Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00...

24

Transcript of Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00...

Page 1: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko
Page 2: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko
Page 3: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko

3zure etxea zure kabia

1.zenbakia - Otsaila

2.zenbakia - Martxoa

Metro koadroak, logela kopurua, egongela, sukaldea, ko-

muna, sarrera, ataria, balkoia... Etxean zeregin etafuntzio bakoitzerako espazio desberdinak izan ohidira. Aldian behin, espazio horiek itxuraz berritzeko

edota behar berrietara egokitzeko premia izango dugu: erosoagoegiteko, espazioan irabazteko, argiago egiteko edota zaharkitutagelditu zaigulako. Horretarako, Urola Kosta eskualdeko herrie-tan etxebizitza arloan eta dekorazioan adituak diren profesiona-len eskaintza zabala dago. Altzarietan ez ezik, argiztapenean,margoetan eta osagarrietan aurkitu daiteke askotariko eskain-tza. Etxebizitzarako nahi den hori edo behar den hori eskura-

tzeko profesional horiengana jo besterik ez dago, asko dagoelakoirabazteko: aholkua, esperientzia, gertuko tratua, ideia berriak,

obren jarraipena...Etxebizitza nahiz egunerokoan erabiltzen diren beste hainbat es-pazio atontzeko, janzteko eta berritzeko Urola Kostako profesio-nalen berri jasoko duzu esku artean duzun aldizkari honen bidez.Eta, eskaintza zabala denez, bigarren zenbaki bat ere laster ja-

soko duzu etxean.

Etxea behar berrietaraegokituz, itxura aldatuz

Argitaratzailea:UROLA KOSTAKO HEDABIDEAKZuzendaria:Nerea UrangaKudeatzailea:Uxua Ostolaza EgañaPublizitatea:Ainhoa SubinasIdoia AginagaldeFelix AizpuruaTestuak: Aitziber ArzallusDiseinua:Ane Azkue

Helbidea:Araba kalea, 25 beheaZARAUTZ943-89 00 [email protected]

sarrera

Page 4: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko

GAU-ARGI

4 zure etxea zure kabia

GAU-ARGIK 60URTE

Ez da erraza familiako negozio bati 60urtez eustea, eta, are gutxiago, indartsueustea. Lan asko eginda eta izerdi askobotata bakarrik lor daiteke hori. Ederkidakite Olatz eta Juan Inazio Santeste-ban anai-arrebek, Gau-Argiko egungohiru nagusietako bik. Euren gurasoak,Meliton Santesteban eta Joxepi Tolosa,izan ziren argiztapen eta elektrizitatedenda zabaldu zutenak. Baina 40 urtebadira bigarren belaunaldia jarri zelanegozioaren kargu. Gustura daude,jakin dutelako zailtasunak gainditu etaaurrera egiten, eta etorkizunera begiraere badutelako familiako negozioarinork jarraitua.Santesteban anai-arrebek ez dakiteziur-ziur euren gurasoek ze urtetansortu zuten enpresa. «Lehen erreferen-tziak 1958koak dauzkagu», kontatu duOlatzek. Duela hilabete inguru kasuali-tatez eskuartera iritsi zitzaizkien doku-mentu batzuei esker dakite hori.Faktura batzuk dira, eta horietan azal-tzen da enpresa ordutik lanean ari dela.«Guk daukagun lehen faktura da1958ko otsailaren 26koa, baina hanerreferentzia egiten zaien lanak lehe-nagokoak dira, 1957ko irailekoak-eta.Beraz, ordurako ariko ziren lanean»,azaldu du Juan Inaziok.Lehenagoko datuak bilatzen saiatudiren arren, ez dute lortu. GipuzkoakoMerkataritza Ganberan 1958an sortu-tako enpresa gisa azaltzen da Gau-Argi

eta Azpeitiko udaletxean 1960tik aurre-rako datuak bakarrik dituzte artxiba-tuta.

Argindarra eta lehen etxetresnak «Gure aita eta ama ez ziren azpeitia-rrak. Baina, garai hartan argindar en-presa bat zegoen Azpeitian, ElektraOrbegozo izenekoa, eta hara etorriziren lanera», kontatu du Olatzek. «Ge-rora, Iberdrolak erosi zuen enpresahura eta gure aita Iberdrolako langileaizan zen». Urte batzuk beranduago,euren enpresa sortu zuten. «Orduraarte, inguru hauetako etxebizitzek etabaserriek ez zeukaten argindarraren-tzat kable instalaziorik, eta garai har-tan jarri zuten dena». Hasiera batean, elektrizitateko produk-tuekin zabaldu zuten denda Erdika-lean, baina segituan ekin ziotenetxetresna elektrikoak saltzeari ere.«Garbigailua zen asmakizun onena. On-doren, jendea hasi zen ekonomiken

ordez gasdun sukaldeak jartzen etagero etorri ziren hozkailu, telebista etagainontzekoak». Olatzek buruan due-naren arabera, era horretako lehenda-biziko denda izan zen herrian. Aurki,Erdialeko lokal handiago bat hartu, etanegozioa hara pasatu zuten, 1962 ingu-ruan. Aldaketa handiena, baina, 1975 al-dera etorri zela adierazi du JuanInaziok. «1973an erabaki genuen elek-trizitateko instalazioen negozioa be-reizi egingo genuela dendatik,erabiltzen genuen materiala ez zelakoegokia lokal komertzial baterako. Or-duan pasatu ginen Landetara». 1975ean, aita hil zitzaienean, seme-ala-bek hartu zuten enpresaren gidaritza,Juanjok, Olatzek eta Juan Inaziok.Euren amak dendarekin jarraitu zuenErdikaleko lokal txikian, 1996an erreti-roa hartu artean. Urte batzuetan ezzuten argiztapen dendarik izan, baina1997an berriz zabaltzea erabaki zuten,Juan Inazioren hitzetan, «horrek argiz-

Page 5: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko

5zure etxea zure kabia

Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia943-81 43 [email protected]

Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda.

1958ko faktura.

tapen arloko marka batzuetara iristenlaguntzen dizulako». Landetan urte ba-tzuk egin ostean, 2006an, gaur egungolekura aldatu ziren. Bi solairu ditu en-presak: goiko solairuan, bulegoak etadenda dituzte, 300 bat metro koadroguztira; beheko solairuan, berriz, taile-rra, 390 bat metro koadrokoa. Denera14 lagunek lan egiten dute.

Aldaketa handiak Negozioak martxan dirauen sei hamar-kada hauetan, argindarraren eta argiz-tapenaren sektorea ikaragarri aldatudela baieztatu dute Santesteban anai-arrebek. Hasieran, etxetresna elektrikoeta instalazio txikiekin hasi ziren; ge-rora, enpresetara eta etxebizitza berrie-tara sartu ziren; eta, gaur, etxebizitzaberriak eta industri enpresak dira langehien egiten duten esparruak. Argiz-tapen publikoko proiektuetan eta tele-komunikaziokoetan ere lan asko egitendute. Hain zuzen, azken urteetan telekomu-nikazioen sektorea izan da gehien al-datu dena, «eta, horretan, guk ere aldehandia egin dugu», dio Juan Inaziok.«Oso ondo prestatu gara eta industrianeta etxebizitzetan era horretako lanasko egiten dugu». Nabarmendu du, be-rrikuntzetara egokitzeko etenik gabeprestatzen jarraitu beharra dagoela.«Orain enpresan sartzen diren langi-leak ondo prestatuta datoz eta guk ereaukera ematen diegu prestatzen jarrai-tzeko», zehaztu du Olatzek. Urteotan, estualdiak ere pasatu beharizan dituzte. «Krisialdi bat bainogehiago ezagutu ditugu baina oraingoabezalakorik inoiz ez», dio Olatzek. Halaere, horiek iragana dira dagoeneko. Juan Inaziok pozarren gogoratu du ba-direla eurekin lanean hasi eta erretiroaeurekin hartu duten langileak. «Pertso-

nalki oso gauza garrantzitsuak dira ho-riek eta negozioarentzat ere oso ona da,konfiantza handia ematen digulako baigeuri eta baita bezeroei ere». Langileakenpresaren ezinbesteko parte baitira.«Proiektu hau denok osatzen dugu,denok gara honen zati, langileak, beze-roak eta gu», dio Olatzek. Horregatik,eskerrak eman nahi dizkiete urteotaneurekin egon direnei eta baita aurre-rantzean egongo direnei ere.

KRONOLOGIA

Gau-Argi 1958an sortu zuten MelitonSantesteban eta Joxepi Tolosak; ordu-koak dira, behintzat, enpresari buruztopatu dituzten lehen erreferentziak.Hasiera haietan, Azpeitiko Erdikalean

zabaldu zuten denda.

Argindarra etxebizitza eta baserrietarairitsi zen eta jendea lehendabiziko etxe-tresnak erosten hasi zen. Ordukoak

dira lehen garbigailuak, gasdun sukal-deak, hozkailuak, telebistak, etab. Ha-sierako denda txiki geratu zitzaien, eta

Erdikalean lokal handiagoa hartubehar izan zuten.

1973an, erabaki zuten elektrizitatekoinstalazioen negozioa dendatik bereiz-tea eta Landetara eramatea. Hasierakolokal txikira pasatu zuten denda, etaamak han jarraitu zuen lanean, erreti-

roa hartu zuenera arte.

Hamar bat urtez argiztapen dendarikez zuten izan, baina 1997an berriz za-

baldu zuten, Landetan.

2006an, egungo lekura aldatu zuten en-presa osoa: bai denda eta bai tailerra.

Page 6: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko

TXINDOKI

6 zure etxea zure kabia

Hiru hilabete besterik ez diraZumaian Txindoki Estudioazabaldu zutela. Kalitatezkoaltzariz hornitutako eremu

funtzionalak sortzen dituzte han, su-kaldeak eta bainugelak, batez ere.

«Geuk erosiko genituzkeen sukaldeak bakarriksaltzen ditugu»

Kalitatezko altzariz hornitutakoeremu funtzionalak sortzen dituzte Txindokin, batez ere,bainugelak eta sukaldeak. Beasainen dute denda, eta Zumaian estudioa ireki duteorain.

Baina, ez pentsa lan horretan hasibe-rriak direnik, ez; sektorean ia 40 urtezjarduteak ematen duen esperientziadute atzetik. Orain arte, enpresarenjaioterrian bakarrik zuten denda: Bea-sainen. Baina, merkatua zabaltzeko go-goak bigarren denda zabaltzerabultzatu ditu; oraingoan, Zumaian. Etxebizitza berrietan ere aritzen direnarren, Txindokiren espezialitatea era-berritzeak direla azaldu du Aitziber

Garmendia Beasaingo dendaren ardu-radunak. «Eraberritze lanak kudea-tzeaz arduratzen gara, gremioakkoordinatzeaz. Zumaiako dendak zer-bitzu zabalagoa eskainiko du, estudiobat delako».

Mobalco, esklusibanEsperientziaz gain, Txindokik baditubeste indargune batzuk ere. Horietakobat da Mobalco marka esklusiban mer-katuratzen duela. Mobalco Galiziansortutako familiako enpresa bat da. Su-kaldeak egiten ditu, baina ez seriean,bezeroek eskatu ahala baizik. Haren di-seinuek sukalde profesionalen ele-mentu eta osagarriak dituzte, etamaterial iraunkorrak eta prozesu gar-biak erabiltzen ditu, ingurumenare-kiko arduraz eta erantzukizunezjokatzen baitu beti. «Puntako marka bat da», Garmendia-ren hitzetan. «Sukaldeak ez ditu egitenegiteagatik eta diseinuak ez ditu egitenboladan dagoenaren arabera, zentzuzbaizik». Horiek horrela, garbi dio Gar-mendiak: «Altzarien diseinua gehiagoedo gutxiago gusta dakizuke, baina za-lantzan jarri ezin dena kalitatea da.

Page 7: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko

7zure etxea zure kabia

Kantauri plaza, 4. Zumaia688 67 88 [email protected]

Mobalcok kalitate altuko produktuakbakarrik ekoizten ditu, eta guk geukerosiko genituzkeen sukaldeak baka-rrik saltzen ditugu». Gainera, nabar-mendu du, pertsonalizatzeko aukerazabala eta erraztasun handiak eskain-tzen dizkiola bezeroari. Txindokiren indarguneetako beste bat,Beasainen duten tailerra da. «Han ezditugu altzariak egiten, guk diseinatu-tako egurrezko piezak baizik: sukalde-rako snack-ak, kontsolaren batzuk,mahaiak, eta abar gero saltzeko edooparitzeko, zerbitzu gehigarri gisa».Garmendiaren ustetan, tailerra izatehorrek balio erantsia ematen die, gau-zak bezeroaren nahietara egokitzekoaukera dutelako. Gainera, nabarmendudu, tailerrean eta altzariak muntatzenibiltzen diren langile guztiak enpre-sako langileak direla, ez autonomoak,bizitza guztia daramatela elkarrekin la-nean. «Guretzat altzarien kalitatea etafuntzionaltasuna bezain garrantzitsuabaita haiek ongi muntatzea».

Page 8: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko

SAREAN ALA DENDAN

8 zure etxea zure kabia

Sarean ala dendan erosi,horra hor auzia

Interneten edozer eskuratu deza-kegu; altzariak ere bai. Etxeko so-fatik mugitu gabe eta,zenbaitetan, dendan baino prezio

hobean. Baina, nork argituko dizkiguzalantzak? Eta etxean jasotzen du-guna ez bada espero genuena?

Teknologia berriek goitik behera al-datu dute gure bizitza, eta, nola ez, goi-tik behera aldatu dituzte gureerosteko ohiturak ere. Edozer eros dai-teke sarean; baita altzariak ere. Ba-tzuek, onurak baizik ez dizkioteikusten horri; beste batzuk, aldiz,nahiago dute dendara joan eta eroske-tak bertatik bertara egitea.

ErosotasunaBeti zabalikPrezioakGarraioaFinantzatzeko erraztasunak

m

Interneten erostearenbost abantaila

1. Erosotasuna: etxeko sofatik mugitugabe topa dezakezu bila zabiltzana, etahainbat dendatan aurkituz gero, kon-paratu ere bai. Dendaz denda ibiltzeaatsegin ez duenarentzat primerako ir-tenbidea da.2. Beti zabalik: altzariak ikusteko den-bora dezente behar izaten da, beraz,gehienek, libre duten eguna baliatzendute horretarako, larunbata, hainzuzen. Ondorioz, dendak jendez gai-nezka egoten dira eta saltzaileak lan-petuta. Interneten, aldiz, urtean 365egunez eta egunean 24 orduz zabalikegoten dira dendak.3. Prezioak: bitartekariak ekidin eta

produktuak prezio hobean eskuratzeaahalbidetu diezazuke.4. Garraioa: saltoki handiek eskain-tzen dute altzariak etxera eraman etamuntatzeko zerbitzua, baina, garesti.Aldiz, internetez erosiz gero, altzariakberme handiagoarekin jasotzen dituzuetxean, bidean jasan ditzaketen kal-teak ez baitira zure erantzukizunaizango. Eskaintzaren edota gastatzenduzun diru kopuruaren arabera, lite-keena da garraio eta muntatze kos-tuak doan ateratzea ere.5. Finantzatzeko erraztasunak: nor-malean, sareko dendek erraztasunakeskaintzen dizkizute erositakoa or-daintzeko, esate baterako, faktura za-titu eta hainbat alditan pagatzekoaukera.

Abantailakon line

Page 9: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko

SAREAN ALA DENDAN

9zure etxea zure kabia

KalitateaAholkularitzaStocka baieztatuErosketa osteko zerbitzuaKonfiantza

m

Dendan erostearen bost abantaila

1. Kalitatea: materialak, kolorea, etaabarrek ordenagailuko pantailangauza bat dela eman dezake, eta aurrezaurre duzunean beste bat izan. Den-dan zeure begiez ikusi eta zeure eskuezukitu dezakezu aurrean duzun pro-duktua, bila zabiltzana den egiazta-tzeko.2. Aholkularitza: dendetako saltzai-leak profesionalak dira eta haien ahol-kuak oso baliagarriak gertadakizkizuke. Garbi azalduko dizkizutemodelo bakoitzaren ezaugarriak etabatzuen eta besteen arteko aldeak, au-keraketa ona egiteko.3. Stocka baieztatu: guk nahi dugun

hori baduten edo ez momentuan jakindezakegu. Interneten, gerta daiteke,produktu bat aukeratu, erosketa orga-txoan sartu, eta baieztatzera joatean,agortu egin dela jakinaraztea.4.Erosketa osteko zerbitzua: erosketaprozesuan saltzailearekin zuzenekoharremana duzunez, salmenta ostekozerbitzua ere hobea izaten da. Beze-

roak zalantzaren bat izango balu, be-rriz dendara joan eta saltzaile berare-kin zuzenean hitz egiteko aukeraizango luke.5. Konfiantza: badakizu zer erostenari zaren, nork saldu dizun eta produk-tuak zenbat urteko bermea duen. In-bertsioa egin aurretik ondo informatuzaitezke.

Abantailak dendan

Page 10: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko

EGURRAREN ZAINTZA

10 zure etxea zure kabia

Egurra oso material erabilgarriada. Etxebizitzetarako aukeraasko eskaintzen ditu, nola ba-rrualderako hala kanpoalde-

rako. Baina, osasuntsu iraun dezan,beharrezkoa da zaintzea, etsai askobaititu; adibidez: onddoak eta termitak. Hezetasunak zurari kalte egiten diolagauza jakina da. Horregatik, gomenda-

garria da aurrez tratatzea. Baina, zeregin etxeko ate, leiho edota altzarirenbatean onddoak agertuz gero? Trapubat uretan eta detergentetan busti, etalizuna harekin garbitzen saiatuko gara.Merkatuan badaude produktu bere-ziak ere. Hori bai, lizuna kontu handizgarbitu behar da, alegia, begiak, sudu-rra, ahoa eta eskuak ondo babestuta,arnasketa arazoak eragitea sahiesteko.Lizunak hor jarraitzen badu, egurra li-zatzea litzateke hurrengo urratsa. Xilofagoak edo egurraren intsektuak

Termitei eta pipiari erremedio azkar eta eraginkorrak jarri behar zaizkie

Egurra oso material erabilgarriada, baina, zaindu egin behar da,etsai asko baititu; besterenarten, onddoak eta xilofagoak.Desin-Lanen adituak dira egurraren tratamenduetan.

dira material horren beste etsai batzuk.Termitek eta pipiak kalte handiak era-gin diezaizkiokete, egurrez elikatzen di-relako. Horrelakoetan, garrantzihandia izaten du erremedioa azkar jar-tzeak, eta, onena profesionalengana jo-tzea izaten da. Oikiako Desin-Lanenpresan adituak dira desinfekzio la-netan eta egurraren tratamenduetan.Xilofagoen kasuan, patologiaren diag-nostikoa egin, eta haien kontra preben-tziozko eta sendagarriak direntratamenduak egiten dituzte.

Page 11: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko
Page 12: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko
Page 13: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko
Page 14: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko

BARATZE TXIKIAK

14 zure etxea zure kabia

Etxeko baratzeak, osasuntsuago eta merkeago jateko aukera ezin hobea

Etxeko baratzeak boladan daude, onura asko baiti-tuzte: osasuntsuago elikatzeko aukera ematendute, denborapasa atsegina izan daitezke, eta, bidebatez, erosketak egiterakoan sos batzuk aurrezteko

balio dezakete. Nazio Batuen Elikadura eta NekazaritzaErakundearen arabera, urtean, landutako metro koadroko20 kilo elikagai ekoitzi daitezke. Inoiz aritu ez denari nekezairuditu dakioke balkoian ortu txiki bat atontzea. Baina ezdauka zertan hala izan, aholku batzuei kasu eginez gero. Baratze bat eraikitzen hasteko, lau gauza behar dira: on-tziak, lurra, landareak edota haziak eta ura. Merkatuan eraaskotako ontziak dauden arren, norberak ikusi beharko duegokien zein datorkion, duen lekuaren eta egin nahi dueninbertsioaren arabera. Asko gastatu nahi ez dutenek, jardi-nerak edota ontzi zintzilikarioak eros ditzakete; gehixeagogastatzeko prest daudenek, berriz, hazkuntza mahaiakedota lorategi bertikalak. Ontziak kokatzeko garaian, kon-tuan izan barazkiek eguzki asko behar izaten dutela. Adibi-dez: piperrek, tomateek eta lekek sei orduz argi zuzenabehar izaten dute. Lurrak ere garrantzi handia du. Produktu merkea izatendenez, merezi du pare bat euro gehiago gastatu eta kalita-tezkoa erosteak. Aldea antzeman egiten da, merkeenaksarri ongarritu behar izaten baitira. Tomate, piper, marrubi eta alberjinia landareak eta letxuga,espinaka, tipula eta baratxuri haziak landatuz hastea au-kera ona litzateke, azkar eta erraz hazten direlako.

Page 15: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko
Page 16: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko

ABEA ALTZARIAK

16 zure etxea zure kabia

Etxebizitza batean behar denguzti-guztia eskuratu daitekeAzpeitiko Abea altzari dendan.Guzti-guztia, mugarik gabe.

«Bezeroak izarak behar dituela, gukizarak lortuko dizkiogu. Ez gara adi-tuak ohe-jantzietan, baina gure lana daetxebizitza goitik behera janztea, etabaliabide guztiak jartzen ditugu horre-tara», dio Asier Arrizabalaga arduradu-nak. Abean ahalik eta zerbitzu osoena es-kaintzea dute helburu. «Izatez, gure in-darguneak logelak, egongelak, sofaketa koltxoiak dira, baina sukaldeak etabainugelak ere saltzen ditugu». Eta ezhori bakarrik: etxebizitzen eraberritzelanak koordinatzeaz ere arduratzen

Etxebizitza goitikbehera janzteko beharrezko guztia,esku-eskura

Azpeitiko dendan 2.000tik gorametro koadroko erakusketadute, bezeroek bertatik bertaraikus ditzaten estilo guztietakobainugelak, sukaldeak, logelaketa egongelak. Aukera zabaladute sofetan eta koltxoietan ere.

Page 17: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko

ABEA ALTZARIAK

17zure etxea zure kabia

dira, bezeroarentzat inolako kostugehigarririk gabe. «Bezeroak azaltzendigu zer nahi duen eta guk antolatzendugu dena. Normalean geure gremioe-kin lan egiten dugu, baina bezeroakhaietatik apartekoren bat nahiko balu,ez litzateke egongo arazorik hura kon-tratatzeko ere». Duela dozena bat urte zabaldu zutenAzpeitiko denda. «Dendan, hiru langile

Etxeko muntatzaileak dituzte, horrek ematenduen konfiantzarekin

Eraberritze lanak koordinatzen dituzte, inolako kostugehigarririk gabe

aritzen gara, eta, gero, muntatzaileakditugu, etxekoak denak, horrek ematenduen konfiantzarekin». Dudarik gabe,dendara joatea da Abearen eskaintzaezagutzeko modurik onena. Estilo etagustu guztietarako altzariekin osatu-tako 2.000tik gora metro koadroko era-kusketa dute han, bi solairutanbanatuta: lehenengoan, egongelak etalogela nagusiak dituzte; bigarrengoan,sukaldeak, gaztetxoentzako logelak,sofak eta koltxoiak. «Saiatzen gara era-kusketa etenik gabe berritzen. Horre-

Amue kalea, 3. Azpeitia943-81 05 [email protected]

tarako, tarteka, likidazioak egiten di-tugu eta altzarik fabrikako prezioenazpitik saltzen ditugu». Dena dela, Abearen eskaintza ez damugatzen dendan eta katalogoetan du-tenera. «Bezeroak nahi duen guztiaeska diezaguke eta guk huraxe egingodiogu, nahi duen neurrian eta kolo-rean. Nonbaiten gustuko zerbait ikusiduela? Erreferentzia edo argazki batekarriz geroz, hura ere segituan lor-tuko genioke». Eta saltzeko orduan ba-karrik ez, gerora ere bezeroakzaintzeko beren esku duten guztia egi-ten dute. «Berez gure produktuek bi ur-teko bermea dute, baina hamar urteradatorren bezeroari ere berdin-berdinlaguntzen diogu arazoa konpontzen».

Page 18: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko

BURURDIAK

18 zure etxea zure kabia

Gizakiok gure bizitzaren he-rena lotan pasatzen dugu, 20eta 25 urte artean, gutxi gora-behera. Baina denok ez gara

gai ondo lo egiteko. Eta horrek zuze-nean eragiten du gure osasunean.Atseden faltak gure sistema inmunolo-gikoa ahuldu egiten du, eta, ondorioz,

errazago gaixotzen gara. Neke kroni-koa eragin diezaguke, eta egunerokojarduerak behar bezala garatzea ozto-patu eta laneko errendimendua jaitsi.Digestio sistema kaltetu diezaguke,haren ziklo erregularra nahastu egitenduelako. Eta hori guztia nahikoa ez ba-litz bezala, gizentzera bultza gaitzake,energia falta konpentsatzeko azukre-dun elikagaiak kontsumitzeko beharrasenti dezakegulako.

Horrenbestez, ondo lo egitea, plazeraizateaz gain, beharrezkoa da osasuntsuegon eta indartsu sentitzeko. Baina,nola lortu hori? Kalitatezko koltxoiaeta burkoa funtsezko elementuak dira.Zumaiako Decotenan adituak dira ho-rretan. Oherako materialak ekoiztendituzte han: koltxoiak, koadranteak,bururdiak, ohe-babesleak, ohe eta bu-ruko-zorroak eta nordikoak, besteakbeste. Kalitate altuko produktuak, guz-

Lo ondo egiteko, koltxoiak adinakogarrantzia du burkoak

Decotenako bezeroen arteanbururdi biskoelastikoek dutearrakastarik handiena, norberaren gorpuzkerara eta tenperaturara egokitzeko gaitasuna dutelako

Page 19: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko

BURURDIAK

19zure etxea zure kabia

tiak ere. «Gauza jakina da ondo deskantsatzeko beharrez-koa dela koltxoi on bat izatea, baina askotan burkoaz ahaz-ten gara», dio Imanol Tena Decotenako jabeak. «Akatslarria» deritzo horri, «bururdiak koltxoiak adina eragitenbaitio loaren kalitateari». Zumaiako enpresan hiru eratakoburkoak egiten dituzte: zuntzezkoak, biskoelastikoak etalumazkoak. Biskoelastikoetan, aukera zabala dute.

Norberak bereaEz dago denentzat balio duen burkorik. Ondo deskantsa-tzeko, beharrezkoa da norberaren beharretara egokitzenden bururdi bat aukeratzea, lo ohituren eta gorpuzkerarenarabera, hain justu. «Pertsona txiki bati burko lodi bat jarrizgero, ezingo du eroso lo egin», dio Tenak. «Ezta alderantzizere: gorpuzkera handiko pertsona bati burko txiki bat jarrizgero, burkoak ez luke berez bete beharko lukeen funtziorikbeteko». Izan ere, behar bezala atseden hartzeko, ezinbes-tekoa da burua, lepoa eta bizkarrezurra lerro-lerroan izatea,eta, hain zuzen, postura egoki hori hartzen lagundu behardu burkoak. Soilik horrela erlaxatuko dira gure giharrak,egoki arnastu ahal izango dugu eta behar bezala atsedenhartu.Tenaren arabera, euren bezeroen artean arrakastarik han-diena bururdi biskoelastikoek dute, hain zuzen, norberarengorpuzkerara eta tenperaturara egokitzeko gaitasuna du-telako. «Adibidez, birentzako ohe baterako aukerarik onenaburko biskoelastikoa da dudarik gabe. Bietako bat asko mu-gitzen bada ere, besteari ez dio trabarik egingo eta gaineraegokitu egingo da bakoitzaren tenperaturara». Zuntzezkobururdiak sei edo zazpi urtez behin berritzea gomendatudu Tenak; aldiz, biskoelastikoek eta lumazkoek bizi guzti-rako balio dute.

Page 20: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko

ESPAZIO TXIKIAK

20 zure etxea zure kabia

Iruditu arren 40 metro koadrokoetxebizitza batek ezinbesteanpospolo kaxa bat izan beharduela, espazioa ondo antolatzen

eta dekoratzen asmatuz gero, emaitza

oso bestelakoa izan liteke.

Etxebizitza txiki batean bizitzeak ba-ditu bere alde onak. Prezioa da aban-taila horietako bat, metro koadroakgutxitu ahala, salneurria ere jaitsi egi-ten delako. Oso praktikoak izan dai-tezke, bizitzeko bakarrik ez, garbitzekoere azalera txikiagoa izango dugulako.Gainera, erraz itxuraldatu daitezke, al-daketa txiki batzuek eraldaketa han-diak eragiten baitituzte.

Baina, etxebizitza txiki bat dekora-tzeko orduan, badira oso kontuan izanbeharreko gauza batzuk, aldaketek be-zala, hanka sartzeek ere dimentsiohandia hartzen dutelako. Hona hemenaholku batzuk:

Dekorazioak oinarrizkoa beharkodu izan, kargatu gabea, itomen senti-penik eragin ez dezan. Etxe batekbehar dituen erosotasun denak edukibeharko ditu, baina alferrikako apain-garririk gabe. Onena da lurrean ahaliketa espazio libre gehien uztea eta pare-tak baliatzea apalak eta esekitokiakjartzeko. Sabai altudun etxebizitzabada, solairuartean gune bat eraikidaiteke logela edota gordeleku gisaerabiltzeko.

Etxearen antolaketa erabakitzekoorduan, aukera izanez gero behintzat,gomendagarria da egongela eta logelaaparte jartzea.

Antolaketa erabakita, altzariz jan-tzi beharko da. Kontuan izan, altzarie-tako askok erabilera bat baino gehiagoizango dituztela. Adibidez, mahaia,

otorduak egiteko ez ezik, ikastekoedota lanerako erabiliko dela. Hortaz,funtzio guztietara molda daitezkeenpiezak bilatu beharko ditugu.

Neurrira egindako altzariak ereoso baliagarri suerta dakizkiguke, hor-metako gorabeherek, habeek, eskaile-rek, eta abarrek sortzen dituzten zuloeta gune hutsak aprobetxagarri bihur-tzeko.

Ate lerragarriak jartzea da espa-zioa irabazteko beste modu bat. Atearrunt batek 1,5 metro koadro ingurujaten ditu irekitzeko behar duen lekua-gatik; lerragarriak, aldiz, horman sar-tuta joaten dira.

Argiztatzea ere arretaz egin beha-rreko lana da. Zenbat eta argitsuagoaizan etxebizitza, orduan eta handiagoadela emango du. Errezel eta panel gar-denek argiari pasatzen utziko diote.Eta leiho polit bat eta bista ikusgarriakizanez gero, onena ezer ez jartzea. Etxebarruan hainbat argi puntu jartzeak,guneak bereiziko ditu.

Hormen kolorea da erabaki beha-rreko beste gauzetako bat. Kolore ar-giek handiagoaren itxura emangodiote bizilekuari eta kolore bizi edotailunek txikiagoarena. Hori horrela,egokiena litzateke etxe guztia zurizmargotzea. Aukeretako bat zuri tonudiferenteak konbinatzea da. Eta gauzabera, oihalei dagokienean ere.

Azken aholku bat: etxea txukunizateak ere, handiagoa denaren itxuraemango dio.

40 metro koadro,nahikoa eta soberan

Page 21: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko
Page 22: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko

BAINUGELAK

22 zure etxea zure kabia

Bainugela lehen aldiz janztekoedo altzari zaharrak bota etaberriak erosteko garaia iris-tean, hamaika zalantza sor-

tzen zaizkigu. Dendara joan eta forma,tamaina, kolore eta material guztieta-koak ditugu aukeran. Baina, nolakoakkomeni zaizkigu? Noski, itxuraz erakargarri zaizkigun al-tzariak aukeratuko ditugu, baina, ezindugu ahaztu zein den beren funtzioa:komunean behar ditugun gauza guz-tiak txukun jasota izatea. Horregatik,gustatzen zaizkigun horiek praktikoakere badiren ikusi beharko dugu.Tamainari ere erreparatu beharkodiogu, alegia, ez dutela pasabidea ozto-

Bainugelako altzariak: funtzionalak izan daitezela

Merkatuan forma, tamaina, kolore eta material denetakoakdaude, baina lekuak aukeraasko mugatuko du. Komuneanbehar ditugun gauzak ordenatuta izateko erakoakizan daitezela behintzat.

patuko, ezta komuneko beste elemen-tuen erabilera ere.Atedun altzariak edo tiraderadunakerosi, horra hor geure buruari egin be-harko diogun hurrengo galdera. Tira-deradunek, ukitu modernoagoaemango diote bainugelari eta gauzakordenatuago gordetzeko aukera ere baiguri, baina, espazio gehiago okupatzendute. Atedunek, aldiz, lekua hobetoaprobetxatzea ahalbidetuko digute.Bainugela txikia denean, aukera onaizan daiteke ispilu handi bat jartzea,eta atzeko aldean produktuak gorde-tzeko lekua badu, hobe, toki pixka batirabaziko dugulako.Altzariak lurrean edo zintzilik jarrinahi ditugun ere ondo aztertu beha-rreko kontua da. Hankadunak atseginbaditugu, hanka horiek altuera pixkabat izan dezatela, azpialdea askoz ero-soago garbituko dugulako. Lurrerainoiristen direnekin, ez dugu izango az-pialdea garbitu beharrik ere. Zintzilika-tzen diren altzariek, berriz, puntumodernoa emango diote bainugelari.Materialei dagokienean, merkatuanaukera zabala dago. Ekonomikoenak,melaminazko altzariak dira, baina egu-rrezkoek, xafla sintetikodunek eta pvc-z egindakoek ere badute arrakasta.

Page 23: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko
Page 24: Etxea behar berrietara M · zure etxea zure kabia 5 Juan XXIII auzoa, 16. Azpeitia 943-81 43 00 info@gauargi.es Gau-Argik Erdikalean izan zuen lehen denda. 1958ko faktura. tapen arloko