Fracking ez 2013 apirila

4
Por otro modelo energético Beste eredu energetiko baten alde Dagoeneko urte eta erdi baino gehiago pasa da Araban frackin- garen kontrako mugimendua eratzen hasi zenetik. Denbora guzti ho- nek gure lurraldean frackinga sustatzen duten egitasmoen aurkako jarrera argia lantzeko balio izan digu, euskarri sendoetan oinarritu dugularik. Hala nola, lurren okupazio masiboa, akuiferoen kutsa- dura arriskua, eguratsaren kutsadurak sor ditzakeen arazoak, beha- rrezkoak diren ur kopuru handiak, eta abar. Baina, teknika honen aurka jarduteak aldi berean, egungo eredu energetikoarekiko zalant- zak izatera bideratu gaitu ezinbestean, teknika hau bertan txertatzen da eta. Izan ere, frackinga eredu honen alderantz beste aurrerapauso bat besterik ez da, azken(aurreko)a. Aurreko kurtsoan gure jarduera batez ere frackingaren teknika zer den ezagutzera ematen oinarritu bagenuen, aurtengoan, hasiera- tik eztabaida energetikoan eragiteko beharra nabarmena zela somatu genuen. Hau dela eta, hain iluna den panorama honetan argi pixka bat emango zuten jardunaldi batzuen antolakuntza hartu genuen erronkatzat. Baina Fracking Ez Arabak lan hau ez du bakarrik egin, jardunaldi hauek Desazkundea, Bionekazaritza eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza taldeekin batera elkarlanean antolatu ditu, jende anitz arduratzen duen eztabaida baten isla beraz. Jardunaldiak maiatzaren 8 eta 11 bitartean izango dira, Aldabe gizarte etxean eta Gasteizko EHUaren letretako fakultatean, non hainbat ikuspegietatik helduko dioten energiaren inguruko ezta- baidari. Bertan profil ezberdinetako pertsonek hartuko dute parte, akademikoenetatik ekintzaileenetara. Lehendabiziko egunean ener- gia, garapena eta erresistentziei buruz hitz egingo da; bigarrenean, energiaren demokratizazioari buruz; hirugarrenean, egungo eredu energetikoaren egoeraren inguruan, eta azkeneko egunean egon dai- tezkeen irtenbideak ezartzen saiatuko gara. Lehendabiziko hiru egu- nak 18:00etan hasi eta 21:30tan bukatuko dira. Larunbatean berriz, egun osoko plangintza dago. Hitzaldiak goizeko 10:00etan hasi eta 14:30etan bukatuko dira, ondoren herri bazkaria egongo da Auzola- na Pilotalekuan (alde zaharrean) eta arratsaldean eztabaida tailerra izango da egon daitezkeen erantzun posibleak antolatzeko. Gauean kontzertuak eta jaia egongo dira Gaztetxean. Gainera, lehendabiziko hiru egunetan 22:00etatik aurrera pelikula dokumentalak jarriko dira Auzolana Pilotalekuan. Jardunaldietara etortzera animatzen zaituztegu eta informazioa osatzeko sortu dugun blogaren helbidea uzten dizuegu: www.frackingezaraba.org Pasa den abenduan Frackingaren kontrako asanblada eta plataformek izandako topaketan era- baki genuen bezala, maiatzaren 18an frackingaren aurkako manifestazio handia egingo da Burgos hiriburuan. Aski ezaguna da lurraldea hausteko proiektuak ez daudela Araban bakarrik martxan, baizik eta leku askotan mahai-gainean dela meha- txu bera. Horregatik, tokian tokiko borrokek beren indarrak batzeko gaitasuna izan dezatela oso ga- rrantzitsua da eta teknika hauen kontrako errefusa osoa erakusteko orduan indarrak elkartu ahal izatea. Hau da maiatzak 18an, Burgoseko Cid enparantzan begi-bistakoa izango dena. Hain zuzen ere, Burgos, Kantabria, Bizkaia, Kuartango, Palentzia, Nafarroa, Castelló, Katalunia, Soria, Errioxa, Asturias eta Arabako frackingaren kontrako mugimenduen ba- besa duen mobilizazio batetan. Talde bakoitza, bere borroka gauzatzen doan heinean, bide ugari eta anitzetan barrena ibili da: fracking gabeko udalerrien kanpainak, teknikak sortarazten dituen arazoei buruzko informazioaren zabalpena, Herri Ekimen Legegileen aurkezpena, tokiz toki egindako mobilizazio txikiak, alderdi politikoekin eta instituzioekin harreman handia- goa edo txikiagoa izan izana, eta abar. Hala eta guztiz ere, Fracking Ez Arabatik dagoeneko asko- tan adierazi dugun moduan, ziur gaude frackinga gelditzekotan kalean geldituko dela. Herri mobili- zazio indartsu batek geldituko du. Eta horretarako ezinbestekoak dira mobilizazio handiak, Gasteizen duela urte erdi bizi izan genuena bezalakoa. 18an Burgosen ikusiko gara. Pasa den apirilaren 8an Kan- tabriako gobernuak bere lurralde osoan frackinga debekatzen duen legea onartu zuen. Onartu berri den debeku hau bi arrazoi nagu- sitan oinarritu da. Batetik, osasu- naren zein ingurumenaren babesa zalantzan jartzen dituen teknika delako eta bestetik, lur azpiko akuiferoak kutsatzeko arriskua nabaria delako. Debekua aurrera joan izana, kantabriar legebiltza- rreko alderdi guztietako ordezka- riek horren aldeko bozka emanez izan zen, PP, PSOE eta PRC, hain zuzen ere. Debekuaren inguruko lehen iragarpena eman zenetik dagoene- ko urte erdia pasa da, eta berez orain onetsi da, baina Kantabriako Haustura Hidraulikoaren Kon- trako Asanbladak kezkagarriak diren hainbat alderdi badaudela azaldu du. Hala nola, neurriaren behin-behinekotasuna azpimarrat- zea, aipatzen diren arrisku baka- rrak lur azpiko urekin zerikusia dutenak izatea soilik edota ikerke- tarako onartuak dauden baimenak atzera ez bota izana. Guzti hauek, beste batzuen artean, lege honen aurrean zuhurtasuna eragiten die. Azken finean, Kantabriako asan- bladako kideek, arabarrek beza- la, frackinga ekiditzeko berme bakarra baimenak atzera botatzea dela uste dute. Horren alde lanean dihardute. Horren alde lanean di- hardugu. Kantabrian Fracking-a egitea debekatu da Fracking Ez Arabak deialdira joateko autobusak jarriko ditu Energiari buruzko jardunaldiak burutuko dira maiatzaren 8 eta 11 bitartean Gasteizen eta Fracking Ez Araba, Desazkundea, Bionekazaritza eta Mugarik Gabeko Ingenieritza taldeen artean antolatuta daude. frackinga ekiditzeko berme bakarra baime- nak atzera botatzea da Maiatza 2013 Doako alea 4. Zenbakia Maiatzak 18: frackingaren kontrako mania Burgosen jornadasenergiagasteiz.wordpress.com fracturahidraulica.info Energia jardunaldiak Gasteizen

description

Maiatzak protagonista argia dauka "Energia Jardunaldiak Gasteizen". Ez da, baina, albiste bakarra, Burgoseko manifestazioa, azken gertakarien balorazioa (Kantabriako legea edo Eusko Jaurlaritzaren asmoak), Yasuni-ITT egitasmoaren erreportajea, Pedro Prietori elkarrizketa eta mendi martxaren kronika.

Transcript of Fracking ez 2013 apirila

Page 1: Fracking ez 2013 apirila

Por otro modelo energético Beste eredu energetiko baten alde

Dagoeneko urte eta erdi baino gehiago pasa da Araban frackin-garen kontrako mugimendua eratzen hasi zenetik. Denbora guzti ho-nek gure lurraldean frackinga sustatzen duten egitasmoen aurkako jarrera argia lantzeko balio izan digu, euskarri sendoetan oinarritu dugularik. Hala nola, lurren okupazio masiboa, akuiferoen kutsa-dura arriskua, eguratsaren kutsadurak sor ditzakeen arazoak, beha-rrezkoak diren ur kopuru handiak, eta abar. Baina, teknika honen aurka jarduteak aldi berean, egungo eredu energetikoarekiko zalant-zak izatera bideratu gaitu ezinbestean, teknika hau bertan txertatzen da eta. Izan ere, frackinga eredu honen alderantz beste aurrerapauso bat besterik ez da, azken(aurreko)a.

Aurreko kurtsoan gure jarduera batez ere frackingaren teknika zer den ezagutzera ematen oinarritu bagenuen, aurtengoan, hasiera-tik eztabaida energetikoan eragiteko beharra nabarmena zela somatu genuen. Hau dela eta, hain iluna den panorama honetan argi pixka bat emango zuten jardunaldi batzuen antolakuntza hartu genuen erronkatzat. Baina Fracking Ez Arabak lan hau ez du bakarrik egin, jardunaldi hauek Desazkundea, Bionekazaritza eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza taldeekin batera elkarlanean antolatu ditu, jende anitz arduratzen duen eztabaida baten isla beraz.

Jardunaldiak maiatzaren 8 eta 11 bitartean izango dira, Aldabe

gizarte etxean eta Gasteizko EHUaren letretako fakultatean, non hainbat ikuspegietatik helduko dioten energiaren inguruko ezta-baidari. Bertan profil ezberdinetako pertsonek hartuko dute parte, akademikoenetatik ekintzaileenetara. Lehendabiziko egunean ener-gia, garapena eta erresistentziei buruz hitz egingo da; bigarrenean, energiaren demokratizazioari buruz; hirugarrenean, egungo eredu energetikoaren egoeraren inguruan, eta azkeneko egunean egon dai-tezkeen irtenbideak ezartzen saiatuko gara. Lehendabiziko hiru egu-nak 18:00etan hasi eta 21:30tan bukatuko dira. Larunbatean berriz, egun osoko plangintza dago. Hitzaldiak goizeko 10:00etan hasi eta 14:30etan bukatuko dira, ondoren herri bazkaria egongo da Auzola-na Pilotalekuan (alde zaharrean) eta arratsaldean eztabaida tailerra izango da egon daitezkeen erantzun posibleak antolatzeko. Gauean kontzertuak eta jaia egongo dira Gaztetxean. Gainera, lehendabiziko hiru egunetan 22:00etatik aurrera pelikula dokumentalak jarriko dira Auzolana Pilotalekuan.

Jardunaldietara etortzera animatzen zaituztegu eta informazioa osatzeko sortu dugun blogaren helbidea uzten dizuegu:

www.frackingezaraba.org

Pasa den abenduan Frackingaren kontrako asanblada eta plataformek izandako topaketan era-baki genuen bezala, maiatzaren 18an frackingaren aurkako manifestazio handia egingo da Burgos hiriburuan. Aski ezaguna da lurraldea hausteko proiektuak ez daudela Araban bakarrik martxan, baizik eta leku askotan mahai-gainean dela meha-txu bera. Horregatik, tokian tokiko borrokek beren indarrak batzeko gaitasuna izan dezatela oso ga-rrantzitsua da eta teknika hauen kontrako errefusa osoa erakusteko orduan indarrak elkartu ahal izatea. Hau da maiatzak 18an, Burgoseko Cid enparantzan begi-bistakoa izango dena. Hain zuzen ere, Burgos, Kantabria, Bizkaia, Kuartango, Palentzia, Nafarroa, Castelló, Katalunia, Soria, Errioxa, Asturias eta Arabako frackingaren kontrako mugimenduen ba-

besa duen mobilizazio batetan.Talde bakoitza, bere borroka gauzatzen doan

heinean, bide ugari eta anitzetan barrena ibili da: fracking gabeko udalerrien kanpainak, teknikak sortarazten dituen arazoei buruzko informazioaren zabalpena, Herri Ekimen Legegileen aurkezpena, tokiz toki egindako mobilizazio txikiak, alderdi politikoekin eta instituzioekin harreman handia-goa edo txikiagoa izan izana, eta abar. Hala eta guztiz ere, Fracking Ez Arabatik dagoeneko asko-tan adierazi dugun moduan, ziur gaude frackinga gelditzekotan kalean geldituko dela. Herri mobili-zazio indartsu batek geldituko du. Eta horretarako ezinbestekoak dira mobilizazio handiak, Gasteizen duela urte erdi bizi izan genuena bezalakoa. 18an Burgosen ikusiko gara.

Pasa den apirilaren 8an Kan-tabriako gobernuak bere lurralde osoan frackinga debekatzen duen legea onartu zuen. Onartu berri den debeku hau bi arrazoi nagu-sitan oinarritu da. Batetik, osasu-naren zein ingurumenaren babesa zalantzan jartzen dituen teknika delako eta bestetik, lur azpiko akuiferoak kutsatzeko arriskua nabaria delako. Debekua aurrera joan izana, kantabriar legebiltza-rreko alderdi guztietako ordezka-riek horren aldeko bozka emanez izan zen, PP, PSOE eta PRC, hain zuzen ere.

Debekuaren inguruko lehen iragarpena eman zenetik dagoene-ko urte erdia pasa da, eta berez orain onetsi da, baina Kantabriako Haustura Hidraulikoaren Kon-trako Asanbladak kezkagarriak diren hainbat alderdi badaudela azaldu du. Hala nola, neurriaren behin-behinekotasuna azpimarrat-zea, aipatzen diren arrisku baka-rrak lur azpiko urekin zerikusia dutenak izatea soilik edota ikerke-tarako onartuak dauden baimenak atzera ez bota izana. Guzti hauek, beste batzuen artean, lege honen aurrean zuhurtasuna eragiten die. Azken finean, Kantabriako asan-bladako kideek, arabarrek beza-la, frackinga ekiditzeko berme bakarra baimenak atzera botatzea dela uste dute. Horren alde lanean dihardute. Horren alde lanean di-hardugu.

Kantabrian Fracking-a egitea

debekatu da

Fracking Ez Arabak deialdira joateko autobusak jarriko ditu

Energiari buruzko jardunaldiak burutuko dira maiatzaren 8 eta 11 bitartean Gasteizen eta Fracking Ez Araba, Desazkundea, Bionekazaritza eta Mugarik Gabeko Ingenieritza taldeen artean antolatuta daude.

frackinga ekiditzeko berme bakarra baime-nak atzera botatzea da

Maiatza 2013

Doako alea4. Zenbakia

Maiatzak 18: frackingaren kontrako mania Burgosen

jornadasenergiagasteiz.wordpress.com

fracturahidraulica.info

Energia jardunaldiak Gasteizen

Page 2: Fracking ez 2013 apirila

2 FRACKING EZ 2013 Maiatza

Maiatzaren 8, 9, 10 eta 11n energiaren in-guruko jardunaldiak burutuko dira gasteizen. Mimoz prestatutako jardunaldi hauek, hainbat kolektibok konpartitutako kezka eta beharren ondorioa dira eta horien artean ezin zen frac-king ez araba falta. Izan ere, frackingaren aurka borrokan emandako urte eta erdi intentso hone-tan zehar, zer edo zer ikasi badugu, hori ener-giaren auzia batere sinplea ez dela da.

Hasieratik agerikoa zen mundu mailako kanpaina bat abiatu badute zeozergatik izan behar duela eta txosten, aurreikuspen, plan eta proiektu artean sakondu ostean, ohartu ginen erauzketa kanpaina handi hau abiarazi izana-ren benetako arrazoiaz; arazo larri bat dauka-gu energiarekin. Baliabide ez-konbentzionalak aspaldidanik ezagutzen dira, baina duela gutxi-rarte ez-emankortzat zituzten. Antzuak, erre-gai konbentzionalen prezio erlatiboki merkeak ekonomikoki bideraezinak bihurtzen zituelako eta era berean, antzuak energia errendimendu eskasa eskeintzen zutelako. Zer dela eta bihurtu da garai batean nahi ez zutena hain erakarga-rria gaur egun? Erantzuna sinplea da, eta baita kezkagarria ere; Baliabide konbentzionalak,

merkeak eta erauzteko errazak, agortze zantzu nabarmenak erakusten ari dira.

Hazkunde ekonomikoa, gure bizimoduaren oinarria eta baldintza ezinbestekoa, ezinezkoa da energiaren erabileraren etengabeko handit-zerik gabe, eta une honetan motorrak topera daramatzagu. Geratzen diren baliabideengatiko norgehiagoka geroz eta bortitzagoa izango da eta proiektu energetikoek inoiz baino izaera estrategikoagoa dute. Arazoa da, baliabide ez-konbentzionalek ez dutela ez benetako kon-ponbiderik eta ezta konponbide iraunkorrik ere eskeiniko, mugatuak baitira.

Guztion artean pentsatzen hasteko garaia da, eta soluzioak bilatzekoa. Baina soluzio hauek ezin dira erregai fosilak azken tantarar-te zukutzean oinarritu, bidean klima, bizileku dugu ingurunea eta etorkizunerako beharko dugun ura galdu nahi ez baditugu behintzat. Jardunaldi hauek, oraindik ere badauzkagun ondasun komunen inguruan hausnarketa egin eta datozen garaietarako geure burua engaina-tu gabe prestatzen hasteko gonbidapena dira. Kontu garrantzitsuegia da politikarien eta ne-gozio gose diren enpresen eskuetan uzteko.

EDITORIALA

Herri Ekimena atzera bota zutenen joko zikin politikoaren hamaikarren erakustaldia

Fracking Ezen Herri Ekimen Legegilea atzera botatzeko eman zi-guten aitzakia, Arabako Biltzar Nagusietatik zetorren ekimen ba-tekin bat egiten zuela izan zen. Proposamen honek frackinga na-tur eremu babestuetan debekatu nahi zuen. Gauzak horrela, behin Biltzar Nagusietn ekimenari egindako emendakina ezagutu ditugu-nean (gure web gunean ikusi ahal dituzue osorik) egoera are sala-garriagoa bilakatu dela ikusi genuen. PNVk proposamen emendatu -aurretik, Arabako BBNNetan babestu bazuen ere- eta orain eremu babestu bakoitzeko tresnen esku uzten du jarduera bat -kasu hone-tan fracking-a- bertako ingurumen ezaugarriekin bateragarria den edo ez erabakitzea. PSE eta PPk fracking putzuak instalatzekotan, tratamendu eta bestelako elementu osagarriak eremu babestutik at kokatzea eskatzen dute. Bestalde, Ingurumenaren gaineko Inpaktu Azterketa egin behar izatea eskatzen dute eta eremu bakoitzeko tresnen esku uzten dute erauzteko jarduera egin ahal den edo ez. Hau da, alderdi guzti hauek erabili izan dute euren eskuetan zegoen lehen aukera frackinga debekatzeko aukera guztiak bertan behera uzteko. Modu horretan, lehenik eta behin eremu babestuetan baino ez bazen ere aurrerapausu hori galaraziz eta, bestalde, Herri Eki-mena hilabete batzuk baino ez dute atzeratu. Ondorioztatu daite-ke, hortaz, era orokor batean debekuaren bidetik aurrera pausuak emateko borondaterik ez dagoela. Horren aurrean irtenbide bakarra baino ez dugu: Frackingaren aldeko klase politiko honek teknika honen aurka eta beste eredu energetiko baten alde kalean dagoen gehiengo sozialaren aurka egon arren, behin eztabaida honekin amaituta HELa aurkeztu eta milaka sinadurekin beteko dugu Le-gebiltzarra.

Eusko Jaurlaritzak esplorazioa defendatu eta Madrilen bidea errazten den bitartean

Lakuatik eta Madriletik egindako azken mugimenduekin, frac-kingari lotutako panorama ins-tituzionala argitzen doa; hirren inguruko albiste onik ez dugun arren. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren (lehen Industria zena), Arant-za Tapiaren agerraldia egon zen apirilaren 24ean. Bertan “zer balidabideak ditugun ezagutzea-ren” alde egin zuen. Prentsak jaso duenaren arabera, Tapiak ikerketak beharrezko gisa kokatu zuen bi zonaldetako baliabideak ezagutzeko, Enara Handia eta Angostokoak, hain zuzen ere; os-tean “gas horren ustiaketaz” era-bakitzeko. Tapiak nabarmendu zuen “esplorazioa bai, ustiaketa ez” eta baimenak galtzeko arris-

kua ezin zutela izan. Adierazpen guzti hauek ustiapen planak zeu-den moduan jarraitzeko asmoa iragatzen dute. Une hauetan za-lantza gutxiadaude ikertu eta us-tiatzen arteko ezberdintasunik ez dagoela, are gehiago PNVk jen-deak berak hurrengoa esan du: “Ikerketa fasea ostean ustiapena sartzeko Troyako Zaldia baino ez da”.

Gu ez gaituzte engainatuko, Eusko Jaurlaritzak ikerketa pla-nak bere horretan mantentzeko asmoak ditu, eta hauek azken ur-teetan fracking putzuak egiteko asmoa jasotzen zuten. Aldatzen den gauza bakarra, denboran zer-txobait luzatu daitekela da.

Tartean dauden beste albiste bat Madriletik dator, frackinga-

ri atea ireki baitiote, Ingurumen Ebaluazio Legearen aurre proie-ktuarekin, non frackinga jasot-zen den haren inpaktuen ingu-ruko Ingurumen Kontrola izan beharko duten jardueren artean. Gobernuko bozeramaileak ira-garri zuenaren arabera, tramiteak “arintzeko” modu bat da hau. Ezin dugu ahaztu arinketa hau eskatzen zutela SHESArekin bat elkartutako enpresek.

Ikusi dezakegu, lobbyek haien lana ondo baino hobeto egiten daudela, baina guk argi dugu ez frackinga ez baliabide ez konbentzionalek ezin dutela bermatu energia hornikuntza ja-sangarria erauzketa jarduerak oi-narrizten diren inguru natural eta soziala hondatu gabe.

Beharrezko jardunaldiak

“Fracking EZ” bidean

Pasaden apirilaren 22an Laudiok bilera garrantzitsu bat jazo zuen. Fracking ez Kuartango, Aiaraldea, Bizkaia eta Arabako lagunak elkartu ziren elkarren arteko hartu eman sakonago bat bultzatzeko asmoz, harremanak sendotu eta elkarrekin aurrera eramateko ekint-zen bidean aurrerapausuak emateko. Aurretik datozen erronkak handiak dira, baina horiei heltzeko nahiak are gehiago. Bilerak emaitzak eman zituen, agendan, zalantzak eta kezkak amanko-munean jarriz. Hemendik aurrerako agenda, baina, hutsune gabe geratu zen, Kuartangoko Perretxiko eguna, barne formakuntza jardunaldiak, Burgoserko manirako autobusak, Araba Euskaraz, Frackingaren aurkako txosnak hainbat lekuetan edota Global Frac-kdowneko antolaketa amankomuna. Ideia eta hitzorduen zerrenda amaigabea da, baina elkarrekin are jende gehiagora heldu gaitezke. Eta, nola ez? Iraila aldera, Herri Ekimena berriro botatzen dugu-nean askoz gehiago izango gara, herri eta auzo gehiagora helduko gara eta teknika honen aurkakotasuna sinaduraz joziko dugu. Gu nekarazteko estrategia oso gaizki aterako zaie.

Arantza Tapia sailburuak Legebiltzarrean agerraldia egin zuen eta bertan baliabideen esplorazioa defendatu zuen.

Page 3: Fracking ez 2013 apirila

3 FRACKING EZ 2013 Maiatza

san beharko ditu. TEDX erakun-de prestigiotsuaren arabera, mila kutsadura kasu baina gehiago daude dokumentatuak, oraindik fracking-aren eraginen ikerketak hastapenetan badaude ere. Ur hondakinakIstripuetatik sortutako isurkinak gutxi balira, fracking operazioe-tan hutsegiterik ez dagoenean ere, ur hondakinen kopuru erraldoiak buruhauste galantak ematen ari da hainbati. Gaur egun ez bait dago modu eraginkorrik soberan eta kutsatuta dauden ur horiek ondo kudeatuko dituen sistemarik. Ora-in arte emandako irtenbidea ez

Yasuní-ITT proiektuak, ekua-dorreko amazonian dagoen munduko biodibertsitate han-dieneko eremuetako bat ba-bestea du helburu eta mundu mailan arreta nabarmena deitu du, nazioarteko hidrokarburo gose biziari aurre egin eta par-ke nazionala babestea lehenes-ten duelako.

Yanusí-ko parke nazionala, Ekua-dorreko amazoniaren bihotzean dago eta biodibertsitatearen babes-leku paregabea da. Horrez gain, zenbait indigena komunitateren babesleku ere bada eta horietako batzuk borondatezko isolamen-duan bizi dira. Bestalde, eremu ba-bestu honek, 845 milioi petrolio-upeletan estimatutako hobia dauka

lurazpian eta honek suposatzen duen negozio potentzialak zerga-tan 7.200 milioi dolar utzi litzake Ekuadorreko diru-kutxa publikoe-tan. Baina, ohikoa den bezala, ba-soa soildu, bizilagunak lekualdatu eta irrika bizian hidrokarburoen bila jo beharrean, guztiz beste-lakoa den zerbait proposatu dute.

Proposamena1997an, Parke nazionalarentzako proposamen alternatiboa aurkeztu zuten, Yasuní-ITT Proiektua dei-turikoa (siglak Ishpingo-Tambo-cocha-Tiputini eremuagatik dira). Proposamena nahiko sinplea da eta laburbilduz ondokoan datza: Ekuadorreko gobernuak yanusí-ko petrolioa (herrialdeko erreserben %20a) mugarik gabe lur-azpian

uzteko konpromezua hartu du eta modu honetan 400 milioi tona C02ren baliokidea emititzea eki-dingo du. Adibide bat ematearren, kopuru hau, Frantzia bezalako he-rrialde oso garatu batek igortzen duena baino handiagoa da. Kon-promezu horren truke, Ekuadorrek erauzketa zergen bidez eskuratuko lukeen diruaren erdia jasoko du nazioarteko komunitatetik. Diru hau, nazio batuek gidatutako pro-grama batek kontrolatuko luke. Modu honetan, munduko biodi-bertsitaterik handieneko eremue-tako bat ukitu gabe geratuko litza-teke eta bertako biztanleak bakea utziko lituzkete. Jasotako diruak energia iturri berriztagarriak garat-zeko, ekosistema eta eremu babes-tuak mantentzeko, degradatutako

eremuak basoberritzeko, garapen soziala eta enplegu jasangarria bultzatzeko eta energia efizientzia hobetzeko baliko du.

Ingurumen justiziaEkarpenak Ekuadorreko gorber-nuak justiziatzak jo zuen mailara inondik inora iritsi ez diren arren, martxan jarri zenetik 34 izan dira proiektuarekin elkarlanean aritu di-ren herrialdeak eta jende ugarik ere, horien artean zenbait persona ent-zutetsuk, parte hartu du norbanako gisa. Kanpaina, proposamearen izaera berritzailea dela-eta hasiera batean harrigarria suertatu bazen ere, baliagarria izaten ari da, asko-tariko herrialdeetako petsona ugari jabetu dadin estatuen eta petrolio-enpresen ohiko jarrerak zer nolako

eraginak dituen jarduten duten lurraldearen eta bertako biztanle-riarengan. Eta korporazioen gehie-gikeriak jasaten eskarmentua duten herrialderik bada, Ekuador da, hain zuzen ere, kontzientziarik handie-netakoa duena. Chevron konpai-niak burututako ingurumenaren babeserako neurrien etengabeko bortxaketak, Ekuador multinazio-nal hori epaitzera bultzatu zuen, 15 urtean zehar amazonian izandako isuriek eragindako kalteengatik. Epaiketaren ostean, Chevron 9.600 milioi dolar ordaintzera zigortu zu-ten. Diru kopuru honek eragin di-ren atzerabueltarik gabeko kalteak estaltzeko balioko ez duen arren, gutxienez abisua izango da, kontua dohainik aterako zaielakoan dau-denei.

FRacking-ak sortu ditzaken kalte guztien artean, beldur gehien piztu duen kontua uraren kutsadura izan da. Uraren erabilpen izugarria, kutsadura, akuiferoetan kal-teak, hondakinen kudeaketa zaila, isuriak.

Fracking-aren inguruan dauden arazoen artean bat gailendu bada, uraren erabilpena handia eta ho-nen kutsadura izan da. Kontutan izanik putzu bakoitzak milioika litro ur erabiltzen dituela (Enara Haundia izeneko proiektuan 31 putzuko, enprearen ingurumen txostenaren arabera), eta kontu-

BALIABIDE FOSILEKIKO MENPEKOTASUNA

Fracking-a eta uraren kutsadura

Yasuní-ITT: Proposamen ausarta eta originalaEkuadorrek 845.000.000 petrolio-upel lurazpian uztea proposatu du, emisioak ekidin eta parke nazional bat babesteko asmoz.

fracking-aren ur honda-kinen %80 lur azpian injektatzen da garbitu

ordez

Borondatezko isolamenduan dauden bi komunitate indigena bertan bizitzeaz gain, Yasuni parkeak bioaniztasun izugarria du. Hektarea soil batean, europan eta ipar amerika elkarrekin hartuta baina zuhaitz espezie gehiago daude

FRACKING-AREN ARAZOAK

tan izanik operazio bakoitzean ingurumenarekiko eta giza osa-sunarekiko kaltegarriak diren mi-laka litro erabiltzen direla, arazoa argiki azaltzen zaigu. Isuriak,

jarioak, alde-egiteak, filtrazioak daudenean,haustura jariakinak lur azaleko eta lur azpiko uretan era-gin kaltegarria du, eta kutsadura honen ondorioak ur horietatik edan behar duen biztanlegoak ja-

da izan ur hori garbitzea, ur ziki-nak kudeatzen dituzten depurazio sistemek ez bait dituzte jariakin hauek behar bezala garbitzeko

ahalmenik, lur azpian berriro inje-ktatzea baizik. Horretarako injezio putzuak eskatuko dituzte enpre-sak..

Fracking egindako lekuetan, honen antzeko putzuak ikusten dira hondakinentzako

Page 4: Fracking ez 2013 apirila

4 FRACKING EZ 2013 Maiatza

1. Nahiz eta fracking-a debekatzen duen legea egon Kan-tabrian, Repsol konpainia putzuak priektatzen ari dela Vega del Pas inguruan?

2. Marcellus hobian elementu radioaktiboak agertzen ari direla fracking-aren itzulera jarioarekin batera?

3. Fracking-a egiteko erabiltzen diren gehigarri kimikoe-tako %25ak minbizia edo mutazio genetikoak eragin ditzakeela?

4. 2012. urtean AEBetan, fracking-a eginda lorturiko ga-saren salmentak 34.000 milioi dolar utzi zituela eta gastuak, ordea, 40.000 miliotik gorakoak izan zirela?

5. Estatistikak jarraituz putzuen %2an istripuren bat da-goela eta %12ak ez dituela legeak betetzen?

6. Txinatar hazkundeak egungo joera mantentzen badu, 2030 urterako 270.000.000 kotxe egongo direla ber-tan? Nondik aterako de beharko duten petrolioa?

7. Munduan zehar 1.300.000.000 pertsona inguruk ez duela elektrizitaterik beraien etxeetan?

Gure ingurua ezagutzeko as-moz mendiko ibilaldi bat egitea baino plan hoberik bururatzen al zaizue larunbat baterako? Hogei-tamar bat lagunek hori uste izan zuten eta Errotako Gazte Asan-bladak, Fracking Ez Arabarekin bat antolatutako deialdira erant-zun zuten. Egunerko asmoz Apo-daka ingurutik 18 kilometroko ibilaldi bat egitea zen, antzinako putzu batzuk ezagutu eta frackin-ga egin nahi duten lekuak ikuste-ko asmoz.

Animatu ziren lagunek elkar topatu ziren Arriagako parkinean. Eguna hasi bezain pronto, ibilal-dia oso atsegina izan ez ohi den euri horrekin bat egingo zutela zirudien arren, azkenan Apodaka-Artaza-Urrialdo-Gereña-Foron-da-Apodaka bidea egin ahal izan zuten inongo arazorik gabe.

Exkurtsioetan izan ohi den bezala, eguneko unerik hoberene-takoa haimaiketakoarekin heldu zen. Horretarako, gainera, lehen mailako gonbidatuak izan zituz-ten, Esnetik-eko kideak etorri

baitziren. Esnetik Orozko ingu-ruan aurkitu dezakegun esnekiak ekoizteko eta kontsumitzeko ira-bazi asmorik gabeko kooperatiba mistoa da, 2012an martxan jarri zena EHNE Bizkaiaren babesa-rekin. Esnetikeko lagunei esker, esnekiak, ardoak eta sagardoa ez zen falta izan.

Hamaiketako ezinhobeto amaitzeko arabako boloetan es-treinatzeko aukera egon zen. Gereñako bolatokiak jaso zituen jokaldi gogoangarri eta ez hain

gogoangarrien testigaintza. Egu-neko anekdota, bestalde, furgo-neta hippen karabana batek jarri zuten, Gereñatik pasa zena ha-maiketakoaren orduan, kasualita-tea ote?

Tripak beteta ibilaldiak ja-rraitu zuen, eta hori esker berta-ratutakoak zonaldeko akuiferoak, Enara 4 putzua kokatu nahi duten lekua eta petroleoa bilatu zuten Apodaka 1 putzu zaharra ezagu-tu ahal izan zuten. Frackingaren aurkako egun oso bat.

Defendatu nahi dugun ingurua ezagutzen

Elkarrizketan… Pedro Prieto (baliabide energetikoen ikasketarako elkartearen lehendakariordea)

Ba al zenekien...

Kaixo Pedro...

Zer izan zen burura etorri zitzaizun lehenengo gauza fracking entzun zenuenea? Eta zer aztertu zenue-nean?Lehenego gauza dokumentazioa az-tertu eta egiaztatzea izan zen, zertaz ari ziren jakin ahal izateko. Orduan jabetu nintzen haustura hidraulikoak hamarkada luzeetako bizitza bazuela ordurako. Bestelako petrolio, gas eta ikatz ustiategiak, oso kalitate baxukoak, 30.hamarkadatik aurrera baziren jada Alemania, Frantzia, Italia, eta garaiko txekoslobakian eta baita espainia isola-tu eta ia autarkiko horretan bertan ere – eta ia diot, petrolio multinazionalek ez ziotelako inoiz utzi dikatadorea pe-trolioz hornitzeari. Beti izan dira energia zaborra zukutzeko jardunak, premia eta behar bizi kasuetan. Behin uzta bilduta, gari soro batera jaso gabe geratutako galburuen bila joatearen parekoa da. Desberdintasuna da, horixe egitea beti hartu izan dela jarduera marginal, ne-koso, penagarri eta errentagarritasun baxuko gisa, betiere premiak bultza-

tua eta orain altxorrik zoragarrietan zoragarriena dela saldu nahi digute. Lursail mamitsurik geratzen ez denean, elikadura-arazorik ez dagoela esango digute, eremu zabalak dauzkagulako eta ondo begiratuz gero, gari-zainzuri, kardo eta jasotzeko txordoka ugari da-goelako.

¿Mundu mailako energia hor-nikuntza arazo batean murgilduta gaude (edo laster egongo gara)?Energia txordoketan aritzeak, arazoa egon badagoela adierazten du, gai-nean dugula. Herrialde kontsumitzaile garatuenak, militarki eta finantzieroki boteretsuenak, geratzen diren petrolio hobi erregular-konbentzional apurreta-ra (uler dezazuen, merkeena, erauzteko errazena eta kalitaterik handienekoa) hain modu lotsagabe eta irekian jot-zea, lehenik Irak, gero Libia eta orain Sirian eskua sartuz, Iran begibistatik galdu gabe eta Venezuelari egindako etengabeko mehatxuak (mendebalde-ko prentsak herrialde honi ematen dion tratamendua adibide argigarria da) eta beldurraren geografiak eta petrolioaren

geografia geroz eta modu sakona-goan bat datozela ikustea nahikoa adierazle izan beharko lirateken zer edo zer gertatzen ari dela baieztat-zeko. Azkenik, petrolio upelaren prezioaren igoera handien ondorioz, merkatu santuek ekonomilariek au-rreikusi bezala ez erantzutea adierazle garrantzitsua da, merkatuan adituak diren “espezialista” eta “jakitun” ugari jokoz kanpo uzten ari dena. Ekono-milariek aurreikusten zuten merkatua bera arduratuko zela erregulatzeaz eta prezioa igoz gero, eskaintza ere igo egingo zela,baina 2006tik mundu mailako petrolio ekoizpena ez da ape-nas igo.

Zer edo zer konponduko dute erregai ez-konbentzionalek?Ez. Nire ustez petrolioaren eta gas ez-konbentzionalaren azken hatsa dira. AEBetan ikusiko dugu, non petrolioa inportatzeari berehala utziko diotela aldarrikatzen ari diren. Iruzur hau, azken urteetan gehien hedatu den gezurretako bat da eta harrigarria da ikustea zer nolako sinesgarritasuna ematen dioten mendebaldeko gai-nontzeko gobernuek Ipar ameriketako energiaren mirariari, kontrolatutako difusio (eta ez informazio) bideek es-ate hutsarekin

Eta zergatik ari dira egiten apos-tua horretan (oinarrizko arazoak konponduko ez dituela uste ba-duzu)?Ez dute horren aldeko apostua egiten esplorazioa baimenak onartzen ari di-ren herrialdeetan bizi diren herritarrek (esplorazioa “explotazioari” deitzeko modu eufemistikoa da, gerora hiz-ki bat aldatu eta de facto esplotazio bihurtzen batituzte). Enpresa talde batek eta botere tekniko, ekonomiko eta finantzieroak dituzten taldeek egin dute apostu honen alde, epe la-burreko etekinak bilatzen dituztenek, teknologiaren salmentaz, patenteetaz eta analizatuak izan daitezen ekidite-ko industria-sekretuapean erabiltzen dituzten produktu kimiko pozoitsue-taz baliatuz. Hauek dira gobernu eta alderdiburuei fracking-a energiaren

“maná” berria dela sinestarazten dietenak eta honek eskatzen dituen inbertsio erraldoiak burutzen ditue-nak “independentzia energetikoa” izango duela aldarrikatzen dutenak. Epe ertainera emaitza zera da, lehe-negoek woody Allenen esaldi ezagu-na bere egiten duten bitartean (“take the Money and run” edo hartu dirua eta ospa), bigarrenak erritmo bizian agortzen diren hobiekin eta seku-lako zorrarekin geratuko dira (asma ezazue hein handi batean negozioan sartu, patenteak saldu, kobratu eta diruarekin alde egiten dute empresa hauekin entitate publikoek hartutako zorra nork ordainduko duen).

Ba al dago irteerarik bidegurut-zen energetiko honetan?Irtenbide zail bat badago, oso zaila eta batere atsegina izango ez dena herritarren gehiengoarentzat, batez ere gure mendebalde garatu honetan

Zertan datza?Askoz ere gutxiago kontsumitu eta bizimodua ERROTIK (azpimarra-tu egiten dut) aldatu behar dugula onartu behar dugu; Ahal den hei-nean gizartea berriro ere herritartu/baserritartu behar dugula; berriro ere tokian tokikora itzuli, mugikor-tasuna inguru hurbiletara murriztu, bizitzarako EZINBESTEKOAK ez diren jarduera ekonomiko ugari desegin behar ditugu (hau ere apimarratu egiten dut, gaur egun jende ugarik egiten baitu lan premiazkoak ez diren sektore industrial edota zerbitzuetan eta ez dut uste aldaketarako gogo handiegirik izango dutenik; hala nola, publizitatean, marketingean edota banka finantzieroan lan egin edota ikasketak dituztenak pare bat adibide jartzearren. Beste irteera, dirudienez, hartzen ari garena da: gatazka areagotzeak eta geroz eta intentsoagoak diren gerrak, geroz eta urriagoak diren baliabideak lort-zeko. Eta gaur egun zenbait armadek daukaten suntsipenerako gaitasuna-rekin, ez litzaidake gustatu hau gai-lentzea.

Azkenik... Ze mezu helarazi na-hiko zenioke jendeari energiaren inguruko gasteizko jardunaldie-tan izango duzun esku-hartzean?Lehengo egunean Bartzelonan eman nuen hitzaldi batean, gauza garran-tzitsu bat galdetu zidaten. Suposizio teoriko bat egiteko eskatu zidaten eta gobernura iritsiz gero zer egingo nukeen galdetu zidaten ( gobernura iristea boterera iristea zela ulertzen zuten, nahiz eta bi gauza erabat des-berdinak diren.Nire erantzuna izan zen egingo nukeen lehenego gauza nere herrikideei festa amaitu dela azaltzea izango litzateke. Espainian kontsumoa %70 eta %80 bitar-tean jeisteko premia larria dagoela azalduko nieke.Herrialde honetako gizartea eta azpiegituarak modu nabarmenean eta (ziurrena era oso mingarrian) eraldatu behar direla. Honek Churchill-ek II. Mundu Ge-rran bere herrikideei helarazitakoa suposatuko duela, hau da, odola, izerdia eta malkoak. Baina hau Chur-chil baino haratago doa, garai hartan nazismoaren aurkako denbora ba-terako esfortzua eskatzen baitzien, etorkizun hobeago baten truke, zei-netan Erresuma Batua berriro ere mendeetan zehar izandako poten-tzia koloniala izatera itzuliko zen, besteren baliabideak errukirik gabe ustiatuz. Nik ez nieke irtenbide hori eskeiniko, baizik eta bizitza ruralago bat, inolako hazkunderik gabekoa; egonkorra, soila, baina espero dut behintzat duina izango dela gizakia-ren benetako beharren asetzeari da-gokionean. Hori izango litzateke nere hauteskunde eskaintza.Argitasun horrekin hitz egingo nuke. Eta hiritarrek momentu horretantxe eraitsi nahiko banindute, hazkunde mugagabearen ametsa eta ondoz on-doko gobernuek gurdiari tira diezaio-gun muturren aurrean jarri diguten azanahorioa harrapatuko dutelako sinesmena hausteagatik, ba hor kon-pon. Gutxienez ez nituzke engaina-tuko. Batzuetan zalantza dut gutako askok ez ote dugun nahiago iruzur iraunkor batean bizitzea.