Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

102
Eskola antzerkirako gida 3 Liburuen xarma

description

Eskola antzerkirako gida

Transcript of Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Page 1: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Eskola antzerkirako gida

3

Liburuen xarma

Page 2: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Proiektuaren arduraduna: EIE (Euskal Idazleen Elkartea).Liburu honen koordinatzailea: Yolanda Arrieta.Egileak: Yolanda Arrieta, Antton Irusta, Iñaki Friera.Diseinua eta maketazioa: K3 Inprimategia.Marrazkiak: Idoia Beratarbide.

Hezkuntza eta Unibertsitate eta ikerketa Sailak onetsia: 2004-07-22

© EIEISBN: 84-609-1895-5L.G.: SS-1008/04Inprimatzailea: K3 Inprimategia

Amillaga, 1 - 6. pabiloia. 20570 Bergara

EIE argitaletxeaZurriola 14, 1.ezk.20002 DONOSTIATel: 943 276999-Faxa: 943 277288e-mail: [email protected]://www.idazleak.org

Eragotzita dago, legeak ezarritako salbuespenetan izan ezik, obra onen edo-zein berregintza, komunikazio publiko edo moldaketa, aurrez jabetza intelek-tualaren titularren baimena eskuratzen ez bada. Eskubide horien urraketa ja-betza intelektualaren aurkako delitutzat har daiteke (Kode Penaleko 270 etahurrengo artikuluak). CEDRO erakundeak (www.cedro.org) babesten ditu ai-patu eskubide horiek.

Page 3: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Page 4: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Page 5: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

AAUURRKKIIBBIIDDEEAA

0. Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9

1. Oinarrizko hiztegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19

2. Haur Hezkuntza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17

3. Lehen Hezkuntza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41

4. Bigarren Hezkuntza eta Batxilerra . . . 71

6. Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 99

Page 6: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Page 7: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

SSaarrrreerraa

Gida honen helburua ez da liburu baten bidezAntzerkia nola egiten den irakastea. Liburuez gain,ekimena bera da erremintarik aproposena antzerkiaegiten ikasteko. Beraz, zein da gida honen helbu-rua? Eskola antzerkia lantzeko joko eta proposa-men batzuk eskaintzea irakasleari, batez ere ahoz-kotasunari eta testugintzari garrantzia emanez.

Hasteko, oinarrizko hiztegi bat osatu duguikasle-irakasleak kode komun batean aritu daite-zen. Gainontzean, ariketa mordo bat prestatu dugulanari ekiteko. Adin-tarteka antolatu ditugu baliabi-deok, baina adinean aurrera egin ahala aurreko pro-posamenak adin-tarte berrian txertatzeko aukeraere eman nahi izan dugu.

Izanak izan, jolastea da helburu nagusia. Ne-kez irakatsiko dugu ezer lana zailduta. Kurtso bu-kaerarako ikuskizun bikain bat prestatzea bezaingarrantzitsua da bidean egiten duguna. Ez da derri-gorrezkoa eszenografia konplikatuak eta testu luzeeta zailak erabiltzea. Aitzitik, antzerkigintzan haste-ko ez da gauza handirik behar; gogoa, ilusioa, lekubat eta lanean hasteko irizpide batzuk, besterik ez.Gainera, pittinka joaten bagara ez gara hainbeste

7Eskola antzerkirako gida

Page 8: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

nekatuko bidean. Sketch txikiak, binakako eszena-txoak, gertuko baliabideak, irudimena eta talde la-na dira erremintarik merkeenak eta egokienak an-tzerkian hasteko.

Eta merezi du. Fathia el Assal antzerkigile egiptoarrak Na-

zioarteko Antzerki Egunean zioenez, Antzerkia arteguztien aita da. Gure iritzian, Antzerkia arte guz-tien Aita eta Ama da, arte guztiak biltzen baititubere baitan: poesia, musika, pintura, dantza, eskul-tura, arkitektura... Eta ez hori bakarrik, gizakien ar-teko harremanak aztertzeaz gain, taldekideen arte-ko lan komuna bultzatzen du. Norberaren lotsakuxatzeko aukera paregabea da, eta hurkoaren le-kuan jartzen laguntzen digu rol desberdinak joka-tzen ditugunean. Irudimenari leiho handi bat ireki-tzen dio, gainera, eta pertsonaren baliabide ugariazalarazten ditu, hara nola, ahotsa, gorputz espre-sioa, keinuak, memoria, belarria, erritmoa... Zalan-tzarik gabe, balizko munduak amesten eta eraiki-tzen laguntzen digu.

Horregatik guztiagatik merezi du Antzerkiaidazteak, Antzerkia irakurtzeak, Antzerkia sortze-ak, Antzerkia ikusteak, Antzerkia ikasteak, Antzer-kia irakasteak, Antzerkia egiteak...

Hitz batean, Antzerkiaz gozatzeak.

8 Liburuen xarma

Page 9: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Page 10: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Page 11: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

11.. OOiinnaarrrriizzkkoo hhiizztteeggiiaa

• Aktorea: pertsonaiari bizia ematen dionpertsona.

• Akzioa: eszenan ikusten diren transforma-zio fisiologiko eta psikologiko guztien multzoa.

• Antagonista: protagonistak nahi duenarenaurka dagoen pertsonaia.

• Denbora dramatikoa: antzezpenak edoikuskizunak irauten duena denbora.

• Dramatizazioa: jokalariak eta ikusleak elka-rren rolak trukatuz toki eta une konkretuetan akziobat agertzen dute jolasean, antzerkiaren elemen-tuak erabiliz baina antzerkiak eskatzen duenamaiera ar-tistikorik bilatu gabe, ikuslea jokoarenpartaide bihurtuz eta ez, antzerkian bezala, ikuski-zunaren helburu.

• Dramaturgia: antzerki obra bat antolatzekoteknika; testu bat antzerki bihurtzeko antolaketa.

• Egoera: eszena bakoitza gertatu aurretikematen den pertsonaien arteko situazioa.

• Ekitaldia: testua denboraren eta akzioarenarabera egituratzeko erabiltzen den zati nagusi ba-koitza.

11Eskola antzerkirako gida

Page 12: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

• Espazio dramatikoa: istorioaren tokia, ikus-leak irudimenez osatzen duena.

• Espazio eszenikoa: antzezpena egiten dentokia.

• Eszena: tokiaren, pertsonaien edo akzioenarabera egituratzen den ekitaldi bakoitzeko zatia.

• Eszenatokia: eszena antzezteko tokia.• Eszenografia: antzerki bat eszenifikatzeko

erabiltzen diren dekoratu, altzairu eta tresnek osa-tzen duten multzoa.

• Fikziozko denbora: antzezten den istorioa-rena, alegia, gertaeren iraupena.

• Garaia: istorioa kokatzen deneko unea.• Karakterizazioa: pertsonaiak eszenan ager-

tzen dituen akzio, keinu, hizkera eta berari buruzkoinformazioa, ikuslearentzat pertsonaia hori sinesga-rri bihurtzen duena.

• Konfliktoa: bi indar kontrajarrien ondoriozgertatzen da. A-k gauza bat nahi du eta B ateratzenzaio bidera, aurka.

• Pertsonaia: akzioa martxan jartzen duena,pertsonaia bat bere ekintzek osatzen baitute.

• Protagonista: konfliktoaren edo akzioarenerdi-erdian dagoen pertsonaia nagusia. Zerbait lor-tu nahi duena.

12 Liburuen xarma

Page 13: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Page 14: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Page 15: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

22.. HHaauurr hheezzkkuunnttzzaa

• Helburuak •

Adin txikiko haurrak joko dramatikotik osohurbil bizi dira. Konturatu gabe erabiltzen dute egu-neroko jolasean, aita-amaka, dendaka edota piratakadabiltzanean. Beraz, berezko joera natural hori apro-betxatuko dugu antzerkiaren erritoetara hurbiltzeko.Horixe izango da adin hauetako helburu nagusia.

Helburu estetikoez gain, jolasteko xedez sor-tutako dekorazio olerkiek aukera paregabea eskain-tzen digute horretarako. Laburrak dira buruz ikas-teko eta, esaera eta hitz joko berriak erakusteazgain, antzerkiaren oinarrizko elementu asko jorra-tzen laguntzen digute: hara nola, norbera eta beste-ak, publikoa, espazio eszeniko eta dramatikoa,erritmoa, memoria...

Anjel Lertxundiren Aizak eta aizan elkarrekindantzan liburua aproposa dugu antzerki lanetanhasteko. Poema gehienak berez dramatikoak direnarren, hamar hautatu ditugu guk. Ondoren, haurtxikienekin erabiltzeko moduan antolatu ditugu,errazenetik zailagora elkar josi eta dramaturgia bat

15Eskola antzerkirako gida

Page 16: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

16 Liburuen xarma

osatuko dugu. Pausoz pauso zehaztu dugu bidea,bide hori osatzeko erabili dugun poema bakoitzazergatik eta nola aprobetxatu azalduz.

Poemei darien kutsu tradizionala atsegin ezdutenek, berriz, pertsonaien rolak alda ditzakete,nesken paperak mutilei eta mutilenak neskei ema-nez, edo biak konbinatuz: antzerkia egitea jolas egi-tea da.

Noski, lan-proposamen bat baino ez da. Eta,proposamen bat baino ez denez, hara hemen gau-zatzeko bide bat.

• Lan egiteko prozedura •

Gunea:

- Gelan ez baduzue antzerkia lantzeko tokiberezirik, txoko bat egin horretarako.

- Bereizi eszenatokia eta ikusleak egoteko to-kia.

- Mozorrotzeko arropak kutxa batean sartu:sonbreiruak, txapelak, zapi handiak, kolorezko te-lak, haurrek etxetik ekar ditzaketen arropa zaha-rrak...

Page 17: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

17Eskola antzerkirako gida

• Poemak ikasteko bidea:

- Ikasle guztiek ikasiko dituzte poema guz-tiak, egunero horretarako tartetxo bat hartuz. Poesialantzeko gida liburuan hainbat ariketa datoz poesialantzeko. Dena den, hona hemen adibide batzuk:

1) Irakasleak poema ozenki irakurri, bi ahotserabiliz.

2) Gela bi taldetan banatu. Talde bakoitza per-tsonaia bat da.

3) Hiruzpalau aldiz errepikatu pertsonaia ba-koitzaren esaldia, harik eta talde bien artean nola-baiteko erritmoa lortu arte.

4) Saio bakoitzean osagai berri bat eskainierrepikapenok egiteko: mozorrotzea, batzuk etzan-da eta besteak zutik, eserita, aulkien gainean zutikedo etzanda...

5) Behin poema ikasi ondoren, eszenatokia era-bili errezitatzeko. Hasieran, talde biak, osorik atera-ko dira. Gero, apurka-apurka, talde txikiagotan, lau-naka, hirunaka, eta azkenean, binaka bukatuko da.

Page 18: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

18 Liburuen xarma

6) Saioa hasteko “bat, bi, hiru” edo antzerakolelo bat erabili. Bukaeran, txalotu.

7) Saioa egin ondoren hobetu beharrekoa ai-patu, hurrengo taldeak esandakoa kontuan har de-zan poema errepikatzeko.

8) Poema berri bat lantzen hasten zareteneanaurretik ikasitakoari ere tartea egin, zaharra eta be-rria elkarren jarraian errepikatuz.

9) Poemak buruz ikasi ahala poema bakoitzazein bikotek antzeztuko duen aukeratu, bakoitzakbere “papera” bakarrik egin dezan, besteenari adieta norberaren txandaren zain.

10) Pertsonaia bakarlarien testua ikasteko,aguazilarena gure kasuan, prozedura berbera erabildaiteke, baina talde bitan izan beharrean talde ba-karrean arituko gara.

• Aholku batzuk •

1) Eskura duzuena erabili; aulki bat autoa,etxea edota beste edozer izan daiteke.

Page 19: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

2) Ekintza da garrantzitsua, eta ez eszenogra-fia konplikatua edo jantzi perfektuak erabiltzea.

3) Akzioaren erritmoari eusteko saiatu eszenaaldaketak azkar egiten.

4) Antzerkia talde lana da eta osotasunak ema-ten dio kolorea ikuskizunari. Beraz, oso garrantzi-tsua da aktore guztiek elkarri entzutea.

5) Zenbait unetan kaos txiki baten erdian zau-detela irudituko zaizue. Ez etsi, segi aurrera. An-tzerkia talde lana izateaz gain, pertsonek pertsone-kin egin beharreko lana da; lan kaotiko bezain abe-rasgarria, beraz.

6) Ez kezkatu gurasoen aurreko emanaldiare-kin. Gozatu uneaz eta ahalegindu umorez eta ilu-sioz lan egiten.

7) Zatiek egiten dute osotasuna. Zatika lanegin, zati eta une bakoitzarekin ahal adina disfruta-tuz.

19Eskola antzerkirako gida

Page 20: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

20 Liburuen xarma

• Zenbait poema jostari antzerkia egiteko proposamen gisa •

Dramaturgia bat osatzeko bidea.

1- ALKATE ONAREN BANDOA poemare-kin has daiteke ikuskizuna.

Bando batek giroa prestatzen laguntzen di-gu, eta publikoa isilarazten du era jolasgarriz. Guk poemari bukaera aldatu diogu, azken lerroakendu, eta Hastera goaz! Beraz, ixo! erantsi dugu.

Bandoak herriko plazan jo ohi dira. Plazaegiteko ez dugu gauza handirik behar, mahai ba-naka batzuk, besterik ez, ondorengo eszenogra-fiak antolatzeko erabiliko ditugunak, hain zuzen.Kasu honetan, leiho bat eta balkoi bat.

• Egoera: Aguazilak, ikusleak isilarazteko,alkatearen bandoa jotzen du.

• Pertsonaiak: Aguazila.

Eszenatokiaren atzean, eskuinaldean, mahai txikibi elkarren ondoan, edo mahai handi bat, balkoia balitz

Page 21: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

bezala; gainean, plastikozko lorontziak eta loreak. Esze-natokiaren ezkerraldean beste mahai bi elkarren ondoan,edo mahai handi bat, eta hor ere, gainean, lorontziak etaloreak.

Txapela buruan eta bastoia eskuan sartzen da agua-zila eszenatoki erdira. Turuta jotzen du eta publikoari be-giratzen dio, zuzen-zuzen. Paper handi bat zabaldu, etaoihuka esaten du:

- Aguazila:Herritar maiteak:alkate Jaunaren ordenaz aditzera ematen da,oiloak txiza egin bitartean,atso arrak umeak egin arte,eta gatzari harra egin artio,nik esandakoa egingo dela hemen!Eta nik hauxe diot:Hastera goaz! Beraz, ixo!

Aguazilak tutua jotzen du berriro ere, eta paperabildu ondoren, eszenatokiaren atzeko aldera doa, lurreandagoen eguzkia hartu, eta zintzilikatu egiten du. On-doren, eszenatokitik irteten da.

21Eskola antzerkirako gida

Page 22: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

2- BADATOR POSTARIA poemarekin ja-rraituko dugu.

Postaria pertsonaia erakargarria da istorio bathasteko, beti dakarrelako berriren bat. Bizikletandatorrela adierazteko, bizikleta manilar solte batiedo makila bati helduta etor daiteke, edota makilaluze bat hanka artean duela.

• Egoera: postariak karta bat ematen dio Ma-riari. Postaria oso atsegina da bezero guztiekin,baina Mariak uste du berarekin bakarrik dela, eta,horregatik, Maria hura etortzeko zain-zain egotenda egunero.

• Pertsonaiak: postaria eta Maria.

Eszenatokiaren eskuinaldean mahai txiki bi elka-rren ondoan, edo mahai handi bat, leihoa balitz bezala.Gainean, plastikozko lorontziak. Mahaien atzean etxekoandrea, buruan ruloak, eta amantala jantzita duela. Lo-reei ura botatzen ari delako itxurak egiten.

Ezkerretik postaria dator, “bizikletan”, txapela bu-ruan, eta sorbaldan, trabes, maleta handi bat duela. “Bal-koi”aren aurrealdean geratzen da, eta atzamarrez txirri-na joko balu bezala egiten du.

22 Liburuen xarma

Page 23: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

- Postaria: Tirrin, tirrin! Postaria!- Maria: Zer dakarzu berria?- Postaria: Postala eta gutuna, nire maite ku-

ttuna.- Maria: Postalak zer dio?- Postaria: Zure izebak adio.- Maria: Gutunak zer esan?- Postaria: Neska zintzoa izan!

Postariak eskutitza eman eta alde egiten du Ma-riaren aurretik, eszenatokiaren eskuinaldean ezkutatuz.

3- MARIA GOIKOA poema ederki txertatudaiteke hemen.

Bi “Maria” behar ditugu, ordea. “Behekoa”aurreko poemakoa izango da. “Goikoa” ezkerral-deko mahai gainean jarriko dugu, hots, bere “bal-koian”.

• Egoera: Maria B eta Maria G beti elkarre-kin, baina beti haserre: aspertuta daude beti etxe-an bakar-bakarrik egoten.

• Pertsonaiak: Maria G (oikoa) eta Maria B(ehekoa).

23Eskola antzerkirako gida

Page 24: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Ezkerraldean, beste mahai bi elkarren ondoan, edomahai handi bat, lorontzi eta loreekin. Gainean, tente, Ma-ria Goikoa, buruan painelua, eta mantalez jantzita duela,trapuari hautsak kentzen. Eskuinaldean dagoen Mariakdeitzen dio.

- Maria B: Maria Goikoa!- Maria G: Zer dun, behekoa?- Maria B: Goazan iturrira!- Maria G: Ez zeukanat betarik!- Maria B: Zer dun, bada?- Maria G: Senarra etorri.- Maria B: Zer ekarri?- Maria G: Zapata eta galtzerdi.- Maria B: Hire senarra eta nire senarra hase-

rretu egin omen ditun.- Maria G: Zeren gainean?- Maria B: Azaburu baten gainean.- Maria G: Hireak ditun kulpak, txuri, gorri

eta kikirriki!

Haserre, Maria B-k alde egiten du. Maria G.mahaitik jaitsi, eta ezkutatu egiten da.

24 Liburuen xarma

Page 25: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

25Eskola antzerkirako gida

4- KANPAIEN HIZKUNTZAN poema. Kanpaiak edozein herritan entzuten dira eta

denboraren joana adierazteko aukera erreala be-zain poetikoa dira. Ikuskizunean tarteka-tartekatxertatuz gero, modu ederraz adieraziko dute den-boraren etenik gabeko joana.

Era berean, paperak banatzeko orduan soltedauden aktoreei papera emateko bidea eskaintzendigute. Bi, lau, sei, zortzi edo hamar lagunek egindezakete kanpaiena, bi taldetan banatuta.

Nola jantzi? Paketeak egiteko, paper marroizati bati, erdian, burua ateratzeko zuloa egin, etanahikoa da kanpai itxura hartzeko. Kanpai-fami-lia biak bereizteko, buruan kolorezko txano banaeraman dezakete aktoreek; A taldekoek kolore ba-tekoa, eta B taldekoek beste kolore batekoa.

Binaka, elkarri helduta, “vals” bat dantza-tzen atera daitezke eszenatokira, bikote bakoitzakbere testua kantatuz. A) kanpaiak ezkerretik eskui-nerantz, eta B) kanpaiak eskuinetik ezkerrerantz,txandaka.

• Egoera: bi kanpai-familia, kanpaiak norkhobeto jo, elkarren lehian.

• Pertsonaiak: A kanpaiak (bi, lau, sei edozortzi) eta B kanpaiak (bi, lau, sei edo zortzi).

Page 26: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Kanpaiak binaka datoz, paperezko zakuz jantzita,dantzan eta kantari, eta eszenatokia zeharkatzen dute es-kuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera, txandaka, ba-tak besteari erantzuten.

A) Tilin-talan! Tilin-talan!Ogia nahi dut jan, ogia nahi dut jan.

B) Tan-talantan! Tan-talantan, ebakita jan, ebakita jan.

A) Tilin-tintilin! Tilin-tintilin!Beti miserin, beti miserin.

B) Tilin-tantilin! Tilin-tantilin!Hi beti habil berdin!

5- ADITU, IZASKUN poema. Poemak berak ematen digu egoera eta per-

tsonaien berri.• Egoera: bi neska mutil bila.• Pertsonaiak: Izaskun eta Elisa.

Izaskun eta Elisa azokara datoz barazkiak saltzera,baserritar jantzita. Bakoitzak otzara handi bat dakar etaplazaren erdi-erdian geratzen dira. Belaunikatu eta otza-rako gauzak jartzen dituzte lurrean, salgai. Inor ez datorerostera, eta aspertuta daude.

26 Liburuen xarma

Page 27: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Elisa: Aditu, Izaskun, zenbat urte ditun?Izaskun: Hogeita hamasei!Elisa: Nik adina baditun! Morroi edo zaldun, au-kera dezagun. Baldin oraingo txandan ezkontzenez bagara, gure bizi guztian neskazahar gaitun!

Bi mutil datoz, haserre. Neska biak mutilei begirageratzen dira.

6- LISKARRA poema. Bi mutil haserre, borrokan hasteko prest,

izan daitezke poema honetako protagonistak.Plazan daude; Izaskunek eta Elisak ikusten dituz-te. Borro-kan hastear daudenean, neskak bakeakegiten saia-tzen dira, eta azkenean, hainbestedesio duten mu-til-lagun bana topatzen dute.

• Egoera: Bi mutil haserre eta bi neska bake-ak egiteko prest.

• Pertsonaiak: A mutila, B mutila, Izaskuneta Elisa.

A eta B elkarri muturka hastear daude, batak bes-teari paparretik helduta.

27Eskola antzerkirako gida

Page 28: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

A) Jotzen bahaut hortzetan,jarriko haut bertsotan.

B) Jotzen bahaut bekainean,jarriko haut kakainean.

A) Jotzen bahaut muturrean,eraitsiko haut lurrean.

B) Jotzen bahaut kopetan,erantsiko haut paretan.

Azken bertsoa bota eta borrokan hasten dira. Izas-kunek eta Elisak dena ikusi dute eta korrika datoz muti-longana. Izaskunek A mutilari tira atzetik, eta beste ho-rrenbeste Elisak B mutilari. Sokatiran hasten dira, eta az-kenean, hankaz gora jausten dira, batzuk alde batera etabesteak bestera, eta neskak mutilen azpian. Konturatzean,mutilak azkar-azkar jaiki, eta bakoitzak bere neskari es-kua ematen dio altxatzen laguntzeko. Azkenean, besotikhelduta alde egiten dute, bikote batak eskuinalderantz etabesteak ezkerralderantz.

28 Liburuen xarma

Page 29: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

7- EMADAZU GILTZA poema. Testuari erreparatuz gero, pirata eta printze-

sa datozkigu burura. Misterio kutsua ere nabarizaio. Herriko plaza batek ez du, ordea, misteriohandirik. Eta, gainera, zer egiten du pirata batekherriko plazan?

Arazoa konpontzeko, ezkerreko mahaipetikaterako genituzke pertsonaia biak eszenatokira, lekuezkutu batetik datozela adieraziz. Berdin dio zer le-kutatik irteten diren; misterioa da garrantzia duena.

Pertsonaien arropak: printzesak kamisoi lu-ze bat soinean eta koroa buruan; piratak zapia bu-ruan, begi bat partxez estalita, eta ezpata handi batgerrian.

• Egoera: Piratak printzesaren familiak dau-kan altxorraren giltza lortu nahi du, baina printze-sarekin maiteminduta dagoenez, modu onean eginnahi du, neskari minik eman gabe.

• Pertsonaiak: pirata eta printzesa.

Pirata ateratzen da ezkerreko mahai azpitik; ondo-ren, printzesa, atzetik, tatarrez. Eszenatoki erdi-erdiangeratzen dira, lurrean eserita. Alde batetik bestera begi-ratzen du piratak.

29Eskola antzerkirako gida

Page 30: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Pirata: Emadazu giltza.Printzesa: Giltza zertarako?Pirata: Kutxa tzarra zabaltzeko.Printzesa: Zabaldu, zertarako?Pirata: Paper zaharrak bilatzeko.Printzesa: Paperak zertarako?Pirata: Itsas mapa bat bilatzeko.Printzesa: Mapa bat zertarako?Pirata: Altxorraren bila joateko eta handik zu-ri, ene maite, urre-zilarrak ekartzeko.

Eztul bat entzuten da eta korrika alde egiten dupiratak neskari eskutik tiraka. Eskuinaldeko mahaipeanezkutatzen dira.

8- DAMA POLITA poema. Kalean, postaria eta beste andre bat, besotik

helduta, paseoan dabiltza. Dama oso dotorea da,soineko luzez eta abanikoz apainduta dago, bainasudur luze-luzea dauka.

Horregatik moldatu dugu testua eta, “begipolitak dauzkazu”esan beharrean “sudur politadaukazu” esango dugu.

• Egoera: postariak dama aberats bat nahi du;damak, berriz, sudur polita duela entzun nahi du.

• Pertsonaiak: dama bat eta postaria.

30 Liburuen xarma

Page 31: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Postariak eztul egiten du. Dama aberatsa besotikhelduta dakar. Damak pailazo sudurra du.

Postaria: Dama polita, nor maite duzu?Dama: Zeu, etxera eramaten banauzu.Postaria: Dama polita, nor maiteko duzu?Dama: Esaten didana: sudur polita daukazu.

9- IZEN GORABEHERAK poema.Poema hau zazpigarren poemako egoerare-

kin lotu dugu. Egoerak hala eskatzen duenez, “ai-taren izena” “amaren izena”z ordezkatu dugu.

• Egoera: piratak nahi du printzesak beramaitatzea, baina printzesak ez du piratarik gura.

• Pertsonaiak: pirata eta printzesa.

Eskuinaldeko mahaipean daude pirata eta printzesa.

Pirata: Zein da zure izena?Printzesa: Nire amaren bera.Pirata: Zein da zure amaren izena?Printzesa: Nire izen bera.Pirata: Zein da amaren eta zure izena?Printzesa: Bion izena. Aio!

31Eskola antzerkirako gida

Page 32: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Printzesak ihes egiten du. Piratak ez daki zer egin.Azkenean, printzesari joaten uzten dio beste aldetik ezkuta-tuz, buru-makur.

Berriz KANPAIEN HIZKUNTZAN poema.Denboraren joana, berriro ere. • Egoera: bi kanpai-familia, kanpaiak nork

hobeto jo, elkarren lehian.• Pertsonaiak: A kanpaiak eta B kanpaiak.

A) Tilin-talan! Tilin-talan!Ogia nahi dut jan, ogia nahi dut jan.

B) Tan-talantan! Tan-talantan, ebakita jan, ebakita jan.

A) Tilin-tintilin! Tilin-tintilin!Beti miserin, beti miserin.

B) Tilin-tantilin! Tilin-tantilin!Hi beti habil berdin!

32 Liburuen xarma

Page 33: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

10- AMONA AIZUNA poema.• Egoera: Txano Gorritxo amonaren etxera doa

merienda eramatera. Izugarrizko pixagalea dauka,baina atea itxita dago eta ezin da etxean sartu. Ba-rruan otsoa dago, berak itxi du atea amona lasai-la-sai jateko. Otsoak tripa betea du eta logale da amo-na jan berri duelako. Lo egin nahi du, beraz. Txa-no Gorritxok, ordea, barrura sartu nahi du pixalasai egin, eta ondoren, amonari merienda ema-teko.

• Pertsonaiak: Txano Gorritxo eta otsoa.

Eskuineko mahai gainean etzanda otsoa kamisoizuri luze batekin, zurrustaka. Ezkerretik, Txano gorritxosartzen da, kapa gorri batez jantzia eta otzara bat eskuan.Publikoa aurrez aurre duela geratzen da zutik, gorantzbegira.

33Eskola antzerkirako gida

Page 34: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Txano gorritxo: (oihuka) Amona, amona, irekiatea!Otsoa: (logale da) Ezin dut: gaixorik nago ohean.Txano gorritxo: (inguruetara begira pixari eu-tsi ezinik) Zer egin behar dut nik?Otsoa: (lo egin nahi du) Sartu zaitez, bada, lei-hotik.Txano gorritxo: Oso altu dago: ez naiz iristen.Otsoa: Saia zaitez katazulotik.Txano gorritxo: Oso estua da: ez naiz kabitzen.Otsoa: (nazka-nazka eginda, oihuka) Zoaz etorrita-ko bidetik.Txano gorritxo: Oso ahots zakarra duzu.Otsoa: Zuk zakartu didazu.Txano gorritxo: Jenio ozpindua duzu.Otsoa: Zuk ozpindu didazu.Txano gorritxo: Nire amona ez zara zu.Otsoa: Ez bazoaz, jango zaitut!Txano gorritxo: Datorrela agudo aguazila!

34 Liburuen xarma

Page 35: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Txano Gorritxok alde egiten du pixari ezin eutsi-rik. Otsoak ere ospa, aguazilaren beldur. Mahaitik jaiste-an aguazilarekin estropezu egin, erori, eta lau hankanalde egiten du, korrika. Aguazilak txilibitua jotzen du.Ondoren, publikoarengana hurbiltzen da. Txilibitua gor-de eta turuta jotzen du. Papera zabaldu eta ozenki ira-kurtzen hasten da, publikoari begira.

AGUAZILARI deitzen dio Txano Gorritxok. Hala,hasierako pertsonaiak itxiko du ikuskizuna.

Oraingoan aguazilak ez du zertan berrizpoema errepikatu, agur txiki batekin nahikoa da.

Aguazila: Herritar maiteak:mila esker etorri zareten guztioieta nahi duzuen arte!

Aguazila ezkutatu eta parte hartu duten guztiekinbatera aterako da berriro eszenatokira. Eskutik heldutaikusleengana hurbilduko dira guztiak, buruak makurtuz.

35Eskola antzerkirako gida

Page 36: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Aurretik esan bezala, dramaturgia proposa-men hau ez da derrigor osorik egin beharrekoa.Zatika osatu denez, zatika aprobetxatu daiteke,zatiak antzezleen adinaren arabera aukeratuz.

Izanak izan eta hautatzen diren poemakhautatzen direla, kanpaiek eman dezakete bukae-ra, edo, bestela, aguazilaren agurrak.

36 Liburuen xarma

Page 37: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Page 38: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Page 39: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

39Eskola antzerkirako gida

33.. LLeehheenn hheezzkkuunnttzzaa

• Helburuak •

Adin-tarte handia dago sei urtetik hamabira,baina esan daiteke haurrak fikzioa eta errealitateabereizten hasten direla sei edo zazpi urterekin eta,ondoren, errealitate horretan beraien burua koka-tzen hasten direla. Modu askotara egiten dute, bai-na batez ere imitaziora jotzea da ohikoena, be-raiengandik hurbilen daudenen jokabideak froga-tuz, bai gurasoena bai irakasle edota telebistakopertsonaiena.

Honela bada, adin-tarte honetan, imitatzekojoera horrekin jolastu eta jokatuko dugu. Inprobi-sazioa izango da gure tresna.

Hala ere, horrek ez du esan nahi haur hez-kuntzarako proposatutako eszenatxoak baztertubehar ditugunik. Aitzitik, lehen hezkuntzako txikie-nek antzezteko aproposak eta gomendagarriak iza-teaz gain, handixeagoek testu berriak sortzeko ait-zakia paregabea dira.

Page 40: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

40 Liburuen xarma

• Lan egiteko prozedura •

Ariketak zehaztu ahala azalduko dugu nolalan egin.

• Aholku batzuk •

1) Patxada hartu inprobisazioak egiteko or-duan. Akzio bakoi-tzari behar beste denbora eskai-ni.

2) Nahi adina konbinaketa egin daiteke arike-ten bidez sortutako eszenen artean. Beraz, lan-taldebakoitzak erabakiko du zenbat eta zeintzuk hauta-tu bai lanerako bai ikuskizun posible bat antolatze-ko orduan.

3) Garrantzitsua da sorkuntza-prozesuanzehar lan-banaketak egitea. Prozesuak berak esan-go digu zer behar dugun: gidoilari nagusia(k), zu-zendaria(k), eszenografia arduraduna(k), aktoreak,musika arduraduna(k). Zaila izan arren, kide guz-tiak elkarren mende egotea lortu behar da.

Page 41: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

41Eskola antzerkirako gida

4) Ikusle paperari aktore paperari adina ga-rrantzi eman. Ikusle gisa gaudenean adi jarraitukodugu lagunen lana. Horretarako, irakasleak etenikgabe bultzatuko du elkarrizketa eta kritika onura-garria. “Gaizki” eta “ondo” bezalako hitzak bazter-tu eta komentario lagungarriak egitera bideratukoditu ikasleak, hara nola:

- Aktoreek NOLA islatu dute egoera?

- PERTSONAIA sinesgarriak iruditu al zaizki-zu? Zer gustatu zaizu eta zer ez? Pertsonaia bakoi-tzaren hizkera, jantziak, keinuak eta mugitzeko erabat zetozen? Zer gehituko edo kenduko zenuke?

- Aktoreek elkar entzuten al zuten?

- Zer baliabide erabili dute egoerako TOKIAagertzeko?

- Zeren bidez adierazi dute NOIZ ematen denegoera hori?

- Aktoreek nola erabili dute eszenatokia? Hu-tsuneak utzi dituzte ala orekatsu mugitu dira?

- Erabili duten tresneria egokia al zen? Zerkendu, ordezkatu edo gehituko zenuke?

Page 42: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

42 Liburuen xarma

• Zenbait ariketa eta dramaturgia bide •

1- ALKATE ONAREN BANDOA poema:

Herritar maiteak:alkate Jaunaren ordenaz aditzera ematen da,oiloak txiza egin bitartean,atso arrak umeak egin arte,eta gatzari harra egin artio,nik esandakoa egingo dela hemen!Eta nik hauxe diot:Hastera goaz! Beraz, ixo!

• Egoera: Aguazilak ikusleak isilarazteko al-katearen bandoa jotzen du.

• Pertsonaiak: Aguazila.

1) Berotzeko eta girotzeko ariketa batekin ha-siko gara: “STOP!” jokoa.

Gela okupatu eta hutsuneak bete behar dira. Es-pazio osoa beteko dugu; horretarako, adi egon behar

Page 43: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

43Eskola antzerkirako gida

da, eta hutsunea non dagoen hara joan, beti ere, etenikgabe, geratu gabe, harik eta irakasleak STOP! esan ar-te. Orduan, irmo, geratuko gara, zirkinik ere egin ga-be, irakasleak AVANTI! esan arte. Ondoren, berriroere espazioa okupatzen saiatuko gara.

Hiru abiadura erabiliko ditugu mugitzeko:irakasleak BAT esatean, normal ibiliko gara; BIesaten, motel; HIRU esatean, oso arin, Txarlotenantzera.

2) Berotu ondoren, lurrean eseri eta egoerarenberri emango du irakasleak. Ondoren, adibide ida-tzia irakurriko du, ozenki eta behar den intentzioz,pare bat aldiz.

3) Hiru edo lau laguneko taldetan banatukodira ikasleak.

4) Bost minutu emango zaio talde bakoitzariegoera presta dezan, mozorroak jantzi eta behar di-tuzten tresnak hartzeko. Gelan dagoen materialare-kin konpondu beharko dute, eta aguazilarena bakarbatek egin behar duenez, besteentzako pertsonaiaberriak sortu beharko dituzte.

5) Prestaketen ondoren, talde bakoitzak bereinprobisazioa egingo du. Bukatu ondoren, ikusleektxaloak jo eta konpondu beharrekoa komentatuko

Page 44: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

44 Liburuen xarma

dute irakaslearen gidaritzarekin: pertsonaiaren itxu-ra, mezua emateko modua, non kokaturik zegoen...

6) Inprobisazioak ez du oso luzea izan behar.Eredu gisa erabili den testua interpretatzeko adinadenbora.

7) Talde guztien inprobisazio-saioen ondoren,talde bakoitzak bere testua idatziko du. Horreta-rako, kontuan hartuko du taldeari inprobisaziobidez atera zaiona, besteei atera zaiena eta irakasle-ak emandako adibide idatzia. Poema gisa egindezakete, edo elkarrizketa askeen bidez. Adin des-berdinak gorabehera, ez da komeni denbora gehie-gi ematea honetarako, aspertu eta kontzentrazioagal ez dezaten.

8) Talde bakoitzak bere testua irakurriko du,ozenki, paper bakoitzari dagokion intentzioa ema-nez.

9) Talde bat aukeratuko dugu. Kontuan izan-go ditugu: inprobisazio-saioa, idatzi duten testuaeta pertsonaien itxura. Helburua ez da norgehiago-ka aritzea, baizik eta paperak eta lanak banatzenhastea, hori ere antzerkigintzaren zati bat baita.

Page 45: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

45Eskola antzerkirako gida

2- BADATOR POSTARIA poema:

Tirrin, tirrin! Postaria!Zer dakarzu berria?Postala eta gutuna, nire maite kuttuna.Postalak zer dio?Zure izebak adio.Gutunak zer esan?Neska zintzoa izan!

• Egoera: postariak karta bat ematen dio Ma-riari. Postaria oso atsegina da bezero guztiekin bai-na Mariak uste du berarekin bakarrik dela, eta ho-rregatik, Maria hura etortzeko zain-zain egoten daegunero.

• Pertsonaiak: postaria eta Maria.

1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “PUNTUFIJORANTZ!” JOKOA.

Espazioa betetzen hasiko gara, gelan hara etahona mugituz, atzeraka, aurreraka edo alboetaraibiliz, baina begiek aginduko digute norantz abiatu.Begien pareko puntu bat aukeratu eta harantz joan-go gara, bertara iristean beste bat hautatuko dugu

Page 46: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

eta harantz abiatuko gara. Ezin dugu laguna jo etaezin dugu inorekin txoke egin.

Hiru abiaduratan mugituko gara: BAT, nor-mal; BI, motel; HIRU, arin-arin.

2) Lurrean eseri.

3) Poema arbelean edo orri handi batean ida-tzita jarriko da, ikasle guztiek irakurtzeko moduan.

4) Haur bakoitzari zenbaki bana eman. Bakoi-tiek postariaren testua irakurriko dute. Bikoitiek,Mariarena.

5) Bizpahiru aldiz irakurri testua, harik etaerritmoa lortu arte.

6) Binaka jar daitezela, berdin dio neska etamutil, bi mutil edo bi neska. Komeni da, tarteka-tar-teka, neskek mutilen papera eta mutilek neskena ereegitea.

7) Bikote bakoitzari egoera aurkeztu: “Posta-riak karta bat ematen dio Mariari. Postaria oso atse-gina da bezero guztiekin, baina Mariak uste du be-rarekin bakarrik dela, eta horregatik Maria huraetortzeko zain-zain egoten da egunero”.

8) Hamar minutu dituzte egoera prestatzeko,mozorroak jantzi eta behar duten tresneria bilatze-

46 Liburuen xarma

Page 47: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

ko. Egoera non gertatzen den agertu behar duteeszenatokian, gelan dagoen materiala bakarrik era-biliz.

9) Inprobisazio-saio bakoitzaren ondoren, txa-loak jo eta beharrezko komentarioak egingo dira ira-kaslearen gidaritzapean. Aktoreek egoera nola islatuduten izango da komentarioen ardatza. Irizpidehauek erabiliko dira: pertsonaien itxura eta jokabi-dea, egoera non gertatzen den adierazteko baliabide-ak, tresneriaren egokitasuna, eszenatokiaren erabil-pena.

10) Bikote bakoitzak bere testua idatziko du,entzundakoa eta ikusitakoa kontuan hartuz eta adi-bide idatzia aurrean dela.

11) Bikote bakoitzak bere testua irakurriko dugelakideen aurrean, ozenki, paperak bereiziz.

12) Bikote bat aukeratuko dute ikasleek, au-rreko eszenarako aukeratu gabea.

13) Aurreko taldearen lana bigarren honekin

lotzen saiatuko gara. Horretarako kontuan izango

dugu:

- Nondik atera dira aurrenekoak eszena-tokira? Nondik ezkutatu dira?

47Eskola antzerkirako gida

Page 48: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

48 Liburuen xarma

- Nondik aterako da hurrengo bikotea?Nondik ezkutatuko da?

- Non gertatzen da aurreneko eszena etanon gertatzen da hurrengoa?

- Zer material behar da lehen eszenarakoeta zer materiak behar da hurrengorako? Zer apro-betxa daiteke? Zer sartu behar da? Nola eta norksartuko du behar den material berri hori? Nola “jus-tifikatuko” du sarrera hori?

- Ikusleen arreta galdu gabe, ikuskizunaknolabaiteko erritmoa izatea nahi badugu, eszenaguztiak bata bestearen atzetik lotu behar dira, mo-du arin eta azkarrez.

14) Zuzendari bat/ bi hautatu, aurreko lotu-ren ardura izan dezan/dezaten.

Page 49: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

49Eskola antzerkirako gida

3- MARIA GOIKOA poema:

Maria Goikoa!Zer dun, behekoa?Goazan iturrira!Ez zeukanat betarik!Zer dun, bada?Senarra etorri.Zer ekarri?Zapata eta galtzerdi.Hire senarra eta nire senarrahaserretu egin omen ditun.Zeren gainean?Azaburu baten gainean.Hireak ditun kulpak, txuri, gorri eta kikirriki!

• Egoera: Maria B eta Maria G beti elkarre-kin, baina beti haserre: aspertuta daude beti etxe-an bakar-bakarrik egoten.

• Pertsonaiak: Maria G (oikoa) eta Maria B(ehekoa).

1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “LAGUNAIMITATZEN”.

Page 50: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Oinez ibiltzen hasiko gara, bata bestearen atze-tik, denok biribilean. Gure aurreko norbait imita-tzen hasiko gara, ezin da esan nor den, eta harenpauso, mugimendu eta keinu guztiak imitatuko di-tugu, gero eta handiagoak eta nabarmenagoak egi-nez. Helburua da, konturatu gabe, talde guztiak, ba-tera, gauza bera egiten bukatzea.

2) Lurrean eseri.

3) Poema jostaria denek irakurtzeko moduanjarri, arbelean edo paper handi batean idatzirik.

4) A) eta B) txartelak banatuko ditugu. A) du-tenek Maria Behekoaren testuak esango dituzte. B) dutenek, berriz, Maria Goikoarenak.

5) Hiruzpalau bider irakurriko ditugu tes-tuok, harik eta poemaren erritmora egin arte.

6) Binaka elkartuko dira ikasleak, A) eta B),berdin dio, neska ala mutil. Bost minutu emangodizkiegu egoera prestatzeko, mozorro, tresna etaguzti. Inprobisazio bidez agertu beharko dituztenhiru gauza: NON gertatzen da egoera, NOIZ ger-tatzen da, ZER gertatzen zaie pertsonaiei.

7) Txandaka, bikote bakoitzak bere egoera an-tzeztuko du inprobisazio bidez. Bikote bakoitzaren

50 Liburuen xarma

Page 51: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

ondoren, ikusitakoa aztertuko da aipatu hiru ezau-garriak kontuan hartuz.

8) Bikote bakoitzak bere testua idatziko du. Ho-

rretarako, bere inprobisazioa, gelakideenak eta aurre-

an duen adibide idatzia izango ditu gidari.

9) Bikote bakoitzak bere testua irakurriko du

gelakideen aurrean, pertsonaien izaerei eta egoera-

ri arreta jarriz.

10) Bikote bat aukeratuko dugu. Bikote horrek

sortutako eszena eta aurretik ditugun beste biak lo-

tzen saiatuko gara, lehen eman ditugun aholkuak

gogoan direla.

11) Bikote bakoitzak bere testua idatzi arren,

komeni da taldean gidoilari nagusi bi hautatzea:

material ugari eta konponketa asko izaten da sor-

kuntza-prozesuan, eszena guztiak bata bestearekin

lotzeko orduan, eta ondo etortzen da norbaitek hori

kontrolatzea.

12) Idazleekin batera komeni da, baita ere,

sortzen ari garena bideoz grabatzea eta, noizean

behin, aztertzeko beta hartzea, aipatzen ari garen

irizpideen harira.

51Eskola antzerkirako gida

Page 52: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

52 Liburuen xarma

4- KANPAIEN HIZKUNTZAN poema:

Tilin-talan! Tilin-talan!Ogia nahi dut jan, ogia nahi dut jan.Tan-talantan! Tan-talantan, ebakita jan, ebakita jan.Tilin-tintilin! Tilin-tintilin!Beti miserin, beti miserin.Tilin-tantilin! Tilin-tantilin!Hi beti habil berdin!

• Egoera: bi kanpai-familia, kanpaiak norkhobeto jo, elkarren lehian.

• Pertsonaiak: A kanpaiak (bi, lau, sei edozortzi) eta B kanpaiak (bi, lau, sei edo zortzi)

1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “KAIXO,LAGUN!”.

Gela okupatuz eta hutsuneak betez hasiko ga-ra oinez.

Irakasleak TXALO BAT jotzean, ondoan da-goenari begietara begiratu eta Nor zara? Nondik za-toz? Zertan ari zara? galdetu eta berarekin hitz egin-go dugu, berriz txaloa entzun arte.

Page 53: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Orduan, oinez ibiltzen jarraituko dugu, hutsu-

neak betetzen.

Irakasleak BI TXALO jotzean, laguna agurtu-

ko dugu, aspaldian ikusi ez bagenu bezala. Besar-

katu, eskua eman eta Aspaldiko! Zer moduz? eta an-

tzerakoak esango dizkiogu, harik eta irakasleak be-

rriz txalo bat jo arte.

Irakasleak HIRU TXALO jotzean lagunarekin

dantzan hasiko gara, berriz txaloa entzun arte.

2) Lurrean eseri.

3) Bi taldetan banatuko ditugu ikasleak. Er-

diek a) kanpaiarena egingo dute eta beste erdiek b)

kanpaiarena.

4) Testua denek ikusteko moduan jarri, eta bi

edo hiru bider irakurriko dute, kanpai bakoitzari

bere ahotsa emanez.

5) Kanpai bikote bakoitzak bere fitxa pertso-

nala egingo du: nor naiz, non jaio nintzen, zer atse-

gin dut, zer gorroto dut, zer izan nahiko nuke... Ja-

kina, kanpai bakoitzak bi ahots baina bihotz baka-

rra du. Kanpai bakoitzak gelakideen aurrean bere

burua aurkezteko modu bitxi bat prestatuko du.

53Eskola antzerkirako gida

Page 54: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

54 Liburuen xarma

6) Kanpai bakoitzak bere burua aurkeztukodu gelakideen aurrean.

7) Gero, ikasleak launaka elkartuko dira: a)kanpai bi, eta b) kanpai bi.

8) Goiko poema jostarian agertzen den egoeraprestatuko du laukote bakoitzak.

9) Talde bakoitzak bere egoera aurkeztuko duinprobisazio bidez gelakideen aurrean.

10) Jasotako aholkuak kontuan harturik taldebakoitzak bere testua idatziko du.

11) Testu bakoitza gelakideen aurrean iraku-rriko da.

5- ADITU, IZASKUN poema:

Aditu, Izaskun, zenbat urte ditun?Hogeita hamasei!Nik adina baditun! Morroi edo zaldun, auke-

ra dezagun. Baldin oraingo txandan ezkontzen ezbagara, gure bizi guztian neskazahar gaitun!

• Egoera: bi neska, mutil bila.• Pertsonaiak: Izaskun eta Elisa.

Page 55: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

55Eskola antzerkirako gida

1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “ZUBIAK”Lurrean lau oinean ibiltzen hasiko gara. Nor-

baitengana iristean haren besoen azpitik, edo han-kekin edo gorputzarekin egindako ZUBI batetik pa-sako gara. Hurrengoan, guk gauza bera egingo du-gu, beste bat pasa dadin. Gauza da etenik gabe ibil-tzea, batean zubipetik pasatuz eta bestean zubi bihur-tuz. Ahal denik zubirik txikienak egingo ditugu, iga-robidea estutuz.

Helburua da elkarrekin ondo pasatzea, lotsakalbora utziz.

2) Lurrean eseri.

3) Aurreko poemekin erakutsi dugun bideajarraitu daiteke poema honekin ere.

4) Eszenen arteko loturetan musika pixka batsar daiteke.

Page 56: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

56 Liburuen xarma

6- LISKARRA poema:

Jotzen bahaut hortzetan,jarriko haut bertsotan.Jotzen bahaut bekainean,jarriko haut kakainean.Jotzen bahaut muturrean,eraitsiko haut lurrean.Jotzen bahaut kopetan,erantsiko haut paretan.

• Egoera: Bi mutil haserre eta bi neska bake-ak egiteko prest.

• Pertsonaiak: A mutila, B mutila, bi neska.

1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “TXUPA-TXUS!”

Korrika hasiko gara gelan, elkarrekin txokeegin gabe. Bat geratuko da. Hark ukitzen duen hurageratuko da. Aitzitik, aurretik TXUPA-TXUS!, esaneta beso zabalik geratzen bada, libratu egingo da,baina ezingo du korrika egin, harik eta norbaitek,atzetik aurrera, bere azpitik pasatuz libratu arte.

2) Lurrean eseri.

Page 57: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

3) Beti bezala, bi taldetan zatituko dugu tes-

tua, bi ahots edo pertsonaiaren arabera. Ikasleek

poemako bi ahotsak bereiztuz irakurriko dute, hiru

edo lau bider.

4) Ondoren, launaka bilduta, bi egoera presta-

tu beharko dituzte. Poeman datorrena, eta egoera

hori sortu duena, hau da, aurrekoa.

5) Laukote bakoitzak bere bi egoerak aurkez-

tuko ditu inprobisazio bidez, bata bestearen atzetik,

jarraian.

6) Bi aukera ditugu:

a. Egoerak idatzi eta talde bat aukeratu,

gero bi egoera berriak aurreko eszenekin lotzeko:

lehenengo egoera aurreneko eszena biren artean tar-

teka daiteke; bigarrena, berriz, beste bi edo hiru es-

zenen ondoren.

b. Talde bakoitzak sortutako bi eszena-

txoekin sketch bana egin, alegia, gai berberaren bi,

hiru eta lau bertsio egin. Guztiak idatzi eta bata

bestearen atzetik antzezteko loturak bilatu, aurre-

ko ariketetan erakutsi ditugun irizpideak kontuan

hartuz.

57Eskola antzerkirako gida

Page 58: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

58 Liburuen xarma

7- EMADAZU GILTZA poema:

Emadazu giltza.Giltza zertarako?Kutxa tzarra zabaltzeko.Zabaldu, zertarako?Paper zaharrak bilatzeko.Paperak zertarako?Itsas mapa bat bilatzeko.Mapa bat zertarako?Altxorraren bila joateko eta handik zuri, ene

maite, urre-zilarrak ekartzeko.

• Egoera: Printzesaren familiak daukan al-txorraren giltza lortu nahi du, baina printzesare-kin maiteminduta dagoenez, modu onez egin nahidu, neskari minik eman gabe.

• Pertsonaiak: Pirata eta printzesa.

1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “OINEZBAINA KORRIKA ERE BAI”.

Gelan oinez hasiko gara irakaslearen agin-duari jarraituz.

Irakasleak AZKAR esatean, pausoa arintzenhasiko gara.

Page 59: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

59Eskola antzerkirako gida

OSO AZKAR entzutean, gehiago arindukodugu pausoa.

AZKAR-AZKAR denean, erabat azkar mugi-tuko gara.

Ariketa honen moldaera bat: ariketa bera, bai-na tokian geldi gaudela, inora joan gabe.

2) Lurrean eseri.

3) Poema honekin erraz hurbil gaitezke jokodramatikoaren elementu nagusietara:

a. Protagonista: konfliktoaren edo akzioa-ren erdi-erdian dagoen pertsonaia nagusia; zerbaitlortu nahi duena. Nor da? Pirata. Zer nahi du? Prin-tzesak giltza ematea.

b. Antagonista: protagonistak nahi due-naren aurka dagoen pertsonaia. Nor da? Printzesa.Eta zer ukatzen dio piratari? Altxorraren giltza. An-tagonistak ezin du itxia izan eta “ez” hutsez eran-tzun. Adibidez, poematxo honetan galderak egitendizkio piratari, zuzenean ezetz esan beharrean.

c. Konfliktoa: bi indar kontrajarrien on-dorioz gertatzen da. A-k gauza bat nahi du eta Bateratzen zaio bidera, aurka.

4) Azalpenak eman ondoren, ikasleak bikote-ka elkartuko dira egoera prestatzeko: NON gerta-tzen da egoera? NOIZ? Zertan ari dira pertsonaiak?

Page 60: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

60 Liburuen xarma

Oso garrantzitsua da aktoreek zeregin bat izatea es-ku artean: orraztu, azkazalak garbitu, josi, erratzapasatu, hautsa kendu, arropak tolestu, loreak bildu,zorriak kendu, bazkaria prestatu, ogitartekoa jan...Era honetara, ez dira beti esan behar dutenaren zainegongo.

5) Egoerak aurkeztu inprobisazio bidez.

6) Bikote bakoitzak bere egoera idatzi.

7) Bederatzigarren poemarekin lotu.

8) Hemen ere bi aukera ditugu, beste askorenartean:

a) Bi egoerak (7. eta 9. poemak) bata bes-tearekin lotu eta gai berari buruzko hainbat sketchegin.

b) Bi egoerok aurretik dauzkagun esze-nen artean tartekatu, behar diren loturak eginez.

Page 61: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

61Eskola antzerkirako gida

8- DAMA POLITA poema:

Dama polita, nor maite duzu?Zeu, etxera eramaten banauzu.Dama polita, nor maiteko duzu?Esaten didana: sudur polita daukazu.

• Egoera: postariak (edo beste edonor izandaiteke) dama aberats bat nahi du; damak, berriz,sudur polita duela entzutea.

• Pertsonaiak: dama bat eta postaria (edobeste edonor).

1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “GLOBO-

AK APURTZEN”.

Haurrak gelan sakabanatuko dira, batak bes-

tea molestatu gabe. Irakasleak globo mordo bat bo-

tako du airera, eta ikasleak globo horiek lurra jo bai-

no lehen leherrarazten saiatuko dira, eskuak izan

ezik, gorputzeko beste edozein atal erabiliz.

Tamaina desberdinetako globo asko erabiliko

ditugu; batzuk oso puztuak, beste batzuk gutxiago.

2) Lurrean eseri.

Page 62: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

62 Liburuen xarma

3) Gela bitan banatu eta testua irakurriko du-gu, ohi bezala, erritmoz egin arte.

4) Ondoren, ikasleak binaka elkartuko dira.

5) Poemak agertzen duenaz gain, beste bi ego-era emango ditugu inprobisazio saioak prestatzeko:

a. postaria etxean, damarekin elkartu bai-no bost minutu aurretik.

b. dama etxean, postariarekin elkartu bai-no bost minutu aurretik.

6) Hiru inprobisazioak bata bestearen atzetikegingo dira.

7) Inprobisazioak egitean eta ikustean kon-tuan hartu beharrekoak:

- bakarkakoak: NON nago pertsonaia?ZERTAN? NORA noa? ZER lortu nahi du?

- binakakoak: ZER esan eta NOLA esan,nik nahi dudana lortzeko?

8) Testuak idatzi.

9) Aurretik dugunarekin lotu edo hainbatsketch antolatu, eszena batetik besterako loturakmusika bidez eginez.

Page 63: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

63Eskola antzerkirako gida

9- IZEN GORABEHERAK poema.

Zein da zure izena?Nire amaren bera.Zein da zure amaren izena?Nire izen bera.Zein da amaren eta zure izena?Bion izena. Aio!

• Egoera: piratak nahi du printzesak beramaitatzea, baina printzesak ez du piratarik gura.

• Pertsonaiak: Pirata eta printzesa.

1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “SALTO-KA-SALTOKA”.

Lau ilaratan jarriko gara, aurrera begira. “Bat, bi eta hiru!” esatean, saltoka hasiko ga-

ra, BAT, BI, HIRU.... hamaseiraino kontatuz. 16ga-rrenera iristean, buelta erdi emango dugu eskuinal-dera eta zortziraino kontatuko dugu.

...8 eta buelta erdi eskuinaldera. Berriz hasikogara lauraino zenbatuz.

...4 eta buelta erdi eskuinera. Berriz hasi, bi-raino arte.

Page 64: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

64 Liburuen xarma

...2 eta buelta erdi eskuinera.

...1 eta buelta erdi ezkerraldera.Berriz sekuentzia osoa errepikatuko dugu, ez-

kerralderantz: 16 / 8/ 4/ 2/ 1.Helburua: Guztiek batera bi sekuentzia osoak

egitea.

2) Lurrean eseri.

3) Testua bi edo hiru aldiz irakurriko dugu,ahotsak bereiztuz.

4) Zazpigarren poemako egoera berbera era-biliko dugu. Arreta jarriko diogu beraren hariraegin dugun azterketa dramatikoari.

5) Egoera berbera izango da, baina tokia etadenbora aldatuta, alegia, beste egun eta beste lekubatean.

6) Inprobisazioa egin.

7) Testua idatzi.

Page 65: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

65Eskola antzerkirako gida

10- AMONA AIZUNA poema.

Amona, amona, ireki atea!Ezin dut: gaixorik nago ohean.Zer egin behar dut nik?Sartu zaitez, bada, leihotik.Oso altu dago: ez naiz iristen.Saia zaitez katazulotik.Oso estua da: ez naiz kabitzen.Zoaz etorritako bidetik.Oso ahots zakarra duzu.Zuk zakartu didazu.Jenio ozpindua duzu.Zuk ozpindu didazu.Nire amona ez zara zu.Ez bazoaz, jango zaitut!

• Egoera: Txano Gorritxo amonaren etxera doamerienda eramatera. Izugarrizko pixagalea dauka,baina atea itxita dago eta ezin da sartu. Barruan otsoadago, berak itxi du atea amona lasai-lasai jateko.Otsoak tripa betea du eta logale da amona jan berriduelako. Lo egin nahi du, beraz. Txano Gorritxok,ordea, barrura sartu nahi du pixa lasai egin, eta on-doren, amonari merienda emateko.

• Pertsonaiak: Txano Gorritxo eta otsoa.

Page 66: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

66 Liburuen xarma

1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “JAIOTZA”.Ikasle bakoitza bizi duen gauza bat izango da:

animalia, pertsona, landarea, sua, ura... Jaio aurretiko postura bat aukeratuko du. Gero, poli-poliki, postura horretatik abiatu eta

hazten hasiko da.Bizitzan izango duen ohiko forma hartu arte

joango da hazten.Ondoren, alderantzizko prozesua egingo du.

• Hitzik gabeko musika lasaia erabil dai-teke.

• Guztiak batera aritu ondoren, launakaerrepika dezakete, gelakideen aurrean.

2) Lurrean eseri.

3) Poema honetan antzerkirako material ugaridago. Ohi bezala, gela bitan banatuta irakurriko du-gu poemako bi ahotsak bereiztuz, harik eta bi ahotshorien arteko irakurketa erritmikoa lortu arte.

4) Ikasleak binaka bilduko dira.

5) Lan egiteko aukerak:a) Testua den bezala ikasi eta bukaera as-

matu.b) Ikasleak binaka jarriko dira. Bikote ba-

koitzak bukaera bat prestatuko dio tes-

Page 67: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

67Eskola antzerkirako gida

tuari. Idatzi eta gero testuari gehiturikantzeztuko dute.

c) Testuko egoera eta bukaera bat presta-tu inprobisazio bidez, gero gelakideenaurrean aurkezteko.

d) Ikasleen erdiek lehen aukera eta besteerdiek bigarrena landu dezakete. Sor-tzen diren aukera guztiak bata besteare-kin lot daitezke, gai bereko sketch des-berdin gisa. Musikaz jantz daitezke es-zena aldaketak.

Page 68: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Page 69: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

69Eskola antzerkirako gida

44.. BBiiggaarrrreenn HHeezzkkuunnttzzaa

eettaa BBaattxxiilleerrrraa

• Helburuak •

Jakinaren gainean gaude adin tarte handia bil-tzen dugula atal honetan. Hori dela eta, hemen ere,aurreko ataletan bezala, errazetik zailagora eratu di-tugu ariketak, adin-tarte eta maila desberdinak kon-tuan hartuz. Zer helbururekin? Bat, gazte literatura-ko hainbat pasarteri etekin dramatikoa bilatuz nera-been ingurunera hurbiltzea. Eta bi, ohiko inprobisa-zioez gain, testu azterketa eta interpretazioa lantzea.

Aurreko ataletan azaldu bezala, proposamenbatzuk baino ez dira, gero irakasle bakoitzak ikusi-ko baitu zer hartu eta zer utzi, zer moldatu eta guz-tia nola antolatu.

• Lan egiteko prozedura •

Ariketak zehaztu ahala azalduko dugu nolalan egin.

Page 70: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

70 Liburuen xarma

• Aholku batzuk •

Aurreko ataletakoez gain, hara hemen bestebatzuk:

1) Inprobisatzeko orduan, ekintza edo akziobakoitza zehatz eta garbi adierazi behar da.

2) Pertsonaia baten ekintzek lotura logikoaizan behar dute, pertsonaia horren izaera adieraz-ten dute-eta.

3) Egoera guztiak toki eta une zehatz bateankokatu behar ditugu, nahiz eta garai edo toki asma-tu batean izan. Kontua ez da gauza errealak konta-tzea, baizik eta asmatzen dugun guztia sinesgarribihurtzea.

• Zenbait poema jostari antzerkia egiteko proposamen gisa •

1. proposamena.-

A) Berotzeko ariketa.- “ POSTALAK”.

Page 71: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

71Eskola antzerkirako gida

Lagun asko akzioan agertzen dituen lau edobost postal behar ditugu. Ikasleak launaka jarri etapostal bat aukeratuko dute. Postal horri titulu batjarriko diote. Gero, postal hori irudikatu beharkodute beraien gorputzak eta esku artean duten mate-riala erabiliz. Bost minutu emango dira honetarakoeta ondoren, talde bakoitzak bere postala irudikatu-ko du lagunen aurrean. “Bat, bi, hiru eta KLAK!”edo antzerako zerbait erabil daiteke irudikatubehar dutenak geldi gera daitezen. Gainontzeko tal-dekideek titulu bat jarriko diote ikusitakoari eta on-doren, titulu hori aktore-taldeak jarritakoarekin al-deratuko da.

B) Antzerki obra bateko zatiari hasiera etabukaera asmatu.-

Page 72: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

72 Liburuen xarma

Mutila 1: Baita zera ere! Ez ezazu txorakeria-rik esan!Detektibea: Egia dela, ba! Zinema-areto hone-tan gertatzen dira.Neska 1: Gertatu, zer?Detektibea: Ba... tankera honetako istripuak.Mutila 2: Zer? Antzezleak pantailatik erortzea?Detektibea: Antzezleak ez, pertsonaiak.Neska 2: Ez al da gauza bera?Detektibea: Bai eta ez. Antzezleak pertsonakdira, antzezten duten pertsonak; eta pertso-naiak, berriz, antzezten dutena dira, itxura egi-ten duten hura.Mutila 1: Orduan zu zer zara, antzezlea edopertsonaia?Detektibea: Ni pertsonaia naiz, detektibea.Neska 1: Eta, orduan, zer gertatuko da orain?Detektibea: Ba, ni bertan ez banago, akabo...,ez dago filmik.Neska 2: Eta ezin izango al dugu ikusi?Detektibea: Ez.Mutila 1: Ederki gaude!......

Montxo Iturbide. Zine-antzerkiak. Elkar. 2003

Page 73: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

73Eskola antzerkirako gida

1) Antzerki obra bateko testu zati bat hautatueta denen artean irakurriko dute, ozenki, pertso-naiak bereiztuz.

2) Testua aztertuko dugu, ondorengo irizpidehauei jarraituz:

• Pertsonaiak: mutila 1, mutila 2, detekti-bea, neska 1, neska 2

• Egoera: detektibeak, nahi gabe, saltoegin du pantailatik zinema-aretora eta, orain, peli-kulak ezin du jarraitu hura filmera itzuli arte.

• Non gertatzen da? zinema-areto batean.• Noiz gertatzen da? ez da ageri, zehaz-

tu egin behar.

3) Bosnaka jarri eta, aipatutako irizpideok era-biliz, egoera prestatuko dute egoeraren aurretikoaeta ondorengoa (bukaera) erantsiz.

4) Ikusleek aktiboki jarraituko dituzte lagu-nen inprobisazioak, behar diren kritikak eginez etaaipatu irizpideez gidatuta.

5) Inprobisazio saio guztien ondoren, taldebakoitzak bere hasiera eta bukaera idatziko dizkioabiapuntu gisa erabilitako testuari.

Page 74: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

74 Liburuen xarma

2. proposamena.-

A) Berotzeko ariketa.- “PERTSONAIAREN BILA”.Hormaren alde banatan, zenbait objektu jarri-

ko ditugu: txapela, sonbreirua, bufanda, soka, bas-toia... Ikasle bakoitzak bat hartuko du eta horrekinpertsonaia bat sortuko du, hala nola, eskekoa, sal-tzailea, zuhaitza, udaltzaina, agurea... Objektua har-tzeaz bat pertsonaia bihurtuko da, harik eta objektuautzi eta beste bat hartu arte. Objektu berria hartzeanpertsonaia berria bilakatuko da. Pertsonaia batekingustura sentitzen denean, beste pertsonaiekin harre-manetan hasiko da.

B) Testu idatzia eszenifikatzen.-

Page 75: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

75Eskola antzerkirako gida

J.J. zazpietan esnatu zen goiz hartan. Beti be-zala. Garbitu eta bizarra egin zuen. Beti bezala. La-ranja ura hartu zuen. Beti bezala. Eta gero janztenhasi zen. Txukun eta arduraz jantzi ohi zen, bereestiloari halako kutsu sport eta ozarra ematea ahaz-tu gabe, banku bateko administrari bati zegokionbezala. Oinetakoak ziren bere itxurari eransten zionazken ukitua, eta goizero errepikatzen zuen erritoberbera; lan hankan jarri, eta bezperan ohepera bo-tatako zapatak bilatu. Keinu aldagaitza horixe, za-patak ohepera botatzearena. Dena den, horrek ezzuen esan nahi bere janzkeraren alderdi hura zain-tzen ez zuenik. Aitzitik, zapatak ohepean aurkituondoren, garbitu eta lustrea ematen zien patxadaz,beti ere Eulalia andrea gogoan zuela, sukurtsalekoenplegatuetan beteranoena, xehetasunei gehien erre-paratzen ziena, zirikatzaileena...

- Hara, Juan Jose, nola dituzun zapatak! -esanzion behin-. Emaizkidazu eta berehala garbituko diz-kizut, ezin sartuko zara zuzendariarengana piurahorrekin!

Mari Asun Landa. Krokodiloa ohe azpian. Alberdania, 2002.

Page 76: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

76 Liburuen xarma

1) Hirunaka jarriko dira eta testua irakurrikodute pare bat aldiz, beraien gisa.

2) Testua aztertuko dugu, guztion artean, ohikoirizpideak erabiliz.

• Pertsonaiak: Juan Jose• Egoera: Juan Josek jaikitzen denean egi-

ten duena, beti berdin.• Non gertatzen da? Juan Joseren etxean• Noiz gertatzen da? goizeko zazpietan,

astegunez.

3) Hirukote bakoitzak testu horren irakurketaeszenifikatua antolatu beharko du. Guk hautatu du-gun testuan ez da, berez, gauza handirik gertatzen.Protagonistak oroitzen dituen hitz batzuk kenduta,pertsona batek goizero egiten dituen akzioak bainoez baitira ageri. Dena den, hurrengo orriko koadroala-gungarri gerta dakieke antolaketa lanetarako.

4) Inprobisatzen ari direnean, akzio guztiakahal denik garbien eta zehatzen egiten saiatu behar-ko dute.

5) Ondo legoke inprobisazioa prestatzekoegun bat uztea. Hartara, beharrezko objektuak lor-tzeko denbora izango lukete edota, nahi izanez ge-ro, testua grabatzeko astia.

Page 77: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

77Eskola antzerkirako gida

6) Bultzatu ikasleak irudimena erabiltzera. Tes-tuan protagonista bakarra ageri arren, bik edo hirukantzez dezakete, mugimenduak koordinatuz.

7) Testuak ez du bukaerarik; beraz, protago-nistaren goizeroko akzioak itxiko dituen testu batasma daiteke.

Page 78: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

78 Liburuen xarma

Iraku

rtzek

oH

otsa

kAk

tore

ak eg

ingo

due

naBe

har d

en m

ater

iala

Iratz

arga

iluar

en tx

irrin

aIra

tzar

gailu

a

J.J. z

azpi

etan

esna

tu ze

n iza

n Oh

etik

jaiki

, egu

nero

bez

ala.

Ohea

(tole

sgar

ri ba

t iza

n go

iz ha

rtan.

Beti

bez

ala.

daite

ke)

Garb

itu et

a biza

rra eg

inzu

en.

Kom

unek

o bo

nba h

otsa

,Ko

mun

era j

oan,

pix

a edo

kak

a egi

n, b

onba

ri Be

ti be

zala.

iturri

ko u

rare

n ho

tsatir

a egi

n, au

rpeg

ia ga

rbitu

eta b

izarra

ken

du

ispilu

ari b

egira

. Den

a oso

auto

mat

ikok

i. (m

imik

az, e

spaz

ioar

ekin

joka

tuz)

.

Lara

nja u

ra h

artu

zuen

. Beti

bez

ala

Kom

uneti

k su

kald

era j

oan.

Lar

anja

ura e

gin

Lara

njak

eta l

aran

ja eta

edan

. ur

a egi

teko

tresn

a.

Eta g

ero

janzt

en h

asi z

en. T

xuku

n eta

Loge

lara j

oan

eta ar

ropa

k oh

e gain

ean

jarri,

Tr

ajea,

galtz

erdi

ak.

ardu

raz j

antz

i ohi

zen,

ber

e esti

loar

i tx

ukun

. Jan

zten

has

i, os

o tx

ukun

eta a

rdur

a ha

lako

kutsu

spor

t eta

oza

rra em

atea

ha

ndiz.

Tarte

ka-ta

rteka

ispi

lura

beg

iratu

ko

ahaz

tu g

abe,

bank

u ba

teko

adm

inist

rari

balu

bez

ala, g

izon

doto

re et

a ser

ioba

ti ze

goki

on b

ezala

.pl

anta

k eg

in.

Oine

tako

ak zi

ren

bere

itxu

rari

eran

sten

Lau

hank

an ja

rri et

a ohe

pean

zapa

tak

bilat

u.

zion

azke

n uk

itua,

eta g

oize

ro

erre

pika

tzen

zuen

errit

o be

rber

a;

lau h

anka

n jar

ri, et

a bez

pera

n oh

eper

a

Page 79: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

79Eskola antzerkirako gida

j,

pp

bota

tako

zapa

tak

bilat

u.

Kein

u ald

agait

za h

orix

e, za

pata

k Za

pata

k oh

epeti

k at

era.

Ohea

n es

eri,

Betu

na et

a zep

iloa

ohep

era b

otat

zear

ena.

Dena

den

, be

tuna

eta z

epilo

a har

tu et

a zap

atak

gar

bitu

, ho

rrek

ez zu

en es

an n

ahi b

ere

zeha

tz-m

ehat

z, irr

ibar

rez,

tarte

ka, g

oran

tz

janzk

erar

en al

derd

i hur

a zain

tzen

ez

begi

ratu

z, ze

rbait

gog

orat

uko

balu

bez

ala.

zuen

ik. A

itziti

k, za

pata

k oh

epea

n au

rkitu

ond

oren

, gar

bitu

eta l

ustre

a em

aten

zien

pat

xada

z, be

ti er

e Eu

lalia

andr

ea g

ogoa

n zu

ela,

suku

rtsale

ko en

pleg

atue

tan

beter

anoe

na, x

eheta

sune

i geh

ien

erre

para

tzen

zien

a, zir

ikat

zaile

ena..

.

- Har

a, Ju

an Jo

se, n

ola d

ituzu

n za

pata

k!

Zapa

tak

garb

itzea

ri ut

zi. E

ulali

aren

hitz

ak

-esa

n zio

n be

hin-

. Em

aizki

dazu

er

repi

katu

oze

nki,

hare

n ah

otsa

imita

tuz:

eta b

ereh

ala g

arbi

tuko

dizk

izut,

“Har

a, Ju

an Jo

se, n

ola d

ituzu

n za

pata

k!”

ezin

sartu

ko za

ra zu

zend

ariar

enga

na“E

maiz

kida

zu et

a ber

ehala

gar

bitu

kopi

ura h

orre

kin!

dizk

izut,

ezin

sartu

ko za

ra

zuze

ndar

iaren

gana

piu

ra h

orre

kin!

” (E

ulali

aren

hitz

akira

kurle

arek

in b

ater

a aho

skat

u di

tzak

e)

Page 80: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

3. proposamena.-

A) Berotzeko ariketa.- “INPROBISAZIOAK”.Bikoteka: 1) “A” saltzailea eta “B” erosle zaila. Eroslea

bezero zaila izan arren, saltzaileak ez du bururik gal-tzen eta hitz onez erantzuten du beti. Denbora emaninprobisazioa prestatzeko eta egin ondoren, paperaktrukatu.

2) Amaiak mutilarekin oporretara joan nahi du.Aitak ez dio uzten. Aitak arrazoiak emanez erantzun-go dio alabari. Denbora eman prestatzeko eta ondo-ren, paperak trukatu.

3) Pesimista/Optimista. Bi lagun, bi ahizpa, bianaia... Batak dena erraz ikusten du, edozer egitekoprest dago bati. Besteak lehenengotan denari baietzesan, baina gero arazoak ikusten hasten da. Optimis-ta saiatuko da lagunaren arazo bakoitzari irtenbideatopatzen eta pesimistak entzun egingo dio arazo be-rri batekin hasi baino lehen. Paperak trukatu.

B) Testu idatzi bateko egoera antzeztu eta ja-rraipena eman.-

80 Liburuen xarma

Page 81: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

81Eskola antzerkirako gida

Baina goiz hartan ezberdina izan zen oso. Za-paten bila makurtu zenean, zerbait arraroa eta ezohi-koa gertatu zen: eskuaz zerbait gogorra, oso latzaukitu zuen, pinu baten azala bezain zimurtsua...“Maleta bat ote?”, pentsatu zuen berehala. Eta segi-dan txorakeria iruditu zitzaion aukera hura; izan ere,berak ez zuen inoiz utzi maletarik ohepean. Bakarrikbizi zen, eta ez zen orain hasiko bere oroimena za-lantzan jartzen. Beraz, halakoetan ohi dena egin zuen:ohepean begiratu zuen, besterik gabe.

Eta orduan, ikusi egin zuen.

Landa, Mari Asun. Krokodiloa ohe azpian. Alberdania, 2002

1) Testua irakurri, banaka.

2) Ohiko azterketa egin, denen artean, falta deninformazioa osatuz.

• Pertsonaiak: ez da ageri. 2. proposamenekotestuan Juan Jose dela ageri da.

• Egoera: zapaten bila makurtu denean zer-bait arraroa eta ezohikoa gertatu da.

• Non gertatzen da? Juan Joseren logelan.• Noiz gertatzen da? goizean.

Page 82: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

3) Baliteke ohepean krokodiloa barik, beste gau-za bat egotea; hori ikasle bakoitzaren esku dago.

4) Banakako inprobisazioa. Bakoitzak testukoegoera inprobisatuko du, bukaera bat emanez.

5) Ikaskideek inprobisazioak arretaz jarraitu-ko dituzte, eta saio bukaera bakoitzean beraien kri-tikak egingo dituzte, ohiko irizpideak erabiliz.

4. proposamena.-

A) Berotzeko ariketa.- “BUKAERAK BILATUinprobisazio bidez”.

1) Zine aurrean ilara luzea dago eta gizon batkolatzen saiatzen da.

2) Etxean sartzerakoan, lapur batekin topo egi-ten duzu.

3) Hegazkinean zoaz eta hegazkina beherakahasten da.

4) Hiru anaia-arreba telebista aurrean, bakoi-tzak kate bat ikusi nahi.

5) Mozkorraldi baten ondoren, txantxetan ha-si eta ia borrokan bukatu.

82 Liburuen xarma

Page 83: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

83Eskola antzerkirako gida

B) Testu idatzi batekin dramaturgia bat osatubukaera emanez.-

- Ez nekatu, Maider.- Benetan esaten dizut. Ezustean gertatu zen.

Ez nuen nahi. Ez nuen espero. Baina gauza horiek...- Ez nekatzeko. Aurreko batean Urkorekin egon

nintzen.Zure aurpegia apur bat aldatu zen.- Urko?- Bai: Urko. Zurekin ibili zela esan zidan as-

paldi -eta oso zalea zinela ere esan zidan; eta pixkabat sinetsita zeneukala. Baina hori ez nizun orduanaipatu.

- Bai. Aste batzuez ibili ginen.- Ba, harexekin egon naiz hitz egiten.- Ezagutzen al zenuen?- Parranda batean ezagutu nuen. Zure ingu-

ruan ere hitz egin genuen orduan.- A, begira -serioago geratu zinen, zain bezala.- Ez zintuen oso gaizki utzi.- Hara. Eta? Zer esan diozu?- Gertatutakoa aipatu diot. Gainetik.- A. Eta? -urduritzen ari zinela garbi zegoen.

Zure aitzakia kolokan ikusi zenuen, izan ere.

Page 84: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

84 Liburuen xarma

Ondo geratu nahi zenuen. Edo behintzat ez gaizkie-gi. Alabaina, ezin izango zenuela ulertu zenuen.

- Mutil txima luze eta altu batekin zeundelaazaldu diot. Urkok ezagutzen zuen: Sebas - arnasarikgabe geratu zinela iruditu zitzaidan une batez-. Behar-ko ezagutu. Koadrilakoa zuen eta!

- Ez... Bueno...- Aspalditik omen zabiltza Sebas horren atze-

tik. Urkok berak esan dit, berarekin ibili zineneanere, txima luze harekin irteteko ibili zinela uste zuela.Tranpolin edo igarobide bezala erabili nahi izan ze-nuela. Aipatu diot nola, berarekin zenbiltzala, Seba-sengana jo zenuen. Baina hark ez omen zuen lagunasaldu nahi izan. Ipso facto moztu zenuen Urkorekin.Gainontzekoak... gainontzekoak nik ondorioztatuditut.

- Beñat...

Fernando Morillo. Izar-malkoak. Aizkorri. 2002

Page 85: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

85Eskola antzerkirako gida

1) Binaka, testua irakurri.

2) Testua aztertu ohiko irizpideen arabera:• Pertsonaiak: Beñat, Maider.• Egoera: Beñat eta Maider bikote ziren

Beñatek Maider beste mutil batekin -Sebasekin-ikusi duen arte. Orduan jakin du Beñatek, Urkorenbidez, Maiderrek erabili besterik ez duela egin, be-netan gustuko duen Sebasi zeloak eman nahi ziz-kiolako.

• Non gertatzen da? Ez da ageri. Zehaz-tu egin behar.

• Noiz gertatzen da? Ez da ageri. Zehaz-tu egin behar.

3) Bikote bakoitzak testuko egoera inprobi-satuko du. Helburua da testuak islatzen duen ego-erara hurbiltzea eta pertsonaien jokabideak bila-tzea.

4) Inprobisazioaren bidez sortutako materialhorrek dramaturgia osatzen lagunduko die, bainatestuko elkarrizketa eta gidoi arteko informazioakasko erraztuko die bidea. Adibidez, testua ia aldatugabe antolatu dugu ondorengo dramaturgia. Pau-soz pauso azalduko dugu nola.

Page 86: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

86 Liburuen xarma

1. Testuan zehazki ageri ez denez, toki eta unezehatz batean kokatu ditugu pertsonaiak: parkean,gaueko hamarretan.

Parkeko aulki batean eserita, Maider eta Beñat.Eztabaidan ari dira, eta Maiderrek hasperen eta zintzegiten du muki-zapi batekin. Begiak lehortzen ditu, behineta berriz.

Beñat: Ez nekatu, Maider.Maider: Benetan esaten dizut. Ezustean ger-

tatu zen. Ez nuen nahi. Ez nuen espero. Baina gauzahoriek...

Beñat: Ez nekatzeko. Aurreko batean Urkore-kin egon nintzen.

2. “Zure aurpegia apur bat aldatu zen” esal-dia akzio bihurtu behar dugu. Adib: Maider irmo ge-ratzen da, begiak zabal-zabalik, Beñati begira.

Maider irmo geratzen da, begiak zabal-zabalik, Be-ñati begira..

Page 87: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

87Eskola antzerkirako gida

Maider: Urko?Beñat: Bai: Urko. Zurekin ibili zela esan zidan

aspaldi.

3. “... eta oso zalea zinela ere esan zidan; etapixka bat sinetsita zeneukala. Baina hori ez ni-zunorduan aipatu”.

Nola bihurtu akzio Beñaten pentsamendua?Bi aukera ditugu. Bat, Beñatek publikoari adieraz-tea pentsatzen duena, ahopeko komentario gisa. Bi,Beñatek arnasa hartzea zerbait esatera balihoa be-zala, baina azkenean isilik geratzea. Guk bigarrenahautatu dugu.

Beñatek arnasa hartzen du zerbait esatera balihoabezala, baina azkenean isilik geratzen da.

Maider: Bai. Aste batzuez ibili ginen.Beñat: Ba, harexekin egon naiz hitz egiten.Maider: Ezagutzen al zenuen?Beñat: Parranda batean ezagutu nuen. Zure

inguruan ere hitz egin genuen orduan.Maider: A, begira.

Page 88: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

88 Liburuen xarma

4. “Serioago geratu zinen, zain bezala”, dago-en bezala utz dezakegu: Maiderren keinu adieraz-kor bat adierazten du.

Maider serio geratzen da, zain bezala.

Beñat: Ez zintuen oso gaizki utzi.Maider: Hara. Eta? Zer esan diozu?Beñat: Gertatutakoa aipatu diot. Gainetik.Maider: A. Eta?

5. “Urduritzen ari zinela garbi zegoen. Zureaitzakia kolokan ikusi zenuen, izan ere. Ondo gera-tu nahi zenuen. Edo behintzat ez gaizkiegi. Alabai-na, ezin izango zenuela ulertu zenuen”.

Laburtuz, Maider urduri eta deseroso dago etaegoera hori adierazteko akzioak bilatu behar ditugu,hara nola, aulkitik altxa, prakak ondo jarri, azkazalakjan, ilearekin ibili... Guk aurrena aukeratu dugu.

Maider urduri eta deseroso dagoenez, aulkitik al-txatu eta atzera-aurrera hasten da.

Page 89: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

89Eskola antzerkirako gida

Beñat: Mutil txima luze eta altu batekin zeun-dela azaldu diot. Urkok ezagutzen zuen: Sebas.

6. “Arnasarik gabe geratu zinela iruditu zi-tzaidan une batez”, dagoen moduan aprobetxa de-zakegu, baina gure kasuan, hori indartzeko, Maiderberriz aulkian eseriko dugu.

Maider geldi geratzen da, arnasarik gabe, eta on-doren berriro esertzen da, aulkian.

Beñat: Beharko ezagutu. Koadrilakoa zueneta!

Maider: Ez... Bueno...Beñat: Aspalditik omen zabiltza Sebas horren

atzetik. Urkok berak esan dit, berarekin ibili zinene-an ere, txima-luze harekin irteteko ibili zinela ustezuela. Tranpolin edo igarobide bezala erabili nahiizan zenuela. Aipatu diot nola, berarekin zenbiltzala,Sebasengana jo zenuen. Baina hark ez omen zuen la-guna saldu nahi izan. Ipso facto moztu zenuen Urko-rekin. Gainontzekoak... gainontzekoak nik ondorioz-tatu ditut.

Page 90: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

90 Liburuen xarma

7. Testuan ez da etenik ageri, baina guk eginegingo dugu, alegia, Beñatek aulkitik altxa eta ber-tan utziko du Maider, bakar-bakarrik, zer esan ezdakiela. Horrela bukatuko dugu eszena.

Beñatek aulkitik altxa eta alde egiten du. Maidermutilari begira geratzen da, bakarrik, zer esan ez dakiela.

Maider: Beñat...BUKAERA.

Page 91: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

91Eskola antzerkirako gida

5) Testua mutilaren ikuspegitik idatzita dagoeta ondorioz, Maiderren jokabidea oso argia da, bai-na ez horrenbeste, Beñatena.

Hain zuzen, inprobisazio bidez lan daiteke Be-ñaten jokabidea.

Beste aukera bat da testua Maiderren ikuspe-gitik lantzea eta antolatzea.

5. proposamena.-

A) Berotzeko ariketa.- “TXUTXUMUTXUKA”.Binaka aterako dira eszenatokira. Demagun

biek bidaia berbera egin dutela. Bata hasiko da bi-daia kontatzen, baina besteak ere kontatu egin nahi-ko du, bere erara. Horregatik, lagunaren gainetikhitz egingo du, hari hitza kenduz. Helburua da jen-dearen arreta eskuratzea, nola edo hala.

B) Testu biluzi bat janzten.-

Page 92: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

92 Liburuen xarma

A: Ezagutzen duzu nire koinatua?B: Ez.A: Ez, e. Ez duzu ezagutzen?B: Ez.A: Baietz uste nuen.B: Ez.A: Ez duzu inondik ere ezagutzen?B: Ez.A: Ez duzu sekula ere ikusi?B: Ez.A: Baina ez al zenekien koinatua neukala?B: Ez.A: Ezagutu nahi al duzu?B: Ez.A: Eta koinata?B: Ez.A: Zuk ez al duzu batere koinaturik?B: Ez.A: Koinatarik ere ez?B: Ez.A: Neba (anai)-arrebarik? B: Ez.A: Bikirik?B: Ez.A: Seme-alabarik?B: Ez.A: Orduan ez daukazu ezer?B: Ez.A: Etxerik ere ez?B: Ez.

Page 93: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

93Eskola antzerkirako gida

A: Dirurik ere ez?B: Ez.A: Dirurik ez baduzu, beste zerbait izango duzu...B: Ez.A: Ezetz esaten diozu beti edozeri?B: Ez.A: Orduan baietz ere esaten duzu...B: Ez.A: Ez zaude gustura demokraziarekin?B: Ez.A: Horrek esan nahi du lehen hobeto bizi zi-nela.B: Ez.A: Hori ere ez?B: Ez.A: Zerbait izango da...B: Ez.A: Ezezkor samarra zara, ezta?B: Ez.A: Ba ez zara guztiari bai esaten dioten horietakoa ere...B: Ez.A: Zu inuzentea zara.B: Ez.A: A, ez?B: Ez.A: Aditu, ez al da gehiegitxo, hainbeste “ez”?B: Bai, noski.A: A!

KARL, VALENTIN. Teatre de Cabaret. Institut del Teatrede la Diputació de Barcelona. Edicions del Mall. Bartzelona, 1983.13-14 or., in Dinamizar textos. Biblioteca de Recursos Didác-ticosAlhambra. 1989.

Page 94: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

94 Liburuen xarma

1) Binaka irakurri testua, pare bat aldiz.

2) Testua aztertu eta komentatu. Zer dauka?Zer falta du? Testu biluzi bat da, testu minimo bat,baina testu hori gauzatzeko hainbat elementu faltadira. Ondorioz, bikote bakoitzak testuarekin bat da-torren egoera bat pentsatuko du. Non eta noiz ger-tatzen den zehaztuko du, pertsonaiak nolakoak di-ren pentsatuz.

3) Lotura absurdoek ez dute balio. Testua, ego-era eta pertsonaiak era natural batez lotu eta elkartubehar dira.

4) Hamar minutu utziko ditugu bikote bakoi-tzak bere proposamena presta dezan.

5) Inprobisazio saioak ikusteko orduan, ikas-leek aktiboki parte hartzera bultzatuko ditugu. Hel-burua da ikusitakoari buruzko iritzia emateaz gain,ikusitako hori beraien proposamena aberasteko ba-lio izatea.

Page 95: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Page 96: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Page 97: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

BBiibblliiooggrraaffiiaa

• Aldizkariak:

- ARTEZ. Revista de las artes escénicas. Arte eszenikoenaldizkaria. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia).Hilerokoa.

• Euskal antzerkiaren Historia:

- 1960-1986. Historia del Teatro Vasco en Imágenes.Euskal Antzerkiaren Historia Iruditan. ARTEZ BLAI. KulturElkartea. Elorrio (Bizkaia), 2003.

www.artezblai.com/yorick. (Tel. 946 583 082. / fax. 946 231 886)

• Herri antzerkia:

- Irizar, InazioMakalenaren herri antzerkia. Elkar. 1985.

• Teoria eta ariketak:

- Etxeberria, Guillermo.Antzerkia eta dramatizazioa. 2001.

• Antzerki tailerrak:

- Carrillo Mateo, Evaristo & otrosDinamizar textos. Biblioteca de Recursos Didác-

ticos Alhambra. Editorial Alhambra. Madril, 1987 (lehenen-go argitalpena).

97Eskola antzerkirako gida

Page 98: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

- Motos, Tomás & Tejedo, FranciscoPrácticas de dramatización. Humanitas. Bartze-

lona, 1987.

- Mantovani, Alfredo & Morales, Rosa InésJuegos de expresión dramática. + de 200 propuestas

para expresarse y comunicar en la escuela. Ñaque. CiudadReal, 1999.

- Mantovani, Alfredo & ProexdraEl teatro, un juego más. Proexdra. Morón. Sevi-

lla, 1996.

• Hiztegia:

- Pavis, PatriceDiccionario del teatro. Dramaturgia, estética, se-

miología. Paidós Comunicación. Bartzelona, 1990.

• Antzezlanak:

• Eskola antzerkian sortutako testuak:

- Zenbait eskola eta ikastolaEskola Antzerkia. 1, 2, 3, 4, 5, 6. Euskara Zerbi-

tzua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz, 1989, 1992, 1995, 1996, 1998

- Zenbait eskola eta ikastolaLenarriak IV. Nafarroako Gobernuak 1995-2000 ur-

teetan eskola antzerki eta literatur lehiaketetan saritutako lanak.

98 Liburuen xarma

Page 99: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

99Eskola antzerkirako gida

ANTZERKIA. Nafarroako Gobernua. Hezkuntza eta Kul-tura Departamentua. Euskara Zerbitzua. Iruñea, 2001.

• Haur hezkuntza:

- Martinez, Mikel (Maskarada antzerki taldea)www.teatroa.com

- Lertxundu, AnjelAizak eta aizan elkarrekin dantzan. Elkar. Donos-

tia, 2002.

• Lehen Hezkuntza:

- Genua, EnkarniZabaldu oihala! Erein. Donostia, 2001.

- Goenaga, AizpeaAntzezten... teketen ten! Erein. Donostia, 1999.

- Iturbide, Montxo & zia, Begoña & Zubizarreta, PatxiAntzerkilandia. Elkar. Donostia, 1992.

- KUKUBILTXO antzerki taldeaKuxube. Txirrikiz. Ekidazu. Lehoiek ez dakite bibolina

jotzen. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2003.

- Lopez Gaseni, ManuAndoni eta Maddalenen komediak. Pamiela. Iru-

ñea, 1994.

Page 100: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

100 Liburuen xarma

- Martinez, Mikel (Maskarada antzerki taldea)www.teatroa.com

- Txarterina, Aitor.Zenbakiak ala eleak. Pedagogoak gogoan. Ekologi-

koa. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2003.

• Bigarren Hezkuntza:

- Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda Badago ala ez dago...? Aizkorri argitaletxea. Bil-

bo, 1998.

- Iturbide, Montxo & Zabaleta, Jon & Murua, MitxelZine-antzerkiak. Elkar. Donostia, 2003.

• Batxilerra:

- Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda Lekurik bai...? ESKOLA ANTZERKIA 5. Eusko

Jaurlaritza. Hezkuntza saila. Gasteiz, 1993. Noiz baina...! 1995. EGAN aldizkaria 1995-2.

Donostia, 1995.

- Cillero Goiriastuena, JaviUztailaren laua Renon. Kutxa. Donostia, 1999.

- Goenaga, AizpeaAgur betiko. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea.

Elorrio (Bizkaia), 2004.

Page 101: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

- Genua, EnkarniOstiralero afaria. Kutxa. Donostia, 2001.

- Losada, Garbiñe & Loza, FelipeSin vergüenzas. Lotsa gabe. (Gaztetxoentzat). AR-

TEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2001.

- Mendiguren Elizegi, XabierAnkerki. (Batxilerra). Elkar. Donostia, 1993.

- Telleria, PatxoKontenedore baten istorioak. Euskera sencilloaren

manifiestoa. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Biz-kaia), 2003.

• Gauregungo antzerkiari buruzko informazioa:

www.artezblai.comwww.teatroa.com

101Eskola antzerkirako gida

Page 102: Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida