Vitruviar Gizona

2
Vitruvio. Arkitekturaz Hamar Uburuak. Bilbao: Klasikoak, 2000. 1- Liburua 1Zure inteligentzia eta borondate jainkotiarra, Zesar, inperioaren konkistan arduratzen zen bitartean eta, zure adore makurgaitzaren indarrez etsai guztiak mendean hartu ondoren, herritarrek zure garaipenaren gloriarekin bat egiten zuten bitartean, eta barbaro guztiak zure aginduetara jarrita zeudenean, eta Erromako herria eta senatua, beldur guztietatik libre, zure pentsakizun eta aholku zabal-ospetsuen esanetara gobernatzen hasita zeudenean, orduan, zure ardura guztiak ikusiz, ez nintzen ausartu arkitekturaz idatzitakoak eta gogoeta neketsuen ondoren jasotakoak argitara ateratzen, beldur nintzelako, une desegokia izanik, ez ote nuen zure gogoaren haserrea piztuko. 2 Baina ikusi dudanean zure ardura hori herriaren onuran eta ordena ezartzen, bai, baina monumentu-eraikuntzari bultzada bat ematen ere erabiltzen duzula, hain zuzen ere, probintzia ugarirekin aberasteaz gainera, Errepublikak bere eraikin publikoen handitasunarekin Inperioaren maiestatetasuna erakustea nahi duzulako, orduan iruditu zait iritsi dela gauza hauei buruzko nire proposamenak zure aurrera ekartzeko garaia, batez ere lehendik ere zure aitaren aurrean gauza horiengatik nintzelako ezaguna, ni neroni ere haren bertuteen miresle izanik bide batez. Beraz, zeruetakoen batzarrak leku bat egin zionean hilezkorren etxean eta zure eskuetan jarri zuenean zure aitaren inperioa, haren oroimenarenganako leial gorde izan dudan nire ardura hori zuregana bihurtu nahi izan dut fabore. 1- Liburua I 3 Gauza eta arte guztietan, baina batez ere arkitekturan, bi gauza hauek ematen dira: adierazia eta adierazlea. Adierazia proposatutako gauza da, zertaz hitz egiten den; adierazlea azalpena da, zientzietako arrazai bidez esplikatzen dena. Bere burua arkitektotzat aitortzen duen orok bi gauzetan egon beharko du trebatua. Berez izan beharko du argia, eta ikasketetan saiatua. Ez berezko gaitasunak, ikasketarik gabe, eta ez ikasketak, berezko gaitasunik gabe, ezingo dute benetako arkitektorik egin. letra-gizona izan beharko du, lapitzarekin trebea, geometrian jantzia, historia asko jakin beharko du.ifilosefoen. irakurle adi, musikaz ere jakin beharko du, medikuntza ez zaio arrotza izango, jurisprudentziako erantzunetan ilustratua izango da, eta astronomia eta zeruetako teorien berri ere ezagutu beharko duo 1- Liburua V 5 (000) Eta beteko da Minerbaren, Marteren eta Herkulesen tenpluak doriarrak egiten direnean; jainko hauen izaerari, izan ere, hain kementsu direnez, apaingarririk gabeko eraikinak egitea baitoakie. Eta Venus, Flora, Proserpina eta Ninfei eskainitakoetan badirudi estilo korintoarrak ematen dituela ezaugarri egokiak, itxuraz ikusten baita jainkosa horientzat, hain sotilak direnez, lerdentasun handiagoz egindako eta lore, hosto eta bolutekin apainduz egindako lanekin gehitu egiten dela zar zaien egokimendua. Eta Juno, Diana eta Bakori eta hauen antzeko diren beste jainkoei tenplu joniarrak eraikitzen bazaizkie, erdi-bideko mailaren arrazoia izango da kontuan, doriarraren izaera zuhurra eta korintoarraren samurtasuna nahastuz ederki lortzen baita haien izateko moduari dagokiona. 111- Liburua I 1 Tenpluen konposizioak proportzioa du osagai, eta arkitektoak oso kontuz ikasi behar ditu horri buruzko arauak. Proportzioa erlaziotik sortzen da, grezieraz ana logia esaten den horretatik. Erlazioa modulazio konjuntua da, hau da, kalkulatutako parte baten elementuek izaten dutena obra osoan, eta osotasun guztiak izaten duena; modulazio horretatik ateratzen

description

Vitruviar gizonari aipamena egiten dioten Vitruvioren Hamar liburukietatik ateratako fragmentuak.

Transcript of Vitruviar Gizona

Page 1: Vitruviar Gizona

Vitruvio. Arkitekturaz Hamar Uburuak. Bilbao: Klasikoak, 2000.

1- Liburua

1Zure inteligentzia eta borondate jainkotiarra, Zesar, inperioaren konkistan arduratzenzen bitartean eta, zure adore makurgaitzaren indarrez etsai guztiak mendean hartu ondoren,herritarrek zure garaipenaren gloriarekin bat egiten zuten bitartean, eta barbaro guztiak zureaginduetara jarrita zeudenean, eta Erromako herria eta senatua, beldur guztietatik libre, zurepentsakizun eta aholku zabal-ospetsuen esanetara gobernatzen hasita zeudenean, orduan,zure ardura guztiak ikusiz, ez nintzen ausartu arkitekturaz idatzitakoak eta gogoeta neketsuenondoren jasotakoak argitara ateratzen, beldur nintzelako, une desegokia izanik, ez ote nuenzure gogoaren haserrea piztuko.

2 Baina ikusi dudanean zure ardura hori herriaren onuran eta ordena ezartzen, bai,baina monumentu-eraikuntzari bultzada bat ematen ere erabiltzen duzula, hain zuzenere, probintzia ugarirekin aberasteaz gainera, Errepublikak bere eraikin publikoenhanditasunarekin Inperioaren maiestatetasuna erakustea nahi duzulako, orduan irudituzait iritsi dela gauza hauei buruzko nire proposamenak zure aurrera ekartzeko garaia,batez ere lehendik ere zure aitaren aurrean gauza horiengatik nintzelako ezaguna, nineroni ere haren bertuteen miresle izanik bide batez. Beraz, zeruetakoen batzarrak lekubat egin zionean hilezkorren etxean eta zure eskuetan jarri zuenean zure aitaren inperioa,haren oroimenarenganako leial gorde izan dudan nire ardura hori zuregana bihurtu nahiizan dut fabore.

1- Liburua I3 Gauza eta arte guztietan, baina batez ere arkitekturan, bi gauza hauek ematen dira:

adierazia eta adierazlea. Adierazia proposatutako gauza da, zertaz hitz egiten den; adierazlea

azalpena da, zientzietako arrazai bidez esplikatzen dena. Bere burua arkitektotzat aitortzen

duen orok bi gauzetan egon beharko du trebatua. Berez izan beharko du argia, eta ikasketetan

saiatua. Ez berezko gaitasunak, ikasketarik gabe, eta ez ikasketak, berezko gaitasunik gabe,

ezingo dute benetako arkitektorik egin. letra-gizona izan beharko du, lapitzarekin trebea,

geometrian jantzia, historia asko jakin beharko du.ifilosefoen. irakurle adi, musikaz ere jakin

beharko du, medikuntza ez zaio arrotza izango, jurisprudentziako erantzunetan ilustratua

izango da, eta astronomia eta zeruetako teorien berri ere ezagutu beharko duo

1- Liburua V5 (000) Eta beteko da Minerbaren, Marteren eta Herkulesen tenpluak doriarrak egiten

direnean; jainko hauen izaerari, izan ere, hain kementsu direnez, apaingarririk gabeko

eraikinak egitea baitoakie. Eta Venus, Flora, Proserpina eta Ninfei eskainitakoetan badirudi

estilo korintoarrak ematen dituela ezaugarri egokiak, itxuraz ikusten baita jainkosa horientzat,

hain sotilak direnez, lerdentasun handiagoz egindako eta lore, hosto eta bolutekin apainduz

egindako lanekin gehitu egiten dela zar zaien egokimendua. Eta Juno, Diana eta Bakori eta

hauen antzeko diren beste jainkoei tenplu joniarrak eraikitzen bazaizkie, erdi-bideko mailaren

arrazoia izango da kontuan, doriarraren izaera zuhurra eta korintoarraren samurtasuna

nahastuz ederki lortzen baita haien izateko moduari dagokiona.

111-Liburua I1Tenpluen konposizioak proportzioa du osagai, eta arkitektoak oso kontuz ikasi behar

ditu horri buruzko arauak. Proportzioa erlaziotik sortzen da, grezieraz analogia esaten denhorretatik. Erlazioa modulazio konjuntua da, hau da, kalkulatutako parte baten elementuekizaten dutena obra osoan, eta osotasun guztiak izaten duena; modulazio horretatik ateratzen

Page 2: Vitruviar Gizona

-,

da proportzioa. Ezin dezake tenplu batek konposizio egokia izan proportziorik eta erlaziorikgordetzen ez badu, hau da, ondo egindako gizon baten gorputzean izaten den atalen artekoarrazoiaren modukorik izaten ez badu. 2 Naturak, izan ere, honela egin zuen gizakiarengorputza: aurpegia, kokotsetik hasi eta kopetaren goiko alderaino, ilearen sustraiak jaiotzendiren punturaino, gorputz-altuera guztiaren hamarretik bat izaten da; esku-ahurrak ere,eskumuturretik hasi eta hatz ertainaren muturreraino, berdin neurtzen du; buruak, kokotsetikhasi eta burugaineraino, gorputz osoaren zortzitik bat, eta seiren bat neurtzen du bularretikhasi eta ilearen sustraiak jaiotzen diren punturaino, eta bularraren erdialdetik burugainerainolaurden bato Kokotsetik sudurraren oineraino, aurpegiaren altueraren hiruren bat neurtzen du;sudurraren oinetik bekainetaraino, beste heren bat; eta bekainetatik ile-sustraietarainokopetak ere beste heren bat neurtzen duo Hankari dagokionez, berriz, oina gorputz osokoaltueraren seiren bat da; ukondoak haren laurden bat hartzen du, eta bularrak berak ere bestelaurden bat neurtzen duo Gainerako gorputz-adarrek ere proportzio-erlazioa gordetzen dute,eta horretaz baliatu ziren pintore eta eskultore ospetsu guztiak, eta izen etaentzute handialortzera iritsi ziren. 3 Tenplu sakratuaren atalek ere, halaxe, osotasunaren dimentsio totalariegokituta egon behar dute erabat beren neurri partzialetan. Zilborra da gorputzaren erdigunenaturala. Horregatik, gizakia jarriz gero ahoz gora, besoak eta hankak ondo luzatuta, etakonpasaren erdia zilborraren gainean jarriz zirkunferentzia egingo bagenu, lerro horrekeskuetako eta oinetako hatzak ukituko lituzke. Era berean, giza gorputzarekin zirkuluaateratzen den bezalaxe, karratua ere berdin-berdin aterako litzateke. Neurtzen baldin badahanka-puntetatik burugaineraino eta neurri hori erarnaten bada luzatuta jarritako eskuetara,ikusiko da altuera eta zabalera berdinak direla, hain zuzen, eskuairarekin egiten direnkarratuak bezala. 4 Beraz, naturak honela egin baldin badu gizakiaren gorputza, gorputz-adarrak doi-doiko erlazioan jarriz gorputz osoarekiko, esan liteke antzinakoek ere arrazoiizango zutela beren lanak atal bakoitzaren eta lanaren forma osoaren arteko erlazio doia etazehatza gordez egin zituztenean. Beren lan guztietan utzi zizkiguten ordenak, baina batez erejainkoen tenpluetan, hauetan bai gauza ederrak eta~bai akatsak betiko geratzen baitiranabarmen eta iraunkor.