GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen,...

19
AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza 1 LEHEN URTEAK Esteban Urkiaga, Lauaxeta ezizenez ezagutzen den poeta, Mungia ondoan dagoen Laukiz herrian jaio zen 1905eko abuztuaren 3an. Ume koxkor zela Mungiara aldatu zuen bizilekua sendiak. Taberna bat jarri zuten gurasoek han. Gerora, lau haizetara bakar bakarrik zegoela eta, hortik hartuko zuen poetak bere ezizena. Herriko Ventades eskolan hartu zituen Lauaxetak bere lehen ikasketak. Eta buru argia zelako edo, abadetzara bideratu eta Durangoko josulagunetan hasi zituen Lauaxetak bere latin eta erretorikako ikasketak. Kurtsokide ez, baina ikaskide eta adiskide izan zuen Durangon Jokin Zaitegi. Josulaguna izateko gogoari eutsiz, Loiolan eta Oñan burutu zituen fraidetzako eta abadetzako ikasketak, mezaberria emateko gutxi falta zitzaiolarik komentua utzi zuen arte. GARAIKO GIZONA Esteban Urkiaga, Lauaxeta (1905-1937). Gerra aurreko poeta eta abertzalea.

Transcript of GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen,...

Page 1: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

1LEHEN URTEAK

Esteban Urkiaga, Lauaxeta ezizenezezagutzen den poeta, Mungia ondoandagoen Laukiz herrian jaio zen1905eko abuztuaren 3an.

Ume koxkor zela Mungiara aldatuzuen bizilekua sendiak. Taberna batjarri zuten gurasoek han. Gerora, lauhaizetara bakar bakarrik zegoela eta,hortik hartuko zuen poetak bereezizena. Herriko Ventades eskolanhartu zituen Lauaxetak bere lehenikasketak. Eta buru argia zelako edo,abadetzara bideratu eta Durangokojosulagunetan hasi zituen Lauaxetakbere latin eta erretorikako ikasketak.

Kurtsokide ez, baina ikaskide etaadiskide izan zuen Durangon JokinZaitegi. Josulaguna izateko gogoarieutsiz, Loiolan eta Oñan burutu zituenfraidetzako eta abadetzako ikasketak,mezaberria emateko gutxi faltazitzaiolarik komentua utzi zuen arte.

GARAIKO GIZONA

Esteban Urkiaga, Lauaxeta (1905-1937). Gerra aurreko poeta eta abertzalea.

Page 2: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

2

Mungiako Ventades eskola.

Mungia.Olaldeko zubia. Lauaxetaren harrizko irudia izen bereko

tabernaren aurrean dago. Mungiako Lauaxetatabernak zabalik dirau oraindik toki berean.

Page 3: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

3

HAZITIK DATOR LANDARA(1921-1928)

Zazpi urte egin zituen Lauaxetakjosulagunekin: lehenengo Loiolan,junioradoa egiteko, geroago Oñannobiziadoa burutzeko asmoz. Loiolakoegotaldian ikaskide talde batek EuskalAkademia eratu eta indartu zuen.Jokin Zaitegik zioenez, Loiolakoeuskaldunak euskaltzaletu egin ziren.Aldaketa honen zioa Aita Iberoren AmiVasco liburuaren irakurketetanaurkitzen da, baina Loiolan literaturirakasle eta abertzale zen AitaEstefaniak ere izan zuen zerikusirikgarapen honetan. Taldeko partaideziren, besteak beste, Zaitegi, Montoya,Ibinagabeitia eta Lauaxeta bera.

Zaitegik bultzatu zuen Lauaxeta euskalzaletasunera.

(Ezkerrean) Aita Errandoneagrekoko eta latineko irakasleaizan zuen Lauaxetak. Poesiaklasikoarekiko lehen hurbilketahari zor zion.

(Eskuinean) Ignacio M.ª deIbero, Ami Vasco liburuarenidazlea. DeustukoUnibertsitateko errektorea izanzen 1906-1916 bitartean.

Page 4: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Loiolan hasi zen Lauaxeta euskalnortasunaz jabetzen.

Esteban Urkiaga Euzkadi egunkarianhasi zen Lauaxeta ezizena erabiltzen.Adibide modura, hona hemen 1929.urtean argitaratutako olerkia.

Taldeak latineko klasikoenitzulpenak egiten zituen, Kikero,Sofokle, Tuzidide, eta gainera AitaEstefaniaren zuzendaritzapean aldikoliteratura europarra irakurtzen zuengogoz eta sutsu. Lauaxeta literaturgizonaren hazia Loiolan erein zuten.Baina izan zuen Durangonaurrepiderik. Behin, Mañariko herrianKirikiño ezizenez ezagunagoa denEbaristo Bustintzarekin egin zuen topoeta honek argitaratu omen zizkion,txeratsu eta maitekor zuzenduondoren, bere lehendabiziko lanak.

EUZKADI EGUNKARIANLANGILE

Komentua utzi eta beste zazpiurtetan luzatu zen Lauaxetarenbizitzaren aldirik oparoena.Soldadutza Garellanon egin ondoreneta Madrilgo Blanco y Negroaldizkariaren lan eskaintza bati ezetzesan ondoren Euzkadi egunkarianhasi zen lanean gure Lauaxeta.

Hasieran Orixeren laguntzailebezala hasi zen, baina Euskaldunakpoema idazteko asmoz Orexarazihoala eta, euskal orrialdearenzuzendaritza utzi zuenean, harenordez jarri zuten, gerra piztu zen artelan horretan iraungo zuelarik.

Page 5: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

5

Hasieran Azalpenak zeritzon sailaidazten zuen Lauaxetak, egunero-egunero, hutsik egin gabe eta zintzo-zintzo. Iritzi artikuluak ditugu hauek,honetaz eta hartaz, edozertaz. Giropolitikoari eta gizarteari buruzkoakgehienak, baina denetik aurkidezakegu: irrigarriak, umorezkoipuinak, lanari eta lan ezari buruzkoak,futbolari zein zinemari eskainiak...orduko giroak ematen zituen arloguztiak eta gai gehienak ikutu zituenLauaxetak sail honetan.

POETEN IRAKURLE

Guztiz interesgarriak ditugu, halaere, literaturari buruzko idatziak,horietan Lauaxetak literatura etapoesiari buruz pentsatzen zuenagarden agertzen digulako. Gainera,hurbiletik jarraitzen zuen Europakoliteratura eta maiz eskaini zizkionatzerriko literaturari liluraz beterikoartikuluak.

Garai hauetan idatzi ez ezik, bestezeregin batzuetan murgilduta aurkitzendugu gure poeta: mitinak ematensutsua zen eta erradikal fama zuen;langile porrokatua izanik -horrelakoakJainkoak laguntzailetzat nahi ditu-,mila ekintzatan hartu zuen parteLauaxetak: antzerki jaiak eratzen,ekimen politiko zein kulturalak

Sorne Unzuetak, Utarsusek Lauaxetarekin batera eta literaturildo beretik Euzkerea aldizkarian egin zuen lan.

Kirikiñoren heriotza zela eta, LauaxetakEuzkadi egunkarian idatzi zuenartikulutik jasotako pasartea.

Page 6: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

6

Lauaxetaren karikatura.Txikik egin zuen etaEuzkadi-n argitaratu zen1930eko abenduan.

Euskaraz idatzitakoorrialdearen norabidea erabakizuen Lauaxetak, bai edukinarizegokionez, baita formarizegokionez ere.

moldatzen, Emakume Abertzale Batzaindartzen, euskarazko klaseakematen, euskarazko irratsaioaksortzen eta zabaltzen, euskalliburuaren erakusketak antolatzen, etaabar luze bat.

IDAZLEEN B ULTZATZAILE

Hala ere, maitekor zituen ekintza biastiroago aipatuko ditugu. Euskal ErriYakintza izenburupean asmo eder batieman zion hasiera. 1932ko ekainarenl2an honela idatzi zien Euzkadi-koirakurleei:

"Geure euzko-errijetan gauzajakingarrijak dira: abestijak,esaerak, ipuiñak, edestijak,basatxonuak, mendi-ixenda,baserri-ixenak eta abar. Gatxa eteyatzube erritarren abestitxu batEuzkadira bialdutia?"

Dei honi erantzunez gal zorian zirenhainbat euskal kanta tradizional jasozituen Lauaxetak eta egunkarianargitaratu, galtzeko arriskua uxatuz.

1935eko azaroan Euskal Ingoskiyadeituriko literatur aldizkaria sortu nahiizan zuen Euzkadi-ren orrialdeetan.Hainbat poema argitaratu zirenorrialde horretan, gudak poeta berrienbuitzatzaile zen poeta gazte harenametsa moztu arte.

Frantziska Astibia, Onintze.Euskal idazle honek SabinoAranaren Libe drama euskaratuzuen, Argazki honetan gudagaraian ikus dezakegu.

P. Valéry poeta frantziarra,sinbolisten jarraitzaile.Mende hasierako idazlehonen poesia-hutsaezaguna zuen Lauaxetak.Horren adibide, poetabizkaitarraren Arrats Beranliburuan dagoen 'Ondartzan'poema.

Page 7: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

7

GUDA GARAIA

Guda garaian zeregin guztiak utzieta Euskal Gudarostean sartu zenLauaxeta, lehendakariarenagindupean, komandante gradua jasozuelarik. Ardura bi izan omen zituen;batetik intendentzi lanetan aritu zen,bestetik, propaganda saileko buruenarteko izanik, Gudari aldizkaria etaeuskaraz izan dugun euskara hutsekoegunkari historiko bakarra, Eguna,kaleratu zituen.

1937ko apirilaren 26an junkeralemaniarrek Gernika bonbardatuzuten. Hilaren 29an La Petite Girondeegunkariko Georges Berniardkazetariak Gernikara joan nahi du hirikiskalduaren argazki batzuk ateratzekoasmoz. Lagundu zezan agintzen dioJuan Ajuriagerrak Lauaxetari. Han,arratsalde aldean, ikusi nahi ez

Gudaren hasieran Lauaxeta milizien antolaketaz arduratu zen.

Gudari Eusko Jaurlaritzaren propaganda aldizkaria izan zen.Lauaxeta argitalpen horren zuzendari egin zuten.

Gernikako bonbardaketak harridura handia sortuzuen mundu osoan.

Page 8: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

8

zituztenak etorri zitzaizkien begietara.Faxisten menpe jausi, eta atxilotutaGasteizera eraman zuten Lauaxeta.

Heriotz zigorra ezarri zioten. EuskoJaurlaritza saiatu zen, haatik, Velezdeituriko preso batengatik trukatzen,eta trukaketa egingo zelakoan enterebat Donibane Lohitzunera joan zen.Ustela izan zen asmoa eta ekainaren25ean, goizaldean, "Txindor batentxintak goxotan" zutela, hil zutenGasteizko Santa Isabelekokanposantuaren hormen kontraLauaxeta poeta.

Lauaxeta gudari jantzita.Argazkian, ikurriña daramangaztearen aldamenean.

Heriotzaren zain zegoen arteanidatzi zituen Lauaxetak poemahunkigarriak eta eskutitz sentikorrak,bere izaeraren eta egoera tragikoarenberri ematen zuten hizki garratzak.

Page 9: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

9Gazterik ernetu zitzaion Lauaxetari

olerkari izateko gogoa eta asmoa."Pioner gazte gara" deitu zien bereingurukoen buruei Bide Barrijakliburuan. Eta halaxe zen; izan ere,berritzaile errea izan genuenLauaxeta, euskal poesia eta euskalliteratura osoa berrizteko ametsarekinjaio zen belaunaldi hartako gune etabihotz genuelarik gure Bizkaiko poeta.

OLERTI SARIAREN IRAB AZLE

1930. urtean gaude. JosebaAriztimuñok, Aitzolek, sortu etaeraberrituriko Euskaltzale taldeari,Lore Jokuen antzera, Euskal OlertiEguna ospatzeko asmoa sortzen zaio.Lehena Errenterian deitzen du,Jautarkolen izena eta lana omentzekoasmoz.

Lehiaketa horretara agertzen diraLauaxeta, Lizardi eta Orixe, geroraeuskal olerkigintzaren uztaldirikloratuena sortuko duten poetak, etabesteren batzuk: Loidi, AlejandroTapia, eta abar.

I. Olerti-Eguna Lauaxetakirabazi zuen. Bigarren NicolasOrmaetxea, Orixe geratu zeneta hirugarren Jose M.ª Agirre,Lizardi.

Euskal Olerti Jaiaren berri emateko, Lizardik Argia-n idatzitako artikulua.

OLERKARI BIKAINA

Page 10: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

10

Nor agertuko irabazle eta Lauaxetasuertatu, bere Maitale kutuna poemabide zela. Aitzolek idatzi zuenez:

"Urkiaga jauna, izenordezLauaxeta, geienak Errenderikoolerti-egunaren bidez ezagutukodute. Ez guk ordea. An eta emenargitaratutako bere neurtitz biguneta leunak irakurtzen bai giñuzen,orain dela bi edo iru urteezkeroztik."

Poema bigun eta leuna zen

irabazlea, Frantziako Sully-Proudhommeren lanean oinarritu zena,eta hango estetikaren oihartzunaEuskal Herrira erakartzen zuena.

BIDE BARRIJAK:ASMO BERRIAK

Sariak bultzatu eta akulatuta,hurrengo urtean bere lehen poemaliburua argitaratzen du Lauaxetak.Jende berriak lege berria egiten duelaesan ohi da, eta berritasunarenbabespean argitaratzen du Laukizkopoeta gazteak bere lehen poemaliburua.

Estetika berri baten agerpena zen.Jakinda ez da inor jaiotzen eta, ikusizaisago ikasten delakoan, Lauaxetakmodernitatea, Europan bizi zenmodernitatea euskaraz eman nahi izanzuen, eta modukoa modukoenganajoaten dela eta, Lauaxetaren iturriak,iturri ugariak, Europan aurkitzenditugu: Frantziako erromantikoak etasinbolistak maite zituen, eta, gainera,gogo biziz irakurtzen zituen Espainiakopoetak, Miguel de Unamuno eta JuanRamón Jiménez, besteak beste.

"Bide Barrijak baderitxot -esanzigun berak- ez da izkuntzagaitikgeiagogaitik baiño. Orain arteerabilli ez diran gaiak diralakogeure liburuan izen ori jarri neban."

Frantziako poesia-moldeetatik hartu zueninspirazioa Lauaxetak olerki hauidazteko orduan.

Page 11: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

11

1931ko abenduan, Lauaxetak 26 urte zituenean, argitaratu zenBide Barrijak poesia-liburua.

Juan Ramón Jiménezek zerikusi handia izan zuen Lauaxetarenhizkera poetikoaren sorkuntzan.

Gaiak eta hizkuntza, biak batuta,berriztu nahi zituen poeta handi honek.Literatur hizkuntza berri nahi zueneuskal olerkigintzarentzat,erromantizismotik urruntzen zena etamodernismoaren topikoak erabilikozituena. Gai berriak: maitasuna,existentzialismoa, heriotzari zionbeldurra, poesiak gizarteaeraberritzeko zuen ahalmena,erromantizismoaren negar zotinetatikihes egiten zuen gai moldaketa berria.

Liburuak harrera ona izan zuenhasieran, baina gero, Lauaxetakaldezten zituen iritzi modernoak zirelaeta, eztabaida sutsuak sortu zireneuskaltzaleen artean. HasieranLizardik eta Orixek idatzi zuten harenalde. Baina laster, literatura horigaztediarentzat kaltegarri gertazitekeela eta, klasizismoaren aurkazihoala eta, Orixek gogor ekin zionkritika lanari.

Page 12: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

12

ARRATS BERAN

Isilaldi nahiko luze baten ondoren,bigarren liburua argitaratu zuenLauaxetak; Arrats Beran du izena, etapoeta egin baten trazak erakusten ditu.

Lanean lehia erakustendutenetarikoa izan genuen Lauaxeta,eta lana eraberritzea atsegin zitzaion.Liburua argitaratu zen 1935. urtean,olerkigintza herrikoiaren alde egitenzen Euskal Herrian. Begi bistan zirenarlo honetan On Manuel Lekuonak,Azkuek, eta Barandiaranek aurreraeramandako lanak. Eta begiak buruandituenez jakitunak, holakoxea izan zenLauaxetak jarraitutako bidea.

Herri poesiaren inguruan moldatuzuen liburuaren zatirik garrantzitsuena,eta poesia errazago baten alde eginaz-nahiz eta beti zail xamarra izanLauaxetaren olerkigintza-, herripertsonalengan oinarrituriko baladak,erromantzeak eta irri kantak osatuzituen Lauaxetak.

Heriotzaren gaia tratatu zuen BideBarrijak poema xortan; hemen ere gaibera agertzen zaigu, baina bestejantzia aldean duelarik. Oraingoanmaitasunaren bidez heriotza gainditudaitekeela uste baitu.

Nabarmena daJiménezen Baladas dePrimavera lanak ArratsBeran liburuan izanzuen eragina.

García Lorcak gidatuzituen Lauaxetarenpausoak herripoesia etapoesia kultoauztartzera.

Sinbolismo kutsuzko poesia.

Page 13: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

13

EUSKAL HERRIA ETA EUROPA

Herri poesia eta sinbolismoa bilduzituen liburua aurrera eramateko. Herripoesiak Euskal Herriko arnasa ematenbazion liburuari, sinbolismoakkosmopolitismoz janzten zuen. Musikamaitatzea, metafora erabiltzea,koloreak eta sentsazio munduaeraikitzea agintzen zituen sinbolismoaketa horrela jokatu zuen gure poetak.Musikaz, usainez, tonu desberdinezosaturiko poemak utzi zizkigun, denakdenbora igarotzearen larrialdiaksortzen duen kezkari buruzkoak.

Sinbolismoak idealaren munduaerakusten zion poetari, baina ez zenhorregatik gizartetik urruntzen zenpoesia mota. Poesia gizarteaeraberritzeko tresna bazela uste zuenLauaxetak. Poesiak idealaren munduaerakutsi behar zion gizarteari, etahorixe zen, hain zuzen, poetaren lana:ideala erakutsi gizarteari eta gizarteaeraberritu. Poesian estetika etapedagogia baturik zirela eta, bere lanaez da poesia hutsean geratzen.Lauaxetak mundua aldatu nahi luke,gizartea materialismotik aldendu,utopian dagoen zorionera hel dadin.

Parnasianoek agintzen zuten rnoduan, objetuenedertasunean oinarritutako poema da, hoztasunareneta formaren fintasunaren bidetik

Arrats Beran argitaratu zenean, lagunekegin zioten omenaldia.

Page 14: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

14

HIZKERA POETIKOA

Ez da Lauaxeta lehen irakurketanerraz ulertzen den poeta horietarikoa.Zail xamarra dugu bere espresaera.Politikan Sabino Aranaren jarraitzaileizaki, haren bideetatik jokatu zuenhizkuntza arazoetan ere.Garbizaletasun askotxo erakutsi zituengure olerkariak. Baina zailtasuna ezdatorkio soil-soilik garbizaletasunetik.Bere olerkigintza apropos zailtzenzuen. Bere ustetan, poemak ez zuenmamia garbi eta lehenengotan azaldubehar. Sujerentziaz beteriko poemakatsegin zitzaizkion, irakurlearen partehartzea eskatzen zutenak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Lauaxetak G. Lorca miresten zuen. Horrenlekuko haren poema batzuk itzultzeko baimena

eskatzeko bidali zion gutuna. Gutunarekin baterahiru poesia bidali zizkion euskarara itzulita:

Despedida, Canción del Jinete, El Cazador.

Horrela, bere hizkerak mailadesberdinak biltzen zituen bereolerkietan: bizkaiera, lapurtera, zeinzuberera; arkaismoa zein herritxokoetako hitza. Gainera, mailanarratiboan ere, jauzi ederrak egitenzituen. Honek guztiak zaildu egiten duirakurketa, baina zer nolako poztasunaLauaxeta bezalako poeta on batenjantziaren adabazainak ongi ezagutuzgero!

Page 15: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

15ANTZERKIGILE

Euskal abertzaletasun hazia ereitekotresna egokitzat zuten garaikoabertzaleek antzerkia. Nahiz ideiazabaltzeko, nahiz euskara hedatzekoerabili zuten genero hori.

Helburu berdinez idatzi zituenLauaxetak ezagutzen dizkiogunantzerki lanak. Bi berak asmaturikoakditugu, beste bi beste hizkuntzetatikitzuliak. Bosgarren bat, Gotzone,Mungian eta Lekeition emanaldiakezagutu zituena, galdu egin da.

Lehenengo biak, Asarre aldija etaEpaiya, lan laburrak, firi-firiak,izkimiriak ditugu, ikuslearengan irriasortzeko eginak, eta ez dute erakustendrama idazle bikainik.

Beste biek hondo sakonagora heldunahi lukete. Batak, Balbeak,Maeterlinck idazle belgiarraren lanak,sinbolismoaren oinarrietan sartzekoaukera emateaz gain, bere literaturhiztegia aberastu zion. Hausnarketaederra egin zuen Lauaxetak lan hauitzultzerakoan.

Joseba Ariztimuño, Aitzol eta Agirre lehendakaria Erronkarin.Gudari astekarian argitaratutako argazkia.

EUSKALTZALE ETA EUSKOZALE

Page 16: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

16Besteak, Iru gudari, laguna zuen

Manu de la Sotaren lanak,Lauaxetaren kezka abertzaleeierantzuten zien. Darabilen gaiak -herrimaitasunaren sorrera- barru-barrutikhunkitu zuen eta euskal abertzalebatzuen fusilamenduaz hitz egitenduenez, Lauaxetari gertatuzitzaionaren aurre ikuspegitzat hardaiteke.

IPUINGILE

Gogoko tokian aldaparik ez, esanohi da, eta Lauaxetaren gogoezinegonak ekin zion ipuingintzari ere,nahiz eta genero honetan eskainiemanaldirik urrienak. Ipuin erlijioso biidatziaz hasi zuen mungiarrak bereliteratur bidea. Gerora etorri ziren berelanik sendoenak: Illuntzeko izarra etaGudari aldizkarian argia erdaraz ikusizuten El fusil del Abuelo eta Campade Gustiz Ederra. Hirurak idatzi zituengaraian hain modakoa zen nobelalirikoaren bideetatik, baina azkenengobiek nahiko nabarmen uzten dutegerra garaiko giroa Euskal Herrian.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Lauaxeta lagunekin Gorbeian 1933an.

Irudiaren fintasuna bat dator estilomodernistaren fintasunarekin.

Propaganda-literatura estilomodernista batean egitensaiatu zen Lauaxeta.

Gudari astekaria.

Page 17: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

POLITIKA GIZON

"Dakienak lan daidi" dio erranzaharrak. Eta Lauaxetaren jakituriaarlo askotarako erabili zuten beregaraikideek.

Ospe handiko hizlaria izan genuenLauaxeta. Arazo larriko garaiakzirenean edo hauteskunde aroak,igandero-igandero izaten zuenLauaxetak mitina. Hainbat herritakoplazek ezagutuko zuten gizon argiharen hitz jarioaren goxotasuna.Gogoan berotasuna duenak eguzkitanerakutsi behar eta, maiztxo entzunzioten Lauaxetari bere iritzi poiltikoakazaltzen haren garaikideek. Lauaxeta gogo arin, bihotz huts esan

ohi direnetakoa izan ez arren, ez dupentsabide bere-berekorik agertzenbere mintzaldietan. Gehienetan,alderdikide fidela zela frogatuz,alderdiak esandakoa errepikatzen du.Ez zen ideologoa zuzen-zuzenean,gehiago genuen zabalkuntza lanetanpropagandista.

Baina askotan gertatzen den legez,olgetan hasi eta benetan bukatu, horixegertatu zitzaion berari ere, eta,adibidez, 1933. urtean EuskalAbertzaleek mitin garrantzitsu bat eratuzuten errepublikaren aurrean hartubehar zituzten bideak azaltzeko.Bertan, hizlari aurkituko dugu gureolerkaria Jose Antonio Agirrerenondoan.

Ezkerretik eskuinera: Manu Robles-Arangiz,Lauaxeta, Juan Kareaga eta Jose Antonio Agirrelehendakaria Euskalduna frontoian.

Lauaxetaren mitina Mundakan, estatutuaren alde.

Page 18: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

18

Euskadi nazio bihurtzeko proiektuahabe bitan eraiki zuen:bakezaletasunean eta kulturan.

Gandhiren jarraitzailetzat zuen bereburua, eta beti aldarrikatu zuen etsaiahiltzea baino askoz eregarrantzizkoagoa zela norberarenheriotza eskaintzea. Kristautasunakbultzatzen zuen horrelako portabideaizatera, baina bazuen beste arrazoirikere: zuzentasuna arrazoiaren indarrazdefendatu behar zela idatzi zigunbehin baino sarriago.

KULTURAREN NAGUSITASUNA

Lauaxetak kulturaren nagusitasunadefendatzen zuen. Kultura naziobatentzat odola gorputzarentzat bezalazela adierazi zigun. Abertzaletasunaeta ezjakintasuna, txakurra eta katuabezala moldatzen zirela baieztatuzuen: Euskadi ikasia eta kulturadunanahi zuen.

Heltzear zen askatasunareneginbeharrik behinena, herria kulturazjanztea izango zela idatzi zuen,abertzale ezjakitunik onartzen ez zuelaadierazten zuelarik esaldi borobiletan.

Kulturan eta poesian "Begiaknoraino, nahia haraino" nahi zuenpoeta zelako, haren ideaiekin bukatu

nahi zutenek hil zuten goiz nabarbatean, "txindor baten txintak goxotan"zutela, edertasunaren gose, idealareneske.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Lauaxetaren ustez, kultura eta abertzaletasuna loturik daudeeta banaezinak dira.

Page 19: GARAIKO GIZONA - euskara.euskadi.eussortzen eta zabaltzen, euskal liburuaren erakusketak antolatzen, eta abar luze bat. IDAZLEEN BULTZATZAILE Hala ere, maitekor zituen ekintza bi astiroago

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

19

Lauaxetak abertzaletasuna biziki sentitzenzuen gizona izan zen. Horren lekuko 1934urtera arte Jagi-Jagi aldizkarianargitaratutako artikuluak.