FAKTURA ELEKTRONIKOAK EGITEA EF4KTUR-ekin

7
Leioako Udala Elexalde 1 48940 Leioa (Bizkaia) 94-400.80.30 [email protected] Faktura elektronikoak egitea ef4ktur-ekin FAKTURA ELEKTRONIKOAK EGITEA EF4KTUR-ekin

Transcript of FAKTURA ELEKTRONIKOAK EGITEA EF4KTUR-ekin

Leioako Udala Elexalde 1 48940 Leioa (Bizkaia) 94-400.80.30 [email protected]

Faktura elektronikoak egitea ef4ktur-ekin

FAKTURA ELEKTRONIKOAK

EGITEA EF4KTUR-ekin

Ayuntamiento de Leioa Elexalde 1 48940 Leioa (Bizkaia) 94-400.80.30 [email protected]

Faktura elektronikoak egitea ef4ktur-ekin

SARRERA

Gida arin honek modu errazean azaltzen du faktura

elektronikoak nola egin Leioako Udalerako ef4ktur programa

erabiliz. Programa hori Euskal Foru Aldundien ekimena da beren

fakturak jaulkitzen dituztenenei faktura elektronikoa egiteko

aukera dohainik emateko, eta horrela, modu erraz eta

praktikoan, enpresek elkarren artean eta euskal

administrazioekin lan egin dezakete.

Programa hau eta gidaliburuak doan deskarga daitezke hemendik:

www.ef4ktur.com.

Gida honetan, faktura elektronikoa egiteko ezinbesteko pausuak

soilik azaltzen dira, ez ef4aktur programaren funtzio guztiak.

Informazio osoa eskuratzeko, gidaliburuak erabili.

Erabili den ef4ktur programaren bertsioa 4.0.4 izan da,

2015/06/01ekoa.

1. URRATSA – SOZIETATE ETA BEZEROEI HASIERAKO ALTA EMATEA

Urrats hau programa lehenbizi erabiltzean bakarrik emango da.

Kudeaketa!Nire sozietateak atalean sartu eta sozietate bat

sortu faktura egingo duen enpresaren datuekin.

Ayuntamiento de Leioa Elexalde 1 48940 Leioa (Bizkaia) 94-400.80.30 [email protected]

Faktura elektronikoak egitea ef4ktur-ekin

Ayuntamiento de Leioa Elexalde, 1 48940 Leioa (Bizkaia) 94-400.80.30 [email protected]

Faktura elektronikoak egitea ef4ktur-ekin

Kudeaketa!Bezeroak/Hornitzaileak atalean sartu eta ef4aktura egingo duen

bezeroa sortu (Leioako Udala). Bezeroaren fitxan honako datu hauek bete beharko

dira.

Azkenik, Kudeaketa!Kontzeptuak atalean sartu eta fakturen

kontzeptu orokorrak sortu.

Ayuntamiento de Leioa Elexalde 1 48940 Leioa (Bizkaia) 94-400.80.30 [email protected]

Faktura elektronikoak egitea ef4ktur-ekin

2. URRATSA – FAKTURA ELEKTRONIKOAK SORTZEA

Fakturazioa!Igorritako fakturak!Fakturak atalean sartu.

Faktura Berria aukera hautatu. Hurrengo pantaila agertuko da,

eta bertan, fakturaren datuak bete.

Bereziki garrantzitsuak dira gorriz nabarmendutako datuak.

Ayuntamiento de Leioa Elexalde 1 48940 Leioa (Bizkaia) 94-400.80.30 [email protected]

Faktura elektronikoak egitea ef4ktur-ekin

- Kontzeptua: fakturaren deskribapen orokorra. Eremu betegarria

oso handia ez bada ere, nahi beste testu sartzeko aukera

ematen du, eta gomendagarria da fakturaren kontzeptua ahalik

eta gehien zehaztea.

- Kontratugilearen datuak: Kontabilitate Bulegoa, Kudeatzaile

Organoa eta Udaleko Izapidetze Unitatea (kasu honetan,

L01480545 kodea eta Udalaren datuak).

Behin faktura behar bezala grabatuta, hautatu eta

Sinatu/Jaulki aukera hautatu digitalki sinatuta gera dadin

ziurtagiriaren bitartez.

Sinatu ondoren, Zirriborroen ataletik Jaulkiak atalera igaroko

da faktura.

Ayuntamiento de Leioa Elexalde 1 48940 Leioa (Bizkaia) 94-400.80.30 [email protected]

Faktura elektronikoak egitea ef4ktur-ekin

3. URRATSA – FAKTURA ELEKTRONIKOAK BIDALTZEA

Jaulkiak atalean sartu, hautatu bidali nahi duzun faktura eta

aukeratu “Gorde honela” aukera. Fitxategiaren formatua

hautatzeko aukeratzeko pantaila agertuko da, eta hautatu

Faktura Elektronikoa (.xml).

Fitxategia gorde horretarako den karpetan.

Fitxategia bidali posta elektronikoz Leioako Udalak faktura

elektronikoak jasotzeko duen helbidera:

[email protected].

GARRANTZITSUA:

Arazoak antzeman dira faktura elektronikoak GMAIL-etik

bidaltzen direnean, sistema horrek fakturen fitxategiak

aldatzen dituelako. Beraz, posta elektronikoko beste aplikazio

batzuk erabili behar dira faktura elektronikoak bidaltzeko.