GABONAK, BAKOITZAK BEREAK · Eta gau batez esnatu egin nintzen, etxo - la barruan tantak erortzen...

32
HIERRO: Tadeo Casañes, lainoak «jetzi» eta auzotarrak salbatu zituen kanariarra > 4 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Podemos, «Troiako zaldia» edo aukera berriak? IÑAKI ALTUNA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2015eko abenduaren 26a | IX. urtea • 448. zbk. 0,50 euro GABONAK, BAKOITZAK BEREAK > 12 Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Transcript of GABONAK, BAKOITZAK BEREAK · Eta gau batez esnatu egin nintzen, etxo - la barruan tantak erortzen...

HIERRO: Tadeo Casañes, lainoak«jetzi» eta auzotarrak salbatuzituen kanariarra > 4

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Podemos, «Troiako zaldia» edoaukera berriak? IÑAKI ALTUNA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2015eko abenduaren 26a | IX. urtea • 448. zbk.0,50 euro

GABONAK, BAKOITZAK BEREAK > 12 Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Oihana Llorente Arretxea, Aimar

Etxeberria Korta Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-

2a. 20018 Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta:

[email protected]. Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Lainoak «jetzi» eta auzotarrak

salbatu zituen gizona 04Reyhanliko biztanleek siriarrak

alde egin dezaten nahi dute 08Gabonak sorterritik kanpo: usadio

propioei Euskal Herriko itxura eta

ahotsa ematen 12Onddoekin mikorrizatutako

gaztainondoen landaketak

ikertzen 18Elkarrizketa: Joxe Aranzabal,

kazetaria eta irakasle ohia 22Infraganti: Kepa Peñagarikano,

pilota hautatzailea 28Behatxulotik 31

4

22

8

28

SINADURAK:

03 Isidro Esnaola: Zetaren Bide

Berriaren egitasmoa

10 Ander Gortazar: «Flipada» bat

11 Iñaki Altuna: Podemos,

«Troiako zaldia» edo aukera

berriak?

16 Ainara Azpiazu «Axpi»

20 Arantxa Urbe: Eskola

kontziliazioa eta etxerako lanak

21 Amaia Nausia:

Posterasmusaren bestondoa

27 Mirari Martiarena: Giltzak

27 Koldo Sagasti: Ateo baten

Gabonetako aholkuak

30 Ana Arruarte: Ai ama,

oporretara noa eta...

2015 | abendua | 26

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Zetaren Bide Berriaren egitasmoa iragarrizuen Xi Jinping Txinako lehendakariakorain dela bi urte. Izen horrekin Txina etaEuroparen arteko loturak garatzeko eta sen-dotzeko proposamena laburbildu zuen.Praktikan, ibilbidea birsortzeko azpiegiturak

eraikitzea proposatu zuen, hau da, inbertsio plan erral-doi bat iragarri zuen. Txinako Gobernuak inbertsio ho-rien inguruan «gerriko ekonomiko» bat sortu eta gara-tzeko deia egin zien gainontzeko estatuei. Norabideberean, Asia eta Ozeano Bareko Ekonomia Elkarlana(APEC) biltzarreko azken batzarrean Txinako lehendaka-riak proiektuak «eskualde mailako kooperazioa sakona,zabala eta sofistikatua irekiko duela eta horrek eskualdemailako eremu ireki, orekatu eta guztiontzako onuraga-rria sortuko duela» esan zuen.Egitasmoak ez du zehaztapen handirik izan oraingoz.

Aurten, baina, zertzelada ba-tzuk egin dituzte publikoTxinako buruzagiek. Esatebaterako, Txina eta Europalotzeko plan horretan Afrikaere erpin batean kokatzendute. Hala, elkar osatzen di-ren hiru bide nagusi marraz-tu dituzte. Alde batetik, itsasbidea dugu: Txinan hastenda, Indiako Ozeanotik Afrika-ra iristen da, eta, bertatik,Suezko kanaletik, Europansartzen da. Beste aldetik, Ze-taren Bide historikoa da erdi-ko bidea: Erdialdeko Asiatikdoa, Kaspiar itsasoa hegotik zeharkatzen du eta TurkiatikEuropan sartzen da. Hirugarren adarrak Pekin eta Moskulotzen ditu; bide hau Bielorrusiatik sartzen da Europan.Proiektuak aldaketa batzuk ekarriko ditu merkataritza

arloan, baina nahiko apalak izango dira. Eskualde ba-tzuetan eragin handia izan ditzakete aldaketok, bainafluxu nagusiak ez dira asko aldatuko. Gaur egun, Txina-ko merkantzien esportazio eta inportazio gehienak itsa-soz mugitzen dira, eta, etorkizunean ere, horrela izatenjarraituko du, garraiobide merkeena delako. Bestalde,egun Pekin eta Moskuren arteko lotura badago. Proiektuhonekin azpiegiturak zabalduko dira, baina adar horrengarrantzian ez da iraulketarik espero. Aldiz, oso posibleda pisua galtzea erdiko bidearen mesedetan. ErdialdekoAsiatik doan adarrak egun ez dauka sustantzia handirik.Eremu horretan azpiegituretan inbertsio erraldoiak egi-

tea beharrezkoa da. Horiek, gaur-gaurkoz, Txina bakarrikegin ditzake, bere ekonomiak ahalbideratzen diolako.Kontuan hartu behar da, batetik, merkataritzako supera-bitak baliabidez hornitzen duela Txinako ekonomia; bes-tetik, Estatuaren kontuek ez dute apenas defizitik eta zorpublikoa txikia da. Beraz, plana eta baliabideak ditu Txi-nak. Inbertsioak bideratzeko, Asiako Azpiegituretako In-bertsio Bankuak funts berezi bat sortu du. 2014an40.000 milioi dolarreko inbertsioak egin zituen proiek-tu ezberdinetan. Funts horretan 50 estatuk parte hartzendute, tartean Britainia Handia, Frantzia eta Alemania.Ameriketako Estatu Batuek ez dute parte hartu nahi izan.Analista batzuentzat erabaki hori akats larria da.Nahiz eta oraindik detaile asko ez diren ezagutzen, pla-

naren bueltan eskualdeko estatu guztiak ahalik eta posi-zio hoberena lortzen saiatzen ari dira. Horrela, Ukrainiakeskaini du jada bere lurraldea goiko adarra garatzeko.

Errusiako Gobernuak proiektuaren garapena zuhurtziazikusten du: erdiko adarra indartzen den neurrian, goikoadarra –Pekin eta Moskuren arteko lotura– ahulduta ge-ra daitekeelako. Errusiako analistek beste bi nazioartekoakordiotan jartzen dute indarra: Eurasiako Batasun Eko-nomikoa eta Shanghaiko Lankidetza Erakundea. Edozeinkasutan, hiru akordiootan Txinak berak du lidergoa.Zetaren Bide Berriarekin Txinako Gobernuak bere in-

guruan dauden herrien garapena bultzatzeko apustuaegiten du. Egun pilatuta dituen baliabideak beste herrial-deen garapenean inbertitzeak merkatu berriak irekikodizkio etorkizunean Txinari. Horrez gain, ingurune as-koz seguruagoa eskainiko dio, aberastasunaren sorreraeta banaketak gatazkak gutxitzen baititu. Txinak bideguztien zentroan kokatu nahi du bere burua, garai bate-ko “Erdiguneko Inperioaren” posizioa berreskuratzeko. •

{ datorrena }

Zetaren Bide Berriaren egitasmoa

Egun pilatuta dituen baliabideak ingurukoherrialdeen garapenean inbertitzeak merkatu berriak irekiko dizkio etorkizuneanTxinari. Horrez gain, ingurune askoz seguruagoa eskainiko dio

Isidro Esnaola

hutsa

hutsahutsa

atzerria

«Neska bere amarekin ohera-tzen zen, eta nirekin esnatu»,kontatzen du Tadeok hiru aldiz,eta hiruretan barre egiten du.Barkamena eskatzen du isto-

rioak nahasten dituelako, bainabatzuk jarraian eta akatsik gabekontatzen ditu. Memorian irau-ten dutenak, beste guztiak jadaezereztu direnean: gerra kon-tuak, maitasun kontuak, egarrikontuak.1948an ez zuen euri tantarik

bota. Hierroko putzuak lehortuegin ziren, lurrak pitzatu, fruta-arbolak ihartu, behiak eta ar-diak hil. Gizakiak ez ziren hil,Tenerifetik zisterna-itsasontziaetortzen zelako eta kamioi batekupelak etxez etxe banatzen zi-tuelako, baina familia asko lurjota gelditu ziren. Lehorteak Ve-nezuelarako emigrazio klandes-tinoa bultzatu zuen: 1948 eta1950 artean, hamabi mila kana-riar 94 belaontzitan abiatu zirenAtlantikoa zeharkatzera.

Ander Izagirre

LEHORTEA HIERRONTadeo Casañes, lainoak «jetzi» etaauzotarrak salbatu zituen kanariarra

Tadeo Casañasek Kanarietako Hierro irlako biztanleaksalbatu zituen 1948ko lehortearen garaian. Antzinakokronikak irakurtzen zituenez, bazekien aborigenekzuhaitzetan trabatutako lainoetatik ura ateratzen zutela,eta gauza bera egiten asmatu zuen. Orain enpresakanariar batek botilatan saltzen du laino-ura.

Hierro irlaren argazkia.Uharteko erdiko eta goikoaldean Iruñean edoGasteizen bezainbeste euribotatzen du. Ander IZAGIRRE

GIZARTEA / b

Urteak (97) betebaino lau egunlehenago, Ta-deo CasañasekHierroko biz-tanleak egarri-

tik nola salbatu zituen gogora-tzen du. Etxeko sofan eserita,barkamena eskatzen du istorio-ak nahasten dituelako, erdizkagelditzen zaizkiolako, behin eta

berriz itzultzen delako hildako-engana, Ebroko batailan lurreanbotata ikusi zituen gorpuenga-na, lubakian beste soldadu ba-ten ondoan uzkurtuta pasazuen gauera, eta egunsentiansoldadu hori hilda zegoela kon-tatzen du, eta gerraren ondorenSant Sadurni d’Anoian emazte-gaia izan zuela, eta noizbehinkabere etxean gelditzen zela lotan.

2015 | abendua | 26

GAUR8• 4 / 5

«Nik eskopeta bat neukan.Nahiko txarra, baina eskopeta»,dio Tadeok. Isilik dagoenean, so-fan uzkurtuta gelditzen da, be-giak ia itxita, mende bateko ne-kearekin. Hitz egiten duenean,tentetu egiten da, eta begiakhontzak bezala zabaltzen ditu:«Nire aita-amaginarrebek irla-ren goiko aldean zeukaten lur-sailera igotzen nintzen, uso batedo beste ehizatzera. Ardiak ge-neuzkan baina urte hartan askohil zitzaizkigun. Etxola bat erai-ki nuen eta lotara igotzen nin-tzen, egunsentian ehizara irtete-ko. Etxolaren teilatu gisa,txilarrak jarri nituen. Eta gaubatez esnatu egin nintzen, etxo-la barruan tantak erortzen ari zirelako. Lainoa zen, txilarretankondentsatu eta tantaka ari ze-na».Tadeok burutazio bat izan

zuen. Agabe landarearen hostoluze, gogor eta ildodunak moztuzituen, badaezpadako ubide batmoldatu eta txilarrei zerizkientantak uharka txiki batera bide-ratu zituen. Euria jasotzekouharka hura hutsik zegoen as-paldi, baina lainoak utzitakotantek berehala bete zuten:«Herrikoei esan nien ura etxe-raino eramango niela, zinkezkoxaflak uzten bazizkidaten,ukuiluetako teilatuetan zeuzka-tenak».Xaflekin txilarretako ur

gehiago bildu zuen, Udalak utzi-tako hodi bat ere gehitu zion as-maketari, eta menditik Tiñorherriraino jaisten zen zorrotadaoparoa lortu zuen: minutuko 14litro ematera iritsi zen. Lehortegorrian, Tadeok lainoa “jetzi” etaauzotarrak salbatu zituen.

BINBATXEEN ZUHAITZ SAKRATUA

Tadeok behin eta berriz dio be-rak ez zuela ezer asmatu. Ho-deiak behatu eta liburuak iraku-rri besterik ez zuela egin: «Niri‘Hierroko jakintsua’ deitzen di-date, baina ni ezjakin galantanaiz! Orain hiltzeko zorian na-go, eta hala ere, jendea etengabegogaitzen dut galderak eginez,beti pixka bat gehiago jakitekogrina daukat. Ez nintzen ia esko-lara joan, baina irakurtzen ikasinuen. Asko gustatu izan zait be-ti. On Kixote batez ere. Eta his-

Goiko argazkian, TadeoCasañez, lainoak «jezten»

asmatu zuen gizona. Behekoargazkian, berriz, garoe

zuhaitzaren adar bat. Lainoabertan kondentsatzen da eta

ur tantak askatzen ditu. Isidoro SANCHEZ

atzerria

toria liburuak. Nik banekienbinbatxeek lainoari ura atera-tzen ziotela».

Lehen konkistatzaile europa-rrek eman zuten fenomeno ho-rren berri, Bethencourt eta LaSalle normandiarrek, eta askokez zuten serio hartu. XV. mende-aren hasieran, Ezeroko irlan(gaurko Hierron) binbatxe abo-rigenek gurtzen zuten zuhaitzbitxia deskribatu zuten: «Arra-tsaldero, zuhaitz horren gaine-an hodei zuri bat kokatzen da,hostoetatik behera ura isurtzenduena, eta biztanle guztiek etaganaduak edateko nahikoa ema-ten du». Ehun urte geroago, gaz-telarren kronikek ere «ura ema-ten duen zuhaitz miragarria»aipatzen zuten. Bertakoek “ga-roe” deitzen zioten, eta bere oi-narrian biltegiak zulatzen zituz-ten ura jasotzeko. Baina Hierromundu ezaguneko irlarik urru-

nena zen, lurralde ia mitologi-koa, eta zuhaitz miragarriarenistorio hark deskubritzen ari zi-ren mundu berrietako bestefantasia bat zirudien: asmaketahutsa, Feijoo bezalako idazlearrazionalistentzat.

Ez zen magia, ez zen kondaira.Fisika zen, erraza eta ederra: ali-sio haize hezeak Hierroko ipa-rraldea jotzen du, hezetasuna

mendian gora igotzen da eta ho-dei trinkoak pilatzen doaz. Ga-roe arbola leku egokian haztenda: mila metroko altueran, Tigu-lateko sakanaren goiko aldean,kostatik mendira lainoa bidera-tzen duen troka estuaren amaie-ran. Enbor liraineko ezki bat da,adaburu zabalekoa, lurruna ha-rrapatzeko ezin aproposagoa:lainoa adarretan kondentsatzenda eta tantak askatzen ditu.Zuhaitza blai dago beti, gorol-dioak estalita, lur heze, biguneta usaintsuan landatuta. Oina-rrian binbatxeek zulatutakouraskak ikus daitezke, hiru edolau metroko sakonerakoak,zuhaitz miragarriaren ura jaso-tzen jarraitzen dutenak.

Garoe famatua haizete batekbota zuen 1610ean. Egungo ez-kia leku berean landatu zuten,1949an, Tadeok txilarrekin egin-dako esperimentuaren ondoren.

Eta Hierron beste hainbat laino-harrapatzaile ere izan ziren on-dorengo urteetan, lanbroarenbideak behatu, zuhaitz egokiakhautatu eta haien oinarrian urbiltegiak zulatzen zituztenak.Juan Bartolo artzainak sabinabatetik lortzen zuen artaldea-rentzako ura; Zosimo Hernan-dez basozainak milaka litro bil-tzen zituen beste sabina batetik,lau urtetik behin irla alderik al-de zeharkatzen duten milakaerromesei edaten emateko.

EGARRIA, ONDORIO POLITIKOA

Hierroko biztanleak artzain ba-ten edo basozain baten asma-menaren baitan zeuden, egarri-rik ez pasatzeko. Eta ez zuenzertan horrela izan behar. Ega-rria ondorio politikoa zen, gizar-tearen antolaketa jakin batenondorio, Carlos Santiago Martingeografoak dioenez.

Garoe zuhaitzetatik gertu,Ventejis izenekotontortxoan, seierrektangulu berde ageridira, lau metroko altueradutenak. Harrapagailubakoitzarekin eguneko 1.350litro ur jasotzen dituzte. Ander IZAGIRRE

Alisio haize hezeak Hierroko iparraldea jotzendu, hezetasuna mendian gora igotzen da etahodei trinkoak pilatzen joaten dira. Garoearbola leku egokian hazten da, gainera

«Gau batez esnatu egin nintzen, etxola barruantantak erortzen zirelako. Lainoa zen,txilarretan kondentsatu eta tantaka ari zena»,gogoratzen du Casañesek

2015 | abendua | 26

GAUR8• 6 / 7

Irlaren erdiko aldean eta goi-ko aldean, Iruñean edo Gastei-zen bezainbeste euri botatzendu. Baina Hierro oso lurraldegaztea da: itsasotik azaleratu be-rri diren harkaitz bolkanikoak,trinkotu gabeko lurra da nagusi,eta ura irla azpira iragazten dazirrikituetatik. Ez dago erreka-rik, ez dago lakurik, baina nahi-koa litzateke putzuak zulatzeaakuiferoetatik ura erruz atera-tzeko. Martinek dio Hierrokolurjabe handiek ez zutela inoizteknologia hidraulikoetan in-bertsiorik egin nahi izan, eta uralortzeko lan publikoei eragozpe-nak jarri zizkietela beti. Lurjabe-ek kontrolatzen zituzten putzuurriak nahikoak zitzaizkien eu-ren ganaduei edaten emateko,soroak ureztatzeko, eta, batzue-tan, nekazari pobreei ere saltze-ko. “Uraren jabegoa botere-tres-na indartsua da”, idatzi zuenMartinek. 1970eko hamarkadan,zenbait lurjabek platanoenekoizpena handitu eta esporta-tzen hasi nahi izan zutenean, le-hendabiziko putzu handi eta sa-konak zulatu zituzten. Orduraarte, Hierro uharteko biztanleekaspaldiko metodoak besterik ezzeuzkaten ura pilatzeko: enborhandien zuloetan, mendikourasketan, etxeko patioetan. Etaurte lehor bat iristen zenean, ai!«Timijiraqueko iturriraino

jaitsi behar genuen, txanbilare-kin. Itsasertzean dago iturria.Jaitsi, txanbila bete eta gora be-rriz. Goiz osoa behar genuen ho-rretarako», dio emakume zaharbatek Casa Goyo tabernan, Tade-oren etxearen alboan, itsasoabaino mila metro gorago, iturriabaino mila metro gorago.

LAINO-UR BOTILARATUA

Mende erdi bat geroago, Hie-rron gai dira lainoetatik milakalitro ur jasotzeko, asmaketa sin-ple batekin. Garoe zuhaitzetikoso gertu, Ventejis izeneko ton-tortxoan, sei errektangulu berdeageri dira, dominoko sei fitxabalira bezala, lau metroko altue-ra dutenak: aluminiozko egitu-rak, sareetan bilduta. Theo Her-nando ingeniari tenerifetarrakasmatu zituen, txiletarrek basa-mortuan lainoa harrapatzekozabaltzen dituzten sareetan oi-

narrituta. Hernandok hiru di-mentsioko modelo hau garatuzuen, aurrerapen nabarmen ba-tekin: haize bortitzagoak jasa-ten dituztenez, ur gehiago bil-tzen dute.«Zenbat eta azkarrago pasa,

orduan eta tanta gehiago uztenditu lainoak sarean», dio Her-nandok. «Lehen berehala jasobehar genituen harrapagai-luak –jarraitu du–, haizeak botaez zitzan, baina orain alerta la-ranja dagoenean ere, orduko 70kilometroko haizeteekin ere, zu-tik manten ditzakegu. Horri es-ker, harrapagailu bakoitzarekineguneko 140 litro ur jasotzetik1.350 litro ur jasotzera pasatugara».Ventejiseko sei harrapagailue-

tako tantak biltegi handi bateanpilatzen dira, suteen aurka era-bilgarri egon daitezen. Agua deNiebla enpresak beste 27 harra-pagailu jarri zituen KanariaHandian, ur edangarria ekoizte-ko. 2014an hasi ziren ur hori bo-tilaratzen eta saltzen, Alisiosizenarekin. «Oso ur garbia da,

hodeietatik jasotzen dugu lurraukitu baino lehen. Mineral gu-txi dauzka, beraz. Tea edo kafeaprestatzeko oso egokia da, jato-rrizko zaporeari ez diolako ezergehitzen. Eta frogak egiten arigara, laino-urarekin garagardoaere ekoizteko, ginebra, whiskia,vodka…».Kanaria uharteetan jasotzen

dute laino-ura, baina Gilek diooso erraza litzatekeela “baratzehidrikoak” leku askotan jartzea:«Egun bakar batean 35.000 litrour edangarri jaso izan ditugu,350 metro karratuko azalera es-kas batean. Hori asko biderkadaiteke. Oso teknologia errazada, merkea, ez du energiarik be-har, ez du hondakinik sortzen,ez ditu baliabide hidrikoak

agortzen. Baina azterketak be-har ditugu, lainoen mapa bat,harrapagailu gehiago fabrika-tzeko finantziazioa eta lekuaproposetan ezartzeko baime-nak… Baliabide oparoa daukagu,erraz ustiatzeko modua ezagu-tzen dugu, arreta pixka bat eginbehar digute, besterik ez».Hernando ere laster hasiko da

botilako ura saltzen, Garoe ize-narekin, binbatxeen zuhaitz sa-kratuaren omenez. Nik ez nuenezer asmatu, dio Hernandok, na-tura behatu eta antzinakoek egi-ten zutena errepikatu eta garatubesterik ez: haizea, lainoa etaoztopo bat tantak kondentsadaitezen.«Nik ez nuen ezer asmatu», dio

Tadeok, sofan tenteago jarrita, es-kuak gora zabalduta. «Milioiakxahutzen dituzte ura alde batetikbestera eramateko, eta mendie-tan laino-ura galtzen ari da bitar-tean, guganaino erraz ekar daite-keen ura! Mendian lainoaamorratzen dator. Betileek ereura sortzen dute, lainoak jotzendituenean. Jaso besterik ez dago».

Mende erdi bat geroago, Hierron gai diralainoetatik milaka litro ur jasotzeko, asmaketasinple batekin. 2014an hasi ziren ur horibotilaratzen eta saltzen, Alisios izenarekin

Carlos Santiago Martin geografoak dio egarriaondorio politikoa izan zela: «Lurjabe handiekez zuten inoiz teknologia hidraulikoetaninbertsiorik egin nahi izan»

Ventejiseko seiharrapagailuetako tantak

biltegi handi batean biltzendira, suteen aurka

erabilgarri egon daitezen. Ander IZAGIRRE

atzerria

Siriar errefuxiatuakgoizeko lehenengoordutik bildu dira2013ko maiatzaren11ko atentatuan hil-dakoak gogoratzen

dituen biribilgunean. Eraikun-tzan edo nekazaritzan berenegoera dramatikoari irtenbideaeman nahian ari diren jornale-roak dira. Eguerdian, hogei in-guruk hor diraute, 50 pertsonabaino gehiago hil ziren tokiareninguruan ibiltzen. Bi lehergailukeztanda egin zuten bertan, Rey-hanliko erdialdean, Hatay es-kualdean, Cilvegözü izenekomugako pasabidetik hamar kilo-metrora kokatutako hirian. Ondoko lurraldeetan bizi di-

ren turkiarrek bost urtez ikusidute gerrak eragindako ihesla-rien etorrera eta beso zabalikhartu dituzte. Baina orain bel-dur dira; inork nahi ez dituenarrotzez nekatuta –3.000 milioieuroko prezioa duten arrotzak–.«Ez ditugu 3.000 milioiak nahi,errefuxiatuek alde egin dezatelanahi dugu», dio hiriko erdialde-an janari denda baten jabea denÖmer Yumusakek. Justizia eta Garapena Alder-

diak (AKP) zuzentzen duen Go-bernuak eta Europar Batasunakmugako kontrolak indartzekoeta Anatolian bizi diren bi mi-lioi errefuxiatu siriarren kostua-ri aurre egiteko hitzarmen eko-nomikoa adostu dute. 3.000milioi euroren truke, Estatu tur-kiarrak legez kanpoko etorkinenilararen iturria ixteko konpro-misoa hartu du. Joan den udaniheslarien errenkada hauek age-rian utzi zuten politika europa-rraren alde ilunena. Hitzarmena

adostu bezain pronto, Greziarairisten saiatzen ari ziren 1.000siriarrak gelditu zituzten Anato-liako mendebaldean, amets eu-roparraren bila ehunka txalupaabiatzen diren tokian. Gainera, Gobernuaren aldeko

egunkariek nabarmendu zute-nez, 2016ko udazkenean«Schengen eremuan» turkia-rrentzat bisak liberalizatzeaonartuko da hitzarmenaren on-dorioz. AKP barneko politikanerabili duen hitzarmenaren bes-te ordainketa bat da.

EUROPAREN LEZIOA?Baina neurri hori bost axolaÖmerri. «Denda honetan 11 urtenuenetik daramat lanean. Ez dutbesterik ezagutu eta neurri ho-riek errefuxiatuekin bizi ez di-ren gutxi batzuen mesederakoizango dira», adierazi du, etaEBk hartzen dituen errefuxiatukopuru txikiarekin sumindutaagertu da: «Eta moral lezioaeman nahi digute? Eta gero mu-sulmanak gara gaiztoak?».Turkia eta Siriaren arteko mu-

gan egoera duela bi urtetik us-teltzen ari da. Orain turkiarrakkonturatu dira gerra ez dela Go-bernuak aurreratu zuen bezainazkar bukatuko eta bi komuni-tateen arteko gatazkak ez direlahasieran bezain noizbehinkako-ak. Urfa, Gaziantep eta Hataybezalako eskualdeak gainezkadaude. Beren biztanleek diote-nez, turkiar adeitasuna bukatuda, eta Gobernu islamiarrarenerabakiak, Europarekiko mugakixten, bere biztanleen aurka do-az. «Diruaren eta boterearentruke egiten dute dena, baina ezdute inoiz guregan pentsatzen»,

azaldu du izena eman nahi ezduen AKPren jarraitzaile batek.Hatay Anatolian dauden es-

kualde mestizoenetarikoa da.Eskualde osoan jendeak arabie-raz zuzen hitz egiten du, beraien historiaren eta merkataritzakotradizioaren herentzia. 1939an,Hatayko biztanleak Sirian zego-en aginte frantziarra utzi etaTurkiako Errepublikan sartu zi-ren, erreferendumean hala boz-katu ondoren. Mendebaldeangehiengoa alauia da eta Baxaral-Assad Siriako presidentearenalde dago. Samandag bezalakohirietan kemalismoa edo suniakez diren ezkerreko beste auke-rak dira boto gehien jasotzenduten alderdiak. Reyhanlin, be-rriz, AKP bezalako alderdi kon-tserbadore suniek menperatzendute hauteskunde panorama.

HERRIALDEA KOLOREA GALTZEN

Mende batez Siriari lotuta egonden inguru honetako ekonomiakaltetzen ari da gerra. «Hauxeda gatazka gogorren pairatzenari den turkiar herrialdea. Siria-ren bidez Ekialde Ertainarekinnegozioak egiteko gunea zen.Orain muga itxita dago negoziotxikientzat eta batzuek denagaldu dute», onartu du HasanTurunçek, Askatasuna eta Elkar-tasuna Alderdiko kideak (ÖDP).Talde ezkertiar hau aspaldianizan zen garrantzitsua herrialdehorretan, baina gaur egun osotxikia bihurtu da.Turunçek azaldu duenez, he-

rrialde koloretsu honen gaineanlaino beltzak zabaltzen ari diragerraren eraginez. «Orain bilte-giek armak dituzte gure barazkipreziatuen ordez; jendea kalera

Ezkerrean, errefuxiatu siriarraklanaren zain, 2013ko maiatzekoatentatuan hildakoak omentzendituen plazan. Behean, Hasan,Reyhanlin, Siriako mugatikhamar kilometrora dagoenhirian bizi den erretiratua.Hasan Turç ÖDP alderdikoordezkaria Hatayn. Miguel FERNÁNDEZ IBÁÑEZ

REYHANLIKO SIRIARRAK«Ez ditugu 3.000 milioiak nahi.Errefuxiatuek alde egin dezatela nahi dugu»

Miguel Fernández Ibáñez | Reyhanli

Mugako hiri honetako biztanleek siriarrekiko pazientziagaldu dute eta, ohiko adeitasuna bertan behera utzita,errefuxiatuek Reyhanlitik alde egin dezatela nahi dute.Horregatik, siriarrak Anatolian mantentzeko asmoz AKPalderdiak eta Europar Batasunak sinatu duten akordioarenaurka agertu dira, 3.000 milioi euroren truke bada ere.

JENDARTEA / b

2015 | abendua | 26

GAUR8• 8 / 9

gauez ateratzeko beldur da etaez dago lanik. Gure izaera gal-tzen ari gara», ohartarazi du.Antzeko hitzak ditu Ömerrekere: «Gerra baino lehen egoeraoso ona zen. Denontzako lanazegoen. Orain siriarrek diru gu-txiagoren truke egiten dute laneta enpresariek errefuxiatu batnahiago dute, merkeago atera-tzen zaielako. Gainera, azken ur-tean, lapurtzen hasi dira, gosedirelako, ez dute zergarik or-daintzen eta kontrabandoa daberen bizimodua», gaitzetsi dubere dendan.Elkarrizketaren erdian, gazte

siriar bat sartu da. Kontraban-doko kafea dakar; bi kutxa, etabakoitzean, hamabi pakete. Ara-bieraz, prezioaz eztabaidatu du-te. Ez dira akordio batera iritsi.Ömer bera, minutu bat lehena-go kontrabandoaz kexu zena,mugaren bi aldeko legez kanpo-ko trafikoa suspertzen duen ka-teko maila baino ez da. Kontrabandoa ez da gerraren

ondorioa, beti egon da hor, mu-gako hiriak zeharkatzen Turkia-ko hiri handietara iristeko. Jen-deak kale erdian saltzen dulegez kanpoko tabakoa eta agin-tariek, jakinaren gainean, inoiz

ez dute ezer egin galarazteko.Gerrak ekarri duen ondorio ar-gia produktuen garestitzea izanda: tabakoaren zein gasolioarenprezioa %25etik gora igo da.

GIZON ARMATUAK

Lana eta inflazioa Hatayko biz-tanleek duten arazoak diraorain, baina Ömer kezkatuagoagertzen da segurtasun faltaga-tik. 2013an 50 pertsona bainogehiago hil zuen atentatua ger-tatu zen eta Reyhanlitik kilome-tro gutxira dagoen Atme hiri si-riarra Estatu Islamikoaren (ISIS)esku dago. Jihadisten eta hirianlo egiten duten talde armatuenjoan-etorriak bere abegitasunhandiagatik ezaguna zen herriturkiarra mesfidati bihurtzenari dira. «Hatayn ez dugu baka-rrik errefuxiatuen arazoa jasa-ten, gerrako gripeak ukitu gaitu.AKP talde armatuak babestu di-tu eta herria hortik guztitikurrundu egin nahi du, Sirianjendea erail ondoren herri ho-netara etor daitezkeelako», adie-razi du Turunçek. Turkia eta Si-riaren arteko muga porotsua,900 kilometro baino gehiagokoluzera duena, Barack Obamaketa Recep Tayyip Erdogan presi-

dente turkiarrak Parisko goi bi-leran eztabaidatu zuten arazoe-tako bat izan zen. Etxe Zuriakpresidente turkiarrari muga ix-teko eskatu dio jihadisten joan-etorria gelditzeko. Neurri ho-rrek joan-etorri horretan arazonagusia ikusten duten turkia-rrak poztuko lituzke. Siriarrakerdian geratuko lirateke, kontra-bandoa, bizirauteko duten auke-ra gutxietako bat, galduz. Tu-runç, alderdi ezkertiarraordezkatzen duena, ez dago ge-rratik ihes egiten dutenak har-tzearen kontra, baina «bai eten-gabe joaten eta etortzen aridirenak. Arazoa ez dira errefu-xiatuak, Estatua eta talde arma-tuak bizik. Gustatuko litzaizuke

zure auzokidea pertsona arma-tua izatea?». Hasan bizitza oso-an nekazaria izan da eta erreti-ratua dago. Argazkian agertzekotakke-a jantzi du, musulmankontserbadoreek erabiltzen du-ten txanoa. Zahar atsegin etaalai hau bere hiriaren aldaketa-ren lekukoa izan dela dio. Denekberen auzokideengandik denaezagutzetik inorengan ez fida-tzera pasatu dira. «Siriarrakkontrol gogorrik gabe joaten etaetortzen dira. Ez dakigu nortzukdiren, terroristak diren edo ez.Horregatik gerta daiteke edo-zein gauza», esan du. «Hiri oso-ak daki ISISen ideiak dituen jen-dea erakunde jihadista sortzensaiatzen ari dela».

ETENGABEKO TENTSIOA

Reyhanli hiri kontserbadorea daeta anatoliar askorentzat ISISengunea da Siriako mugan. Berta-ko emakume gehienek belo tur-kiarra erabiltzen dute –ilea age-rian ez uzteko buruko zinta–,baina orain txadorra edo nikabahedatu dira. «Lehen bazeudenerabat estaltzen ziren emaku-meak, baina orain askoz gehia-go dira», azaldu du Hasanek.Erretiratu honek azpimarratuduenez, «arazo asko beste pen-tsaera duen jendearengandikdator, gero eta gehiago dira etaberen ghettoak sortzen dituz-te». «Etengabeko tentsioan bizigara. Ez dakigu noiz eror daite-keen misil bat edo noiz jarrikodiguten beste bonba bat», gai-neratu du Ömerrek.Hasanek bezala, Ömerrek ba-

daki errefuxiatuek beren herri-ra itzuli nahi dutela. Baina gerraoso egoera txarrean dago Hatay-ko mugan, eta ez du uzten bi ko-munitateen nahia betetzen: si-riarrek beren herri suntsituraitzuli nahi dute, eta turkiarrek,alde egin dezatela. Ömerren hi-tzetan, «guztiz kontrakoa gerta-tzen ari da»: «Gero eta errefu-xiatu gehiago datoz Hatayra,orain Errusiak bonbardatzen di-tuen turkmenak bezala. Abegi-tsuak gara, mundu guztiak dakihori, baina arrotza datorreneanegun batzuk igaro ostean badoa.Beraiek denbora luzeegia geratudira eta gure pazientzia agortuegin da».

«Arazoa ez dira errefuxiatuak, Estatua eta taldearmatuak baizik», dio Turunçek. Iheslariak hartzearen kontra ez dago, baina beste iritzi batdu «etengabe joan-etorrian» ari direnei buruz

«Siriarrek diru gutxiagoren truke egiten dutelan eta enpresariek errefuxiatu bat nahiagodute, merkeagoa da. Gainera, lapurretan etakontrabandoan hasi dira, gose direlako»

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

tekn

olog

ia Sin Permiso» aldizkarian plazaratu du ideia DavidBravo arkitektoak: Bartzelonako «ronda» edo in-gurabideak etxebizitzaz estaltzea. Argudiatzendu ingurabide hauek, garai bateko harresiek be-zala, ito egiten dutela hiria; Bartzelonak etxebi-zitza publiko gehiago eta auto gutxiago behar di-

tuela iritzita, ingurabideak etxebizitza promozio txikizestaltzea proposatzen du Bravok, erdiko bi karrilak tranbia-ri eskainiz. Hiria izateko eskubidea eta etxebizitza eskubi-dea bermatuko dituen hirigintza-proposamena, arkitektoa-ren hitzetan.Etxe honetako zuzendariari interesgarria iruditu zitzaion

proposamena, baina zalantza egiten zuen ez ote zen hura «fli-pada bat». Flipada izan ala ez, ez da proposamen isolatua, hain-bat lekutan ari baitira hiri-autobideen papera ezbaian jartzen.AEBetan, non hiri-autobideak guztiz zartatu zuen eredu euro-parretan oinarritutako hiri dentsoa, egindakoa desegiten (saia-tzen) ari dira orain: Portland, Milwaukee, Detroit, Seattle, Da-llas... Hiri-autobide batzuk eraitsi dituzte ala eraistear daude,alboetara gelditu ziren auzoak berriro lotuz parkeen, etxebizi-tzen, lantokien bidez; oinez, bizikletaz, garraio publikoz.Imajina dezagun, beraz, flipada bat. Imajina dezagun Donos-

tiako lehenengo ingurabidea eraisteko erabakia hartzen dela,pixkanaka, fasez fase. 70eko hamarkadan hiria kanpoaldetikinguratzen zuen barianteak, erdialdeko trafikoa arinduz, baina,

aldi berean, “eskari induzitua” esaten zaiona sortuz: errepideberriek errepide zaharretako autoak erakartzeaz gain, konexioberriak ahalbideratu eta auto-erabiltzaile berriak sortzen dituz-te. Nola ulertu, bestela, Donostiako bigarren ingurabidea.

Egun, bariante zaharrak ez du jada Donostia «inguratzen»,zatitu egiten du lubaki baten antzera. Eta, hain zuzen ere,bigarren ingurabidearen existentziak berak kuestionatuegiten du lehenengoa: Donostia inguratu badaiteke biga-rren saihesbidetik, zein da lehenengoaren funtzioa, Do-nostialdeko barne mugimenduak autoz eroso egitea bai-no? Zein zeregin du barianteak, haren ibilbide bera egitenduen trenbidearekin lehiatzea baino? Ondorioztatu ahal litekelehen ingurabidearen desagertzea eta Euskotrenen linea na-gusiaren indartzea txanpon beraren bi aldeak direla?Imajina dezagun, bada, 70eko hamarkadan eraikitako ingu-

rabide hori gabeko Donostia bat, eta imajina dezagun eskarihori bereganatuko duen –eta ondorioz frekuentzia lehiakorraizango duen– Euskotren zerbitzu dotore bat. Imajina dezagunhorrek libre utziko lukeen 8 kilometro luze eta 100 metro za-baleko espazio lineala, hiriaren beharrak barrutik –eta ez kan-porantz, progresoak esaten omen duen moduan– aseko ditue-nak.Imajina dezagun lubakiak zatitu zituen auzoak elkar lotu

daitezkeela berriro, eta kalitatezko ingurune bat izateko esku-bidea ematen zaiela orain arte ozto-po fisiko eta sonoroak jasan dituz-ten herritarrei. Erreparazio historikomoduko bat, kasik. Imajina dezagun,halaber, etxebizitza eta lantoki sus-tapen mistoak garatu daitezkeela ga-rraio publiko bidezko lotura onenaduten puntuetan, eta hiriak guztizzokoratu duen lehen sektoreari lekuegin dakiokeela berriro. Hiri trinkoa,kohesio soziala, mugikortasun ja-sangarria, lehen sektorea, aire gar-bia. Espazioa sobera dago, espazioanori kendu ongi erabakiz gero.Agian bada, ez dakit, flipada bat.

Baina zer zen, flipada bat ez baldin bazen, Pasaiako kanpo portuarenproiektua? Zer dira, flipada galantakez baldin badira, abiadura handikotrena, Lemoizko zentrala, Lezo-Gain-txurizketako plataforma logistikoa,Super Sur, BEC, 2x2 autobidea eta“estrategiko” etiketa esleitzenzaien –dieten– beste hainbat flipa-da?Ongietorriak flipadak, beraz, as-

matu nahi dugun etorkizunari for-ma ematen laguntzen duten heine-an. Haiek egiten dute, egin dezagunguk ere. •Ilustrazioa: ANDER GORTAZAR BALERDI

Ander Gortazar - @derzu_uzalaArkitektoa

«Flipada» bat

2015 | abendua | 26

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Podemos sekulako indarrarekin sartu da euskalmapa politikoan. Lehen indarra Hego EuskalHerrian, lehen indarra Araban eta Gipuzkoan,eta bigarren indarra Nafarroan eta Bizkaian.EAEn ere lehen indarra izan da, eta hilabetegutxi barru Legebiltzarrerako hauteskundeak

izango direla gogoratu behar da. Hauteskunde orokorrakizateak –hau da, Estatuko joerak izugarri markatzeak–eragin handia izan du emaitza horietan, baina sinplekerialitzateke pentsatzea ondorengo hauteskundeetan Pode-mos azukre koxkor bat bezala urtuko denik. Apaldukoden arren, geratzeko etorri den fenomenoa dela dirudi.Fenomeno hori aztertzekoan, hauteskundeotan oso

kaltetuta atera den ezkerreko independentismoak bi mo-dutan ikusi du, han eta hemen irakurri eta entzun ahalizan ditugun iruzkinek islatzen dutenez. Batzuen ustez,Podemos “Troiako zaldia” izan daiteke, euskal herritarrakasimilaziora eman ditzakeen eta burujabetza prozesuarimuga jarri diezaiokeen Troiako zaldia, alegia. Indepen-dentismoaren galga, hain zuzen. Beste batzuen ustez, or-dea, erabakitzeko eskubidearen oinarria izugarri zabalduda, eta horrek aukera politiko berriak eskaintzen ditu.Bi posizio horiek modu argian agertu ziren joan den

igandean Info7 irratiak eskainitako hauteskunde saioan,kanpotik etorritako bi ahotsen bitartez. Galiziar sobera-nista batek Podemos kasik Estatu espainolaren operazio-tzat jo zuen. Segidan, hautatu berria zen ERCko diputatubatek hango prozesua indartuta irteten dela esan zuen,eta Podemosen –En Comú Podem, hobeto esan– boza era-bakitzeko eskubidearen eremuan kokatu zuen gardenki.Euskal Herrira bueltatuta, esan daiteke bigarren balora-

zioa –erabakitzeko eskubidearen oinarria zabaldu egindela, nahi diren salbuespen eta ñabardura guztiekin– ob-jektiboa dela, eta lehena –Troiako zaldia dela– subjekti-boa. Horrek ez du esan nahi azken hori zuzena ez denik,nork daki, baina gehiago dagokio balorazio politikoari da-tuen azterketari baino.

ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDEKOEN INDARRA

Zer diote, bada, datuek? 2011n erabakitzeko eskubidea –te-orian bederen– aldarrikatzen zuten indarrek (EAJ, GeroaBai eta Amaiur) botoen %46 biltzen zituzten. IU-IEk boto-en %4,10 zituen, baina nekez kokatu ahal zen erabakitze-ko eskubidearen eremu horretan. Oraingoan, eskubidehorren aldeko indarrek –egia bada ere EAJ bere jarrera ge-ro eta gehiago epeltzen ari dela–, Podemos gehituta, boto-en %60,3 lortu dituzte. Ñabardura guztiekin, berriro ere. Orduan indar abertzaleak –teorian hori ere– ziren era-

bakitzeko eskubidea defendatzen zuten bakarrak. Orain,Estatu mailako proiektua duen indar bat ere gehitu da.

Horrek bi ondorio ditu: baga, herri mugimenduak azke-naldian bilatu duen zeharkako izaera lortu ahalko lukeerabakitzeko eskubidearen eskabideak; biga, EAJren ezin-bestekotasuna apalduko litzateke, eredu progresistago ba-ten mesedetan. Egia bada ere EAJri horrek denak eragindiezaiokeen beldurrak oraindik are eta uzkurrago bilakadezakeela ez aurrera ez atzera dagoen alderdia. Nolanahiere, urteotan egiaztatu da EAJ ez dela prest izan burujabe-tza prozesu bati ekiteko. Horixe da egungo errealitatea.

BERE BURUARI BEGIRATU ETA BERE BURUA ERALDATU

Ezkerreko independentismoari eskaintza egitea dagokio,egitura juridiko-politikoaren eztabaida eta erabakitzekoeskubidea berriro ere erdigune politikoan jar daitekeela-ko eta aukera politikoak aprobetxatu egin behar direlako.Alde batetik, proiektu estrategiko erakargarri bat aurkez-tu beharko luke. Izan ere, Estatuan ikusitakoaren arabera,bertatik ez da ezer onik etorriko. Erabat esanguratsua daPodemosek estaturik gabeko nazioetan arrakasta izan iza-na eta askoz ere gutxiago beste lekuetan. Beste alde bate-tik, gaur egun independentista ez diren baina behinikbehin erabakitzeko eskubidea onartzen duen indar batibotoa eman dioten milaka eta milaka lagun horiei (Troia-ko zaldia kanpoko soldaduz zegoen beteta, baina Pode-mosi bertako jendeak eman dio boza) helburu apalagoakeskaintzeko gai izan behar du independentismoak, adibi-dez, gaur egungo egitura juridiko-poltitikoen aldaketara-ko proposamenetan. Burujabetzaren bidean urratsak lira-tekeen eta sektore horien aldekotasuna lortuko luketenproposamenetan. Eskuratuko balira, urratsa; Estatuak ga-laraziko balituzke, urratsa, sektore horiek, inposizioarenaurrean, independentismorantz dekantatzeko aukera za-balduko bailitzateke.Ariketa hori guztia egiteko ez dago unerik onenean ez-

kerreko independentismoa, bere buruari begiratu beharbaitio hauteskundeetan izandako porrota dela-eta. Bereburuari begiratu eta bera burua eraldatu. Arazoak ez dira,edonola, gaurkoak. Ezker abertzalearen estrategiaren al-daketa bere osotasunean ulertu ez izana eta Bilduk supo-satu zuen freskotasunari gehiago tira ez izana –aktibatuzen jendeari eta moduei bide gehiago eman ez eta betiko-ra bueltatu– egon daiteke egungo egoeraren iturburuan.Beste modu batera esanda: garagardo bati apar asko ate-ratzen zaionean (Bilduk izan zuen) bere senera utziz gero,aparra jaitsi baina zerbeza igo egiten da, eta, hala, edatekomoduko basokada ederra geratzen da. Berehala aparrakentzen bada, aldiz, garagardoak ez du gora egiten. Seguru asko, EH Bilduk detektatuta zituen jada arazoak,

emaitzok horiei sakonki aurre egiteko premia baino ezdute ekarri. •

{ asteari zeharka begira }

Podemos, «Troiako zaldia»edo aukera berriak?

hutsa

hutsahutsa

Iñaki Altuna

herria

mintzatzen da, baina bere hitzeinostalgia darie. «Familia da Ni-karaguako Eguberri jaien giltza;ahal dugun guztiak elkartzensaiatzen gara, bidaia luzeak eginbehar baditugu ere».

Hemen ere ahal duten guztiakelkartzen saiatzen dira, noski,eta haurrak zirela jaten zituzte-nak jaten ere ahalegintzen dira,«baina zenbait kasutan ez dugubehar dugun osagairik». Nikara-guan Gabon garaian tradiziohandiko jakia da, esaterako, na-catamales izenekoa.

Eguberri jaietan Euskal Herri-ko mahaietan batzen diren ja-kiek harritzen dute. «Guk han ezdugu ez arkumerik ez arrairikjaten Gabonetan; eta hona eto-rri nintzenean, atentzioa deituzidana jai hauetan etxe askotanmariskoa edota zopa jateko ohi-tura da; halakorik ez dut sekulanire herrialdean ikusi», kontatudu. Nikaraguakoa den Mari Jo-sek buruarekin baietz egiten du.«Nikaraguan jaten diren zopakdesberdinak dira, egia esan, bai-na Eguberri jaietan ez da inoiz

ere zoparik menuan sartzen»,zehaztu du.

Nikaraguan jaiotako bi ema-kumezkoek jai hauetan jaten di-ren jakien zerrenda luzea osatudute eta haiek zehazteko balia-tzen duten arrazoia azaldu dute,mahaiaren bueltan eseritakoguztiek adi-adi entzuten dietenbitartean: «Gabon gauean oilas-koa jaten dugu, atzeraka aztarri-ka egiten duen animalia delako;horrela, urtean zehar izan ditu-gun pasadizo txarrak atzean uz-ten ditugu. Urtezahar gaueanberriz, txerrikia jaten dugu; txe-rriak muturraz aurreraka egitendu aztarrika eta modu horretanurte berriak dakartzan gauza onguztiak gurekin eramaten ditu-gu».

Bestelako tradizio eta bitxike-riak ere badituzte. Esaterako, ur-te berria sartzearekin batera,maletak hartu eta kalean zeharibiltzekoa: «Horrekin nolabaitbidaiatzeko asmoa erakustenduzu; nik egin nuen eta urtehartan bertan hona etorri nin-tzen! Ez dakit eragina izan zuen

Familia eta jan etaedana. Han, hemeneta hurrengoan ho-riek dira Eguberrisasoiko osagairik ga-rrantzitsuenak. Hala

aitortu dute Taniak, Maxik, MariJosek, Mohamedek, Guyfloren-tek, Corneliok eta Jubak. Ma-haiaren bueltan topatu dituguVillabonan. Banaiz Bagara elkar-teak antolatutako saioetan partehartzen dute eta astean ordu etaerdiz euskaraz mintzatzen dira

Maider Eizmendi

EGUBERRI OSPAKIZUNAKSorterritik ekarritako usadioei EuskalHerriko ahotsa eta itxura ematen

Haurtzaroko Eguberri ospakizunek arrasto luzea uztendute. Horregatik, sorterritik urrun daudenek, jatorrizko Eguberri sasoiko usadioak erabat galdu gabe, moldatuegiten dituzte gehiago edo gutxiago. Familia eta jan etaedaneko bilkurak izaten dira bai han bai hemen, iasalbuespenik gabe, ospakizunon muina.

GIZARTEA / b

elkarrekin, elkarri lagunduaz.Gabonetako oporren atarian as-karia antolatu dute. Koloretsudago mahai gaina, han eta he-mengo jakiez beteta.

Leihotik sartzen da kaleanzintzilikatutako apaingarriendirdira eta haren aitzakian Egu-berrien inguruan aritu gara ba-tutakoekin, nola ospatzen zituz-ten euren jatorriko herrietan etanola ospatzen dituzten hemen.

Tania (Nikaragua) abiatu dahizketaldiarekin. Irribarretsu

Astean behin batzen diraVillabonan euskaraz

aritzeko. Eguberrietakooporren aurretik mahaiaren

bueltan eta jaki goxozlagunduta hitz egin dute. Andoni CANELLADA | ARGAZKI

PRESS

2015 | abendua | 26

GAUR8• 12 / 13

edo ez –dio barrez– baina nik bi-daiatu dut». Gainerakoei irudihori deskribatzen saiatzen diranikaraguar emakume biak:«Atearen ondoan kokatuta iza-ten dira maletak Urtezahargauean eta urte berrian sartzea-rekin batera irteten da kalerajendea haiek arrastaka dituela».

EGUBERRIAK 30 GRADUTAN

Kongon jaioa da Guyflorent, eta,tradizio oso desberdinak izanagatik, Eguberri ospakizunak ka-lean bizitzerako orduan bat egi-ten du Tania eta Mari Joserekin.«Egia da gure jatorrizko herrial-deetan tenperaturak lagunduegiten duela. Izan ere, 30 gradu-tik gora ditugula ospatzen ditu-gu jaiok», aitortu du. Horrega-tik, hain justu, Euskal Herritikkanpo toki askotan opariakekartzen dituen Bizarzurirenjantziak ere asko aldatzen dirabatetik bestera. «Gurean udakotrajez janzten da!», diote barrez.Gabon gaua, familian igaro-

tzen da kasu guztietan: «Familiadenetan egoten dira arazoak,baina Gabonetan ez; nahiz etaarazoak egon, haiek ahaztu egi-ten dira egunotan», aipatu duGuyflorentek. Urtezahar gaueanegiten den ospakizun handiare-kin akordatzen da batez ere.«Urte berrian sartzea gauzahandia da eta jai handia egitenda hori ospatzeko, haur eta hel-du irteten da kalera, kantatu etadantzatzeko», oroitu du.Mohamed aspalditik bizi da

Euskal Herrian, Zizurkilen, etaaspaldian ezagutuak ditu Olen-tzero, kantu-eskea eta gainerakoohitura eta tradizioak ere, beste-ak beste, «etxeko haurren bitar-tez». Egun ez du alderik ikustenGabonak ospatzeko duten mo-duan; «hemen ere etxe batetikbestera alde handiak» daudela-ko bere iritziz. Haurretan bizitako Egube-

rriek badute halako indarra gu-re burmuinetan, eta, hori delaeta, guztiak saiatzen dira eurenherrialdeetan izandako bizipe-nak gerturatzen. «Nik gehienfaltan botatzen dudana musikada, Gabonak batez ere entzunegiten dira; Eguberri kantuakkantatzen ditugu, noski, bainagure herrialdean oso ohikoa da

bestelako musikarekin dantzanegitea. Gabonak festa gisa biziditugu eta hemen ere hala saia-tzen gara, baina, oro har, Egube-rriak ez dira modu berean bizi-tzen», onartu du Taniak.Etxeak apaintzea ere maite

dute asko. «Nikaraguan oso ohi-koa da etxea apaingarri eta ar-giekin betetzea, hemen bainoaskoz gehiago. Lehiaketak ereegiten dira etxerik ederrenak sa-ritzeko», gogoratu du. Hala, osoohikoa da jendea auzokoen

etxeetan sartzea bertan kokatu-tako apaingarriak ikustera:«Ateak zabalik egoten dira beti».

JENDETZA ELKARTUTA

Corneliok kontatu du Erruma-nian ospakizunetarako herrikokultur etxean batzeko joera du-tela, «familia handian», beraz:«Hiru eguneko jai egiten da:bertan jan, jolasak egin, abestu...egiten da», azaldu du. EuskalHerriarekin alderatura, alderikhandiena jateko orduan nabari

duela dio Villabonako bizilagu-nak: «Han txerria hazi eta beste-lako jakiak erein egiten dira Eguberri jaiei begira. Mahairaateratzen den guztia prestatuegiten da; ez da erosi eta beste-rik gabe mahaiaren gainean jar-tzen; azken batean, janaria pres-tatzea bera jaiaren parte daguretzat», aipatu du, gaur egunere «txerririk hazi ez», bainaprestaketa horretan denbora as-ko pasatzen dutela aitortuta.Ospakizunetan jendetza hori

ez batzea da faltan gehien bota-tzen duena. «Hemen familiakbatzen dira, bakoitza bere etxe-an, baina jai hauek ez dira herri-tarren artean ospatzen».Jubak sorterri duen Marokoko

Rif eskualdean, nahiz Euskal He-rrian bertan, Eguberrietako tra-dizioak asko aldatu direla gogo-ratu du. Maxik ere hala dio,lehen erlijioarekin lotutako tra-dizio asko zirelako. Rifen aurten2.956. urtean sartzea ospatukodute etxe askotan, gure urtarri-laren 11n, gainera. «Aspaldiko

tradizioan oinarritutako egute-gia da gurea, seguru asko, den-boran luzean mantenduko ezdena. Mendialdean bizi diren fa-miliek, nireak bezala, manten-tzen dute ohitura hau; ospaki-zunetan elkartu eta fruitulehorrak jaten ditugu». Festahandia da eurentzat, euren Egu-berri jaien «erdigune», eta, nos-ki, sorterritik kanpo ospatzeaoso zaila dena. Euskal Herrianastelehenez eta lanegunez ego-kituko bada ere, urtarrilaren 11egun berezia izango da zalantza-rik gabe gaztearentzat.Batera nahiz bestera ospatu

Eguberri jaiok jaiotzen ikusi zi-tuzten herrialdeetan, irrikaz en-tzuten dituzte Iratxeren ahotikEuskal Herriko ohitura eta xe-hetasunen inguruko hitzak, bai-ta euskarazko Gabon kantuakabestu ere. Eurek ere moldatudituzte ospakizunak azken urte-otan, baina, aitortu dutenez,«haurra zarela bizi dituzun Egu-berrietako usadioak ezin dirainoiz ere ahaztu».

Iratxe koordinatzaileak baserritar jantziak ekarri ditu eta bi aldiz pentsatu gabe jantzi dituzte unea gogoratu eta euren senide eta lagunei argazkia erakusteko. GAUR8

«Gure jatorrizko herrialdeetan duguntenperaturak jaiak kalean ospatzea laguntzen du. Gurera Bizarzuri beraere udako jantziekin etortzen da!»

«Ospakizunetan jendetza ez batzea da faltangehien botatzen dudana. Hemen familiakbatzen dira, bakoitza bere etxean, baina jaiakez dira herritarren artean ospatzen»

herria

Hamabost urte dira jada Johanna Lopez,Juan Casas eta euren familiak Kolonbiautzi eta Euskal Herrian lur hartuzuenetik. Ia beste hainbeste Gabon biziizan dituzte, beraz, sorterritik kanpo;pertsona nahiko autorizatuak dira jada Euskal Herriko eta Kolonbiako Gabonenarteko ezberdintasunez hitz egiteko. Seikideko familia osatzen dute; elkarrekinigaroko dituzte Gabonak.

Noiz iritsi zineten Euskal Herrira?2000. urtean iritsi ginen Euskal Herrira;gaur hamabost urte, beraz. Bizitzarenberaren bilakaerak eraman gintuenKolonbia utzi eta Euskal Herrirako bideahartzera. Zarautzen egin genituenlehenengo bost urteak, Azpeitianhurrengo bostak, eta Zestoan azken

bostak. Gainera, taberna bat daukaguZestoan duela zortzi urtetik.

Ahots autorizatua duzue, beraz,Kolonbiako eta Euskal HerrikoGabonez hitz egiteko.Alde handia dago herrialde batean etabestean Gabonak ospatzeko moduan.Kolonbian askoz ere gehiago bizi direlaesan genezake, askoz ere intentsitatehandiagoz bizi direla. Azaroan sartuzgero sumatzen da Gabon giroa han:irrati kate guztiak Gabon kantak jartzenhasten dira, Gabonekin zerikusia duenmusika jartzen dute, etxe guztiakapaintzen dira –pobre zein aberats–...Gainera, nolabaiteko lehia ere sortzenda ea etxeak nork apaindu duengehiago.

Gu Medellin hirikoak gara. Hiriazeharkatzen duen ibai bat dago, osozabala dena, eta Udalak guztia apaintzendu; kilometro pila bat betetzen dituapaingarriz. Zentzu horretan, Udalareninplikazioa ere oso handia da.

Baduzue nolabaiteko tradizioberezirik Gabonetako ospakizunetan?Kolonbia oso herrialde katolikoa da. Horihala, etxe guztietan “bederatzigarrengabonsaria” delakoa ospatzen da, hau da,Jesus haurra jaio baino bederatzi egunlehenago –abenduaren 16tik 24rabitarte– gauero familia guztiak elkartzendira zuhaitzaren eta jaiotzaren bueltanerrezatu eta Gabon kantak abesteko.Gabon gaueko eta Eguberrietako

ospakizun guztiak, berriz, kalean egiten

dira. Auzoak ixten dira autorik igaro ezdadin, eta familia guztiak kaleraateratzen dira ospakizunetara. Jaiak 24anhasi eta 25ean jarraitzen du; inor ez dabere etxera joaten gaua igarotzera. Suaegiten da kalean, eta txerria hiltzen daondoren. Musikak garrantzia handiahartzen du, eta pertsona helduek natillakegiten dituzte. Jan eta edan guztiafamilia eta lagunekin elkarbanatzen da.

Nola oroitzen dituzue Euskal Herrianigaro zenituzten lehenengo Gabonak?Hemen ikusten duguna da oso Gabonhotzak direla: ez dago bolbora hotsik,irratian ez da Gabon kantarik entzuten...Giroa askoz ere hotzagoa da, nahiz etatartean behin ikusten den Gabonekinzerikusia duen argiren bat edo beste.Lehenengo aldiz etorri ginenean

horrek harritu gintuen. Argi gutxiikusten genuen kalean, etxeetan ere ezzen askorik antzematen; gureak,gainontzekoekin alderatuta, kristorenaematen zuen. Zarautzen igaro genituenlehenengo Gabonak oso tristeak izanziren. Sorterria utzi berriak ginen eta ezgeneukan lagunik bertan. Giroa ere osohotza zen, eta horrek ez zuen baterelaguntzen. Negar asko egin genuen.Kolonbian intentsitate handiz bizitzetik,familian eta jende askorekin batera,Zarautzen guk geuk bakarrik etahoztasun horrekin ospatzera igaroginen. Oso gogorra izan zen.

Zein esango zenukete dela biherrialdeek Gabonak ospatzekoorduan duten ezberdintasun nagusia?Alderaketa bat egitearren, esan daitekeGabonak Kolonbian igarotzeko moduakfutbol esatari argentinar batekin duelazerikusia, eta Euskal Herrian igarotzeakesatari euskaldun batekin. HemengoGabonekin ohitua dagoen batKolonbiara joango balitz... harritutageratuko litzateke!

Urte berriari ongietorririk ere egingodiozuela pentsatzen dut.Abenduak 31 gaueko ospakizunak areintentsuagoak dira. Pertsona batzukmaleta hutsak eskutan hartuta ateratzendira kalera, gauza txarrak hor sartu etaurte berria ongi hasteko. Kafea eremahai azpian sartzen da, uzta berrianzortea izateko. Eta bolborak eta musikakindar handia hartzen dute: diru bilketabat egiten da eta panpina bat bolborazbetetzen da, kanpaiak jotzen hasteanlehertzen dena.

«Kolonbian intentsitate handiz ospatzen diraGabonak; Euskal Herrikoak hotzagoak dira»

KOLONBIA

Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

JOHANNA LOPEZ ETA JUAN CASAS

Aimar Etxeberria Korta

2015 | abendua | 26

GAUR8• 14 / 15

Berria da Khadija Boutaleb EuskalHerrian; urtebete pasatxo baino ezdarama Zestoan. Bere senar Tahir etahiru alabekin etorri zen: Somaya, Hafsaeta Rania. Aurrez, ordea, Valentzian eginzituen zazpiren bat urte; ezagutzen du,beraz, Gabonak ospatzeko modumendebaldarra.

Zuen jatorriko herrialdean, nolaospatzen dira Gabonak?Marokon ez dugu Gabon gaurik

ospatzen, baina urte berriari egitendiogu merezi duen ongietorria. Familianelkartu eta afaria egiten dugu, gauerdiraarte itxaronez. Baina ez dugu oparirik-eta egiten. Kontua da Marokon egutegimendebaldarra erabiltzen dugula,Frantziaren menpe bizi izan ginelakourte luzetan zehar. Baina herrialdearabiar gehin-gehienek (Saudi Arabia,Egipto, Dubai...) euren egutegi propioadute, guk ere erabiltzen dugunazenbaitetan.

Ospatu ez izanagatik, ordea, Marokokogiroan antzematen da Gabonak direla.Hiri nagusiak argiztatu egiten dira, etaBizar Zurirena egiten duten pertsonakegoten dira kalean, haurrekin argazkiakateratzeko, baina oparirik ez da egiten.Zoriontasunaren garaiak dira, familianelkartzekoak, baina opariek ez dutelekurik gure ospakizunetan.

Hemengo Gabonekin alderatuz, zeezberdintasun azpimarratuko

zenituzke?Asko gustatzen zait hemen Gabonakospatzeko duzuen modua. Argi askojartzen dira, eta umeak oso pozikikusten ditut; horrek asko pozte nau niere. Urtezahar eguna soilik ospatukodugu guk, ordea, etxean, Gabon gaueanez dugu ezer berezirik egingo. Hala ere,umeek gainerako lagunekin bateraeskolan egiten diren ekintza guztietanhartuko dute parte. Olentzero etorriberri zaie eskolara, kalean abesteraaterako dira... Etxera etorri etaOlentzeroren abestiak kantatzendizkidate!

Nola azaldu diezu zuek ez duzuelaGabon gaurik ospatuko eta Olentzerokez diela oparirik ekarriko?Azkenaldian galdera asko egiten ari diraumeak, normala denez. Zuhaitza jarribehar dugula diote, opariak eskatzenhasi dira... Eta esaten diet: «Begira,maiteak, guk pozik gaudela ospatukodugu, baina gu musulmanak gara etahau ez da gure ospakizuna». Eta ulertzendute. Beraz, gainerako umeekin ekintzaguztietan hartuko dute parte, bainaetxean ez dugu ezer ospatuko. Abesterairteten direnean gu ere kalera aterakogara ikustera. Aurreko urtean ez nuenaukerarik izan, eta gustura ikusikonituzke. Gauza horiek guztiak pila batgustatzen zaizkit: Valentzian biziginenean ere asko disfrutatzen nuenfallak erretzen zituztenean. Umeak osopozik ikusten ditut, eta horrek poztennau batez ere. Familia bertakoohituretan integratzea garrantzitsuadela iruditzen zait.

Ba al duzue antzeko tradiziorik zuenjatorriko herrialdean?Ezetz esango nuke. Guk, adibidez, hilhonetan gure profetaren jaiotzaospatuko dugu. Egutegi arabiarrarenbaitako ospakizun bat da; 12an ospatukodugu. Ospatzeko modua, ordea, osoezberdina da: Jainkoaren omenezkoerrezoak egingo ditugu, argi berriareniritsiera izan zela ospatuko dugu.Horretarako familiarekin elkartuko gara,pozik gaudela aldarrikatuz, bainaoparirik gabe kasu honetan ere.

Urte berriari, ordea, bai egingo diogulaongietorria. Kuskusa prestatzen duguospakizun honetarako, egun bereziadelako guretzat. Familia bazkarietarakoeta oso aproposa da kuskusa, pertsonaaskok plater berdinetik jateaahalbidetzen duelako.

«Umeak, gainerako lagunekin, Olentzero abesterairtengo dira. Etxean, baina, ez dugu ezer ospatuko»

MAROKO

KHADIJA BOUTALEB

Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Aimar Etxeberria Korta

hutsa

iRRITZIA:

{

}

AinaraAZPIAZU«AXPI»

herria

Urteak dira jada Bione-kazar i tza , ArabakoFrutazain eta Eralda-tzaileen Elkartearekin(AFEE/ASSE) eta EuskalHerriko Hazien Sarea-

rekin elkarlanean, nekazaritzarekin lo-tutako jarduera ezberdinak garatzenari dela, bertan dauzkagun nekazari-tzako baliabideak ahalik eta hobekienustiatzeko asmoarekin. Helburu nagu-sia da laborantza sistema tradizionalakgaratu eta sustatzea, nekazaritzako jar-duera alternatibo edota gehigarri mo-dura. Ez nolanahi, dibertsifikazioa bai-ta nekazar i tzan ja rduten dutenpertsonen errenta altxatzeko bidea.Ia egunero heltzen zaizkigu fruta-

zaintzari buruzko kontsulta puntualak.Norbanakoak, udalak eta bestelako era-

kundeak izaten dira galdetzaileak, etaaskotan, kontsulton atzean laguntzaeta aholkularitza eskari bat dago, lan-daketak egiteko asmoa daukatelako. Frutagintza ekologikoa sustatzeko

lan egiten duten elkarteek baliabidemugatuak badauzkate ere, indarrakahalik eta hobekien erabiltzen saiatzendira, eta jarduera, proiektu eta kolabo-razio ezberdinekin lan egiten jarrai-tzen dute. Helburu nagusia argia da:frutagintza ekologikoa bertoko nekaza-ritzarentzat irtenbide errentagarri gisagaratzea. Mikorrizatutako gaztainon-doen landaketa esperimentalek askolagun dezakete horretan.

GAZTAINONDOA GURE MENDIETAN SUSTATZEA XEDE

Gaztainondoa tradizio handiko espezieenblematikoa da euskal lurraldean. Ez

nolanahi, mende askotan zehar gureherri ugaritan elikaduraren oinarrieta-ko bat izan baita. Izan ere, gaztaina eli-kagai erabat osoa da, eta ezaugarri ho-rrek bihurtzen zuen fruitu lehor hauoinarrizko elikagai urritasun sasoie-tan.Zoritxarrez, aurrekaririk ez duen

atzerakada bizi izan du gaztainondoakEuskal Herrian, eta. horren haritik,bueltarik ez duen baliabide genetikoengalera gertatu da. Egoera horren arrazoiak landa ere-

muak jendez hustu izanari egotzi be-har zaizkio, baina baita lursailen kon-tzentrazioari , pinua, patata edotazerealak bezalako beste landaketa ba-tzuk sartu izanari… eta, nola ez, Phy-tophthora cinnamomi (tinta) gaixota-sun lazgarriak izandako eraginari.

Gaztainondoa baso ustiapen diber-tsifikaturako espezie bezala (kalitatez-ko egurraren, gaztainen eta onddoenekoizpenerako) gure lurraldean berrizere landatzea oso jarduera interesga-rria izan daiteke, bai ekoizpenari dago-kionez bai ingurumenaren ikuspegitikere. Gaztainondoaren aldeko apustugarbi batek gure mendietako askorenitxura a ldatuko luke , a ld i bereanerrendimendua emanez iturri ezberdi-netatik (egurra, gaztainak, onddoak).Horrenbestez, lanpostuak sortzeko erebalioko luke, bertoko merkatuan esti-mazio handia duten kalitate handikoproduktuez ari baikara.

ESPERIMENTAZIOA

2012. urtetik Arabako Frutazain etaEraldatzaileen Elkarteak jarduera eta

Onddoekin mikorrizatutako gaztainondoen landaketak ikertzen

HUTSA

2015 | abendua | 26

GAUR8• 18 / 19

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOAHUTSA

Frutagintza ekologikoaren aldedabiltzanentzat helburunagusia bertokonekazaritzarentzat irtenbideerrentagarri gisa garatzea da.Mikorrizatutako gaztainondoenlandaketa esperimentalek askolagun dezakete horretan. GAUR8

proiektu ezberdinak garatu ditu gaia-ren inguruan. Proiektuon artean na-barmentzen dira tokiko gaztainondoenhiru landaketa esperimental, gaztainaekoizpenerako. Landaketotan Boletusedulis generoko onddoak (hauek ere,bertokoak) mikorrizatu dira. Era horre-tan, gaztainen ekoizpenaz gain, egurraeta baita onddoak ere ekoiztea aurrei-kusten da.Esperimentaziora bideratutako aza-

lera osoa lau hektarea dira, Arabakoherri ezberdinetan kokatzen diren hirulursailetan banatuta. Lursail bakoitzakondo ezberdindutako ezaugarri klima-tiko eta fisikoak dauzka. Era horretan,gaztainondoarentzat egokienak direnlurzoru motak eta baldintza klimatiko-ak identifikatzea da helburua.Bertako gaztainondoaren populazioa

babestu asmoz, saiakera honetan soilikgaztainondo europarra (Castanea sati-va) landatu da, zuhaitz hibridoen era-bilera baztertuz. Argitu beharra dagoAsiako gaztainondoarekin hibridatuta-ko barietateek tinta gaixotasunari ho-beto eusten diotela, eta azkarrago ga-ratzen d i re la , ba ina , a ld i berean ,bertoko gaztainondoaren ondasun ge-netikoa “kutsatu” eta kaltetu dezakete.

Gaixotasunekiko erresistentzia, ga-rapen egokia, ekoizpenik hoberena,onddoen mikorrizaziorako gaitasunaeta bestelako irizpideen araberakotxertaka hoberenak aukeratu aldera,txertaka ezberdinak landatu ziren. Ba-tzuk TRAGSAk aukeratutakoak dira,tinta gaixotasunari eusteko duten gai-tasunarengatik, eta beste batzuk, aldiz,jatorri arabarreko txertakak izan ziren,Arabako Foru Aldundiaren Mendi Zer-bitzuak eta Gasteizko Ingurugiro Gaie-tarako Ikastegiak emandako bi tarteko.

LURREAN, ONDDOAK

Gaztainondoak Boletus edulis onddoa-ren esporekin inokulatu ziren, hauekere euskal jatorrikoak. Izan ere, askohitz egiten da zuhaitz barietateek edo-ta ortuariek pairatzen duten «higaduragenetikoaz», baina inork ez dio errepa-ratzen onddoen «higadura mikotikoa-ri», kanpoko onddoen sarrerak sortzenduena.Gorbeiako Basterra elkarte mikologi-

koko kideen aholkularitza baliagarriarekin, Arabako mendietan batu zirenonddoak. Inokulaziorako, espora saldabat prestatu zen, gaztainondo bakoi-tzean 15.000.000 espora botaz. Espo-

ren kontzentrazioa zehazteko, EuskalHerriko Unibertsitateko Leioako cam-puseko Mikologia Departamenduarenlaguntza izan zuen esperientziak.

Boletus generoko onddoen ekoizpenazuhaitzek beraien heldutasuna (15-18urte) lortzen dutenean hasiko dela ain-tzat hartuta, Cistus ladanifer txara lan-dareak ere landatu ziren zuhaitzen ar-tean, landare mota horretan Boletusgeneroko onddoak bost urteren bu-ruan ekoizten has daitezkeelako. Erahorretan, landaketaren errentagarrita-suna hobetu nahi da.

ETA ADABURUAN, GAZTAINAK

Gaztainondoak jatorri ezberdinekoeuskal barietateekin eta inguruko kali-tatezko beste batzuekin txertatzen jo-an dira. Era horretan, bertoko gaztainabarietateen ezaugarri eta gaitasunak(zaporea, tamaina, forma…) aztertzekomodua egongo da. Aldi berean inguru-ko beste barietateak Arabako klimaraeta lurretara nola moldatzen diren ereikusteko modua egongo da. Kalitategoreneko fruituak ematen dituzten ba-rietateak identifikatzea da helburua.Gaztainak gizakion kontsumora bi-

deratu daitezke, freskoan, edota eral-

datu ere egin daitezke, izoztuta, lehor-tuta, modu “naturalean” ontziratutaedota irina bezala prestatuz. Elika-gaien industriak gaztainen kontsumohandia dauka marron glacé edo konfi-tatutako gaztainak zein bestelako pres-taketak egiteko. Gaztaina irina, bere al-detik, indarra hartuz doa pixkanaka,zeliakoentzat egokia denez gero eta go-zotegi eta okindegi gehiagok eskatzenbaitute.Kontuan izanda Euskal Herrian mer-

katuratzen diren gaztainen ia %100kanpotik ekartzen direla, eta Europamailan gaztaina ekoizpenari dagokio-nez defizitarioak garela, ez da zorake-ria pentsatzea gaztaina ekoizpena osointeresgarria izan daitekeela gurean.Saiakerotatik lortzen diren emaitzek,

positiboak izan zein negatiboak izan,datozen urteetan gaztainondoen kude-aketa era optimoan egiteko baliaga-rriak izango dira. Baserritarrak aholka-tzeko datuak izango ditugu: Arabakoklimarentzat barietate, txertaka etateknika egokienak zeintzuk diren esa-teko moduan egongo gara.

AURELIO ROBLESwww.fruticulturaecologica.es

hutsa

3 BEG

IRADA:

Eskola kontziliazioaeta etxerako lanak

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a/

tekn

olog

ia Tutorearekin hitz egitea erabaki duela esaten arizaio neskatila mutikoari, lanaldi murrizketa eska-tu behar diola. Bere gurasoak gozatu nahi ditue-la, denbora ziztu bizian doala eta uste baino le-hen zahartuko zaizkiola. Biak itxura astunekomotxila bana bizkar gainean hartuta doaz etxerako

bidean. Horra telefonoan jaso nuen bineta.Hurrengo batean, berriz, bideoa izan zen. Zenbait pertsona

bildu dituzte lanak beren bizitzan hartzen duen denboraz hitzegiteko. Haietako bat ezkutuan dago, eta gainerakoek asmatuegin behar dute haren lanbidea galderak eginez. Ezkutukoakematen dituen erantzunetako batzuk dira: zortzi orduko lanal-diaren ondoren, etxean beste hiru ordu lan egin behar izaten di-tuela; oporretan eta asteburuetan ere lan egin behar duela; ki-deen aurrean lotsarazi dutela agindutakoa ez egiteagatik;zenbaitetan etxekoek lagundu behar izan diotela; ezin duelaezer egin bere egoera aldatzeko; eta abar. Ezkutukoa enpresaria,bitarteko kargua, sendagilea edo zientzialaria dela proposatzendute, besteak beste, ageriandaudenak. Amaieran, pantai-laren atzetik neskatila bat,eta ondoren hainbat adineta-ko neska-mutil andana ager-tzen da. Sarean barra-barradabiltzan bi adibide besterikez dira, eskola kontziliazioa-ren alde eta etxerako lanenaurkako kanpainaren ba-rruan.

Etxerako lanen gaiak, «ta-reak» Nafarroako ikasleen-tzat, punta asko ditu. Etapunta bakoitzari tira eginezgero, hainbat alde agertukozaizkigu. Denetan aldekoaketa kontrakoak.Ikerketak ere egin dituzte.

Horietako hainbatek ondo-rioztatu dutenaren arabera,eskola lanei eskainitako den-borak ez du zuzenean eragi-ten emaitza akademikoetan.Gainera, haurrek ikasi esko-lan egiten dutela edo gauzagarrantzitsuak eskolan ikas-ten direla suposatzea, agian,asko suposatzea da. Bainazenbateko garrantzia ematenote diegu neska-mutilek es-kolatik kanpoko denboranikasten dituztenei? Horrega-tik izango da, denbora horrikoxka kentzen diogula, asko-tan erreparo handirik gabe,

eskolan egindakoari jarraipena ematen dieten lanekin. Hautuhorrekin, eskolan egiten denari garrantzia gehiago ematen arigara eta eskolaz kanpokoa gutxiesten.Ur handiagoetan sartu gabe, esango dugu hezigune askotan

eztabaida mahai gainean dagoela, zorionez. Hezigune batzuetanetxekoek bultzatu dute, besteetan hezitzaileek. Ez dirudi lekuasko direnik, ordea, neska-mutilei galdetu dietena zer iritzi du-ten gai horren gainean; bere denbora hainbeste baldintzatzenduen arren.Eztabaida horretako beste aldagai bat izan beharko litzateke

gure neska-mutilen aisia nolakoa den, zenbateraino balio dienautonomia, kritikotasuna, jakin-mina eta abar lantzeko, eta zen-bateraino den zeregintsuak edukitzeko eta gurpil kontsumistanlotuta jarraitzeko.Pixkanaka hezigune bakoitza ematen ari da bere erantzuna.

Badira ere Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailari, Na-farroako Hezkuntza Kontseiluari edota Frantziako HezkuntzaMinisterioari esku-hartzeko eskatzen ari direnak, erabakia for-

malagoa izate aldera.Garrantzitsua da erabakia,

noski. Baina are garrantzi-tsuagoa eta interesgarriagoada eztabaida bera. Izan ere,eztabaida horretan ezinbes-tekoa da funtsezko hainbatalde ukitzea: zein hezkuntzaeredu nahi dugun, haurrek eskolan egiten dutenaz etabaita eskolaz kanpo egitendutenaz ere hitz egin behar-ko dugu, baita eskolako atee-tatik haratago dagoen mun-du zabal horretaz ere. Azkenbatean, eztabaidagai jarri be-harko dugu gure seme-alabeizer eskaintzea nahi dugun es-kolak, etxeak eta kaleak.Haien hezkuntzan hain era-gin sakona duten hiru zutabehoriek, harmonian elkar abe-rasten dutela jakinik ere, el-karren aurka askotan jartzenditugunak.

Opor garaia da. Aukeraaparta egunerokotik ihesegin eta gure neska-mutile-kin egoteko, haiekin goza-tzeko, haiek entzuteko...eta akaso ahaleginak sariaizango du irekita dagoena-rentzat: munduari haiekinbatera begiratzeko eta desku-britzeko abentura zirraraga-rria! •

Eskolan egiten denari garrantzia eman eta kanpokoari kendu egiten zaio. GAUR8

Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

2015 | abendua | 26

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Erasmus programan parte hartu duen be-launaldiaren parte naiz ni. 2003. urteanSienan, Italian, ikasturte oso bat pasa nuenEuropar Batasuneko beste ehunka gaztere-kin. Erasmus programak, gazteen arteanmugikortasuna bultzatzeaz gain, Europako

hiritartasun sentimendua areagotu nahi zuen. Ez daukat oso argi bizi nuen esperientzia horren

ondoren europarragoa sentitzen naizen, baina egia daL’Incontro tabernaren eta “Storia del Cinema” ikas-gaiaren artean ezagutu nituen jatorri ezberdineko la-gunei esker nire begirada zabaldu egin zela. Bidaiatze-ko grina piztu zitzaidan eta ordutik nire aurrezkiakherri eta esperientzia berriak ezagutzera bideratu ni-tuen. Esan dezakegu hautatutako mugikortasun per-tsonala jarri nuela martxan.

Hamar urte baino gehiago pasa dira, eta, aitak esa-ten duen moduan, lasaituegin naiz. Bidaiatzea opo-rretarako utzi dut eta Iru-ñean eraiki dut nire familiaeta etxea.

Erasmus programako ni-re lagun batzuk, berriz, era-bakita edo behartuta, etxe-tik kanpo bizi dira: AngelokItalia utzi zuen aspaldi etaorain Bartzelonan dabil ka-zetari moduan; Richardek, berriz, ikasketak Ingalate-rran amaitu ondoren Lyonaldera alde egin zuen; Jordimunduko beste puntan bizida eta, sinestezina badirudiere, Patagoniako herrixkabatean katalaneko klaseakematen ditu; Tobi, berriz,munduan barna ibili ondo-ren, sorterrira itzuli zen etaepailea da orain Berlinen;eta Marian, nire Granadako laguna, historialaria beraere, Munichen bizi da egun.

Urteotan zehar ezkontza gonbidapenak eta jaiobe-rrien argazkiak jaso izan ditut. Oraindik gogoratzendut gutariko lehenak bere alaba jaioberriaren argaz-kia bidali zuenean, orduantxe sentitu nuen lehen al-diz igarotako hamabi urteen zama!

Gure bizitza ikusita helduak garela esan genezake,edo behintzat batzuk gure bizitza proiektua eraiki-

tzen hasi garela. Batzuk diot, ze Espainiako lagungehienek bizi proiektua bahituta daukate oraindik.Krisialdi ekonomikoak eraginda, Espainiatik ihes eginbehar izan zuten lan bila. Esate baterako, Marianek,bere doktoretza tesia defendatu ondoren Espainianlanposturik lortu ezinik, Municheko Unibertsitatekolan eskaintza bat onartu zuen.

Pasa den astean Marianen mezua jaso nuen. Oso ha-serre zegoen. Rajoyren Gobernuak uztailaren 31n kan-poan bizi diren Espainiako biztanleen errolda itxizuen, eta, ondorioz, bera eta bera bezalako beste mila-ka gazte igandeko hauteskundeetan bozkatzeko esku-biderik gabe gelditu ziren.

Beraien egoerarekin haserre dauden milaka gazte,egungo egoeraraino ekarri gaituzten alderdi tradizio-nalei boza emateko prest ez zeuden gazteak. 2013anFatima Bañez ministroak “movilidad exterior” izena

eman zion atzerriratze masibo horren biktima diragehienak. Nik ez bezala, aukeratu ez zuten mugikorta-suna bizi izan dute.

Erasmus programan geundela Europako hiritarrakginela, gure eskubideak bermatuta zeudela eta denaeskura genuela sinistarazi ziguten. Orain ohartu garahiritartasun horrek posterasmus bat bizi duela, Eras-mus programan geundela jasan genituen bestondohorietako baten antzekoa. •

{ koadernoa }

Posterasmusaren bestondoa

Pasa den astean Marianen mezua jasonuen. Oso haserre zegoen. RajoyrenGobernuak uztailaren 31n kanpoan bizidiren Espainiako biztanleen errolda itxizuen, eta, ondorioz, bera eta bera bezalako beste milaka gazte igandekohauteskundeetan bozkatzeko eskubiderik gabe gelditu ziren

Amaia Nausia Pimoulier

hutsa

hutsahutsa

herritarrak

Ez zuen laguna, eztafamiliakoa ere. Ko-munikabideetan ja-so zuen haren bide-aren berri, baina,arrazoi zenbait tar-

teko, Joxe Aranzabal estu lotuda Jon Salaberri zenaren bidera.Euskal Herrian publikoki hiesazuela esan zuen lehena izan zenJon Salaberri, eta gaixotasunakbaimendu zion azken energiapoxia horretan gastatu zuen;hiesaren berri eman, informa-zioa zabaldu, estereotipoakhausten saiatu eta gaixotasunaahalik tinkoen gerarazi. Hogeiurte bete dira hiesaz hil zenetiketa, oraindik ere, datuak ez diralasai egotekoak. Oraindik ere be-harrezkoa da Jon Salaberrirenmezuari bozgorailua jartzea.

1980ko hamarkada bukaera- 1990eko hamarkada hasiera.«Arrasate Press» aldizkarikozuzendaria zinen. Bazenuenkezka herrian hiesarekin ema-ten ari zen egoeraren ingu-ruan? Zein zen giroa?Aurretik AEBetan eta Kanadanbizitzen egon nintzen eta hannengoela hasi nintzen ikustenjendea hiltzen ari zela gaixota-sun ezezagun bat zela-eta. Seku-lako astakeriak esaten ziren hie-saren inguruan. Halako batean,Rock Hudson aktorea agertu zenhiesa zuela esanez, gaixotasuna-

ri aurpegia jarri zion eta jendeabeste modu batean hitz egitenhasi zen. Arrasatera bueltatu nintzen

eta hasiera batean ez zen asko-rik entzuten hiesaren inguruan,baina 1984tik aurrera-edo, gerozeta gehiago. Ni “Arrasate Press”aldizkarian ari nintzen laneaneta konturatu nintzen herritarbatzuk hiesak jota hiltzen hasizirela, eta hemen ere astakeriakzabaltzen hasi zirela, ezjakinta-sunaren eta beldurraren ondo-rioz. Pentsatu nuen –AEBetanbezala– hemen ere garrantzi-tsua izango zela pertsona ezagu-nen batek gaixotasunari aurpe-gia jartzea. Saiakera batzuk eginnituen, baina ez nuen lortu. 1991 inguruan hasi zen komu-

nikabideetan agertzen Jon Sala-berri. Arrasatearra zen ni bezalabaina ez nuen ezagutzen, urteasko eman bainituen kanpoan.Nik bere aita ezagutzen nuen.Segituan konturatu nintzen gar-bi eta ondo hitz egiten zuela, etaoso garbi zuela zein mezu hela-razi. Lan benetan izugarria eginzuen gaixotasunaren berri ema-ten eta aurreiritziak eta beldu-rrak apurtzen.

Nor zen Jon Salaberri?Arrasateko Alde Zaharrean bizizen mutiko bat zen. Arrasatenbertan egin zituen ikasketak eta,soldadutzatik bueltan, Eusko

Jaurlaritzaren lan deialdi bateanparte hartu zuen. Proba gaindi-tu eta lanpostu bat lortu zuenNekazaritza Sailean. Gurasoekin bizi zen eta bere soldata zeukan.Oso gazte aktiboa zen. Asko

irakurtzen zuen, ezkerrekoideiak zituen, antifrankismo go-gor baten parte sentitzen zen.Gizartearekin apurtu nahi zuen.Apurtu nahi horrek, inkonfor-mismoak, bide berriak probatunahiak eraman zuen, beste askobezala, drogen mundura. Oso lo-tsagabea eta ausarta zen. Irudi-tzen zait autoestimu ikaragarriazeukala eta eskerrak, gaixotu ze-nean hori bere mesedetan erabi-li zuelako.

Hiesa zuela jakin zuenean berebizitzari zentzu garbia topatuzion: gaixotasun ezezagun ho-rren berri ematea.Gaixo zegoela jakin zuenean,mahai txiki bat eta aulkitxo bathartu eta Arrasateko Portaloianjartzen zen egunero, paperakbanatzen. Bere izenean ari zen,elkartea gerora sortu baitzuten.Jendeak mesfidantzaz begira-tzen zion, zer egiten ari zenulertu gabe. Hori egiteko, zalan-tzarik gabe, nortasun eta indarhandia behar da. Gaixotu zenean bere baitan

erabaki bat hartu zuen. Garbizeukan hiltzeko arrisku handiazuela eta bere bizitzari zentzubat eman behar ziola erabakizuen. Misio bat topatu zuen bi-dean: hiesaren berri ematea etabera bezala gaixo zeudenei la-guntzea eta haien alde borroka-tzea. Lan ikaragarria egiten hasizen. Informazioa jasotzen zuenmedikuekin hizketan; Gasteizkotalde batekin harremanetan ja-rri zen esperientzia hori Deba-goienera ekartzeko; Bizkaikobeste talde batengana gerturatuzen... uste dut oso pragmatikobihurtu zela. Bazekien egoerakaskarrean zegoela eta misiohorren alde lan egiteko zenbaitgauza konpondu behar zituelaaurretik. Lehena, etxekoekinzeukan harremana. Ordura artearrebarekin ez zuen harremanonik. Arrebarekin gauzak kon-pondu eta behin etxeko kon-

tuak bideratuta, kanpoan lagun-tza eske eta konplize bila abiatuzen, eta bidean topatu zuen Do-mi Korta. Oso gizon pragmati-koa zen. Hori da gehien harritunauen tasuna.

Bere bizitza eta bizimoduan ba-dira detaile asko oso aurrera-koia zela adierazten dutenak.Hala zen. Bere homosexualitate-aren aldeko defentsa publikoaegin zuen Nekazaritza Saileanbere bulegoko ohar-taulan. Etahil ondorenerako, oso garbi utzizuen ez zuela bere gorputzarenarrastorik elizan sartzerik nahi.Idatzita utzi zuen bere izeko-ek –elizkoiak zirela bazekielako–nahi bazuten bere aldeko mezaegin zezaketela, baina bera eli-zan sartu gabe. Bere izekoek izu-garri lagundu zioten eta baze-kien haientzat garrantzitsuazela mezarena. Bere testamen-tua irakurrita ikusten da oso ti-po jantzia zela eta bere printzi-pioak eta balioak oso garbizituela.

Dagoeneko aipatu duzu DomiKorta, oso pertsona garrantzi-tsua Jon Salaberriren bizitzan. Domi Korta sekulako emaku-mea da, natura pertsona egina.Jon informazioa zabaltzeko bile-rak egiten hasi zen garaitsu be-rean jakin zuen Domik bere se-me batek hiesa zuela. Jonekdeialdia egin zuen bilera bat egi-teko gaztetxean. Domi enteratuzenean, bilerara joan zen erresu-minduta, pentsatzen baitzuenbere semeen gaitzen erantzulezela gaztetxea [bi semeek zutenhiesa. Bat Jon Salaberri hil etabost hilabetera hil zen. Besteabizi da]. Jonekin lehen kontaktua oso

gogorra izan zen. Jonek hitz egi-ten bukatu zuenean, Domik al-txatu eta bere gaitz eta min guz-tiak leporatu zizkion, etakorrika atera zen gaztetxetik. Jo-nek atzetik segitu zion eta la-saiago berekin berbetan hasizen; azaldu zion bera homose-xuala zela, berak ere hiesa zuelaeta talde bat antolatu guran ze-bilela. Orduan Domi konturatuzen aliatuak izan zitezkeela, eta

«Jon Salaberrik bazekien kopetan ‘heriotza’ idatziazuela, baina garbi zuen hiesa gerarazi behar zela»

JOXE ARANZABAL

Amaitzera doan 2015ean hogei urte bete

dira Jon Salaberri arrasatearra hiesaz hil

zenetik. Joxe Aranzabalek plan oso bat

garatu du bere istorioa eta lezioa argitara

ekartzeko, artean badagoelako zer ikasi.

[email protected]

KAZETARIA ETA IRAKASLE OHIA

«Gaixotu zenean

bere baitan erabaki

bat hartu zuen.

Garbi zeukan

hiltzeko arrisku

handia zuela eta

misio bat topatu

zuen bidean:

hiesaren berri

ematea eta bera

bezala gaixo

zeudenei laguntzea

eta haien alde

borrokatzea»

2015 | abendua | 26

GAUR8• 22 / 23

geroztik oso harreman bereziasortu zen bien artean. Jonek hitzaldiak ematen zi-

tuen eskoletan eta institutue-tan, informazioa eman eta hezi-keta lana egiteko. Gaixotasunakaurrera egin ahala oso ahul sen-titzen zen eta maiz ez zuen in-darrik izaten, eta Domi bidal-tzen zuen. Domik kontatzen duJonek detailera prestatzen ziz-kiola hitzaldiak eta berak betiesaten zuela Jonen izenean hitzegiten zuela. Elkar ikaragarrimiresten zuen biek.

Arreba, Idoia, eta izeko Doritaeta izeko Felisa ere emakumegarrantzitsuak izan ziren berebizitzan. Zalantzarik gabe. Idoia beti-betibere ondoan egoten zen. Jonenbizitzan presentzia bat bihurtuzen bere arreba. Une batean,anaiari aurre egin zion; esanzion nahikoa zela, ezin zuela ho-rrela jarraitu drogarekin jolase-an. Uste dut hori klabea izan ze-la Jonentzat, eta horri esker,Idoiak behartuta, zenbait eraba-ki hartu zituela. Eta izekoak ere hor daude. Li-

buruan jasotzen dudan argazkihunkigarrienetakoa 1994. urte-an Kanarietan ateratakoa da.Bertan Jon agertzen da bi izeko-ek inguratuta, hirurak opor gi-roan. Ordurako Jon oso gaixorikzegoen, oso ahulduta, eta, halaere, Kanarietara oporretara era-man zuten bi izekoek. Argazkiakbaldintzarik gabeko maitasunatransmititzen du. Belaunaldihorretako emakumeek, galdera-rik egin gabe, ezer eskatu gabe,ezer leporatu gabe, besoak zaba-lik hartu zituzten gaixo zeudensenideak eta mimo guztiarekinzaindu.

Esan duzunez ez zenuen ezagu-tzen. Zergatik lotu zara hain es-tu bere historiara? Jon Salaberri hil eta urte batzue-tara ni gaixotu egin nintzen,minbiziaz. Akordatu nintzennola ibili nintzen hiesaren ingu-ruko lekukotza emango zuennorbaiten bila eta pentsatunuen orain nire txanda zela, ni-re lekukotza eman behar nuela.

Hasieran Sustatu agerkarianidatzi nuen eta sendatu nintze-nean nire gogoetak liburu bate-an bildu nituen [“Medikuakesan dit minbizia dudala”, Elkar,2005]. Liburua aurkezteko hi-tzaldi sorta bat eman nuen etadenetan aipatu nuen Jon Salabe-rri eta berak egindako lan itzela.

Jon Salaberri bide baten urra-tzailea izan zen zure ustez, etazu bide horretan sentitzen za-ra. Zein da bide hori?Testigantza ematea. Zu izorratu-ta baldin bazaude eta sumatzenbaduzu zure gaixotasunaren in-guruan beldurrak eta aurreiri-tziak daudela, eman testigantza.Egia da hiesaren eta minbizia-ren inguruko iritziak eta aurrei-ritziak ez direla berdinak. Jonekarbuioa jasotzen zuen, beldurra,bazterketa. Nire kasuan desber-dina zen, juxtu kontrakoa senti-tzen nuelako, berotasuna eta ba-besa. Baina bada arazo batminbiziaren inguruan ematendena eta bereziki kezkatzennauena; jendeak oso gutxi hitzegiten du minbiziaren inguruanargi eta garbi. Eta horregatikerabaki nuen nire gaixotasuna-

ren berri idaztea, gaixotasunazabaltzea.

Desberdintasuna da, akaso,jendeak pentsatzen zuela JonSalaberrik zeozer egin zuelagaixotzeko eta zuri besterik ga-be etorri zitzaizula. Hor dago gakoa. Nik enpatia as-ko jaso nuen eta iruditzen zaitberak oso gutxi jaso zuela.

Bere inguruan proiektu oso batbultzatu duzu. Zergatik?Ez zaidalako zuzena iruditzenahaztea ahaztu dugun moduan.Hasi nintzen sarean begiratzeneta ez nuen ezer topatzen, salbu“Argia” aldizkariak bere garaianegin zion elkarrizketa bat. Wiki-pedian arrastorik ez. Eta hori ezzela zuzena pentsatu nuen. JonSalaberri ez zen santua, eta pre-miarik ere ez santua izateko,baina gizatasun lezio ikaraga-rria eman zigun, eta ez da zuze-na modu horretara ahaztea.

Hogei urteren ondoren bere le-zioak balioa al du oraindik?Bai, zalantzarik gabe. Gainera,duela gutxi irakurri dudanezhiesak goraka egin du Euskal

Herrian. Horrek esan nahi du la-saitzen ari garela, batez ere gaz-teak. Nola ez den lehen bezainhilkorra eta nola kronifikatuegin den... Salaberrik lan izuga-rria egin zuen bere inguruan in-formazioa zabaltzen eta kon-tzientziatzen. Droga munduanzebiltzan lagunengana joan etasekulako errietak egiten zizkienxiringak ez berrerabiltzeko esa-nez, edo sexu harremanak babe-sarekin egiteko. Jon Salaberrikkezka handia zuen informazioajasotzeko eta gero zabaltzeko.Bazeukan belaunaldi berriekinlan egiteko kezka hori, bazekienhor gako garrantzitsua zegoelaetorkizunari begira. Berak baze-kien kopetan “heriotza” hitzaidatzita zuela, baina garbi zeu-kan gaixotasuna gerarazi eginbehar zela, ezin zuela gehiagozabaldu.

Bere ibilbidearen berri zabal-tzeko plan oso bat diseinatuduzu.Beti nuen buruan zerbait eginbehar nuela Jon Salaberrirenmemoria berreskuratzeko. Au-rrejubilatu eta denbora gehiagonuenez, plan bat egin nuen bai

«Jon hil eta urte

batzuetara

minbiziaz gaixotu

nintzen. Harekin

akordatu nintzen;

izorratuta baldin

bazaude eta

sumatzen baduzu

gaixotasun horren

inguruan beldurrak

eta aurreiritziak

daudela, eman

testigantza»

“Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

herritarrak

errealitate fisikoan eta bai bir-tualean Jon Salaberriren arras-toa geratuko zela ziurtatzeko.Batetik, erreportaje bat argitara-tu nuen Sustatu agerkarian, Eus-kal Herri osoari begira. Horrezgain, beste erreportaje bat argi-taratu nuen “Puntua” aldizka-rian. Debagoienan zenbait jendeakordatzen da Salaberrirekin,baina gero eten bat gertatu daeta belaunaldi berriek ez dakiteezer hari buruz. Gainera, bere la-gunekin elkartu eta Jonen argaz-kiak lortzen saiatu nintzen, etahoriek guztiak Flickr plataformadigitalean jarri ditut lizentziaaskean. Material horrekin guz-tiarekin Wikipediako sarreraatondu nuen.

Han eta hemen bildutako ma-terial hori guztia bildu eta Goie-na Komunikazio Taldera joannintzen. Neukan materiala azal-du nien, Jonen istorioak merezizuela nabarmendu nien. Harta-ra, “Puntua” aldizkariko errepor-tajea hitzartu genuen eta eurakdokumentala osatzen hasi ziren.

Julen Iriondok oso lan txukunazuzendu zuen eta Rikardo Arre-gi saria lortu zuen dokumentalhorregatik.

Eta orain aste batzuk liburu batkaleratu duzu“Jon Salaberri, hiesdunen aldekoekintzailea”, sarean eta doan da-

go hiru formatutan: epub, mobieta pdf.

Salaberriren bizitzaren infor-mazio bila nenbilela, bat-bateangogoratzen ez nuen pasadizobaten berri izan nuen: nik JonSalaberriri “Arrasate Press” al-dizkarian idatzitako gutun bat.1991. urtean Benetton enpresakpublizitate kanpaina polemikoazabaldu zuen. Argazkian gizongazte hiesduna agertzen zen,hilzorian, bere familia ohe ingu-ruan zuela. Kanpainak protes-tak eragin zituen, tartean gaykolektiboenak eta hiesdunen al-deko aktibistenak. Salaberri erekanpainaren kontra agertu zeneta nik erantzun egin nion esku-titz horretan.

Nik gustuko nuen Benettonenestiloa eta nolabait defendatuegin nuen bere kanpaina. Bani-tuen arrazoi nahikoak nire ikus-puntua defendatzeko, baina es-kutitz horretan oso enpatia gutxiazaldu nuen. Eta nire buruari zinegin nion, aukera banuen, horikonpondu behar nuela.

Behin buruan neukan planguztia bete nuenean, pauso guz-tiak eman nituenean, krisiansartu nintzen, “eta, orain, zer?”.Eta horregatik erabaki nuen,plana bukatzeko, liburu hau ka-leratzea. Eta zerbait berria ema-tearren, aipatutako eskutitz ho-rren pasadizoa eta bost argazkieta horien istorioa jaso ditut li-buruan.

Bost argazki gehitzea eta ho-rien istorioa kontatzea da libu-ruan egin duzun ekarpena. Ho-rietako batek jasotzen du JonSalaberriren eta Jose AntonioArdanza orduko lehendakaria-ren arteko besarkada. 1993. urteko martxoan Bilbonhiesaren kontrako kongresu bategin zen. Inaugurazioan, Ardan-zak eta Jon Salaberrik besarkadabat eman zuten publikoan etajende askoren aurrean, tarteanosasuneko profesionalak eta ka-zetariak. Salaberri eta Ardanzaantipodetan zeuden politikokieta sozialki, Jon ez zegoen Ardan-zaren ildo politikoarekin ados,baina ulertzen zuen besarkadahorren garrantzia. Gizartean bel-dur handia zegoen hiesarekin,ezezagutza handia, eta jende as-kok pentsatzen zuen besarkatzehutsarekin kutsa zitekeela hiesa.

Une hartan horrelako keinuakoso garrantzitsuak ziren eta ba-lioa eman behar zaie. Aurtenbertan hitz egin nuen Ardanza-rekin besarkada hartaz, proiek-tuaren harira, eta esan zidangarbi gogoratzen duela. Aproposbesarkatu zuela Jon, garai har-tan Eusko Jaurlaritzan kezkahandia zutelako hiesarekin etagizartean era guztietako zurru-murruak zabaltzen ari zirelako,gaixo bat ukitzea nahikoa zelakutsatzeko eta horrelakoak. Ho-rregatik oso garrantzitsua izanzen keinu hura.

Lerro hauen gainean, JonSalaberri eta Jose AntonioArdanza lehendakariarenarteko besarkada osteko unea.Ardanzaren ondoan IñakiAzkuna ageri da, garai hartanOsakidetzako burua zelako.Goian, eskuin aldean, Jon bereizekoekin Kanarietanoporretan. Eta alboan, garaianoso entzutetsua izan zenkanpainaren kartela. EduardoTxillida artista famatua etaIrene Laffitte margolaridonostiarra, Jon Salaberrirenalboan.DEIA-GAUR8

2015 | abendua | 26

GAUR8• 24 / 25

herritarrak

Hauteskundeetan botoa ematen agertzen diren mojen irudia

klasiko bat bihurtu da. Irudi garaikide batean aspaldiko elemen-

tu bat agertzearen kontrastea izango da igual; janzkera berezi

horrek hartzen duen presentzia akaso; moja batek bere botoa

nori eta zertarako ematen dion jakiteko nahia beharbada...

Eta? Mojak al dira irudi horretan aldatzen ez diren bakarrak?

Mojak ez diren beste guztia hainbeste aldatu al da sufritu berri

ditugun hauteskundeotan? Egia al da haizeak jite berria daka-

rrela? Jose Antonio Munilla Donostiako gotzainak, nola ez, bere

iritzia eman du badaezpada: «Hauteskunde orokorrek utzitako

emaitzak gaixo dagoen gizarte baten isla dira». Nonbait Muni-

llarentzat iritzi aniztasuna ez da sintoma sanoa.

Munillak esandakoak aparte utzita –aspaldi utzi genion bo-

rondatez sermoiak entzutera joateari–, ondo legoke hauteskun-

de hauetan mojak izatea klasikoa den elementu bakarra, eta

Madril aldean haize berriak egiatakoak izatea. Eta, gurean, pix-

ka batean klausurako bihurtu eta hausnartzera, ibili beharreko

bidean fedea galdu gabe. [email protected]

HAUTESKUNDEAK ETA MOJAK, ZAHARRAK BERRI?

Jon URBE | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

2015 | abendua | 26

GAUR8• 26 / 27hutsa

Urtea bukatzera doa. 2016aren ata-rian gaude. Egutegiaren azken orrimeheak salatu digu bukatzera do-ala; aurtengo 365 egunak pasa di-

rela. Batzuentzat azkarregi pasako ziren,besteentzat motelegi eta izango da urte er-dia azkar eta beste erdia motel pasa zaio-nik ere. Egutegi berriak zain ditugu parete-tan zintzilik jartzeko eta agenda zuriakprest bileretako hitzorduez betetzeko. Zen-bat zubi, jai egun eta oporraldi ditugunkontatuko dugu, gero erdiak aprobetxatu-ko ez ditugun arren.

Balantzeak egiteko ordua izaten da urtebukaera. Balantze ekonomikoak, balantzeemozionalak, balantzeen balantzak. Etahelburuak bete ditugun edo ez axola gabe,

datorren urteari eskean hasiko gatzaizkio.2016rako helburuak finkatuko ditugu, osa-suna eta maitasuna eskatuko dizkiogu.Gauza txarrak eraman ditzala aurtengoaketa onak ekar ditzala datorrenak. Izan dadi-la datorrena pasa duguna baino hobea, eta«ez da zaila» gehituko diote askok.

Urte berriari izan ditugun eta ditugunbeldur, arazo eta buruhauste guztiak kon-pontzeko eskatuko diogu. Urtarrilaren 1akdenak desagerraraziko balitu bezala. Egute-giko orria urtez aldatzearekin, magia bidezbenetan bizi berri bat hasiko balitz bezala.Egia da, mugarri den egun bat dela, bainamiraririk ez da gertatzen. Eta gertatzen ba-dira niri ez zaizkit egokitu. Urte berria bes-tondoarekin edo mendi bueltarekin hasiko

dugu gehienok. Ausartenak, parrandatikmendira joango dira.

Askotan gugan dauden mamuak uxatze-ko giltzak guk geuk ditugu eta iruditzenzaigu urte berrian esne mamitan esnatukogarela: beldurrik, arazorik eta haserrerikgabe. Tamalez, gehienetan, hortxe jarrai-tzen dute eta guk erabaki behar dugu ho-riekin bukatzeko aroa noiz hasten den.Izan urtarrilaren 1a, maiatzaren 11 edoabenduaren 31.

Ez dut ezkortasun mezurik zabaldu nahi.Giltzak aurkitu eta erabiltzean dago gakoa.Egunero giltzatu daitezke ateak eta giltzahoriekin zabalduko ditugu bide berrietakoatakak. Ez dugu urtarrilaren 1aren zainegon beharrik zoriontsu izaten hasteko. •

0hutsa

Giltzak

Mirari Martiarena

hutsa

Atzo ezagun batek nire kontraesa-nak aurpegiratu nahi izan zizki-dan familiarekin bazkaltzetiknentorrela kontatutakoan. Itxu-

raz, ni bezalako ateo militante batek Gabo-nak ospatzea inkoherentzia larria da. Nikezetz, kristauen Eguberria ez dudala ospa-tzen, baina ganorazko otoruntza bat ezinzaiola inori ukatu, ezta nire gisako fedega-be bati ere, eta heretikook ere badakigulagastronomiaren gutiziez gozatzen. Gaine-ra, kristauen buruzagiaren ustezko jaiotzaneguko solstizioarekin bat eginaraztea eli-zaren kontakizun ofizialaren ardura delaesan nion, eta urtaro aldaketa jatorrizkokultura pagano guztietan izan dela ospa-

tzeko zioa, orduantxe ematen baitio bidegaurik luzeenak argiaren aroari. Eta solas-kideak, nire koherentzia eza azalaraztentematuta, ea oparirik egiten ote genituenetxean. Eta nik baietz, jentilok ere gusturajasotzen eta egiten ditugula opariak, horiez dela fededunen kontua bakarrik, gauzabat dela Gabonetako kontsumismoarengurpil zoroan murgiltzea, eta oso bestela-koa maite duzunari totem batez jakinaraz-tea. Eta besteak ea alaba, koskortzen dene-an, parkeko jaiotza ikustera eramango otedudan. Eta nik horrek ez didala inolakokontraesanik sortzen, jaiotzak nobelakopertsonaia baten bizitzako pasartea irudi-katzen duela, eta garai bateko Bethlehem

herria erakusten duela, eta ariketa interes-garria izan daitekeela muntaketa horretananakronismoak bilatzea eta gaur egungoPalestinako herriarekin alderatzea. Eta ho-ri guztia gutxi balitz, jakinarazi nion aur-ten kotilioira ere joango naizela, nola ez,Hala Bedi irratiak antolatzen duen Gabonzaharreko ospakizun ateora, hain zuzen.Badirudi pentsaera hegemonikoari ihesegiten diogunok beste inork baino zuzen-tasun politiko handiagoa erakutsi behardugula gure sinismenekin. Lan nekeza da,gero. Hobe nik bezala jokatzea, gogoakematen didana egitea lehenik, eta gero, ar-tista garaikideen modura, argudiatze itxu-roso bat asmatzea. •

hutsa

Ateo baten Gabonetako aholkuak

Koldo Sagasti

herritarrak

Duela urte eta er-di Aspek kon-tratua berritu-ko ez ziolajakinarazi zio-netik, ordura

arte bere bizitzaren ardatzetakobat izandako pilotarekin nola-baiteko etena egin zuen KepaPeñagarikanok, nahiz eta Zesto-

ako pilota eskolako haurrei ira-kasten jarraitu duen. «Astean bientrenamendu egiten ditugueta agendaren arabera molda-tzen naiz. Udaberrian Herriarte-ko Txapelketa hasiko da eta horiizaten da urteroko helburua»,azaldu digu haurrekin egitenduen lanaren inguruan. Ando-ain, Beizama, Azpeitia, herri

esanguratsuak dira guztiak berebizitzan, baina Zestoan ematenditu orain ordu gehienak. Abenduaren hasieratik ordu-

tegiak egokitzeko arazo berri batsortu zaio beizamarrari, ezuste-an jasotako dei batean espero ezzuen eskaintza jaso baitzuen:azken hamahiru urteetan JuanMari Juaristi Atano XIII.a pilota-ri ohi azkoitiarrak betetako ma-terial hautatzaile postua bete-tzea. 24 orduz familiarekin hitzegin eta aldeko eta kontrakoarrazoiak aztertu ostean, pilotaberriz ere bere bizitzaren arda-tzetako bat izatea onartu zuen,eta, gutxienez astean bitan, as-teazken eta ostegunetan batezere, kilometro piloa egin behar-ko ditu autoz Aspe eta Asegarce-ko pilotariek txapelketetan era-biliko dituzten pilota egokiakapartatzeko. Oraingoz, partidagehienak etxetik nahiko gertuizan ditu –guk Urretxun harra-patu dugu–, baina etorriko daLogroñora edo Arnedoraino jo-an beharra ere.Eta zeregin hori azken 11 hila-

beteotan ofizio izan duen masa-jista lanarekin uztartu beharkodu. Izan ere, duela ia urtebetekontsulta bat ireki zuen Zestoanbertan. Pilota munduan “enpre-sa pilotari” bezala ezagututako kirolariek duten etorkizun zai-lak bultzatu zuen Peñagarikanoetorkizuna osasungintzara bide-ratzera. Kontratuak urtebeteko-ak baino ez zirela-eta, anbulan-tziak gidatzen aritu zen lehenik. Gerora, baina, masajista ikaske-tak amaitu eta Zestoako futboltaldean aritu ostean, bere kasahasi da masajeak ematen. «Ofi-zio denetan bezala, ikasten etaesperientzia hartuz joan beha-rra dago eta horretan ari gara»,azaldu digu.Lanbide guztiek beharrezko

duten egokitzapen prozesua as-koz azkarragoa izan da ezinbes-tean material hautatzaile bihur-tzerako orduan. «Txapelketahasi baino bost egun lehenago-ko kontua izan da kargua har-tzearena. Dena bat-batean izanda, praktikarik ez dut izan etazuzenean Binakakoan sartunaute». Bere aurrekoak ez beza-la, Kepa Peñagarikanok ez duudako torneotako eta beste

lehiaketa txikiagoetako hauta-tzaile gisa aritu beharko, baina,Binakakoa, urteko txapelketarikluzeena, nolabaiteko ikastarotrinko bat izango da beraren-tzat. «Aste pare bat baino ez dirahasi ginela eta gustura nabil.Oraindik sekretuak-eta pixkabat bilatzen, erreferentziak pila-tzen nabil: botea nola egitenduen pilotak, frontiseko irteeranolakoa duen... Hamalau jardu-naldi dira eta nik uste ondo eto-rriko zaidala kailua egiten joate-ko. Ea nola irteten den».Material hautatzailea aldatze-

tik harago, Eskuzko Pilota En-presen Ligak zenbait moldaketaegin ditu, nolabait ere, egungobeharretara, batez ere telebista-ren nahietara, moldatu asmoz.Hala, lehen enpresa bakoitzakbikoteko hamar pilota aurkez-ten zituen pilotalekuko, hogeidenera; ostean, hautatzaileakhorietako hamar aukeratu be-har zituen, egoera zehatz bakoi-tzerako egokienak, nahiz eta sa-rri aldaketa handiak emanmaterial aukeraketa egunetikpartida egunera –frontoiak hu-tsik eta hotz egotetik beteta etaberogailua piztuta izatera igaro-tzen dira–. Orain, ordea, enpresabakoitzak zortzi pilota aurkeztu-ko ditu, hamasei orotara, eta Pe-ñagarikanok aukeraketa hamarpilotatan utzi beharko du.Ordea, zenbakian baino, des-

berdintasuna piloten jatorrianegongo da. Izan ere, orain arte,hautatzaileak bazekien pilotabakoitza zein enpresak jartzen zuen, baina orain denak nahas-tu egingo dira eta Peñagarika-nok ez du jakingo pilota bakoi-tza nork jarritakoa da. Gertadaiteke, hortaz, partida bateanalde batek jarritako pilota gehia-gorekin jokatu beharra egotea.«Gatazkak baretzeko ona izandaiteke. Gainera, enpresek ereasko findu beharko dute berenlana, jokoan jarritako pilotagehienak beste aldeak ipinitako-ak izan daitezke-eta bestela».Beste aldaketa nagusiak parti-

den erritmoarekin du zerikusia: Binakako Txapelketa honetatikaurrera pilotek kolorezko zenba-kiak eramango dituzte, materia-laz aldatzeko garaian denboragehiegi xahutzen zelako lehen.

infraganti

«Ofizio askoko behargina, pobrea seguru» esaerak ez duKepa Peñagarikano kikildu. 34 urterekin pilotari profesionalaizan da, suhiltzaile izateko oposaketak prestatu ditu, anbulantziak gidatu, masaje kontsulta bat zabaldu du, eta,Binakako Txapelketa hasi denetik, material hautatzailea erebada. Azken egiteko horren inguruan aritu da GAUR8rekin.

KEPA PEÑAGARIKANO

Ilusioz hartu du Peñagarikanok bere zeregin berria. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

2015 | abendua | 26

GAUR8• 28 / 29

Orain arte zenbait zalantza sor-tzen ziren, baina, hemendik au-rrera, une oro argi izango dutebai pilotariek eta baita telebistakamerek ere zein pilotarekin jo-katuko den hurrengo tantoa.Aldaketak aldaketa, Peñagari-

kanok oso barneratuta daukabere karguak polemika barneandaramala. «Azkenean pilotaribakoitzak bere interesak ditu,partida irabazi beharra dauka.Nire helburua frontoian ahaliketa ikuskizun onena egotea daeta horretarako pilota egokiakjarri behar ditut, horretan oina-rritu behar da nire lana», azaldudu. Oso argi dauka inor bere la-naz ez gogoratzea izango litzate-keela beretzat onena. «Dudarikgabe, ea inork ez duen nire izenaahotan izaten, horixe izango li-tzateke seinalerik onena», onar-tu digu. Ildo horretatik joan zenluzaroan hautatzaile izandakoJuan Mari Juaristik eman zionaholkurik garrantzitsuena. «El-karrekin egon ginen eta azaldu

zizkidan bere trukuak-eta, berakgauzak nola egiten dituen. Bai-na nire bidea egin behar dudalaesan zidan. Baita ere esan zidanoharkabean pasatzen saiatzeko,horixe izango dela nire garaipe-nik onena».Debuta ez

zen, ordea, be-rak nahi beza-la joan, AtanoIII.a pilotale-kuan jokatuta-ko partidan,nabarmenakizan ziren-etaPablo Berasa-luzek AltunaIII.ak eta Meri-no II.ak hauta-tutako pilotabatekiko egin-dako desados-tasun keinuak. «Lana erraza ezdela badakigu eta azkenean nirekontzientziarekin lasai geratubeharra daukat. Badakit batzue-tan hanka sartuko dudala, eta,

egun horietan, gertatutakoairentsi egin beharko dut. Bestebatzuetan, aldiz, kexaren batedo beste izango da eta agianarrazoirik ez dutela iruditukozait. Baina pilotariak bere iritziadauka, baita kexatzeko eskubi-

dea ere. Kriti-ka eraikitzailebezala hartueta aurrera».Peñagarika-

no bera pilo-tari profesio-nala izan daorain oso gu-txira arte, eta,horrenbestez,gauzak bestealdetik ikus-tea egokitukozaio orain.«Egia esan, ez

naiz ni kexatzekoa izan, norma-lean beti gustuko materiala aur-kitu izan dut. Azkenean, aurka-riena ez bazaizu asko gustatzen,zurearekin pozik geratzen zara

eta besteenarekin jokatu eginbehar», azaldu digu filosofiaz.Zer behar du edo zer izan be-

har da kontuan pilota bat egokiaizan dadin? «Botea, batez ere.Egungo pilotak nahiko biziak di-ra eta bote handia hartzeko joeradaukate; hori saihestu egin be-har dugu. Bote handia itsusia da; pilota azpitik ibil dadila eta geroez izatea esajerazio bat frontise-ko irteera. Erreferentziak lurreannola dabilen eta frontisetik nolairteten diren izaten dira».Badira materialaren garape-

nak jokoa aldatu egin duela dio-tenak, baina Peñagarikano beraez dago ados. «Pilotariek eurenjokatzeko era aldatu dutela dakontua. Airez gero eta gehiagojokatzen da, gero eta erritmo al-tuagoan, eta pilotariek abiaduranahi dute, pilota azkarrak nahidituzte tantoa azkarrago egite-ko». Izan ere, zer litzateke pilotabere polemika dosirik gabe? •

Kepa Peñagarikano pilotari ohiaren lanbide berriaren sekretua 105 gramo inguruko larruzko pilota egokiak aukeratzean datza. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

«Lana erraza ez dela badakigu eta azkeneannire kontzientziarekin lasai geratu beharradaukat. Batzuetan hanka sartuko dut eta egunhorietan gertatutakoa irentsi egin beharko dut»

Jon Ormazabal

«Juan Mari Juaristik bere trukuak erakutsizizkidan, baina nire bidea egin behar dudalaesan zidan. Oharkabean pasatzen saiatzeko ereesan zidan, horixe izango dela nire garaipena»

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

tekn

olog

ia Ai ama, oporretara noa etatren-txartela baino ez dau-kat! Eta argazki-kamerabat erosi nahi nuen joanaurretik. Eta hotela ere, al-dez aurretik erreserbatzea

litzateke egokiena. Baina zer kameraerosi? Eta zer hotel erreserbatu? Zein zo-naldetan? Zenbat izarretakoa? Eta, erosi-ko al dut libururen bat trenean irakurtze-ko? Zer generotakoa? Edo, film bat erosikodut tabletan ikusteko? Drama, akzioa…?Galdera gehiegi, zalantza gehiegi kuadri-lako lagunekin pote bat, edo bi, edo hiruhartzen ditugun bitartean argitzen lagun-tzeko. Izen ere, gaia ezagutuko al dute?Eta ezagututa ere, nitaz kokoteraino bu-katuko dute. Baina, une honetan, nahi etanahi ez, aholkuen beharrean nago.Lagun eta ezagunak alde batera utzi eta

badago, ordea, beste aukera bat. Interne-tez baliatuko naiz hau guztia lortzeko.Gaur egun, gero eta hedatuago daudeAmazon edo Booking, edo, gurera etorri-ta, Elkar bezalako negozioak, argazki-ka-mera merkea, hotel txukuna, edo liburueta film entretenigarriak bilatzeko. Erabil-tzaileari Interneten interesgarri dueneduki bat modu eraginkorrean bilatzeaahalbidetzen dion teknologiari gomen-dio-sistemak deritzogu. Sistema hauenhelburu nagusia da, Interneten dabileninformazio andanaren artean, erabiltzai-learentzat egokia den edukia topatzea;haren nahiak asetzen dituen produktuedo eduki hori.

Hiru dira, nagusiki, gomendio-sistemekkudeatzen dituzten elementuak: ite-mak edo produktuak, erabiltzaileak etatransakzioak. Itemak gomendatzen di-ren edukiak dira; adibidez, kamerak edofilmak. Transakzioak, berriz, erabiltzaileeta itemen arteko erlazioak dira, pertso-na-ordenagailu interakzioan sortu eta ja-sotzen direnak; adibidez, klik bat eginezzer argazki-kamera erosi adierazten du-danean (balorazio inplizitua), edo eta fil-ma ikusi ostean ematen diodan puntua-zioa zuzenean ordenagailuan idaztendudanean (balorazio esplizitua). Transak-zioetan jasotako datu guztiak, inplizituzein esplizitu, dira gomendio-sistemekerabiltzaileei zer gomendatu erabakitze-ko erabiliko duten datu-iturri nagusia.

Sailkatzen hasita, esan genezake go-mendio-sistemak bi multzo nagusitanbanatzen direla: gomendio-sistema ez-pertsonalizatuak eta gomendio-sistemapertsonalizatuak. Lehenek, item berberakgomendatuko dizkiete erabiltzaile guz-tiei. Erabiltzaileek argazki-kamera baterosi nahi dutela adierazi eta sistemak ar-gazki-kamera multzo bera erakutsiko diejakin gabe, adibidez, 12 urteko neskato ba-tekin ari diren edo 50 urteko enpresabu-ru batekin, edo argazkigintzan eskarmen-tua daukan batekin ari diren ala ez.Gomendio-sistema pertsonalizatuak, al-diz, gai dira aurrean daukaten erabiltzai-learen hainbat ezaugarri kontuan hartze-ko, kamera multzo bat edo bestegomendatzeko. Horretarako, noski, era-biltzailearen hainbat ezaugarri ezagutzeaezinbestekoa da sistemarentzat, eta hu-rrengo batean ezagutza hori berrerabiliahal izateko sistema datu horiek gorde-tzeko gai bada, are eta hobeto. Gomendio-sistema batzuk itemen

analisian oinarritzen dira gomendio bategiteko orduan. Liburu bat erosi eta ira-kurri ostean gustuko nuela adierazi ba-nuen sisteman, hurrengo liburua eroste-ra joaten naizenean aurrekoaren

ezaugarri antzekoak dituen liburuak go-mendatuko dizkit, betiere ezaugarri be-rriak adierazi ezean. Beste batzuek, be-rriz, erabiltzaileen analisia dute oinarri.Item bat gomendatuko didate baldin etanire antzeko ezaugarriak dituen erabil-tzaile batek gustuko izan bazuen edoerosi bazuen. Nire antzeko ezaugarriakdituzten bezero gehienek “Loreak” filmagustuko izan zutenez, hori gomendatukodit sistemak hurrena film bat erosterasartzen naizenean.

Badirudi 90eko hamarkadan sortutakoideia teknologia bilakatu eta, merkata-ritza-munduan sartzearekin bateraizan duen arrakasta ikusita, gure arte-an geratzeko etorria dela. Oporrak an-tolatzeko, gaurkoan, gomendio-sistemekhartu dute lagunen tokia. Nork daki, he-mendik aurrera, ez ote ditudan erabilikosistema horiek seme-alaben ikaste-mo-dulua, unibertsitate-gradua edo masterraaukeratzeko, gimnasioan zer musika en-tzun aukeratzen laguntzeko, gai bati lo-tutako zer berri irakurri jakiteko, aitona-amonen urrezko ezteietara eramangoditudan zapatak erosteko edo, auskalo,auskalo zertarako! •

Gero eta ohikoagoa da Internet galdera guztiei erantzuteko baliatzea. GAUR8

Ai ama, oporretaranoa eta...

Ana ArruarteEHUko Informatika Fakultateko irakasle eta ikerlaria

2015 | abendua | 26

GAUR8• 30 / 31

EUSKALDUNAKO GUDA: LISKAR ARTEAN ATEAK ITXI ZITUEN ONTZIOLAREN ISTORIOA

Juantxo EGAÑA

IMANOL GARCIA

1984. urtea. Bilboko Euskalduna ontziolako langileek matxinadari ekin eta enpresaren itxieraren aurkako mobilizazioak hasten di-

tuzte. Asanblada, itxialdi eta abarren bidez 2.471 langile zituen ontziolaren itxiera galaraztea dute xede; ontziolak 1988. urtean

itxi zituen ateak azkenean. Itxieraren aurkako mobilizazioak egin ziren garaian langileen eta indar armatuen arteko liska ugari

eman ziren. Imanol Garcia da argazkiaren egilea. “Egin” egunkarian hasi zuen bere ibilbide profesionala, baina “Anaitasuna”, “Aska-

tasuna”, “Punto y Hora de Euskal Herria” eta “Zeruko Argia” gisako hedabideentzako ere egin zituen kolaborazioak. Euskal gataz-

karen harira egin zituen argazkiek hainbat hedabide europarren arreta jaso zuten.

97

71

88

76

75

00

1

51

22

6