-alak ezin dira inoiz zergapetu gabe utzi. Jarduera ekonomikoaren

88 Gipuzkoako Foru Aldundia

Jarduera ekonomikoen etekinak

———————————————————

70 Lehentasunezko ustialeku baten titular gisa lehen aldiz jarduteko, 109/1995 Foru Dekre-tuaren II. tituluan jasotakoari jarraituko zaio (azaroaren 21eko 109/1995 Foru Dekretua,Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 4ko 19/1995 Legeak, Nekaza-ritza Ustiapenak Modernizatzekoak, jasotako zerga neurrietara egokitzen duena).

Page 13: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

etekin errealaren eta modalitate hau aplikatzetik ateratzen dena-ren artean diferentziarik sortzen bada, dagokion kuota ordainduedo itzuli beharko da. Hala ere, epez kanpo ordaintzeagatik ez daerrekargurik, berandutza interesik edo zigorrik exijituko.

Adibidea

Eman dezagun bi sardexkako jatetxe baten titularra zarela. Zurejarduerak 2004an izan duen etekina kalkulatzeko honako datuhauek ditugu:

Langileak:

• Titular bat.

• Soldatapeko hiru langile finko urte osoan. 2004ko abendua-ren 1ean, horietako batek 19 urte bete zituen. Hiru langilehoriek jatetxea zabaldu zenetik ari dira lanean.

• Ekainaren 1ean enplegatu bat kontratatu zenuen urtebete-rako.

• 2004an kontrataturiko potentzia elektrikoa: 20 Kw.

• Mahai kopurua:

• Barruan:

– 8 lagunentzako 2 mahai

– 6 lagunentzako 3 mahai

– 5 lagunentzako 12 mahai

– 4 lagunentzako 4 mahai

• Kanpoan: 4 lagunentzako 10 mahai finko.

• Jolas makinak: A motatako bat.

1. Modulu bakoitzeko unitate kopuruaren kalkulua.

1. modulua. Soldatapeko langileak:

2 finko urte osoan 2,001 finkoa, 19 urtetik beherakoa,

2004-12-01era arte 335/366 x 0,60 0,541 finkoa, 19 urte badituena,

2004-12-01etik aurrera 31/366 0,08Aldi baterako langile bat

2004-06-01etik aurrera 214/366 0,58Soldatapeko langileak, guztira 3,20

Murrizpen koefizientea soldatapeko langile kopurua gehitzeagatik:

“Soldatapeko langileak” moduluaren unitate kopurua 2004an: 3,20pertsona.

“Soldatapeko langileak” moduluaren unitate kopurua 2003an: 2,60pertsona.

“Soldatapeko langileak” moduluak unitate kopuruan izan duengehikuntza: 0,60 pertsona.

Soldatapeko langile kopurua gehitzeagatik aplikatzen den koefi-zientea: 0,60 x 0,60= 0,36

“Soldatapeko langileak” moduluko unitate kopuruaren zuzenketatarteen arabera:

0,60ko gehikuntza alde batera utzita (aurreko murrizpen koefizien-tea haren gainean aplikatu baita), tarteen araberako koefizienteamoduluaren 2,6 unitateri aplikatzen zaio.

Moduluaren zuzenketa tarteen arabera

Tarteak Koef.

1,00 x 0,90 = 0,90

1,60 x 0,85 = 1,36

2,60 2,26

Soldatapeko langileak, guztira: 0,36 + 2,26= 2,62

2. modulua. Soldatapekoa ez den langilea: 1

3. modulua. Kontrataturiko potentzia elektrikoa: 20 Kw.

4. modulua. Mahaiak:

Mahai guztiak berdinak ez direnez, ponderazio bat egingo dugu;hau da, desberdinak diren mahaiak mahai berdinak “bihurtzen”saiatuko gara (4 lagun mahai bakoitzeko), eta horretarako kapazi-tate osoan oinarrituko gara.

Mahai Mahai bakoitzeko kopurua kapazitatea barruan

8 x 2 = 166 x 3 = 185 x 12 = 604 x 4 = 16

110 / 4 = 27,5

• 110, barruko mahai guztietan sartzen den lagun kopurua da.

• 4: “mahaia” unitatea 4 lagunek okupa dezaketela esan nahi du.

• barruan dauden “mahaien” modulu unitateak 27,5 dira guz-tira; “mahaia” unitate bakoitza lau lagunek okupa dezakete-nean kalkulatzen da.

• Azken kopuru horri kanpoan dauden mahai kopurua gehi-tzen zaio (10), eta horrela unitate kopuru osoa lortzen dugu.

27,5 + 10 = 37,5 mahai

5. modulua. “A” motatako jolas makinak: 1

2. Hau guztia 109 ereduaren 5. eranskinera eramatenbadugu, honela geratzen da:

Modulua Unitate Urteko etekin garbia Urteko etekin garbiaKopurua unitateko moduluko

01 2,62 3.409,94 € 8.934,04 €02 1,00 16.034,86 € 16.034,86 €03 20,00 186,52 € 3.730,40 €04 37,50 538,55 € 20.195,63 €05 1,00 1.156,93 € 1.156,93 €

BATURA 50.051,86 €3.1b), c), d) indize bereziak3.2 indize orokorraDenboraldiko indizeaSoberakinaEtekin garbia 50.051,86 €

Beraz, jardueraren etekina honako hau da: 50.051,86 €.

Gipuzkoako Foru Aldundia 89

Jarduera ekonomikoen etekinak

Page 14: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

5.7 Zein tratamendu ematen zaie etekinirregularrei?

ERNE: jarduera ekonomikoen etekin garbiak aitortuko badira,oro har, aurreko apartatuetan erregimen eta modalitate bakoitze-rako xedatutakoaren arabera kalkulatuko dira.

Hala eta guztiz ere, ondorengo kasuetan, jardueraren etekin garbiakalkulatzeko, etekinen zenbateko osoari portzentaje jakin batzukaplikatuko zaizkio. Horren ondorioz, gainerakoa oinarri ezargarri-tik kanpo geldituko da, hau da, ez da zergapetuko. Adibidez, biurtetik gorako epean sortutako etekinen %60 integratuko dela esa-ten badugu, horrekin esan nahi da gainerako %40a ez dela aitortubehar. Aipatu portzentajeak jarraian adierazten dira:

a) Bi edo bost urtetik gorako epean sortutako etekinak

Jarduera ekonomikoaren etekin garbia bi urtetik gorako epeansortu bada, baina aldian aldiro lortu gabe, oinarri ezargarrian ete-kinaren %60 integratuko da; aldiz, bost urtetik gorako epean sortudenean, %50 integratuko da. Adibide bat egurretarako pinudiakdira: moztuak izan arte –landatzen direnetik urte asko igaro arte ezdira mozten– ez dute inolako etekinik sortzen eta, gainera, titula-rrak ez du aurreko urteetan inolako aurrerakinik jasotzen geroagoegingo den mozketa horregatik.

ERNE: sorreraldia bi urtetik gorakoa dela agerian egon arren,ezin bada zehatz-mehatz finkatu, hiru urtekoa dela joko da.

Sorreraldia Integrazio %

+ 2 urte 60+ 5 urte 50

Jarduera ekonomikoen etekinak bi urtetik gorako epean sortubadira eta etekina zatika jasotzen bada, honako eragiketa hauegingo da: sorreraldiko urteak, datatik datara konputatuak, zatietekinak zatikatu diren zergaldien kopurua:

Etekinak zenbat urtetan sortu direnx =

Etekinak zatikatu diren zergaldien kopurua

• Emaitza bi urtetik gorakoa bada, %60ko portzentajea apli-katuko da.

• Emaitza bost urtetik gorakoa bada, %50eko portzentajeaaplikatuko da.

b) Denboran zehar era irregular nabarmenean lortuta-ko etekinak

Jarduera ekonomikoaren etekin garbia denboran zehar era irregu-lar nabarmenean lortutakotzat jotzen bada, %50 integratuko da.

Ondorengo lau etekin hauek bakarrik hartzen dira denboran zeharera irregular nabarmenean lortutakotzat, beti ere zergaldi bakarbati egozten bazaizkio:

– Amortizagarriak ez diren ibilgetuaren elementuak eroste-ko dirulaguntzak.

– Jarduera ekonomikoetan ez jarraitzeagatik jasotako kalte-ordain eta laguntzak.

– Zerga honetan salbuetsita ez dauden literatur, arte edo zien-tzia sariak71. Jabetza intelektual edo industrialaren eskubi-

deak edo horien ordezkoak lagatzeagatik eratorritako kon-traprestazio ekonomikoak ez dira, ondorio hauetarako, sari-tzat hartuko.

– Iraupen mugagabea duten eskubide ekonomikoen ordezjasotako kalte-ordainak.

LABURPENA:

– Etekinaren %60 integratzen da bi baldintza hauek aldi bereanbetetzen direnean: bi urtetik gorako epean sortzea eta aldianaldiro ez lortzea. %40ak ez du zergarik ordaintzen

– Etekinaren %50 integratzen da bost urtetik gorako epean lortudenean. %50ak ez du zergarik ordaintzen.

– Etekinaren %50 integratzen da denboran zehar era irregular“nabarmenean” lortu denean. %50ak ez du zergarik ordaintzen.

– Etekina epeka jasotzen denean, erregela bat aplikatzen da kal-kulua egiteko.

“Etekinak aldian aldiro ez direla lortu” esaten denean, jarduerarenikuspuntutik ari gara beti, ez pertsonaren ikuspuntutik. Adibidez:abokatu batek bi urtetik gorako epean lortu baditu bere etekinak,kopuru guztiengatik ordaindu beharko du zerga, mota horretakoetekinak aldian aldiro jasotzen baitira normalean.

5.8 Zein ondare elementu daude jardueraekonomikoei atxikita? Eta zeintzuk ez?

5.8.1 Zer dira jarduera ekonomikoei atxikitakoondare elementuak?

Arau orokor gisa, jarduera ekonomiko bati atxikitako ondare ele-mentuak zergadunak jarduera horren xedeetarako erabiltzendituenak dira.

Bereziki, ondoko hiru hauek hartzen dira jarduera ekonomiko batiatxikitako ondare elementutzat:

• Jarduera ekonomikoa egiteko erabiltzen diren ondasunhigiezinak.

• Langileen zerbitzu ekonomiko eta soziokulturaletara zuzen-dutako ondasunak (“enpresako jantokia” esaterako). Aldiz,aisialdi eta olgetarako ondasunak edo, oro har, jardueraekonomikoaren titularrak erabilera pribaturako erabiltzendituenak ez dira jarduerari atxikita egongo.

• Jarduera ekonomikoaren etekinak lortzeko beharrezkoaden beste edozein ondare elementu. Hala ere, entitate batenfondo propioetan partehartzea eta hirugarrenei kapitalaklagatzea adierazten duten aktiboak ez dira inoiz jardueraekonomikoari atxikita egongo.

Senar-emazteen kasuan, ondare elementuak jarduerari atxikitzatjoko dira haien titularitatea bi ezkontideena den kontuan hartugabe. Maiatzaren 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezkobikoteen kasuan ere berdin jokatuko da, hau da, ez da begiratukotitularitatea bikoteko bi kideek duten edo ez.

5.8.2 Zein ondare elementu ez daude jarduera eko-nomikoei atxikita?

Ondoko apartatuetan aipatzen diren ondare elementuak ez dira jar-duera ekonomikoari atxikita egongo:

1. Jarduera ekonomikoetarako eta premia pribatueta-rako erabiltzen diren ondasunak

Ondare elementuak ez daude zergadunaren jarduerari atxikita aldiberean jarduera ekonomikoetarako eta premia pribatuetarako era-

90 Gipuzkoako Foru Aldundia

Jarduera ekonomikoen etekinak

———————————————————

71 Ikus 1. kapituluaren barruan, “Sarrerak” izenekoan, ageri den 1.7 apartatua. Aitortubehar ez diren errentak azaltzen dira bertan.

Page 15: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

biltzen direnean. Erabilera pribatua noizbehinkakoa eta guztizgarrantzirik gabea bada, ondare elementutzat hartuko dira.

Ulertuko da jarduera ekonomikoa garatzeko eskuratutako ibil-getuaren ondasunak premia pribatuetarako erabiltzen direla etaerabilera hori noizbehinkakoa eta guztiz garrantzirik gabea dela,baldin eta zergadunak erabilera pertsonalerako erabiltzen badi-tu lanordu edo lanegunetatik kanpo jarduera etenda dagoenbitartean.

ERNE: esan behar da ondasunak turismo ibilgailuak, atoiak, ziklo-motoreak, motozikletak eta kirol edo aisiarako aireontzi nahiz itsa-sontziak direnean, modu berezian tratatzen direla. Izan ere,ondasun horiek jarduera ekonomikoari atxikitako elementutzathartzen dira jardueraren xedeetarako bakarrik erabiltzen badira.Aldiz, premia pribatuetarako ere erabiltzen badira ez dira atxikita-ko elementutzat hartzen, erabilera hori noizbehinkakoa eta guztizgarrantzirik gabea izan arren.

Salbuespen gisa, honako ibilgailuak erabil daitezke bakar-bakarrikpremia pribatuetarako (beti ere erabilera hori noizbehinkakoa etaguztiz garrantzirik gabea denean):

– Merkantziak garraiatzeko ibilgailu mistoak.

– Bidaiariak kontraprestazio bidez garraiatzeko ibilgailuak.

– Gidari edo pilotuen irakaskuntza zerbitzuak kontrapresta-zio bidez emateko ibilgailuak.

– Merkataritzako ordezkari edo agenteen bidaia profesiona-letarako erabiltzen diren ibilgailuak.

– Maiztasunez eta ordain baten truke erabiltzeko lagatzendiren ibilgailuak.

– Zaintza zerbitzuetan erabilitakoak.

Horrekin lotuta esan behar da turismo ibilgailuak, atoiak, ziklomoto-reak eta motozikletak 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen72

eranskinean definitutakoak direla. Halakotzat hartzen dira, baitaere, eranskin horretan ibilgailu misto bezala definituta daudenaketa, edozein kasutan, noranahiko ibilgailuak edo “jeep” motatakoak.

LABURPENA: oro har, ibilgailuak eta atoiak, ziklomotoreak,motozikletak, kirol edo aisialdirako aireontzi edo itsasontziak,ibilgailu mistoak eta “noranahikoak” ez dira elementu atxikiak.Oso kasu berezietan bakarrik hartzen dira halakotzat.

2. Jarduera ekonomikoaren kontabilitatean edo erre-gistro ofizialetan ageri ez diren ondasunak

Ondare elementuak ere ez dira jarduera ekonomikoari atxikitaegongo baldin eta, zergadunaren titularitzapean egon arren, jar-duera ekonomiko horrengatik eraman behar duen kontabilitateanedo erregistro ofizialetan agertzen ez badira, non eta zergadunakatxikita daudela frogatzen ez duen.

3. Jardueraren xedea betetzeko partzialki erabiltzendiren ondasunak

Ondare elementuak jardueraren xederako partzialki baino era-biltzen ez direnean (adibidez, profesional batek etxebizitzarenzati bat bakarrik erabiltzen badu bere lana egiteko: gela bat), jar-dueran benetan erabiltzen den zatia bakarrik egongo da atxikita(gela hori). Zentzu horretan, ondare elementuen zatiak jarduera-

ri atxikita egongo dira gainontzekotik bereizita eta independen-teki aprobetxatu daitezkeenean (gela hori “estudio” bezala baka-rrik erabil badaiteke). Ondare elementuak zatiezinak direnean(kamioi bat adibidez), ezin dute inoiz atxikipen partzialik eduki.

5.8.3 Nola atxikitzen eta desatxikitzen ditu zergadu-nak ondare elementuak?

Ondare elementu bat jarduera ekonomikoari atxikita dagoen edoez jakitea ezinbestekoa da. Izan ere, atxikitako elementua saltzenbada, salmenta horrekin sortzen den irabazi edo galera jardueraekonomikoaren “etekina” izango da, eta Sozietateen gaineko Zer-garen arauen arabera kalkulatu beharko da orduan.

Aldiz, ondare elementua ez badago atxikita, sortzen den ondareirabazi edo galera Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergakondare irabazi eta galeretarako aurreikusten dituen arauen arabe-ra kalkulatuko da73. Horrek bere ondorioak ditu hala oinarrietannola tasetan. Era berean, eragin egiten du erosketa balioari egune-ratze koefizientea aplikatzean eta denbora igarotzeagatik ondareirabaziari egin behar zaizkion murrizpen koefizienteetan.

5.8.3.1 Zer da eta zertan datza atxikipena?

Atxikipenak esan nahi du ondare pertsonalaren elementuak zerga-dunaren ondare enpresarialera pasatzen direla.

Ondare elementuak atxikitzeak ez du zergadunaren ondarea alda-tzen, hau da, ez da inolako ondare irabazi edo galerarik gertatzen,beti ere ondasun eta eskubideek zergadunaren ondarearenbarruan jarraitzen badute.

Atxikipena egiterakoan, ondasunen balioa eskuratu ziren uneanzuten berbera izango da.

Jarduera ekonomiko bati atxikitako ondare elementua eskual-datzen bada (elementua salduz, adibidez), hortik sortzen denirabazi edo galera zergadunaren jarduera ekonomikoak emanduen gainerako etekinari gehitu edo kenduko zaio, etekin horikalkulatzeko erabiltzen den modalitate edo erregimena edozeindela ere.

Jarduera ekonomikoei atxikitako ondasun edo eskubideak eskual-datzen badira, izan den ondare irabazi edo galera kalkulatzekohauxe hartuko da kontuan: erosketa data atxikipenarena dela, etaerosketa balioa, berriz, kontabilitate balio garbia.

ERNE: ez da atxikipenik izango baldin eta zergadunak atxikipenaegin ondorengo hiru urteak igaro baino lehen ondasunak saltzenbaditu eta salmenta horretan lortutako zenbatekoa berrinbertitzenez badu74.

5.8.3.2. Zer da eta zertan datza desatxikipena?

Desatxikipena atxikipenaren alderantzizko prozesua da: ondareenpresarialaren ondare elementuak titularraren ondare pertsona-lera pasatzen dira.

Ondare elementuak desatxikitzeak ez du zergadunaren ondareaaldatzen, hau da, ez da inolako ondare irabazi edo galerarik gerta-tzen, beti ere ondasun eta eskubideek zergadunaren ondarearenbarruan jarraitzen badute.

Gipuzkoako Foru Aldundia 91

Jarduera ekonomikoen etekinak

———————————————————

73 Ikus 6. kapitulua, “Ondare irabazi eta galerak” izenekoa.

74 Berrinber tsioa Sozietateen gaineko Zergaren araudiak zehazten duen eran eginbehar da.

———————————————————

72 Martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea, Trafiko, Ibilgailu MotoredunenZirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartzen duena.

Page 16: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

92 Gipuzkoako Foru Aldundia

Jarduera ekonomikoen etekinak

Desatxikipena egiterakoan, ondasunen balioa honako hau izangoda geroko aldaketen ondorioetarako:

• Jarduera ekonomikoaren etekin garbia zuzeneko zenbates-penaren modalitate arruntaren arabera kalkulatzen bada,ondasunen balioa desatxikipenaren unean duten kontabili-tate balio garbia izango da.

Adibidea2000ko urtarrilaren 1ean industri pabiloi bat erosi zenuen zure jar-duera ekonomikoa garatzeko, ondare enpresarialaren parte izaterapasa zena. Pabiloi horren eskurapen balioa 60.101,21 eurokoa izanzen, eta horietatik 18.030,36 euro zoruaren balioari dagozkio.2004ko urtarrilaren 1ean atxikipena kentzen badiozu jarduerauzten duzulako, lokalaren balioa (“kontabilitate balio garbia”)honako hau izango da geroko salmentari begira:

Lokalaren erosketa balioa (zorua barne) 60.101,21 €Zuzeneko zenbatespen arruntean aplikatutako

amortizazioak [(60.101,21 € – 18.030,36 €)*-ren%5 x 4 urte 8.414,16 €

Ondasunaren balioa geroko salmentari begira(kontabilitate balio garbia = 60.101,21 € – 8.414,16 €) 51.687,05 €

* Amortizazioaren oinarria kalkulatzeko, zoruaren balioa deskontatu da(18.030,36 €).

• Gainerako kasuetan, ondasunen balioa eskurapen prezioa-ren eta jada egin diren edo egin beharko ziren amortizazio-en arteko “aldea” izango da.

Elementuak jarduerari atxikita egon diren denboran zerga-dunak etekinak kalkulatzeko aplikatu dion modalitateak ezi-nezkoa egin badu, aldi osoan zehar edo zati batean, aipatuondasunen amortizazioa deduzitzea, ulertu beharko da epe-aldi horietan egiten den kenkaria gutxieneko koefizienteakaplikatzetik ateratzen den amortizazioarena dela. Koefizientehoriek Sozietateen gaineko Zergaren araudian jasotzen direngehienezko epeen ondorio izango dira.

Adibidea2000ko urtarrilaren 1ean lokal berri bat erosi zenuen zure merka-taritza jarduera garatzeko, ondare enpresarialaren parte izaterapasa zena. Lokal horren eskurapen balioa 60.101,21 eurokoa izanzen, eta horietatik 18.030,36 euro zoruaren balioari dagozkio. Jar-dueraren etekin garbia kalkulatzeko zeinu, indize edo moduluenzenbatespen objektiboa erabili duzu. 2004ko urtarrilaren 1ean atxi-kipena kentzen badiozu jarduera uzten duzulako, lokalaren balioa(“kontabilitate balio garbia”) honako hau izango da geroko salmen-tari begira:

Lokalaren erosketa balioa (zorua barne) 60.101,21 €Gutxienez egin beharko zen amortizazioa

[(60.101,21€ – 18.030,36 €)*-ren %2 x 4 urte 3.365,68 €Ondasunaren balioa geroko salmentari begira

(kontabilitate balio garbia = 60.101,21 € – 3.365,68 €) 56.735,53 €* Amortizazioaren oinarria kalkulatzeko, zoruaren balioa deskontatu da(18.030,36 €).

ERNE: neurri kautelar gisa, benetako desatxikipenik ez dela izanulertuko da zergadunak ondasun edo eskubideak eskualdatu badi-tu desatxikipena gertatu eta hiru urte igaro baino lehen. Horrelakokasuetan, ondare irabazi edo galera jarduera ekonomikoarenbarruan konputatzen da, benetako desatxikipenik ez dela izan uler-tzen denez gero.

Hala ere, zergadunak jarduera utzi badu (adibidez, “baja” emanbadio), ondare elementuak jarduera utzi aurretik desatxiki direlaulertuko da. Ez da hala izango, ordea, jarduera utzi eta hurrengohiru urteen barruan zergadunak beste edozein jarduera ekonomi-kori berriz ekiten badio.

Nola kalkulatzen da ondare irabazi edo galera desatxiki denondasuna eskualdatzen bada?

Eskualdatutako elementua ez badago jarduera ekonomikoariatxikita, ondare irabazi edo galera kalkulatzeko Pertsona Fisiko-en Errentaren gaineko Zergaren araudiak jarduera ekonomikoa-ri atxikita ez dauden ondare elementuetatik erator tzen direnondare irabazi eta galeretarako aurreikusten duen erregimenorokorra aplikatuko da75. Horrek bere ondorioak ditu oinarriezargarri orokor nahiz berezian integrazio eta konpentsazioakegiteko. Era berean, eragin egiten du eskuratze balioari egune-ratze koefizientea aplikatzean, denbora igarotzeagatik ondareirabaziari egin behar zaizkion murrizpen koefizienteetan, etazerga tasak ezartzean.

Ondasuna desatxikipena egin ondoren eskualdatzen bada, ondasu-naren eskuratze balioa desatxikipenaren egunean dagokion egu-neratze koefizientea aplikatuz eguneratuko da76.

Gainera, zergadunak 1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratubadu desatxikia izan ondoren eskualdatu den ondasuna, ondareirabaziak Errenta Zergari buruzko abenduaren 27ko 13/1991 ForuArauak ezarritakoaren arabera murriztuko dira77, elementu horiekzein egunetan eskuratu diren kontuan hartuz.

LABURPENA:

– Zergadunaren jarduera ekonomikoari ondasunak “atxikitzeak”edo “desatxikitzeak” ez du ondarea aldatzen, beti ere ondasunhoriek ondarearen barruan jarraitzen badute. Beraz, ondareirabazi edo galera izan dadin, ondasunak saldu behar dira.

– Desatxikipena egon dadin, desatxikipena gertatu eta hurrengohiru urteak igaro eta gero sal daitezke ondasunak.

– Atxikipena egon dadin, atxikipena gertatu eta hurrengo hiruurteak igaro eta gero sal daitezke ondasunak. Hiru urteak igaroaurretik saltzen badira, salmentaren zenbatekoa berrinbertitubehar da.

– Jarduera uzten bada, ondasunak aldez aurretik desatxiki direlaulertuko da. Ez da horrela ulertuko, ordea, jarduera utzi ondo-rengo hiru urteen barruan beste edozein jarduera ekonomikoriekiten bazaio.

———————————————————

75 Ikus 6. kapitulua, “Ondare irabazi eta galerak” izenekoa.

76 Ikus 6. kapituluaren barruan ageri den 6.2.2 apartatua, erosketa balioa eguneratzekokoefizienteak azaltzen dituena. Koefiziente horiek abenduaren 16ko 102/2003 ForuDekretuak finkatu ditu.

77 Ondare irabaziak murrizteko, abenduaren 27ko 13/1991 Foru Arauak, Pertsona Fisiko-en Errentaren gaineko Zergarenak, bederatzigarren xedapen iragankorraren 2 zenba-kiko 2. eta 4. erregeletan xedatzen duenari jarraituko zaio.

Page 17: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

Gipuzkoako Foru Aldundia 93

Jarduera ekonomikoen etekinak

5.8.4 Nola kalkulatzen da atxikitako ondare elemen-tuak eskualdatzetik datorren ondare irabaziedo galera?

Jarduera ekonomikoari atxikitako ondare elementuak (jarduera-ren ekonomikoari atxikitako ondare elementuak (jardueraren ibil-getu material zein inmaterialekoak izan) eskualdatzen direneanondare irabazi edo galerak sor daitezke. Horiek jardueraren etekingarbiaren beste osagai bat dira, etekin konputagarriekin eta gastukengarriekin batera.

Jarduera ekonomikoei atxikitako elementuetatik datozen ondareirabazi eta galerak Sozietateen gaineko Zergaren araudiak xedatu-takoaren arabera kuantifikatuko dira.

Jarduerari atxikitako ondare elementuak eskualdatzeagatik lortu-tako irabazi edo galera hiru fasetan kalkulatzen da:

1. Eskualdaketaren emaitza kalkulatuz.

2. Eskualdaketaren emaitzari zuzenketa monetarioa eginez,emaitza positiboa denean.

3. Etekin garbian sartu behar diren ondare irabazi edo gale-ren zenbatekoa kalkulatuz.

5.8.4.1 Lehen fasea: nola kalkulatzen da eskual-daketaren emaitza?

Izaera orokorrez, jarduerari atxikitako ondare elementuen eskual-daketatik (salmenta, truke eta abarretik) eratorritako emaitzapositibo edo negatiboa ondoko bi balio hauen arteko diferentziakalkulatuz lortzen da:

I) Eskualdatze balioa. Eskualdaketaren benetako zenbatekoada, eskualdaketari dagozkion gastuak kenduta (eskualda-tzaileak ordaindu baditu).

II) Ondare elementuaren balio garbia. Balio hori lau partidapositibok eta partida negatibo batek osatzen dute:

a) PARTIDA POSITIBOAK

• Eskuratze kostua, beste hiru hauek batuz lortzen dena:

– Eskualdatutako elementua erosteko ordaindu denbenetako zenbatekoa.

– Elementua martxan jarri arte sortutako gastu gehi-garriak.

– Ondasuna mar txan jarri baino lehen izandakogastu finantzarioak, Kontabilitate Plan Orokorra-ren arabera kapitalizatu edo aktibatu direnean.

• Produkzio kostua: eskualdatutako elementua enpre-sak produzitu badu, eskuratze baliotzat ondoko hauenbatura hartuko da:

– Kontsumitu diren lehengaien eta erabili diren gai-nerako elementuen eskuratze kostua.

– Produkzioari egotzi behar zaizkion zuzeneko edozeharkako kostuen zati proportzionala.

Ondare elementuaren eskurapenarekin edo produkzioarekinzer ikusia duten zeharkako zergak eskuratze prezioan edoprodukzio kostuan sartuko dira Herri Ogasunetik zuzeneanberreskuratu ezin direnean.

• Atxikipen balioa: ondare elementuak eskuratuak izaneta gero atxiki bazaizkio jarduera ekonomikoari, esku-ratze baliotzat erosketa balioa hartuko da.

• Eskualdatutako elementuan egindako inbertsio etahobekuntzen kostua.

b) PARTIDA NEGATIBOA

Ondare elementuak amortizagarriak direnean, partida negati-boa amortizazioen zenbatekoa izango da.

LABURPENA

Eskuratze kostua edo produkzio kostua edo atxikipen balioa

+ Inbertsioak eta hobekuntzak

– Amortizazioak

Ondare elementuaren balio garbia

5.8.4.2 Bigarren fasea: nola egiten zaio eskualda-ketaren emaitzari zuzenketa monetarioaemaitza hori positiboa denean?

Ondare elementuaren eskualdatze balioaren eta balio garbiarenarteko aldea positiboa bada (ondare irabazia), eskuratu edo atxikidenetik eskualdatu arte sortu den depreziazio monetarioa kendubehar zaio errenta positibo horren mugaraino.

LABURPENA: atxikipena-desatxikipena

Ondare irabazi edo galerajarduera ekonomikoaren etekinaren

BARRUAN

a) Jarduera ekonomikoei atxikitako elementuak eskualdatzea(salmenta, trukea,...).

b) Ondare elementuak desatxikitzea eta hurrengo hiru urteakbaino lehen eskualdatzea.

c) Ondare elementuak eskualdatzea jarduera ekonomikoa utzidenean baina hurrengo hiru urteen barruan beste edozein jar-duera hasiz.

Ondare irabazi edo galerajarduera ekonomikotik

KANPO

d) Jarduera ekonomikoei atxikita ez dauden elementuak eskual-datzea.

e) Ondare elementuak atxikitzea eta hurrengo hiru urteakbaino lehen eskualdatzea.

f) Ondare elementuak eskualdatzea jarduera ekonomikoa utzidenean.

Page 18: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

Zuzenketa monetarioa bi baldintza hauek betetzen direnean baka-rrik aplikatuko da:

• Eskualdaketaren emaitza positiboa izatea (ondare iraba-zia).

• Irabazi hori jarduerari atxikita dagoen ibilgetu materialedo inmaterialeko ondare elementuak eskualdatzeagatiklortzea.

ERNE: ondare elementuaren eskualdatze balioaren eta balio gar-biaren arteko aldea negatiboa bada (ondare galera), ez zaio depre-ziazio monetariorik kenduko.

Zuzenketa monetarioa bi erregela hauek kontuan izanik egingo da:

1. Zuzenketa monetarioaren koefizienteak aplikatuz.

2. Depreziazio monetarioa kalkulatuz.

a)Lehen erregela: zein koefiziente erabiltzen dira2004an zuzenketa monetarioa egiteko?

2004an egindako eskualdaketei honako koefiziente hauek aplika-tuko zaizkie zuzenketa monetarioa egiteko:

Ondasuna eskuratu, produzitu, Koefizienteaatxiki edo hobetu den urtea

1984-01-01 baino lehen 2,045

1984 1,857

1985 1,706

1986 1,607

1987 1,531

1988 1,462

1989 1,392

1990 1,338

1991 1,293

1992 1,256

1993 1,243

1994 1,219

1995 1,169

1996 1,130

1997 1,111

1998 1,094

1999 1,073

2000 1,062

2001 1,044

2002 1,033

2003 1,020

2004 1,000

Koefiziente horiek bi magnitude hauei aplikatuko zaizkie:

1. Eskuratze prezioari edo produkzio kostu zein atxikipenbalioari, zergadunak zein urtetan erosi, produzitu edo atxikiduen ondare elementua kontuan hartuz. Hobekuntzei apli-katu beharreko koefizientea horiek egin diren urteari dago-kiona izango da.

2. Kontabilizaturiko amortizazioei, zein urtetan egin direnkontuan hartuz.

ERNE: hala ere, enpresari edo profesionalek etekina kalkula-tzeko erabili duten modalitateak ezinezkoa egin badu zergaldibatzuetan amortizazioa espreski deduzitzea, zergaldi horie-tan egiten den kenkaria gutxieneko koefizienteak aplikatzetikateratzen den amortizazioarena izango da, eta koefizientehoriek Sozietateen gaineko Zergaren araudian jasotzen direngehienezko epeetatik aterako dira.

b)Bigarren erregela: nola kalkulatzen da depreziazioa-ren zenbatekoa?

Zuzenketa monetarioaren koefizienteak aplikatu ondoren, eskual-datutako ondare elementuaren depreziazio monetarioa kalkulatubehar da. Zenbatekoa bi magnitude hauen arteko diferentzia kal-kulatuz lortzen da:

– Ondasunaren balio garbi eguneratua: eskuratze kostua-ren balio eguneratua (produkzio kostua edo atxikipenbalioa) ken dagozkion amortizazioen zenbateko egune-ratuen batura izango da.

– Ondasunaren balio garbia: ondasunaren eskuratzebalioa (produkzio kostua edo atxikipen balioa) kendagozkion amortizazioen zenbateko eguneratuen baturaizango da, biak eguneratu gabe.

5.8.4.3 Hirugarren fasea: zein da ondare irabaziedo galerengatik etekin garbian sartubehar den zenbatekoa?

Jarduera ekonomikoaren etekin garbian sartu behar den ondareirabazia diferentzia honen emaitza izango da: eskualdaketarenemaitza ken depreziazio monetarioaren zenbatekoa.

Zuzenketa monetariotik ateratzen den ondare irabaziak zenbatekopositibo bat izan behar du beti edo, bestela, zero emaitza emanbehar du. Zenbateko negatiboa ateratzen bada, ondare irabaziarenzenbatekoa zero dela joko da.

Jarduera ekonomikoaren etekin garbian sartu behar den ondaregalera diferentzia negatibo honen emaitza izango da: eskualdatzebalioa ken balio garbia, zuzenketa monetariorik ezin baita aplikatu.

Beraz, jarduera ekonomikoaren etekin garbia bi elementu hauekbatuz lortzen da:

• Etekin arrunta.

• Jarduerari atxikitako ondasunak eskualdatzeagatik lortuta-ko ondare irabazi eta galerak.

Ondorio horietarako, etekinak kalkulatzeko erabiltzen den modali-tate bakoitzaren erregelak ondare irabazi eta galerak gehitu bainolehen aplikatzetik ateratzen dena izango da etekin arrunta.

5.8.5 Zein onura fiskal aplikatzen da atxikitako ele-mentuak eskualdatzeagatik lortutako zenbate-koa berrinbertitzen denean?

Ibilgetu material edo inmaterialaren ondare elementuak kostu bidezeskualdatzeagatik lortzen diren errenta positiboak oinarri ezargarri-tik kanpo gera daitezke, monetaren baliogalerarekin zuzenduak izanondoren. Horretarako, baldintza hauek bete behar dira:

• Eskualdaketan lortutako zenbateko osoa jarduera ekonomi-koari atxikitako ibilgetu material edo inmaterialaren beste ele-mentu batzuetan berrinbertitzea. Berrinbertitzeko epea

94 Gipuzkoako Foru Aldundia

Jarduera ekonomikoen etekinak

Page 19: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

ondare elementua eman edo martxan jarri den egunarenaurreko urtean hasi eta ondorengo hiru urte bitartekoa izan-go da. Berrinbertsioa burututzat joko da berrinbertsioa gau-zatzen den ondare elementuak eskura jartzen diren egunean.

Berrinbertitzen dena eskualdaketan lortutakoa baino txi-kiagoa bada, salbuetsiko den ondare irabazia inbertitutakozenbatekoari proportzionalki dagokion zatia izango da.

• Berrinbertsioa jasotzen duten ondare elementuek bost urtezegon beharko dute jarduera ekonomikoei atxikita berrinber-tsioa egiten denetik aurrera, justifikatuta dauden galerakdaudenean izan ezik, eta hiru urtez ondasun higiezinenkasuan, non eta haien erabilgarritasun aldia, Sozietateen gai-neko Zergaren araudiak jasotzen duen amortizazio metodoaaplikatuta, ez den txikiagoa.

Zer gertatzen da baldintza horietako bat betetzen ez denean?

Bi egoera eman daitezke:

• Berrinbertitzeko epea ez betetzea

Berrinbertsioa ez bada ezarrita dagoen epean egiten, hauxeordaindu beharko da: epe hori amaitzen den ekitaldikoaitorpen-likidazioaren kuota, salbuespena aplikatu izan ezbalitz ordaindu beharko zen kuota osoaren zatia, eta, azke-nik, dagozkion berandutza interesak.

Interes ekonomikoko talde espainiar eta europarrei nahizenpresen aldi baterako batasunei aplikagarri zaizkien erre-gimen berezietara bildutako entitateak direnean, lortutakoerrenta positiboen oinarri ezargarriaren zatia berrinber-tsioa egiteko epea amaitu den zergaldian egotziko zaie baz-kideei78.

• Berrinbertsioa ez mantentzea:

Ondare elementu horiek aipatu epea amaitu baino leheneskualdatzen badira, sartu ez den errentaren zatia derrigo-rrez sartu beharko da oinarri ezargarrian, salbu eta lortutakozenbatekoa lehen esandakoaren arabera berrinbertitzendenean.

Erregimen hau ez da beste ezein zerga onurarekin bateragarria

Aparteko mozkinak berrinbertitzeagatik aplikatzen den salbues-pena bateraezina izango da eskualdaketaren zenbatekoa inbertituaduten elementuen gainean aplika daitekeen beste edozein zergaonurarekin, amortizazio bizkortuaren kasuan izan ezik.

5.9 Nola kalkulatzen dira zenbatetsitakoetekinak?

Zergadunak bere jarduera ekonomikoaren ondasun, eskubideedo zerbitzuak dohain laga edo beste batzuei ematen dizkieneanedo bere erabilera edo kontsumorako erabiltzen dituenean, jar-duera horren etekin garbia kalkulatzeko aipatutako ondasun,eskubide edo zerbitzuek merkatuan duten ohiko balioari begiratu-ko zaio.

Era berean, kontraprestaziorik badago eta berau ondasunek, esku-bideek eta zerbitzuek merkatuan duten ohiko balioa baino askoztxikiagoa bada, merkatuko balioa hartuko da kontuan.

5.10 Zein irizpide jarraitzen da egozpen ten-porala egiteko?

Jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunek jarduera horie-tatik eratortzen diren errentak denboran egozteko aplikatu behardituzten irizpideak Sozietateen gaineko Zergaren araudian eta Per-tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauetan jasotakoakizango dira.

a) Egozpen fiskalerako irizpide orokorra: sortza-penaren printzipioa

Sarrerak eta gastuak sortzen diren zergaldian egotzi behar dira(aitortu behar dira), horiek ordezkatzen duten ondasun eta zerbi-tzuen korronte errealaren arabera, moneta edo finantza korronteanoiz sortu den kontuan hartu gabe, eta batzuen eta besteen artekokorrelazioa errespetatuz.

ERNE: “sortzapenaren printzipioak” esan nahi du ezen zergadu-nak 2004. urtean baino lehen ematen badu ondasun bat edo zerbi-tzu bat prestatzen, lortzen dituen sarrerak urte horretako zergaaitorpenean sartu behar dituela, zein urtetan kobratzen dituenkontuan hartu gabe (2005. urtean kobratu litzake).

Dena den, galera eta irabazien kontuko kontabilitatean jasotakogastuak egozpen tenporala izan behar duten zergaldiaren ondoren-go bati egotzi zaizkionean edo aipatu kontuan jasotako sarrerakbehar baino lehenagoko zergaldi bati egotzi zaizkionean, egozpentenporala egin den zergaldian konputatuko dira, beti ere horretatikeratortzen den tributazioa sortzapen printzipioa aplikatu izan balitzaterako zena baino txikiagoa ez bada.

b) Egozpen fiskalerako irizpide bereziak

Sei kasu arautzen dira:

1. Epeka edo prezio geroratuarekin egindako eragiketak.

Hemen ulertzen da errentak lortzen direla kobratzen direnneurrian, non eta zergadunak sortzapenaren irizpidea apli-katzea erabakitzen ez duen.

Epeka edo prezio geroratuarekin egindako eragiketatzathonako hauek hartzen dira: salmentak eta obra exekuzioak,beren prezio osoa edo haren zati bat ordainketa jarraituetanedo ordainketa bakarrean jasotzen denean eta ondasunaeman denetik azken epera arte edo epe bakarrera arte iga-rotako denbora urtebetetik gorakoa denean.

Geroratutako zenbatekoak endosatu, deskontatu edoaurrez kobratzen direnean, egozteko dagoen errenta unehorretan lortu dela joko da.

Apartatu honetan jasotakoa errenten sarrera eta gastuaknola kontabilizatu diren kontuan hartu gabe aplikatuko da.

2. Pentsio planetan jasotakoen antzeko kontingentziak estal-tzeko barne fondoetan egiten diren zuzkidurak.

Barne hornidura eta fondoetan egiten diren diru zuzkidu-rek Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bate-ratuan79 nahiz borondatezko gizar te aurreikuspenekoentitateen zerga erregimenari buruzko foru arauetan jaso-takoen pareko edo antzeko kontingentziak estaltzen dituz-tenean, prestazioak ordaintzen diren zergaldian egotzikodira. Pentsio planetan jasotakoen antzeko kontingentziakestaltzeko egiten diren kontribuzioei ere arau bera aplikatu-ko zaie kenkaririk izan ez dutenean.

Gipuzkoako Foru Aldundia 95

Jarduera ekonomikoen etekinak

———————————————————

78 Ikus Sozietateen gaineko Zergaren araudia.

———————————————————

79 Testu Bateratua azaroaren 29ko 1/2002 Errege Dekretu Legegileak onartu zuen.

Page 20: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

96 Gipuzkoako Foru Aldundia

Jarduera ekonomikoen etekinak

3. Balioa zuzendu zaien ondare elementuen balioa berresku-ratzea.

Balioa zuzendu zaien ondare elementuen balioa berresku-ratzen bada, berreskurapenaren zergaldian egotziko da,zuzenketa egin duen entitatean nahiz horri lotutako bestebatean.

Arau bera aplikatuko da eskualdatu ondorengo sei hilabete-en barruan berriz erosi diren ibilgetuaren ondare elemen-tuak eskualdatzetik eratorritako galerak daudenean.

4. “Kobrantza eta ordainketen” irizpidea.

Beren jarduera ekonomikoaren etekin garbia kalkulatzekozuzeneko zenbatespen erraztuaren modalitatea erabiltzenduten zergadunek “kobrantza eta ordainketen” irizpideaaukeratu ahal izango dute sarrera eta gastuen egozpen ten-porala egiteko, baina beti ere honako baldintza hauek bete-tzen badituzte:

• Sarrera edo gastuen kalifikazio fiskalean inolako aldake-tarik ez eragitea.

• Ondorioak sortu behar dituen ekitaldiko aitorpena aur-keztean adieraztea zergadunak “kobrantza eta ordainke-ten” irizpidea aukeratzen duela.

• Egozpen tenporalaren irizpideak aldatzeak ez ekartzeaberekin gastu edo sarreraren bat konputatu gabe gera-tzea. Hala gertatuz gero, egozpen irizpidea aldatu aurre-tik dagokion erregularizazioa egingo da.

• Egozpen irizpidea berdina izatea irizpide hori aplika-tzen zaion jarduera ekonomikoaren sarrera eta gastuguztientzat.

ERNE: irizpidea zergadunaren aitorpenean adieraztea nahi-koa izango da Zerga Administrazioak irizpide hori onartzenduela ulertzeko. Hiru urtez mantendu beharko da gutxienez.

5. Egoitza atzerrira aldatzea.

Zergadunak atzerrira aldatu badu bere egoitza eta, horrega-tik, zergadun izateari utzi badio, aitortzeko dauzkan errentaguztiak egoitza aldatu aurreko tokian zerga honengatikaitortu behar zuen azken zergaldiko oinarri ezargarrian sar-tuko dira, erregelamenduz finkatzen diren baldintzetan.Beharrezkoa izanez gero, aitorpen likidazio osagarri bategingo da, baina zigorrik, berandutza interesik edo inolakoerrekargurik gabe.

6. Heriotza.

Zergaduna hiltzen bada, aitortu gabe gelditu diren errentaguztiak aitortu behar den azken zergaldiko oinarri ezarga-rrian integratuko dira.

5.11 Zein kontabilitate eta erregistro eramanbehar ditu jarduera ekonomikoarentitularrak?

1. Jarduera ekonomikoen etekina zuzeneko zenbatespenarenmodalitate arruntaren arabera kalkulatzen duten zergadu-nek Merkataritza Kodeari egokitutako kontabilitatea era-man beharko dute, bai eta Sozietateen gaineko Zergarenondorioetarako finkatuta dauden edo finkatzen diren erre-gistro osagarriak ere.

2. Jarduera ekonomikoak merkataritza izaerarik ez duenean(Merkataritza Kodearen arabera), edo haren etekina zuze-neko zenbatespenaren modalitate erraztuaren bitartez kal-kulatzen denean, zergadunak erregistro liburu hauekeraman behar ditu:

• Salmenta eta sarreren erregistro liburua.• Erosketa eta gastuen erregistro liburua.• Inbertsio ondasunen erregistro liburua.• Kutxako liburua.

3. Jarduera profesionalak egiten dituzten zergadunek etaerrentak esleitzen dituzten entitateek honako erregistroliburu hauek eraman behar dituzte:

• Sarreren erregistro liburua.• Gastuen erregistro liburua.• Inbertsio ondasunen erregistro liburua.• Kutxako liburua.• Fondo eta osakinen erregistro liburua.

4. Jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunek zenbates-pen objektiboa erabiltzen badute haien etekin garbia kalkula-tzeko, honako faktura eta frogagiriak gorde behar dituzte,dataren arabera zenbakituta eta hiruhilekotan taldekatuta:

• Egindako fakturak, enpresariek eta profesionalek faktu-rak egin eta emateko duten betebeharra arautzen duenaraudiaren arabera luzatuak.

• Egindako Jaso diren beste edozein motatako faktura edofrogagiriak.

• Egindako Dagokion foru aginduaren arabera aplikatudiren zeinu, indize edo moduluen frogagiriak.

ERNE: zenbatespen objektiboaren metodo hau erabiltzenduten zergadunek ez dute, zerga honi dagokionean, liburuedo kontabilitate erregistrorik eraman beharko metodohonen menpe dauden jarduerengatik.

Nolanahi dela ere, behar diren frogagiri edo erregistroakegin, gorde eta eraman beharko dira Balio Erantsiaren gai-neko Zerga dela-eta ezarrita dauden obligazioak betetzendiren frogatzeko badira.

Obligazio bereziak

Kontabilitate eta erregistro obligazioei dagokienez, ondorengohau ezarri da:

1. Errentak esleitzen dituzten entitateek jarduera ekonomiko-ak garatzen dituztenean, derrigorrezko liburu bakarrakeramango dituzte egindako jardueragatik, emaitzak berta-ko kideen artean nola banatzen diren kontuan hartu gabe.

2. Kontabilitatea Merkataritza Kodearen arabera eramatenduten zergadunek ez dute lehen aipatu diren erregistroliburuak eraman beharrik izango.

3. Zergadunak independenteki beteko ditu jarduera bakoitza-ren erregistro liburuak, Merkataritza Kodeak exijitutakoerregistro liburuak direnean izan ezik. Horretarako, Per-tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpen ere-duan ageri den apartatu berezia bete beharko du, eta bertanhonako datuok adierazi: bolumen kopurua, erabilitako foliokopurua, zergaldian egindako idazpen kopurua eta azkenidazpenaren data.

Page 21: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

Gipuzkoako Foru Aldundia 97

Jarduera ekonomikoen etekinak

LABURPENA: kontabilitate eta erregistro obligazioak jarduera ekonomikoaren etekin garbia kalkulatzeko erabilitako sistemaren arabera

Sistema Jarduera Kontabilitate eta erregistro obligazioak

Jarduera ekonomikoak

Merkataritza Kodearenarabera

Egutegia

Inbentarioak

Urteko kontuak

Modalitatearrunta

Enpresajarduera

merkataritza izaeradu

Sozietateen gainekozergaren arabera

Erosketen erregistroa.

Salmenta eta sarreren erregistroa.

Ordainketa eta kobrantzen erregistroa.

Gastuen erregistroa.

Zuzenekozenbatespena

Jarduera ekonomikoakez du merkataritzaizaerarik

Salmenta eta sarreren erregistro liburua.

Erosketa eta gastuen erregistro liburua.

Inbertsio ondasunen erregistro liburua.

Kutxako liburua

Modalitateerraztua

Enpresa jarduera

Salmenta eta sarreren erregistro liburua.

Erosketa eta gastuen erregistro liburua.

Inbertsio ondasunen erregistro liburua.

Kutxako liburua

Modalitatearrunta/

erraztuaLanbide jarduera

Salmenta eta sarreren erregistro liburua.

Erosketa eta gastuen erreg istro liburua.

Inbertsio ondasunen erregistro liburua.

Kutxako liburua

Fondo eta osakinen erregistro liburua.

Zenbatespen

Hitzarmenenmodalitatea(garatu gabe)

Jarduera ekonomikoa(enpresariala/profesionala)

• Ez da libururik eraman behar Errenta Zergari begira

• Fakturak dataren arabera zenbakituko dira eta hiruhilekotan

taldekatuko

objektiboa Zeinu, indize edomoduluenmodalitatea

Enpresa jarduera

• Ez da libururik eraman behar Errenta Zergari begira

• Fakturak dataren arabera zenbakituko dira et a hiruhilekotan

taldekatuko

• Zeinu, indize edo moduluen frogagiriak gorde behar dira

4. Zergadunek eta errentak esleitzen dituzten entitateek jardue-ra bat baino gehiago egiten dutenean, liburu independenteakeramango dituzte horietako bakoitzerako, eta lehen folioanliburua zein jarduerari dagokion adieraziko dute.

5. Errenta Zergaren zergadunek eta errentak esleitzen dituz-ten entitateek Balio Erantsiaren gaineko Zergan ezartzendiren obligazio erregistral edo kontableak betetzeko era-man behar dituzten liburu edo erregistroak baliagarriakizango dira, baita ere, Pertsona Fisikoen Errentaren gaine-ko Zergaren ondorioetarako, exijitutako eskakizunetaraegokitzen direnean.

6. Fiskalki exijitu daitezkeen liburu, faktura edo erregistroakbaliabide informatikoen bidez eramaten badira, honakofitxategi magnetiko hauek ere gorde beharko dira:

• Aplikazio informatikoen bidez sortutako datu fitxategiak,hala historikoak nola nagusiak, bete beharreko liburuakhorietatik datozenean.

• Programen fitxategiak, aurreko datu fitxategiak prozesa-tzeko erabiltzen direnean.

7. Oharpenak orrietan egitea baliagarria izango da baldin eta,egoki den beste edozein baliabide erabilita, orri horiekkoerlatiboki enkuadernatu baldin badaitezke derrigorrez-ko erregistro liburuak osatzeko. Erregistro liburuen orriakkoerlatiboki zenbakituko dira, eta zergaldi bakoitzekoazken idazpenaren ondoren ageri den lehen orria bete gabeutziko da. Zuriz agertzen diren gainerako espazioak beharden eran baliogabetuko dira.

5.12 Zein ondasun, eskubide, etab... aitor-tu behar dituzte enpresari eta profe-sionalek?

Jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunek, etekin garbiakalkulatzeko erabiltzen duten metodoa edozein dela ere, honakohau aitortu behar dute:

• Beren titularitzapean dauden eduki ekonomikoko ondasuneta eskubideak.

• Ondasun eta eskubide horien balioa gutxitzen duten kargaeta zergak.

• Beren ardurapeko zor eta obligazio pertsonalak.

ERNE: aitorpen hau Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaaitortzeko erabiltzen den 109 ereduaren 7. eranskina betez egingoda, eta zergadunak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga-ren aitorpenarekin batera aurkeztuko du, behar bezala bete etagero.

Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu behar duten zer-gadunak ez daude behartuta aipatu ondasun eta eskubideak aitor-tzera. Era berean, jarduera ekonomiko bat hasten dutenak ezdaude behartuta, lehen bi ekitaldietan, horiek aitortzera.

Page 22: 5 Jarduera ekonomikoen etekinak - Gipuzkoa · Nola kalkulatzen da etekina hitzarmenen modalitatean? 5.6.2 Nola kalkulatzen da etekina zeinu, indize edo moduluen modalitatean? ...

98 Gipuzkoako Foru Aldundia

Jarduera ekonomikoen etekinak