Fracking Ez 2013 urtarrila

4
Por otro modelo energético Beste eredu energetiko baten alde Ehunka alegazio, hainbat kontzentra- zio, “fracking-ik gabe- ko kanpaina”, mendi martxa bat, bizikletaz beste bat, 70 hitzaldi baino gehiago, jardu- naldi berriemaileak, kontzertuak, txosnak, era askotako ekimen parkularrak, eta batez ere, iritzi bera aditzera ematen ari den jende uholdea. Fracking Ez! Ez hemen ez inon! 2013an Ez gaitzatela ustekabean harrapatu! Jaio da Fracking Ez egunkaria 2013ko Urtarrila Doako alea www.frackingezaraba.org 2012ko Urriak 6. Gasteiz. 13.000 lagunek Gasteizeko kaleak bete zituzten fracking-aren aurkako manifestazioan. Fracking Ez-en lehen zenbakia aurkezten dizuegu. Hilabeteroko argi- talpen txiki hau, gure lurraldea mehatxatzen duen ez ohiko gasaren ustiatze planei buruzko informazio eguneratua eskeintzeko helburua- rekin jaio da. Argitalpen labur honen bitartez, 4 orrialdez osatuko dena eta euskarazko zein gaztelerazko bertsioak izango dituena, gure ingu- ruan zein beste edozeinetan haustura burutzeko asmoarekin bat dato- zen gertakari esanguratsuenak ezagutarazten saiatuko gara, hasieratik helarazi dugun mezuan tematu nahi gara eta, hau da, Ez hemen, ez inon!Hau dela eta, bitartekari honen bidez, gertutik eragiten gaituzten erauzketa plan eta teknikei buruz hitz egingo dugu, baina ikusmira beti haratago izanik, frackinga geldiaraztearen beharraz gain aurrean du- gun eredu energetikoari so eginez, kontsumoan eta bizitzan oinarritzen dena eta aldatzea ezinbestekoa dena etorkizun duin bat egon dadila nahi baldin badugu behintzat. Asmoa berez enpresen eta gobernuen mugimenduez gain, hauek geldiarazteko ekimenak zabaltzea da. Beste lekuetan emandako erauzketa jarduerak ere gerturatzen joango gara, eta baita aktibista, aditu edota eraginpean aurkitzen diren pertsonen iritziak ere aurkezten. Argitalpen irekia izango da, helbide elektroniko baten bitartez ekarpenak, kritikak edota iradokizunak jasotzeko prest dago eta. Fracking-ik gabe mantetzeko beste bultzada txiki bat beste- rik ez da, eta derrigorrez laister etorriko den energia eredu aldaketa batekiko hausnarketa lekua, azkar ulertu behar bait dugu, gustatu ala ez, mugatua den mundu batean ezin dugula baliabideak amaigabeak izango balira bezala bizi… Facking ez Araba Eusko Lege- biltzarreko hamargarren legeal- diko inbestidura eztabaidan, bertan egon zen. Ez genuen huts egin nahi izan hitzordu garran- tzitsu horretara, datorren le- gealdia funtsezkoa izango bait da frackinga gure ingurunean ezartzeko (ala ez). Ezin dugu ahaztu hemendik gutxira eman- go diren aurrekontuetatik ate- ra ahalko dela EAEko lehengo putzuak burutzeko dirua, esan beharra dago Fracking Ez Ara- bak bere aldetik ahal duen guztia egingo duela hau oztopatzeko. Gure presentzia, beste ko- lektibo batzuenarekin batera, Legebiltzarrari begi-keinu bat egitea izan zen beraien aurre- rapausoekiko adi jarraitzen du- gula gogorarazteko hain zuzen ere. Gure jarduera nagusiak in- formazio emailea eta herriaren kontzietziazioa izaten jarraituko duten arren, politikarien iritzia eta beraien ahalmen legegilea ere interesatzen zaizkigu. Izan ere, haustura hidraulikoaren ezarpe- naren aurrean legebiltzarraren oposizio argi bat oso lagunga- rria izango litzateke, momentuz behintzat agerian dauden lurraz- piko ez ohiko gasaren erauzketa planak geldiarazteko. Estatuko leku ezberdinetako kolektibo, asanblada eta plata- formen ordezkariek pasa den abenduak 15ean hitzordua izan zuten Burgosen. Honen asmoak elkar ezagutzea, harremanak estutzea eta ikerketa edota es- ploraziorako baimen onartuen aurrean borroka bateratua egin ahal izateko aukerak aztertzea izan ziren. Zuzenean, leku ez- berdinetan ematen ari diren ara- zoak ezagutu ahal izan genituen eta lurralde ezberdinetan aurrera eramaten ari diren ekimen nagu- siak azaldu zizkiguten. Bestal- de, burutuko den urrengo mo- bilizazio handia bilera honetan jaio zela azpimarratzekoa da, maiatzean Burgosen manifesta- zio gisa emango dena hain zuzen ere. Gainera, edozein lekutan eman ahal den obren hasieraren aurrean fronte bateratu bat erai- kitzeko lehengo adreiluak ezarri zirela oso interesgarria irudi- tu zitzaigun. Kolaborazio honi buruzko albizteak datozen hila- beteetan emango dizkizuegu. Fracking Ez Araba parlamentuan Estatu- topaketa Burgosen Argitalpen berri honek hilabetero frackinaren aurrerapausoak eta oposizioari buruzko berri nabarmenenak jasoko ditu, eta eredu energetikoari buruzko eztabaidan parte hartuko du 2012 bizia-bizia Legebiltzarraren hasieran, hainbat kolekboetako pertsonak bertan egon ziren Ekarpenak egin nahi badituzu, edota albizteak bidali, iradokizunak egin, mugimenduan parte hartu nahi izan ezkero, argitalpenak zabaldu,… [email protected] Parte hartu! Frackingari buruzko politikarien iritzia Fracking Ez Araba Plataformako kideen begietan legebiltzarraren hasieran Burgosek manifestazioa jasoko du datorren maiatzean 1. Zenbakia

description

Argitalpen labur honen bitartez, 4 orrialdez osatuko dena eta euskarazko zein gaztelerazko bertsioak izango dituena, gure inguruan zein beste edozeinetan haustura burutzeko asmoarekin bat datozen gertakari esanguratsuenak ezagutarazten saiatuko gara, hasieratik helarazi dugun mezuan tematu nahi gara eta, hau da, Ez hemen, ez inon!

Transcript of Fracking Ez 2013 urtarrila

Page 1: Fracking Ez 2013 urtarrila

Por otro modelo energético Beste eredu energetiko baten alde

Ehunka alegazio, hainbat kontzentra-zio, “fracking-ik gabe-ko kanpaina”, mendi martxa bat, bizikletaz beste bat, 70 hitzaldi baino gehiago, jardu-naldi berriemaileak, kontzertuak, txosnak, era askotako ekimen partikularrak, eta batez ere, iritzi bera aditzera ematen ari den jende uholdea. Fracking Ez! Ez hemen ez inon! 2013an Ez gaitzatela ustekabean harrapatu!

Jaio da Fracking Ez egunkaria

2013ko Urtarrila

Doako alea

www.frackingezaraba.org

2012ko Urriak 6. Gasteiz. 13.000 lagunek Gasteizeko kaleak bete zituzten fracking-aren aurkako manifestazioan.

Fracking Ez-en lehen zenbakia aurkezten dizuegu. Hilabeteroko argi-talpen txiki hau, gure lurraldea mehatxatzen duen ez ohiko gasaren ustiatze planei buruzko informazio eguneratua eskeintzeko helburua-rekin jaio da. Argitalpen labur honen bitartez, 4 orrialdez osatuko dena eta euskarazko zein gaztelerazko bertsioak izango dituena, gure ingu-ruan zein beste edozeinetan haustura burutzeko asmoarekin bat dato-zen gertakari esanguratsuenak ezagutarazten saiatuko gara, hasieratik helarazi dugun mezuan tematu nahi gara eta, hau da, Ez hemen, ez inon!Hau dela eta, bitartekari honen bidez, gertutik eragiten gaituzten erauzketa plan eta teknikei buruz hitz egingo dugu, baina ikusmira beti haratago izanik, frackinga geldiaraztearen beharraz gain aurrean du-gun eredu energetikoari so eginez, kontsumoan eta bizitzan oinarritzen

dena eta aldatzea ezinbestekoa dena etorkizun duin bat egon dadila nahi baldin badugu behintzat. Asmoa berez enpresen eta gobernuen mugimenduez gain, hauek geldiarazteko ekimenak zabaltzea da. Beste lekuetan emandako erauzketa jarduerak ere gerturatzen joango gara, eta baita aktibista, aditu edota eraginpean aurkitzen diren pertsonen iritziak ere aurkezten. Argitalpen irekia izango da, helbide elektroniko baten bitartez ekarpenak, kritikak edota iradokizunak jasotzeko prest dago eta. Fracking-ik gabe mantetzeko beste bultzada txiki bat beste-rik ez da, eta derrigorrez laister etorriko den energia eredu aldaketa batekiko hausnarketa lekua, azkar ulertu behar bait dugu, gustatu ala ez, mugatua den mundu batean ezin dugula baliabideak amaigabeak izango balira bezala bizi…

Facking ez Araba Eusko Lege-biltzarreko hamargarren legeal-diko inbestidura eztabaidan, bertan egon zen. Ez genuen huts egin nahi izan hitzordu garran-tzitsu horretara, datorren le-gealdia funtsezkoa izango bait da frackinga gure ingurunean ezartzeko (ala ez). Ezin dugu ahaztu hemendik gutxira eman-go diren aurrekontuetatik ate-ra ahalko dela EAEko lehengo putzuak burutzeko dirua, esan beharra dago Fracking Ez Ara-bak bere aldetik ahal duen guztia egingo duela hau oztopatzeko.

Gure presentzia, beste ko-lektibo batzuenarekin batera, Legebiltzarrari begi-keinu bat

egitea izan zen beraien aurre-rapausoekiko adi jarraitzen du-gula gogorarazteko hain zuzen ere. Gure jarduera nagusiak in-formazio emailea eta herriaren kontzietziazioa izaten jarraituko duten arren, politikarien iritzia eta beraien ahalmen legegilea ere

interesatzen zaizkigu. Izan ere, haustura hidraulikoaren ezarpe-naren aurrean legebiltzarraren oposizio argi bat oso lagunga-rria izango litzateke, momentuz behintzat agerian dauden lurraz-piko ez ohiko gasaren erauzketa planak geldiarazteko.

Estatuko leku ezberdinetako kolektibo, asanblada eta plata-formen ordezkariek pasa den abenduak 15ean hitzordua izan zuten Burgosen. Honen asmoak elkar ezagutzea, harremanak estutzea eta ikerketa edota es-ploraziorako baimen onartuen aurrean borroka bateratua egin ahal izateko aukerak aztertzea izan ziren. Zuzenean, leku ez-berdinetan ematen ari diren ara-zoak ezagutu ahal izan genituen eta lurralde ezberdinetan aurrera eramaten ari diren ekimen nagu-siak azaldu zizkiguten. Bestal-de, burutuko den urrengo mo-bilizazio handia bilera honetan jaio zela azpimarratzekoa da, maiatzean Burgosen manifesta-zio gisa emango dena hain zuzen ere. Gainera, edozein lekutan eman ahal den obren hasieraren aurrean fronte bateratu bat erai-kitzeko lehengo adreiluak ezarri zirela oso interesgarria irudi-tu zitzaigun. Kolaborazio honi buruzko albizteak datozen hila-beteetan emango dizkizuegu.

Fracking Ez Araba parlamentuan

Estatu-topaketa Burgosen Argitalpen berri honek hilabetero frackinaren aurrerapausoak eta oposizioari buruzko berri

nabarmenenak jasoko ditu, eta eredu energetikoari buruzko eztabaidan parte hartuko du

2012 bizia-bizia

Legebiltzarraren hasieran, hainbat kolektiboetako pertsonak bertan egon ziren

Ekarpenak egin nahi badituzu, edota albizteak bidali,

iradokizunak egin, mugimenduan parte

hartu nahi izan ezkero, argitalpenak

zabaldu,…

[email protected]

Parte hartu!Frackingari buruzko politikarien iritzia Fracking Ez Araba Plataformako kideen begietan legebiltzarraren hasieran

Burgosek manifestazioa

jasoko du datorren maiatzean

1. Zenbakia

Page 2: Fracking Ez 2013 urtarrila

2 FRACKING EZ 2013ko Urtarrila

Gaur egun daramagun bizitza, produkzio eta kontsumo ereduak egunero neurriz kan-poko kopuruak erretzera eramaten gaitu; 14.000.000.000 petrolio litro, 8.800.000.000 gas metro kubiko ta 17.520.000.000 ikatz kilo, alegia. Egunero! Berritzerik ez duten materia hauen kopuruak neurriz gainekoak dira. Mundu mailako ekonomiaren arazoak egonda ere, baliabide hauen kontsumoak hazten jarraitzen du (2011an 2,5%). Honek parez pare bi arazo handi jartzen dizkigu. Lehena Lurraren Berotzea da, egun inork zalantzan jartzen ez duena eta bide hau ja-rraitzeagatik sakonduko dena. Bigarrena, bai petrolioa, gasa eta ikatza lortzeko modu gero eta zailagoak daudela, ustiatzeko dau-den hobi aberats eta errazenak geroz eta urriagoak baitira. Panorama honetan, frac-king-a eta ingurumenarekin geroz eta bor-titzagoak diren beste teknika batzuk sartzen dira. Egunetik egunera, geroz eta sakonago zulatu beharko dugu, geroz eta harri gehia-go apurtu, geroz eta produktu kimiko ge-hiago erabili eta geroz eta energia gehiago erabili; kasurik hoberenean, egungo energia produkzio tasak mantentzeko.

Egunero

Frackinga hain negozio ona izan-da... Zer dela eta ez ohiko gasean oinarritzen diren enpresak hain pa-noramaka kaskarra dute? Gehiegi entzun dugu ez ohiko gasaren us-tiapenak dakarren negozio handiari buruz. “Gasaren mendea” esatera heldu dira baikorrenak. Hala ere, geroz eta ahots gehiago daude sha-le gasaren inguruan sortzen ari den espekulazio burbuilaren inguruan. Higiezin burbuilari esker, zeina-ren ondorioak hainbat eta hainbat ordaintzen gabiltzan, estruktura piramidaleko timo hauei buruz as-koz ikasi ahal izan dugu. Klasiko bat da. XVIII mendean Holandan tulipanekin gertatu zen; eta denbo-rarekin berritzen joan da. Mende hau puntocom-en ziztadarekin hasi zen, eta orain energia burbuila da-tor “baliabide ez konbentzionalen” aurpegiarekin. Asmakuntza abian jarri zuten le-henak beranduago sartu zirenen itxaropenez elikatu ziren, biga-rren hauek hurrengokoetaz; eta horrela puzten joan da kontua shale gasari buruz iraultza bezala hitz egiten entzun den arte. Hala ere, AEBtan, boom hau hasi zen lekuan, ziztadaren lehen aztar-nak ikusten asi dira. Chesapeake

enpresa, putzu ez konbentzional gehien dituena, porrotaren zo-rian dago. Beste batzuk, Eusko-kantauriar arroan interes handiak duen Bnk bezala bere akzioak salgai-hondarraren balioa dutela ikusten ari dira. Arrazoia sinplea da. Aurreikuspenak puztu ziren. “Sweetspots”ak, hots, leku ho-berenak, ustiatzen hasi ziren, eta bertatik atera zen gasa baimen, lizentzia, inbertsioak biderkatu eta, horren atzetik, ustiatu behar ziren lurren alokairua ere igotzen joan zen. Ateratako gasa salneu-rria jaitsarazi zuen eta, horrela, hobiak errentagarri izateari utzi diote; ateratako energia unita-tearen (MBUT) salmenta salt-zaileari 3 $ (Henry Hub prezioa) ematen dizkion bitartean, unitate horren produkzioak 8$ balio du. Ondorioz, enpresak zulatzen ja-rraitu ahal izateko zorra pilatzen joan behar dira. Eta horietako asko egoera larrian daude. Kon-ponbideetako bat, gasa oraindik salneurri altua duten merkatu be-rriak bilatzea da, Europakoaren kasu. Hala ere onartu behar da Europarako aurreikusitako erre-serbak amerikakoak baino askoz txikiagoak direla eta ustiaketaren

prezioa askoz handiagoa izango dela espezializatutako azpiegi-tura eta ekipoen urritasuna dela eta. Gainera, gasa lortzeko erabili beharko den energiaren prezioa altuagoa izango da Europan. He-lburua ahalik eta ustiapen kopuru handiena abian jarri eta hauek saltzea da, frackinga negozio kas-karra dela egiaztatu baino lehen. Gas asko ustiatuz gero, prezioak behera egingo zuten eta opera-zioak errentagarritasuna galduko zuen. Gas gutxi ateraz gero, produkzio kostuek ez lituzkete gastuak estalduko. Beste estra-tegia posible bat erregai fosilen gainbehera orokorra dela eta ga-saren prezioa igotzeko otoitz egi-tea da. Baina, mirari hori beteta ere, eta ekonomiak gizateriaren eskuetan dauden erregai fosilen hazkundean oinarritutako ha-zkundea berreskuratuko balu, sortuko zen Berotegi Orokorrak ondorio hondatzaileak izango zituen. Hau guztiagatik aurrean dagoen kontua zera da: ez litzate-ke hobe kontsumo murritzagoan eta baliabide berriztatzaileetan oinarritutako beste eredu ener-getiko batenganako trantsizioa atzeraezina abiaraztea?

Frackinga, negozio on bat?

2012a bukatu den honetan, salaketa txiki bat egiteko une aproposa izan daiteke. Gure irakurleak jada ez badaki, Euskadiko Hidrokar-buroak Baltzua (SHESA), Araban, Errioxan, Bizkaiko lurraldeetan frackingaren bultzatzaile nagusia eta beste lekuetan interesa duena, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) barnekoa da, eta EEE Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren eskuan dago (gaur egun, Ekonomia-ren Garapena eta Lehiakortasunaren saila). Diru publikoa %100ean, guztiona. Egiten dituen gauza guztiak, guztion artean ordaintzen ditu-gu. Ikusi ahal izateko EEEren aurrekontu ildoa nondik nora joan den, hausnarketa ireki beharko lukeen adibide txiki bat azalduko dugu. Ustiaketarako dituen diru laguntzen kapituluan, SHESAk EEEk duen diru publikotik 29.000.000 € jaso zituen. Kopuru oparoa, zalantzarik gabe. Bestalde “2012ko Energia Aurrezkia eta Eraginkortasuna sus-tatzeko laguntza programa”k 5.500.000 euroko kopurua jaso zuen. Atsotitzak dionez, Gauza bat predikatu, beste bat paratikatu. Ikusi dugunez, erregai fosilen bidetik jarraitu nahi duten horien aldekoetara bideratzen dira praktikak. Gobernuaren erantzukizuna adibide lotsa-garri hauei buelta ematea da. Eta gai hauetan denok parte hartu nahi dugu gure iritziak mahai gainean ipiniz.

Jende guztiak, ezta gizartearen gehiengo batek ere, uste ez duenez frac-kinga interesgarria izan zitekeela, ustiatu behar dela dioten konpainiak bidea errazten joan behar dira. Frackingaren etorrerak izango dituen eragozpenak pairatu behar dituzten komunitateak kexatzen direla? Beste herrialdetan egindako astakerien inguruko beldurra dagoela? Lurazpian kimikoak txertatzearen aurka daudela? Ez larritu... horre-lako arazoak konpontzen adituak diren konpainiak daude. Jokabidea hurrengoa da: helburu zulatzaileak dituzten hainbat konpainia elkart-zen dira (gure kasuan SHESA, Bnk petroleum, r2 Energy eta Heyco dira “elkarte” hori osatzen dutenak), propaganda kanpainetan eskar-mentua duen enpresa bat kontratatzen da (gure kasuan FTI consul-ting enpresa izan da aukeratua), eta lanera. Modu horretan jaio da shalegasespana think tank edo iritzi zentroa eta ezkutatzen ez duten helburua dauka: gizartea eta bereziki herrietako hautetsiei frackinga etorkizunerako gauza ona dela sinestaraztea. Horretarako, bizpahiru lelo hartu eta behin eta berriz errepikatzen dira egia ekinaren ekinez eraikiko balitz bezala. Zorionez badakigu nola funtzionatzen dute, baina gehien bat, badakigu gezurretan ari direla. Guzti hau argitzeko abiapuntu egoki bat izan liteke FTI consultingek frackingaren onu-ren inguruan konbentzitzeko zenbat diru (gehien bat publikoa) ira-bazten duen jakitea. Enpresa mota hauek ezagunak dira bere egunean erretzeak biriken minbiziarekin zerikusirik ez zuela zabaldu zutelako edota Iraken zituen arma kimikoen armategien inguruko alarma sortu zuten kanpainak zuzendu zituztelako, ostera ez zituela jakin denean. Zelako aleak!Torontoko boltsan kotizatzen duen enpresa da BNK. Gainbehera nabarmena da. BNK-k hainbat baimen ditu gure inguruan

EEE (Energiaren Euskal Erakundea): Esan zer finantzatzen duzun, eta proposatzen duzun

eredu energetikoa zein den esango dizut

Frackingak lobbyak behar ditu

Pozoitutako oinordetzaGas ez konbentzionalaren ustiapena bultza-tu zuen lehena ez izan arren, Lopezen go-bernuak oinordetza arriskutsua utzi digu. Iraultza energetikoa iragartzeko Texasko gas putzuetan egindako agerraldi famatuak frackingak publikoki egin behar zuen las-terketa abiarazi zuen. Itzalean, ordea, aspal-diko 2004 batetik zeraman gaiak sukaldean. Erritmo desberdinen lasterketa, ordea. Bat-zuk apurketa egiteko korrika egiten duten bitartean, guretzat 2012rako iragarri ziren azterketa zundaketak hasi ez zitzaten egin-dako erlojupeko lasterketa izan da. Momen-tuz, 2012a bukatu da eta ustiapenek ez dute hasi. Hau alde bateko garaipena baino ez da, konpainientzat 2013a berriz ere gorriz markatuta agertzen baita. Lehen pika sartu nahi dute, horren atzetik beste guztiak etort-zeko. Eusko-kantauriar arroan dauden 40 in-guru ikerketa baimen onartu edo eskatuekin, frakingak iberiar bertsioaren epizentroa da. Eta Araba, urakanaren begia. Bertan 10 bai-men onartu eta beste hiru bidean daudelarik, lurraldea frackinaren mehatxupean dago. Orain EAJ eta Urkulluren txanda da. Eta go-

bernuaren gidaritza hartzen du pozoitutako oinordetzarekin. Hasieran duda-mudatan ibili ostean, jarrera ofizialaren zain, iturri ofiziosoek fracking honi ez esaten diola di-rudi, ez duenak fracking ez esan nahi. Ho-nen inguruko ñabardurei buruz etorkizun hurbil batean hitz egingo dugu. Nahi izanez gero, badaude konponbide errazak EAEn haustura egiteko aukerarekin amaitzeko. Epe laburrean, diru laguntza publikoetatik bizi den Euskadiko Hidrokarburoak Balt-zuari jarioa etetea. Epe ertainean, hidrokar-buro ez konbentzionalen ustiapenari ateak ixteko legedia idatzi daiteke eta baimenak kendu. Eta epe luzean, arrisku hau behin be-tiko aldentzeko, kontsumoaren murrizpena, eraginkortasuna eta beste eredu energetiko baterako trantsizioa dira klabeak, frackinga-ren bidez lortuko den gas ez konbentzionala zubi energia izan ez dadin. Marra gorria ze-harkatu eta gas ez konbentzionala lortzeko bideari ekiten badiogu, arazo energetikoak konponbiderik ez duela onartzen ari gara. Eta hori askoz larriagoa litzateke, inongo dudarik gabe...

EDITORIALA

Page 3: Fracking Ez 2013 urtarrila

Gure gizarteak eta gure bizi-moldeak baliabide fosilekiko duen dependentziak dakart-zan arazoak ikustarazteko jaiotzen da. Mendebaldeko gizarteek bizi izan duten ha-zkundearen oinarrian erregai fosilak daude. Hauek due-la gutxira arte, nahiko erraz eta merke lortu izan dira, eta xahutu ditugunez, festa amaitzear dagoela esan ge-nezake.

Duela urte batzuk, The eco-nomist aldizkariak mezu sarkas-tiko baten bitartez (argazkian) abixua bidaltzen zuen; petro-lioarekiko adiktuak gara. Petro-lioaren tontorra edo gehienezko

produkzioaren unea pasatu dugu jada, eta laster iritsiko dira ikat-za eta gasarena. Fracking-a eta baliabide ez konbentzionalaren bilaketa, albiste pozgarria baino, energia fosilen eskutik jarraitzeko azken saio etsitua besterik ez da, mundu mugatu batetan hazkunde mugagabea posible balitz beza-la. Fracking-a ez zentzu honetan emandako pauso bakarra. Urteak daramatzate erreserba margina-lak ustiatzen, lortzeko zailtasun handiak dituzten baliabideak, ur sakonetako petrolioa bezala, edo txikizio potentzial izugarria duten teknikak erabiltzen, ikatza ustiat-zeko erabiltzen den “top moun-tain removal” kasu.

Hilabete honetan, Kanadako

ondar asfaltikoak edo bitumino-soak aurkezten dizkizuegu. Duela hamarkada batzuk hasita, mun-du mailako petrolio erauzketen zenbakiei, Kanadan ondar asfal-tikoetatik lortutako produktu ho-nen zenbakiak gehitzen zaizkio. Lur azal gaineko mehataritza lana da hau, 54.000 km2tan zehar (Arabako lurraldearen azalera 18 bider!) sakabanatuak daudelarik. Lan hauetan hasi aurretik, basoz beteak zeuden lurralde hauek. Areetatik petrolioa lortzeko pro-zesuan, izugarrizko ur kopurua erabili behar da, kopuru handi bat Athabasca ibaira isuri kutsagarri moduan itzultzen delarik. Lurrak eta ondarrak mugitzeko, mun-duan existitzen diren kamioi han-

dienak erabili behar izaten dituzte (Cat 797 izenekoak, irudian ditu-zue, bidaia bakoitzean 500.000 kilo ondar garraiatzeko ahalme-

narekin). Petrolio barril bakar bat eskuratzeko, 2.500 kilo ondar asfaltiko prozesatu behar da, eta 10 barrilen produkzioa lortzeko, erdia, hau da, 5, gastatu behar da, etekinaren erdia xahutuz. Honi deforestazioa gehitzen badiogu, uraren erabilpena, atmosferara doazen isuri kutsatzaileak etab. emaitza tamalgarria da. Baina egungo ekonomiak petrolioare-kiko duen dependentzia ikusirik, baliabide hau ezinbestekoa bi-hurtzen du, petrolio ekoizle diren lurraldeetan erauzte beherakadak nabarmenak bait dira. 40 estatu ekoizleetan erauzketa beherant-za doa. Atxikitzen dugun irudiak esan dezakegun edozerk baino in-dar handiagoa du...

Ipini nahi diogun izenaren arazoa alde batera utzita (Shale gasa, eskisto gasa edo arbel gasa), asko hitzegin da azken aldi honetan, gas ez konbentzionalaren arrakas-taz. Hainbat dira AEB-etan, kontsumoaren %20aren in-gurua hornitzen duen gas ho-nen txalotzaileak ameriketan. Baina hainbat arazoren era-gile ere izan da Shale gasa. Atal honetan azaltzen joango gara. Gaur, lurraren okupazioaren ikuspuntutik begiratuko dugu. Aipatu dugun erauzte portzentaia lortzeko, zuloak eta zuloak egitea

ezinbestekoa suertatu da. Arrazoia sinplea da; fracking-aren bitartez lortutako gas putzuek gainbehera edo deklibe tasa ikusgarriak di-tuzte, putzua martxan jarri orduko indarra galtzen hasten dira. Soilik lehen urteari begira, beherakada %60 eta %80 bitartekoa izaten da. Hau dela eta, produkzio jakin bat lortu eta mantendu ahal izateko, plataforma eta putzu berriak be-harko ditugu ezinbestean. Putzu bakoitzak lur azpian dagoen gas kopuru txikia konekta arazten duenez, meatokia era oso intensi-boan ustiatuko da. Texas-en, Bar-nett arroan bakarrik, 2012. urtean 1.250 putzu berri egin dituzte.

Eta produkzioak ez du gorantza jo! Aurreko urteetan zulatutako putzuen gainbehera mantentze-ko besterik ez du balio izan, eta hori ere ez dute lortu. Arro osora begira, emaitza hau da: 0,6 Km2-ko putzu bat dago. Esfortzu guzti honek ordea, AEB-etako pro-dukzioaren %4-a besterik ez due-la lortzen aipatu gabe ezin dugu amaitu. Galdera hau da... Zenbat mila putzu egin beharko ditugu Euskal Herrian, ateratzeko behar den esfortzua balio ez duen gasa ateratzeko? Gure erreferentzia Texas baldin bada, gure mandata-rien bidaian ikusitakoaren arabe-ra, ez ezazue ahaztu inguru hartan

dagoeneko 20.000 putzu inguru zulatu dituztela azken hamarka-dan. Atera kontuak. Fracking-a pasa den lurraldeetan paisaiaren itxuraldaketa ikusgarria suertatu da. Hona etorriko balitz ere, ant-zekoa gertatuko da. Hasi gaitezen ahazten gure inguruak duen itxu-raz.

BALIABIDE FOSILEKIKO DEPENDENTZIA

3 FRACKING EZ 2013ko Urtarrila

Shale gasaren arrakasta... edo lurraldea zuloz betea nola utzi

Planeta txikitzen: Canadako ondar asfaltikoakBaliabide fosilekin jarraitzeko azken saio desesperatuak dira errekurtso ez konbentzionalak ustiatzeko ekimen berriak

Barnett arroan, 2012. urtean soilik, 1.250 putzu berri

egin dituzte

Sinestezina badirudi ere, honako hau Albertako baso bat zen duela gutxi. Operazioaren tamainaren idea bat izatearren, bertan diharduten kamioietako baten argazkia ipini dugu behean, ezkerraldean

FRACKING-AREN ARAZOAK

Page 4: Fracking Ez 2013 urtarrila

Araban urte osoan garatu den frackingaren kontrako sentikor-tasuna, ezinbestean, bere isla izan zuen urte amaierako lasterketan. 2012a Enara 4 putzuari aurkeztu-tako alegazio zaparradarekin hasi bazen, urtea Corazonistas kalea eta Gasteizko erdialdea batzen zituen 7 kilometroak egin zituz-

ten ehunka kamiseta, pegatina eta banderolarekin bukatu zen. Las-terketaren irteera Ajuria Eneatik oso gertu zegoenez, asko izan ziren beroketa lanak hemen aur-kezten dizuegun argazki hau egi-teko aprobetxatu zutenak. Bertan biztanle berria dagoenez, ezin dugu aukerarik galdu esateko

behar beste korrika egingo dugula frackingaren aurretik jarraitzeko. Argazkia eta lasterketa eta gero, eta guztion zoriontasunerako, frac-kingaren kontrako kamiseta zuen jende asko pasatzen ikusi genuen. Modu horretan beraien sentipena erakusten zioten espaloietan pi-latzen zen publiko anitzari. Hori gutxi balitz, korrikalari talde batek “jingle bells” gabon kanta fama-tua moldatu zuten frackingaren kontrako abestia bihurtzeko, las-terketa gizartearen nahia argi adie-razteko beste leku on bat bihurtuz. Hori bai, abestea eta korrika egitea oso bateragarriak ez direnez, an-tifrackinero gehienak pelotoiaren atzealdean heldu ziren.Ea datorren ediziorako fracking-aren mamua behin betirako uxatu dugun denon artean, Olentzeroren xelebrekeriei buruz berriro kan-tuan aritzeko.

Kaixo Gurutze! Galdera batzuk erantzungo dizkigutzu, Fracking EZ egunkariko lehenengo zenbakirako da.

Zertara dedikatzen zara frackingaren kontra ibiltzeaz aparte?Haur Hezkuntzako irakaslea naiz.

Noiztik zaude Plataforman?Sortu zenetik gutxi gora behera, bigarren edo hirugarren bileratik, ez dut zehazki data gogoratzen, 2011ko azaro eta abenduaren ar-tean.

Zerk bultzatu zintuen sartzen?Gasland dokumentala ikusteak sortu zidan haserrea

Hasieratik jakin izan zenuen zer nolako kontuaren kontra ari zinen?Ez nuen ideiarik. Ez arazoaren tamainaz ezta gure gizartean eman behar diren aldaketaz horrelako astakeriarik beharrezkoak ez izate-ko berriro.Zein izan da Plataformaren papera frackingaren kontra Ara-ban?Niri iritziz Fracking Ez Araba ez egotekotan, nahiz eta astakeri hau gelditzeko asmoarekin jendea egon, informazioa ez litzateke hainbeste pertsonengana ailegatuko eta kamioiak heltzearekin ba-tera enteratutako ginateke… edo askoz beranduago.

Bihotzean bereziki gordetzen duzun 2012ko momenturen bat?Urriaren 6a zalantzarik gabe. Manifestazioan jendetza ikusi nue-nean, adin guztietako jendea, herrietakoak, hirikoak, eremu guztie-takoak, batera eta lurraren etorkizunarengatik kezkatuta.

Zer emango zenuke ontzat frackingaren kontrako borrokan?Hasteko, teknika hau, edo antzekoa den eta beste izen bat duen beste edozein debekatzea edonon. Epe luzera gizartean kontzientzia sortzea, gaur egun bizi garen moduan bizi bagara eta kontsumitzen dugun moduan kontsumitzen badugu, lurraren etorkizuna beltz bi-lakatzen da eta berde bihurtu behar dugu…

Eta zer izango zen zuretzako porrot bat?Esplorazio lanak hastea, ur kutsatua duten milioika litro lurran sart-zea… Nahiz eta putzu bakarra izan herri bakar batetan…

4 FRACKING EZ 2013ko Urtarrila

1. Esaten duten moduan Araban 180.000.000.000 m3 gas egongo balira, ateratzeko 2.000 putzu baino gehia-go beharko liratekeela? Eta gaur egungo munduaren kontsumo erritmoa kontutan hartuta kantitate hori 20 egunetan erretzen dela!

2. Burgoseko iparraldean frackingaren antzekoa den eta radial jetting izena duen teknika bat erabiltzen hasiko direla? Eta desjabetzeak jada hasi dituztela!

3. Juan Cruz Vicuña, SHESAko zuzendari orokorrak, ur-tean 86.000 euro kobratzen dituela urtean, Mariano Rajoyk baina 10.000 euro gehiago irabaziz?

4. Petrolio barril bat lortzeko Kanadako are asfaltikoen 2.500 kilo irauli behar direla?

5. SHESA eta HEYCOren arteko bileren aktetan Gasteiz azpian frackinga egin edo ez ez dutela argi irakurri daitekeela, ez baitakite horrek bertan hondoratzeak ekarriko dituen?

6. Mexikoko golkoko gas putzuen %60a urte batzuk martxan egon eta gero galerak dituztela?

7. Nigeriako Nigerko Deltan petrolioarekin batera aterat-zen den gas naturala zuzenean zuzietan erretzen dela? Eta batzuk martxan daramatzatela azken 30 urteetako eguneko 24 orduak?

Abenduaren 31an San Silvestrek ere: Fracking Ez

Horrela esaten digute katalanez. Artikuluari izenburua ematen dion izena duen plataformaren bitartez frackingaren kontra batu den azkeneko hizkuntza da. Be-raiek baino lehenago Stop frac-king eta Ban fracking now oihukatu zuten EEBBetan, Ka-nadan, Erresuma Batuan, Irlan-dan edo Australian. Stop au Gas de Schiste Frantzia eta Kebeken. Alemaniarrak eta Austriarrak Gegen Gasbohren oihukatu zu-ten. Gure inguruan batzuk Frac-king No batzuk eta beste batzuk Fractura Hidraulica No nahiago zuten bitartean. Lema hauekin mugimenduak sortu ziren Kan-tabrian, Errioxan, Burgosen, Pa-lentzian, Sorian,… Guk Fracking Ez sinple bat aukeratu genuen, eta modu honetan gure estiloarekin eta gure berezitasunekin, frackin-garen kontrako mugimendu ba-tetan txertatu ginen. Mugimendu honek bere etxean borrokatzen du baina soslaiz eta elkartasunez ondokoak, jada mundo osokoak direnak, begiratzen dituen mugi-menduan txertatu ginen. Mundu

modernoak aspaldi mugitzen da erregai fosilak markatzen dioten erritmora, izan ere hauek mun-duko beharren %80a asetzen bai-tute. Munduko ekonomiak erre-gai hauekin duen dependentzia ikusita, erauzketaren inguruko industria ikaragarria muntatu da, eta ohiko hobiak agortzen direla ikusita, aurkitu dezaketen petro-lio, gas edo ikatzaren azkenengo tantak xurgatzeko inongo zalant-zarik ez dute. Eta ezin hobeto esan, harrien azpian ere bilatuko dute. Beharrezkoa den fracking

guztia erabiliko dute, eta zorionez fracking hitz madarikatu bihurt-zen badugu, beste izen batekin gauza berdina probatuko dute. Frackingaren kontrako borroka lurraren defentsaren borroka da ere, edaten dugun uraren defent-san eta arnasten dugun airearena, baina ezin dugu burutik galdu ezagutzen dugun guztia mantent-zen duen klima baten aldeko borroka ere badela. Eta klima aldaketa, gaur egungo erregai fosilen kontsumoaren erritmoare-kin, geldiezina da.

Aturem el fracking

SaltokiakGasteiz: Elkar, Casa del Libro, Bioalai, CNT, Zuloa, Librería UPV, Best-press, Hnas. Mendi, Jakintza, Kiosko ca-tedral, Anegón, Aranbide, Ayala, Mayner, N,STOP, Olmo, Prensa Dato 14, Sarralde, Haurtxoa.Araba: Amurrio, Ozaeta, Kanpezu, Urizha-rra, Ondategi.Bizkaia: Bilbo (Eztabaida, Ekoetxea), Urduña.Gipuzkoa: Donostia (Kaxilda).Nafarroa: Iruñea (La Hormiga atómica, Ekologistak Martxan, El Parnasillo, Muga, Policarpo, Auzolan), Altsasu.Madrid: Traficantes de Sueños.Barcelona: Ciutat Invisible, La Rosa de Foc, El Lokal, Aldarull.

Elkarrizketan… Gurutze Morado

Ba al zenekien…